2017
|
|
Azken
|
hitzaren
bila ko istorioa hiru argumentu hari nagusiko bilbea da.125 Lehenik, narratzaileak eta bere osaba literaturzaleak, azken honen Obabako etxean bilduta, hilero egin ohi duten irakurketa literarioaren saio bat dugu kontagai, zeinera, oraingo honetan, narratzaileak lagun mediku bat gonbidatu duen. Horrela, irakurketa saioan bertan zein bezperatik elkartuta narratzaileak eta bere lagun medikuak eginiko txango laburrean zehar aletuko diren ipuinen kontaketarako marko narratiboa eratzen da, Erdi Aroko literaturan zabaldu zen narrazio egitura berezia gogoraraziz.126 Bigarrenik, narratzailea obsesionaturik daukan fantasia itxurako misterioa eta berori argitzeko ahaleginak biltzen dituen argumentu haria dugu, Atxagak, esan bezala, aurrekoarekin bilbaturik eskaini diguna.
|
|
Aurrera egin baino lehen, ohar bedi Carla ko Rafael Gortarik zein Azken
|
hitzaren
bila ko narratzaileak proiektu bertsua hartu dutela beren gain, bien artean ñabardura batzuk ere egin daitezkeen arren. Azken batean, bi egitasmoetan ere, bere burua artearen bidez aditzera ematen duen ni poetiko batek
|
|
Mundua interpretatu baino ezin dezakegula egin baiezta tzen duen postulatu postmodernista zaigu horretarako giltzarria, zeinak errealitatea bere horretan atzemateko ezintasuna egiaztatzen baitu, ezagutza absolutuaren ezina, alegia, halako gisaz, non gure ezagutza ustez arrazionalak irrazionaltasuna ere ezinbestez barne hartuko baitu, guk ere, oharkabean, geure mito eta sineskeriei eutsiko diegularik beste mota batekoak, noski," arrazionalagoak" nahi baldin bada, edo ohikoagoak, onartuagoak, besterik gabe. Horren guztiaren jakitun, beraz, Atxagak errealitatearen izaera interpretatiboa islatzeko asmoz garatu ditu, hain zuzen ere, aipatu motibo fantastiko guztiak, Camilo Lizardiren haluzinazioa, Esteban Werfellen eldarnioa, eta baita Azken
|
hitzaren
bila ko narratzailearen eroaldia ere. Giza ezagumenak berezkoak ditu muskerrak, hasieratik izan dira gurekin eta ez dugu sekula gure burmuinetik kanporatzerik izango.
|
|
Gabilondok, berriro ere, guztiz bestelako interpretazioa dakar. Haren ustez, Azken
|
hitzaren
bila ko bi hariok ez dira adabaki narratibo hutsak baino, Atxagak liburuari bortxaz erantsi dizkionak modernismoarekin omen daukan zor intelektuala edo aitortzeko asmoz. Eransketa hori dela medio, gainera, Gabilondok modernistatzat jotzen du Azken hitzaren bila.
|
|
Mari Jose Olaziregik, berriz," mundua vs. literatura" aurkakotasuna, bederen, tinkaturik gertatzen dela dio: ...ratzen zaigu, bestela, Quijoteari eta liburuko pertsonaia nagusiari gertatu zitzaien moduan, eromena izan baitaiteke zilegizko irtenbide bakarra." Ikus Bernardo Atxagaren irakurlea, gorago aipatua, 128 or. Ildo bertsutik argudiatu du Iñaki Aldekoak ere Atxagak muga garbia marraztu nahi izan duela eromenaren eta jakinduriaren artean, bi kontzientzia egoera horien ordezkaritzat aurkeztuz Azken
|
hitzaren
bila ko narratzailea eta beronen osaba, hurrenez hurren. Ikus" Obabakoak hamargarren urtemugan().
|
|
Utopia modernoaz gabetuta, edonola ere, literatura horrek ezaugarri bereziak izango ditu, Atxagak bere poetikaren ardatz bihurtu dituenak, Azken hitzaren bila n gauzatu hausnarketa metaliterarioan erakutsi legez. Ezagutza transzendentea behin betiko galarazita zaion neurrian, kasu, literaturak ezinbestez hartu du luzamendutan ibiltze amaigabearen eitea, Azken
|
hitzaren
bila ko narratzaileak behin eta berriro adierazi lez.133 Errealitatea interpretatzera mugatuta dagoen heinean, bestalde, literaturak aditzera emandako errealitateak nahitaez izaera sortua, asmatua izango duela onartu da, izaera manipulatua, alegia. Horixe da, ziur aski, Atxagak atal osoari emandako egitura alfabetikoak oinarrian daukan arrazoi filosofikoa.134 Azkenik, zerrenda poetologiko ad hoc honi amaiera emanez," azken hitza" atzematerik ez badago, hau da, erabat berria, guztiz singularra, inoiz ere entzun gabekoa litzatekeen hitza existitzen ez bada, esan litekeen orok, hein batean bederen, dagoeneko esana egon du, tradiziozkoa izan du, alegia.
|
|
134 Ezaguna denez, Azken
|
hitzaren
bila ko ipuinen izenburuek ordena alfabetikoa jarraitzen dute. Olaziregik ere Atxagaren antiesentzialismoarekin lotzen du egitura hori:
|
|
Hala eta guztiz ere, Obabakoak, denok suma dezakegunez, literaturaren onartze tinko, sinestun eta itxaropentsua da. ...a; horren ordez," esanguratsua den harekin jokatu" ohi dute, heriotza, maitasuna edota bakardadea bezalako" gai eternalen inguruan", alegia, gure bizi esperientzia argituz, gure aurreiritziak kolokan jarriz, gure obsesioak leunduz, poza, harridura zein kontsolamendua ekarriz... 137 Hitzen ahalmena, izan ere," infinitoa da, nahi den guztia egin liteke beraiekin", Azken
|
hitzaren
bila ko narratzaileak bere ipuinetako batean dioenez.138 Baina Atxagak eginiko onartze esplizitu horretatik haratago, esanguratsuagoa iritzi behar zaio Obabakoak ek gauzatu onartze inplizituari, literaturaren izateko baldintzaren beraren onartzea baita, literatura posible egiten duen indarrarena berarena, alegia, zeinak gertaleku baldintzatua eratzen duen literatura jardun aldi berean ezindu eta ... Literatura, azken batean, esanahi sorkuntza baita, eta ondorioz, esanahi sorkuntza oro ahalbidetuaz batera baldintzatu ere egiten duen dyferentziaren indarrera makurtu beharra dauka, dyferentziak esanahian eragiten duen ezberdintzeeta geroratze mugimendu etengabera, alegia.
|
|
Horrela sorturiko errealitateirudikapenak gero eta fidelagoak izan dakizkioke lengoaiak inoiz zehatzmehatz agertzerik izango ez duen errealitate dyferentzialari. Obabakoak en etengabe seinalatzen zaigu errealitatea interpretazioa delako ideia, ugariak dira, oso, arrazionaltasunaren muga hautsita beste errealitate bat besarkatzen duten pertsonaiak, mugaz bestalde betiko irauteko, mugaren bi aldeen artean zanga137 Azken
|
hitzaren
bila ko narratzaileak eta bere lagun medikuak ipuin onen ezaugarriak analizatzean esandako gauzak dira goian aipatuak. Obabakoak, 217 orr. latrau geratzeko zein mugaz alde honetara berriro itzultzeko izan.139 Geure mundu ikuskeraren berregituratze asmoarekin lotu behar da, hain segur, errealitatearen eta fantasiaren arteko muga zalantzan jarriz Atxagak eginiko esplorazio irmo, sakon eta jarraitua.
|
|
139 Lan honetan zehar aintzat harturiko Camilo Lizardi, Esteban Werfell eta Azken
|
hitzaren
bila ko narratzaileaz gain, beste hauek aipa litezke, gutxienez: Post tenebras spero lucem eko maistra, Villamedianako Carlos Garcia nanoa, Hans Menscher pintorea, Klaus Hanhn eskizofrenikoa, Margarete arrebaren jantziez trabesti bihurtutako Heinrich...
|
|
Lan honetan postmodernistatzat aurkeztu ditugun nobelak ere paradoxa horrek bizi ditu, idealaren garrantziarekin batera bere ezinezkotasuna onartzetik datorrena. Obabakoak eko Azken
|
hitzaren
bila ko narratzaileak du hitz erabakior hori jada sekula aurkitu, baina hitz horren bila ibili izanaren garrantzia ere frogatu digu bilaketa horretan zebilen bitartean idatzi duenaren ederra gure esku utzita, Azken hitzaren bila bera, alegia. Hau da, Azken hitzaren bila ni poetiko ezinezko hori aurkitzeko promesa berritzeko gonbitetzat ikus daiteke, literatura egiten jarraitzeko gonbitea, azken hitzak helezin iraungo duela ahaztuta, eta gogoratuta, biak batera.
|