Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 237

2000
‎Esan dezatela nor noren menpe egon behar duen, Europa Frantziarena ala Frantzia Europarena? Horregatik, Frantziak aintzat hartzen ez bagaitu, Estrasburgoko Parlamentura jo ezinik ez dugu, eta horretarako biderik egokiena Europako Ombudsmanaren bidez joatea litzaiguke.
‎—eta, barrendik hats hartzen zuela, amets baten ertzetik bezala, eratxiki zuen—: Zenbatetan iragan ez ote zitzaion hari burutik, Joanes, bere nekealdi hartan eta bere sukarraldi haietan, errege Filipe II.aren iduria gogoan, ezen nekeak eta sukarrak guztiz alferrikakoak izanen zitzaizkiola, baldin hartu beharreko neurria hartzen ez bazuen, zeren paradisu hark bidaia hasi aitzin baitzuen bere jabea, erregek, eskua mugitu gabe eta izerdi xorta bat isuri ere gabe, bere eginen zuenez gero, espedizioneak hura bere egin bezain fite...! Harik eta ohartu zen arte ezen ez zegoela korapiloa laxatzerik erregerekin hautsi ezean, eta huraxe zela, hain zuzen ere, hartu beharreko neurria.
‎Izan ere, nik uste nuen ezen, etxeko tigrearekin gertatuaren ondotik, ez zeudela etxekoak ezta Urbiaingo herritarrak ere ipuin berrietarako, baina ez, zeren baitzirudien ezen Lutheroren baitan piztu zela piztitzarra, aita Bartolomeren aburuz bai bederen. ...uitari hurrengo igandeetako sermoietan, erraiten eta errepikatzen zuelarik behin eta berriro ezen mastin zuri handi haren baitan inkarnatu eta mozorrotu zela Eislebengo heresea, zeina deabruen printze izendatu baitzuten han infernuan, Pagabasoko leizean, alegia, eta kalte eta gaitz izugarriak ekarri zizkiela urbiaindarrei, izurri hura lekuko, eta are gehiago ekarriko zizkiela, baldin neurriren bat hartzen ez bazuten. Eta gauza haiek guztiak Urbiaingo parrokiako pulpitutik erraiten zituen igande oroz, Urbiango elizako erretore don Laureano, gizon ezin koldarragoa zena, haren erranetarat zegoenez gero.
‎Eta bertze zerbait ere erran nahi dizut: ama deitu izan dizut orain artean, baina jakizu ezen ez zaitudala amatzat hartzen ez amaordetzat, hemendik aitzina!
‎—Etxera lehenbizi —azaldu zuen—, eta hartzen ez badu,.
‎—Ez, aspaldiko partez," talderik" ez. Non gimnasioa hartzen ez duzun" taldetzat", hortxe egiten baikenituen gaztetzeko erritoak. Eta benetan, ez dira batere miraritsuak, izerdi franko kostatakoak baizik.
‎Aurpegiko zimurrak ere haztatu nituen, pixka batez, ispiluari begira. Kanporatu nintzelarik, gizona tel tel tel ari zitzaion emakumeari, hatsari lotzeko beta ere hartzen ez zuela. Eskuan, uraren koloreko isurkiaz beteriko kopari kontzen zion.
2001
‎Ezkondu baino lehen ezertan hartzen ez den emakumeak, aldiz, ezkondu eta gero berdintsu jarraituko du.
‎Goiok ez zuen apenas parte hartzen ez futbolean ez beste ezertan. Eta klasean, pupitre lagun jarraitu genuen arren, ez zidan hitz egiten.
2002
‎izua sortzeko modukoa zen, ikara eragiten zuena? Inoiz erabat lo hartzen ez zuten suge pozoitsuak kopetaren erdian kiribiltzen zitzaizkiola, inon eta inoiz izan den aurpegirik beldurgarriena zen hura; irudimenak berak asma dezakeen gauzarik nardagarriena.
‎–Ez dira asmakizunak! Ez al da egia, aita, horregatik hartzen ditudala, goizetik eta arratsaldetik, beste haur guztiek hartzen ez dituzten xarabeak?
2003
‎Monikak ez zuen onartu. Edozein aitzakiarekin deitu ohi zidan lehen egunetan, eta gauez mezu larriak uzten zizkidan erantzungailuan, goizaldeko ordu txikietan askotan, egundokoak esanez ere bai tarteka telefonoa hartzen ez nuelako, edo, mingarriagoa zena, negar zotin eta intziri laburrak uzten zituen grabaturik eta ahopeka, laguntza eske bezala esaten zituen hitz ulertezin zenbait, zerbait esan nahi eta minen batek hitz egitea galaraziko balio bezala. Lur jota ibili zela uste dut luzaz.
2004
‎Bizi nahi eta ezin biziaren aitzinean, madarikazioak jotako hitza aditu du hizkuntza eta kultura menderatuaren ordezkariak. Horrela, hipokrisiaren neurri guztiak hautsita, itsaso zabalean arrain handiak txikia desegin arteko atsedenik hartzen ez duela jakinda, herri kultura apalen inguruan hesiak jarri beharra dago hauek desagertuko ez badira. Lévi Straussek adieraziko zukeenaren ildotik,, hilko ez badira, gauza batzuetan nolabait ere iragazgaitzak izan behar dute kulturek elkarrekiko?.
‎Euskal naziogintzaren proiektu orokorrean esku hartzen ez duen indar espainol horrek, gutxien gutxienez, zinezko elebitasunaren aldeko jokabidea bereganatua duela erakutsi luke. Ez dagoela, alegia, euskara erdararen pareko gizarte estatusean kokatzearen aurka.
‎Haatik, Rubioren bideak ez garamatza eztabaida eremu horretara, mutur batetik bestera joan den hartara baizik: hain zuzen, euskararen problematika kanpo historiaren argitan soilik behaturik barne arazoak aintzat hartzen ez dituen jarreraren beste muturreraino joan zaigu, euskararen zoria barne dinamikaren gorabeheretan dagoela esateraino. Jakina, ikuspegi makrosoziolinguistikoak ez du teoria zorroztasunik erakusten sarri askotan euskararen barne diglosiak planteatzen dituen arazoak zuzen ikusteko.
‎totalitarismoak ez du alferrik lan egin gure nazio nortasunaren geruza nagusiak bere nortasunera moldatzen. Euskaldun izan nahi duen herritarraren eskubidea eta duintasuna aintzat hartzen ez dituen abertzalea Estatu totalitarioaren konplizea da.
‎Beste hizkera batera itzulita: euskararen, euskaltasunaren eta euskal kulturaren garapen bermerik ez dago harik eta abertzaletasunak nazio identitatearen ezaugarri horiek bere jardunaren helburu nagusitzat hartzen ez dituen bitartean. Are gehiago, euskal identitatearen eraikuntzan bazter izaera nabarmena dute gaur egun izendatu berri ditugun zeinu antropologiko horiek.
‎Ez sartu bere izena euskaraz ez daukaten dendetan. Ez kontsumitu gure euskalduntasuna aintzakotzat hartzen ez duen ezer. Hitzak alferrik direnean, akaso poltsikoak eragingo ditu aldaketak?. 612 Poltsikoaren indarra ekarri digu hizpidera Etxeberriak, hitzarena ahitua dagoelakoan edo.
‎–Baina kultura metafisikarik gabe ez da ezer. Espiritua kontuan hartzen ez bada, ezin da benetako kulturarik egin. Gaurko euskal kulturak, forma aldetik asko aurreratu duen arren, hori duela ments uste dut, espiritua?.
‎Gino Bartalik, heriotza hain hurbil izan ostean, bost etapa gehiago eman zituela karreran, eta erdi arrastaka ibili arren Pariseraino segitzeko asmoarekin zegoela, ze, berak esan zuenez, Jaungoikoak salbatu zuen eta, ondorioz, zerbait zor zion Jaungoikoari, besterik ez bazen ere Parisko Printzeen Parkera heltzea, Tourra irabazita nahiz aspaldi galduta. Horixe zela Ginoren asmoa, zorrak kitatzea, baina Duce ak agindu ziola erretiratzeko, mehatxuka ia, esanez Italiak ez duela Tourrean parte hartzen ez bada irabazteko; ze Italia ez da galtzaileen herria, eta podiumaren goi goian egon behar dutela edo, bestela, inon ez.
‎Hotzean begiratuta, nire planteamenduak ez zuen akatsik: emakume haiekin inolako konpromisorik hartzen ez nuela, neure karrera profesionalari ekin bainiezaiokeen. Baina orduan ere, bat gertatu zitzaidan teoria, eta beste bat praktika.
2005
‎Ez dut uste zirimiria izango zenik, Bilbokoa baino ahulagoa baitzen, eta ideiak ugertu baino lehen ateri baitzegoen. Ezin dut pikutara bidali ere, badakidalako behar nauela, beste ezertarako aintzat hartzen ez banau ere. Aitor ezazu:
‎Ametsek azken segundoko argitasuna izan du berandu baino lehen ateratzeko, baina Naroak, ateratzen sentitzerakoan zer datorren jakinda, harengana itzuli, eskuan hartu, eta guztiz hustu dadin astindu dio. Madokak pilula hartzen zuela esan zion aurretik, baina ez zuen galdetu beharrik Naroak horrelakorik hartzen ez duela imajinatzeko. Madokarekin egindako arduragabekeria bakarra, neska ezagutu zuen egunean bertan babesik barik egitea izan zen, eta akats hori orain ere errepikatu du, urrun dagoen motxilan txapelak bilatzen hasi eta momentuko magia eteteko gai sentitu ez delako.
‎–Azuak Fernando, mutil atzeratua hiltzea agindu zuen bere alaba bortxatu zuelakoan, baina alabak gezurra esan zuela uste dut, edo gutxienez Fernandori gauzak erraztu zizkiola... Gutun horrek frogatzen du neskak, ziurrenik bere adiskideekin batera, barre egiten zuela mutilaren kontura –ahots nekatuarekin hitz egiten nuen, alde batetik nekatuta nengoelako, eta bestetik aintzat hartzen ez nindutelako.
‎Ondo iruditzen zaiok hi ere joatea, erori samar omen zagok. Tori –papertxoa luzatu zidan– Eguerdikoa hartzen ez baduk hementxe duk hegaldien taula, eta Kixmiren amaren helbidea.
2006
‎Telebistako irudiei so egin zien, eta bihotz bihotzez damutu zen deia hartu izanaz. Asteak ziren telefonoa hartzen ez zuela. Zergatik hartu behar izan zuen dei hura?
‎–Telefonoa hartzen ez badizut, beltza etxean ez zegoelako seinale –erran zion poliziak, keinu gordina eginez. Eta Aneren trufa aurpegiari kasurik egin gabe, abiatu egin zen.
‎–Telefonoa hartzen ez zenidanez, moduren batean jakin behar nuen zertan zenbiltzan. Detektibe bat kontratatu nuen zelata zintzaten.
‎Baietz esan nion, nahiz eta urteak izan pintzelik hartzen ez nuela.
2007
‎Oro har, amaitzeko, Atapuercako aurkikunde miresgarrien zuzendari, Complutenseko katedradun, eta oso jakintsutzat daukadan Juan Luis Arsuaga irakaslea aukeratu dut gidari. Eta beronen ondoko hiru liburu hauek gomendatzera ausartzen naiz, ene ustez batere arriskurik hartzen ez dudalarik:
‎historiaren filosofiari buruz hainbeste ekarpen zegoenean, denak bide bertsutik zebiltzanak, berak, ekarpenei ekarpen bat? egin gura izan du, aintzat hartzen ez zen inda bati buruz arta deitzeko asmoz.
‎Hogeita hamalaugarrena ere ez. Systembolaget en aurreko autobus geltokia inoiz autobusa hartzen ez duten pertsonaz beteta egoten da beti. Horietako bat da Calle.
‎Eta bada bat, Väastra Torggatan era doana, ordubetean behin igarotzen dena. Autobus hori da inoiz autobusa hartzen ez duen koadrilari axola zaion bakarra.
‎Calle mozkor ofiziala da artxibo horren arabera, eta autobus geltokiko besteak ere bai, inoiz autobusik hartzen ez duten horiek guztiak. Denek dute txartel bana, argazki eta guzti, elegantea.
‎–Traum und Trauma, esaten du Patriciak histrionikoki, alemanez botatzen dituen eta itzultzeko lanik ere hartzen ez duen esaldi horietako batean, afera itxitzat ematen duen seinale.
2008
‎ikusteko irrikak edo bultzatuta. Kontua da, baina, Natividadek ez zuela bekatu hura ikusten, kalonje jaunari luzatu ziòn bekatu zerrendan ez zion aipu txikienik ere egin bederen?, ahizparen aurkako bere jarrera hura bekatutzat hartzen ez zuen seinale.
‎Gerardorekin isilpeko hitzordu bat ere izan zuen, bai, baina harekin izandako hitzak ere airean idatziak geratu ziren, inguruan sor zitekeèn edo inguruak sor zezakeèn lehen haizearen mende? iritziak eta esamesak noiznahi bihur baitaitezke edozein haizeren haizebegi; keinu bat ere izan zuten, agurtzeko orduan Gerardok Nataliaren eskuak bereetara bildu eta esku banatan muxu ezin samurrago bat eman baitzion, baina keinu hura ere beste keinu batzuen beharrean zegoen, halakoak baitira desio asegabearen legeak, ase artean bakerik hartzen ez dutenak. Baina eta keinu haiek gauzatzeko, beste hitzordu batzuk behar zituzten, isilpekoak halabeharrez, arriskutsuak, ondorioz?, ezkondu ezean; Nataliak hurbil hurbil sentitu behar zuen arrisku hori, are gehiago Natividadek bere aitorpen hura egin zionetik, Nataliak orduantxe jakin baitzuen aita kalonjeak bazekiela ahizpen artean gertatutakoaren berri?. Zergatik kontatu diozu aita kalonjeari gurea??
‎–eta dantza amaitu zen, eta Gerardok gehitu zuen?: Akatsak, Natalia, edo harriak dira, azpian harrapatzen zaituztenak, edo askatasunaren abiapuntu dira, baldin eta kulpa bat bezala hartzen ez badira: zure eskuan dago zer aukeratu.
‎Kontua, ordea, ez zen interesatzen zitzaien ala ez, baizik eta biak zeudela maiteminduta; maitemina, baina, haize zurrunbilo baten begi guztiz ahaltsua da, buru barruaren erdigunean kokatua dagoena eta atsedenik hartzen ez duena, halako eran, non maiteminarekin zerikusirik ez duten gai guztiak erakartzen dituen, baina ez gai bakoitzari bere garrantzia emateko, haiek istantean irensteko eta burutik ezabatzeko baizik: esan nahi baita bi ahizpek nekez egiten zutela lo, eta horregatik egin zutela biek, beharbada, hiruzpalau aldiz aharrausi, ama kontu kontari zebilkien bitartean.
‎Ikusi duk nire sudur hauts kutxatxoa, ezta? Eta sudur hautsik hartzen ez nauk sekula ikusi. Izan ere, kutxatxo horretan Parmako gazta puxketa bat zaramaat.
‎Etnia baten herri hizkuntza idatzizko literatura zabal eta bizi baten hizkuntza bihurtzen denetik, badirudi dagoeneko gainditua duela etnia horrek nazio izaeraren langa. Langa horri gain hartzen ez badio, eta herri mintzaira gehienek hortxe huts egiten dute?, litekeena da nazio hizkuntzazko urratsa gehiago sekula ez egitea?.
‎Hastings ek jakinaren gainean jartzen gaitu: langa horri gain hartzen ez dion nazio proiektuak jai dauka. Eta munduan herri menderatu gutxi omen dira helburu hori erdiesten dutenak.
‎Militante politiko abertzale askok nazio kulturalaren baldintza aintzat hartzen ez badute ere, ez da beste horrenbeste gertatzen euskaltzaleen esparruan. Hauek ongi uztartzen omen dituzte bi biak:
‎Oso atsegina da gau giroan etxe atarian afaltzea, gainera, harrikoa egiteko kanpoan baino ez dago ura maiz. Hala, langileak eta azoka desagertuta ere, hiri biziaren itxura hartu diogu Bamakori, oso berandura arte lorik hartzen ez duena. Eta musika.
‎Bien bitartean, ardoari tragoxka bat jo nion. Orain haritz teju bat hartu nion, lehen hartzen ez niona. Seguru nengoen inoren isiltasunak lasai eramaten dituzten horietakoa zela edo hurkoaren isiltasunak bere jardunarekin betetzen zekiena, joera diskurtsiboa hartu bainion hasieratik.
‎Kontzientzia inkontzientearen paradoxa baita bekatu ez den bekatua bekatu balitz bezala ikustea, eta bekatu dena bekatu ez balitz bezala, nork bere burua ahalik eta hobekien –ahalik eta apainen– ikusteko irrikak edo bultzatuta. Kontua da, baina, Natividadek ez zuela bekatu hura ikusten –kalonje jaunari luzatu ziòn bekatu zerrendan ez zion aipu txikienik ere egin bederen–, ahizparen aurkako bere jarrera hura bekatutzat hartzen ez zuen seinale.
‎...itekeèn edo inguruak sor zezakeèn lehen haizearen mende... iritziak eta esamesak noiznahi bihur baitaitezke edozein haizeren haizebegi; keinu bat ere izan zuten, agurtzeko orduan Gerardok Nataliaren eskuak bereetara bildu eta esku banatan muxu ezin samurrago bat eman baitzion, baina keinu hura ere beste keinu batzuen beharrean zegoen, halakoak baitira desio asegabearen legeak, ase artean bakerik hartzen ez dutenak. Baina eta keinu haiek gauzatzeko, beste hitzordu batzuk behar zituzten, isilpekoak halabeharrez –arriskutsuak, ondorioz–, ezkondu ezean; Nataliak hurbil hurbil sentitu behar zuen arrisku hori, are gehiago Natividadek bere aitorpen hura egin zionetik, Nataliak orduantxe jakin baitzuen aita kalonjeak bazekiela ahizpen artean gertatutakoaren berri –" Zergatik kontatu diozu aita kalonjeari gurea?" esan zion ahizpak–; aita kalonjeak zekiena, ordea, amak ere jakin behar zuen, ezinbestean; amak, baina, ez zion afera hartaz hitz erdirik ere egin berari –Nataliari–, halakoetan ohi zuen eran; aitzitik:
‎–eta dantza amaitu zen, eta Gerardok gehitu zuen–: Akatsak, Natalia, edo harriak dira, azpian harrapatzen zaituztenak, edo askatasunaren abiapuntu dira, baldin eta kulpa bat bezala hartzen ez badira: zure eskuan dago zer aukeratu.
‎Kontua, ordea, ez zen interesatzen zitzaien ala ez, baizik eta biak zeudela maiteminduta; maitemina, baina, haize zurrunbilo baten begi guztiz ahaltsua da, buru barruaren erdigunean kokatua dagoena eta atsedenik hartzen ez duena, halako eran, non maiteminarekin zerikusirik ez duten gai guztiak erakartzen dituen, baina ez gai bakoitzari bere garrantzia emateko, haiek istantean irensteko eta burutik ezabatzeko baizik: esan nahi baita bi ahizpek nekez egiten zutela lo, eta horregatik egin zutela biek, beharbada, hiruzpalau aldiz aharrausi, ama kontu kontari zebilkien bitartean.
2009
‎Teologia txar bat. Jende xume hori guztia aintzat ezertarako hartzen ez duena. Horien existentzia bera ignoratzen duena, hain zuzen jende xumea delako.
‎Inor askok aintzat hartzen ez duen
‎Lehenengo egunetik jo nuen begiz, eta erasorako momentua gertu sentitzen nuen. Fruitua garaiz hartzen ez bada, usteldu besterik ez da egiten. Festa bat ospatu nezakeen etxean, kontziliabuluko guztiak gonbidatu eta Ruth ez beste guztiei helbide okerra eman.
‎Horregatik beti daukat piztuta eskuko telefonoaren erantzungailua. Eliasek ez daki zertarako daukadan eskuko telefonoa, inoiz hartzen ez baduzu, txo. Berak, ostera, hortxe dauka erabiltzen ez duen idazmakina.
‎Izan ere, milioi erdi hiztunetik pasatzen ez zen hizkuntza batean, zeinen erdiak sekula libururik hartzen ez zuen eta, non irakurtzen zuenak, lautik hirutan erdaraz irakurtzen zuen, zein zen best-sellerraren eta marjinalaren arteko aldea. Independentzia intelektuala irabazten omen zen horrekin; eta halere, hainbestean.
‎Eta hiruko erregela ere bai. Eta dendan hartzen ez banaute, aitarekin egin dezaket lan. Eta aurrerago, harategi bat abiarazi:
‎edo bietan bat gutxienez, han Regina enean? Bai, Leon Tolstoi kondea sartuko zuen Regina eneko Index partikularrean, anarkistek eta munduko jakintsu gehienek hartzen ez zuten, bada, Yasnaya Polianako jenioa mugimendu anarkistaren aitzindaritzat! Behin baino gehiagotan aurkitu zuen aita kalonjeak berak iritzi hura, hemengo edo hango literatur aldizkarietan, hain zen munduan zehar ezaguna Tolstoi eta hain zen nabarmena hari buruzko berriek hartzen zutèn protagonismoa.
‎Orbetarrek jakin behar zuten nor zen Trotsky, arrazoi gehiagorekin, halere, Marx, Lenin eta Bakunin, hauek bai, noiznahi baitzituen ahoan Nazariok? hartu ere, hartzen ez zituen, bada, hirurak infernuko hirutasun deabruzkotzat!?, errusiar politikaria hiriko kasinoan egon baitzen urte batzuk lehenago? 1916ko urrian, hain zuzen ere?, eta Nazario Orberi ez baitzitzaion albistea oharkabean igaro, putakumea gora eta putakumea behera. Bizpahiru edo hiruzpalau urte geroago, gainera, protagonismo berezia hartuko zuen berriro Trotskyk hiriko eta mundu osoko komunikabideetan, Errusiako gerra zibilean, tropa gorrien buruzagi zelarik armada zuria garaitu zuelako, baina hara:
‎Berehala argitu zidan ez zegoela inongo elkartetan; Garzonen zerrendan ere ez zegoen, beraz. Calvo ezagutu eta giza eskubideen elkarteetan parte hartzen ez zuen desagertutako baten senidea. Adriana Calvorekin hitz egin behar nuela esan nion, laster deituko niola.
‎Dirudienez, ondo funtzionatzen du, ikasleek erabiltzen dute. Noski, serio hartzen ez dutelako dabil ondo. Galderak eta erantzunak berak erotizatzen dituzte eta jolas bihurtzen, ironia lizun batez apaintzen dituzte.
‎Halere, zergatik ez berak –aita kalonje txit agurgarriak– biak kondenatu... edo bietan bat gutxienez, han Regina enean? Bai, Leon Tolstoi kondea sartuko zuen Regina eneko Index partikularrean, anarkistek eta munduko jakintsu gehienek hartzen ez zuten, bada, Yasnaya Polianako jenioa mugimendu anarkistaren aitzindaritzat! Behin baino gehiagotan aurkitu zuen aita kalonjeak berak iritzi hura, hemengo edo hango literatur aldizkarietan, hain zen munduan zehar ezaguna Tolstoi eta hain zen nabarmena hari buruzko berriek hartzen zutèn protagonismoa.
‎Orbetarrek jakin behar zuten nor zen Trotsky –arrazoi gehiagorekin, halere, Marx, Lenin eta Bakunin, hauek bai, noiznahi baitzituen ahoan Nazariok... hartu ere, hartzen ez zituen, bada, hirurak infernuko hirutasun deabruzkotzat! –, errusiar politikaria hiriko kasinoan egon baitzen urte batzuk lehenago –1916ko urrian, hain zuzen ere–, eta Nazario Orberi ez baitzitzaion albistea oharkabean igaro, putakumea gora eta putakumea behera... Bizpahiru edo hiruzpalau urte geroago, gainera, protagonismo berezia hartuko zuen berriro Trotskyk hiriko eta mundu osoko komunikabideetan, Errusiako gerra zibilean, tropa gorrien buruzagi zelarik armada zuria garaitu zuelako, baina hara:
‎Eta hiruko erregela ere bai. Eta dendan hartzen ez banaute, aitarekin egin dezaket lan. Eta aurrerago, harategi bat abiarazi:
2010
‎Hutsaren gainean bizi den gizaki bat da mistikoa, hutsaren jabe baizik ez dena, eta kimera baten, benetako errealitatearen?? ...zereza du ondasun, eta horregatik, lurreko aberastasunak bereizgarri dituen gizartean ez da inor; heterodoxoa da eta, artaldearen dinamikatik atera behar badu, atera egingo da, zeren mistikoarentzat ez baita absolutua artaldearekiko harremana, legea eta ordena oinarri dituena, baina bai Absolutuarekiko harremana; herritar eta eliztar bazterrekoa ohi da, botere zibil eklesiastikoen dogmak dogmatzat hartzen ez dituena; poeta bat da, zientziaren ekarpenak bere esparrura eraman eta sinbolo edo metafora gisa erabiltzen dituena, adieraziezina adierazteko ahaleginean, astuntasunari graziaren kontzeptua kontrajarriz, adibidez, Arkimedesen printzipioaren interpretazio sui generis batean, ni ere izan naiteke zientzietakoa: ikusten duzu, Damaso?!?; mistikoa, beraz, gauza guztiak nahasten dituen miserable ezjakin bat da, paradoxek eta kontraesanek ehundutako errealitatea gainditu nahiko lukeena?. Gatazkaren eta kontraesanaren erdian agertzen da Jainkoa?
‎Nire prozesua, baina, bestelakoa izan zen; nik jeltzaletzat nuen neure burua, eta alde horretatik, beraz, adosago egon nintekeen Ada eta Domingoren jarrerarekin aita eta Teofilo Mariarenarekin baino, jeltzaleek errepublikaren alde egin zutenez gero; Adak eta Domingok, ordea, batailoi anarkista batean egin zuten gerra, eta horrek halako kezka bat sorrarazten zidan, anarkistak jainkogabetzat bainituen, azken batean, alde ederra?!?, nahiz eta, Domingorekin behin batean izan nuèn elkarrizketan, hura jainkozale agertu zitzaidan: jainkozale berezia, hori bai, Elizaren erakutsiak aintzat hartzen ez zituena; esan nahi dizudana da gerrak orbetarron baitan ireki zuèn lubakian, ni tartean sentitzen nintzela sarri, lubakiaren erdian, bihotza erdibituta; zer egiten nuen??; errezatu eta errezatu, korapiloa nik ezin askatu eta Jainkoak askatuko zidalakoan.
‎Gizona berez ez dela berekoia aitortzea, edo berekoi izatetik berekoi ez izatera kolpe batean pasa litekeela uste izatea, goiargitu uste batzuek hala esaten dutelako, krimenik handienetarako bidea zabaltzea da. Gizona aldatu beharra dago eta gizartea aldatu beharra dago, konforme, ni ere erreformista naiz, zer uste duzu, bada??, baina gizona ohiturek egiten dute nagusiki, eta porrota ezinbestekoa da, hori aintzat hartzen ez bada.
‎Amak arrazoi zuela esan zizunean gorputzeko tuberkulosia sendatu zitzaizula, baina arimakoa falta zitzaizula orain. Eta arimakoaz ez zara inoiz sendatuko, amaren birika espirituala ere aintzakotzat hartzen ez baduzu, esan zidan;. Nola hartuko dut aintzakotzat, arnasa kentzen badit??
‎Ez, orain ez dizut Lehen Kausaren inguruko gogoetarik egingo, mendeetan bere distira izan ondoren gainbehera joan baitzaigu Akinokoak bere garaian landu zuèn Jainkoaren existentziari buruzko lehen arrazoibidea, maila bateko jakintsuek. Erdi Aroan gelditu zirèn XX. mendeko teologoak fosiltzat dauzkat? aintzakotzat ere hartzen ez dutena gaur egun, guztiak kausa bat badu, nork egin zuen Jainkoa??, zuk zeuk ere ongitxo dakizun bezala.
‎–Loak hartzen ez ninduen gau horietako batean erosi nuen, Teletiendan. Oso konpilazio ona da, gure garaikoa.
‎Gero jakin nuen etxekoak nire bila ibili zirela eginahal guztian: bizilagun batzuen telefonoa lortu omen zuen gure aitak handik edo hemendik, eta bizilagun horrek gure atean jo eta jo jardun omen zuen; unibertsitatean ere eman zuen abisua, eta, normalki halako mandaturik hartzen ez badute ere, saiatuko zirela esan omen zioten, ni bilatzen. Ez dakit zer esango zien aitak, etxekoren bat hilzorian zegoela pentsatuko zuten seguruena.
‎Ez, orain ez dizut Lehen Kausaren inguruko gogoetarik egingo, mendeetan bere distira izan ondoren gainbehera joan baitzaigu Akinokoak bere garaian landu zuèn Jainkoaren existentziari buruzko lehen arrazoibidea, maila bateko jakintsuek —Erdi Aroan gelditu zirèn XX. mendeko teologoak fosiltzat dauzkat— aintzakotzat ere hartzen ez dutena gaur egun —guztiak kausa bat badu, nork egin zuen Jainkoa? —, zuk zeuk ere ongitxo dakizun bezala.
‎...zereza du ondasun, eta horregatik, lurreko aberastasunak bereizgarri dituen gizartean ez da inor; heterodoxoa da eta, artaldearen dinamikatik atera behar badu, atera egingo da, zeren mistikoarentzat ez baita absolutua artaldearekiko harremana, legea eta ordena oinarri dituena, baina bai Absolutuarekiko harremana; herritar eta eliztar bazterrekoa ohi da, botere zibil eklesiastikoen dogmak dogmatzat hartzen ez dituena; poeta bat da, zientziaren ekarpenak bere esparrura eraman eta sinbolo edo metafora gisa erabiltzen dituena, adieraziezina adierazteko ahaleginean, astuntasunari graziaren kontzeptua kontrajarriz, adibidez, Arkimedesen printzipioaren interpretazio sui generis batean —ni ere izan naiteke zientzietakoa: ikusten duzu, Damaso...! —; mistikoa, beraz, gauza guztiak nahasten dituen miserable ezjakin bat da, paradoxek eta kontraesanek ehundutako errealitatea gainditu nahiko lukeena —" Gatazkaren eta kontraesanaren erdian agertzen da Jainkoa" esaten zuen Mertonek—, baita, helburua lortzeko, hizkera berezi bat asmatu behar izaten duena ere —Entréme donde no supe/ y quedéme no sabiendo/ toda ciencia transcendiendo esaten zuen Fontiveroskoak—, ezinbestean; tipo xelebre bezain barregarria da, ondorioz, funtsean, bai boterearentzat eta bai zientzian ezin iaioagoak diren zu bezalako jakintsuentzat ere; muturreko ortodoxia zaintzen zutèn inkisidoreek eta beste jende batzuek" Avilako puta" tzat zuten Santa Teresa; Donibane Gurutzekoa, berriz," gizagaixo goitik beherainoko" bat zen, lurrean esertzen zena," morisko txiro mutur beltz" bat iduri; gizon ezdeus bat zen, gainera —fraidetto bat fraide bat baino gehiago—, txikia eta argala —‘pocas carnes’—, itsusia, eskorpioiak ere kontsolatzeko modukoa... baina zorrotza ere bazen, eta nornahi ateratzen zuen bere onetik bere hitzekin eta bere jardunarekin, baita Teresa bera ere, Teresa Jainkoa" motzean lotzen" saiatzen zen bakoitzean, estasiak eta mesede bereziak amets, halaxe mintzatzen baitzitzaion fraide karmeldarra:
‎Gizona berez ez dela berekoia aitortzea, edo berekoi izatetik berekoi ez izatera kolpe batean pasa litekeela uste izatea, goiargitu uste batzuek hala esaten dutelako, krimenik handienetarako bidea zabaltzea da. Gizona aldatu beharra dago eta gizartea aldatu beharra dago, konforme —ni ere erreformista naiz, zer uste duzu, bada? —, baina gizona ohiturek egiten dute nagusiki, eta porrota ezinbestekoa da, hori aintzat hartzen ez bada.
‎Nire prozesua, baina, bestelakoa izan zen; nik jeltzaletzat nuen neure burua, eta alde horretatik, beraz, adosago egon nintekeen Ada eta Domingoren jarrerarekin aita eta Teofilo Mariarenarekin baino, jeltzaleek errepublikaren alde egin zutenez gero; Adak eta Domingok, ordea, batailoi anarkista batean egin zuten gerra, eta horrek halako kezka bat sorrarazten zidan, anarkistak jainkogabetzat bainituen, azken batean —alde ederra...! —, nahiz eta, Domingorekin behin batean izan nuèn elkarrizketan, hura jainkozale agertu zitzaidan: jainkozale berezia, hori bai, Elizaren erakutsiak aintzat hartzen ez zituena; esan nahi dizudana da gerrak orbetarron baitan ireki zuèn lubakian, ni tartean sentitzen nintzela sarri, lubakiaren erdian, bihotza erdibituta; zer egiten nuen...?; errezatu eta errezatu, korapiloa nik ezin askatu eta Jainkoak askatuko zidalakoan.
‎Amak arrazoi zuela esan zizunean gorputzeko tuberkulosia sendatu zitzaizula, baina arimakoa falta zitzaizula orain. Eta arimakoaz ez zara inoiz sendatuko, amaren birika espirituala ere aintzakotzat hartzen ez baduzu" esan zidan;" Nola hartuko dut aintzakotzat, arnasa kentzen badit?" galdetu nion;" Amak kentzen dizu edo zuk zeure buruari kentzen diozu, ideia burugabe batzuen mende zaudelako. Eta ama maitatzea agintzen dizun Jainkoaren laugarren manamendua duzu obligazio!
2011
‎Bezperako atentatuak eragindako gaitzespenen sokan trabatuta zebilen irratia, Antoniok bolumena jaitsi behar izan duenean: sakelakoa hasi zaio dardarka, baten bat deika, berehala hartzen ez badut melodia hasiko da, 9 Sinfonia, andreak aldatuko zidan. Diga, bai, Merce..., ez al nion lehengoan esan web orrian erreparatzeko, esaiozu non begiratu..., ez, hori ez, oso modelo zaharra da, fabrikatzen ahal direla baina zaharkituta geratu direla dagoeneko, esan nion orain askoz hobeak badaudela, eta modu onean gainera.
‎–Zuek hartzen ez baduzue, nik hartuko dut, baita bertze etxe batera joan behar badut ere!
‎zuek, Gisela eta Odilia, duda handiak dituzue, haurra hartu ez hartu. Hala ere, zuek hartzen ez baduzue, Alejandrok hartuko du, hori erran du berak oraintxe. Baina hara:
‎Don Damián medikuak eta don Mariano botikariak medizinari buruzko ikuspegi desberdinak zituzten: sendagilea, bere ogibidean, ortodoxoa zen, halako moduan, non, deusetan sinestekotan, zeren gizon hura berez baitzen eszeptikoa, medizinari zegozkiòn gaietan ez ezik, erlijio kontuetan ere?, zientzian baizik ez baitzuen sinesten, eskolatik eta unibertsitatetik kanpora ikas zitezkeenak aintzakotzat hartzen ez zituela; don Mariano, aldiz, hagitzez ere malguagoa zen, eta, zientziari bere begirunea bazion ere, gizaldiz gizaldi helarazitako eta emaitzen arabera sendotutako herri jakintzan ere bazuen federik.
‎Zeren zuk ez baitzenuen lotara joan beharrik izaten amets egiteko eta amets batean bezala bizitzeko? eta zeren ohikoak baitziren, halatan, zure ateraldi haiek, herritarrek aintzakotzat hartzen ez zituztenak, hutsaren hurrengotzat zituztelako.
‎Heretiko haien eginak entzun nituen, aho eta aburu desberdinetarik. Batak zioen gauez basoan herejeak larrutan aritzen zirela, bertze batek jabegorik ez zutela onartzen eta lapurtu ere berdin egin zezaketela propietatea haintzat hartzen ez bazuten. Bertze batek errepublika libre bat eraiki nahi zutela zioen, jendeak bere burua gobernatzeko, erregearekiko eta handikiekiko begiramenik gabe.
‎Izan ere, hau da utopia hiztegiko definizioari begiratzen badiogu: , errealitatea kontuan hartzen ez duen gizarte edo politika xedea; ezin gauzatuzkoa dirudien asmoa edo ideia? . Baina ezin gauzatuzko asmo edo ideia hori, gizakien buru bihotzetan sakon errotua badago, orduan izan dezake aukera utopia izateari utzi eta errealitate bihurtzeko; formulatu den momentuan ezinezko zirudiena errealitate bihur daiteke horretan benetan sinistu eta etsi gabe lan eginez gero.
‎Tarteka, esan behar ez direnak esaten baitizkiot Mertxeri. Gizon ikusezinena eta aintzakotzat hartzen ez den gizonarena ere esan diot.
‎Ez diot esan oraindik baina seguru asko laster baino lehen kontatuko diot aurkikuntza bat egin dudala egun luzeetako opor labur hauetan. Gizon ikusezina eta aintzakotzat hartzen ez den gizonaz gain, badela beste bat: jabedun gizona.
‎Interpretaziora gerturatzeko eta aktoreenganako maitasuna garatzeko garrantzitsua izan da oso, Iñakirengan eta bere lagunengan ikusten dudalako nolako zorroztasunarekin hartzen duten lana, nola gai diren euren emozioekin lan eginez transmititzeko, eta gauza handia da hori?. Aktoreak errespetatzea garrantzitsua iruditzen zaio, oso aintzat hartzen ez dituen tradizio batetik datozela baitio;. Hitchcock-ek zioen aktoreak panpinak direla?.
‎enpresa erabaki bat bezala zen, batek hartuko zuen erabakia agian, baina blokean erantzuten zen. Ez dugu gehiago zurekin atera nahi. Alegia, ez dugu gehiago gurekin atera zaitezen nahi. Momentuan tonta zela sinetsirik itzuli nintzen etxera, eta tira, pentsatu nuen, agian hobe enteratzen ez bada, arazoei neurria hartzen ez badaki, idiota, bakarrik geratu zara; lagun zoragarriak zenituen, koadrila ondo posizionatu bat, eta hamahiru urterekin bakarrik geratu zara, argitzeko gogoa izan nuen, muturrekoa ematekoa bezala, idiota. Ba ez hainbeste.
‎Beste modu batera esanda: gizarte, ekonomia, azpiegitura, sare teknologikoak eta lurralde antolamendua aintzat hartzen ez dituen hizkuntza politika da gurea. (?) Herri erakundeen zabarkeria hori dela medio, euskaldungoa sakabanatzen eta ahultzen ari da bere gizarte sareetan.
‎–Indiako aniztasuna arriskuan egon daitekeela pentsatzera garamatzate arrazoi hauek guztiek. Hizkuntza eta kultura asko desager daiteke epe ertain eta luzean behar bezalako neurriak hartzen ez badira?. Patxi Juaristi,. India:
‎–Zurekin bat gehiago, gaizki hartzen ez badidazu.
‎Alvarok urrundu ninduela erran nezake. Baina azken batean, neu nintzen telefonoa hartzen ez zuena, neu nintzen hitzorduetara azaltzen ez zena. Hori ere neure errua izan zen.
‎Arraroa iruditu zitzaion ez ikustea. Astebete baino gehiago zen autoa hartzen ez zuela, baina ederki oroitzen zen non utzia zuen. Bertan, baina, ez zegoen.
‎Barkatu abisatu gabe azaltzeagatik. Telefonoz deitu dizut, baina hartzen ez zenuenez, hona etortzea erabaki dut. Ez dakit une egokian harrapatzen zaitudan, baina posible balitz, zurekin hitz egin nahi nuke.
2012
‎Tabernako barraren bi aldeetara begiratu zuen. Beste behin, kafea hartzen ez zuen bakarra zen. Bazkaldu ostean kafea hartzea derrigorrezkoa zaienak zituen inguruan.
‎Kastigatu nindutenen kontrakoa hartzen ez nintzen ausartzen.
‎Fitoren abesti harekin oroitu nintzen berriro ere, parkingetik elizarako eskailerak igotzen nituen bitartean. Norberak hartzen ez dituen erabakiak denborak hartzen ditu gure ordez.
‎Gorbata ohe gainean ahaztuta, baina berdin zion ordurako. Fitoren kanta hark zioen moduan, norberak hartzen ez dituen erabakiak denborak hartzen ditu gure ordez.
‎Benito kantatzeko eta lanerako inongo gogorik gabe egon zen denboraldi batez, kantatzeko zeukan moduarekin zituen kezkak ere ugaritu egin zitzaizkiolarik. Bere buruhauste nagusia arnasa ongi hartzen ez zuelako zetorren. Kontu hori konpondu egin behar zela erabaki zuen, barnera begirako prozesu batean hasi zen, modu autodidakta batean, esperimentatzen.
‎Edo, zehatzagoak izateko, guztiongan datza orekaren potentzialtasuna, oreka eskuratzeko aukera eta promesa. Naturan nagusi den bezala, gizakiok esku hartzen ez dugunean bederen. Edo astroen jirabira etengabean, ortzi urrunean.
‎Produktu ekologikoen dendan Gemak erosten dituen guztiak dira Landerrentzat alpistea, edo belarrak, edo gaixoentzako edabeak. Botika antza hartzen die guztiei, animalientzako janariaren antza hartzen ez dienean: goizetan ogi integralaren gainean jartzen duen orburuzko marmeladari, eguerdiko sojazko hanburgesei, gaueko arto zopari?
‎Margolan haiek, eta ez zeuden hormetan bakarrik zintzilikatuak, aitzitik, baziren gazteluaren arkitektura bitxiak sorrarazten zituen zoko ugarietan ere?; margolan haiek biziki erakarri ninduten, nire eldarnio hasiberriagatik beharbada; gelako ate leiho astunak itxi zitzala eskatu nion, bada, Pedrori, gaua baitzen ordurako?, piztu zitzala nire ohearen burualdean zegoen argimutil luze baten kandela guztiak, eta zabal zitzala alderik alde ohea inguratzen zuten belus beltzezko errezel parpailadunak. Halaxe nahi nuen gela, gero, loak hartzen ez baninduen, besterik ezean, margolan haiei begiratu eta burkoaren gainean aurkitu nuen liburutxo bat, margolanak kritikatzen eta deskribatzen omen zituena, aztertu ahal izateko.
‎–gaineratu du maltzurki irribarre eginez? zeinetan gizon prestuak ezkontzera behartuta ikusten baitu bere burua, eta badira besterik ez bada ere abagune horiei aurrea hartzen ez dieten amatxoak... Hori horrela, eta adiskide gisa, kontuz jokatzeko aholku ematen dizut.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia