Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 68

2000
‎11 Frazerrek hurrengoa dio: "(...) Nilo Garaiko zenbait tribuz esan zaigunez, ez omen dute erregerik, errege hitzaren adiera arruntekorik bederen; halakotzat dauzkaten pertsona bakarrak euriaren erregeak dira, Mata Kodou; behar den garaian, hau da, euriteen sasoian, euria eragiteko ahalmena onartzen zaie. Euria egiten hasi aurretik, martxoaren hondarrean, herrialdea basamortu idor eta elkorra da; eta aziendak, jendearen ondasun nagusia, akabatu egiten dira larrerik ezean.
2001
‎Hala ere, argi dago," dibertitu" hitzaren adiera arrunta beste bat dela, ongi pasatzeak gaur egungo kultura hedonista honetan gozatzeko ahal den esfortzu txikiena egitea eskatzen baitio gizabanakoari. Aisialdian ongi pasatzera" kondenatuta" gaudenez, kultura modernoan guztiz beharrezkotzat jotzen zen irakurketa bera gaur egun" sufrimenduz" beteriko ekintza sublime kontsideratzen da.
2002
‎Eskaera horrek denboran oso hurbilekoa dugun sorkuntza literarioari erreparatzera derrigortuko gintuzke, jakina denez, narraziozko generoak izendatzeko erabiltzen ditugun terminoak berak ere oso berriak baitira euskal tradizioan2. " Eleberri" hitzaren adierak Orotariko Euskal Hiztegian begiratuz gero, segituan ohartuko gara adibide zaharretan adiera negatiboa duela, zurrumurru edo esamesaren parekoa. XX. mendean aldatu zen eleberri hitzaren adierazia, lehenengo hamarkadetan erabili ohi zen" irakurgai" hitzaren ordezko gisa erabiltzen hasi zenean.
‎Haurtzaro hitzaren adiera ezberdinak aintzat harturik, arriskupeko haurtzaroaeta haurtzaro arriskutsua, alegia?, ohiko terminologiari jarraiki, ume abandonatuezeta ume gaizkileez mintzatzen direnak izan ohi dira hasiera bateko historialarieninteresa piztu dutenak; agian, hezkuntza zientzien arloan sortu diren gizarte hezkuntza eta pedagogiaren zabalkundearen ondorioz. Haurtzaroa ardatz nagusitzathartzen duen historia horrek, gainera, badu honako alde interesgarri hau ere: mentalitateen historian eta historia sozialean kokatzen dela, eta hospizioen edotaadingabetuen epaitegiak bezalako erakundeen analisiez gain, familia, emakumeenegoera, batez ere emakume langileena?, inudeak eta generoaren eraikuntzasozio historikoaren aldagai horiekin loturiko lan harremanen atalak ere uztartzendituela.
2004
‎Hitzak dira bai geure adigaietako mezuak aditzera emateko lanabes euskarriak. Eta hitzen esanahi sistema ehuntzen eta osatzen duten kontzeptuen arteko tirabira semantikoan eta ideologikoan, hitzaren adiera ezberdinak ikus ditzakegu diskurtsoen plazan ika mikan. Plaza horretan, borroka semantikoaren eta ideologikoaren gatazka sinbolikoan, Iñaki Larrañaga aurkitu dugu.
‎Politika hitzaren adiera nahasgarriak sortzen dizkigun buruhausteak ditugu horiek, gaizki ulertu horiek. Aitzitik, boterearen kontzeptuak ez du molde horretako nahasbiderik eragiten, honen jarduna hegemoniarekin parekatu ezean behintzat.
2007
‎edo, uri? bizitokia baino ez dela, herri hitzaren adiera bat, hainzuzen. Eta honela topatu ahal dugu, hiriberri?
2008
‎Andrea hau xelebrea zen, nolabait esan. Baina" xelebre" hitzaren adieran kabitzen direnetatik, estimagarrienean.
‎Hasieran proiektu honetara bildu zirenak informatikazaleak (hackerrak, hitzaren adiera zuzenean) eta garai zaharretako sistema libreetan hezitako administratzaileak ziren, informatika enpresa handien bilakaerak eraman baitzuen kodea pribatizatzera eta lankidetza baztertzera, iturburu kodean aldaketak egiteko aukera baztertuz eta antzeko beharrak zituztenei programak banatzea debekatuz.
2009
‎Nire ezjakintasunaz berehala ohartuta," Estudios de genero" idatzita zuen apalategi batera eraman ninduen Preciadok. Artean, ez nuen" genero" hitzaren adiera hura ezagutzen(" Genero indarkeria" terminoa asmatu aurretik, nola esaten zitzaion putaseme batek emakume bat hiltzeari?). Nik, gaizki ulertutako jendetasunak aginduta, eta alemanekin batera, euskaldunok garelako errua orotarikoa barneratuen daramagun herria, bere liburua hartu, orriztatu, patrikak haztatu eta erosi egin nuen.
2010
‎hitzaren ñabardura bat azaltzeko). Mol («pila, sorta») hitzaren adieren artean: «zekorrek ber­nezurretan dauzkaten irtenuneak?
‎(42: 20) Berlusconi fenomenoa da, hitzaren adiera estuan gainera.
‎Hortaz, Rita esan txarrekoa dela esan dezakegu, esana betetzen ez dela ona, hain zuzen. Kasu honetan, gaztelaniazko desobediente hitzaren adiera hartzen du. Eta gaztelaniako obediente adjektiboa euskaraz esaneko edo esan oneko. Diktadoreak giza taldeak beren esanetara jartzeko eskuineko hemisferioaz baliatzen dira.
2011
‎«Hiltzailea hala da, hiltzailea, hala sentitzen delako, alde batetik; eta, bestetik, hala izan nahi lukeelako, hiltzailea sentiarazi dutenekiko». Far west eko abenturen tankerarik ere hartzen dio, «mendeku goseak bizi duelako protagonista, eta bere iraganeko mamuak banan banan garbitzen joango delako, hitzaren adierarik zabalenean».
‎Bistan dago zergatik: katalan herrietatik (printzipatutik baino areago Valentziatik) etorritako diglosia hitzaren adiera popularraz ari zaigu hor irakasle jakitun eta euskaltzale fina. Berak badaki seguruenik (unibertsitateko irakaslea dugu, ez kale gorriko iritzi emailea) diglosia hitzak, adituen definizio klasikoak gorabehera, bestelako formulaziorik ere izan duela14 Badaki, bereziki, bestelako formulazio horren bertsio popularra jaun eta jabe dela gure artean, 70eko hamarkadatik aurrera. definizio klasikoak zein aipamen bibliografiko zehatzak alde batera utzita adiera popular horretaz baliatzen da artikulugilea:
‎2.1 perspektiba erlijiosoa eta metaforiko arrunta has gaitezen hitzaren adiera propiotik, perspektiba erlijiosoak (erlijio katolikoak24, ez protestanteak) emana dion eta eguneroko bizian zabal hedatua dagoenetik. erlijio katolikoak oso berea izan du purgatorio hitza: bai hitza eta bai kontzeptua. hala zuen gure haurtzaroan eta, azken urteotan kontuok aldatu egin badira ere zertxobait, bistan da lehengo definizio muinak uka ezinezko indarra duela orain ere. erdal hiztegi batek honela definitzen digu purgatorioa:
‎Adiera teknikoa du diglosiak batetik, eta adiera popularra bestetik. Biei egin diegu kasu nahiz eta, aurrera begira, hitzaren adiera teknikoa zehaztea den gure jomuga.
‎Fergusonek 1959an azaldutako egoera prototipiko haiek dira benetako diglosia: haiek bakarrik edota, nahiago badugu, egoera haiek eta haien antzeko batzuk". hudson en 1984ko, 1991ko eta 2002ko saio horiek, diglosiaren adiera hasierako (Fergusonen 1959ko) kasu jakinetara mugatzekoek, bere eragina izan dute noski, eta asko dira egungo egunean hitzaren adiera termino horietara mugatzearen alde agertu direnak. Britto bat aspalditik (1986tik gutxienez) eta beste hainbat 2002an bertan. praktikan, ordea, murrizte asmo horrek ez du aurrera egin.
‎a) Adiera teknikoa du diglosiak batetik, eta adiera popularra bestetik. Biei egin diegu kasu nahiz eta, aurrera begira, hitzaren adiera teknikoa zehaztea den gure jomuga5 Adiera popularraren kontu hori ez da hemengoa bakarrik, bestalde: beste hainbat hiztun elkartetan ere (motibo jakinengatik, ez kasualitate itsuz) agerikoa (izan) da adiera konnotatibo hori. b) diglosiaren adiera teknikoaren barruan ere joera bat baino gehiago nabarmentzen dira6 Funtsean adar nagusi bi bereizi izan dira:
‎Diglosia hitzaren adiera popularrak erabateko indarra eta tiradizoa du euskal herrian. hala izan du 70eko hamarkadatik hona eta, garai bateko bits aparrak asentatzen edo hasi badira ere bazterretan, hala du orain ere. Adiera hori hain da popularra, hain da ezaguna eta zabal hedatua non askok, oinezko zein zaldun, aparteko definizioedo esplikazio beharrik gabe ontzat ematen duen, eta maiz erabiltzen.
‎AhAlEginArEn prAKTiKoTASunAz zalantza praktikoak ere baditut, hasierako diglosia aldarrikatzeko eta oraingo erabilerak baztertzeko saiakeraz. a) horrela diosku zalbidek bere testuan: " Diglosia hitzaren adiera popularrak erabateko indarra eta tiradizoa du Euskal Herrian". (...)" Ahuldutako hizkuntzaren osasun egoera axal axaletik deskribatzeko eta egoera hori arras negatiboki baloratzeko erabiltzen da diglosia..."(...)" Adiera popularraren indar hori ez da hemengoa bakarrik:
2012
‎Aurkitzen duzunean, zer edo zer pizten da, eta egiten saiatzen zara. Horrek, beti ez noa" ahalegina" esaten, egiazko pasioa esan nahi du, hitzaren adierarik jatorrenean. Egiten ari zaren horrek apasionatu egiten zaitu.
‎Posible da, orduan, harekin jolastea? Agian ez da egokiena hitzaren adiera hertsian jolastea, baina etapa horretan has daitezke semearekin lehen loturak. Lehenengo lauhilekoan, “jokoa” izango da haurraren oihuak edo negarra interpretatzen ikastea eta haurtxoari erantzuna emateko seinaleak jasotzen ikastea, hori baita komunikatzeko lehen modua.
2013
‎hiztegiek, gramatikek, inbentario fonologikoek, fraseologia bildumek eta halakoek hizkuntzen corpusa soilik gordetzen dute; hau da, gorputz bizigabeak dira. Dena den, hizkuntza bat egon dadin( hitzaren adiera osoan), hizkuntza hori erabiltzen duten pertsonak egon behar dute, hizkuntza, baita ere eta batez ere, giza jarduna delako, giza portaera. Alde horretatik, oso adierazgarria da Coulmasek (2005) hizkuntza eta lasterketa nozioen artean egindako alderaketa:
‎Sant Jordi festa handia ospatu berritan zabiltzate Herrialde Katalanetan, gurea bezalako herri txikietan bekaizkeria handituz. Ulertzen dut hainbatek, zorrotz jarrita, liburuaren azoka deitzea ospakizun horri, azoka hitzaren adierarik txarrenean, komertzialenean; merkatuaren interes hutsa ikustea festari. Baina egun horretan, horietan ere esan genezake?, egiten duzuena ikaragarri polita da, kultur adierazpide handi bat, gazteleraz eta frantsesaz gain zuon hizkuntza ere badela erakutsi.
‎gaitz, gaizto, galgarri, arriskuzko, galbidezko. Gaztelaniazko crítico hitzaren adieratzat ematen ditu, gainera. Grazia berezia topatzen diet galtzearen ideiarekin zerikusia duten adierei, nire katramila hauen nondik norakoa kontuan hartuz gero.
2014
‎Katalunian gertatu bezala, sinbologiak badu bere lekutxoa ekimenean" eskua" hitzaren adiera, esaterako. Baina batez ere espontaneotasunari eman diote garrantzia.
‎eta garaiz kanpo bidalitakoa delako beste batzuk, albistea iritsi zelako Guardia Zibila bera baino lehenago atzo garaiz kanpo; garaizegi?. Eta izan liteke pasadizoen zakuan sartzeko modukoa oharra, baina ez ziurrenik hitzaren adiera eta oharraren jatorria. Egunkarietako erredakzioetan bata bestearen atzetik iristen dira oharrak.
‎Pop musikak? hitzaren adiera zabalean harturik, kantagintza, punk musika, rock musika eta abar barnean hartuta, azkeneko 50 urteetako Euskal Herrian nazio identitatearekin eta gizarte eraldaketarekin izan dituen harremanak aztertu ditu Josu Larrinaga EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultateko irakasle eta ikerlariak (Sodupe, Bizkaia, 1964) Ttakun eta scratch.
‎eta. L. Avenir de la science est dogmatique? ( hitzaren adiera kantiarrean) baietsiz hasten da, haren arrazoibideetan hamaika nahaste eta kontraesan seinalatu ostean balorazio orokor honetara etortzeko: –Celui qui a été regardé parfois en France comme le chef de l? école critique s, arrête là précisément où commence la Critique de la Raison Pure.
‎Azkuek ez du jasotzen bere hiztegian (1906) birformulatzaile balioa hots hitzaren adieren artean.
2015
‎X k maitatu izan dituen emakumeak intelijenteak dira. Intelijente hitzaren adierarik ohikoenari jarraituz, behintzat. X k maitatutako emakume horietako batek hiru ikasketa gradu ditu, bi master, lau hizkuntza menderatzen ditu (zeinetatik hiru gero ikasitakoak diren), eta lanpostu garrantzitsu bat dauka:
‎Bere bizitzak ez du antz handirik Azpilkuetarenarekin, puntu batean salbu: biak apaizak ziren eta, aldi berean, unibertsitateko irakasle eta intelektualak, hitzaren adiera zabalean, bata XVI. mendean eta bestea XX.ean bizi izan baziren ere. Hortik aurrera, ezer gutxi aipa daiteke.
‎Bide hori ikertzen hasteak urrun, biziki urrun, eraman gaitzake, eta hau ez da lekua. Konforma gaitezen esateaz bere ama hizkuntza, hitzaren adiera estriktoan, euskara izan zela, ez gaztelania. Eta hori ez da batere arraroa XVI. mendeko barasoaindar baten baitan.
‎Anarkismoari buruzko liburu hura aurkitzea halabeharra izan zela esan dut, hitzaren adiera edozein dela ere. Liburuaren eragina ez zen halabeharrezkoa izan ordea.
‎Ezen merkatuak eratze aldera sortu baitziren hiriak (askatasun gune modura sortu ere), merkatu handiagoen bila estatu nazioen eraketa bideratu zuen gero burgesiak, eta orain, diru zikinak mugarik gura ez duenez, estatuez gaindiko blokeak sortzen tematuta dabiltza salerosketaren monopolioaren jabeak. Eta, bistan denez, prozesu honen ezaugarri nagusietako bat, fusio eta zentralizazio joerekin batera, uniformizazioa da( hitzaren adiera guztiei erreparatu), hots, aniztasunaren galera. Ez da, ez, joerarik aproposena txikiontzako.
‎Egia dena, alkateak gero eta kudetzaileago izanen direla, hitzaren adiera zuzenean. Eta idazkariak gero eta kontseilari hobeak, gauzatuz hala, greko erromatar arkitektura adminitrastibo desiragarria.
‎Horrelakoetan dilema txikiak sortzen dira. Berez ez zait kostatzen ‘sozialista’ hitzaren adierarik zabalenari heltzea, eta laguna gustura uzteko erantzun enpatiko bat ematea. Bestetik, barrutik hueko bihurtzen hasten diren kontzeptuek, funtzionalak izan arren, kalte egiten digute.
2016
‎Sukaldean egiten diren eguneroko keinuek kimika, fisika eta biologia dituzte oinarri. Izan ere, janaria prestatzea, hitzaren adiera hertsian, esperimentu bihurtzen da. Frijitzea bezalako prozesu baten atzean, elikagaiak prestatzeko metodo horrek nola funtzionatzen duen argitzen duten prozesu eta erreakzio kimikoak ezkutatzen dira.
‎Nire aldetik, bi dira, gizartegintzan ekiteko garaian planteatzen ditudan helburuak: bat, gizaki guztiek bortizkeriarik nozitu gabe bizimodu duin eta ahalik eta zoriontsuena eramateko modua izatea, hots, Mendebalde aberats honetan, gabeziak gabezi, gozatzen ditugun erosotasuna eta pakea gizaki guztiei zabaltzea; eta bi, gizarteko antolaketa politiko ekonomikoan, hitzaren adierarik zabalenean, gizakien parte hartzea gero eta gutxiago izan dadin ustiagai moduan eta gero eta gehiago hiritar boteredun eta botere emaile moduan. Lehena de premiazkoena, baina zoritxarrez bigarrena iritsi ondoren baino ez da etorriko.
2017
‎[B] itarteko ironiak[...] (fase honetan ironia ikuspegi oroz gain satiriko bat eskaintzeko bitartekoa da) arau berreskuragarri (eta XX. mendean, maiz primitibista) batetik aldenduriko mundu bat irudikatu ohi du. Gizakiaren egoera[...] anbiguoa da, hitzaren adiera etimologikoan: Erorketaren osteko Adam eta Eva bezala munduaren zatiketa irudikatzeko ironia ikasle orok lehenago edo beranduago baliatu ohi duen gertakari hori, mundua sub specie ironiae ikusia gizakiak alderrai dabiltza, paradisuaz birjabetzeko esperantzan.
‎Mari Gizen, Nana, Sofya Semyonovna, Marguerite, Fantine? Pertsonaia herrikoiak dira, antiamak, hitzaren adiera erlijiosoan, epaitzen ez duten emakumeak, ulerberak, gizonen desirekin ados daudenak, madarikatuak eta askatuak. Gizonek emakume direla amets egiten dutenean, gogotsuago irudikatzen dute beren burua noranahi joateko aske diren puta eta emakume gisa, etxeko garbitasunaz arranguratzen diren ama familiakoak baino.
2018
‎Eta hiztun berria ere bai26 Baina benetakotasunaren balioan oinarritzen den ideologia ez da erabat gainditu, eta ezaugarriok erabat baztertzaile izateari utzi badiote ere, legitimotasun handiagoa du oraindik, a priori, emakumea ez denak, hiritarra ez denak eta hiztun berria ez denak. Exotikotasunetik( hitzaren adiera etimologikoenetik) edo salbuespentasunetik baloratuak izan litezke ezaugarriok. Gutxitan, ordea, benetakotasunetik.
‎Zerbait izugarria (uler bedi hitzaren adiera osoan: izua eragiteko modukoa; beldurra, kasu honetan, ez da nahikoa) gertatu behar da Afrika albiste izan dadin.
‎(14) Diru pizgarriak diodanean, uler bedi hitzaren adieraren luze zabalean. Zaku handi horretan sar bedi gizarte egiturek ahalbidetzen dituzte baliabide guztiak:
‎(Genesian bertan hauxe esaten da Evaz: . Irritsak senarrarengana bultzatuko zaitu, eta hura izango duzu nagusi?.) Adamen nahia aita izatea da, baina ez hitzaren adiera arruntean: aita patriarkal baten botere nabarmenak eskuratu nahi ditu.
‎Beren burua esklabo izateko saldu duten pertsonen adibide asko daude, baina autoesklabotza hori ez da norberaren borondatez esklabotza zibilean sartzearen parekoa. Esklabo zibilaren kontratuan, ez da sortzen esklabo bat esklabo hitzaren adiera ohikoan; aitzitik, esklabo kontratuak sortzen duen esklaboa behargin bat edo soldatapeko langile bat bezalakoxea da, alde batera utzita kontratuaren iraupena. Gaur egungo kontraktualistek, lehenagoko zenbait baieztapeni segituz, enplegu kontratuarekin parekatzen dute esklabo kontratua; haien ustez, esklabo zibilaren kontratua, besterik gabe, enplegu kontratu hedatu bat da.
‎Goizueta eta Sunbilla herrietarako eskolaurre elebidunak ezartzea andereñoen kontratazioa aldizkako eskolek zutena bera izanda, hau da, Diputazioa haien kargu eginda.304 Proposamen hau hagitz ongi ikusi zen.305 Herri euskaldun petoetarako proposatu izanak pistak ematen dizkigu" elebidun" hitzak zer esan nahi zuen ulertzeko: hitzaren adiera inon agertzen ez den arren, garbi dago gaztelania ikasteko bidea eskaini nahi zutela. Bestalde, eskolaurreak izanik, irakaskuntza gehiena euskara hutsez eskaintzea pentsatuko zuten, eta horregatik" ikastolen izaeraz" izendatzea.
‎Gainera vascuence hitzak kategoria poetiko gisa izan duen garapen gabeziak ez du lagundu euskarari eta euskal poesiari buruzko iritzia aldatzen. Azkenik, vascuence hitzaren adiera metriko poetikoak, romance berbaren imitazio eta ordain gisa asmatuak, ezabaezina du romance horren aztarna, Derridaren eran esatearren. Romance hitzaren definizioan Erromako inperioaren kontzientzia betea dagoenez gero XV. mendetik aurrera behintzat, translatio imperii delako mitoan oinarrituta (ikus Bijuesca, 2013, 589), erresistentzia asmoz sorturiko vascuence hori aldi berean subjektu euskaldunaren subalternitate egoeraren adierazle ere bada.
2020
‎Idilioa ere izen arrunta da: " Maitemindu biren arteko maitasun harremana". 126 Lerrokatze semantikoaz, idilio hitzaren adiera amodio egoeratik harmoniara iragan da.127
‎Graffiti saioan, Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias aktoreak gonbidatuko dituzte, eta Imanol Ituiñok magia egingo du zuzenean. La mecánica del caracol saioan, bestalde, irratia hitzaren adiera desberdinak aztertuko dituzte.
‎«Aurreko diskoan ere [Tenpluak erre] itxi genuen taldearen abaniko musikala, eta orain are gehiago itxi dugu». Nagusiki stoner musikarekin lotu izan dute taldea orain arte, baina oraingoan «rock» hitzaren adiera zabalagora jo dutela uste du Etxarrik. Hor jarraitzen dute gitarra astun eta erritmo markatuek, baina blues, soul, punk eta are funk ukitu txikiak ere txertatu dituzte.
2021
‎Zuri beltzezko logotipo berriak" artxibo" hitzaren adiera hirukoitza jaso nahi izan du: hura eratzen duen agiri funtsa, gordetzen duen eraikina eta kudeatzen eta administratzen duen erakundea.
‎Dena dela, egungo okerraldi honetan sartuta bizi garelarik, maizen erabiltzen diren kontzeptuak eta hitzak oker hitzaren adiera multzokoak dira, hizkuntzalari jarri naiz.
‎XVIII. mendean, pedagogiari dagokionez," ortopedia" terminoa proposatu zen umeak zuzentzeko arteari erreferentzia egiteko. Alabaina, garai beretik gaurdaino" ortopedia" hitza forma anormaltasunak zuzentzeko erabiltzen hasi zenez," ortopedagogia" termino polemikoak ordezkatu zuen berehala; ez denbora luzez, ordea, gaur egun hitza zer edo zer ezkor eta kaltegarrirekin loturik baitago," zuzendu" hitzaren adiera zapaltzailearekin. Horregatik, hain zuzen," zuzendu" hitzaren lekua hartu zuen" orientatu" hitzak," pedagogia terapeutiko" edo" pedagogia sendatzaile" hitzek" ortopedagogia" hitzarena hartu zuten bezala.
‎Ez zen errex guretako, zeren arrunt berezia baitzen; hitz berak ez zuen gauza bera erran nahi, zeren bakotxak baitzuen bere azentua. Eta azentuak kanbiatzen baitzuen hitzaren adiera edo zentzua. Jendeek erraiten dute euskara ez dela errexa; egia da, bainan Asiako hizkuntza gehienek zailtasun handiagoak badituzte.
2022
‎Faktoriako geziak [2021 urteko testu bilduma] 156 egon eta abar. Labayru Hiztegiak esaldi batez girotu du hitzaren adiera hau: " Atzo asko edan eta gaur osteagaz".
‎Shock egoera horretan inork ez zekien zer gertatu behar zuen, aurren aurrena osasunarekin, baina baita enpresa lanpostu diru sarrerekin ere, hau da, jendeak ordu arte zuen bizimoduarekin. Ziurgabetasun hitzaren adiera gogorrenak atzaparkada basatia eman zion gizarte nekatu bati, eta Atzeraldi Handiaren zauri sakonenak itxi ezinik aurrera zihoan euskal ekonomiari ere bai.
‎Eta horren guztiaren aurrean ere, politikoki zuzen. Alegia, tolerante, hitzaren adiera itsusienean (indiferente, apatiko, kaskarin, tranpati...).
2023
‎Lehen adiera bezala, fruslería edo ezerezkeria edo zirtzilkeria ageri du. Eta, Firulete hitzaren adiera hau ele honen funtsari ondo doakion arren, agian oso bestelako ez den beste baten bila nabil. Bigarrenez, tangoan egon ohi diren koreografia mugimendu saila dator; hirugarrenez, berriz, Mariano Mores eta Rodolfo Taboadaren tango batez mintzo da.
‎Kontsumo kooperatiba baten alderdirik garrantzitsuena, eta beste mota bateko kooperatibekiko, hala nola elkarlaneko kooperatibekiko, kontsumitzaileek, hau da, herritarrek, duten garrantzi handiko zeregina da, erabaki eta kudeaketa eremu guztietan aktiboki parte hartzen duena. Kontsumo kooperatiba bat, hitzaren adiera sakonenean, kontsumitzaileen kezkekiko eta beharrekiko sentikorra da. Ez ditu ikuspegi komertzial hutsetik hartzen, bezero gisa, baizik eta ikuspegi transzendenteago batetik:
‎Ordutik ia bi mende pasatu direnean, ekialdeko hamabost konderritako (ba al dago county hitza horrela itzultzerik?) biztanleek Oregonetik alde egin eta mugakide duten Idahorekin elkartu nahi dute. Horretarako The Greater Idaho izeneko mugimendua sortu dute, greater hitzaren adiera bikoitzarekin: handiagoa eta sendoagoa.
‎«Bueltatu, biratu, irauli. Lehen begi kolpean, kartelak itzuli hitzaren adierarik nabarienak irudikatzen ditu. Aldi berean, txirrindulariek lasterketan egiten duten ahalegin itzela islatu nahi izan dut.
‎Adostasuna bide malkartsua izan da beti, eta maiz tentazioa izaten dugu bidezidor erosoagoren bat hartzeko, nekearen nekeaz edo. Xabier adostasunaren alde borrokatu zen, hitzaren adierarik ederrenean, euskalgintzaren eraikuntzan zimenduak sendo kokatzearen alde, iritzi aniztasunari leku bat egitearen alde. Egonarri handiko gizona zela idatzi du Joanmarik bere agurrean, eta halaxe zen, izan ere.
‎Zalantza honetaz zer esan dute lexikografoek eta adituek? Ander Altuna Gabiola matsorri adituari hori bilatzeko eskatuta," matsorri" hitzaren adierak bilatu ditu hiztegietan eta Interneten, eta hau da aurkitu duena:
‎Bizitza basatian, izan ere, hezur bat ez da inoiz bere kabuz osatzen, eta, beraz, ezinbestekoa da norbaitek zauritutako pertsona zaintzea". Zaintzak egiten gaitu izaki" zibilizatu", hitzaren adierarik zabalenean eta ederrenean.
‎Ez al da jasanezina modako esamolde batzuek eragiten duten kirrinka? Esaterako, gaur egunean, kulturaren instituzioetatik talentu berriez ari diren aldiro berresten dute talentu hitzaren adierarik antzinakoenean dagoela gakoa: merkaturako diru unitatean, txanpon gazte distiratsuan.
‎Gure gaurko munduan Marte ere gure horren partetzat hartuta ez dago klase sozialik, hitzaren adiera hertsian bederen, baina ez gara denok guztiz berdinak, ezta hurrik eman ere. Continuum bat dago, koska handirik gabeko aldapa leun bat, jende boteretsuenarengandik behe beheko mailakoenganaino, eta Mario ondo ohartuta zegoen horretaz, batez ere amaren arrimuan aldaparen goialdekoen ondoan bizitzea egokitu zitzaionetik:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia