Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2001
‎Leihoko gortinak alde batera bildu zituen eskuaz, kristalaren gardentasuna agerian utziz. Leihotik zehar ikus zitezkeen zuhaitzak jada zimeltzen hasiak zeuden, eta oraindik ere adar indargabetuei tinko heltzen zieten hostoak harantz eta honantz zebiltzan hego haizeak eraginda. Negu zakarrerako prestatzen hasiak zeuden jada, kolore gorrixkako hasperenez, neguari ongi etorria egiteko asmoz.
‎Leihotik zehar ikus zitezkeen zuhaitzak jada zimeltzen hasiak zeuden, eta oraindik ere adar indargabetuei tinko heltzen zieten hostoak harantz eta honantz zebiltzan hego haizeak eraginda. Negu zakarrerako prestatzen hasiak zeuden jada, kolore gorrixkako hasperenez, neguari ongi etorria egiteko asmoz.
2003
‎Aspaldiko Coca Cola baten txapa gorria izan zitekeela esan zuen Monikak, batetik eroria edo izarrek gauez atera aurretik makillatzeko darabilten hautsen ontzia, erantsi zuen. Niri ez zitzaidan ezer bururatzen eta, metafora hoberik ez genuela aurkituko etsitzen hasiak geundenean, Goudako gazta gorri bat zirudiela bota zuen Monikak, eta Gouda, Edam, Volendam eta Amsterdam ezagutzeko planak egiten hasi ginen, nik behin eta berriz bisitatuak nituen arren Monikak ez zituelako ezagutzen.
‎Azken bi urteetan inon diren sari eta aipamen guztiak irabazten zituen, baina inoiz jasotzera agertu gabe. Haren obra itzultzeko interesaturik zeuden atzerriko argitaletxeek ere atzera jo ohi zuten, lege arazoak etor zekizkiekeelako, eta Gobernuko kultura arduradunak urduri jartzen hasiak zeuden, hain urduri ezen batzorde bat lanean jarria baitzuten auzia lehenbailehen argitzeko. Argitu beharrean, ordea, gauzak nahasten ari ginen eta gure zenbait hanka sartze ondo asko haizatu zituen prentsak, gu lotsagarri utziz, haizatzeko modukoak izan baitziren izan ere.
2004
‎Ñabarduraz jositako mundua nahi dugula aitortu dugu atal honetan, herri lorez hornitutako askotariko gizateria.53 Mundu lorategian lili koloreak ihartzen eta zimeltzen hasiak daude, lore mota batzuk ari baitira gailentzen indarraren indarrez. Lore asko eta asko, gehienak zoritxarrez, lorategirik gabe gelditzen ari dira, eta Euskal Herria dugu begien bistan, diogunaren adibide garbia bezain mingarria.
‎Etnia, etnikotasuna, etnizismoa... 417 Baten batzuk hasiak dira beldurtzen gure artean. Antza denez, aurreratu bezala, pentsatzen hasiak daude garai bateko harako arraza hitz malapartatuaren oihartzun zantzuren bat ez ote duen izango euskaldun batzuek maiztxo darabilgun hitz susmagarri horrek. Ez dakit Izagirre aipatu dudan errezeloak hartuta dabilen, zelatan.
2007
‎Begira kume txikiak; maitagarriak dira! (Karibuak) Yukonen ikusi genituenean, elur artean, lerroa egiten hasiak zeuden bidaian abiatzeko. Orain hemen daude; taldean, baina zabal zabal eginda.
2008
‎Beharbada Nadia ezagutu zuen eguneko irudiak berrikusten ari zen. Dagoeneko higatzen hasiak egongo ziren, egunero begiratzen diren argazki zaharren antzera. Ni ere Nadiarekin gogoratu nintzen.
‎Hokkaidon (Japonia) zuhaitzak landatzen zituzten bitartean, klima aldaketari aurre egiteko hitzartu duten testuan, letra txikian, energia nuklearraren erabiltzearen alde egin dute G8koek. Munduan 439 zentra nuklear daude Europan 198 eta beste 36 eraikitzeko lanak hasiak daude. AEBek, Errusiak, Txinak eta Indiak martxan dituzte zentral nuklear gehiago eraikitzeko proiektuak.
‎Hori ez da bidezkoa herriarentzat, herriak osasun baldintza hobeak behar ditu, saneamendua, hezkuntza... Hirugarrenik, etanola goraka doanez, landa lur askotan utzi egin diote jendearentzako jangaiak lantzeari, eta hasiak daude autoentzako, makinentzako elikagaiak ekoizten, eta horrek larritu egiten du gosetea, eta garestitu jangaiak.
‎Atseden pixka bat hartu ostean, lauretarako prest ziren frontoi atarian. Herriko txikienentzat, festak hasiak zeuden jada; modu onean gainera. Baina ofizialki, zazpietan, Pello Joxeperen jaitsiera eta suziaren eztandarekin batera hasi ziren.
‎Nik uste ekarriko dugula beste bat”. Kontua da, hasiak daudela Amboloren ordezkoaren bila eta badute bat edo beste begia jota ere.
2009
‎Beraz, jendarte zibilak badu zeregin erraldoia ekonomia ezagutzen hasi eta berorren norabidea zuzentzeko. Itxaron dezagun hurrengo krisialdirako gauzak aldatzen hasiak egongo direla.
‎Elenaren etxean biok bakarrik. Leon eta Ola nire azalean egongo balira, seguru honezkero pentsatzen hasiak egongo zirela Elena nola atakatu. Baina nire estiloa oso ezberdina zen.
‎helburua Azkue Bibliotekan zaintzen diren artxibo historiko guztien katalogoak egitea da eta ikerleen kontsultagai jartzea, Internet bidez, Euskaltzaindiaren webgunean. Bestetik, Dagerre egitasmoa izena jarri zitzaion lehendik hasiak zeuden digitalizazio lanei. Lacombe ondarea digitalizatuz ekin zioten egitasmoari, eta bibliotekako ondarearen digitalizazio lanek etenik ez dute izan geroztik.
2010
‎Igandean bertan jokatuko da, ziur aski Realak bigarren mailan jokatuko duen azkeneko partida, Donostia  eta Gipuzkoa osoa jai giro ezin hobean murgiltzeko aitzakiarik onena. Eguerditik hasita, Euskal Telebistak albistegietan eta Kirolez Kirol saioan Anoeta futbol zelaiarekin bat egingo du, Celtaren aurkako partida erabakigarriaren azkeneko orduaren  eta partidaren aurretiko giroan prestatzen hasiak dauden ospakizunen inguruko azken xehetasunen berri emateko.
‎GATTeko herrialde partaideak Uruguaiko Errondan1986an bildu ziren lehenbizikoz, 80ko hamarkadaren erdialdeko nazioarteko merkataritza testuinguruak horretara behartuta. Sasoi horretan merkataritza politiketangero eta babes neurri indartsuagoak hartzen hasiak zeuden eta horren erakusle izanzen Estatu Batuen aldebakarreko esku harmena, «super 301» legearekin adibidez, bere merkataritza interesen kontra ari denari enbargoa ezartzeko aukera ematen du.Estatu Batuen esku harmenak bere neurrira eraikita zegoen GATTen funtzioa etainstituzio egitura zalantzan ipintzen zituen. Ordura arteko muga sarien murrizketaprozesuak babes neurri berriak muga sariz besteko oztopoen indartzea ekarri zuen.Gainera, garapen bideko herrialdeen ekonomian nazioarteko merkataritzak zituenondorioak eta errealitatea zirela-eta, kritikak ugarituz ari ziren.
‎Santa Barbarako kolorea daukate. Hondartza oso ondo zegoela, baina aspertzen ere hasiak zeudela, esan dit Sarak. Zaldiak ikustera joan gara denok, eta handik Efrainen eta Rosarioren etxera.
2012
‎Azken itzulietan Brasilgo txirrindulariaren mugimenduek italiarrak Hodei kolpatzea eragin zuen, txirrindulari altsasuarra lurrera eroriz. Erorketa oso ikusgarria izan zen eta hasiera batean okerrena pentsatzen hasiak zeuden. Mazkiaran altxatzeko keinuak egiten zituen arren, gerri atzeko aldeko kolpeak ezin zion uzten.
‎Fotogenia apartekoak, hamabosten bat, Grand Palmier plazara eraman zituzten, hasiak baitzeuden apainketa lanak eta jende gaztea behar baitzen palmondoaren gailurrera igo eta zinta koloretsuak, fantasiazko kupula bat osatuko zutenak, handik eskegitzeko. Itxura txarreko kautxu biltzaileak, berriz, ehunen bat guztira, oihan barruko esparru batean ixtea erabaki zen.
2013
‎«Duela ordubete baino gehiago irten naiz etxetik», esan zuen Sainzek haserre. Gehiegitan iritsi da berandu eskolara; irakasleak ere nekatzen hasiak daudela antzeman du: «Linea askotan daude arazoak, eta ikasgelara etengabe ari dira sartzen berandu heldutako ikasleak».
‎Zapalkuntza areagotzera jo zuten, eta agerikoagoa zen. Aurreko mendearen hasierarako hasiak zeuden oso pauso irmoak ematen. Euskara erabiltzea debekatu egin zuen Madrilek 1901ean; Iparraldeko apaizei euskara erabiltzea galarazi egin zien prefetak 1903an.
‎Azaroan aurkeztu zuten Barraskiloa kon­tsumo taldea, nahiz eta urte bete lehenago lanean hasiak zeuden. Felix Lagos, elkarteko kideak azaldu digunez, behar batzuei erantzuna emateko bildu ziren «naturarekiko errespetuz ekoiztutako produktuak eskuratu nahi ditugu, ahalik Bide batez, eskaria badagoela erakutsi nahi diete bertako ekoizleei, horrela «bailaran lurra lan­tzen hasi nahi dutenek, ekologikoan lan egitea planteatu dezaten, ikus dezatela badagoela eskaria, beraz badagoela merkatua».
‎Korrika atzo, ostegunarekin, abiatu zen Andoaingo Martin Ugalde parketik eta Oriotik martxoaren 23an pasatuko bada ere, hasiak daude Korrikaren inguruko ekintzak. Gaur, ostirala, Korrika txikia egingo dute, 15:00etan hasi eta Bikamiotatik Herriko Plazara.
2014
‎Eta jaten hasi naiz. Hiru egun lehenagoko espinakak, jadanik galtzen hasiak zeudenak. Azeituna lata oso bat, likido eta guzti.
‎Aste Nagusiko zaldi lasterketa garrantzitsu haietarako aparkalekua atontzen hasiak zeuden langileak. Halere, neguan eta udaberrian orube abandonatu itxura hartzen zuen leku hura txukuntzen bazen lana oraindik.
2015
‎Kontzertuez gozatu nahi dutenek dagoeneko salgai dituzte sarrerak Zumaiako Turismo Bulegoan, 10 euroren truke.Buru belarri entseatzenEñaut Elorrietaren kontzertuan San Pedro Abesbatzak eta Astindu Dantza Taldeko kideek ere hartuko dute parte. Ez da lehen aldia Elorrietak tokian tokiko elkarteekin elkarlana egiten duena, iaz Getarian Artzape Euskara Elkartearen alde emandako kontzertuan ere Getariako Elkano Abesbatzak eta herriko dantzariek parte hartu baitzuten.Hilaren 27rako dena prest izan dadin, zumaiarrak hasiak daude entseguekin. Abesbatzako zuzendari Amaia Aldalurrek azaldu duenez, pasa den astean egin zuten lehen entsegua Eñaut Elorrietarekin batera, eta" oso esperientzia ona" izan zela iruditu zaio.
‎Isilpean, ordea, Zapateroren gobernuak ez zeukan nazioarteko egiaztatzaileen taldearen osaketari eragozpenik jartzeko asmorik. Currinek eta Nazioarteko Harreman Taldekoek lehendik erabakia zuten egiaztatze lan hori ez zutela euren gain hartuko, eta hasiak zeuden zeregin horretarako gaitasuna eta prestasuna zuen jendearen bila.
‎Argala hil zutenean, ETAko aparatu politikoko arduradun nagusi izan zen, 1984an atxilotu eta deportatu zuten arte. 1984tik 1986ra Santo Domingon eduki zuten, 1986tik 1987ra Ekuadorren, eta 1987ko abuztuan Aljeriara eraman zuten, ordurako hasiak zeuden harremanetan ETAren solaskidetzan parte har zezan. Txomin Iturbe hilabete batzuk lehenago hil zen, 1987ko otsailean, eta bera bihurtu zen ETAren solaskide nagusi.
‎Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaiak azken jira eman zion giltzarrapoari. Estrasburgoko auzitegiak 2009ko ekainean bere ebazpena plazaratu zuenerako, ezker abertzalean hasiak zeuden barne eztabaidan, eta batzuek proposatua zuten jardun armatua alboratzea. Horretan ari zirela, epaiak berretsi besterik ez zien egin ezker abertzalea nekez itzuliko zela hauteskunde lehiara estrategia politiko militarrari eutsiz gero.
‎–Ez, hasiak gaude. Laster eskatuko dizuet firma.
‎–aitatu nion?. Etxean zer edo zer susmatzen hasiak zeudek. Gauez ateratzen naizen bakoitzean, istilu politikoren batean sartu behar dudala pentsatzen ditek.
‎Alferrik dituk balentria guztiak. Hire adiskideak dagoeneko hasiak zeudek hizketan.
‎–Botella? operazioa prestatzen hasiak geunden, lanean ari ziren ordurako satorrak Burgosko kartzelaren azpian, eta Petxorekin batera joan nintzen arma eske berarengana. Bi metraileta eman zizkigun.
2016
‎Nolanahi ere, 2013a baino lehenago hainbat kolektibo hasiak zeuden harremanetan: bertako langileek garbi zuten fabrikak ez zuela etorkizunik izango eurak antolatu ezik.
‎Aurkeztutako kereilarekin emakumeek jasandako errepresio matxista ikusarazi nahi du Women' s Link Worlwidek, orain, frankismoaren auzian harriak mugitzen hasiak egon daitezkeela baliatuz. Fernandezek dioenez, bada zantzurik frankismoaren inguruan urteetan luzatu den isiltasuna arrakalatzen ari dela pentsatzeko.
‎Zabaldu egin nahi genuen bertsolaritza. Eta Txapelketak geuk antolatzeaz gain, urteko plazetako emariaren onentsuena biltzen zuten Bapateanak argitaratzen hasiak geunden urtero, arriskuak arrisku telebistan sartzea erabakita geneukan eta Ahotik Ahoraren ondoren Hitzetik Hortzera indar handia hartzen hasia zegoen…
‎Honezkero ohitzen hasiak egon ginateke, baina hala ere, berezia izan da antzezle guztiak taula gainean ikusi izana gure lekuetaraino abiatzen ginen bitartean. Arreta jarri nahi dut hasi aurretiko minutu horietan, haietan gauzatu delako, indar handiz gauzatu ere, antzerkiaren misterio erabatekoa:
‎Bide hori egiten hasiak zeuden erlezainak euren kabuz: Duela lauzpabost urte hautespen programa bat jarri genuen martxan, orokorrean gaixotasunei erresistenteagoak ziren erleak hautatzeko.
‎–Liburu saltzailearena ez da beharbada neurrira iritsiko, baina zakil txikiek hunkitu egiten naute, ez dakit zergatik; ikastolako ikaskideenak gogorarazten dizkidatelako beharbada?, dio eta barre algarak egiten dituzte. . Nire lagun batek bibragailuarekin pentsatu behar izaten du bere mutilarekin gozatu ahal izateko?, erantsi du, baina ez dute txistearekin barrerik egiten, dagoeneko biak berotzen hasiak daudelako seguru asko. Gero tarte luzea dator, komisarioaren arabera, ia ia hitzik gabekoa, neskak ahoa okupatua duelako eta mutilak auhen triste eta labur batzuk egiten dituelako, eta ondoren soinean dituzten arropa apurrak kentzen hasten dira.
‎Hain zuzen ere, frantses eta ingelesen jokaerak, formaz zuzen baina egiatan anbiguoak, Mussoliniri 1935ean Etiopia ahotada batez irenstea onartu zion bezala, era berean Espainian Baldwin, Halifax eta Blum beraren duda mudak izan ziren zortearen balantza Francoren alde jarri zutenak. Alferrik zen errua Sobiet Batasunari eta Nazioarteko Brigadei egoztea, ematen zuen aditzera, gero eta leunkiago?, alferrik leporatuko zitzaion Errusiari, ergel guztien eskumeneko turko buru erraz bilakatuta, gauzak okerreko bidetik sartzen hasiak egotea. Egia bestelakoa zen:
‎–esan zuen?. Kezkatzen hasiak geunden. Nondik ari zara deitzen?
hasiak baitzeuden.
2017
‎sindikatuak gordailutik" baja" ematea euren estatutuetan zehaztutako zereginera ez baziren mugatzen. Confebasken ustez ELA eta LAB" ez dagokien izaera" hartzen hasiak daude eta" boikot" dinamika daramate.
‎AEBko industria ekoizpenaren eskaintza eskaria baino askoz ere handiagoa zen, Europako industriak suspertzen hasiak baitzeuden.
‎55. Esan beharra dago Openheimer eta Vennemann hasiak daudela Basque Refugium terminoa erabiltzen. Salbuespenak dira, hala ere.
‎seguru asko, ez zen rock, twist eta antzekorik izango. Kontua da, batzuk plazatik apartatzen bezala hasiak zeudela beste batzuk plaza horretan izena hartzen.
2018
‎Eta etxekoek alabaren balentriak haizatzen jarraituko zuten beharbada, eta bizilagunak «zorionak, Bobby» ka, eta ikaskideak... Ikaskideak elkarren artean maitemintzen hasiak egongo ziren ordurako. 20 urte betetzerako, bere mugez haraindi zebilen Clay:
‎Dilistak gurtu egiten zituzten antzinako Egipton; Kolon aurreko zibilizazioek babarrunak landatzen hasiak zeuden Kristo aurreko 8.000.
‎–Gezurra zen, baina harrapaik!?. Inoiz agindu izan digute bolumena jaisteko, harresiko biztanleak protestan hasiak zeudela eta.
‎Konpartsetako ordezkariez gain, herriko ikastetxeetako, kultur taldeetako, musika eskoletako eta gazte lokaleko eragileak eta kultura departamenduko langileak bildu ziren prentsaurrekoan. Argazki koloretsua ateratzeko moduan azaldu ziren guztiak ere, mozorrotuta eta inauterietako jaiekin gozatzeko prest.Esti Mujika kultura zinegotziak adierazi zuenez, “Seguru Andoaingo eta Euskal Herriko etxe gehienetan hasiak daudela honezkero mozorro eta osagarriak prestatzen, inauteriak iristearekin batera, kalera atera eta ondo pasatzeko asmoz. Ohitura zaharra da gurean mozorro festa; dakizuenez, debekatua izan zen gure herriko historiaren momenturik ilunenetako batean, baina azken hamarkadetan berreskuratuz eta ohitura indartuz joan gara”.Egitaraua datozen egunetan Andoaingo etxeetan banatuko da.
‎Goiz alba urratzear, isla gorrixkara bat hartzen hasiak zeuden harresi inguruko teilatu gainak eta etxadiak, katedralaren atzealdeko horma tzarrak, arkuak eta harri landuzko zurkaitzak.
‎Labegeriek lehen diskoa plazaratu zuenerako bazterrak hasiak zeuden lozorrotik inarrosten eta zortzi kantuko bere diskografia hark panfletorik argigarrienak baino ahalmen pizgarriagoa izan zuen. 1957an Txillardegik lehen euskal eleberri modernoa argitaratu zuen, Leturiaren egunkari ezkutua.
2019
‎845 Konplexutasunerako egokipen ebolutibo maila batera iristen ari gara non gauza bakunez gozatzeko ahalmena galtzen hasiak gauden.
‎Polizia etxe ondoko eraikina botatzen ari dira eta foruzainendako espazioa izanen da gelditzen den espazioa.Espazio banaketa eta sarbidea Kamineroen etxeetako parkean gaur egun suhiltzaileen eta Foruzaingoaren egoitzak daude. Azken horren ondoan dagoen eraikina baldintza txarretan dago eta hura botatzeko lanak hasiak daude. Gelditzen den espazio hori Foruzaingoarendako izanen da.
2020
‎Eman zaie fitxa bidez edo egin daitekeen lana ere. Beste maila batzuetan Google enpresak ematen duen Classroom aplikazioa erabiltzen hasiak daude. Izanen da horretan pixka bat trebatzea eta sakontzea.
‎Gu oztopo handirik gabe iritsi ginen Donostiako Bulebarrera, baina poliziaren furgonetak nonahi ikusten ziren eta jende taldetxoak ere biltzen hasiak zeuden ordurako. Tentsio izugarria nabaritzen zen, konturatzen nintzen brometarako girorik ez zegoela han.
2021
‎ez genekien zein izen jarri proiektuari. Abestiak egiten hasiak geundela konturatu ginen geu ginela oraindik ere. Okene kantuan, ni eta Drake, grabazioetan eta zuzenekoetan ere aritu baitzen baxuarekin bera ere.
‎Gure memoria ahanzkorra da, eta ia ahazten hasiak gaude 36ko gerraren ondoren gure inguruan izan zirela kontzentrazio esparruak. Horietako bat Miranda de Ebrokoa izan zen, 1937tik 1947ra arte iraun zuena.
‎* Poliki poliki espetxeak hustutzen eta iheslariak etxeratzen hasiak zeuden. Zigor gogorrenak zeuzkaten azken euskal preso politikoen arrozkuntzarekin, eta Askatasunaren Ibilaldian berauen aberriratzearekin bukatu zen indultoaren atzera aurrera.
2022
‎—Katuak miauka hasiak daude urtarrilaren azkeneruntz edo otsailaren ateetan. Katu emeak katarrari deiez bezala jarduten du sexu harremanetarako gogoa duenean.
‎Pelloren baserriak alor polit bat zeukan Manexen familiaren baserriaren ondoan, eta urte hartan artoa zuten ereina. Abuztuaren bukaerarako artaleak jadanik eginak eta ontzen hasiak egoten ziren, eguraldiaren arabera.
‎Azkenean, habia barrura begiratu, eta, une batez, mutikoari iruditu zitzaion odola izoztu zitzaiola, izan ere, txorikumeak egon bai, hantxe zeuden, baina denak hilak, baita usteltzen hasiak egon ere.
‎Aditu eta hizkuntzalariez gain, gazte asko ere badirudi kezkatzen hasiak daudela gure hizkuntzaren erabileraren egoerarekin, sortu berri den Gazte Euskaltzaleen Sarea ekimena horren adibide, eta egin berri den manifestazioa Donostian, euskalgintzaren hamaika eragilek babesturik. Ikus eta ikas dezagun, beraz; beharrak asetzen has gaitezen, berandu baino lehen.
‎Ikara ia. Ondoezen bat izan ote nuen kezkatzen hasiak zeuden. Esanda soilik baino indar handiagoa hartu zuen zazpi segundoren luzerak, frogatuta.
‎The Lodgera iristen zarenerako –berehala aurkituko duzu, harrigarriro, aparkatzeko lekua–, bruntxa zerbitzatzen hasiak egongo dira, eta bezero gutxi oraindik. Bloody Mary bat eskatuko duzu, eta pancakeak bananarekin eta arrautzekin:
‎Sartzen da lorategian eta lehen pausoetatik egiten du topo mimosekin. Loretan daude, etxekoak zapuzten hasiak daudenean. Aurkitzen duen lehen aulkian esertzen da eta begiak zabalik dituela biltzen du arreta guztia usaimenera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia