Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 213

2003
‎Baina baliabide tekniko ugariko pertsona zen Matias eta hau idatzi zuen pintore malandistaren heriotzaren ostean: " Eta inori ez diot kontatuko zer egin nuen Mariarekin, ez ingeniari nintzenean, ezta pintorea nintzenean ere." Eta horrela konpondu zuen arazo guztia, izen ez oso original batekin (Maria) eta esaldi itxuraz apal batekin.
‎Aitortu beharra dut, hala eta guztiz ere, gaur nobela hau idatzi izan banu, beste nobela bat idatziko nukeela. Guztiz.
‎izan du liburu hau idazteko.
‎Badakit ez duzula berriketarako gogo handirik izango, baina hala ere eskutitz hau idaztera ausartu naiz. Idaztera eta zuri bidaltzera.
2004
‎Halere Nafarroa’ko Fernando III (españolen illaran zazpigarrena) gure herrira etorri zan batean, ongi etorri egin zioten tafallarrek (zoritxarrez...); eta hau idatzi zioten pankartetan: " Bienvenido a esta tierra vasca"; hau da:
2005
‎Badira, ordea, konpondu ezin diren hutsak, baina baita konponerrazak ere, eta Tomas, zorionez, istantean ohartu zen bereak erremedio erosoa zuela, aski baitzuen mugikorra hartu, eta Joneri mezu bat igortzea: horixe egin zuen, hain zuzen ere, jarraian, honako mezu hau idazten ziola: –Aukera mundiala.
2006
‎Gutun hau idatzi ez dizkizudan guztien ordezkotzat har dezakezu, edo denbora luzean astero eta hutsik egin gabe bidali dizkidazun guztien erantzuntzat. Halakotzat hartzea daukazu, berben balantza horretan kitatu beharreko zor bat dudala iruditzen bazaizu, baina nik esango nuke neure burua argitzeko ahalegin bat dela beste ezer baino gehiago, azken urte honetako gertakariak sailkatu eta sentimenduak haztatzeko saio bat, haztatze horren ostean ondoriorik iritsiko dudan ez badakit ere.
2007
‎Gaur, 2006ko urtarrilaren 17an, hasi naiz zazpi saiakerak osatuko duten Horretaz multzo hau idazten.
‎bi erdaraz, espainieraz zehazki, Alfonso Sastreren eta Luis C. Núñez en lumaz; eta bat euskaraz: . Sartre, lekuko eta gidaria?, liburu hau idazten ari den honenaz.
‎Herder-i buruz(), Volksgeistaren doktrinetan maratila berau baita, Mark Lilla k hau idatzi du. Anti Lumières, artikuluan (hain zuzen!), Dictionnaire de philosophie politique:
‎Bigarren Ezgaraiko hau idazten ari zen bitartean, horrentzat Nietzsche-k buruan zeukan izenburua. Filosofoa kulturaren sendagile gisa, omen zen, eta izenburu hori Ezgaraiko guztientzako gaintitulu egokitzat jotzen du C. P. Janz ek909 Ohartzekoa da, historiaren arazoa, sistema unibertsal baten razionaltasunaren edo ikermetodo objektiboen auzietatik, kolpe batekin, biziaren eta osasunaren arazoaren pera lerrarazi dela guztia; eta, horrela, bere balio praktikoaren pera, praktikoarekin bitala ulertuz.
‎–Psikologia kulturalak giza gogo garapenaren aldiak aztertu nahi zituen, hau da, hizkuntzan, artean, mitoetan, gizarte ohituretan, legean eta moralean ageri den garapenaren aldiak. Lan hau idazteak [Psikologia kulturala, 1900dik 1920ra bitarteko urteetan 10 liburukitan argitaratua] lanaren edukiak berak baino ondorio garrantzizkoagoak izan zituen psikologiarentzat; psikologia zientzia berria bitan banatzeko balio izan zuen: esperimentala eta soziala.
2008
‎Negarrezko historia hau idaztera jo baldin badu EL EXCELSIOR egunkariak, izan da, hain zuzen ere, gure herrian babesa eskatu duten espainiar horiek hala erregutu digutelako.
‎–Begi bat atera diozue, edo hanka moztu diozue, Gerardok karta hau idazteko?? –eta, hondamen gosearen munstroak bere gordelekutik muturra atera balu bezala, erantsi zuen?:
‎–Begi bat atera diozue, edo hanka moztu diozue, Gerardok karta hau idazteko...? –eta, hondamen gosearen munstroak bere gordelekutik muturra atera balu bezala, erantsi zuen–:
2009
‎Nobela hau idazteko ezinbestekoa izan da liburu hauen laguntza:
‎1780ko irailean Goethek aldi bat Kickelhahn bei Ilmenauen pasa zuen mendian, gauak oholezko txabola batean emanez. Eta han, txabolako ohol batean, poematxo biribil hau idatzi zuen (pena bat da nire itzulpena!), alemana ikasi berritatik asko inpresionatu ninduena:
‎A DISKIDE BAT HIL ZELA ETA, Emilio Lopez Adan. Beltza, k artikulu paregabe hau idatzi zuen,. Heriotzaren aurrean umoretsua, heriotzaren zentzu (gabetasun) az?
‎Alternatiba bat apika Londres eta Bartzelonako autobusetan beste hau idaztea izan zitekeen: –Seguruenik Jainkoa Europan ez da ja existitzen:
2010
‎Ez nuke geratu nahi karta hau idatzi gabe, nire agurra ere izan daitekeena, azken agurra eta testigantza. Izan ere, ez nuke neure burua engainatu nahi:
‎Urte batzuk igaro dira zuk zeurea idatzi zenidanetik, Damaso, eta ea nik ere neureari amaiera ematen diodan; zuk zeurean diostazunez, Jainkoaz hitz egin nahi zenidan, zeure ateismoaz, alegia?, nahiz eta azkenean zure lehen asmoa korapilatu eta zeure bizitzaren berri eman didazun; azken aldera, ordea, azken aurreko atalean, zehatz mehatz esanda?, ederki heldu zenion zure karta luze hau idaztera bultzatu zintuèn gaiari, derradan, bide batez, testu hori argia iruditu zaidala sarri askotan, baita partziala eta dogmatikoa ere beste batzuetan: esan ere, esango nizuke, halaber, zure kritika hori katolizismo tradizionalari egindakoa dela, baina ni ez naiz hain karka, Damaso?!?, eta ea nik ere neure defentsari ekiten diodan. Jainkoak itsu metafisiko egin zintuen, eta ea argi izpi batez argitzen dudan zure itsukeria?, sermoi edo teologi lezio batekin gogaitu bazaitut ere?
‎–Estatuen arteko gerra da, herrien arteko gerra, gerra zibila eta erlijio gerra, mutur zoologikoetara eramana?. Jakina hau idatzi zuen Paristik, gerra frontetik urrun, ardo beltza edaten zuen hiri okupatuan. Jüngerrek XX. mendeko Clausewitz izan nahi izan zuen, gerraren historialari erabatekoa.
‎Gernika aipatzea, eliza katolikoaren kontraesanak baieztatzea da. Gernika aipatzea, liburu hau idaztea da, malkoz malko, kolpez kolpe. Gernika aipatzea, demokrazia amnesikoa esnatzea da.
‎Luze gabe Damaskora bidea hartu nuen, nire bizipen eta ikasgaiak bilduko zituen dotrina hau idazteko asmoz. Urteak emanak nituen basamorturik basamortu erantzun bila, hamaika zutabetako Irem zaharrean, Izenik Gabeko Hirian, Babiloniako hondakinetan, mundu guztiak saihesten zituen tenplu eta meskitetako lurpeko pasabideetan?
‎Ez nuke geratu nahi karta hau idatzi gabe, nire agurra ere izan daitekeena, azken agurra eta testigantza. Izan ere, ez nuke neure burua engainatu nahi:
‎...e batzuk igaro dira zuk zeurea idatzi zenidanetik, Damaso, eta ea nik ere neureari amaiera ematen diodan; zuk zeurean diostazunez, Jainkoaz hitz egin nahi zenidan —zeure ateismoaz, alegia—, nahiz eta azkenean zure lehen asmoa korapilatu eta zeure bizitzaren berri eman didazun; azken aldera, ordea —azken aurreko atalean, zehatz mehatz esanda—, ederki heldu zenion zure karta luze hau idaztera bultzatu zintuèn gaiari —derradan, bide batez, testu hori argia iruditu zaidala sarri askotan, baita partziala eta dogmatikoa ere beste batzuetan: esan ere, esango nizuke, halaber, zure kritika hori katolizismo tradizionalari egindakoa dela, baina ni ez naiz hain karka, Damaso...! —, eta ea nik ere neure defentsari ekiten diodan —Jainkoak itsu metafisiko egin zintuen, eta ea argi izpi batez argitzen dudan zure itsukeria—, sermoi edo teologi lezio batekin gogaitu bazaitut ere...
2011
‎beste adierazmolde bat behar nuen, baldinbaitere! Egun hartan hau idatzi nuen, baretu nintzenean: –Gaur, ostera ere zure web txokoan polliki polliki eranzten ikusi zaitudanean, eskua sartu eta ukitzen hasi naiz, hanpatze goxo bat sumatzen nuen-eta galtzazpietan.
‎–Ogiaren bila, arrandegira edo egunkaria erostera ateratzen nintzelarik ere, presaka itzultzen nintzen etxera, telefonoz deituko zidan itxaropenarekin. Orduak eman ditut etxea atontzen eta orduak eman ditut gutun hau idazten, baina hori guztia ez zen estalki bat baizik. Bene benetan axola zitzaidana telefonoak deituko zuenerako prestaturik egotea zen?, jarraitu nuen, eta entzuleak, emakumeak bereziki, beren eserlekuetan jarrera eroso baten bila nola mugitzen ziren nabaritu nuen, nire hitzaldiak itxura ona hartzen zuela igarrita edo.
‎–Baina zalantzan nagok, esan zuen liburu hau idazten ari zen idazleak, haluzinazioa ez ote haizen edo?
2012
‎Horrek lasaitzen ninduen ni, eta bare dagoen espiritu bat aise betetzen da energia positiboaz, badakielako energia negatiboari joaten uzten. Liburu hau idazterakoan konturatu naiz horretaz, hori zela Benitoren gonbita: bera entzun genezan, gero geuk geure ibilbidea egiteko, gure hitzekin, gure aurkikuntzekin, gure hanka sartzeekin.
‎–Jon, hau idatzi duena ez dago bere onean, erran zuen azkenean.
‎Dasilva kexatzen zen Sandrak aginduriko erlaxazio eta arnasa hartzeko ariketek ez ziotela laguntzen. Segidan, Sandrak ohar hau idatzi zuen: –Bezeroak tratamendua bertan behera utzi du.?
‎Ipuin batzuk itzultzeko asmoa agertu zion Kafkari, eta horrelaxe hasi zen haien arteko harreman ekaiztsua; ekaiztsua, diot, txekiarra izateaz gain, eta ez judua, arazo bat Kafkaren familiarentzat?, garai hartan ezkonduta zegoelako Milena, gauzak batere errazten ez zituen zerbait. Elkartu ziren uneetako bat gogoratuz, honako hau idatzi zuen Milenak, esanguratsuki: Elkarrekin egon garen lau egunotan... ez dugu inolako ahaleginik egin behar izan, sinplea eta argia izan zen dena...
‎Alferrik ari naiz, ordea, luzamenduetan, egindako hautua zuritu beharrean. Beti interesatu zaizkit piztiarioak, eta sortu didaten lilura bereziak bultzatu nau liburu hau idaztera. Piztiarioetan naturaren arauak eta irudimenaren sormen eroak elkartzen dira, eta horrek txunditzen nau.
‎Selkirk en kontakizunak bultzatu al zuen Defoe nobela hau idaztera. Ez dakigu.
‎Garai inguru honetan izan zen Madame Dupuis alarguntsak ohore izan zuena, «bere seme M. Leon Dupuis, Yvetoteko notarioaren eta Bondevilleko mademoiselle Leocadie Leboeuf en arteko ezkontzaren berri» Chaslesi ematea, Charlesek, hari zuzendu zion zorion gutunean, besteak beste, esaldi hau idatzi zuen:
‎«Gutun hau idazten dizut erabat etsita ez dugula inoiz elkar ikusiko berriro. Orain dela urte batzuk, zugandik banandu nintzenean, gauza bera pentsatu nuen; baina zeruak bigarren aldiz probatu nahi izan ninduen; eta ez naiz gauza izan proba hori gainditzeko, nire bihotz ahulak men egin dio berriro aspalditik ezaguna zuen ahotsari... ez nauzu arbuiatuko horregatik, ez da egia?
2013
‎Zure anaia eta ni etxean gelditu gara arratsaldean, merkatutik bueltan euri jasak harrapatu gaitu eta blai eginda iritsi gara etxera. Suaren ondoan gaude orain arropak sikatzen ari diren bitartean, zuri eskutitz hau idazten. Asko gogoratzen gara zutaz; ea zertan jolasten ibiliko zaren aritu gara pentsatzen.
‎Egun batean, goizez. Joan aurretik, ordea, hau idatzi zian kanpandorrean.
‎Egileak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuak emandako sorkuntzarako diru-laguntza bat izan du eleberri hau idazteko.
‎Aurrekoan Elizabethek ez zion izekoari aitortu gura izan Darcy eta bere artekoa larretsi zuenik, eta horregatik ez zuen eskutitz luze hura inoiz erantzun, baina orain, adierazi behar ziona hain ondo etorria izango zela jakinik, ia ia lotsatu egiten zen bere izeko osabek jadanik hiru eguneko zoriona galdu izanaz, eta honako hau idatzi zuen laster batean:
2014
‎Zigor bitxia da, amildu ahala urruntzen dela dirudien itsaso horretarantz erori eta erori jarraitzen dugulako, eta alarmak jo eta jo, eta bidaiariak, gero eta izutuago, garrasika, eta nirekin beti daramadan blok honetan istorio hau idazteko denbora izan dut. Oraindik ez dugu talka egin eta litekeena da beste istorio bat, edo sail bat, are ipuin liburu bat, idazteko aski denbora izatea, lurra edo, ziurrenera, itsasoa bortizki jo aurretik.
‎(). Urte gutxi lehenago beste hau idatzia zuela gogoratzen digu Digeonek (216): –De 1780 à 1830, l. Allemagne a produit toutes les idées de notre âge historique(?).
‎Hortaz, bada, zalantzarik ez zuen izan bere koadernoan ohar ezin zuzenago hau idazteko:
2015
‎are gutxiago hizkuntzetan! Horregatik derrigortu nau amak eguneroko hau idaztera, adierazpenean apur bat hobetuko naizen itxaropenean. Hala ere, gorroto dut idaztea, eta gorroto ditut hizkuntza guztiak; batez ere, ingelesa.
‎57 Batzuetan esaldi ttiki hau idatzi, eta neure buruaz ahaztuko naizela uste dut.
‎Liburu hau idazten hasi ginenean (plural maiestatikoa hemen formulismo hutsa da, barka), artean ez zegoen euskaraz halako hiztegirik. 2008 urtean, niri ezer adierazi gabe, Euskaltzaindiak Literatura terminoen hiztegia atera zuen, lan mardul eta bikaina benetan.
‎Kontakizun hau idatzi bitartean hausnartzeko astia izan dut. Patuari eta horrelako kontuei buruz, badakizue.
‎Ez naiz exhibizionista bat hau idazteagatik. Ez naiz erori nagikerian guztiz fikzioa ez den zerbait idazteagatik (bide batez esanda:
‎Hau idazten nagoen bitartean hil egingo naizela pentsatzen dut askotan. Eta orduan eskatzen dut beranduxeago izan dadila; testu hau idazten bukatu eta gero, adibidez. Baina gero ezin dut ekidin gehiago eskatzea, eta desiratzen dut ama izatea hil baino lehen.
‎Pentsatu gabe idatzi nahi izan dut, esaldi bakoitza eder bihurtzeko ahaleginak albo batera utzi, eta parrastada batean bota nahi izan dut esan nahi nuen hori, berbak oka eginez, aditzaren komunztadura egokia egin ote dudan ziurtatzeko atzera begiratu gabe. Ez dut denborarik arnasarik atsedenik hartu hau idazteko orduan, ezin izan dut agian eritasun baten sintoma litzatekeen bulkada obsesioa inpultsoa gelditu; idazteko beharra (eta ez zaletasuna); beharra, eta barrutik hustea, eta eskuak dardarka ditudalako okerreko tekla sakatzea, eta ezinegona, eta adrenalina, eta oineko behatz potoloa gora eta behera dantzan, urdaila nahastuta, bihotza bigarren orgasmo batera heldu ondorengo bezalako taupada z...
‎Pentsatu gabe idatzi nahi izan dut, esaldi bakoitza eder bihurtzeko ahaleginak albo batera utzi, eta parrastada batean bota nahi izan dut esan nahi nuen hori, berbak oka eginez, aditzaren komunztadura egokia egin ote dudan ziurtatzeko atzera begiratu gabe. ...omunera ohi baino bidaia gehiago eginez, musika eztanda egitear, oinak hotz, ilea zikin azkenekoz noiz dutxatu nintzen ahazturik, ordenagailua egun osoan eta gau erdian piztuta egotearen ondorioz beroturik, telefonoa eta tinbrea eta mugikorra zarataka testu hau bukatu arte jasoko ez duten erantzunaren zain, testu hau bezain zikinak diren klinexak nonahi mukiz eta odolez zikindurik, landareak testu hau idazten hasi nintzenetik ureztatu barik, ohea egin barik, bitaminarik bako jatekoen zorroak nonahi sakabanaturik, iraganeko zigarroen ordez kopa pare bat ardo hondar sikatuekin eta nire ezpainen markekin idazki hau eta soinean daramatzadan kuleroak bezain lohiturik, eta bitartean idazten husten botaka eta kaka egiten buruko minez uzkiko minez eta komunean paperaren rollo bukatuak sei edo zazpi et...
‎Ni ez naiz idazlea. Eta horregatik onartzen diot neure buruari testu lohi koipezto zikin ziztrin txiker hau idaztea.
‎horri esanahi zehatzik eman gabe?, hiltzea berdin izango zitzaidala bururatzen zitzaidan: testu hau idatzi ondoren hiltzea ere berdin izango zitzaidan?.
‎Bigarren argudioa Azpilkuetaren beraren testu osoa kopiatzea eta iruzkintzea izango da, testuinguru egokian kokatzeko, eta orduan ikusiko dugu darabilen gaia dela argitzea zergatik hautatu zuen gaztelania liburu hau idazteko, eta ez latina, bidenabar aitortzen digularik ez bata ez bestea ez direla bere ama hizkuntza.
‎Zalantza egin dut hasieran, telefonoa edo boligrafoa, esku artean zer hartzea ote nuen hobe. Azkenean, honako gutun hau idaztea deliberatu dut, telefonoaren aldean bi abantaila eskaintzen dizkidala iruditu zaidalako: buruan ordenatzea lortu dudan guztia era batera botatzeko aukera batetik, hasi eta amaitu, inongo eta inolako mozketarik gabe; eta gutuna igorri gabe utzi ahal izatea bestetik, nire kaxoiaren begietara bakarrik irekia, ez baitakit gutun honetan azalduko ditudanak orokortu daitezkeen ala ez ote diren nire esperientzia pertsonalari bakarrik egoztekoak...
‎Ukrainara garamatzan trenetik ari natzaizu idazten, bagoiko txoko batean erdi galduta. Eta izatez, makinatzar honen menera sentitzen naiz eskutitz hau idazteko garaian. Bere bulkadek agintzen baitute, modu batera, noiz okertu paper aurrean eta noiz, bizkarra paretaren aurka kolpatzen didan takateko gogorrez, idazteari utzi.
‎Handixe ari natzaizu karta hau idazten, hain zuzen. Bukatu beharrean nago hala ere.
‎Badakit kontraesana dirudiela, baina horrela da. Eskutitz hau idaztean, oraindik pentsatzeko beta geratzen zaidala konturatzen naiz. Oroimenerako eta sufrimendurako tartea.
‎Ez dut Jorge Luis Borgesen Historia de la infamia begiratu nahi izan, Gilles de Retz edo de Rais delako honen izena ez dela han agertzen uste baitut, edo agertuko dela beldur naizelako, agian, eta hala balitz hau idazteko kemenik gabe geratuko nintzatekeelako.
‎Baina ez dut uste, gelditu gabe gabiltzalako egun osoan, lehen esan dizuedan bezala. Oraintxe bertan, ezetz asmatu non ari naizen eskutitz hau idazten. Ba komunean.
‎Zu eta gu ez gara lagunak, kalean elkar agurtzen dugun horietakoak soilik, baina hala ere, hau idazteko beharra sentitu dugula aitortu behar dizugu.
‎Orain dela urte asko hasi zen Jose Ramon liburu hau idazten. Zenbait historia eta oroitzapen, zati batzuk, behintzat?
‎BAT: Jakin behar duzu, egiteko beste ezer hoberik ez duzun irakurle horrek (horrela deituko lizuke Cervantes handiak), esku artean daukazun nobela hau ez dela nik orain gutxi idatzia, baizik eta aspaldi samar (horrela egiten baitu aurrera Kronos denbora jaunak, hain agudo non ia ez garen ohartu ere egiten horretaz), eta, zehazkiago adieraztearren, aitor tu beharrean nago liburu hau idazteari ekin nionetik dagoeneko, eta ez alferrik!, hogeita bi urte joan direla.
‎SEI: Nobela hau idazteko ez nuen bereziki gogoan izan hainbat nobela historikoren eredua (ez eredu hori bakarrik behintzat), oso moderno eta gaur gaurkoak ditugun beste bi idazleren obrak baizik: James Joyce-ren Ulises eta Virginia Woolf-en Orlando.
‎James Joyce-ren Ulises eta Virginia Woolf-en Orlando. Bi liburu bikain hauek ezagutzen dituen irakurleak berehalaxe ikusiko du (argumentuak oraindik ere gogoan baditu behintzat) zer egin nahi izan dudan nik liburu hau idazten hastean, eta nola saiatu naizen, apaltasun osoz, bi autore handi horiek nobela horie tan proposaturikoari (denbora eta espazioari dagokienez) nolabaiteko iraulitxoa ematen. Jakina denez, James Joyceren nobelan protagonistaren bizitza osoa egun batean laburbiltzen da, hots, hogeita lau ordutan egiten duena da bere bizi osoaren ikur eta laburpen.
‎Eternitate baten buruan, Angelak bere soineko blaituaren ertza erortzen utzi zuen, hanka mehe zuriak berriro estaliz. Ez dakit geroztik iragan diren urteen kontua ote den, baina orain, hau idazten dudan bitartean, zin eginen nuke Angelak nahita luzatu zuela une erogarri hura.
‎Entzungailua ere, adibidez, neure poetika da. Edo liburu hau idazteko daukadan grina.
‎lan hau idazten.
‎Ohar liburuan hauxe idazteko gogoa dut: . Tximino guztiak kaioletan?; baina, beti bezala, beste hau idatzi dut: –Ikasle guztiak ikasgeletan.
‎Lehen lerrokoak! Ez duzue galdera hau idatzi behar, adi adi entzun baizik.
‎Handik lasterrera argitaratutako beste artikulu batean, berriz, honako hau idatzi zuen (Krutwig 1951: 11):
‎Garai hartan sorturiko beste irrati batzuk, aldiz, euskarari zentralitatea ematen saiatzen hasi ziren: Xarritonek, adibidez, Irulegiko Irratia, Xiberoko Botza eta Gure Irratia zeuzkan gogoan hau idaztean (1984: 109):
hau idazten da:
2016
‎Hau amonari eskaini nahi diot. Bera laguntzen ari baitzait nire lehenengo nobela hau idazten.
‎–Nahiago nuke, esan zuen notarioak pergaminozko plegu bat lurrera jaurtikiz? hemen balego beste notario bat, soilik hau idatziz jaso eta honen guztiaren fede eman dezan.
‎Zergatik egiten ditu nire pultsuak hain taupada motelak hau idazten ari naizen bitartean?, eta zerk bultzatu zuen La Fleur, zeinaren bihotzak baitzirudien alaitzeko baizik egina ez zegoela, bere eskuaren atzealdea begietatik birritan pasatzera emakumea zutik hitz egiten ari izan zitzaidan bitartean. Postako mutilari agindu nion biderantz itzul gintezen.
‎Hasiberria naiz, poesia kaxkarra besterik ez dut idazten, eta anfetaminaz goraino jarrita behar dut egon ezer sortzeko. Gainera, ez daukat inolako konstantziarik, desastre hutsa naiz; orain irakurritako testutxo hau idazteko, asteak behar izan ditut, eta Elhuyar hiztegiari mila bisita, atera kontuak! Hemen zu zara idazten dakiena, zuk idatzi behar duzu.
‎EGUNEROKOA. Samuel Pepys ek honako hau idatzi zuen bere egunerokoan 1660ko urriaren 13an: Milord en etxera joan naiz eta, artean lo zegoenez, Charing Cross era jo dut Harrison jenerala nola urkatzen zuten ikustera.
‎Eta askoz ere lehenago (1920) idatzi zuen B. Russell filosofo sozialistak, psikanalisiaren erakaspenak hartu behar zirela gogotan; eta denek ezagutu behar luketen liburu argitsu batetan hau idatzi zuen: –Ene ustez, hona hemen Errusian gertatu dena:
‎Sekula ere ez nukeen pentsatuko inoiz egoera bitxi honetan izango nintzenik. Bitxia, eta absurdoa, horixe baita, absurdoa, koaderno hau idaztea, ezkutuan, nire familia lotan dagoen bitartean, datorkigun arriskuaz batere ohartu gabe. Ez naiz inoiz izan oso letrazalea, irakurtzeko beti izaten badut ere aldean eleberriren bat.
‎Labana eskuan, atera hurbildu naiz: barruan, bere Olivetti zaharrarekin, Cortázar ipuin hau idazten ari da.
‎Ikerketa akademiko gehienen arabera, esklaboen familia bizitzan, emakumea goresten zen eta gizona laidoztatzen, baita ama eta aita presente zeuden familietan ere. Stanley Elkinsek, adibidez, honako hau idatzi zuen:
‎Debako Arrisku Nuklearraren Aurkako Batzordekoek bazekiten gobernuko agintariek gertutik zaintzen zituztela halako hitzaldiak. Guardia Zibilaren Donostiako komandantziak informazio ohar hau idatzi zuen Zumaiako hitzaldiari buruz:
‎1973ko abenduko editorial batean, artikulu hau idatzi zuen Portellek:
‎Ekintzaile antinuklear ezaguna izan zen Pedro Costa Morata, asko kritikatzen zuen garai hartako Espainiako energia politika. 1976an argitaratutako Nuclearizar España liburuan (handik hautatu dugu herritarren erantzunari buruzko lehengo laburpena) hau idatzi zuen:
‎Hstoria hau idazteko proiektua 2013an hasi zen gorpuzten. Orduan batu eta berrikusi genuen lehen aldiz dokumentazioa, eta lehen zirriborroa idatzi genuen.
‎Eskerrak eman nahi dizkiot Ramon Saizarbitoriari eleberri hau idazten aritu nintzen denbora guztian emandako animoengatik, Iñaki Aldekoari eta Xabier Mendigureni beren kritika zorrotzengatik, Itziar Gilleneari iradokizun baliotsuengatik, Arantxa Iturberi liburu honetako azken kapituluak hainbat iritzi zor dizkiolako berak idatzitako Ai, ama! saiakerari, eta Xabier Mujikari bere lanbideari buruzko informazioagatik.
‎Hurrengo zutabea idaztera nindoanean egunkariko zuzendariak jakinarazi zidan nire kontratua eteteko erabakia hartu zutela erredakzio batzordean, eta orduz geroztik ez nuela zutabe gehiago bidali. Azalpeneko zutabe hau idatzi dut, bosgarrena?, eta, despedida gisa bada ere, argitaratuko didatela espero dut. Azken finean,, lauk jaten duten lekuan, bostek jaten dute?, eta plazaratu ditudan zutabeak esku bateko hatz guztiekin kontatu ahal izango ditudala jakitea kontsolamendu moduko bat izango da niretzat, edo hori uste dut behintzat.
‎artikuluaren lehen bertsioa Galde aldizkariaren 8 zenbakian kaleratu zen (2014ko udazkena), eta bigarren bertsio batean Oharrak & Hondarraken (III). Azkenean ematen du ez dela horrela guztiz izango, baina testu hau idatzi nuenean Kirmen Uriberen hurrengo lana Gauzaren ingurumarietan ibiliko zela zirudien,. Nobela nahiko korala izango denez, jende askorekin bildu nahi dut, Euskal Herriko azken 40 urteetako gertakariekin lotura duen jendea elkarrizketatzea baita asmoa, baitzioen Gaztezulok elkarrizketatu zuenean (145 zenbakian, 2013 XI); ematen du azkenean badatorren Elkarrekin esnatzeko ordua nobelak atzerago jotzen duela, 1950ean torturen ondorioz hildako Txomin Letamendi jeltzalearen historia izango baitu ardatz edo oinarri, baina nobela haren emaztearen eta ondorengoen bitartez luzatuko denez, posible da Gauza ere nabarmen azaltzea:
‎Artikulu hau idatzi nuenean baino ezkorrago banago ere, euskal ipuingintzaren kokapenari dagokionez euskal literatur sisteman alegia, uste dut lau puntu horiek jarraitzen dutela azalpen balioren bat izaten, eta horregatik ausartzen naiz hemen berrestera, ñabardurak ñabardura eta gehikuntzak gehikuntza.
‎Hitzaurre hau idazten hasi aurretik, Zalduari hainbeste gustatzen zaizkion denboraren makina horietako batean sartu eta etorkizunera joateko ideiarekin ibili nintzen ameskerietan. Nola gogoratuko da XXI. mende hasierako euskal literaturaren panorama, demagun, XXII. mende hasieran?
‎Irakurri ditudan, zoritxarrez? benetako adibide tamalgarri batzuk gogoan, ez soilik euskal literaturakoak?, eta Lem handiaren lezioak honezkero ahaztuta egon daitezkeen beldur, komenigarria iruditu zait gida labur hau idaztea, guztion erakusgarri.
‎Hitzaurre hau idazteko gonbidapena jaso aurretik, ordea, nire merituak egin behar izan ditut, ez pentsa. Urteetan saiatu naiz Zalduaren ezkutari bihurtzen, eta, horretarako, hutsik egin gabe joaten nintzen Gasteizko Irakurle klubeko saio guztietara, aurrez liburuari buruzko galdera ustez interesgarriak prestatuta.
‎bat idaztea eta abar? Baina zorion unerik handiena hitzaurre hau idazteko eskaintza iritsi eta aldi berean, oporretara zihoazela eta, astebetez bere katua zaintzeko eskatu zidanean izan zen. Azkenean bai, lortuko nuen:
2017
‎Urrun izan arren, banekien Inaxik eta zure amak primeran zainduko zintuztela. Orduan hasi nintzen zuretzako koaderno hau idazten.
‎Andre Dena Maria Atearen Zaindariaren irudiarekiko postal bat, bere begi puska triste eta kokots gogor bipilarekin. Ama Birjinaren azpian, papera urratzerainoko bere luma astun eta lodiaz, Zorbak hau idatzi zuen:
‎L.k hura guztia esan bitartean, arkupetik igaro eta hemen agertu naiz, idazten nabilen hau idazten. Ala irakurtzen.
‎9 J. Z. Titowek hau idatzi zuen Ingalaterran lan zerbitzuari lotutako nekazariez: –Ez da zaila ikustea nekazarien buruetan bilautzaren alderdi pertsonala zergatik eklipsa dezakeen lan zerbitzuen arazoak[?] Askatasunik gabeko egoerak dakartzan ezinak aldian behin soilik azaleratuko lirateke[?] Ez ordea lan zerbitzuak, eta asteko lana bereziki, gizon bat astero hainbeste egunez lur jabearentzat lan egitera beharturik baitzegoen zerbitzu horien ondorioz, baita aldian behin beste zerbitzu batzuk ematera ere?
‎zegoen, lehortu edo baltsamatutako gorpu baten hondarrekin prestatutako sendagaia. Giza odola kontsumitzeari dagokionez, Gordon Gruberrek hau idatzi zuen: –borreroek burua moztutakoen odola saltzeko eskubidea zuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia