Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2001
‎Ohiturari muzin egin gabe, gudariak, burua makurtuz, elkarren parez pare jarri, eta halako mêlée moduko batean bildu ziren. Nagusiek, eraiki berria zen espazio bero hartan sartu, eta, eroso eserita, elkarrizketa luzea eduki zuten. Gauaren eskuak izan zituzten laster gainean.
2002
‎Lehendik edandako hamaika garagardoen poderioz bapo berdinduta sartu ginenean, hilotz itxurako hirukote beldurgarri bat ari zen distortsioz eta psychobillyz beteriko emanaldia bukatzen. Eta barregarri irudituko zaizue, baina Euskal Herriko gaztetxerik ziztrinena baino ziztrinagoa den areto hartan sartzean, krakaz, grafitiz eta argazki zaharrez mukuru beteriko horma umelak ikustean... pareta horien artean irundako musika, nire bizitzan zehar hainbeste une gozo eta garratzetan lagundu didaten abestiak, hamaika bizipen gazi gozoren oroitzapenak tropelka etorri zitzaizkidan gogora, eta bat batean garagardoen lauso apartsua desagertu egin zen nire burutik.
2003
‎Kartzelara egindako bisita batean aitari esan zenionean Juanan Iriarte irakasle zenuela, ez zuen Kromagnon izenik aipatu, ez erdeinuzko keinurik egin ere. Ordurako jada urteak zeramatzan, zure amak esaten zuen bezala, nebulosa hartan sartua. " Juanan...", horrela esan zuen, besterik gabe.
2005
‎Garai hartan sartu nintzen bigarren aldiz Marroren etxeordean, aurrenekoan topatu ez nuen zerbaiten bila. Etxeordea zaintzen ibili nintzen zenbait egunez, Marroren joan etorriak ikasten, haren ordutegiak, eta orobat etxeordearen ezaugarriak aztertzen; zain nengoen ea Marrok hutsen bat egiten zuen, haren gordeleku sekretura bigarren aldiz sartzeko.
‎Gure ama ere apaizaren sotora joaten hasi zen, hortik pentsa. Gure etxean, egun batzuetan, lanetik etorritakoan, ez nuen afaririk topatzen, baina ez zidan batere axolarik, ama pozik ikusten bainuen hartan sartuta; gazteturik ikusten nuen, bizi gogoz beterik, nerabe bat bezala. Aita, aldiz, gero eta eroriago; gutxi geratzen zitzaion erretiroa hartzeko, baina beldur nintzen ez ote zen iritsiko.
‎–Ba al dakizu zer diozun? , asaldatu zitzaidan Adela, esan nionean; ez zidan utzi nahi ezergatik ere arrisku hartan sartzen.
2006
‎Lagun haren amak esan zidan behin, ikastea baino zerbait gehiago ere badela bizitza, eta nik irribarrez erantzun nion nire altxor bakarra nire ikasketak zirela. Etxe hartan sartu irten gehiegi izaten zen niretzat, eta liburutegira joaten hasi nintzen. Ikastea zen nire helburua.
2007
‎Gogora etorri zitzaion Igorren gorpua identifikatzera eraman zuten egun hura. Gela hotz hartan sartu orduko jakin zuen ohatila hartan zegoena bere semea zela. Oroitzapen hura ohi baino errazago uxatu ahal izan zuen, ordea.
‎Tabakoak eta after savek sala goitik behera lurrintzen zuten, eta aurre egiten zioten balkoitik sartzen ari zen kresal usainari. Tarteka, ordea, artean Aste Nagusia baitzen, kale garbitzaileek mahuka kolpeka egindako goizeko garbiketaren usaina ere lehia hartan sartzen zen. Beroak, gainera, indartzen zuen lixiba kiratsa.
‎ametsetarik bizi izanikakoen kontakizunera, baina beti Terra incognita eta mundu aurkitu beharraren argitan. Ternuara joan aspaldiko euskaldunen aztarnak segituz (lurralde hartan sartzen ziren Ternuako uhartea, Québec, Labrador, Eskozia Berria, Saint Pierre eta Miqueloneko uhartedia), ziostan Aurelia Arkotxak, bere baitako gogo bidea marraztatuko zuen. Eta, bururatzeko, liburuak zabalik utziko zuen itsas  espazio baztergabea, bakarrik:
2009
‎Oraindik ere, batzuetan harentzat munduan ez zen ezer baliotsuagorik poz eztanda hura baino, logela eder eta argitsu hartan sartzen zen bakoitzean hartzen zuen sorpresa alaia baino, hantxe ikusten baitzuen nola joaten zitzaion aurpegiera ederreko nerabe alai hura, eta pentsatzen zuen: " Hau da semea.
‎Ostia, hura ezinegona nirea, kontu harekin guztiarekin. Arreba kakatza hartan sartua, azken batean faxisten tankerako ametsekin, nahiz eta maitasunez, aro berriz eta anaitasun kontuez mozorrotu. Ostia, argi gero.
‎Bat batean, tximeleta bat agertu zen, ezerezetik materializatu balitz bezala, eta neskaren sorbaldan pausatu; une baten ondoren, mutilarengana altxatu zen hegan, eta sorbaldan pausatu zitzaion hari ere. Saioa amaitu eta gosaltzera jaitsi zirelarik, tximeletak hantxe jarraitzen zuen mutilaren sorbaldan, eta modu hartan sartu zen etxe barrura; ordu batzuetan, biekin eman zuen tximeletak geratzen zitzaion bizialdia. Lur honetako existentziaren laburra adierazten ari zitzaien, inondik ere:
2010
‎Baina alferrik. Nola edo hala lortuko zuen gu denak abentura hartan sartzea.
‎Ostiko batek bultzatuta bezala, inoiz izan zuen jokaerarik irrazionalena atera zitzaion Danielari. Arropa zaintzeko txokoa zaintzen zuen azafata desagertu egin zela ikusi orduko, patxada osoan, kafetegitik atera eta galeriara sartu zen, inork ezagutzeko beldurrik izango ez balu bezala, komun aldera joateko bidean berokiz betetako gune hartan sartu eta berehalakoan lokalizatu zuen emakume misteriotsuaren poltsa. Eskua sartu eta karterari heldu zion, inolako estutasunik gabe, eta bere poltsan sartu zuen.
‎Handik aurrera atera ziren patiora, atzeko atetik. Beraz, kanpoko laguntza salatuko zuen pistarik ez zuten utzi eta nik banekien hau guztia Lopetegik berarekin gela hartan sartzerako. Horregatik ez nintzen uzkurtu.
‎Atzerrian bilatu ondoren, jakin genuen, Milango Unibertsitate katolikoak bazuela honelako ikasketak egiteko zentro bat, Bergamon. Eskola hartan sartzeko, lizentziatura ezinbestekoa zen. Hori ez zen oztopo, nire filosofia eta teologia tituluak gogoan harturik, eta ikasle onartu ninduten 1963an Bergamoko Komunikabide Ikastetxe Nagusian.
‎Horregatik, hasierako koalizio gobernuak bi kide bakarrik izan zituen, Eusko Alderdi Jeltzalea eta Eusko Alkartasuna. Baina hasieratik esan nuen ahal nuen guztia egingo nuela Ezker Batua Jaurlaritza hartan sar zedin.
‎Izenburu iradokizunez beteta jarri zitzaion ekitaldiari," Ausar zaitez pentsatzera", eta Pascal, Kant, Mill, Camus eta Saramagoren testuak irakurri zituzten. Baita Ernest Lluch unibertsitario harenak ere, gatazka hartan sartu baitzen berea zelako, eta berea zen bere lagun hurkoena zelako. Pistolazaleek zulo bihurtu nahi izan zuten erail zuten garaje hura eta aire zabaleko paisaia argitsu eta argigarri bilakatua zen ordurako, krimenaren berriak bere bidea egin baitzuen eta pertsonarik onenak amorrarazi egin ziren eta gure kulturan bila hasi ziren eta aurkitu zituzten basakeria ezeztatzeko pentsamendurik hoberenak.
2011
‎Joxemari tabernan bazkaldu genuen eta Ergoienera itzuli nintzen. Iritsi nintzenean Federiko Armendarizi deitu nion, saltsa hartan sartuta zegoen Arakamaren lagun bati, eta bederatziak eraman zituen furgoneta batean Hernaniko baserrira. Eta ni arratsean, Arixluxietara iritsi nintzenean, seme batekin topatu nintzen.
2012
‎Etengabe aditzen zen, udaldiko eguerdian erlaroa bezala, joan etorrian zebiltzan hegazkinen motor burrunba. Gezurra iruditu zitzaion arren, ez zen beldur; seguru antzean sentitzen zuen bere burua leize habia hartan sartuta. Gau osoa iragan zen horrela, batzuetan hurbilago eta beste zenbaitetan urrutirago entzuten zirela hegazkinak eta ikusten bengalen eta islagailuen argiak.
‎zitzaizkion bere baitan zeramatzan beldurrak; jabetu zenetik, saiatzen zen ohean halako arazoei bueltarik ez ematen; saiatzea, baina, ez zuen nahikoa izaten askotan. Tren geltokian asaldatu zuen zalantza izan zen ea zer nolako harrera egingo zioten Galoren etxean; izua barrundatu zuen urrutiko zitzaion etxe hartan sartzen irudikatzean bere burua. Begiak ireki zituen.
2019
‎Urteak ziren Maite etxe hartan sartu ez zela. Alaba abrigoa kentzen eta aulkian zintzilikatzen ikustea bera egiten zitzaion arraro Bittorri.
‎Zutik geratu zen ezkaratzean, geldirik, zelatan. Etxe hartan sartu zen aldiro arras ezberdin sentitu zen: hasiberri gogotsu igandean, salbatzaile kartsu astelehenean, justiziazko mendekatzaile larunbat hartan.
‎" Zein praktikoa frantsesaren edo gaztelaniaren jokabidea, beti garbi utziz pertsonen sexua! Hau emakumea da, hori gizonezkoa, hango hura una anciana, bitxi denda hartan sartu dena un individu dangereux... Ez al da praktikoagoa?".
2020
‎Flaviako Memoria Historikoaren Elkarteak bultzatuta, amona zaharrak Pazo hartan sartzera ausartu ziren hatzez seinalatzeko, hemen da, pareta honetan, Nosa Señora da GuÃaren kaperaren aurrean, hor jarri zituzten belauniko akabatzeko; nik gogoan dut, gogoan dudanez, artean neska koskorra banintzen ere, esan zuen Amparok begiak eskuez tapatuz, negarrez ikus ez zezaten, begi haiek itsasoak izanagatik; bai, ni bederatzi urteko umea nintzen orduan, eta aita nola hiltzen zuten ...
‎Esamesek zioten Gerra garaitik zegoela Pazo hartan sartuta, inora joan gabe. Irteten zen aldi bakanetan, oso arraroa zena, autoaren barruan egiten zuen, gurpildun aulkia bultza  tzen zuen gizon huraxe bera txofer zuela.
‎Eta bihotzari damutzeko segundo izpi bat eman gabe, on Darioren liburutegi itzel hartan sartu zen.
‎Biak auzitegiko gela hartan sartzean isiltasun baten ondoren denak hizketan hasi ziren. Epaileak gogoratu publikoak isilik egon behar zuela bestela kanporatuko zela.
‎Eta orduan agertu zen zakur emea, eta nire ondora etorri zen, lasterka eta zaunkaka. Makila lurrean uztea pentsatu nuen, baina Lluna esan nuen gero, eta zaunkaka eta isatsa inarrosiz hurbildu zitzaidan, niri begiratu gabe, ordea, eta nire atzean jarri zen, jabetza hartan sartzeko baimena ematen zidala adierazi nahi izango balu bezala. Atera iritsi nintzenean, bertan beharbada egongo ez zela eta oharren bat utzi niola edo ohar bat uztea arraroa ote zen pentsatu nuen, eta atean jo nuen ondoren, ukabilaz, txirrinik ez zegoelako.
‎Lehenengo, gurasoek monjetara bidali ninduten ikastera, baina, zazpi bat urterekin, La Salleko nagusi zen Ignacio Olabeagarengana joan zen aita, bere semea ikastetxe hartan sartu nahi zuela esanez. Ordurako ikasturtea hasita zegoen, baina, hala ere, lortu zuen monjetatik atera eta beste eskola horretara eramatea.
2021
‎Pentsatzen jarri nintzen. Saltsa hartan sartuta, neu ere ez nintzen onik irtengo. Lehenbailehen kendu beharra neukan paretik zoro burugabe hura.
‎Eskua malletan sartu zidan, indarrez estutu zuen nire erekzioa. Nik gauza bera egin nion, behatzak hezetasun hartan sartu eta tokia neureganatu nuen.
‎Bi pausotan igo nituen eskailerak, umetan nire gela izan zen hartan sartu eta bakero higatuak, kamiseta zuria eta mendiko botak jantzi nituen.
‎Arlote bat zuten begien aurrean, okupa bat, drogazale bat, alproja galdu bat, nonbait egon behar eta toki hartan sartu zena euririk egiten ez zuelako, eta han bizi zitekeelako nola edo hala.
‎Bai, aurpegi matrailtsu hura, ile kizkur haiek, ahoskera hura..., zeren puska batean buru egiten zuenarekin arabieraz solasten aritu baitzen. Bera zen, txalupa madarikatu hartan sartu zen laugarren gaztea! Jan edanak eta gure arteko liskarrak ahantzi, eta harrituta, elkar besarkatzen ikusi gintuzten denek.
2022
‎Ikusi zuen bere burua eskolako leihoetatik barrura begira, bere bizilagun Nadiejna eta Svetlana eskolak hartzen eta bera, inbidiatan, kanpoan. Judua zelako ezin zen eskola hartan sartu. Baina, gero, libre zen ume errusiarrekin jolasteko.
‎Nork bere sailkapena eta ordena azaltzen zituen, baina ordena kanpotik ezarrita zegoenez, artifiziozkoa zen. Materialismo mekanizista, nolabait esateko, kontzientzia edo espiritua artifiziozko Procustoren ohe hartan sartzen ahalegintzen zen. Emaitza, espero litekeenez, guztiz etsigarria zen.
2023
‎Eta Riobóo ibaiko ur freskoak bezain aratza. Etxe hartan sartu aurretik, gizonetan inortxok ere ez zuen ukitua nire soinekoaren hari bakar bat ere. Ene neskatikoa, goi elurra baino zuriagoak zure bularrak.
‎56.eko etxe hartan sartzeak zirrara handia eragin zion. Egundo ez zuen halako sabai alturik ikusi, ez halako egur distiratsurik, ez halako altzari puskarik.
‎Beharrik fisikoki psikiatrikoan egon arren, gogoa beste nonbait nuen aldi berean. Eroetxe hartan sartu nindutenetik zenbat ordu ez ote dut igaro gelan iltzez eta giltzez itxitako leiho txiki hartatik kanpora begira, gauez, ezin lorik eginez. Baina, batzuetan, behe behean, Douro ibaiko ur arreak begiesten nituenean, Bidasoa ibaiko amesgaiztoa berregin eta gaizkitxartu egiten nintzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia