Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2000
‎Estatuak esku hartu behar du aipaturiko talde horiek orohartzaileak direnean, defentsa premia larrian daudenean eta, aldi berean, bere kideen askatasuna eta errespetua babesten dutenean. Esku hartzeko modu bat (ez bakarra) ekintza positiboaren bidez burututakoa da. Horrela, eta hizkuntzaren adibidera itzuliz, zilegi da gobernu batentzat hizkuntza gutxiagotuan egiten diren argitalpenak diruz laguntzea, merkatuaren mekanismoek gehiengoaren idatzizko adierazpenak baino ez baitituzte bermatzen.
2001
‎Erdaldun elebakarren eskubide indibidualen aitzakian, euskaldunon komunitatearen eskubide indibidual eta kolektiboak hankaz gora jartzen dira. Eta, jakina, bi komunitateok elkar hartzeko modua ez da komunitate elebidunak bere berezko hizkuntzari uko egitea, komunitate elebakarrak bi hizkuntzak ikasi eta erabiltzea baizik.
2004
‎Taldeen sarrera ekarri duten operazioak azken lau urteetan gertatu dira gehienetan. Ia kasu guztietan konbinatu egiten dira parte hartzeko modu biak, alegia, kapitalean eta katean emititzea. Oso kasu gutxitan dago kate emisioa kapitalean parte hartu gabe.
2005
‎Eta ez dago gauza errazagorik teknologiekin arreta galtzea baino, horiek gizateriaren basoa osatzen duten zuhaitzak baitira, eta askotan gizateria bera ongi ikusten ez baitigute uzten. Distantzia hori hartzeko modu egoki bat umorea, artea eta entretenimendua izan daitezke. Kraftwerk, Devo eta El Aviador Dro horren adibide egokiak dira.
2007
‎Ba, izan ere, hori da jakintzaren giiraila urria zartea. Dakiguna sozializatzeko moduan, jakin gura duguna eskura hartzeko moduan. Inongo liburutegitan aurkitu dezakeguna hurbilduz, master garesti eta atzerrikoetara joan barik, etxeko gure leiho txikitik, bulegoaren bakardadetik kontsulta daiteke jakintza hori guztia.
2008
‎Hori onartzeak bereziki eskatzen du erne egotea eta gure" gutxiengoen" eskubideak, Euskal Herrian dauden beste herrialdeetako" diasporen" eskubideak aintzat hartu ondoren kontsekuente izatea, gure gizartean txerta daitezen, berme guztiak dituztela. Halaber, eskatzen du haien eskubideak aintzat hartzea, eta eskubide horiek zein diren eta nola bermatu eztabaidari ekitea, eta lehenbailehen haiek ordezkariak izan ditzaten sustatu eta aitortzea, eta gure erabakitzeko eskubideari buruz eta arazoari irtenbidea emateko parte hartzeko moduari buruz gure herrialdean abian dagoen eztabaidan eta prozesuan txertatzea38 c) Azkenik, kontuan hartu litzateke elkar aintzat hartzearen estrategia hori ez dela unibertsala eta abstraktua, beren historia eta proiektuak dituzten pertsonek parte hartzen baitute. Hau da, gure gizartean, partekatzen dugun espazio komun horretan, bi estatuekiko gatazka bat dago, eta gizartearen gehiengoak euskal hizkuntzaren eta kulturaren" normalizazioa" erabakitzeko gure espazioa eskatzen du, baina, era berean, identitate asko daude, gizarte sektore asko daude eta errealitate, jatorri, kultura, identitate eta bestelako desberdintasunak dituzten immigranteen kolektiboek parte hartzen dute; eta horiek, halaber, espazio komun horrekiko eta denok dugun erabakitzeko eskubide demokratikoa oztopatzen duten bi estatu horiekiko duten sentimendua, sentimendu intentsitatea eta nongotasun sentimendua desberdina da.
2009
‎Parte hartzeko moduen eta azken erabaki politikoetan duten indar loteslearen inguruan sumatzen diren ñabardurak gorabehera, gero eta ohikoagoa da, interes publikoari eragiten dioten erabakiei dagokienez (gune kutsatuen garbiketa, gogoko ez diren ekimen arriskutsuen inplementazioa, natur baliabideen erabilera...), herritarrak parte hartzera deituak izatea (nahiz eta, batzuetan, azken proposamena legitimatzeko b... Zenbait nazioarteko erakunderen eta lankidetza programa nazionalen diskurtsoetan, ohikoa da Z&Tri buruzko debate eta erabakietan publikoaren esku hartzeak dituen abantailak azpimarratzea, eta beren politiken formulazioa ulertzeko eta bertan parte hartzeko gai izango diren herritarrak edukitzearen garrantzia.
‎Zentzu honetan azpimarratu izan da, orobat, herritarrek zientziari egin diezaioketen ekarpena, bai tokiko ezagutzaren3 balorizazioaren bitartez, baita, adibidez, herritarrak ezagutza sortzeko fasean bertan inplikatuko dituzten ikerketa parte hartzaileen bitartez ere. Parte hartzeak berak, gainera, gizarte ikaskuntza sor dezakeela kontuan hartzen badugu, zientzi kultura sakonagoaren sustapena, testuinguru honetan, parte hartzeko moduekin lotu daiteke, kultura hori parte hartzearentzako ezinbesteko baldintza izatera iritsi gabe. Parte hartze prozesuan bertan zientzi kultura sor liteke (Lopez Cerezo eta Camara Hurtado 2007).
‎Egoera horretan, Hego Euskal Herriko euskaldunen aldean ageriko desorekaz gain, beste desoreka bat ondorioztatzen da: " erabaki" desoreka, erabakiak hartzeko moduari dagokiona, euskal lurraldeei eragingo dieten erabaki garrantzitsuenak Pauen hartuko baitira (Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusian) edo Bordelen (Akitaniako Eskualdean). Erabakigunearen eta nortasun kulturalaren arteko distortsio hori onartu egin da, inplizituki onartu ere, Frantziako Errepublikaren markoan, egitura espezifikoak sortu baitira antolakuntza mota horrek eragiten dituen ondorioak murrizteko asmoz.
2013
‎O hIfearnain ek aipatzen duen moduan, erroldetan ez da ama hizkuntzari buruzko galderarik egiten; baina galderarik egingo balitz ere, ez dago argi galdetegi batean jasotako emaitzak adierazgarriak izango liratekeen, hizkuntza ideologia indartsu bat dagoelako Irlandan eta ideologia horren arabera irlandera delako irlandar guztien ama hizkuntza, nahiz eta benetan hala ez izan (O hIfearnain, Tadhg: " Family language policy, first language Irish speaker attitudes and community based response to language shift", Journal of Multilingual and Multicultural Development 34/ 4, 2013, 348, 351 or.). Jarrerak, beraz, ikerketa soziolinguistiko guztietan kontuan hartzeko moduak dira, ikerketen azken xedeek jarrerekin zerikusia ez badute ere.
2015
‎Kandidatura horiek denak independenteak ziren; beraz, Diputazioan ordezkaritza izateko ez zuten balio, alderdi politikoen bozekin bakarrik osatzen baitzen diputatu taldea. Horregatik, berriz ere ordezkari guztiak bildu eta Diputazioan esku hartzeko modu bakarra partidu baten sigla pean joatea zela azaldu nien, eta gehiengoz zein alderdirekin joan nahi zuten erabaki, eta alderdi horri guk baldintzak jartzea proposatu nien. Hori egin aurretik, jada EAJrekin adostuak nituen baldintza horiek, nahiz eta ez ziren jeltzaleen oso gustukoak.
‎Renanen nazio kontzeptuan ere, hortaz, berari zinez inporta zaiona aipaturiko esaldiaren bukaeratxoan ikusten da: Estatuak hala Konstituzioak gorabehera, ideia nazionalean parte hartzeko moduaren librea da nabarmendua. Inoren frantsesa izan ala espainola izatea" nahierazkoa izan behar" da; katalanek edo euskaldunek zer izan gura duten, eurek erabaki behar dute libre libre (389).
2016
‎Plaza publikoa hartzeko moduak eta moduak daude. Toberena da bat, formatu handikoa, gai publikoak mintzagai, gizon ahotsez maizegi.
2020
‎lankidetzarako gogoa galdu duena eta ni ezkooperatzailean bihurtu dena. Era berean, ezaugarri horiek guztiek intzidentzia izan dute pertsonen eta taldeen parte hartzeko moduetan, herritarren eta erakundeen arteko harreman moldeetan, edota jokabide sozialak zehazten dituzten balioetan. Egoera horien aterabideak dira, ordea, desberdinen arteko kooperazioa eskatzen duten jendarte erronka kolektiboak.
‎7 Parte hartze politikoak eraldaketa kualitatibo eta kuantitatibo garrantzitsua jasan du. Herritarrek politikarekiko duten posizio berriak aldaketa garrantzitsu bat dakar parte hartze politikorako moduetan (gero eta gutxiago konbentzionala da, gero eta espazio gehiago garatzen dira, ez soilik politikoak; parte hartzeko edukiak askotarikoak dira, eta parte hartzeko moduetan gero eta garrantzi handiagoa dute jakintzaren gizartearen berezko tresnek).
2021
‎Politika, hartara, esparru politiko instituzionalizatuko jarduera, aktore eta instituzioekin identifikatzen dute (neurri handi batean, estatuko edo autonomia erkidegoko esparruan kokatuak). Irudikapen dominante horrek politikan parte hartzeko modu instituzionalizatuenak lehenesten ditu legitimo gisa, eta herritarren ekintza politikoa hauteskunde jarduerara mugatzen. Horrela, joko politikoa ohiko esparru politikoan diharduten aktore nagusien monopoliotzat hartzen dute, alderdi politikoen, elite politikoen, gobernuen eta parlamentuen zeregintzat, besteak beste.
‎Aldaketak egon dira gazteen parte hartzeko moduetan; xx. mendean baino askotarikoagoak, zatituagoak eta noizbehinkakoagoak dira gaur egun, gazteen trantsizioak luzatu eta linealtasuna galdu duten heinean da inguruneko pertsonek (lagunek, bereziki) eta gorabehera esanguratsuek, zuzenean edo zeharka, eurengan eragin informala izaten dutela, eta maila jakin bateko ekintza politikoak burutzera bultzatzen dituztela noizbehinka.... Egitate horiek bi gogoeta sustatzen dituzte ikerketan.
‎Gazteen parte hartze politikoari buruzko azken urteetako ikerketek Mendebaldeko gazteen joera komun batzuk erakusten dituzte. Alde batetik, aldaketak egon dira gazteen parte hartzeko moduetan; parte hartze eredu horiek xx. mendean baino askotarikoagoak, zatituagoak eta noizbehinkakoagoak dira gaur egun, gazteen trantsizioak luzatu eta linealtasuna galdu duten heinean. Bestetik, eremu politikoa inbaditzen duten indibidualizazioeta desinstituzionalizazio prozesuek instituzio politikoei buruzko loturak ahuldu dituzte eta, oro har, belaunaldi berriak sistema politikotik aldendu.
2023
‎Sinesmen sistemak eragina du, beste faktore askoren artean, tokiko ekonomien eraginkortasunean, prozesu ekonomikoak hartzeko moduak baldintzatzen dituzten balio partekatuak sustatuz: lanean ahalegintzeko joera duten jarrerak, berdintasunera bideratutako etika bat izatea, jokabide kolektibo sortzaile eta berritzaileagoak, aldaketara egokitutako jokabide malguagoak...
‎Pandemiak bizitzak eta bizitza soziala hankaz gora jarri zituen, baita GMMak berak eta euren jarduna ere. Hala, pandemiak askotariko eraginak izan ditu taldeen tamainan, egituran eta taldekideen parte hartzeko moduetan, taldeek antolatzen dituzten ekintzetan eta jardueretan, taldeen arteko harremanetan eta taldeen barne antolaketarako komunikazioan, horretarako baliatzen dituzten hizkuntzetan eta finantzabideetan, besteak beste. Oraingo honetan, edonola, gure helburua ez da pandemiaren eraginaren gaineko irakurketa orokorra egitea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia