Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2015
‎2 Oi Jauna!, nork jarri zuen hainbeste lokatz arima honen begietan, ez baitzuen ikusi hau bere burua bertan ikusi arte. Oi Jauna!, nork estali zituen haren belarriak hainbeste aldiz esan zitzaion hau eta oinazeen betikotasuna ez entzuteko?
‎Haren biografo A. Riberak hau dio: . Daviden esaldi hau bere brebiarioan idatzirik zeukan Teresak, oso gogoko zuelako?.
‎Eta azken batean, esan dudanez? bete egiten da Jaunaren hitza, eta arima hain pozik eta alai geratzen da, non ez bailuke nahi Haren Maiestatea gorestea baino besterik eta askoz ere gehiago esan zaiona beteta ikusteagatik, egintzagatik beragatik baino, hau berari oso ongi doakiona izan arren.
‎1 Gatozen, bada, orain jainkozko eta espirituzko ezkontzaz hitz egitera; dena dela, mesede handi hau bere osotasunean ez da beteko bizi garen bitartean, Jainkoagandik urrunduko bagina, galdu egingo bailitzateke on handi hau.
‎11 Oi Jainkoaren handitasuna!, orain dela urte gutxi, eta beharbada egun gutxi, zegoen arima hau bere buruaz soilik gogoratzen zela, eta nork sartu du hain ardura hain neketsuetan. Meditaziozko urte asko izan nahi baditugu ere, arima honek orain sentitzen duen baino samin handiagorik ezin senti dezakegu.
‎18 Ikuskari hau bera, beste hiru aldiz ere ikusi dut. Nire iritziz, Jaunak ikusarazi dizkidan ikuskarietatik gorena da, eta probetxu oso handiak ekarri ohi ditu berarekin.
‎Harena da arima hau. Hura da hau bere ardurapean duena, eta, joan ere, horrela doakio. Izan ere, iraindu ez dezan laguntza bereziaz gordetzen du beti, eta zerbitza dezan mesede eginez eta iratzarriz.
‎Biziki ohartarazi nahi nituzke kontu izateko ez dezatela ezkuta talentua, Jainkoak beste askoren probetxurako hautatu nahi dituela dirudienez gero, batez ere ahuleziak jota daudenei eusteko Jainkoaren adiskide min minak behar diren garaietan. Eta mesede hau beren baitan ezagutu dutenek halakotzat har bezate beren burua, gutxienez munduko adiskidetasun onak eskatzen dituen legeen arabera erantzuten badakite; eta hala egin ezik, esan dudanez, kontuz ibil bitez eta beldur izan beren buruari gaitz egin ez diezaioten eta Jainkoak nahi beza beren buruari soilik gaitz egitea!
‎Erabaki hau bere baitan ikus dezanak ez du beldurrik izan behar. Jende espiritualak ez du zertaz atsekabeturik.
‎Galdu nuenaz ohartzen hasi nintzenean, nahigabez Andre Mariaren irudi baten aurrera joan nintzen eta nire ama izan zedila erregutu nion, malkotan urturik. Uste dut, era xumean egin bazen ere, baliagarri izan zaidala; izan ere, igarri igarrian aurkitu dut Birjina goren hau beraren laguntza eske jo dudan guztian eta azkenean beragana itzuli nau.
‎Oi Jainkoaren handitasuna!, askotan harri eta zur geratzen naiz pentsatzen dudanean eta ikusten Haren Maiestateak hain era berezian lagundu nahi zidala Jainkoaren baztertxo hau egin zedin; izan ere, nik uste dut horixe dela, Haren Maiestatea atseginez dagoen bizilekua, behin otoitzean nintzela esan zidan bezala: etxe hau bere atseginezko paradisua zela. Eta horrela, hona ekarri dituen arimak Haren Maiestateak hautatu dituela dirudi; haien ondoan ni neure buruaz nahiko lotsa naizela bizi naiz; izan ere, nik ez nuen asmatuko halakoak desiratzen ere hainbesteko estutasun eta pobretasun eta otoitzerako; eta hain alai eta pozez daramate, non bakoitzak ez baitu bere burua duin ikusten halako lekura etortzea merezi izateko; batez ere batzuek, munduko huskeria eta apaindura artetik dei egin baitzien Jaunak; han bertako legeari jarraituz zoriontsu bizi zitezkeen, eta Jaunak hain biderkaturik eman die poza hemen, non argi ikusten baitute Jaunak utzi zuteneko bateko ehun eman diela eta ez dira asetzen Haren Maiestateari eskerrak ematen.
‎38 Luze hitz egin dizuet Andre Mariaren abituari egin zioten omenaren kontu emanez, gure Jauna gorets dezazuen eta eska diezaiozuen fundazio hau bere zerbitzurako izan dadila; izan ere, pozago egoten naiz jazarpen eta neke artean izaten denean eta gogotsuago kontatzen dizuet. Egia da, hemen zeuden ahizpa hauek ia sei urteren buruan gorriak ikusi dituztela; gutxienez bost urte eta erdi dira santa Ana aintzatsuaren etxe honetan sartu zirela, kontuan hartu gabe pobretasun handia eta zer jana lortzeko igaro behar zuten nekea, egundo ez baitzuten limosnarik eskatu nahi (janaria eman diezaieten zeudela han inork pentsa ez dezan zen hori), eta egiten zuten penitentzia handia, barau eta gutxi janez, ohe txarrak eta etxe oso eskasa, beti bizi ziren bezala hain itxitura handian bizitzeko, oso nekagarria zena.
‎Egia esan, haiek ziren bezalakoak izanik, zailtasun eta neke handiak aurkitu balituzte ere, onez eramango zituzketen Jaunaren laguntzaz, haren zerbitzuan sufritzeko desira baitute. Eta desira hau bere baitan sumatzen ez duen ahizpak, ez dezala bere burua benetako moja Oinustzat jo, gure desirek ez baitute izan behar atseden hartzea, geure benetako Senarra zer edo zertan imitatzearren sufritzea baizik. Haren Maiestateak eman diezagula horretarako grazia, amen.
‎Kontrakotasunik izan ez dadin, orduan probintzial zenari eta aurrekoari bidali zion gutuna, adostasuna lortzea nahiko zaila baitzen. Baina garrantzitsuena egina zenez gero, gainerakoa Jaunak egingo zuelako itxaropena nuen; eta hala gertatu zen, Gotzainaren laguntzaz, arazo hau berea balitz bezala hartu baitzuen, biak bat etorri ziren horretan.
‎18 Bide txar honetatik iritsi ginen Burgosera, han sartu aurretik dagoen ur handi artetik. Gure aita probintzialak nahi izan zuen lehenik Gurutze santua ikustera joan gintezela, negozio hau Berari gomendatzeko eta gaua etor zedin, oso goiz iritsi baikinen; ostiral bat zen, san Pauloren konbertsioaren ondorengo eguna, urtarrilaren 26a. Berehala fundazioa egiteko erabakia ekarri zen, eta nik Salinas kalonjearen gutun ugari nekartzan (Palentziako fundazioan aipatua; hau ez zaio hura baino gutxiago kosta; bera hemengo semea da, eta familia nagusietakoa), haren ahaideek negozio honen alde egin zezaten eta beste adiskide batzuentzat ere bai, bihotz bihotzez eskatuz.
‎Bigarren honekin batera frai Pedro Ibáñezekin, orduan Ávilako irakaslea eta jakintsu handia zenarekin, eta frai García Toledo deitzen dioten beste domingotar batekin. A. frai Bartolome Medinarekin, eta bazekien hau berarekin haserre zela, honelako gauzak entzun zituelako; eta uste zuen honek beste inork baino hobeki esango ziola engainatua zen ala ez (bi urte baino pixka bat gehiago da hau izan zela), eta harekin aitortzen saiatu zen, eta guztiaren kontu luzea eman zion, han izan zenean, eta idatzi zuena ikus zezala nahi izan zuen, bere bizitza hobeki uler zezan. Honek gainerako guztiek baino ziurtasuna handiagoa eman zion, eta berarekin oso adiskideturik geratu zen.
‎gure Jaunak, bere ontasunagatik, arima bati bere burua agertu nahi badio hobeki ezagut eta maita dezan, edo bere sekreturen bat hari agertzea, edota esku erakutsi eta mesede bereziak egitea nahi badu, eta hark, esan dudanez? honekin (bere buruaz lotsaturik egon zukeen eta hain kaskarra izanik, zein gutxi merezi duen kontuan hartu) santutzat hartzen badu bere burua eta mesede hau berak egindako zerbitzuren bategatik datorkiola uste badu, argi dago hemendik etor dakiokeen on handia txar bihurtzen duela, armiarmak bezala. Esan dezagun, bada, orain deabruak egiten dituela agerpen hauek, ariman harrokeria pizteko:
‎Hemen egin diren ermita hauek uraren eraikinari inolako kalterik ez diotela egiten jakin genuen, eta premia handia zenez gero, inoiz ez genuen usteko (obra burutua ikusi ondoren, eta Jauna goresteko eta guk otoitzerako bakardadeko leku bat izateko dela soilik kontuan izanik), zuek horregatik nahigaberik hartuko zenutenik; bada, han batez ere hau eskatzen diogu gure Jaunari: gorde dezala hiri hau bere zerbitzuan.
‎4 Joan Ovalle jaunari izan dezala hau beretzakotzat eta goraintzi asko berari, eta nire alabei ere bai. Antonia andereak goraintziak, ongi dago honezkero launakako sukarrik gabe?, eta priorearen partetik ere goraintziak; nik uste dut ezin idatzi izango diedala ahizpa horiei eta gazteenari; orain Jainkoari nire alde erregutzeko baino beste esatekorik ez dut.
‎16 Goraintzi asko nire neba Jeronimo Cepeda jaunari; gutun hau berea bezala har dezala. Biziki poztu nintzen berorrek esan zidanean hemendik urte batzuetara hona etorri ahal izateko agindua emana zuela, eta, ahal izanez gero, seme alabak han ez uztea nahiko lukeela; bestera:
‎5 Nire ahizpak izan dezala hau berari egina balitz bezala, eta goraintziak Beatrizi. Igarle banintz, garai egokian joan dela hemendik Toledora esango nuke, ez duela galtzen aukera.
‎7 Esan nire aita frai Gregoriori, har dezala hau beretzakotzat eta oroit dadila nire nebaz (Ordenaren sufrimenduak bihotz bihotzez sentitzen baitzituen), eta nik honezkero sumatzen ditudala haren agurgarritasunak izango dituenak ofizio horretan; hala ere, pazientzia izan dezala, eta berorren agurgarritasunak beste hainbeste, egunero Erromako agiri ofizialaren zain baikaude eta gure aita hemendik baitabil bien bitartean, bertan egotea komeni del... Ongi dago, Jainkoari eskerrak.
‎6 Esan Joan Ovalle jaunari hau berari egindakotzat har dezala; nola dagoen jakin nahi dut. Goraintziak Beatriz andereari.
‎6 Ama Ines Jesusenak berorren otoitzetan gogoan izan dezala eskatzen du. Oraingoz barka beza hau beraren letraz ez joatea; ni poztu naiz neure letraz idazteko astia izateagatik, eta beti horrela izatea nahiko nuke.
‎Nik diotsot handia izan behar duela nire bertuteak, hau egiteko; eta txarrena da beldur naizela ene aita Padilla lizentziadun jaunari ez ote dion erantsiko berorren izaeraren zertxobait, berorren agurgarritasunak bezala, hark ere ez baitit ez idazten ez goraintziak bidaltzen. Jainkoak barka biezaie; dena dela, Padilla lizentziadun jaunarekin nik hain zor handia izanik, hura ahazten bada ere, ni ezin ahaztu izango naiz hark eginiko mesedeaz; gutun hau beretzakotzat har dezala eskatzen diot.
‎4 Jakin beza, gainera, aita Graciáni hemengo eta hango fraide eta moja oinuts guztien gaineko eskumena eman diotela, ez baitzekigukeen etor gauza hoberik. Jakin beza [egundoko] pertsona dela, Antonio Gaitán jaunak esango zionez; eman goraintzi asko nire partetik, eta har dezala hau berari egina balitz bezala, ezin baitut idatzi gehiago, eta ama prioreari ere goraintziak, hari eta guztiei gomendatzen natzaie. Bisita beza nire partetik markesa anderea eta esan biezaio ongi nagoela, eta Mayor andereari zorionak eman Pedro Ahumadaren etorreragatik, haren zerbitzari leiala izan zela uste baitut; eta guztiei goraintzi asko, eta Salamancako ama prioreari bidal biezazkio berri hauek; Jaunak eraman dio beste ahizpa bat.
‎Ama priorea inor seinalatzeko eran ez balego, badaezpada, Joana Baustistari idazten diot, ardura hau bere gain har dezan; eman biezaio gutuna, diodanez, honetaz tratatzeko eran ez balego; baiezkoan, ordea, eskatzen dut, haren agurgarritasunak izenda dezala zeregin hori beteko duen bat.
‎Ama priore orde izateko ahizpa Sant Anjel daramat, eta Toledotik ama priore izatekoa, hango zein izango den erabaki ez badut ere. Eska biezaiote bihotzez Jaunari fundazio hau beraren zerbitzurako izan dadin. Eta gogo gogoan dut Beatriz, erruki hartzekoa baita.
‎3 Nire ahizpak har beza hau berari egina balitz bezala. Goraintzi asko neure ilobei; Teresaren partez ere gauza bera; baita beroriei ere.
‎besterik ezean urrutitik natorrelako. Behin eta berriro esan biezaio berorrek eta gutun hau beretzakotzat har beza, mezularia laster batean joateko denez gero, ez baitiot idazten berariaz; estimu handitan izango nuke opari hau; Pedro Ahumadarekin har dezake ostatu eta joan etorrirako zamariak nik ordainduko ditut. Beharbada, hemendik urrundu beharra izango dut berriro, eta inola ere ez nuke nahi beroriek ikusi gabe joaterik.
‎Eskumuinak berari, eta hau berari egina bezala har dezala, ez baitut astirik gehiago idazteko.
‎Nik laster idatziko diot berriro eta esango diot nola atzeratu dudan beraren etorrera, eta eguraldia bigunagoa izango da. Eman zorionak Joan Ovalle jaunari nire partetik, eta hau berari egina balitz bezala har dezala.
‎7 Eman biezazkie guztiei nire goraintziak; eta ama nagusi ordeari, hau berari egina bezala har dezala, eta ene ahizpa Gabrieli oso gogoan dudala. Ahizpa San Frantziskori, ezin dudala ulertu nola ibili den kontu hauetan.
‎Beldur naiz deabrua ez ote den hasi etxe hartatik eta guztiz hondatzea ez ote duen nahi izango. ...nari, andere hau, zeinen gutuna atsegin izan zaidan (hau da, berorren agurgarritasunak Joana anderearen bidez bidali zidana), berorren aitatasuna kontentatzen duena bada, han balio handikoa dela esaten baitzidaten?, nahi duena betetzeko gogoa piztu zait eta hartua izan dadila han, nork hartu izatea Jainkoak nahi duenean; izan ere, etxe hartan jasan ezineko harrapakeria sumatzen dut, eta ama priore hau beraren bizierak eskatzen duen baino maltzurragoa da, eta horregatik, beldur naiz ez ote gaituen engainatuko eta, nik han esaten nionez, nirekin ez zen izan inoiz tolesgabea. Andaluziarren izaeratik asko du.
‎8 Isabel Osorio anderearen kontua ere bazekarren; hau Toledon berak sartu zuenaren ahizpa da; baina hau beraren eta nire eta Nicolaoren artean bideratua genuen. Hartaz ohi baino iritzi hobea atera nuen, eta gauza batzuetan tolesgabetasun handia erakusten zuen, ni harriturik uzteraino.
‎2 Muin egiten diot eskuetan berorri, eta gutun hau berari egina balitz bezala har dezala, eta jakin beza, nonahi nagoela ere, egiazko zerbitzaria duela nigan. Eta Frantziska Ramírez andereari ere gauza bera esan diezaion erregutzen diot berorri.
‎Gizon gaixo hau beraren neba da, Pedro Ahumada; malenkoniak jota dago eta bere anaia Lorentzorekin ezin konpondurik, Sernako honen etxaldea utzi eta nora ezean doa, baina jakin du norengana jo: Teresagana.
‎Esan diezadala berorren iritzia eta nola dagoen, berorren gutunak sarri jasotzen ohiturik nengoenez gero, ez bainaiz bestera egiten. Reinoso kalonje jaunak har dezala hau berari egina balitz bezala. Gure Jaunak gorde dezala berori, nik eskatzen diodanez, amen.
‎Hemen egin diren ermita hauek uraren eraikinari inolako kalterik ez diotela egiten jakin genuen, eta premia handia zenez gero, inoiz ez genuen usteko (obra burutua ikusi ondoren, eta Jauna goresteko eta guk otoitzerako bakardadeko leku bat izateko dela soilik kontuan izanik), zuek horregatik nahigaberik hartuko zenuenik; bada, han batez ere hau eskatzen diogu gure Jaunari: gorde dezala hiri hau bere zerbitzuan.
‎delakoan (Ávila 1610): ?(?) oso gogoko zituen Colaciones de Casiano eta Basamortuko Gurasoetara, eta horrela, lekuko hau berarekin zenean, Ama Teresak, bere zeregin bidezko eta santuengatik ez zuen beti astirik izaten eta, santu haietako bi edo hiruren bizitzak irakurtzeko agintzen zion, eta gauez konta ziezaiola lekuko honek, eta halaxe egiten zuen? (BMC, 19 lib. 591 or.).
‎Beraz, diodanez, otoitz hau beren baitan sumatzean, borondatearen poz bare eta handia dena, zehazki jakin gabe zerena den, argi ikusten bada ere hemengo pozen ondoan guztiz bestelakoa dela eta ez litzatekeela nahiko izango munduko jaun eta jabe izatea bertako poz guztiekin arimak bere baitan halako zoriona sentitzeko; borondatearen barru barruan sentitzen dena da, bizitzako beste poz batzuk borondatearen kanpo aldeak, haren... –
‎izoztu egiten ditu munduko zalekeria guztiak, zeruko ur biziarekin bat egiten duenean, han baitute jatorria aipaturiko malkoek; emanak dira eta ez gure ahaleginez irabaziak. Beraz, ziur asko ez du berorik utziko gelditzen den munduko inongo gauzatan, ahal badu, su hau haietan itsasteko baizik; su hau bere berea du eta, gutxirekin kontentatu gabe, ahal balu, mundu guztia kiskaliko luke.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia