Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Irribarre keinu bat azaldu zen haren ezpain aparrez inguratuetan osaba Gilitoren kontura, baina keinua hain txikia izan zen, eta apar geruza, berriz, hain ugaria, non neke izango baikenuke eta hau ez da kontalariaren estu ibiltze/ ez ibiltze kontura soil soilik mugatzen, ezta fisonomia irakurketa huts batera ere zehatz mehatz adierazten keinu hura alaitasun xumekoa izan zen edota etsipen maxkalekoa. Nolako edo halako, gure aldetiko ezin erabakitze honek ez luke, inolaz ere, narrazioaren gardentasuna lainaje umel batean murgildu behar, zeren zinez aurrera baitezakegu xehetasun honi buruz aitortu dugun jokaera zalantzatiak ezen ez ezjakintasunak, eta are gutxiago zabarkeriak ez dituela gradu erdi batean ere aldatzen gertaeraren koordenadak.
‎Beharbada hemendik aurrera Rakel ez ezik, Tom ere zelatatzen hasi dut: Bostonen elkartu zitzaigun gizon arraro honek ez ditu behin ere Ray Ban ak eranzten; beti inguruetara begira dabil, norbait atzetik ibiliko balitzaio bezala; Rakelen egunerokoan irakurri ahal izan dudanez, hari funeraria batean behar egiten duela esan zion eta niri, ostera, loradenda batean; batzuetan, ametsetan, Ray izena ateratzen zaio, eta maiz esnatzen da amesgaiztoek ikaraturik. Baina tira, ez kezkatu, zer edo zer jakin bezain laster kontatuko dizut.
2001
‎" Hirugarrena, Barojarena, honek ez baitu bere bizian ideia susmorik izan. Ken ezazue edozein boutade kutsu, eta garbi ikusiko duzue.
‎Hitz bi, azkenik, Larramendi eta besteen arteko harremanez. Maisua, aho batez aitortuko zuketen guztiok, andoaindarra zen, baina maisutza ezagun honek ez du esan nahi ikasle umil, eta batez ere beti isil, zirenik besteak.
‎Euskalki horretan, adibidez, honako Leizarragaren honek ez du itzul  pen zuzenik: " eta egin baikrauzkió Rege eta Sakrifikadore Iainko bere Aitari19" (guren ordez, beste batzuk izan balira, errege egin dizkio esan genezakeen legez).
‎Omen handia lortu zuen kazetaritzak borrokan eta bere burua antolatzen saiatzen ari zen gizarteak erakarritako aldaketetan eman zuen laguntzagatik; horren adibidea dugu irrati berriemailearen boom delako hura. Omen haren ondorioz, modu esanguratsuan duindu ziren hedabideetako profesionalen soldatak eta kontratuak, baina joera honek ez zuen segidarik izan Moncloako Itunak izan zirela medio, ezkerraren utzikeriagatik?, aldaketak egosten ari ziren guneetan, garai hartako enpresetan?, beste diziplina logika bat inposatu zelako.
‎Honako hau eransten du autoreak arrazoiz: "... baina faktore honek ez du egiarekin inolako loturarik".
2002
‎hegan egiteko beldur honek ez die jaiotzen uzten.
‎Harri Arokoa, zaharragoa ere izan baitaiteke, Harri Aroa baino zaharragorik baldin bada zerbait munduan. Eta Harri Arokoa izanik, hizkuntza honek ez zuen tokirik XX. mendeko hezkuntzan, isilpeka eta altxapeka ez bazen, ez zuen tokirik Punta Galeako golfean edo medikuen kontsultazioetan, ez zuen tokirik silizioaren gizartean. Ez zuen tokirik telebistako musika programetan, han" la playa estaba desierta"," mi carro me lo robaron" eta holakoak bakarrik kantatzen baitziren, nola gaur egun" asereje" edo" que la detengan!, es una mentirosa", kantatzen den.
2003
‎Halako batean, ubide bat pasatu beharra egokitu zitzaien. Jonek orduan eskua luzatu zion Idoiari, laguntze aldera, baina honek ez zion heldu. Aurrera egin zuen burua jaso gabe, itolarrietan.
‎Klaro, honek ez du txerrikeriarik; bildu, egosi, eta barrura.
‎5 Neurritasunaren argudioa. Lanbide honek ez du aberasten, ez du bizimodu erraza eskaintzen, baina ematen du, ordea, gogor lan eginez gero, etxea eta etxekoak mantentzeko adina. Aberastasunak ez du harrokeria, diru gosea eta alferkeria besterik eragiten; muturreko gabeziak, berriz, lapurretara edo eskera eramaten du.
2006
‎Eseri egingo nintzateke halako aulki batean. Xabier honek ez dit begiratu ere egiten. Olatuak xuabe dabiltza.
‎–Egongelara atondotik joaten da. Etxe honek ez du pasillorik, esateko. Tokia baliatzeko modu bat da.
‎Zure aitak agindu ez zuen ba ezer gertatu ezkero Ingoren kargu egingo zela? Beste zure aita honek ez zuen zu adoptatu arteko onik izan, eta zure kargu egin ginen. Hori da guztia, seme.
2007
‎–Hilobian lanean ari ziren gazteak buruarekin seinalatu zituen?. Nafarroan daukagun gobernu puta honek ez digu-eta ezertan ere lagundu nahi. Orain, badakizue, ahaztu egin behar da, adiskidetzearen amoreagatik...
‎Arraioa! Txakur honek ez dit sekula bakerik emango! Segi etxera!
‎Gazteetako batek, kuadrilla giroan, beste xelebrekeria bat oihukatu zion atsoari, baina honek ez zion kasurik egin, edo ez zion entzun. Bere baitaratuta segitu zuen.
‎Baina leku honek ez du harekin deus ikustekorik. Conche, honen ondoan, leku airos eta biziz betea da.
2008
‎Aspaldi luke itxia dendak, edo beste batzuen eskuetan utzia, baina ez! Emakume honek ez daki etxean geldirik egoten. Mertxek aukeratuko zizkion arropak.
‎A! Baina ez dago tesirik, ez dago ondoriorik, honek ez dio bere buruari arrazoirik ematen, ez du bedeinkaziorik, ez du ezer ezertan aurreratzen, ez nau ezdakitnoraino goratzen, ez gantzutzen eta olioztatzen... Ez, e?
‎ez argitu, ez ulertu eta are gutxiago ezagutu. Edo idazte honek ez du ezertarako balio, edo, nik hala nahi, beste zerbaitetarako balio du.
‎Gizakiok garen bezalakoak gara, eta historian zehar hamaika aldiz frogatu dugu ez garela gai gure mundu hau kudeatzeko; gure ezintasuna oso nabarmena da eta iritsiko da eguna non eskuartean darabilgun altxor preziatu hau pikutara bidaliko dugun. Sentitzen dut baina nago honek ez daukala konponbiderik. Hitz egin genezake, esaterako, Bogotako estoldetan bizi diren haurrez.
2009
‎Nietzschek zioen badela behar bezalako mundu bat; gu bizi garen hau, ordea, oker bat baino ez omen da; beraz, gure mundu honek ez luke existitu behar. Bada, Anandak eta Sarak, beren modura, behar bezalako mundu bat eraikia zuten.
‎Ulergarria da. Egoera honek ez du gure historia guztian aurrekaririk, horregatik zaigu hain zaila berorri aurre egitea.
‎Orain," ni" eta" nire". Gizarte honek ez dik atarramentu onik...
‎Haurtzaro eta lehen gaztaroko joko kutsakor haiekin akordatu naiz, horrenbesteko zaunka zaletasun eta grina piztu denean, lege gaizto batek gaiztatu dituen hainbat alor ezin garbituz, epaile irrikatu eta gutiziatuak elkarrizketak kutsatu omen dituenak tirria herioz epai garbienean denak garbitu nahi dituen honetan. Atzo hiru, gaur bat, beste edozein baino batagoa... eta epaile honek ez al dauka kutsatu gaiztatuokin bere burua kutsatzeko beldurrik. Ni epaile, badaezpadan, ez nieke galderatxo bat bera ere egingo, porsiakaso...
‎Tamalez, etenik ez duen beste gaitz batek, ia guztiok kulpante gaituen gaitz triste batek erail ditu biak. Baina gaitz hau ez da beldurgarria, honek ez du inor izutzen. Beldurraren anparoan sortu ditugun milaka bizkar-zainetako baten soldata puxka ttiki batekin... baietz biak gaur bizirik egon!
‎Horrela jainko batzuek hitz egiten zuten edo jainko horien lekua hartu nahi zutenek. Bizkarra ematen badigu, herri honek ez du bizirik jarraitzea merezi. Tamalez, irtenbideak ixten zihoazen neurrian, pentsamendu hori gero eta maizago agertzen zen haien artean.
2010
‎Une batez zentzurik gabeko inpultsoa izatera ere iritsi nintzen, trena hartu eta Donostiako Alderdi Ederreko zaldiko maldikora inguratzea, Teresa eta Sara Xian han aurkituko ote nituen, erakutsi zidan argazkietako batean agertzen zen bezala. Eguraldi arras zakarra egiten zuen, baina honek ez ninduen atzeratu. Eguraldi horrekin zaldikoan arimarik ez zela izango konturatu nintzen, ez eta kaleetan ere.
‎Bakarrik bizi zen, baina honek ez zuen ezer esan nahi; neu ere bakarrik bizi nintzen eta honek ez zuen ezer esan nahi. Bost axola.
‎Bakarrik bizi zen, baina honek ez zuen ezer esan nahi; neu ere bakarrik bizi nintzen eta honek ez zuen ezer esan nahi. Bost axola.
‎Magdalenak ez dik honetan amorerik ematen, ordea. Eta ezkondu gabe bere etxera ekarri nauen arren, honek ez dik esan nahi gure matrimonioa erabatekoa denik.
‎Ahalegindu nauk Magdalenari buruan sartzen egoera honek ez duela ez buru eta ez hankarik, baina alferrik duk, beretzako sakratua delako birjintasunaren kontua, alegia, ezkondu arte ate hori ez duela inork irekiko. Nik, berriz, ez diat ulertzen eta, gainera, adin honetan pasatzen den egun oro galdutako eguna iruditzen zaidak, errekuperatu ezinekoa.
‎Bildumaren enbor edo mamia XX. mendearen lehengo hamarkadetako artista espainiarren lanak ziren baina honek ez zuen bestelako artistak baztertzen zituenik esan nahi. Azken urteetan artista gazteen lanean inbertitzen ari omen zen.
‎Halako batean, koadro haiek guztiak gainetik marraz betetzea ez zela aski iruditu zitzaion. Ekintzaren arrazoia eta egilea zein zen Nicolasek berehala ulertuko zuen, baina honek ez zuen esan nahi publikoki jakinaraziko zuenik, beraz, nola edo hala sinatu beharra zeukan bere lana, munduaren aurrean ekintza hark ergel baten obra hutsa eman ez zezan. Erreibindikazio ekintza baten itxura emango zion, Patricia Zuluetaren familiak diktadura garaiko agintariekin izan zituen harremanak publikoki astinduak izan zirela aprobetxatuz.
‎nola ezkondu batetik ezinbestekoa den batasuna eta bestetik elizak munduko hainbat leku eta egoera ezberdinetan eskatzen duen burujabetasuna. Tirabira honek ez du segur aski, behin ere, betiko erantzun bakar bat izango. Baina, neurri batean behinik behin, hori ez da gaitza edo okerra, bere ugaritasunaren eta berezitasunaren seinale on bat baizik.
‎Vaticano Irratiko zenbait lagunen aldetik ere, nabarmena zen ez nindutela ni begi onez ikusten. Baina honek ez ninduen txunditu; banekien hori kontuan hartu nuela beti, pazientzia pixka batekin, beste hainbat euskalduni ere gertatu izan zaion bezala. Bestalde, ez gu euskaldunok bakarrik; badira horrelako estutasunetan aurkitzen diren beste hainbat naziotako herritarrak ere.
‎Teologo batek idatzi duenez: " Krisialdi honek ez du irtenbiderik"; behar diren aldaketak egiteko borondaterik ez dagoelako.
‎Legebiltzar honek ez zuen onartu lege hori, eta Jaurlaritzak Europako Justizia Auzitegian helegitea aurkeztu zion, baina" Estatuaren arrazoiak" euskal gizarte gehienaren borondatearen gainetik daude, eta Europako epai erakundeek hartutako erabakiak saihets ditzakete behar den denboran. Helegitearen gaineko epaia ematen denerako, ondorioak atzeraezinak izango dira.
‎Zer esan nahi ote du, aziendarekin bere kabu ibiltzen zelako horrek? Errezeloa daukat Doña Manuela honek ez ote zituen teilaren batzuk haizeak eramanak.
‎Guri kontzeptu apal bezain garrantzitsu hori interesatzen zaigu, lehen eta orain hor dagoena. Labur esanda, ez zaigu interesatzen haize erroten aurkako borroka postmodernoa( honek ez du esan nahi postmodernoak ez duela ekarpen interesgarririk egin).
2011
‎–Ezer ez. Emakume honek ez zeukan aipatzeko moduko ezer.
‎Lehenagoko bien tankerari jarraituz, dotrinetan agertu ohi den itxura makaleko emakume bat zen. Urrezko koroa zeraman buruan; eta palma bat, eskuineko eskuan; halere, honek ez zeukan ez platerik, ez kurrikarik, ez eta bestelako tresnarik ere. Ezkerreko eskua bularrean jarrita zeukan, eta aurpegi tristeaz zerura so zegoen.
‎–Honek ez du ahaztu, honek ez, esan zuen Sertek bere artean.
‎Hiri zer iruditzen zaik? Ni eta nik lortutako bezeriarik gabe, lokal honek ez dik deus balio. Nik eta nire bezeriak balio duguna kobratu nahi zidak.
‎–Semea da, baina honek ez dauka ezeren errurik. Utz iezaiozu alde egiten honi.
‎Nik neuk nire sakelako telefonoa erabiltzen jarraitzeko asmoa daukat, eta baita Facebook edota Twitter moduko guneak ere, baina ikusten dut, era berean, arreta zentratua eta pentsamendu sakona ondasun arraro bihurtzen ari direla, gure gailuek etengabe erakartzen eta higatzen dutelako gure arreta. Eta honek ez digu soilik guri eragiten. Helduak une oro sakelakoen eta beste teknologia batzuen mende ikusita, arreta beti haiei eskainiz eta presente dauden jardueretan ezin zentratuta egonik, umeek jasotzen duten mezua da gure arretak ez daukala dagoeneko garrantzirik, norbaiti jaramon egitea, norbaiti arreta biziz entzutea ez dela dagoeneko garrantzitsu.
‎Bizitza galtzen dugu, maitasuna galtzen dugu, osasuna, lagunak, adiskideak, lurraldeak... Baina liburu honek ez zukeen biribiltasunik izango, eta ez dakit argitaratu ere egingo zen ere, azkeneko atala gabe, Neguan izan zen izeneko atala gabe.
2012
‎Lehenbizikoa izango litzateke ikuskaria eta biak bakar bakarrik daudela institututik edo irakaskuntzako eremuetatik kanpo. Egia esan, honek ez du gehiegi kezkatzen; uste duen moduan jokatuko du, eta kito, beste batzuekin egiten duen bezalaxe. Bigarren erpina da labainkorra iruditzen zaiona.
2018
‎–Bai, baina itxoin dezake..., honek ez.
2019
‎Langile gutxi dira talde bakoitzean, igandean lan egitera zigortuak, inondik ere. Haiek zaintzen ari diren SS batzuek Baretski agurtu dute, baina honek ez die kasurik egin. Zer edo zer ez doa ondo Baretskirekin.
‎–Arrastatu zuten egunetan jasan tortura latzen ondorioak sufritzen omen ditik oraindik. Epaileari salatu zizkioan, baina honek ez zian Matakoren errana kontuan eduki...
‎–O! Badakit, bai, honek ez duela batere balio!
‎Aurreko bi liburuak euskaraz irakurtzeko plazera izan duen irakurle honek ez du, ordea, Joyceren hirugarren liburua, Ulises, euskaraz irakurtzeko aukera eta data hurbilik ikusten. Asko eta pisuak dira hura itzultzen hasteko eragozpenak.
‎Mekatxis, laino zikin hauek! Haize zar honek ez al du aldatzeko asmorik.... Zenbat horrelako!
‎bata entzuleekiko eta bestea neurekiko. Bigarren honek ez dit lanik ematen...
2020
‎Ez zion begietara begiratzen Mikelari, eta honek ez zion erantzunik ematen, geldi zegoen, kanpoan zebilen haizea bezain hotz.
‎–Kabroi honek ez dik jaso merezi duen guztia.
‎Beste trago bat. Mendi honek ez du etxekoen itxurarik, baina aldi berean antz handiagoa du haiena beste mendi askok baino, lur berekoak izaki. A, eta jendea neukan nik gogoan, inguru hauetako jendea, jende ona.
‎" Ia" esan dut, jokalari bat bazegoelako penaltia botatzeko prest; Dani hain zuzen ere. Baina egun hartan ordezkoen aulkian zegoen eta Koldo Agirre entrenatzaileari zelairatzeko eskatu zion arren, honek ez zion jaramonik egin. Argi dago, Dani ez zela edozein gauzagatik kikiltzen zen horietakoa.
‎Ez dakit zehatz mehatz noiz edo nola izan zen, baina, talde horretan lehenago aritutako jokalari batek, Jose Etxabek hain zuzen, bota omen zuen hitz hori lehenengoz. Argitu beharra daukat, gizon honek ez zuela Zarauzko Salvador Etxaberekin inolako zerikusirik. Basaurikoa bertakoa zen.
‎Bere Hitz berdeak (1971) liburuko Lurraren seme poema honela hasten da: " Lurraren seme honek ez dut izarren doinua inoiz entzun. Lurrekoa denak lurra entzuten du".
‎Entzun, bestela, Lete bera: " Azken liburu honek ez zukeen biribiltasunik izango, eta ez dakit argitaratu ere egingo zen ere, azkeneko atala gabe, Neguan izan zen izeneko atala gabe. Atal hori da, nire ustez, liburuaren ardatza".
2021
‎Esaten du ni abiatu eta gero egingo duela. Elkarrekin daramagun bizitza honek ez baitu luze iraungo, aurki abiatuko bainaiz eta itzuliko bainaiz amaren eta seme alaben ondora, zapata urratuak janztea debekatua dudan etxe batera. Ama nitaz arduratuko da, galaraziko dit botoien ordez orratzak erabiltzea, eta gaueko ordu txikiak izan arte idaztea.
‎–Bada, hori baino gehiago ekarri behar didazue, eta arin, inspektoreok, esan zuen Albak aulkitik jaikiz, gu handik kanporatzeko asmoz?. Egoera honek ez du urrunago joan behar. Ezin du.
‎–Hara, bestea!, bada honek ez, ez du. Ez dakit, bada, zer...
‎Litok zorrotz begiratu zion Davidi, baina honek ez zituen begiak apartatu. Eta beharrezkoa balitz eta besteak borrokarako gogoa balu, gustura salto egingo zion gainera, nork eta berak, inoiz borrokarik egin ez zuenak, ez eskolan, ez institutuan, ez inon, munduko mutilik lasaiena zelako.
‎Ez zain ezer gertatuko beste pixka batean zain egoteagatik. Orain dela gutxi arte, kontu honek ez zinan batere buruhausterik ematen.
2022
‎Gizonak barre egiten du, baina uste dut heriotzan horrela pentsatu nahi ez duelako egiten duela barre. Gizon honek ez daki ezeren berri. Zuk ez dakizu nora etorri zaren, zuk ez dakizu ezer herri honi buruz.
‎...in, eta zein ez litzateke zoriontsu emaztearen eta haurren ondoan, familia batu aberatsaren argazki zoragarria, eta ez pentsa ziniko naizenik, esan eta errepikatuko dut, gizonezko izan nahiko nuke emaztea eta haurrak izan ahal izateko, nire alabaren adineko putekin ibili ahal izateko, ez emakume izan nahiko nuke ispiluaren aurrean larbatu beharrik ez izateko, panpina izate hau ez edukitzeko, izate honek ez nau bultzatzen nire seme alaben adina izango luketen gazteengana, seme alabarik eduki ahal izango banu, alegia, gizon maitasunez maitatu nahiko nuke, gaztetasuna eta edertasuna maite, ikusmena galdu arte neure burua desioz berotu, hainbeste gauza nahiko nituzke, baina nire sexuak ez du nahi eta ez du nahi, nire amaren gonari eta horma guztiei itsatsita dago, ohearen somierrari eta argazki hori...
‎Agian lore gehiegi eskaini dizkiot egile paregabe honi (barka errepikapena), baina hark bere aforismo liburu batean gogoratzen didanez," Lore bat botatzen ziotenean, pentsatzen zuen: lore honek ez dit lorategia ikusten utziko".
‎–Nire bihotz gaixo honek ez du jasango...
‎–Zerbaitetarako balioko balu... baina honek ez du ezertarako balio. Azken batean, teniente, guk bezain ondo ikusten duzu honek ez duela ezertarako balio.
‎–Zerbaitetarako balioko balu... baina honek ez du ezertarako balio. Azken batean, teniente, guk bezain ondo ikusten duzu honek ez duela ezertarako balio. Orduan?...
‎" Jainkoagana/ jaso dezagun pentsamendua/ eta jeiki/ eta berdiñ/ beti jeiki/ beti berdiñ, honek ez du arrazoirik/[...] egunen batez/ nire burua hilko det". (Egunetik egunera orduen kurpilean).
‎Ulertzen are zailagoa den ohitura bat, eguneko kirol kuota Garmisch Partenkircheneko eski jauziak ikusiz ase daitekeela kontuan hartuta. Eta urteberri eguna bakarrik balitz sikiera; estutasun garai honek ez ote duen jai egun guztietara zabaldu mendira egiteko jaidura, behar aseezina. Aukera denik eta txikiena izanez gero, ale, goazen denok gailurretara.
‎izotz gogorraren gainera" Noilly Prat" tanta batzuk bota, eta kafe koilarakadatxo erdi bat; ondo irabiatu ondoren, likidoa bazter utzi, eta izotza soilik gorde; izotz horren gainean ginebra hutsa bota, astindu eta listo. Hori da dena, gaindiezina, ea nor ausartzen den orain esatera liburu honek ez duela ezertarako balio?.
2023
‎Nola doa lana?", honenbestez erantzun zion haginetatik sua zeriola," Lan hau egiteko, beste morroi bat bilatu duzu, andrea. Ero moduan ari naiz leherrenak eginez saiatzen, baina ume honek ez du hitz egin nahi! Eta azen ontzeko, mihia bihurrikarazten didate Dotrinako eleek!", eta su bizian zegoela itzuli zen hau ere infernura.
‎Aitxek ez zidan zizpuruka egiten uzten; berak, ostera, zizpuru parea egin zuen orduko hartan. Zuk ez, neuk joan nuke, Malen, esan zion amaren gorpuari, mundu honek ez nau ni behar. Txapela buruan ondo ipini, eta eskaileretan behera egin zuen.
‎–Gaitz honek ez du barkatzen. Egun batzuetan, hitz egin ezinik egoten naiz, sufrikarioa hain da handia...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia