Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 29

2004
‎Aliziak haren koadrilako jendeak elkarri begietara so egiten ez ziola ohartarazi izana errebelazio baten gisakoa iruditu zitzaion. Koadrilako harremanak hobetzeari buruz, ez ziren ari bada iraultza egin nahian?, ez ote zen iraultza banakoaren arteko hartu emanak hobetzea?, iruzkinak egiten hasten zenean ñoñostiar izenondoari psikollogo abizenak segitzen zion, Harakinen ahotik batez ere.
2010
‎Oraindik ere hemen nonbait bizi omen den bere lagun onenarengana jotzea. Vanessa deitzen da eta izan genuen garai batean hartu emanik. Batez ere Clararen inguruan ibiltzen nintzenean.
2011
‎Pasta kaxa batekin itzuli da bere tokira. Txokolatez bustitako bat aukeratu eta egiaztatu dut ez dakidala deus amaren eta aitaren sendiaren arteko hartu emanez, ezta gurasoen euren artekoez ere.
2014
‎Neskarekin zeukan hartu eman sasiko hura utziko zukeen, baina Maitek, eskolako mahai gainean jarrita, gerria hankekin inguratzen zion musu ematean, eskua bularretan ipintzen uzten zion, eta gauzak esaten zizkion belarrira, 13 urteko ezpain lirainekin.
‎Horacio Etxebarrieta Maruri enpresaburu euskalduna elkartu zen orduan Abdelkrimekin. Tratuak zituen Etxebarrietak hangoekin, hartu emanak ere onak, bitartekari bidali zuten beraz. Esaten dute bere burua ere eskaini ziola Etxebarrietak Abdelkrimi atxiloen truke, llegó incluso a ofrecerse como rehén.
‎Irene Arriasen enpresak hartu emanak zituen Europako enpresa askorekin, Irlanda, Alemania, Italia, Polonia. Irene bera zen kontaktua egiten zuen pertsonetako bat, posta elektronikoz ia beti, telefonoz gutxitan.
2015
‎Zuazoren zalantza zen ea bera ez ote zebilen alderantzizko bidea egiten. Jardunaldien karietara, Odile Moresekin lehenengoz geratu zen hartatik jardunaldien aurreko egunen bitartean, azkeneko hogeita bost urteetan baino hartu eman gehiago izan zuen jendearekin. Tarte horretan frogatu zuen zenbait trebetasun sozial ez zituela galdu.
‎Eta konturatu nintzen nire begirada kutsatua zegoela, behatokitik ikuskatzeak ematen zidan plazera ez zela benetakoa: egiazko begirada garbi batek nire eta begi bistan neukanaren arteko hartu eman txikiena ere ez baitzuen onartzen. Hara!, pentsatu nuen, gaurdaino nire bizipen guztiak fikzio hutsa baino ez dira izan!
‎– Bide batez... hik baheukan konfiantzazko mihiluze batekin kontaktua... Zertan da hartu eman hura?
2016
‎Bueltarako, otarre bete janari prestatzen zion, izebak herabe hartzen zuena, baina honek ere ez zuen ezer ere esaten. Isiltasunaren trukea deitzen zion Martinek ahizpen arteko hartu eman hari.
‎– Bazakiat, kito. Errusiatik itzuli zirenean hor segitu zuen naziekin izandako hartu emanak, mugaldeko aferetan nagusiki. Gaur bertan frogatu ahal izan dudanez, aski ongi kontrolatzen ditek muga.
2018
‎Lehen korapiloa egin du batek: Ikerketa eremu guztietan, herrigintzan, akademian zein enpresetan, jendearen arteko sareak sortzen dira, etengabeak dira hartu emanak. Nabar koloreko karpeta mahai erdian jarri, eta FIC taldeko kideek harremanen inguruan eginiko gogoeta berrartu du batek:
2020
‎Lanera itzuli eta egun batzuetara, ordea, beste mail bat jaso nuen. Ez zen arrastorik ere geratzen gure telefonozko solasetan pixkanaka lortu genuen adiskide giro hartatik, Erromako bisitaren ondoren gure arteko hartu emana erabat agortuta baitzegoen; horregatik aukeratu izango zuen zuzeneko elkarrizketa baino bitarteko hotzagoa, nahiz eta jakinarazi nahi zidan berria munta handikoa izan: matxura larri bat gertatu zen koadroak gordeta zeuden eraikineko hoditerian, hodi nagusiren baten leherketa edo, artean ez baitzegoen garbi sotoko biltegia urez bete zuen istripuaren arrazoi zehatza, eta sotoan gordeta zeuden margolanak eta gela txikiko agiri guztiak urpean geratu ziren, seguru asko betiko hondatuta.
‎Ez nuen batere gogorik izan Sandra Cianiren mail labur eta lehorrari erantzuteko, eta horretan geratu zen hilabeteetan izan genuen hartu emana, beste azalpenik gabe, bestelako xehetasunik gabe, argazkirik gabe. Baina ordu asko eskaini nizkion Gregorio Muruamendiarazen arrastoa bilatzeari dena bat batean betiko ahazteko, eta handik egun batzuetara zerbait gehiago jakin nahiak interneten arakatzera eraman ninduen.
‎Saltzailearekin izandako hartu emanaz hitz egin zidan berriz, eta etxea erosi aurretik kontatu zizkidanak errepikatu zizkidan. Arrazoizko mutila iruditu zitzaiola esan zidan orduan, eta negoziazioa ez zela batere zaila izan.
‎Horrek eraman ninduen, beste arrazoi batzuen artean, Käffkara, hasiera batean Miren Gaztañaga ere taldean zela. Eta hartu eman horien ostean etorri zen, gutxira, Panpina ere. Anipnap.
2021
‎guretzat ezinezko diren hartu eman horietan
‎Irudipena baitugu oro har antzerkian ikusle pasiboaren figura kodifikatu dela, eta bestelako harremanak eraiki nahi ditugu pieza honetan. Kode berriak eraiki ditugu baldin eta hartu eman hori aktibatu nahi badugu. Ikerketa lerro argia dugu hortik.
‎Lehena ailegatu naiz berriro hondartzara udako goiz batez, toalla kokatu, eguzkitan etzan, loak hartu... eta esnatzean jendez inguratuta egotea, lokartze horretatik bueltan planetaz erratu bazina bezala, eta ingurukoen elkarrizketak zurrumurruan olatuekin bilduta, eta hurbiltasuna sentitzea albokoekin nahiz beste planetakoak izan, espia parte hartzailea izan besteenean. Gero batengana joan, besarkatzeko baimena eskatu, “Ei, barkatu, besarkada bat hartuko zenidake? ” dotoreziaz eskatu, eta besarkada hartu eman ezezagunarekin, lasaiki, maitekiro... “Eskerrik asko” eta zure toallara itzuli.
2022
‎Bada, bost urte hauetan arrazakeriaren aurkako borrokan euskal feminista moduan posizionamendu politikoa sendotzeko urratsak egin ditugu. Ez dira alferrik gertatu 2018 eta 2019ko greba feministetan lortutako askotariko subjektuen arteko hartu emanak, Mugimendu Antiarrazisten eta Harrera sareen borrokak, Irun eta Hendaia arteko mugan ikusi ditugun muturreko deshumanizazio egoera lotsagarriak, “Salda badago” Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetako mahai dekoloniala, edo Emakumeen Mundu Martxak (EMM) [8] mugaren eta transnazionalen aurka eginiko ekintzak. Horrek guztiak inpaktuak eta zurrunbiloak eragin dizkigu erraietan, eta ezinbestean mugiarazi gaitu.
‎Hortaz, naturaltzat jo eta natural bizi ditugunez eraikiak eta arbitrarioak diren egiturak eta horietatik eratorritako egiteak gizon eta emakumeei toki ezberdina esleitzen diotenak gorputz femenino eta gorputz maskulinoen irakurketan oinarrituta, ez ditugu ikusten, ez dute gure arreta deitzen; txertatuta daude eta txertatuta ditugu hartu eman sozial denetan. Eta gure immunitate sistema psikologikoak ez ditu kanpo elementu kaltegarritzat jotzen, ez dago aktibatuko den alarmarik ezta defentsa mekanismorik, barne elementu asimilatua baita, naturala:
‎batetik, emakume nekazariekiko aditasun eta adeitasun falta, horien ikusezintasuna, jakinik balio eta balore [1] handiko kolektiboa dela; bestetik, 2015etik existitzen da lege bat EAEko emakume nekazariek sektoreko erabaki organoetan duten partaidetzan eragin zuzena duena, beraien presentzia dirulaguntza publikoen eskuratzearekin lotu duena. Dokumentazio eta bibliografia espezifikoan sakondu, eskala eta eragin eremu ezberdinetako agenteekin hartu emanak izan eta, batez ere eta bereziki, emakume nekazariekin gaia partekatu eta hausnartzeko aukera ezin hobea izan zen, beraien begirada eta ahotsak jaso eta aurkeztekoa. Master ederra, erronkaz eta aurkikuntzaz betea.
‎Alabaina, tradizio horretan irakurtzen ditugun pertsonaia bikoteen harremanak ez daude Becketten pertsonaia bikoteengandik aparte. Ernest Hemingwayren zenbait ipuinetan, adibidez, bereziki haren laburrenetan, askotan topatzen ditugu bi pertsonaiaren arteko hartu emanak, dialogo labur eta bizietan onduak. Dialogo horietako zenbait, gainera, kasik absurdoak suertatzen ahal dira ez bada kontamoldea eta gainontzeko elementu narratiboak aski errealistak direlako.
2023
‎2019an Durangon izandako V. Jardunaldi Feministetan mahai gainean jarri zen zelan emakume gisa identifikatzen ez diren bollerek biolentziaz bizi duten kanpotik ezarritako kategoria hori, eta zelan hura berresentzializatu beharrean, beharrezkoa duten hartatik ihes egitea. Lesbianen lehendabiziko hiru jardunaldietako memorietatik jaso daiteke nola lesbianek emakume gisa definitzen zuten haien burua, eta nola horregatik ikusten zuten ezinbestekoa Mugimendu Feministarekin hartu emana, edota Mugimendu Feministatik lesbianismoaren aldeko borroka burutzea. Denborarekin, kontzeptuek adiera aldaketak jasaten dituzte, eta gorputz batzuen ikusgarritasunak norberaren identitatea zehazten laguntzen du.
‎Azpimarragarria da nola Arrosako garaiak amaitzean, esaterako, festibalak laguntza ekonomikoa eman zien gertuko sentitzen zituen hainbat kolektibori eta ekimeni[*], edo nola eman berri dizkion 15.000 euro laborarientzat lurrak bermatzeko borroka egiten duen Lurzaindia elkarteari. EHZren helburua ez da, beraz, musika hutsa kontsumitzeko festibal bat eskaintzea, ezpada jendearen artean hartu emana sortzea eta bestelako oinarriak dituen gizarte bat irudikatzea. Ehundaka lagun aritzen dira lanean horretarako, batzuk urte osoan zehar eta besteak jaialdia egiten den egunetan.
‎Amancayren eta Goizaneren kasuan, gertuko harremana dute herriko udalarekin: hartu emana norbanakotik norbanakora ematen da. Haiek azaldu moduan, Zestoa bezalako herri txiki batean ia denek elkar ezagutzen dute, eta udaleko agintariak, alderdi baten errepresentazio hutsean baino norbere izenean aritzen dira.
‎Hezkuntza legedian antzerkia edota bestelako diziplina artistikoak ez dira kontuan hartzen. Askotan, kultur teknikari edota programatzaileak ez daude nahikoa formatuta, eta ez dute kultur eragile edo sortzaileekin hartu eman edo komunikazio eraginkor bat mantentzen. Eta abar.
‎Eta horretarako bide bat mediazioak edo bitartekotzak izan daitezke. Bitartekotza hartu eman gisa ulertzen da, publikoa arte eszenikoetan hezteaz gainera, sorkuntza prozesuan ekarpena egiten baitio sortzaileari berari ere. Hartzaile eta emaile, bi aldeak elikatzen dituen ekimena da bitartekotza.
‎Eskultura, zinema, jam session... Arte guztien fusioa eta hartu emana beharrezkoa da. Arteek dituzten elementu guztiez baliatu, eta horrela, teatroa aberastu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia