Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 7

2012
‎Beraz, zergatik ez haietara jo, galdetzen zion bere buruari Ernstek, esku artean zituen testuak idatzi gabe egondako denbora tarte luze baten ondorengo saiakerak zirela kontuan hartuta? Eta, are gehiago, berriki ikasitako hizkuntza batean idatzi bazituen, hebreeraz alegia. Erregresio estilistiko moduko bat ez zen aukerarik absurdoena, eta hipotesi horri lotu zitzaion.
2015
‎Handiustea litzateke asegaiztasun hori intelektual jendearen patu esklusiboa dela pentsatzea eta ez gizaki guztiona. Alabaina, bere izatearekin eta inguruarekin pozik eta kontent bizi denak ez du inoiz sentituko beste errealitate bat sortzeko premiarik, eta, bestalde, munduan arrotz izatearen sentipena indar bereziz bizi du gurea bezalako hizkuntza batean idazten duenak; hain zuzen ere, orduantxe erabaki nuen nik euskarari loturik biziko nintzela, eta euskaraz idazten hasiko nintzela. Harrezkero hainbat harreman, kontu eta komeria gertatu dira, baina hori dena beste historia bat da, nire nerabezarotik kanpo geratzen dena.
2016
‎Liburu honetara iritsi den euskal irakurleari lagundu nahi nioke honakoan ez entretenitzen eta, istorioan barneratuta, nabarituko duen bakantasunari azalpen aukera bat eskaintzen. Irakurle askok berea ez beste hizkuntza batean idatzitakotzat hartuko baitute Ohe hotzak hau, hain dira bestelakoak erabiltzen dituen erreferentziak, hain dira ezohikoak darabiltzan kezka estetikoak, isiluneak, hain dira bitxiak eta gogoangarriak egiten dituen hainbat hausnarketa bidenabarreko. Hori bakarrik aski motibo da eleberri hau pozez jaso dezagun.
‎Hots: liburuak hizkuntza batean idatzirik egon ohi dira; gurea, euskaraz; horrez gain, baina, liburuan kontatzen diren gertakariak ere hizkuntzaren batean gertatu izan dira, edo, hobeto esanda, liburuko pertsonaien egiazko mintzaldiak hizkuntzaren batean eginak izan ohi dira; eskuarki, liburua idatzi izan den hizkuntza berean, baina ez derrigorrez eta ez beti: Txina inperialean gertaturiko ipuin bat idatz genezake orain, non Txinako enperadorearen eta bere ministroen solasaldiak agertuko liratekeen, euskaraz, jakinda ere, noski, Txina inperialeko enperadorea eta bere ministroak txineraz mintzatuko zirela, izatekotan; era berean, Pierre Loti idazle frantsesak frantsesez asmatu zituen Ramuntxo pilotari kontrabandistaren abenturak eta frantsesez idatzi haren amodio solasak Pantxika bere maiteñoarekin, istorioaren arabera bai Pantxika bai Ramuntxo euskaldun hutsak izan arren.
2017
‎Zergatik da horren funtsezkoa eta erabakigarria kultura idatziaren faktorea nazioaren eraikuntzan? Jatorrizko herri edo komunitate etnikoen historia ahozko komunikazioak ehundu izan du, ahoz eraiki dira herriaren alderdi materialak eta espiritualak, baina une historiko batetik aurrera, nazioen eraikuntza abian jarri ahala, jadanik ez da nahikoa ahozko jarduera, eta beste hizkuntza batean idatzitako testuak (erlijiosoak, legezkoak, dokumentu publikoak?) ulertu beharrean aurkitzen du bere burua dena delako komunitateak. Horrelatsu abiatzen da elebitasunaren prozesua, norberaren hizkuntzaz gain beste baten premia sortzen denean, kultura idatzian oinarritutako gizartea finkatu ahala.
2018
‎Baina merezi du ohartxo bat nola Cioran, aberri politikoari uko egin eta bere burua aberrigabe deklaratzeaz gainera (1946), bere hizkuntzatik ere deliberatuki exiliatu den (1947), horrek ez baitu mundua eta munduak maite duena ukatzearen itxurarik izan. Mallarmé errumanierara itzultzen ari zela, bat batean, errebelatu zaio?, dio berak, ez duela merezi inork ezagutzen ez duen hizkuntza batean idaztea, landugabea eta barbaroa, eta aurrerantzean frantsesez bakarrik idaztea erabaki du. Idazle batentzat, idazteko hizkuntzaren hautua (hautua dagoenean), historia baten, jendarte baten, etab., mundu oso baten hautua da.
2022
‎II Itz. oh.: Connellek ingelesezko izenburuz aipatzen ditu liburu guztiak, horiek jatorrian beste hizkuntza batean idatzita badaude ere. Testuaren barruan, ordea, itzulpen honek jatorrizko izenburuak ere aipatuko ditu halakorik dagoen kasuetan, eta euskarazko itzulpena ere eskainiko du (lan argitaratuak letra etzanez idatzita, eta lan argitaratu gabeen balizko izenburuak letra zuzenez).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia