Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 47

2000
‎Baina, deusetan hasi aitzin, derradan, justuki eta zuzentki, bertze zerbait: izan ere, bertze nonbait kontatu dizut, jaun André, nola egin zuen ene arimak Felisak kontatzen zizkidan ipuinen aterbetik zientziaren aterberat; baina hirugarren aterbe bat ere izan nuen, bertze biak bezain inportanta, bederatzi hamalau urte bitartean bere babesa eman zidana eta alborat utzi ezin dudana, eta aterbe hura izan zen jaun Marcel Dibarsorok bere irakaspenekin eta bere bihotz liberaltasunarekin eskaini zidana.
‎Erretorika eta oratoria emaiten zigunean, mihiaren trebatzeko eta geure arrazoinen aitzinatzeko, anaia eta biok eztabaidan ipintzen gintuen jaun Mar celek, erabiltzen eta manaiatzen zituela, hartarakotz, edo Fedro edo Esoporen fabularen bat, bi animalia edo bi pertsonaia antagonikoren solasa biltzen zuena —txirrita eta inurriarena, konparazione— eta guk harrointzat hartu behar izaiten genuena, nork bere arrazoinak defenda zitzan bertzearen aitzinean, jakinik ezen emanaldi haiek bigarren parte bat zutela, zeren lehenengoan txirrita iduri egin zuenak inurri iduri egin behar baitzuen bigarrenean, eta inurri iduri egin zuenak txirrita iduri. Baina, hartan hasi aitzin, jaun Marcelek oroitarazten zigun ezen biok anaiak ginela, eta, nork berea atxiki behar zuen arren, ez genuela koleratu behar, eta bai dibertitu... eta behartzen ere gintuen kortesiazko salutantziaren egiterat, hala hastean nola akabatzean, adierazi nahi baligu bezala ezen gure arteko solas haiek jostetatik gehiago zutela zinezko polemikatik baino.
‎Eta, hasi aitzin, labur erranen dizut: ez nintzen, oro har, dohatsu izan.
‎Korrida hasi aitzin, itzain batzuek urez beterik zeuden upela batzuk ekarri zituzten hainbat gurditan, harearen hezatzeko eta bustitzeko. Gero, sumil batzuekin harea aurizki, zanpatu eta zapaldu zuten, eta lurgaina berdindu.
‎Laugarren zezena Curro Banderasek toreatu zuen. Baina, toreatzen hasi aitzin, lastozko hiru panpina atera zituzten, burua kartoizkoa zutenak, gorputza kortxozkoa eta zangoak berunezkoak. Eta zezenak panpinak adarkatu, eta hauek zutik erortzen ziren beti ere, zangoen gainean.
‎Baina, bere argibideak emaiten hasi aitzin, erran zidan:
‎Non dira hire koadroak? —galdetu zion osabak, famili kontuak jorratzen hasi aitzin.
‎Baina ez naiz horretan luzatuko, eta, hala, ez natzaizu xehero mintzatuko meza hasi aitzin usaindu nuen giroaz, ez mezaren eta liturgiaren solemnitateaz, ez meza ondoko prozesione ikusgarriaz... ez apezek, apezpikuek eta kardinalek —hiru kardinal baikenituen tartean— zeramatzaten jantziez, edo eliztarrek bizkar gainean prozesionean eraman zituzten pausoetako iduri eta imajina zoragarriez, eta muinari atxikiko natzaio.
‎—Baina, deusetan hasi aitzin, fabore bat eskatu nahi nioke. Izan ere, Mattinek ez luke deus ere ulertuko eta nahi nuke hau guztia isilpean eramaitea eta bion artekoa izaitea, apezari eginikako aitor sekeretua balitz bezala.
‎—Eta ez kezkatu —erran zuen ostatu jabeak—, zeren eta leku ezin seguragoa baita ene ostatua... eta leku ezin seguragoa duzue, halaber, Santo Tomás, halako moldez, non hemen berean baitugu armadako guarnizino bat ere, bere soldaduekin, zeinek babesten baikaituzte kortsarioen eta filibusteroen atakeetarik... baita indiar gorri salbaienganik eta bertako jendeen arteko liskarretarik ere, jakina. Baina jar zaitezte eta har ezazue yaraki pixka bat, bazkaltzen hasi aitzin... zeren aitzinatzen baitizuet ezen hiri osoan ez duzuela arno xortarik kausituko, Espainiatik aspaldi iritsi behar zuten hornidura untziak iritsi ez direnez gero.
‎Baina, horretan hasi aitzin, utzi kontatzen zer erran zidan Piarres Oihartzabal kapitainak, noiz eta Irunen adio egin baitzidan, nik hari eskatu ondoren ezen etor zedila enekin Urbianerat, zeren ama egon baitzitekeen hura ikusteko gogoz ere.
‎Eta hain ziren errespetutsuak, bertzalde, beren inguruko munduarekin, non, zuhaitz bat ebaki behar izaiten zuten bakoitzean, haren enborra husteko eta, halatan, txalupa edo batel iduriko baten egiteko, barkamendua eta baimendua eskatzen baitzizkioten, trabailatzen hasi aitzin.
‎—eta, barrendik hats hartzen zuela, amets baten ertzetik bezala, eratxiki zuen—: Zenbatetan iragan ez ote zitzaion hari burutik, Joanes, bere nekealdi hartan eta bere sukarraldi haietan, errege Filipe II.aren iduria gogoan, ezen nekeak eta sukarrak guztiz alferrikakoak izanen zitzaizkiola, baldin hartu beharreko neurria hartzen ez bazuen, zeren paradisu hark bidaia hasi aitzin baitzuen bere jabea, erregek, eskua mugitu gabe eta izerdi xorta bat isuri ere gabe, bere eginen zuenez gero, espedizioneak hura bere egin bezain fite...! Harik eta ohartu zen arte ezen ez zegoela korapiloa laxatzerik erregerekin hautsi ezean, eta huraxe zela, hain zuzen ere, hartu beharreko neurria.
‎Are bakanagoa, aurrean nuen mahai hornitua, gurina, erreximenta eta guzti. Nik etxe horretan ostatu hartu eta goizero kafea prestatzen hasi aitzin anaiak zer arraio gosaltzen ote zuen, horra maiz gogora etorri eta eskatu gabeko argigarria. Ez nuen galdetu bizigarriak nondik atera zituen.
2003
‎Oroitzen naiz orobat, Descartesen duda metodikoa komentatu nahi zuelarik, Piarres Narbaitz gure irakasle zenak, Jacques Maritainen gomendioa errepikatzen zigula: Distinguer pour unir, erran nahi baita, edozein auzitan, bateratzen hasi aitzin, behar dela ikasi ongi bereizten.
2006
‎Lo petit basco bataiatua ninduten, beren amultsutasun zakarrean. Départen, erasoa hasi aitzin, Jainkoari otoitzean ikusiak nituen zenbait ordu lehenago.
‎Bazkaltzeko tenorean, hortaz, frantsesa baizik ez zen aditzen mahai inguruan. Salbuespena jaten hasi aitzin egiten genuen, begiak hetsirik:
2007
‎Baina hasi aitzin, gogora dezagun Hume-ren esaldi gogor hau: –Religion is a sick man, s dream?.
2009
‎Epaiketa, gerra kontseilua? hasi aitzin ere, Nazario Orbek ez zuen dudarik, bere ohiko jokabidea zen anai arreben arteko istiluetan. Teofilo Mariak zuela arrazoi:
‎Gero, atzetik emaztea zuela, apaiz mediku abokatuengana hurbildu, haiek agurtu, eta bostak gela batean itxi ziren, bazkaltzen hasi aitzin.
‎Haizeak hor inarrosten zuen indarrik handienaz. Hotza berriz ere gutaz jabetzen hasi aitzin, beren burua zigortzera abiatu ziren penitentziagile batzuk. Ikustekoak ziren inguratzen nindutenen begitarteak!
‎Gero, atzetik emaztea zuela, apaiz mediku abokatuengana hurbildu, haiek agurtu, eta bostak gela batean itxi ziren, bazkaltzen hasi aitzin.
‎Epaiketa –gerra kontseilua– hasi aitzin ere, Nazario Orbek ez zuen dudarik –bere ohiko jokabidea zen anai arreben arteko istiluetan– Teofilo Mariak zuela arrazoi: Damasok, gainera, ez zion berretsi besterik egin buruan aldez aurretik zuena; Gabinori entzun zionean, baina, begiak itxuragabeki zabaldu eta liluratuta bezala geratu zen Nazario:
2010
‎Ideia haiek nerabiltzan buruan, beraz, ez nuen ahaztekoa, era berean, hurbil hurbileko bi gizonen heriotza, ez Felipe Gastaminzarena (tetanosak jota hil zen gerra hasi aitzin), ez haren osabarena (frontean, gudari)?, noiz eta niri ere, zuri bezalaxe, bisitan etorri baitzitzaidan Bibi, zuk zeure idazkian 1955ean izan zela diozu, eta hala badiozu, hala izango zen?, Ada eta Domingori gerran gertatu zitzaienaren jakitun; hala, bada, udazkeneko egun batean izan zen: xehetasun horretaz, bai, ederki gogoratzen naiz?, kontatu zizkidan Bibik gure anai arreben lagunak. Chaplinek?
‎Ideia haiek nerabiltzan buruan, beraz —ez nuen ahaztekoa, era berean, hurbil hurbileko bi gizonen heriotza, ez Felipe Gastaminzarena (tetanosak jota hil zen gerra hasi aitzin), ez haren osabarena (frontean, gudari) —, noiz eta niri ere, zuri bezalaxe, bisitan etorri baitzitzaidan Bibi —zuk zeure idazkian 1955ean izan zela diozu, eta hala badiozu, hala izango zen—, Ada eta Domingori gerran gertatu zitzaienaren jakitun; hala, bada —udazkeneko egun batean izan zen: xehetasun horretaz, bai, ederki gogoratzen naiz—, kontatu zizkidan Bibik gure anai arreben lagunak —Chaplinek— berari kontatutakoak, eta orduan, lasaitasunaren arnasa hartzen nuela, esan nion Bibiri:
2011
‎Zer zen, bada, sentimendu ulertezin hura, bere pentsamoldetik eta sineste ustez sendoetarik urruntzen zuena?? Atilano, izan ere, anarkista zen, komuna bateko partaide izateko esperientzia bizi izan zuena, gerra hasi aitzin, halako eran, non gehiago sinesten baitzuen amodio librean ezkontzan baino, baita komunan familia tradizionalean baino gehiago ere.
2015
‎Egitasmo serioa izan zen Atekarena; Xan Koskarat Atekako kide ohiak adierazi digunez, adibidez, 114? hasi aintzin bagenituen 600 harpide, eta gerora 800 ingurura ere iritsi ginen, nahiz eta azken garaietan harpidetzak asko jaitsiak ziren. Bota, berriz, 1.200 ale inguru bota ohi genuen zenbakiko.?
2016
‎Zigarreta amaitu arau, arrautza bat bota du olio beroz mukuru den padera batean, eta beste batean bi xingar xafla erre ditu. Hozkailuan zuen arno beltzetik bete du edalontzi bat, eta gosari legea hasi aitzin, bere ahotsa ez den beste zerbait entzun gogoz, irratia piztu du.
‎Kontzertua hasi aitzin, bere agentea hogei aldiz deitu ez bazuen, ez zuen behin ere deitu. Hogei aldi horietatik lau aldiz hartu zion.
hasi aitzin.
2017
‎Arratsalde hartan berean kontatua zigun Chaoukik nola bere aita lehoinabarrarekin topatu zen behin, noiz eta udako haize eztiko gau batean. Arrotzen lehen kanpadendaren ondotik pasatu nintzen aise, ibiltzen hasi aitzin banekien non zen. Bigarrenaren sokak lurrera eraitsi ninduen ia.
‎EHLG Euskal Herriko Laborantza Ganberan hasi aitzin (2005), ELB Euskal Herriko Laborarien Batasunean ardura postuetan ibili zen Berhokoirigoin. Etxeberrik gogoan du ELBk 1984an, indarkeria politikoaren?
‎geratu zen edukiarekin;, orokorki, biziki ongi zen?. Arratsaldean Miarritzen bilera bat zuen eragile batzuekin, armagabetzeko foroa hasi aitzin, eta hara abiatu baino lehen elkarrizketak eman zizkien Ipar Euskal Herriko kazetari batzuei. Berhokoirigoin ere Baionan zen eguerdi hartan; egun guztia hartua zuen hitzorduekin.
‎Armak zulatzen eta mozten hasi aitzin ere, lan handia, zeukaten.
2019
‎Raimundo Silva sinetsita dago horrela izango dela, eta hain dago sinetsita non, telefonistak doktorea ez dagoela esaten dionean. Gaixo dago, Silva jauna, ez al zara gogoratzen atzo bertan esan nizula?, erantzuten baitio, Seguru al zaude gaur ere ez dela joan, begira ezazu, eta telefonistak, arduratsu, Ederki dakit nor etorri den eta nor ez den etorri, Agian sartu da eta zu ez zara konturatu, Ni guztiaz konturatzen naiz, Silva jauna, guztiaz, eta Raimundo Silva ikaratu egin zen hitz sibilino hauek entzun zituenean, mehatxagarriak iruditu zitzaizkion, honako hau esango bailuen, esaterako, Ez pentsa ziria sakatuko didazunik, edo eta, Zer uste duzu ba, ni ez naiz atzo goizean jaioa, ez zuen jakin nahi izan esaldiaren iradokizunaren norainokoa, telefonista baretzeko esaldi lasaigarria bota, tirriki tarraka, eta eskegi egin zuen. On Afonso Henriquesek Monte da Graçan bilduriko soldaduak hitzez adoretzen ditu, aberriaz mintzatzen zaie, jaioterriaz, zain daukagun etorkizunaz, ordurako gauzak halaxe zeuden jada, ez zen arbasoez mintzatu orduan ez zegoelako arbasorik, ia ia, eta hauxe esan zuen, Kontuan har ezazue gerra hau irabazten ez badugu Portugal finituko dela hasi aitzin, eta etorkizun dauden hainbat errege direla portugaldarrak izan, eta berdin hainbat lehendakari, hainbat militar, santu eta poeta, ministro eta aitzurlari, gotzain eta marinel, eta artista, eta langile, eta bulegari, eta fraide, eta zuzendari, gizonezkoak izan edo emakumezkoak izan, ez pentsa emakumeez ahazten naizenik, baina gure historian zehar hori guztia edukitzera iristeko, hori guzti... Soldadu osteak erregea oihuka eta bibaka agurtu zuen, eta ondoren, alferiz eta kapitainen agindura, nor bere posizioa betetzera abiatu zen, buruek argibide larderiatsuak zeramatzatelarik, hurrengo egunean, eguerdian, mairuak otoitz egiten ari zirenean, bost fronteetan batera erasoa jotzekoak, eta Jainkoak babes gaitzala, bere zerbitzura goaz eta.
2020
‎Astelehena da, eta bezperan haren bisitarik jaso gabe goibel hasi du astea Josefinak. Marie Claireren asteroko irribarrea gustu handiz hartu du, eta arropa garbitzen hasi aitzin joan zaio lasterka.
2022
‎Eduardo ez da ohartu gero nor hasi den txaloka. Seguru aski inguruko ikaskide eta lagunetariko bat –arestian galdera errepikarazi dion bera, agian–, baina berdin izan liteke Nahma, lagunaren gainera bota eta belar gainean iraulka hasi aitzin, edo Bea eta Ainara, bata tripodean eta bestea lurrean kamerak abandonatu eta gero. Horietariko edonor izan liteke, guztiak abiatu baitira esku zartaka, guztiak aupaka.
2023
‎–Badakin Aiora Zuhurren Biltzarrerako hautatua izan dela. Haren ohorezko jantzia bukatu behar dinagu besta handia hasi aitzin. Josia dinagu, baina orain apaindu behar dinagu.
‎ttattarren artean gona bat, ardi bat otsoen artean bezala. Parisko HEC komertzio eskolan enpresaritza ikasten hasi aitzin ere bazekien, beraz, neska izateagatik besteek baino gogorrago borrokatu zuela bere lekua atzemateko. Ikaskide gehienak bere aitaren eskolakoak ziren, hots, botere harremanaren ikuspegi matxista odolean zeramatenak.
‎Prentsa txostenean ageri dira oraindik antolatu ez diren kongresuetako irudiak, digitalki sortutako pertsonen jantzi arin eta argiz eta irribarre ederrez margotuak, bikote gazte, eder eta lirain bat xanpaina irekitzen, logela apain, zabal eta distiratsuan, gosari kontinental bat, mahai zuri jainkotiar baten gainean, sagar, laranja eta mahats leun, fresko eta zati ustelik gabekoez betetako saskiz, izokin keztatuz, xingar finez, arrautza nahasiez estalitako platerez eta labetik atera berritako urre kolorez margotutako croissant eta pain au chocolat meta ordenatuz aberastua... Ez da aipatzen, bistan da, hotela eraikitzen hasi aitzin, etxe erdi usteldu hartatik desjabetu zituztela hipoteka ezin ordainduz ari ziren familia batzuk eta pisu bat okupatu zuen gazte talde bat...
‎Migeltxok bozkario handirik gabe onartu zuen, tramite baterako betebehar bat balitz bezala. Ordu erdi bat egon ziren bilduta galdeketa hasi aitzin, deklaratzeko estrategia adosten.
‎Lorentzo gizon zuzena zen, bigarren asmoek guardian paratzen zuten; beraz, begirada okertu zion neskari berriz mintzatzen hasi aitzin.
‎Harengana etorri eta lanez kanpoko ezerekin hasiz gero, moztu eta parte emanen zuela ohartaraziko zion. Bulegoan elkartu zirenean, Sara mintzatzen hasi aitzin, Mark barkamen eske hasi zitzaion.
‎Migeltxok Sasietako langile hasi aitzin, bizitza osoa eman zuen Bardean artzain, aitaren lanari segida emanez. Alabaina, Lurribarko nekazarien elkarteak lana eskaini ziolarik, artaldea saldu eta bizimodu errazagora egokitu zen.
‎Vikyren desagerpenak hankaz gora jar zezakeen enpresaren ibilera; beraz, nondik jo zehatzaren faltan, Andresek argi zuen lantegiek betiko martxan funtzionatzen jarraituko zutela. Zernahi egiten hasi aitzin, poliziaren erranetara jartzea erabaki zuen.
‎Goragalea baretu nahi du bizkarra hormaren kontra jarrita. Ezin izan du; hestegorrian gora okada datorkio, eta parkingeko zoko batera baztertu nahi izan du barrenak husten hasi aitzin; baina ezin, fisikoak ez dio ematen korrika hasteko. Lehen ibilgailuraino iristeko baino ez du astirik izan; gurpilean deskargatu du dena, bere zapata garestiak eta trajearen prakak zikinduz, bide batez.
‎Rodrigo begira geratu zitzaion. Arnasa hartu zuen iritzia ematen hasi aitzin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia