Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 354

2000
‎Horregatik iruditzen zait abstentzioa ez dela bide motzena zerbait lortzeko. Uste dut oraingoan ia 900.000 pertsona izan direla hemen botoa ematera joan ez direnak eta uste dut, baita ere, kopuru hori handitzen joan daitekeela, baina ez EH k joera hori aholkatu duelako edota hurrengo batean ere aholka dezakeelako, baizik eta jendea aspertzen eta nazkatzen hasia dagoelako aspalditik edozein partidutaz (eta EH beste partidu bat gehiago da). Hemen konbentzitu egin behar da, hemen partiduek konbentzitu egin behar dute... politika eginez, hau da, soluzio zehatzak lortuz jendearen onurarako.
‎—eta, aurpegia koadrotik urruntzen zuela eta behako luze batean ikusten ari zenaz laketzen zela, erran zuen—: Ba al dakik konbentzitzen hasia nagoela ezen, egiten ari naizen pinturaz denaz bezainbatean ere, ez nabilela bide zuzenetik urrun, bizitza osoan bertzela uste izan badut ere.... Zeren ene pintura hau, arau horien aldekoa den neurrian, bizitzaren aldekoa baita eta erotasunaren kontrakoa... eta zeren artea, enetzat, bizitzaren alde egoitea baita, azken finean.
‎Tximistaren abiadan jaiki, eta bizi bizi txalotu nituen Armando Bonillaren hitzak. Gortzen hasia zegoenez, ez zituen nire txaloak entzun, eta altxatu bezala eseri nintzen, lotsagarri samar gelditu ote nintzen sentsazioarekin.
‎Zuengatik ari gaituk hemen bidaia alferrikaltzen jaurti du Luisek bat batean altxatu, eta, haserre antzean, komunerantza joateko; baina harakoan ahopean entzun ahal izan diot: Sherif honekin nazkatzen hasia nago...
‎Herrigune nagusira heldu baino lehen, bide ertz batean eseri ginen, Lizartzako etxeei begira. Iluntzen hasia zegoen. Arrats beheran geunden, beraz, Lauaxeta eta biok.
‎Saltzailea berantetsia eta haserretzen ere hasia zegoen, argazki zahar batetik aterea zirudien erosle bitxi haren geldotasuna kari.
2001
‎Bere aurpegi polita nahikoa zitzaiola edozer esateko? Nekatzen hasia nengoen, nekatzen eta aspertzen.
‎Familiak aholkatutako karrera atsegin ez eta, bide erdian utzi du den dena. Garagardo lantegian sartu da lanean, oihal denda ere behe  rantz hasia dago-eta. Bederatzi hilabete egingo ditu han.
‎Publikoa berantesten hasia zegoen. Guebokinderrek ahotsa altxatu zuen, ni berriz deitzeko.
‎– Ondo zagok zerri arraioa! Hi tipo legala hintzela sinesten hasia nengoan... Baboa ni, deskuidu ederrean nengoan, bai horixe!
2002
‎Iazko udaberrian jokatu zen Eskualdeetako Txapelketetako irabazleek eta Bizkaiko Txapelketaren edizioren batean finalista izandakoek parte hartuko dute aurtengoan. Guztira, 37 bertsolariren zerrenda osatu da dagoeneko hasia dagoen lehiarako. Hiru fasetan banatuko da:
‎–Orain, orain! , esan zion Zilarbizik ahapeka, ordurako pazientzia galtzen hasia baitzegoen?. Moztu iezaiozu burua!
‎Luze gabe, kalera atera ziren. Eguzkia zokoratzen hasia zegoen, laster ilunduko zuen. Josu R k ilunabarra irentsi zuen, eta ilunabarrak bere baitan murgiltzera gonbidatzen zuela deliberatu zuen.
2003
‎Herri kiroletan Iparraldekoekin harremanetan hasi ginenean deskubritu nituen pottokak, Hegoaldean guztiz galdua baitzegoen. 1972rako jada Ezpeletako Pottoka Elkartea lanean hasia zegoen, eta ikerketa bat ere aurkeztua zuten Frantzian pottoka arraza homologatzeko. Baita lortu ere.
‎Nik ez nion inoiz sinetsi. Berrogei urteren muga gainditua nuen, bigarren nerabezaroan sartzea bezala da hori edo okerrago, pitin bat obsesionatzen hasia nengoen bizitzaren gainbeherarekin, eta Monikak adinarekin ahazten lagunduko zidala erabaki nuen. Baina ez zen halakorik gertatu.
‎–Aktore adiskide batekin hitz eginda zegoen heriotza antzezteko. ...iotzaren berri eman eta prestaturik zituzten frogak, lehen eman dizkizudanak, erakustea eta ondoko egunetan jendaurrean burumakur, goibel eta samindurik agertzea, aski nuela hileta egunean eta omenaldikoan malkoren batzuk isurtzea edo, ezin banuen, betaurreko beltzak jantzirik, nire itxura urrun eta ausentearekin ibiltzea, hori oso ondo egingo nuela esan zidaten, dagoeneko alargun aire bat hartzen hasia nengoela-eta. Nik ezetz erantzun nien.
‎Zuek, ertzaintza osoa mobilizatuta ere, ez zenuten inoiz harrapatzeko itxurarik. Bere azken nobelek zerbait hutsala, alferrikakoa zutela ohartu zen zuek, kritikariok, ezer esan baino lehen; bere burua imitatzen hasia zegoela eta nitasun berri bat asmatu behar zuela erabaki zuen, jendeak lehen egunean bezala irakur zezan, eta horretarako ez zuela bere burua hiltzea beste biderik. Bere aitzindariak bezalaxe, benetako Romain Garyk bezalaxe, gezur handi baten gainean, iruzur baten inguruan eraiki nahi zuen bere ahots berria:
‎Etxetik giltzak hartu eta Monikaren bila abiatu nintzen, sumatzen hasia bainengoen berak bakarrik eman ziezadakeela epailearen eskuetatik libratzeko laguntza. Aski nuen txirrina jo eta, baldin etxean bazegoen, gertatuaren berri ematea, idazlea bere emazteak nola hil zuen agertu eta ni zein ataka gaiztoan sartu ninduen adieraztea.
‎Bere bigarren nobelaren hasierarekin kointziditu zuen bere hotzaldiak. Beharbada Monika Frischekin aspertzen hasi zen, edo nirekin aspertzen hasia zegoelako utzi zituen aldi batez albora haren liburuak, eta Pessoarekin ikusi nuen bolada luze batez, gauzak gure artean ondo ez zihoazen seinale. Leihoaz bestalde euria ari zuen bitartean Pessoa irakurtzea arriskugarria zela esaten nion, eta halaxe zen, tristura umel batez kutsaturik bezala ibili zen bolada batez, xangrin edo saudade sakon batekin.
‎Une horretan Monika, esku batarekin bere bularrak maindirearekin estaliz eta beste eskua ahoan zuela bere gelatik atera izan balitz, ez nuen jakingo zer esan edo zer egin, berriro atea itxi eta ihes egitea ere pentsaturik nuen, Monikak ez ninduen hain erraz ezagutuko, begi zelatari bat baizik ez zuen ikusiko ate zirriztutik, oraindik garaiz nengoen atea pausatuki itxi eta itzultzeko, baina erabaki bat hartu eta kontrakoa egiteko inoiz izaten dugun adurrarekin zabaldu nuen atea, gainditu nuen muga, jarri nuen oin bat etxe barruan eta lasaiago sentitu nintzen: ...inora eramanak, nik beti horrela ikusi nituen, ez lehen gauean, gau horretan Monikari jarraiki sartu nintzenean adiago bainengoen bere keinuei, aginduei edo esanei," hasi zaitez biluzten, segituan nator" esan zuenean, baina bai biharamunean, eguzkiaren argiak etxeko bi gelak eta, zeharka, pasilloa ere argitzen zituenean eta ni Monikak ukitzen zuen guztiaz, ez oheaz bakarrik, interesatzen hasia nengoenean.
‎Lehergailu batek eztanda egin ondoren bezala, denak ezkutatu egin zirela ematen zuen. Handik egun batzuetara, iragarpenon oihartzuna galtzen hasia zegoenean, Ramon Saizarbitoriaren gutuna agertu zen egunkarian, oso kexu, berak hainbat neke eta sufrikarioren bidez eraikitako pertsonaiak igarleak une batean zirriborratu zituelako eta bukatzeko zorian zuen nobela inprentara igorri ordez sutara bota edo ez zalantzan zegoela jakinaraziz. Koldo Izagirrek eta Atxagak ere hitz egiten dute azkenik, igarleak bete betean asmatu duela aitortuz, urte berrirako iragarri zituen nobela horietan lanean ari direla jakinaraziz eta sormen askatasunaren aurka egindako erasoaren kontra epaitegira joko dutela abisu emanez.
‎Ni, zerbait egite aldera, euskal nobelagintzan agertzen diren maitaleei buruzko liburuaren ondotik hego haizeak gure literaturan duen presentziaz lantxo bat zirriborratzen hasia nengoen eta horretan pasatzen nuen nire denbora librea, edo abandonatu samarrik nituen Barthes, Bakhtin, Gadamer eta beste nire autore kutunenen liburuetara itzuli ohi nintzen.
‎Hala adierazi zuen atezainak bere adierazpenetan. Eta hala pentsatzen hasia egongo zen orduan, nik irribarre okertuarekin ikusi nuenean. Ez nion kasurik egin.
‎Gogoan daukat amona denda ixtekotan zela. Iluntzeko 8ak ziren eta eguna iluntzen hasia zegoen. Amona Sara iritsi berriak ziren liburu batzuk atontzen ari zela sartu nintzen eskaparatean.
‎Aski da. Aspaldi honetan Josebarekin izan dituen solasaldi guztiak itaunketa hutsak izan dira, eta gogaitzen hasia dago. Haren aldera jiratu da, nekatu itxurak eginez.
2004
‎Badugu euskaldunok Europarekiko sentimendu berezi bat. Orain dela urte asko, inor gutxik Europarantz begiratzen zuenean, euskal mugimendua lanean hasia zegoen eta gaur egun, oraindik ere horretan jarraitzen dugu.
‎Bigarrenik, bigarrenak, gauza zer edo zer aldatzen hasia dagoela erreparatu du. Ez askorik, egia esateko, baina zertxobait bai behintzat.
‎Gure tesia ere, dirudienez, zartatzen hasia dago. Lurraldetasunaren beste ikuspegi batzuk hasiak baitira eztabaidaren plazara jalgitzen.
‎Euskararen aldeko hizkuntza politikaren porrota inon baino nabarmenago islatzen da euskalgintzaren sail honetan. Euskara ikasteko eta alfabetatzeko iturria agortzen hasia dago: txorroka atera lukeena, tantaka tantaka besterik ez da ateratzen.
‎Uda joan eta iraileko eguzki goxoa etorri zenerako, ordea, hasia nengoen bizimodu berriaren kolorinetako garrak ikusten. Eta su ttiki hark, zotzarenak Bernardette bezala, harrapatu egin ninduen.
‎Denek ahaztua nindutela konturatu nintzen orduan, eta La Vache qui Riten etsenplua jarraitzea erabaki nuen. Alde batera, zaldiarena ikusi eta neure behitasunaz harrotzen hasia nengoen, eta bestera, zer ikara eta zer ikaraondo, ez neukan batere ikararik, bueltatu egin nahi nien hortzaundiei pasarazitako memento txarra.
‎Ordurako, ordea, denbora pasatzen ari zela eta, nire begi aurreko maindirea mantxatzen hasia zegoen. Erdi gris erdi beltz ziren forma batzuk ikusten nituen haren goiko aldean.
‎Baina nik bai, nik aurkitzen nien zentzurik. Ordurako hasia nengoen logikaz pentsatzen.
‎Lelotu aurpegia paratuz ezkutatu zuen Ferminek barnean irakiten zeukan erresumina. " Ñoñostiarra, nazkatzen hasia nago, kuanto delitua egin dudala ikastera joatearekin" esan zuen bere baitarako.
2005
‎Badaramat aste bete kontinente honetan eta gurasoen hutsunea sentitzen hasia nago, nire herriko eguraldi hezea, nire mendiak, zelaiak eta nola ez! lagunak... ametsetan eta gogoetan bakarrik sentitu ditzaket.
‎Albertoren zati hura zaila zen puzzlean sartzeko, eta areago, itxaron eta itxaron, goizeko ordu bata jo zidalarik hantxe zelatan. Nahastu ote nintzen pentsatzen hasia nengoen; ni konturatu gabe irten ote zen, bada. Orduantxe ikusi nuen irteten; plaza zeharkatu, eta frontoiaren izkinatik urrundu zen.
2006
‎usteltzen hasia dago ta
‎Eguzkia beheranzko bidea hartzen hasia zegoen ordurako. Dorre luze bat ikusi abartu nuen, aurrean, harresiz inguratuta.
‎Gainera, ondo idatz dezakedan honetan, ez dut ondo idatzi nahi," eske" batzuk sartu nahi ditut, ez dut erakutsi nahi hogei urtetan bezala zein sinonimo eta zein egitura bihurri erabil dezakegun, zerbait hurbilagoa, arrunta egin nahi nuen, ia ia arrunkeriaren ertzean dagoen zerbait. Ondo idazten ikasi dudanean, aspertzen hasia nago literaturaz eta idazleen munduaz.
‎Ohartu orduko Zurriolara iritsiak ginen. Trafikoa ugaltzen eta bizkortzen hasia zegoen. Ez zegoen dudarik, elkarri agur esateko ordua zen.
2007
‎Etxebizitza Ministerioak argitara emaniko azken datuek berretsi dutenez, etxebizitzaren garestitzea mantsotzeaz gainera, prezioen beherakada ere atzematen hasia dago hainbat eskualdetan: Granada, Zamora, Bizkaia eta Alacant dira jaitsiera orokor horiek erakutsi dituzten hiriburuetako batzuk.
‎Alta,, sekulartasuna? deitu ohi dena, hasia dago; ez da nahikoa esatea, herriak, hizkuntzak, Jainkoak sortu zituela (hauxe da, bestalde, hizkuntzaren jatorri eta naturaren inguruko saioen bolada. Frantzian ez gutxiago Alemanian baino).
‎kulturbitasunaren aldeko proposamenak eginak ditut hor nonbait euskalduntzearen dinamika eragite aldera, baina oker ibili naiz. Dena esan behar badut, esan dezadanbanuela halako zalantzatxo bat delako bitasun horren gainean, baina neu ere modaideologikoaren aurrean amore ematen hasia nengoen. Azterketa enpiriko honekbesterik dio noski:
‎«Zer daukagu guk komunik gure hizkuntza eta literatura baino?». Alta «sekulartasuna» deitu ohi dena, hasia dago; ez da nahikoa esatea, herriak, hizkuntzak, Jainkoak sortu zituela (hauxe da, bestalde, hizkuntzaren jatorria eta naturaren inguruko saioen bolada. Frantzian ez gutxiago Alemanian baino).
‎Bera erdi erdian ageri zen, errauts kutxa eskuetan zuela. Ordurako, galerna hasia zegoen, eta, zorionez, bere ile txima beltz luzeek ia aurpegi osoa estaltzen zioten. " Eskerrak aitak ez zuen Gara inoiz irakurtzen", egin zuen bere kabutan," baina irakurrita ere, nekez ezagutuko ninduen".
‎Arrats apaltzen hasia zegoen.
‎Bidaideak ez zion, agi denez, espero zuen arreta eskaintzen, eta Migel susmatzen hasia zegoena gertatu zen: afariaren usaina aditzen zen giroan eta, tripulazioa bueltaka zebilela ikusirik, eskua altxatu zuen Alberto Josek.
2008
‎Hurrengo hauteskundeetan 43 urte izango ditu Le Penen alabak eta aitak esan du gaztea dela, bera, ordea, aitona. Gainera, alderdiko presidenteordea bera ere, zahartzen hasia dagoela uste du Le Penek, 2012an 62 urte izango dituelako.
‎Zer pentsaturik eman zidan; are gehiago: pentsatzen eta sinesten hasia nago arrazoi osoa ez ote zuen. Izan ere, badira gaixoak urdailetik gaixotzen direnak, beste batzuk bihotzetik, hauek hesteetatik eta haiek giltzurrunetatik?
‎Ni nire txokoan eseri eta jaten hasia nengoen.
‎Pentsatzen jarri da: laster gaua da, iluntzen hasia dago. oinez egin nahi izanez gero, ordu bi baino gehiago lituzke, argi barik, autoa utzi zuen lekura itzultzeko.
‎Gizakiari eta munduari buruzko konprentsioa eta eroapena adieraz zitzakeen, baina baita nazka, etsipena eta nekea ere. Berak bazekiela iruditu zitzaidan ni susmatzen hasia nengoena: bi emakumeak elkar hartuta zeudela eta, beren apeta eta gutiziak asetzeko erabili gintuzten neurrian, ordezkagarriak ginela.
‎Orduan ez zegoen jasoa ezta Empire State entzutetsua ere. Dena den, hasia zegoen New Yorken etxe orratzen sukarra. Woolworth dotorea horren adibide da.
‎Urrian Napoleonen gudarosteak penintsulan sartuko zirela jakin izanda, poztu eta dena egingo zen beharbada. Ordurako, Laskurainek Eibarko handikiekin zuen harreman ona gaiztotzen hasia zegoen, Santa Kruzeko markesak Laskurainen ordez Esteban Arrazola gasteiztarra izendatu baitzuen bere jabetzen administrari362.
‎Ceramic Dog hasi zen 21:30ean, Heineken karpan, eta Frank Wess & Barcelona Jazz Orchestra, Frigo espazioan. Eguzkia itsasoan sartzen hasia zegoen ordurako, baina giroak ez zuen behera egin. Alderantziz, jendea han eta hemen ikusten zen kontzertuetan:
‎Apirilean indarrean sartu zen eta PNVk gehiengo absolutuz gobernatzen zuen lehen udal demokratikoarengana jo genuen laguntza eske. Ez genuen aurreikusitakoa baino xemeiko bat gehiago lortu, PNV hasia zegoen ordurako inoiz okupatu ez zituen gizarte esparruak okupatzeko saioak egiten eta andafuerako soinekoa eman ziguten, beste zenbait herritan bezalaxe. Geure egitarau osoa entregatu behar izan genuen, etsaiari armak entregatzen zaizkion bezala, eta Urrestillan, inoiz baino bertako jende gehiago inplikatuz eta “Gora zaharrak” oihu eginez gu beharrezko ez gintuen beste antolamendu aro berri bati ekin zitzaion, Azpeitiko udalaren inbolukrazio maila handixeagoarekin.
‎Zer pentsaturik eman zidan; are gehiago: pentsatzen eta sinesten hasia nago arrazoi osoa ez ote zuen. Izan ere, badira gaixoak urdailetik gaixotzen direnak, beste batzuk bihotzetik, hauek hesteetatik eta haiek giltzurrunetatik... eta beste batzuk burutik.
‎Gero, ez hain aspaldi, iruditzen zitzaidan Zerbaitek dituela gizonak gaiztotzen eta usteltzen. Orain hasia nago pentsatzen ez dagoela gaiztorik eta ustelik, eta gizona, zehazki, txarra dela bere betean, eta emakumea ere bai, besterentzat txarra eta bere buruarentzat txarragoa, eta txar garbiak direla batzuk eta on itxurako txarragoak beste batzuk, baina litekeena da hauek denak pentsamendu gaiztoak edo ustelak izatea.
‎Neretzat, berriz, jendea tontotzeko inbentu bat, aurrenetakoa, eta ia derrigorrean baizik jaten ez dudan gauza bat. Anorexia ikusten hasia nago beren umeen ahoa ogiz ixildu nahi lukeen amaren kontrako kasketa kosmiko bat bezala.
‎Jaun/ andre ikertzaile zintzook: ez dakit kontuan hartzeko moduko hipotesia den, baina pentsatzen hasia nago minbiziaren ugaltze izugarri hau ez ote den etorri geure buruari komeni baino inportantzia gehiago ematetik eta honen ondorio zuzena litzatekeen zelulen asko izan nahi kontrolgabe batetik. (Eta ez dut baztertzen nork bere buruari inportantzia gutxitxo ematetik letozkeen gaitzak egotea eguzkiaren azpian, eta, hain zuzen ere, eguzkiak gogorkienik jotzen duen aurkintzetan).
‎" polliki jan, eta txikituta; gauzei tamaina hartu; denak ez sinistu...". Eta infernua etengabeko ekitaldiz betetako leku bat bezala irudikatzen hasi naizenetik, honako zahar esan hau ere ontzat jotzen hasia nago: " festak jendea izorratzeko izaten dira".
‎Ondo osatutako sukaldean bada gozotik, gezatik, gazitik, minetik, erretik, egositik, gordinetik eta denetik; bada gustua, usaina, lurruna, beroa, epela, hotza eta hotzila. Idazten ez, baina irakurtzen hasia nago tarteka sukaldean. Ea noraino iristen naizen nere deskarreran.
‎Ohitura hartzen hasia nago, galdera bat barruan dantzan darabildanean, ez dakienari galdetzekoa: ez dakiena, bai, eta tonto hotsekoa baldin bada, hobe kasik.
‎" Gauzak gero eta nekezago ulertzen ditxiat", bota dit ni baino zaharragoko lagun batek, kezkatan bezala. Nik esan diot askozaz latzagoa litzatekeela gauzak gero eta errazago ulertzeraino eskastea, eta usaina hartzen hasia nagoela zorioneko galtzeimerra ez ote den izango beren bizian gauzak errazegi ulertu dituztenen gaitza, eta gauzen ulertu ezina deskubritzeak dakarren poz koxkorra zer den ez dakitenen eromen degeneratiboa, eta hola. Asko lasaitu da gizona.
‎Uko eginda bezala sentitzen naiz gure espezie honen ustezko gehiagotasunari (erlijio gureak eta zientzia gureak aitortzen diguten gehientasunari). Amakume soila sentitzen hasia nago eta beste edozein amakumeren pareko. Beren burua ontzeko" animalismo" hiper xentxiblea asmatu duten gizakumeei entzungor eginik, amakumeok elkar maitatzeko eta elkar hiltzeko daukagun grazia atera nahi dut argitara.
2009
‎Oso aspalditik datorkit, baina ezkutuan eramaten dut, kar, kar. Oraintxe animatzen hasia nago zer edo zer argitaratzera.
‎atzera etorri, udazken eta neguan berriz dena joateko. Negua zelaietan pasa eta, maiatza orduko bordara itzultzen denean, goian oraindik murritz dago belarra, eguzkia baina hasia dago lur azala berotzen. Laster betiko urdingunean ziza xuriak erneko dira, ikusiko da txabola aurreko haitzean urteroko belea biraka, lehenengo bat, gero biak, haitz horretantxe egiten dute habia urtero?, muino oraindik gorrian betiko kamamila usaingozoa zabalduko da.
‎–Bilbotik, agureak berton dauka etxea?. . Beti zure agure horrekin, Martin, pentsatzen hasia nago ez dela existitzen?. –Existitzen da bai, neskato gazteak gustatzen zaizkio eta billarra?.
‎Kopetako ileak albo batera eraman nituen. Zakilixutek, erdi bustita eta difuminatzen hasia egonik ere, barre egiten zidan lurretik.
‎NARRATOR: (OFF) Orratz buru baten tamainako burmuina izanagatik ere, Caliphora euliek kilometrotara usaintzen dute usteltzen hasia dagoen gorpua. // Eta hirurehun eta hirurogei graduko ikusmena izanda, erraz lurreratzen dira gorpuaren gainean.
‎HAIZEA k laneko karpeta eta orri piloa darama besapean. Solasa aurretik hasia dago.
‎Hauteskunde kanpaina azken astean sartu denean, nekatzen hasia dago Aintzane Ezenarro (Getaria, 1971). Digitalekin eta tokian tokikoekin, komunikabideen kopurua asko gehitu dela dio, eta elkarrizketaz elkarrizketa dabil, denbora libre askorik gabe.
‎Iaz, Diputazioak berak osatutako adituen batzordeak idazkunen faltsutasuna erabaki zuenean, Foru Diputazioaren zerbitzu juridikoek frogak fiskalaren esku uztea erabaki zuten. Ordurako bide administratiboa hasia zegoen, balizko irregulartasunak eta arduragabekeriak argitzeko. Prozeduraren amaieran, isun administratiboak zeuden.
‎Set horretako aurreneko jokoetan huts gehiegi egin zituen suediarrak, eta nekea zein beroaren eragina pairatzen hasia zegoela zirudien. Baina pilota gupidagabe astintzen hasi zen, Gonzalez ezustean harrapatu, eta hurrengo bost jokoak irabazi zituen jarraian.
‎Lluis Llach-ek 1968an jendarteratu zuen" L' estaca" eta Gorka Knörrek euskaraz abestu zuen," Agure zaharra" izenburuaz: " Bainan guztiok batera, saiatu hura botatzera, usteltzen hasia dago, ta laister eroriko da. Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan, ikusiko dek nola nola, laister eroriko dan".
‎Ikara pasatu eta Expoa amaitu ondoren, hamahiru urtez inork ez zion ez argazkirik atera, ez kasu handirik egin. Orduan, hondatzen hasia zegoen ontzia konpondu zuten hiru pertsonak tartean, Jose Luis Ugarte euskalduna, Nao Victoria Fundazioko presidentearen laguntzarekin, Juan Salarekin (www.fundacionnaovictoria.org). Horiek eman zioten, beste batzuekin batera, bira munduari Victoria itsasontziaren erreplikan artean.
‎Brunok konplizitatea bilatu zuen emakumearengan. Irene kezkatzen hasia zegoen Claudiorekin. Ohi baino ilunago sumatzen zuen, barruan zerbait gordeko balu bezala.
‎Zer ideia nazkagarri eta paranoikoak. Pentsatzen hasia nengoan horiei buruzko txostena bestaldera pasatu behar nuela, petardo bat jarri eta behingoz zentzarazteko. Baina, ostia, orduan bai ez zidala inoiz barkatuko arrebak.
‎Nik hemen ezagutzen zen komuna bakarra, bakarka bisitatzen zela esan nion. Eguna argitzen hasia zegoen ordurako. Osteguna heldu zen barru aldeko mendietatik.
‎Alferrik. Ez nengoen prest, ez nuen nahi, nekatzen hasia nengoen.
‎Ez dakit nola kontu egin nion neure buruari. Iruditu zitzaidan liburu zaharren batekin heldu zela, eta hasia nengoen nardatzen hainbeste paperekin. Papera jaten zuela ematen zuen.
‎– Bai. Aita hasia dago Kuban dituen inbertsioak Londresera eramaten.
‎Apal apal bukatu zuen, zer esaten zuen ere ulertzen ez zitzaiola. Nahasten hasia zegoen ordurako. Eskerrak, hala ere; isildu zen.
‎Ramiro bera hasia zegoen Gorritxori eta besteei burua berotzen.
‎– Mintzen hasia dago ardo hau.
‎Gutun hau jasotzeko gogorik ere ez nuen, ez dakit zer fantasia klase asmatu ditudan, Ramirok gutun bat neukala esan didanean. Begiak nekatzen hasiak dauzkat, Arrietarekin nazkatzen hasia nago. Utzi egin nuke, oinetako berriak erosi, eta etxera joan, baina baietz esan diot Ramirori, ekartzeko beste pitxer bat.
‎Eskutik irristatu zait gutuna. Ordurako, errezoan hasia dago Ramiro. Ez dut ondo entzuten, baina sumatzen dut haren erretolika.
‎Gai zen orduak eta orduak zentzugabekeriak, bata bestearen atzetik, esateko. Ordurako nahasten hasia egongo zen akaso.
2010
‎Espainiako aurrekontuak aurrera ateratzeko laguna EAJ izango duela, tankera ematen hasia dago Jose Luis Rodriguez Zapatero, Espainiako Gobernuko presidentea. Esan du alderdi hori duela lehentasunezko solaskide aurrekontuei buruzko eztabaidetan.
‎eta Ohe bat ozeanoaren erdian nobelak trilogia baten parte izango zirela uste nuen, baina orain badauzkat ideiak pentalogia osatzeko, nahiz eta dakidan osatuko dudan. Orain idazten hasia nagoen nobela Italian kokatuko da. Gizon bat agertzen da Bordigherako hondartzan, memoria erabat galduta, nor den ere ez dakiela.
‎Plana jada aplikatzen hasia dago: curriculuma erreformatu egin da; udan hasi dira lehen formazio ekintzak, ikasturtean zehar jarraituko dutenak; lanean ari gara aurreko planean aipatzen ziren material didaktikoak birformulatzeko; baita elkarbizitzarako behatokia hobetzeko ere; eta iritsi gara bukatzera ikastetxeetako elkarbizitza planak orientatzeko balioko duen informea.
‎Urte haietan, Galileo hasia zegoen teleskopiotik begiratzen. Eta laster, beste astronomo batzuk ere hasi ziren halakoak erabiltzen.
‎Esate baterako, Espainiako historian ikusten da hori. Espainia zen garai hartako inperioa, baina ordurako pixka bat gainbehera hasia zegoen. 1598an, Vervinsgo bakea sinatu zuen Frantziarekin; 1604an, Ingalaterrarekin; eta 1609an, Herbeheretako Probintzia Batuekin.
‎eta nire ordenan ez dira udako elur jasak sartzen, ez ezerezetik bat batean sortutako iturriak, ez sorginak, ezta asto herrenak hegan ere. Eta inoiz ikusiko banitu, erotzen hasia nagoela pentsatuko nuke, erantzun zion aitak;. Ama Birjina sorginekin eta asto herrenekin parekatu nahi al duzu?
‎gure arteko ariketa intelektualak ziren, birtuosismo nola halako baten ezaugarriak zituztenak, beste ezer baino gehiago: gureak ez ziren, beraz, nirvanaren existentziaren tesia berresten zutèn froga gezurtaezinak, baina zeinen ongi pasatzen genuen, eta zeinen ongi etorri zitzaidan niri zure aurkikuntza hura, gas nobleei lotutakoa!, halako moldez, non aurkikuntzak guztiz animatu baininduen, neure patua, neure kabuz onartzen hasia nengoena, guztiz onartzeko bidean, psikearen indarrak erabat menderatzen inoiz ikasten ez bada ere.
‎Eragile politiko nagusiak bestela ere jabetuta zeuden, su etenaz geroztik, prozesua bide okerrean sartua zegoela. Iritzi publikoa ere hasia zegoen mezu ezkorrak jasotzen, Batasuneko buruzagiak azkenaldiko agerraldi guztietan esaten ari baitziren prozesua krisian zegoela. Baina ETAren agiriak, adierazpenaren tonuak, eta batez ere. ETAk erantzun egingo du?
‎Otegik ez du ulertzen Espainiako Gobernuak eta auzitegiek zergatik jokatu zuten jokatu zuten bezala De Juanaren auziarekin; edo, adibidez, Parot doktrinarekin. Izan ere, 2006ko otsailean ezarri zuen Auzitegi Gorenak Parot doktrina, bake prozesua bideratzen hasia zegoenean eta ETA su etena ematekotan zenean, aske gelditzeko zorian ziren ETAko zenbait preso beste zenbait urtetan giltzapean edukitzeko, 30 urte osorik bete arte. Loiolako elkarrizketen garaian, hamar presori ezarri zieten Gorenaren irizpide berria.
‎Urkulluk ez du esaten hausteko erabakia inork aldez aurretik hartu zuenik, baina Loiolako elkarrizketak hasi zirenerako prozesua hondoratzen hasia zegoela dio: –Batak eta besteak eskatuta EAJ prozesuan sartu zenerako, beraien artekoa [PSOEren eta ezker abertzalearen artekoa] porroterako bidean zegoen.
‎Luia jakitun zen amaren etsai txikia zela. Gauzak horrela ziren, ez zituen berak sortu, eta rol hura nola jokatu ikasten hasia zegoen.
‎Hori guztia ongi zegoen, zoragarri, denak ziren artista handiak baina tigreak non zeuden galdetzen hasia zegoen Ander, Nino berriz pistara irten zenean. Ez zuen lehengo mutila ematen, ez zeraman farfailadun arropa urdina jantzita.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hasi egon jada 6 (0,04)
hasi egon ordurako 6 (0,04)
hasi egon pentsatu 6 (0,04)
hasi egon bera 4 (0,03)
hasi egon ni 4 (0,03)
hasi egon ordu 3 (0,02)
hasi egon zu 3 (0,02)
hasi egon arrazoi 2 (0,01)
hasi egon bigarren 2 (0,01)
hasi egon esan 2 (0,01)
hasi egon etxe 2 (0,01)
hasi egon garai 2 (0,01)
hasi egon iruditu 2 (0,01)
hasi egon Jose 2 (0,01)
hasi egon afari 1 (0,01)
hasi egon agertu 1 (0,01)
hasi egon agure 1 (0,01)
hasi egon Aintzane 1 (0,01)
hasi egon aita 1 (0,01)
hasi egon aitortu 1 (0,01)
hasi egon albiste 1 (0,01)
hasi egon aldarrikapen 1 (0,01)
hasi egon Ander 1 (0,01)
hasi egon Aralar 1 (0,01)
hasi egon ardatz 1 (0,01)
hasi egon ardo 1 (0,01)
hasi egon arrano 1 (0,01)
hasi egon aspalditik 1 (0,01)
hasi egon ate 1 (0,01)
hasi egon baserri 1 (0,01)
hasi egon bazka 1 (0,01)
hasi egon berak 1 (0,01)
hasi egon beti 1 (0,01)
hasi egon Bidasoa 1 (0,01)
hasi egon bizimodu 1 (0,01)
hasi egon bizitza 1 (0,01)
hasi egon borroka 1 (0,01)
hasi egon dibidendu 1 (0,01)
hasi egon ea 1 (0,01)
hasi egon egunkari 1 (0,01)
hasi egon elkar 1 (0,01)
hasi egon ere 1 (0,01)
hasi egon erreparatu 1 (0,01)
hasi egon etorri 1 (0,01)
hasi egon ez 1 (0,01)
hasi egon ezen 1 (0,01)
hasi egon ezer 1 (0,01)
hasi egon ezker 1 (0,01)
hasi egon eztabaida 1 (0,01)
hasi egon gaur 1 (0,01)
hasi egon gero 1 (0,01)
hasi egon gertatu 1 (0,01)
hasi egon Goizueta 1 (0,01)
hasi egon gorpu 1 (0,01)
hasi egon Gorritxo 1 (0,01)
hasi egon hainbat 1 (0,01)
hasi egon hainbeste 1 (0,01)
hasi egon haserretu 1 (0,01)
hasi egon hemen 1 (0,01)
hasi egon hi 1 (0,01)
hasi egon hizkuntza 1 (0,01)
hasi egon hori 1 (0,01)
hasi egon horiek 1 (0,01)
hasi egon horixe 1 (0,01)
hasi egon irrati 1 (0,01)
hasi egon jertse 1 (0,01)
hasi egon Kuba 1 (0,01)
hasi egon lehertu 1 (0,01)
hasi egon lehia 1 (0,01)
hasi egon lelo 1 (0,01)
hasi egon literatura 1 (0,01)
hasi egon logika 1 (0,01)
hasi egon lur 1 (0,01)
hasi egon mapa 1 (0,01)
hasi egon metodo 1 (0,01)
hasi egon mezu 1 (0,01)
hasi egon militar 1 (0,01)
hasi egon minbizi 1 (0,01)
hasi egon mu 1 (0,01)
hasi egon Nafarroa 1 (0,01)
hasi egon nardatu 1 (0,01)
hasi egon Pedro 1 (0,01)
hasi egon Pirinioak 1 (0,01)
hasi egon Ramiro 1 (0,01)
hasi egon Vincent 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia