Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎tamalgarri hauek (gure kasuan, Espainia eta Frantzia) bainoeskaintza hobea egiteko gai izan behar dugu, eta gainera, gaur egungo politikagintzan oinarriztapen homologatu bakar bihurtu den koska gainditzea lortu: batere birjinala ez den herri borondatea.
‎Biblioteka nazionalaren fundatzea 2000 urteko helburu bihurtu, Herri Biblioteka nagusi bati dagozkion eta ohiko diren funtzio nagusi eta gidari izateko. Horra helburu garbia eta subiranoa, estatutuaren babespean, azken batean Euskal Herri mendebalean dago herri borondatea horrelako proiektuan abiatzeko. Beharbada ez du izango ondare baliotsu nagusiena baina bai aginte nagusia, biblioteken Herri sare nagusia artikulatzeko eta arautzeko.
2001
‎Guk geuk geure buruari zor dioguna. Egia da gurea bezalako kultur eta herri borondate batek, bere ahotsa entzunarazteko zailtasunak zer nolakoak diren ikusirik, bere burua baztertzeko joera duela, aukera berdinik gabeko lehiaketa batean parte hartzera derrigortua baitago. Euskararen auzia ez da euskara duindu nahian ari garenon kontua bakarrik.
‎Gudu sinbolikoa zen hura, eta sinboloak sortzea, manipulatzea edo deuseztatzea hedabideek betidanik esku handia erakutsi duten arloak dira. Hedabideek herri borondatearen espresio bateratu gisa sinbolizatu zituzten uztaileko mobilizazioak, aipaturiko hiru ideien inguruan. Antidemokratikotzat hartuko litzateke 1997ko uztaileko egunak bestela interpretatuko lukeena.
2004
‎Abiapuntua batzuentzat herri bati dagokion gatazka delako eta beste batzuentzat herriaren zati batek beste zatiari egiten dion inposaketa. Mugak aldiz, marko juridikoa batzuentzat edo herri borondatea besteentzat. Hala ere, positiboak izanda, pentsa dezagun osagai nagusia badugula:
‎Baina bakar batek dauka, Ibarretxek alegia, beste biak oraingoz eman nahi ez dituzten urratsak emanarazteko ahalmena. Elkarrizketa, distentsioa eta herri borondatearen errespetua dira giltzarri nagusiak gure gatazka konpontzeko, eta bai ezker abertzaleak, baita sozialistek ere, jakin behar dute Jaurlaritza babesten duten alderdiek ez dutela bere egitasmoaren ibilbidea aldatuko baldin eta hiru elementu horietan sakontzen ez baldin badute. Ez daukate beto eskubiderik, eta mugitzen ez baldin badira ekimena galduko dute.
2005
‎Euskal gizarteak bizi duen gatazka bortitzarekin amaitu nahi du, beste gauza asko agian ez daude horren argi baina hori behintzat bai; horrek, gainera, hauteskundeetarako geratzen diren bost hilabeteak baino askoz denbora gehiago eskatuko du.Osagai giltzarri ugari dago, baina lehenbizi edukiak baino joko arauak jarri dira argi eta izango da lanik horretan: biolentzia eta indarraren erabilera baztertzea, giza eskubideen begirunea, eta herri borondatearen nagusitasuna. Hiru bloke handi horietan oinarrizko akordioak lortu gabe, negez heldu daiteke edukien inguruko akordioetara.
2007
‎b) herri borondatea eratzen lagundu eta adieraztea (gizartearen eta estatuaren arteko lotura direlako). Horretarako, hauteskundeetarako hautagai zerrendak prestatzen dituzte, hauteskundeetan parte hartzen dute, gobernuko edo oposizioko eginkizunak egiten dituzte, gizarteak erakundeetan parte hartzeko bide dira eta gizartea erakundeetan ordezkatzen dute).
‎TORRES DEL MORAL irakasleak honela definitu du alderdi politikoa Espainiako antolamendu juridikoan: «elkarte berezia da (eratxiki zaizkion eginkizunak direla-eta), modu horretan eratua eta erregistratua herri borondatea adierazteko erakundeetan parte hartzeko, erakundeotan parte hartzen du eta trukean zenbait onurabide lortzen ditu, besteak beste alderdiko gastuak finantzatzeko ekarpen publiko oso handia». Hau da, elkarteak dira (hori dela eta, borondatezkotasun printzipioa dute oinarri, bai sortzeko, bai afiliatzeko zein bertan irauteko), pribatuak, eginkizun publikoak dituzte, Konstituzioan garrantzia dute, eta Estatuko organoak izan ez arren, Konstituzioan erakunde bermea dute eta, gainera, beste elkarte batzuek ez dituzten berezitasunak dauzkate, esan dugunez, eginkizun publikoak eta hauteskundeetan, finantzaketan, etab. dituzten onurak eta pribilegioak direla bide?.
‎Herritarrek berrikuntza, beronen onargarritasuna eta ifrentzuak onuren eta natura suntsitzekodimentsioen arabera epaitzen dituzte. Aitzitik, zientzia politikak motibatzeko balioesklusiboa hazkunde ekonomikora ixten dela uste izanez gero, hala nola intereskolektiboak gutxietsiz (ongizate soziala, begirune ekologikoa, herri borondatea), uste izatekoa da hautemate kritikoak ere nabarmen haziko direla. Auzi hauek dirateknozientziaren gizartean berebiziko gaiak, alegia, zientziagintzaren modalitateberriaren etorrera berresten digutenak.
‎zertan lagunduko dio prozesuari Ezker Abertzaleari partehartze demokratikoaren ateak ixteak? Iruzurrean eta herri borondateari iseka egitean oinarritutako hauteskundeek zein ekarpen egiten diote gatazkaren konponbiderako prozesuari?
‎Munduko Ekonomia Foroak aginduta, 2002 urtean Gallup enpresak inkesta zabala egin zuen kontinente guztietako 36.000 hiritarren artean1 Emaitza interesgarriak ageri ziren. Munduko populazioaren bi heren baino gehiagok uste zuten herri borondatea ez zegoela agintean euren herrietan. Latinoamerikako hiritarren %78k uste zuten hori, baita Europako Batasunaren %61ek eta AEBetako %52k ere.
‎Askoz atzerago gelditu ziren konnotazio positiboak zituzten beste batzuk: eraginkorra, justua edota herri borondatearekiko abegitsua, adibidez.
2008
‎Ate bat ireki dugu, lehena, eta etorkizunean beste ate batzuk ere ireki ditugu. Batzuek sarraila bortxatu omen dugula argudiatuz, Auzitegi Konstituzionala harresi gisa erabili nahi dute, baina herri borondatea geldiaraz dezakeen harresirik ez dago. Mehatxuek eta gehiengo arrotzak herri ahotsa isilarazteko inposatu nahiak dute euskal gizartearen bake nahia geldiarazi.
‎Bestelako markoa behar dugu euskal herritarrok, guztien oinarrizko eskubideak bermatu direnak, eta berean hitza te erabakia errespetatuko dutenak. HAU GUZTIA DELA ETA HONAKO MOZIOA AURKEZTEN DUGU UDAL OSOKO BILKURAK EZTABAIDA ETA ONAR DEZAN: Udal honek irmoki salatzen du ezkertiar eta abertzaletzat beren burua kontsideratzen duten andoaindar guztien borondatearen aurkako erasoak.Udal honek argi agertu eta salatu nahi du, ez dela zilegi ustezko demokrazia eta Estuaren izenean, Estatu baliabideak herritarren zapalkuntzaren norabidean jartzea.Udal honek, euskal herritarren aurkako salbuespen egoerarekin amaitzea eskatzen dio espainiar gobernuari.Euskal Herriaren eskubideak aitortu eta euskal herritar guztiok gure etorkizuna libreki eta aukera politiko guztien artean erabakitzeko ahalmena bermatzeko marko demokratiko adostuaren aldeko hautua egiten dugu.Andoaindarron hitza, erabakia eta nahia errespetatzeko konpromisoa hartzeko borondatea agertzen du Udal Batza honek. Udala herri borondate horren isla bilakatu dadin bideak ipintzeko konpromisoa hartzen dugu. Halaber, ANV alderdiak maiatzern 27an jaso zituen 1.465 bozken balio politikoa errespetatuz, indar politiko honi dagozkion 4 hautetsiei, beraien jarduna bermatzea da gure borondatea, horretarako eta honen berme gisa, zinegotzi hauen betebehar nahiz eskubide politikoak onartzea da gure erabakia.Azkenik ANVren balizko ilegalizazioaren aurkako gure postura adierazi, eta Estatuari herritarren aukera politiko guztiak eta huen jardun librea errespetatzeko exijitzen diogu.Onartutakoa herritarrei zein komunikabideei helaraziko zaie.
‎Talde edo alderdi guztiek hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea izatea, herri borondatearen adierazpen gisa eta demokraziak oinarri sendoa izan dezan. Eskubideak murrizten dituen legeria aplikatzea zer da besterik Ezker Abertzaleko taldeak legez kanpo uztea eta judizialki desegitea, ez dago Guztion Onaren exijentziatzat ulertzerik.
2009
‎Aldi berean, euren ideiak adierazi eta bakea zein askatasuna lortzeko ahotsa goratuko dutela adierazi zuen. Gure herri borondatea bonba eta mehatxu guztiak baino indartsuagoa da. Iñigo Urkullu EBBko presidenteak ere hitz egin zuen.
‎Ezker abertzalearen azterketaren arabera, hauteskundeak antidemokratikoak izan dira, eta, ondorioz, eratuko den Eusko Legebiltzarra ere antidemokratikoa izango da. Europa osoan Hego Euskal Herrian dago espazio bakarra dago non instituzioek ez duten ordezkatzen herri borondatea, nabarmendu zuen Otegik.
‎Euskal Herriak ukatuta eta eskubide demokratikorik gabe jarraitzen duen bitartean, herri borondatea salbuespen legeen bidez urratzen den bitartean, eskubide zibil eta politikoak sistematikoki urratzen diren bitartean, 800 preso politiko inguru dagoen bitartean, sufrimendu anitz eragiten duen konfrontazioak dirauen bitartean, EAJk kolpe instituzionalaz hitz egiteak eta aldi berean PSOEri Arriagako Izpiritua eta Ajuria Eneko paktuko oinarri berdinak dituen egonkortasun akordio bat eska... EAJ politikoki eta ideologikoki hustu egin da; egun aparatu politiko hutsa da, zeinaren lehentasuna eta helburua nagusia, kosta ahala kosta instituzioetan jarraitzea eta bere interes korporatiboen gestioa egitea da PSOE eta ezker abertzalearen arteko ustezko pinza ren argudio maltzur horrek erakusten du ezerk baino hobeto EAJ edozer gauza egiteko prest dagoela bere negozio politikoaren kota defendatzeko.
‎Hala, Egibarrentzat PSE eta PPren arteko akordioak erakusten du Estatuak Euskadi Espainian barneratzeko duen helburuari jarraitzen diola. EAJko buruzagiaren ustez, PSE eta PPren artekoa herri borondatearen kontra sortutako akordioa da, eta herri borondateak botako du atzera.
‎Hala, Egibarrentzat PSE eta PPren arteko akordioak erakusten du Estatuak Euskadi Espainian barneratzeko duen helburuari jarraitzen diola. EAJko buruzagiaren ustez, PSE eta PPren artekoa herri borondatearen kontra sortutako akordioa da, eta herri borondateak botako du atzera.
‎Izan ere, gogoratu du Eusko Legebiltzarrean ez daudela pentsamolde politiko guztiak ordezkatuta. Hala ere, ziur agertu da herri borondatearen eraginez joko arauak lehengora ekartzea lortuko dela.
‎Prozesu hori lantzeko bide gisa, atzo bost urte aurkeztutako Anoetako proposamenarekiko konpromisoa berretsi dute, hau da, bi mahairen alde egiten duen konpromisoa. Akordioa lortzeko orduan indar politiko guztiek baldintza berdinetan jarduteko aukera izan behar dutela ohartarazi dute, eta muga bakarra herri borondateak izan behar duela. Hala, akordio politikoa lortzea izango dute eginkizun, elkarrizketetan parte hartzen duten alderdiek, akordio hori gero gizarteak berrets dezan.
‎1 Konponbide demokratikorako prozesuaren erreferentzia bakarra bide baketsu eta demokratikoetatik adierazitako herri borondatea da, bai prozesua bera martxan jartzeaz konfiantza izateko, bai hark garapen egokia edukitzeko, bai eta herritarrek beraiek berretsi dituzten akordioak erdiesteko ere. Euskal herritarrek, prozesuan zehar, une bakoitzean era aske, baketsu eta demokratikoen bidez hartuko dituzten erabakiak errespetatuko dituela zinez hitza ematen du ezker abertzaleak, gainerako eragileek egin luketen bezalaxe.
‎2 Unean uneko egitura juridiko politikoak herri borondatearen ondorio eta herritar guztien eskubideen berme izan behar du. Herri borondateak libre eta demokratikoki adierazteko mugarik izan ez dezan, une bakoitzean indarrean diren legezko markoak ez dira inoiz oztopo edo galga izango, baizik eta berau betetzeko berma izan dute.
‎7 Anoetan egindako proposamenarekiko konpromisoa berresten dugu. Hain tresna baliagarriaren arabera, euskal indar politiko guztiek baldintza berdinetan jardunez alde anitzeko akordio politikora zuzendutako elkarrizketa prozesua eratu behar dute, beti ere marko demokratikoa erdiesteko, hala, herri borondatearen muga besterik gabe, euskal jendarteak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki ahal izateko. Aipatu prozesua Mitchell senatariaren printzipioen baitan zuzendu behar dela diogu.
‎Prozesuaren ezaugarriak, Anoetako planteamenduaren ildotik marraztuta daude: prozesuaren erreferentzia bakarra bide baketsu eta demokratikoetatik adierazitako herri borondatea da, akordioak lortzeko baldintza berdinetan egin beharreko elkarrizketa politikoa izango da lanabes nagusia, prozesu demokratikoa erabateko indarkeriarik gabe eta esku sartzerik gabe garatu behar da, soilik bitarteko politikoak eta demokratikoak erabilita... Horrez gain, orain arte adierazi gabeko aipamen bat dago Altsasuko agirian:
‎Azaroaren 14an plazaratu zuen ezker abertzaleak, Altsasun, aldez aurretik barnean eztabaidatu ondoren, euskal gatazkaren konponbiderako prozesu berri baten oinarritarako proposatzen duen agiria. Prozesu hori inolako indarkeriarik eta esku sartzerik gabe garatu litzateke, bide eta bitarteko politikoak eta demokratikoak soilik erabiliz, eta herri borondatea izango litzateke prozesu guztiaren subjektu aktiboa eta dinamizatzailea.
2010
‎Hauteskundeek izugarrizko garrantzia dute. Hauteskundeek herritarren botoak esan nahi dute, baina, begiratu, jardun dugu programa osoa eta zenbat astetan gabiltza herri borondatea errespetua, bide politiko eta demokratikoak... behin eta berriz deialdi horiek egiten eta juxtu, Hegoaldean, lau lurraldeetan hauteskundeak izango dira maiatzean, herritarrek ere zuzen zuzenean nahi duten aukera politiko hori bozkatu ahal izatea behar beharrezkoa da, prozesuari sendotasun bat emateko. Nik uste, eta ez dut ezer deskubritzen, debate bat egon da abertzaletasunaren barruan, zati baten barruan, non bide politiko eta demokratikoen aldeko apustua egiten den.
‎7 aSKaTaSunaren auzia: Herri BaTen HelBuru KoleKTiBoaK eTa gizaBanaKoen eSKuBide indiBidualaK gizarte batek helburutzat izan dezake hizkuntza gutxiengotu bat gordetzea. arazoa sortzen da herri borondate hori onartzen ez dutenekin. iritzi kritiko asko agertu izan dira helburu kolektibo horrek, hizkuntza hori aukeratzen ez dituztenen eskubideak urratzen dituela esanez. talde eskubideak beraz, eskubide indibidualekin gatazkan aurkitzen dira helburu kolektibo hori ez bada guztien artean ontzat ematen.
‎litzatekeela zioenean, ETAz ari zen noski. Elkarrizketa horretan auzi politikoak ez liratekeela konponduko ere zehazten zuen Kongresuaren adierazpenak, hori? herri borondatearen ordezkari zilegiei, dagokielako.
‎Aldaketa esanguratsuenak oinarri politikoei buruzko idatzian proposatu zituzten sozialistek, hain zuen ere erabaki ahalmenari buruzko atalean: izan ere, proiektu politiko guztiak gauzagarriak izango zirela zioen pasartea eta esparru juridiko politikoa herri borondatea gauzatzeko bermea izango zela zioena guztiz aldatu zituen.
‎Legalitatea errespetatuz egin behar zela. Horregatik jarri genuen pasarte bat esaten duena legalitatea errespetatuz egingo dela, baina legalitate hori alda daitekeela, eta legalitate hori hartu behar dela ez herri borondatearen muga gisa, baizik eta berme gisa?.
‎Atal honetako laugarren pasartera eraman zuten Batasunaren proposamenez onartutako zehaztapena, legezko prozedurak aldagarriak direla argitzen zuena, eta herri borondatearen muga barik borondate hori gauzatzeko berme izan behar zutela.
‎Aukera politiko guztiez ari zirenean independentziaz ere ari zirela berariaz zehaztea edo ez zehaztea bigarren mailako arazoa zen, guztiak esaten zuenez independentzia ere barnean zegoela ulertzen baitzen. Horretarako, bistan da, gaur egungo legeria errotik aldatu litzateke, baina hitzartutako oinarri politiko horiek horretarako bidea ematen zuten, dena legezko prozeduren bitartez egin zela zehazten bazuen ere, legezko prozedura horiek aldagarriak zirela ere esaten baitzuen eta, gainera, lege esparrua inoiz ez zela izango herri borondatea gauzatzeko muga, hura gauzatzeko bermea baizik.
‎Poliziak eta militarrak izan ziren beti erakundearen helburuak, zapalkuntzaren eragile zuzenak, Estatu inperialistaren okupazio indarrak. Politikariak, etsaiak izanda ere, herri borondatearen ordezkariak ziren, eta pentsaezina zen, beraz, ordura arte behintzat, haiei tiroka erasotzea. Ondo gogoan nuen, hamar urte lehenago, Komando Autonomoek Enrique Casas senatari sozialista hil zutenean nolako kritika garratzak egin zitzaizkien, haiei eta haien ingurukoei; lehenago, berriz, ni oroitzeko gaztetxoa nintzen baina, lagun helduxeagoek kontatu izan zidaten polimiliek ekin ziotela UCDko militanteen aurka.
2011
‎Eta hori horrela da, «monarkia konstituzionala» eredutzat daukan Estatuak gaur egun berarekin daramalako frogatuta dauden gizateriaren aurkako krimenen eta genozidioaren inguruan inpunitatean zimendatu den oztopo historikoa.80 urte bete dira II. Errepublika aldarrikatu zenetik. Egundaino, gobernu sistema bakarra da herri borondatetik irten dena eta es pektatiba politiko erreal batean garatu dena, hots, aurreko erregimen diktatorial eta monarkikoarekin hautsi duena. Biztanleriak udal hauteskundeen emaitzak Estatu sistema eta gobernuaren inguruko plebiszitutzat hartu zituen.1936ko uztailaren 18an altxamendu militarra izan zen, hots, matxinatze militarraren delitua izan zen, gizateriaren aurkako makina bat krimenekin batera.Altxatuek irabazi zutenetik, legaltasuna ulertzeko modu zehatz bat ezarri zen, indarrean oinarritzen zena, herritarren borondatea kontuan hartzen ez zuena.
‎IUk matxinada bat nahi du PSOEnGaspar Llamazares IUren parlamentu bozeramaileak matxinada bat antolatzeko eskatu die PSOEren diputatuei, ekimena baztertzeko eta hauteskundeak deitzeko, herritarrek euren iritzia emateko aukera izan dezaten. Erreformaren proposamena bere horretan jarraitzea erabakitzekotan, aldiz, erreferenduma exijitu du.Halaber, Llamazaresek esan du kolpea dela Konstituziorako, herri borondatea eta parlamentu jarduera bahitzen ditu eta.
‎prozedurari dagokionez demokratikoa da; haatik, demokraziatik fitsik ez duena subjektu historikoa da. Sasiko subjektu historiko bati aplikatuta (nazio estatua) prozedura zuzena da eta honek, jakina, herri borondate orokorraren nozioari eragiten dio. Nazio independentzia berezkoa du demokraziak, zeren eta bestela prozeduraren mekanika eta herri borondate orokorra itxuraldatzen ditu?.
‎Sasiko subjektu historiko bati aplikatuta (nazio estatua) prozedura zuzena da eta honek, jakina, herri borondate orokorraren nozioari eragiten dio. Nazio independentzia berezkoa du demokraziak, zeren eta bestela prozeduraren mekanika eta herri borondate orokorra itxuraldatzen ditu?. Joan Pere Salmerón i Clares,. La independencia nacional como a priori de la democracia?, http:// cat.Bloctum. com/ salmeron/
2012
‎Bai arlo sozialean, bai arlo nazionalean iraultza demokratiko bat behar dela esaten dugu, egoerari 180 graduko bira emateko. Eta demokratikoa izan behar duela diogu hori bakarrik gertatu daitekeelako herri borondate nahikoa lortzen bada. Hauteskundeetako emaitzek erakusten dute oraindik ere bide garrantzitsu bat egin behar dugula helburu horietara iristeko.
‎Indarkeria eta errepresioaren aurrean elkarrizketak eta akordioak ezaugarritu behar dute aro berria. Euskal Herriaren aitortza eta herri borondatearekiko begirunea ukazioari gailendu behar zaizkio. Hori da euskal herritarren gehiengoaren nahia.
‎Iraultza Liberalaren ondorioetako bat izan zen herritarren ordezkarien bidez Batzarra sortzea, herri borondatearen isla jardungo zena. Horretarako, biztanleak gizaki guztiei dagozkien eskubideen jabe zirela, herritartasuna lortu, eta herritar bihurtzen ziren.
‎Azken hamar urte hauetan herri borondatea jakinarazteko pribilegiatu den forma, bozen bidez eta alderdien ildotatik doana izan da; hori demokraziaren marka dela, uste publikoak onartu du eta Europan sartzeak normalizatu egin du balore hori; alderdien arteko harremanetan, era berean, hauteskunde edo erreferendumei zor zaien errespetua berez doa.
‎(16) Hauteskunde eta erreferendumen ondorioak ditut buruan. Ezin diezaiekegu komeni zaigunean balore osoa ematea, herri borondate garbia balitz bezala, eta komeni ez zaigunaren balorea ukatu eta arbuiatu hauteskundeen esanahia kapitalismoaren pean ahuntzaren gauerdiko eztula delako... Herri borondatea agertarazteko pronuntziamenduen balorea sistemari dagokio, baina, printzipioz, sistema berean ematen diren ondorio guztiek balore bertsua dukete.
2013
‎Suarezek ez zuen onartu hurrengo iritzi bartolista: printzea herriaren ordezkaria da, eta horren boterea herri borondatearen araberakoa izango da. Beraren ustetan, ostera, herriak erabateko boterea eman zion printzeari eta gero ezin zen hori ezeztatu (III.4) Horrenbestez, printzea legibus solutus izan behar zen, eta berak emandako legeek ere ezin zuten horren inguruko mugarik jarri.
‎Herri bultzada horrek gerora aurrera eraman diren herri galdeketa desberdinen bitartez aurkitu du bidea. Eta beste alderdi politikoak, gehiengo politikoa osatu arte, herri borondate honen alde jarri dira, ezker abertzalearen inposizio diktatorialaren aurrean. Harro gaude, herri ekimen honetan aitzindari izateaz gain, Bilduk gai honen inguruan zituen asmoen iragarpenean eta salaketan ere aitzindari H1!
2015
‎Indarkeria eta errepresioaren aurrean elkarrizketak eta akordioak ezaugarritu behar dute aro berria. Euskal Herriaren aitortza eta herri borondatearekiko begirunea ukazioari gailendu behar zaizkio. Hori da euskal herritarren gehiengoaren nahia.
‎Jakina, legeak horretan lagun badezake, ez dago problemarik. Legeak herri borondatearen ondoren etorri behar du. Dauden legeekin gauza asko egin daitezke.
‎2006ko martxoaren 22an ETAk" su eten iraunkorra" iragarri zuen" prozesu demokratiko bat" bultzatzeko; komunikatuari erantzunez, Rodriguez Zapatero presidenteak adierazpen ofizial baten bidez jakinarazi zuen" gobernuak ETArekin elkarrizketa hasiko zuela" bakea lortze aldera, argi utzita gai politikoak herri borondatearen ordezkariekin soilik eztabaidatuko zirela; halaber, gai horiei buruzko alderdien arteko elkarrizketa babestuko zuela aditzera eman zuen.941
2016
‎Herri horiek eta datu hau bereziki azpimarragarria dapolitikoki egituratuta daude autogobernu maila dena delako baten bidez, eta beren herri borondatea adierazteko tresna demokratikoak badituzte (legebiltzar eta gobernu propioa, bertako alderdi politikoak, gizarte antolatu bat, herritar ahaldunduak...). Herri horietako herritarrek burujabetza ariketa baten bidez erabaki nahi dute zer nolako harreman politikoa nahi duten estatuarekin, eta ariketa hori bide guztiz baketsu eta demokratikoetatik egin nahi dute, jakin badakitelako burujabetza prozesuak oso konplexuak direla, eta bide demokratikoak zilegitasuna ematen diela bai herriaren baitan behar duten adostasun maila lortzeko orduan, bai nazioartearen aurrean.
‎Erabaki horiek batere bortxa eta hertsapenik gabeko egoeran hartuko dira, arau eta prozedura legalak jarraituz, eta metodo demokratikoak eta hiritarren eskubide eta askatasunak errespetatuz. Prozedura legal horiek une bakoitzean indarrean daudenei dagozkiela ulertzen dugu, etorkizunean alda daitezkeelarik, herri borondatearentzako muga izan ez daitezen, horren gauzatzearen bermea baizik".]
2017
‎Erasoaldiak ez du aurrekaririk, eta euskaldunoi abisu moduan, Kataluniako herritarrak beldurtu eta itotzeko ari dira aurrera eramaten. Gobernua, monarkia, tribunalak, auzitegiak, poliziak… Denak bat, herri borondatea ezagutua eta onartua izan ez dadin.
‎350 lagun inguru bildu ginen atzo, asteazkena, Sanagustin kulturgunean, Konstituzioa VS herri borondatea mahai ingurua jarraitzeko. Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko ikuspuntutik hitz egin zuten Arnaldo Otegik (EH Bildu), David Fernandezek (CUP), Francesc Matasek (Esquerres per la Republica Catalana) eta Carmen da Silvak (BNG).
‎Legeen aurretik herri borondateari zilegitasuna ematea da gaur egungo erronka Fernandezentzat: " Guretzat hori da gaia, konstituzioa herri borondatearen aurka.
‎Legeen aurretik herri borondateari zilegitasuna ematea da gaur egungo erronka Fernandezentzat: " Guretzat hori da gaia, konstituzioa herri borondatearen aurka. Katalunia adibide garbia da, herritarren %80a galdeketa eske, eta pare parean konstituzioaren horma".
2019
‎Bilera izan zen egoitzaren atarian elkarretaratu ziren LABeko ordezkariak, mahai hori" iruzurra" dela salatzeko," gehiengo sindikala baztertu eta soilik gutxiengoarekin bilatzen baititu akordioak". ELAk, bere aldetik, salatu du Urkulluren exekutiboak herri borondatea eta demokrazia parte hartzailea mespretxatzen dituela, Herri Ekimen Legegileak eztabaidatzeari uko eginez, pobrezia eta bazterkeriaren kontrako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartarena kasu; sindikatuaren aburuz, mahai horrekin CCOO eta UGT erabiltzen ditu" bere politika antisoziala eta jokabide antidemokratikoa makillatzeko".
‎Ezer baino lehen, azken asteetan Burlatako bizilagunengandik, zein beste hamaika lekutakoengandik, jaso dugun babesa eskertu nahiko genuke. Mila esker, txupinazoko testuinguruan eta aurretik bizi izandako zentsuraren harira, inposaketen aurka eta herri borondatearen defentsan helarazitako animo mezuengatik. Mila esker, halaber, plazan zeundeten baina balkoian gure ondoan sentitu zintuztegun pertsona orori.
2020
‎Botoen bidez adierazitakoaren kontra indarrez egiten duten naziak dira horiek guztiak, PPren arabera. Botoen bidez azaldutako" herri borondate" horri beste batzuek erasotzen diotenean, ordea, ez dago nazirik inguruan: agintariek kanpainan agindutakoaren guztiz kontrakoa egiten dute, baina ez dira naziak; botoen legitimitatea izan gabe gobernuen politikak aldarazten dituzten erakunde politiko eta ekonomikoak ere ez dira naziak, euren erabakiak indarrez eta mehatxuz inposatzen dituzten arren.
‎Monarkiak haien herrien gain duen boterea ezabatzea galdegin dute: «Espainiako erregeak eta monarkiak gure parlamentuen, herritarren eta gobernuen aurkako tutoretza alde batera utzi behar dute, horrela bakarrik lortuko direlako herri borondatearen errespetuan, askatasunean eta demokrazian oinarritutako konponbideak».
‎“Usurbilgo Udalak jaso du herriaren hitza. Eta, herri borondatearen ordezkari gisa, erraustegiaren mamua haizatzen dutenen aurrean, herriaren hitza errespetatzen eta errespetarazten saiatuko gara. Hala egitea dagokigu, sinesmenez eta koherentziaz.
‎3 Hirugarrenik, alderdi politikoek gero eta gaitasun txikiagoa dute herri borondatea erakunde sistemaren benetako ordezkaritza bihurtzeko.
2021
‎Antolatzaileek azpimarratu dutenez, “lurralde bateko herritarren gehiengoak estatu berri bat sortzea hautatuz gero, posible izan behar du herri borondate demokratiko hori bururaino eramatea. Demokrazia eta askatasun kontu bat da.
2022
‎Ez gehiago, baina ez eta gutiago. Lurralde bateko herritarren gehiengoak estatu berri baten sortzea hautatzen balu, posible izan behar da herri borondate demokratiko hori bururaino eramaitea. Demokrazia eta askatasun kontu bat da.
‎Orain, hiru hamarkada geroago, iragarpen horiek berretsi egin dira, eta etorkizun kolektiboa eraikitzeko erregai politiko eta sozialik gabe gelditu da Europako proiektua. Begi bistakoa da herritarrak proiektu horretatik aldenduta daudela, ez bakarrik brexit agatik, baita ere herri borondatea usurpatzen duten eliteek makina politiko ekonomiko hori nabarmen fagozitatzen dutelako. Herritarrek uste dute Europako eredu honetan egiturazko defizit demokratikoa dagoela.
2023
‎«Barakaldon gertatu dena ez da kasu bakarra. Behin eta berriro ikusten ari gara horrelako epaiak datozela, eta horien bidez epaileek euren esku hartzen dutela hizkuntz politika egiteko ahalmen hori, herritarren gainetik eta herri borondatearen ordezkari diren erakundeen gainetik».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Berria 20 (0,13)
ELKAR 10 (0,07)
Jakin 6 (0,04)
Argia 6 (0,04)
Uztarria 4 (0,03)
Alberdania 3 (0,02)
Deustuko Unibertsitatea 2 (0,01)
UEU 2 (0,01)
aiurri.eus 2 (0,01)
Maiatz liburuak 2 (0,01)
EITB - Sarea 1 (0,01)
AVD-ZEA liburuak 1 (0,01)
Guaixe 1 (0,01)
hiruka 1 (0,01)
Noaua 1 (0,01)
Pamiela 1 (0,01)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 1 (0,01)
Herria - Euskal astekaria 1 (0,01)
Booktegi 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia