Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 107

2015
‎–In Deo faciemus virtutem?. Haren biografo A. Riberak hau dio: –Daviden esaldi hau bere brebiarioan idatzirik zeukan Teresak, oso gogoko zuelako?.
‎Kapitulu honetan Teresak erabiltzen duen lexikoaz hau esan daiteke: pozak eta samurtasunak sinonimoak dira eta esperientzia atsegingarri mota guztiak sartzen dira horien artean (bakea, asetasuna, atsegina), baina goi isurizkoak ez direnak, lortuak direnak (ik.
‎2 Barre egingo duzue, beharbada, hau diodalako eta zentzugabekeria irudituko zaizue, zuetako edonork pentsa dezakeelako ez dela halakorik behar, eta ez dela izango hain behe mailako emakumerik, erregearekin ezkontzeko adorerik ez duenik. –Hala uste dut izango dela lurreko erregearekin, baina zerukoarekin, neuk esaten dizuet, uste duzuen baino adore handiagoa behar dela; izan ere, gure berezko izaera oso beldurti eta apala da hain gauza handirako, eta ziurtzat dut, Jainkoak emango ez balio, zuek zein ongi datorkigun ikusi arren, ezinezkoa izango litzatekeela.
‎6 Beharbada, hau esango didazue: Jaunak arimari egiten dizkion goi mailako mesede hauen oroipenik geratuko ez bada gero, zer onura ekar diezaiokete?
‎9 Gero aitortzen dut ikustea gertatu zela, eta irudizko ikuskaria dela. . Ez dut hau esan nahi, ez bainaiz honetaz ari, adimenezko ikuskariaz baizik; bada, eskolagabea naizenez gero, nire moztasunak ez daki ezer esaten; otoitz honetaz honaino esan dudana, argi ikusten dut, ongi esana bada, ez naizela ni esan dudana.
‎Berak erantzun zion ez zekiela, eta zuela aurpegirik ikusten, ezta ezin zezakeela esandakoa baino gehiago esan; zekiena zela Bera zela hitz egiten ziona eta ez zela irudipena. Eta hainbesteko beldurrak sartzen bazizkioten ere, askotan ezin zuela zalantzan jarri, batez ere hau esaten zionean: Ez izan beldurrik, neu naiz.
‎Eta horrela, Jesu Kristo gure Jaunak behin apostoluen alde otoitz eginez, ez dakit non? hau esan zuen: bat izan zitezela Aitarekin eta Berarekin, Jesu Kristo gure Jauna Aitagan eta Aita Beragan dagoenez.
‎Eta guztiok sartzen gara hor, Haren Maiestateak esan baitzuen: Ez dut erregutzen hauen alde bakarrik, baita niregan sinetsiko dutenen alde ere, eta gainera hau dio: Ni haiekin nago.
‎7 Beste toki batzuetan hau esaten luze jardun dudanez gero, ez dut hemen esango. Jakinaren gainean egon zaiteztela nahi dut soilik, bide honetan onura handia atera eta nahi ditugun egoitzetara igotzeko, kontua ez dela asko pentsatzea, gartsu maitatzea baizik; eta horrela maitatzera gehien pizten zaituztena, huraxe egizue.
‎–Mi bivere Cristus es mori lucrun?. San Pauloren testua eta aplikazioa lerro artean idatzi zituen, aurrez idatzia zuena ezabatu ondoren; hau zioen ezabatu zuen zatian: –Jainkoarekin espiritu bera egiten gara, maite badugu; ez du esaten harekin bat egiten garenik, harekin espiritu bera egiten garela baizik?.
‎6 Egoitzetako 11 kapituluko 2 zenbakian; eta ik. 6 Egoitzetako 2 kapituluko 1 zenbakia; hemen hau esan zuen: –arimaren barru barrutik datozen bultzada hain fin eta meheak izanik, ez dakit ongi letorkiokeen zer konparazio jarri?.
‎Eta hau esango didazue: beraz, horretaz jakitun badago, zer nahi du, edota zerk ematen dio min?
‎Hauxe dela uste dut Jaunak, berak nahi duenean eta nahi duen eran, sarrarazi nahi gaituen ardandegia; baina, guk egin ditzagun ahaleginak gorabehera, ezin gara sartu. ...stateak sarrarazi behar gaitu eta Bera sartuko da gure arimaren erdian eta, bere gauza miragarriak hobeki erakutsi ahal izateko, erabat Berari emana den borondatearen bidez izan ezik ez du nahi guk parterik izaterik honetan, ezta ahalmen eta zentzumenei aterik irekitzerik ere, guztiak lo baitaude; arimaren erdira sartu nahi du, ordea, inolako aterik ireki gabe, bere apostoluengana sartu zen bezala hau esan zienean: Pax vobis, eta hilobitik irten zen gaineko harria irauli gabe.
‎Bada, bertan sartzeaz hainbesteko irabazia egonik, egoki izango da Jaunak hain naturaz gaindiko gauzak eman ez dizkienak itxaropenik gabe geratzen direlako irudia ez agertzea; izan ere, benetako bat egitea ongi irits daiteke, gure Jaunaren laguntzaz, gu lortzen saiatzen bagara, geure borondaterik ez izanez Jainkoaren borondatearekin lotua izan ezik. Oi, zenbat kasu izango diren, guk hau esan eta besterik ez dugula nahi irudituko zaigunekoak eta egia honengatik hilko ginenekoak, ustez esana dudanez! Bada, nik esaten dizuet, eta behin eta berriro esango dut, hori hala denean, lortu duzuela Jaunaren mesede hau, eta ez izan inolako goserik esanda geratu den gozotasunezko beste bat egite horrenik; izan ere, horrek bere baliorik handiena orain diodan honetatik datorrelako hartzen du eta esandako horretara ezin delako iritsi gure borondatea Jainkoarenaren mende ezarritako bat egite ziur ziurra ez bada.
‎Ez nuen uste, baina beldur nintzen irudipena ez ote zen. Ez nekien zer egin, lotsa handia bainuen honekin aitor entzuleagana joateko; eta, nire iritziz, ez apaltasunagatik, barre egingo zidala eta hau esango zuela uste nuelako baizik: hona zeruko gauzak ikusteko san Paulo bat, edo san Jeronimo bat!
‎Azkeneko hau esatean, zigorrak, gaixotasunak eta lanak adierazi nahi ditu,, mesedeak hartzeari, kontrajarririk.
‎Idazteko agindu diotenak ez daude Ávilan. A. Graciánek, berak zeukan liburuaren ertzean, hau dio: fr. Domingo Bañez maisua eta García Toledo.
‎Teologia mistikoaz egindako aipamenetan irakurlea batetik bestera darabil; ez du hor amaituko, 18 kapitulutik 22ra artean berriro aipatuko du. Azken pasarte honetan (18, 2), hau dio: –Batasuna deitzen dioten hori nola den eta zer den, nik ezin adieraz dezaket.
‎idatziko du zenbaki honen amaieran. Eta bere poemarik ezagunenean hau dio: Ai!, hau biziaren luzea!
‎Hamabi moja eta ama priorea (ik. 36 kap. 19 zenb.); beste idazki batzuetan ere hala esaten du, baina bere neba Lorentzo Cepedari idazten dion gutunean hau dio: –hamabost baizik ez dute izan behar, eta ezin da gehitu kopurua, itxitura handi handian?.
‎–beretik irten eta galdu egin zen gehiago irabazteko?; hau da, bere burua galdu Jainkoagan irabazteko. Bere poemarik ezagunenean hau dio: Goi goiko bizitza hura,/ benetakoa duguna,/ bizitza hau galdu arte/ bizirik goza ezin dena.
‎esatea bezala. Jatorrizko Erregelak hau dio: –Inork ez beza izan ezer beretzakotzat.
‎13 Nik esan nien behin hau esaten zidatenei, lehentxeago berarekin hitz egin dudan eta oso ezaguna nuen pertsona batez esango balidate ez dela bera, niri bururaturiko irudipena baizik, eta beraiek badakitela, nik lehenago sinetsiko nien hori ikusi nuela irudipena izan zela baino. Baina pertsona honek, maitasun handiaren seinale, eskuetan gelditu zitzaizkidan bitxiak utzi balizkit, eta lehenago haietako ezer izan ez eta neure burua aberats ikusi banu pobrea nintzena, nukeela sinetsi irudipena zenik, nahi izanda ere.
‎Nik ez diot hau esatearren bakarrik, izan ere, txikikerietan luzatzen naizela dirudi, eta horiek hain zerikusi handia dute arima bat aurrera egiten hasteko eta hura hegan egitera ateratzeko (oraindik, esan ohi den bezala, ez du lumarik), non inork ez bailuke sinetsiko, hortik igaro denak izan ezik. Eta berorrek askori on egitea itxaro dudalako Jainkoagan, hementxe diot, nire osasun osoa hark ni sendatzen jakitetik eta apaltasuna eta nirekin karitatea izatetik, eta ez nintzela guztiz zuzentzen ikustearen sufrimendutik izan zela.
‎Noizbait honen aurka bere pentsamenduan duda mudatan ikusiko balu bere burua, edota honako hau esaten geratu: –Jainkoak hau esaten badit, baliteke egia izatea, santuei esaten ziena bezala?
‎Noizbait honen aurka bere pentsamenduan duda mudatan ikusiko balu bere burua, edota honako hau esaten geratu: . Jainkoak hau esaten badit, baliteke egia izatea, santuei esaten ziena bezala? (ez diot sinesten duenik, deabrua lehen eraginen bidez tentatzen hasi zaiola baizik; hartan geratzeaargi dago oso txarra dela, baina lehen eraginak ere kasu honetan ez dira agertuko askotan, arima honetan sendo badago, Jaunak gauza hauek ematen dizkiona egiten duen bezain sendo badago; halakoari Elizak duen egia oso txiki bategatik deabruak txiki txiki egingo lituzkeela iruditzen zaio); [13] nik diot, arimak beragan sendotasun hau ikusiko ez balu eta debozioak edo ikuskariak horretarako lagunduko ez balio, ez dezala ziurtzat jo.
‎13 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, oinarri sendoa da deabruak jartzen dituen trikimailu eta ematen dituen atseginetatik askatzeko, gurutze bideari erabaki irmoz ekitea hasieratik eta atsegin haien guraririk ez nahi izatea, Jaunak berak erakutsi baitzigun perfekzio bide hau esanez: Hartu zeure gurutzea eta jarraitu niri.
‎Ni neka neka eginda nauka eta gorroto dut, eta sarrieskatzen diot Jaunari, niretzat hainbesteko oztopoa izango bada, ken diezadala une hauetan. Batzuetan hau esaten diot: –Noiz egongo da, ene Jainkoa, nire arima oso osoan bat eginik zure gorespenean eta ez zati zati eginik, bere buruz baliatzeko gai ez dela??.
‎Uste dut gutxietsi egingo nukeela bizia, honelako egia bakar bat aditzera ematearren; ez dakit zer egingo nukeen gero, nitaz ez baita fidatu behar. Naizen bezalakoa izanik ere, hain eragin indartsuak etortzen zaizkit autoritatea dutenei hau esateko, non deseginda uzten bainaute. Gehiago ezin eta, Zugana itzultzen naiz, ene Jauna, guztirako erremedioa eskatzera; eta ongi dakizu Zu ez iraintzeko egoeran gelditzearren, pozik desjabetuko nintzatekeela egin dizkidazun mesedeez, eta erregeei emango nizkiela; izan ere, badakit ezinezkoa litzatekeela orain baimentzen diren gauzak baimendu ahal izatea, eta ez lirateke faltako on handi handiak ere.
‎6 Desegokia dirudi hau esatea, Jainkoak beti ulertzen digula eta gurekin dagoela ongi dakigu-eta. Horretan ez da zalantzarik izan behar horrelaxe dela, baina Enperadore honek eta gure Jaun honek nahi du uler dezagula hemen ulertzen digula Berak, eta bere presentziak egiten duena, eta ariman berariaz lan egiten hasi nahi duela, ematen dion barruko eta kanpoko poz handian, eta, esan dudanez, atsegin honetatik hemengoetara dagoen desberdintasunean, geure bekatuengatik ariman egina genuen hutsunea betetzen duela baitirudi.
‎10 Ene Jauna eta ene ona! Ezin dudala nik hau esan malkorik isuri gabe eta neure arimaren atsegin handiz baizik! Zuk, Jauna, gurekin horrela egotea nahi duzula, eta Sakramentuan zaude (egiaz sinets daiteke, hala baita, eta egi egiaz egin dezakegu konparazio hau), eta geure erruz ez bada, Zurekin goza dezakegu, eta Zu gurekin jostatzen zara, gizakiekin dela zeure gozamena esaten baituzu!
‎ez zedila hainbeste zikindu zuk bizitzeko hain sarri hartu behar zenuen ostatua? Nekagarri zait, Jauna, hau esatea bera ere, erru osoa nirea zela badakidalako; izan ere, uste dut, zeure aldetik ez zenuela egin gabe ezer utzi, adin honetatik ni osoki zurea izan nendin.
‎Arimen eguneko gau batean gertaturiko hau esango dut soilik: otoiztegi batean nengoela, gau txanda bat errezatu ondoren eta, haren amaieran datozen eta geure errezo liburuan ditugun?
‎Batzuek hau esango dute: –ez daukat zertan, ezta gertatu ere ez zait gertatzen?.
‎Izan ere, Haren Maiestateak dion maitasunaz oharturik, maitasun horrek bere buruaz ahaztera darama eta Harengan dagoela iruditzen zaio eta, bien arteko distantziarik gabe, eta zentzugabeko gauzak esaten ditu. Gogoan dut hau esan niola, malko ugari isuriz arima hura bene benetan bere zerbitzuan jar zezala eskatu ondoren, nik ontzat banuen ere, ez nintzela asetzen, oso ona nahi nuela, eta honela esan nion: –Jauna, ez didazu ukatuko mesede hau; izan gogoan egokia dela pertsona hau gure adiskide izateko?.
‎Eta liburu berean, baina 19 kapituluan hau dio:
‎–Bidali zitzaidan liburua aztertzea onartu nuenean, ez zen izan hainbeste neure burua hura epaitzeko gai ikusten nuelako, Gure Jaunaren laguntzaz, haren doktrinak on egingo zidala uste nuelako baizik?. Ondorengo lerroetan hau esaten dio: –Liburua ez dago askoren eskuetan agertzeko eran, alde batzuetan hitzak leundu beharra eta beste batzuetan azaldu beharra izango bailuke?.
‎–Liburua ez dago askoren eskuetan agertzeko eran, alde batzuetan hitzak leundu beharra eta beste batzuetan azaldu beharra izango bailuke?. 1568ko azaroaren 2an, Luisa de la Cerda andereari eginiko gutunean hau diotso Teresak:. Liburuarena ezin hobeki bideraturik dakar berorren gorentasunak, eta horrela, ahazten ditut eragin dizkidan haserrealdiak. Ávila maisuak luze idazten dit, eta bere gogo betekoa da; gauza batzuk gehiago azaltzea eta hitz batzuk beste batzuekin trukatzea komeni dela dio soilik, eta hau erraza dela?.
‎bere iritziz, liburuak ez zuela fedearen eta ohitura onen aurkakorik ezer, ezta heresia usainekorik ere; alderantziz, oso goraipagarria zela. Hala ere, amaitzeko hau zioen: hobe zela guztien eskura ez jartzea, gai delikatuak eta bizitza espiritualean nahiko sarturik ez daudenentzat zailak darabiltzalako.
‎Senarrak negar handiak egin ondoren, esaten zion Jainkoa hobeki zerbitzatuko zuela limosnak eginez. Berak egin zitzala erantzuten zion hark; eta gainerakoei erantzunez hau zioen: bere salbamenaz ardura hartzera behartuago zegoela, bere burua ahul ikusten zuela eta munduko arrisku artean ez zela salbatuko, eta ez zuela zertan kexaturik, ez baitzuen utzi beste inorengatik Jainkoagatik baizik, horretan ez ziola irain egiten.
‎7 Eskulanak egiten zituenean eta ofizioak betetzen, merezimendua alferrik ez galtzeko asmoaz egiten zituen, eta hau esaten zien ahizpei: –Egiten den gauzarik txikiena ere ezin da neurtu preziotan, Jainkoaren maitasunagatik egina bada; begiak ere ez genituzke mugitu behar, ahizpak, asmo honekin eta Jainkoari poz ematearren izan ezik?.
‎Burutik pasatu zitzaidan ez ote zen izango engainua, baina ez hala dela sinesteko, nigan egin zuen lanetik garbi ateratzen bainuen Jainkoaren espiritua zela. Gero hau esan zidan: neu naiz.
‎–Hemen oso zalantzazkoa den auzi batean bi aldeetakoek, auzitan jarduteaz gogait eginda, arazoa epaile baten esku uzten dutenez, gure arimak ere har dezala epaile bat, nagusia nahiz aitor entzulea? gehiago auzirik ez izateko eta hartaz gehiago ez pentsatzeko erabakiaz, Jaunaren hitzetan ustea jarriz, hau baitio Jaunak: Zuei entzuten dizuenak niri entzuten dit, eta ez dezala kontuan har bere borondatea.
‎A. Baltasar Jesusena (Nieto),, Pastranako lehenengo Nagusia izan zen; bizitza urduri eta gorabeheratsua izan zuen. Esanguratsua da Teresak honetaz hau esatea soilik: ez zen zahar zaharra, ezta gaztea ere, oso predikari ona; ez du esaten beste batzuez esan ohi duena:
‎Riberaren testuak hau dio: berehala egiten zuen inolako nahigaberik gabe.
‎Erreforma Teresiarraren hamahiru aitzindari hauen izenak B.M.C. obraren 5 liburukian 7 orrialdeko azpiko oharrean agertzen dira. Haietako batek, Maria Kristorenak, San Joan Gurutzekoren bertuteez hitz egiten du, informazio batzuen arabera, eta hau dio: –Gure Jauna komunikatzen zitzaion otoitzean?; gure Jaunak hitz egin zion gure Ama Teresa Jesusenari, esanez, hamabi moja haiek hamabi lore atsegin zirela bere begietan; Haren Maiestateak bere eskutik zituela?
‎21 Ahizpa honek hau esan zidan beste gauza batzuen artean: ia hogei urte izango direla, gau batean lotaratu zela lurrean zenik eta Ordenarik perfektuena aurkitu nahirik bertan moja izateko, eta ametsetan hasi zela, bere ustez, bide estu eta mehar batetik zihoala eta oso arriskutsutik han ageri ziren amildegi batzuetan erortzeko, eta fraide oinuts bat ikusi zuela, eta frai Joan de la Miseria ikusi zuenean (Ordenako fraidetxo ez koruko bat, ni han nintzela Beasera joan zena), [ametsetan] ikusi zuena bera iruditu zitzaion; esan zion:
‎4 Behin otoitzean nintzela, Jainkoari etxea eman diezaiela eskatzen, beraren emazteak eta berari poz emateko hain desira bizia zutenak baitziren, hau esan zidan: entzun dizuet; utzi neure kontu.Ni poz pozik geratu nintzen eta baneukala iruditu zitzaidan, eta hala izan zen, eta Haren Maiestateak gorde gintuen leku onean zelako denen gustukoa zen bat erostetik; zaharra zen eta txarrena zen lekuak bakarrik orain duten etxeak baino pixka bat gutxiago balio zuela; eta ordurako tratua egina zegoen, eskriturak soilik falta zirela; ni ez nengoen batere pozik.
‎Horregatik, ez dira gauza hauek idazteko ezta esateko ere, ezinezkoa baita ulertzea esperimentatu duenak izan ezik. Noraino iristen den min hau diot, espirituaren minak hemengoetatik oso bestelakoak direlako. Hemendik ateratzen dut nik, nola arimek sufritzen duten gehiago infernuan eta garbitokian, hemen gorputzeko min hauetatik uler daitekeena baino.
‎19 Otoitz hau esan ditudan liluramendu eta bultzaden aurretik izan zen. Ahaztu egin zait esatea bultzada handi haiek ez direla ia inoiz ere kentzen liluramendu eta Jaunaren gozotasun handi batez izan ezik, haren bidez kontsolatzen baitu arima eta adore ematen baitio Beragatik bizitzeko.
‎6 Behin, Jauna hartu ondoren, uste dut argi argi eseri zela gure Jauna nire ondoan eta gozotasun handiez kontsolatzen hasi zitzaidan, eta beste gauza batzuen artean hau esan zidan: –Hemen nauzu, ene alaba, neu naiz; erakutsi zeure eskuak?, eta iruditzen zitzaidan hartu eta bere saihetsera hurbiltzen zituela, esanez:
‎Deabruak, dirudienez, ez zuen hura baketan uzten. Gauzak oso ongi begiratu ondoren, jada zertan gelditurik ez zela uste genuenean eta Artzapezpikuak egiten zena ontzat eman ondoren ia hilabete igaro zenean, Eliz Epaileak idazki bat bidaltzen dit eta hau dio, baimenik ez zela emango guk etxe propioa izan arte, Artzapezpikuak jada ez zuela nahi orain bizi ginen etxean fundazioa egin genezan, hezea zelako, eta kale hartan zarata handia zegoelako; eta ogasunaren ziurtasunerako ez dakit zer nahaste, eta beste gauza batzuk, kontu hori orduantxe hasiko balitz bezala, eta horretan ez zegoela gehiago zer esanik, eta etxeak Artzapezpikuak nahi zuen bezala...
‎Nik idatzi nion esanez, pozten nintzela etxea beraren gogoko izateaz, ni azkar ibiliko nintzela hura atontzeko, guztiz gogoko izan zekidan. Hari hau esan ondoren, azkar ibili nintzen hara pasatzeko, ez dakit zer eskriturak burutu arte han eduki nahi gaituztelako abisua eman baitzidaten. Eta horrela, etxean zegoen bizilagun bat joana ez bazen ere, hura handik ateratzeko ere lanak izan baikenituen, gela batera joan ginen.
‎Adiskide guztiak oso pozik zeuden, eta ia hiri osoa poztu zen, erruki handia hartzen zigutelako hala ibiltzen ikusirik; eta Artzapezpikuak egiten zuenari hain gaizki irizten zioten, non, batzuetan nik gehiago sentitzen bainuen entzuten nuena gertatzen zena baino. Katalina Tolosak eta ahizpek zuten pozak debozioa ematen zidan niri, eta Jainkoari hau esaten nion: –Jauna, zer nahi dute zure mirabe hauek, zure zerbitzuan jardutea eta Zugatik egundo irtengo ez diren tokian itxirik egotea baino besterik??.
‎zuela uste zuen,, arazo ugariengatik, bai gutunak, bai nahitaezko beste zeregin batzuk, nagusiek aginduak zirelako?. Teresa erdi ezinean, Jainkoari otoizka ari zela, hau esan zion Jaunak: Alaba, obedientziak indarra ematen du.
‎– Pastranako fundazioa utzi eta komunitate osoa Segoviara aldatu zenekoa.Behealdeko ohar batek hau dio:. San Jose egunez etxe sartzea eginda laster, Julian Ávilako eta Gaitán Pastranarantz abiatu ziren, eta handik bost karrotan ekarri zituzten Eboliko andrearen aurrean burua makurtu ez zuten 14 mojak; 1574ko apirilaren 7an iritsi ziren Segoviara?.
‎Sevillako fundazioan gertatu zena ere atentzioa ematekoa eta polita da. Teresak berak ez du kontatzen hemen pasadizo hori, baina Ana Jesusenari (Lobera) idatzi zion gutun batetik dakigu; azpiko oharrak hau dio: –Prozesioa amaitu ondoren, Teresa Prelatuaren aurrean belaunikatu zen, eta honek bedeinkazioa eman zion; baina gero bai lotsari handia izan zuela, jendetza izugarriaren aurrean, Artzapezpikua ere bere aurrean belaunikatu eta bedeinkazioa eskatu zionean!
‎Dirudienez, Jauna haien kontzientzian argi eginez eta haiei adore emanez ari zen. Hurrengo lerroetan hau dio:
‎2 Gainerakoan ez biezaio inolako garrantzirik eman. Eta hau badiot ere, nik eman diot, eta horrela esan egin diot gaizki egin duena eta, nire ustez, nahiko nahasirik dago, hala, egiaz, ez du bere burua ulertzen. Alde batetik, berorren gorentasuna zerbitzatu nahi luke eta gartsu maite duela dio, eta egiten du; beste aldetik, ez daki moldatzen.
‎2 Baina, berorri luze idatzia dudanez, arrazoi askorengatik ezin izan ditut alde batera utzi Jainkoaren inspirazioak zirelako, eta ez gutun batean esatekoak; hau diotsot soilik: pertsona santu eta jakintsuek uste dutela koldarra ez izatera beharturik nagoela eta ahal dudan guztia obra honetan jartzera, hau da, hamabost soilik egongo diren eta kopurua ezin gehitu izango den monasterio bat, itxitura handi handiaz egitera; ez dira inoiz irtengo eta belo bat aurpegi aurrean dutela izan ezik ez dute ikusiko inor; otoitzean eta hilduran oinarriturik egongo dira, luzeago idatzi diodanez eta berriro ere idatziko diodanez Antonio Moránen bidez hau horrantz doanean.
‎2 Nik hau esaten baino ez dakit: gure Jaunak nahi duela guk ez dezagula zorionaz goza nahigabeaz batera izan ezik, berorren gorentasunak hain maite duenagandik banandurik egotean, halako nahigabea izango duela uste baitut; baina berorren gorentasunak gure Jaunaren aurrean orain asko irabaz dezala nahiko du eta gero zoriona dena batera etor dadila.
‎7 Uste dut hau dioela testamentuak (ez bainaiz ongi gogoratzen), Lorencioren emaitza hauen banaketan, gauza batzuetan, egoki deritzadana egin dezadala nik. Nik diot, neure nebaren borondatea jakinik:
‎1 Jesus izan bedi beroriekin. Asti gutxi dut hau idazteko, eta hau esan nahi nuke soilik: arreta handia dudala negozio horretan.
‎4 Eskriturak desegin nahi zituen eta gehiago bidali hona, eta Castro doktorearekin hitz egiten utz diezaiodala eskatu zidan, zertarako zen esan ez bazidan ere, Castrok berak esan baitzidan?, eta eskriturak ikusi zituen eta oso ongi finkaturik daudela dio. Mojak iritzia eskatu zion eta doktoreak ez zion eman nahi izan; hau esan zion soilik: teatinoakmaite zituela eta etxe hau ere bai eta biei zetorkiela ongi; beste norbaiti galdetzeko.
‎zer egingo ote luke hain arima onak ez balira? Hau idatzia nuenean, nahigabe handia eman didaten gauza batzuekin izan naiz hemen, eta beraz, hau esan dut eta ez nuen hartaz hitz egiteko asmorik. Erremedioa (Madrileko hori egiten bada) bi mojak hemendik ateratzea izango da, bera santua izan arren, ezin baitut eraman.
‎Gure Jaunak ordain dezala berorrek izan duen ardura. Nik berorrek agintzen duena egingo dut neure otoitz urri hauetan, eta era berean eskatzen diot, gogoan izan nazala berorrenetan, eta egin diezadala Duke jaun txit gorenari hau esateko mesedea: Jainkoak hala nahi badu, astelehenean irtengo naizela.
‎2 Monasterio hauek fundatzen hasi aurretik, hogeita bost urtean egon nintzen batean, ehun eta laurogei moja zeuden batean, eta presaz nabilelako, hau esango diot soilik: Jainkoa maite duenari gauza hauek guztiak gurutze izango zaizkiola eta bere arimaren probetxugarri, eta ez diotela kalterik egingo, berorrek gogoan hartzen badu Jainkoa eta berori soilik daudela etxe horretan; eta gauzei begiratzera behartzen duen kargurik ez duen bitartean, ez dadila besteetaz kezkatu, haietako bakoitzarengan ikusten duen bertutea lortzen saiatu baizik, bera denagatik maitatzeko eta onura ateratzeko eta harengan ikusten dituen akatsengatik ez kezkatzeko.
‎Berorren erantzunaren zain egon naiz, diotenez, Aste Santuan edo pixka bat geroago eman zioten nire gutun bateko eskariaren erantzuna noiz jasoko; Madrilen egingo zen monasterio baterako baimena eskatzen nion berorren jauntasun txit argiari; fundazio hori atsegin zitzaiola berorri esan zidan eta une hartan ez zidan baimenik eman orduan eragozpen bat zegoelako, dagoeneko gure Jaunak kendu duena. Ez dakit berorrek gogoan duen, baina egoera hura igaro ondoren egingo zidala mesede hau esan zidan; eta, beraz, ziurtzat izanik, ni fundazio horretarako gauza batzuk prestatuz joan naiz, etxe merkeagoa aurkitzeko, erosoago baitzen haren maiestatea Madrilera etorri baino lehenago egitea.
‎Jainkoak ordain biezaie berorren aitatasunari eta negozio hari, horretaz ari garenez gero, Ordenarako gauza handia izango bailitzateke. Toledokoa oso ongi dago, moja bere sen betean, eta ama priorea oso inozo hau esatean: ea berorren aitatasunak nahi izango ote duen auzibidez eskatzea, etxearena izanik eta hain kopuru handikoa.
‎Espiritu Santuaren grazia izan beti berorren jauntasun txit argiarekin, amen. Joan zen astean idatzi nion berorren jauntasunari luze eta liburutxoa bidali; horregatik, honetan ez naiz luzatuko, hau esateko da soilik: ahaztu egin zitzaidala berorri eskatzea, gure aita San Albertoren bizitza, liburu berean koadernotxo batean doana, liburutxoarekin batera inprimatzeko agindua eman dezala berorren jauntasunak, gu guztiontzat oso pozgarria izango baita, latinez baizik ez dagoelako; hartatik atera zuen, nire maitasunez, san Domingoren ordenako aita batek, hemen dagoen letradun on eta Jainkoaren zerbitzari handietakoak; berak ez zuen uste inprimatuko zenik, ez zuelako probintzialaren baimenik, ez baitzuen eskatu ere egin, baina berorren jauntasunak agintzen badu, gutxi axola izango du horregatik.
‎Aita bisitariaren ama informatu da hartaz. Orain hau esanez, uste dut ongi izango dela Diego jaunari moja honi buruz zerbait esateko aitzakian, beste negozio horretaz hitz egitea eta negozio hori bere gain harraraztea, eta horrela egingo dut. Agindu beza berorren agurgarritasunak gutun hori hari emateko, eta gera bedi Jainkoarekin, asko luzatu bainaiz, beste ezertaz jardun beharrik ez banu bezala!
‎3 Jakin beza Kontseilukoek hau diotela: onarpena prozesuaren arabera eman behar bada, ez dela emango, gure aldetik proba gehiago behar direlako; izan ere, onarpena ematen duela dioen nuntzioaren letra bat ikusiz gero, gehiago eztabaidatu gabe emango dutela.
‎10 Atzo anaia frai Diego etorri zen Salamancatik (bisita egin zuenean berorrekin hemen izan zen bat), eta esan zidan, San Lazaroko errektorea beharturik arituko zela arazo honetan niri zidan maitasunagatik, hau esateraino: horretan jardun ahala gehiago konbentzitzen zela, erabat Jainkoaren kontrakoa zela, baina ezin zuela gehiago ama prioreak ekin eta ekin egiten ziolako, eta Salamanca osoan gaizki hitz egiten zela erosketa horretaz eta Solís doktoreak esan ziola, kontzientziaz ez zutela haren jabe egiterik, ez baitzen ziurra.
‎Jeronimo San Joserenak helarazi digu puska hau eta hau dio amaieran: –honekin beldur ikarak harturik, hartzekotan zebilen kargu hura bertan behera utzi eta gortera etorri zen??.
‎Jesulagun honek eta Teresak bata bestearen kontrako iritziak izan zituzten gauza batzuetan. Beharbada, azpian umorezko zirikadatxoa egon daiteke, beste gutun batean hau esaten baitu: –Hiru gutun idatzi dizkiot?
‎Malagóngo fundazioko hitzarmenean hau esaten da: –Baldintza bezala ezarria da, hango prioreak eta mojek Karmengo Amaren lasaituriko erregela profesatu eta gorde behar dutela, esaterako, okela jatean eta guztientzako errenta eduki ahal izatean; eta, hala ere, gainerako gauza guztietan Karmengo Amaren hasierako erregela gordetzera behartuak izan daitezela, Ávilako San Jose monasterioan profesatzen eta gordetzen den bezala?
‎Bere iritzien aurka, hotsandiko tituluak jarri behar izaten zituen batzuetan, gizalege, adeitasun eta garai hartako joerari amore emanez. Esaterako, Teutonio Braganza jaunari hau esaten dio: –Nik diotsot, benetan, hurrengoan halako tituluez idazten badit, ez diodala erantzungo(?), titulu hura nire Ordenari ez dagokiona delako?
‎–Nik diotsot, benetan, hurrengoan halako tituluez idazten badit, ez diodala erantzungo(?), titulu hura nire Ordenari ez dagokiona delako? (68 gut., 1 zenb.). Aita Anbrosio Marianori hau diotso: –Orain, agurgarria eta anderea tituluak niri ematea otu zaio?
‎Horregatik, ia kontraesana badirudi ere, grazia mistiko gorenak dituenean eta batez ere Barne Gaztelua idazten ari denean, orduantxe du fundazioen eta gizarteko harreman eta komunikazio ekintzarik oparoena. Honen harira, sarrera orokorrean hau diogu: –Teresarenean ez da guztia espiritual eta goi mistikakoa; gizatasunik beteena darie haren hainbat orrialderi, batez ere Fundazioen eta Gutunen sortetakoei?.
‎monasterio eta kontenplazio bizitzako hainbat astiune zeregin horri eman behar izaten zizkiola, batzuetan, loari hainbat ordu kendu beharra izateraino. Beraren gaixozain eta idazkaria zen ahizpa Ana San Bartolomerenak hau diosku: –Batzuetan gutunei erantzuten jardun behar izaten zuen goizaldeko ordu biak arte; une horretan oheratu ohi zen eta handik bi ordura iratzartzeko agintzen zuen?
‎Izan ere, hau ez da erremedioa, behingoz hiltzea eskatzen ez badiozu behintzat; egia esan, besterik ez da nahi izaten, arima behin honaino iristen denean. Dena dela, ez dator ongi, hau esaten baitu: Susper nazazue lorez.
‎Sagarrondotzat Gurutzeko arbola ulertzen dut nik, Kantarik Ederrenetako beste alde batean hau esan baitzuen: Sagarrondopean iratzarri zaitut; eta gurutzez, nekez eta jazarpenez inguraturik dagoen arima bat, erremedio handia da kontenplazioko atsegin artean hain sarri ez egoteko.
‎1 Garbi antzeman dut, hemen aditzera ematen duenez, arima pertsona batekin hitz egiten ari dela dirudiela, eta besteari bakea eskatzen diola; izan ere, hau dio: Musu emadazu zeure ahoko musuaz.Eta gero bere mintzakideari esaten diola:
‎Bedeinkatua izan zaitezela, Jauna, hainbeste erara eskolatzen baikaituzu! Hala ere, nor ausartuko da, ene Erregea, hitz hau esaten, zure baimenaz izan ezik. Harritzeko gauza da, eta horrela harrigarri gertatuko da norbaitek hitz hori dioela nik esatea.
‎Harritzeko gauza da, eta horrela harrigarri gertatuko da norbaitek hitz hori dioela nik esatea. Ergela naizela esango dute, ez duela hau esan nahi, esanahi asko dituela, argi dagoela ez diogula Jainkoari esan behar hitz hau, eta, beraz, ez dela komeni jende ezjakinak gauza hauek irakurtzea. Aitortzen dut nik adiera asko dituela:
‎Oi Jainko handi eta gure Jauna, bai jakinduria sakona! Emazteak hau esan dezake: Musu emadazu, eta badirudi hitz gutxiagoz osatuko lukeela bere eskaera.
‎Haren Maiestateak indarrak handiaraz ditzakeenez gero, arimak erabaki zuen apurtxo haren ordainez, hainbesteko neke, jazarpen eta gaixotasunak ematen dizkio, gizagaixoak bere burua ez ezagutzeraino. 2 Ni neuri ere gertatu zitzaidan oso gazte nintzela, eta hau esaten nuen batzuetan: Oi Jauna, ez nuke nahi nik hainbeste!
‎Nik, Teresa Jesusena Karmengo gure Amareneko mojak, Ávilako Gizakundekoan profesa eginikoak, hau diot: orain Ávilako San Joserenean nago, hasierako erregela gordetzen den tokian, eta orain arte aita jeneralaren, frai Joan Bautistaren, baimenaz gorde dut hemen, eta era berean, nagusiek Gizakundekora itzultzeko agintzen bazidaten ere, han gordetzeko baimena eman zidan; nire nahia bizi guztian gordetzea da, eta horrela hitzematen dut, eta uko egiten diet aipaturiko hasierako erregela lasaitzeko eman dituzten Brebe guztiei, Jaunaren laguntzaz gordetzeko asmoa dut eta gordetzea hitzematen dut heriotzara arte.
‎Mojen artean ohikoa zela dio behar zutena ahaideengandik lortzea, ez gero karmeldar oinutsen artean. Berak ezagutzen zituen beste Ordena batzuetako mojak ditu gogoan hau esatean. A. Graciánek, oker ulertzerik izan ez dadin, berariaz zuzentzen du autografoa:
‎Toledon idatzia izan zen, 1576ko abuztuan, A. Gracián beraren aginduz Fundazioak liburua idazten jarraitu aurretik. Egun hauetako batean idazten dion gutun batean hau diotso: –Moja oinutsak bisitatzeko era Jainkoak irakatsia bezala dago?
‎Besteak baino pixka bat gutxiago izatea, ezin da onez eraman, eta eramatekoa ere ez dela dirudi; gero hau esaten dute: –ez gara santuak!?.
‎8 Bada, hartu ongi gogoan, ahizpak, hau dioela: –guk barkatzen dugunez?; jada egina dagoen gauza bezala, esan dudanez.
‎Herón eremutarrari buruz ari da, haren historia kontatzen baitu Casianok Conferencia II, 5 kapituluan. . Teresak zuen Casianoganako zaletasunaz, Maria Baustistak hau dio. Proceso Remisorial, delakoan (Ávila 1610):
‎Lehen idazketan hau zioen: –goi goiko gauzei ukitu besterik ez diet egingo, diodanez, idatziak ditudalako (Bizitza Liburuan idatzi zituen); eta kentzen badituzte ere, dizue kendu hain liburu ona?
‎biltzen ditu. Horrela, Toledoko eskuizkribuan Teresak berak hau dio hitz horretaz: –adimena?:
‎2 Kontura gaitezen, ene ahizpak, ez duela esaten, barkatuko diegunez gero?, aurreko hori bezain dohain handia eskatzen duenak eta bere borondatea Jainkoarenean jarri duenak, hau dagoeneko eginik izan behar duela uler dezagun, eta, horrela, hau esaten du: –guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero?.
‎egoera txarrean eta bertuterik gabe badaude ere. ? 3 Lehen idazketako testuak bigarrenekoarekin konparatuz, badu desberdintasunik; 6 zenbakian, adibidez, hau dio: Batzuetan Jaunak arima kaskar bat jartzen du [kontenplazioan],, une hartan bekatu astunean ez dagoena, uste dut nik?; Jaunak baimendu dezake norbaitek egoera txarrean egonik ikuskari bat ikustea, goi ikuskaria izan arren, beragana itzularazteko; baina kontenplazioan ez dut uste, Jauna arimarekin eta arima Jaunarekin gozatzen egoten den jainkozko bat egite horretan ez delako arrazoizkoa zeruetako garbitasun eta aingeruen gozamena denak arima lohiarekin eta berea ez duenarekin gozatzea; izan ere, badakigu bekatu astunean eroriz gero, deabruarena dela:
‎4 Bada, lehenik badakizue bakarrean izan behar duela irakasten duela Haren Maiestateak; horrela egiten zuen Berak otoitz egiten zuen guztian, eta ez bere premiagatik, guri irakastearren baizik. Dagoeneko hau esana dago, ezin dela era batera hitz egin Jainkoarekin eta munduarekin, horixe besterik ez baita errezatzen aritzea eta beste aldetik hitz egiten dutena entzuten egotea, edota etor daitezen pentsamenduetan murgiltzea haiei eragozpenik jarri gabe; aldarte txarreko tarte batzuetan izan ezik, batez ere malenkonia duen pertsona bada, edota buruko mina duen tarteetan izan ezik; orduan, eginahalak egin arren, ezin du, edota Jainkoak baimentzen ditu ekaitz handietako egunak bere zerbitzariengan beraien onerako, eta nekatu arren eta barrua baretzen saiatu arren, ezin dute, ezta ez daude esaten dutenera ere, hartan saiatu arren, ezta adimenak ere ez du sosegurik hartzen, baizik eta zoroaldi batek eman diola dirudi, hain nahasia dabil.
‎1 Eta ahoz ongi errezatzetik irabazi kaskarra ateratzen dela pentsa ez dezazuen, hau esaten dizuet: oso litekeena dela, Gure Aita edo beste ahozko otoitz bat errezatzen ari zaretela, Jaunak zuek kontenplazio gorenean jartzea; bide hauek erabiliz agertzen du Haren Maiestateak entzuten diola hitz egiten dionari, eta erantzun egiten diola haren handitasunak, adimena etenda eta pentsamendua eragotzita utziz, eta, esan ohi denez?
‎Ez dakitenen ustez, badirudi batak ez duela zerikusirik bestearekin, eta nik badakit baduela. Barka iezadazue hau esan nahi izatea, baina badakit pertsona asko, ahoz errezatzen ari direla, esanda geratu denez, jaso egiten dituela Jainkoak, beraiek nola ez dakitela, goi goiko kontenplaziora.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia