2015
|
|
Uste dut arrazoi hau izan daitekeela: meditazioan guztia da Jainkoaren bila aritzea, eta arima hartan egonik eta borondatearen eraginez berriro bilatzera ohitua egonik, ez du nekatu nahi izango adimenaren bidez. Eta baita iruditzen zait, borondatea dagoeneko pizturik badago, ahalmen oparo
|
honek
ez duela, ahal dela, beste horretaz baliatu nahi; eta ez du gaizki egiten, baina ezinezkoa gertatuko zaio, batez ere azken egoitza hauetara iritsi arte, eta denbora galduko du, askotan borondatea pizteko adimenaren laguntza behar duelako.
|
|
Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut. Izan ere, gainezkaldi handi hau pixka bat kentzen zaionean, gorputza nolabait bere senera datorrela dirudi eta arnasa hartzen du berriro hiltzeko eta arimari bizi handiagoa emateko, eta hala ere, estasi handi handi
|
honek
ez du asko irauten; [14] baina, kentzen bada ere, borondatea hain geratzen da bere baitan bildua eta adimena hain sorgortua, eta horrela egun bat eta baita egunak ere, non borondateari maitatzera eragingo dioten gauzak ulertzeko baino bestetako ez dela gai baitirudi; borondatea, berriz, oso erne dago horretarako eta lotan inongo kreaturarekin lotzera ausartzeko.
|
|
Asko poztu nintzen. Harekin harremanetan hasita laster, Jauna ni estutzen hasi zen berriro monasterioaren arazora itzul nendin eta neure aitor entzuleari eta errektore honi argudio ugari emateko esan zidan, oztoporik jar ez ziezadaten; eta haietako batzuek zer pentsatua ematen zien, aita errektore
|
honek
ez baitzuen inolako zalantzarik Jainkoaren espiritua zela, ondorio guztiak ongi aztertzen eta tentuz begiratzen zituelako. Azkenik, ez ziren ausartu niri oztoporik jartzen.
|
|
Beraz, neuretzat ez nuen zalantzarik hori zela hoberena; izan ere, baziren egunak, Jainkoaren maitasunagatik eskean ibiltzea eta etxerik ez beste gauzarik ez edukitzea nire bizieran posible izatea irrikatzen nuenekoak. Baina beldur nintzen, Jaunak besteei desira hauek eman ezean, nahigabez biziko ez ote ziren, eta baita barreiatze bide ez ote zen izango, oso bilduak ez ziren monasterio pobre batzuk ikusten nituelako, eta ez nintzen konturatzen bilduak ez izatea zela pobre izatearen kausa eta ez pobretasuna barreiatzearena;
|
honek
ez baititu aberatsago egiten, ezta Jainkoak ere ez baitio sekula huts egiten zerbitzatzen duenari. Azken batean fede mengela nuen, ez Jainkoaren mirabe honek bezalakoa.
|
|
1586ko irailaren 1ean, fraide karmeldar oinutsen Kontseiluak onarpena eman zion argitaratzeko proiektuari. Ana Jesusenak Gaspar Quiroga Inkisidore Nagusiagana jo zuen orduan eta
|
honek
ez zuen inolako eragozpenik jarri Ofizio Santuan gordetzen zen eskuizkribua hari emateko. Ana Jesusenak frai Luis Leongoaren esku utzi zuen eta honek hartu zuen bere gain, Errege Kontseiluaren aginduz, inprimatzeko ardura.
|
|
2 Bi gutun azaletan doaz; izan ere, batean sartu genituen, eta beste negozio bat sortu zen, eta postari
|
honek
ez zuen inola ere nahi izan hauek haiekin batera jartzerik, eta beraz, beste batean jarri behar izan dira. Jaunak bidera ditzala behar den bezala, eta gorde dezala berori bere zerbitzu handiagorako.
|
|
12 Begira biezaio berorren arreba hemen geratzeko kontu horri; hobe baderitza eta Joana andereak alaba hurbilago izan nahi badu, nik ez dut eragozpenik jarriko. Ni beldur naiz hemen tentaldiren bat ez ote duen izango (berez Valladolidera joan beharra duelako); izan ere, etxe
|
honek
ez dituen gauzak dituela han entzungo du, baratzea besterik ez bada ere, lurralde hau oso pobrea baita.
|