Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 165

2000
‎Izan ere, nengoen tokian nengoela, ez al nuen hagitzez ere hobe neure mihiaren gobernatzea eta isilik egoitea ezen ez ausartki eta ahalkegabeki hitz egitea? Zer behar eta zer mengoa nuen nik, joko haren jokatzeko eta joko hartan sartzeko. Ordea, hitz egin nuen, eta ausartki hitz egin nuen gainerat.
‎Eta konfesione labur haren ondoren, altxatu zen aita... eta orduan guztiz beldurtu nintzen, nihaur ere ipuin hartan sartzerat banindoa bezala... zeren, tigre bezatzaileak erran zuen arren ezen suerte hartako tigreak ez zirela gizonen aurka oldartzen, pentsatzen hasia bainintzen, giroak kutsaturik edo, bertzela ere gerta zitekeela.
‎Napolitarra bizkor mintzatzen zen, eta osabak piano, piano erraiten zion eta eni beha paratzen zen, ez dakit nik napolitarrari ulertzeko nituen zailtasunen berri zekielako, edo nihaur izan nintekeelako osabak berak izan zitzakeen zailtasunen desenkusa ezin hobea. Eta, hala, konbertsazione hartan sarturik geundela, ostaturat iritsi, hirurak mahai batean jarri; osabak, otorduetan ohi zuen bezala, Arkimedes bere alboan etzanarazi; eta osabak berak deitu zion ostalersari.
‎Baina ez Joxe Aberasturik erabaki zuen bere etorkizuna, ez guk... zeren, saltsa hartan sarturik geundela, fortuna gaixtoa etorri baitzitzaigun bisitan, saltsaren are gehiago nahasterat eta iratiotzerat.
‎Eta ondoren zeruaz, lurraz edo Jainkoaz eginen zuen bizkaitarrak juramentu, usantza gaixto hartan sartua baitzegoen, eta Antoniok aitaren eginen zuen, eta hala ibiliko ziren, hartaraz gero, egun batzuetan bizkaitarra eta gipuzkoarra, txakurra eta katua balira bezala, harik eta bertze egun batean urak ubiderat egin zuen arte, berehala kontatuko dizut nola.
‎Giltzaren hotsak aditu zituenean, fraidea jaiki egin zen, eta, nola baitzen zuhurra eta arduratsua, hartu zituen galtzoinak ez bertze beztimenda guztiak, eta karrikarat jotzen zuèn behe leihotik iltki zen, eta aienatu zen ezin arintkiago. Eta Bucciok gelan barrena egin zuen, eta ohe sagaratu berri hartan sartu eta pausatu zen, atseden egiteko asmotan; gero, lotan geratu ziren, bai bera eta bai haren emaztea ere, zeren biek ala biek nezesitate handia baitzuten, batek guardiako gau emanaldiagatik, eta bertzeak ohe kontuetako nekeagatik. Eta egunak argitzerat egin zuen, eta Bucciok galtzoinak ikusi zituen ohaburuan, leihoa zabaldu bezain fite.
‎Gauetan, berriz, nola kapitainak egokitu baininduen etxeko gela tipi batean, zeina baitzegoen goiko solairuko egongelaren ondoan, eta zeinak ere baitzeukan itsasorat jotzen zuen leiho bat, hala, handik beha paratzen nintzen anitzetan, ameslari, iduriturik ezen itsasoa zin zinez zela libertatearen lurraldea, eta leiho hura iragan baizik ez nuela egin behar, lurralde miragarri hartan sartzeko... nola etxean izan genuèn tigreak ere amets baitzezakeen, benturaz, bere libertatearekin, kaiolako leiho haietarik beha, Afrikako ordokiak gogoan.
2001
‎Barra amerikar hartan sartu nintzen unean erabakita neukan Danielak egindako zauriaren mendekua hartu behar nuela. Bi urteko harremana moztu berri zuen Danielak.
‎Plantxa egiten ikustea festa zen Manuren begientzat. Behin baino gehiagotan desiratu izan zuen inori baimenik eskatu gabe sukalde hartan sartu eta bizilagunarekin pasodoble bat dantzatzea. Edo plantxa egiten zuen mahaiaren gainean txortan egitea.
‎Jan eta telebista ikusi, besterik ez zuela egiten? Ezin nion etxera etortzeko eskatu, ni neu ere ez nintzen kapaza kiratsa zerion egongela hartan sartzeko eta. Baina, nola edo hala, Herminio berreskuratu behar nuen.
2002
‎–Auto hartan sartu ditun –esan zuen Irenek.
‎Gaur kontatuko dizut Orein Zuriaren ipuina. Lehengo gauean, lotan nengoela, izan nuen amets bat, eta amets hartan sartu zen sorgin gaizto bat. Eta sorginak harrapatu nau, eta eraman nau hegan toki batera, ilun iluna.
2003
‎Baina baziren, halaber, azpildar gutxi batzuk, zapalkuntzari aurre egiteko prest zeudenak, borroka hura ezkutuan eraman behar bazuten ere. Patxi maisua borroka hartan sartua zegoen, eta nire ama ere bai. Baita Erromesene baserriko jendea ere.
2004
‎edozer egiteko prest nengoen, bizimodu izugarri hartatik urrunduko ninduen edozer. Orduak eta orduak ematen nituen Etchartea baserriko sabai hartan sartuta, musika etengabe entzuten eta oroitzapen lazgarriak buruan bueltaka. Basoko lan akigarria ihesbide izan nuen hasieran, baina azken garaietan nekeak ere ezin zituen nire buru barneko irudi beltzak uxatu.
‎Urrunetik hasieran, Senaren beste aldetik. Gero, ordea, premia larri batek bultzatuta, tenplu bitxi hartan sartu eta, astiro astiro, zutabe erraldoi haien artetik ibiltzen hasi nintzen. Nire begiek edertasun ilun hura guztia xurgatu zuten, eta birikak aire ia ukigarri hartaz bete nituen, intsentsuak eta kandelen keak gozaturiko aire hotz hartaz.
‎Ez nuen jateko gogorik. Gainera, geroratu egin nahi nuen gelatxo ilun hartan sartzeko unea. Poliki poliki, erdiguneko etorbide erraldoietara hurbildu nintzen.
‎Baina SDko buruzagi nagusiaren aitzinean hagoelarik, pentsatu zuen espainiar agenteak, ezin lasaitasun handirik bildu. Orduak eta orduak ziren, edo hala iruditzen zitzaion berari behintzat, eraikin izugarri hartan sartu zenetik. Bihotza uzkurtuta eta bi agente muturbeltzek hertsiki zaindurik sartu ere.
‎Eta zenbat eta neure burua nahaste borraste psikologiko hartan sartuago ikusi, orduan eta irrika handiagoz so egiten nion iragarkiari. Niretzat ez baitzen gutxiago citroëneko neskaren agerraldia, katoliko ortodoxoentzat Ama Birjinarena baino, nolabait esatearren... hantxe Lourdes, hantxe Fatima... eta hantxe Ezkio, bai, nire neurrira egokitutako bertsioan!
2006
‎Seguruenik, aitak ereindakoa zen ernegu haren zati handi bat. Baina baserri ilun hartan sartu zenean, Aneren sentimenduak erabat aldatu ziren: gogoz kontrako erruki batek hartu zion lekua gorrotoari.
‎Esan nahi dut, ez naiz tentela, ezta? –erretorikoa, ez erantzun–, eta argi dago guapoa zinela –okay, zarela–, eta ai, ene, mutil lagunak utzi egin nau negarraldi hartan sartuta nengoenean ezin nuenez lorik egin, ba, fantasietako protagonista bihurtu zintudan. Pare bat aldiz.
‎Marinel bat irten zen belaontzitik. Egun hartan sartutako txalupez galdetu genion, eta ezezkoa egin zigun buruaz. Hiru egun zeramatzaten lehorrean.
‎Osaba lurpeko zulo hartan sartu zuten. Gu hiruroi sukaldeko bazter batean kuzkurtzeko agindu ziguten.
2007
‎Ni zigortzeko modua izan zitekeen, nirekin jolasteko era, ez dakit. Behin, ahantzi egin zitzaidan igogailuaren joera hura eta lau orduz egon behar izan nuen kaiola zahar hartan sartuta. Harrezkero, oinez igotzen nintzen, lau pisu.
2008
‎Euskarak eskaintzen ziòn talaia hartan ezin erosoago zegoen, hortaz, Beñardo, eta erosotasunaren talaia hartatik gauzak bere erara ikusi behar zituen: zertarako eskalatu behar zituen gazteleraren harresiak eta zertarako ahalegin izugarri hartan sartu, baldin eta, ahalik eta ahalegin txikiena eginda ere, handiagoak bazituen irabaziak?, zeren euskararen munduan norbait baitzen eta gaztelerarenean inor ez?; Beñardok hamar urte zituen, eta nekez egingo zion bere buruari, nekezago, mutil intuitiboa zèn neurrian, halako analisirik, baina ez zekizkièn indar haien mende behar zuen; are gehiago, nabaritu ere, nabaritu zituen kontzientzian, ausaz, mugimendu batzuk, forma zehatzik ez zutenak, bai, baina, zer definiezin?
‎Bilera haiek, berez, gai guztiak izaten zituzten solasbide: ehiza, markes jauna ehizazale itsua zen, kontsula ez hainbeste?, politika, Espainiaren eta Ameriketako herrien arteko harremanak, industrializazioa eta modernizazioa, markes jaunak noiznahi esaten zuen ezen bera ez zela ingeles bazkidearekin abiarazi zuèn meategiaren abentura hartan sartuko, baldin eta buruan Espainiaren modernizazioa eta garapen ekonomikoa izan ez balitu, pentsatzekoa den arren helburu lehenagoko bat ere izango zuela eragile:
‎Bestalde, itsasbehera nabarmena zen orain, eta korronte kizkur, indartsua sortzen zuen, ainguralekutik mendebalderantz zihoana eta handik hegoalderantz eta itsaso zabalerantz, gu goiz hartan sartu ginen kanaletik behera. Uhinik txikienak ere arriskutsuak ziren gure ontzi sobera zamatuarentzat; baina denetan okerrena zen korronteak desbideratu eta urrundu egiten gintuela lurreratu behar genuen tokitik, puntaren bestaldetik.
‎Horra hondamendi bat ikusteko bi modu, Rekalderena eta Bertendonarena. Kevinen aita harro zegoen semearekin eta Kevin haserre aitarekin, estutasun hartan sartu zuelako. Orduan erabaki zuen lapurra ez baina idazlea izango zela.
‎Bilera haiek, berez, gai guztiak izaten zituzten solasbide: ehiza –markes jauna ehizazale itsua zen, kontsula ez hainbeste–, politika, Espainiaren eta Ameriketako herrien arteko harremanak, industrializazioa eta modernizazioa –markes jaunak noiznahi esaten zuen ezen bera ez zela ingeles bazkidearekin abiarazi zuèn meategiaren abentura hartan sartuko, baldin eta buruan Espainiaren modernizazioa eta garapen ekonomikoa izan ez balitu... pentsatzekoa den arren helburu lehenagoko bat ere izango zuela eragile: bere garapen ekonomiko propioa eta pertsonala–, artea, familia, baita Madrilen bertan gertatutako edozein txikikeria ere...; bilera haiek, beraz, pribatuak izaten ziren, bi gizonen artekoak; etxeak ongi bereizitako bi zati zituen, eta bi gizonek haietako bat hartzen zuten, egongela zabal bat zeukana, zerbitzuko neskamea haien menera, jan edatekoak –pastak edo pastelak, kafea eta botila bat absenta– edo tabakoa –habanoak– ekartzen zizkiena eta etxeko jaunaren aginduen zain egoten zena, haren esku txilinari adi.
‎Euskarak eskaintzen ziòn talaia hartan ezin erosoago zegoen, hortaz, Beñardo, eta erosotasunaren talaia hartatik gauzak bere erara ikusi behar zituen: zertarako eskalatu behar zituen gazteleraren harresiak eta zertarako ahalegin izugarri hartan sartu, baldin eta, ahalik eta ahalegin txikiena eginda ere, handiagoak bazituen irabaziak?, zeren euskararen munduan norbait baitzen eta gaztelerarenean inor ez...; Beñardok hamar urte zituen, eta nekez egingo zion bere buruari –nekezago, mutil intuitiboa zèn neurrian– halako analisirik, baina ez zekizkièn indar haien mende behar zuen; are gehiago, nabaritu ere, nabaritu zituen kontz... nola esaten da gaztelaniaz" aita", nola esaten da" ama", nola esaten da hau eta nola esaten da hura...?
2009
‎Egia zen mutil guztiok amestu izan dugula noiz edo noiz neska batentzat objektu garela. Baina Elena gehiegi gustatzen zitzaidan joko hartan sartzeko. Joko arriskutsu hari baietza emateko.
‎Ez genekien zer egin eta gainontzeko mutilek ere ez zuten gure alde ezer esan. Ola eta Leon une hartan sartu ziren. Eta neskak berriz ere hasi ziren oihuka.
‎Une hartan sartu zen irakaslea, eta isildu egin behar izan genuen. Halere, nik ezin nuen Maria burutik kendu.
‎Maria Bibiana pozak airean zegoen, eta ulertzekoa zen: ...zenetik, hari begira bizi zen, bere burua ukatzeko gertu, Adarena berresteko asmotan; Adari bazkaltzen eta afaltzen laguntzen zion, egonarri handiz; honek ohea bustitzen zuenean, berriz, Maria Bibianak garbitu eta azpiko galtzak eta izarak aldatzen zizkion; Maria Bibianak, beraz, gogoan behar zuen Adari egindako promesa, noiz eta ahizpa halaxe mintzatu baitzitzaion, bi poloen arteko barne borroka hartan sartuta zebilèn garaian: –Ez nazazu utz, ezta min egiten badizut ere?;. Hitz ematen dizut?, erantzun zion Maria Bibianak; Adak, baina, nekez egin ziezaiokeen minik, zegoèn egoeran?
‎Arrain gorriaren heriotzak egoera goibel hartan sartu zuen Gabino, handik bizpahiru egunera ezusteko batek atera zuen arte: Felipe Gastaminzaren kartak; Gabino, egia esan, ez zegoen kontu hartaz ahaztuta, nahiz eta esperantza gero eta txikiagotzen ari zitzaion, eguna joan eta eguna etorri, hilabetea ere pasatu zen Gabinok berea idatzi zionetik, baita hilabete eta erdia ere?, ez baitzuen erantzunik jasotzen; ezustekoa izan zuenean, Gabino ez zegoen bere gelan, galerian baizik, beste gaixoekin hizketan, eta hala, postaren moja arduraduna kartarekin heldu zitzaionean, chaise longue tik jaiki eta bere logelarantz abiatu zen, ez Rodolfo Bustamante izeneko gaixo hitzontzi baten iruzkina entzun gabe, halere, gazteleraz ozta ozta zekièn beste gaixo batek. Lorenzo Mutiloak?
‎Atzean geratu ziren bi emakumeak, Nazariori bere denbora eman nahi izan baliote bezala, Reginak eta Rakelek bai baitzekiten ordurako, ezjakinki jakin ere, sehaskakoa bakarka ikusteko moduko ikuskizuna zela, inoren interferentziarik gabe; Nazario Orbek, beraz, bi emakumeei bizkar ematen zien, eta posizio hartan ikusi zuen haurra, barruak agintzen zizkiòn esku eta aurpegi keinuei mugarik jarri gabe, begiak zabal ireki eta luze ixten zituela, ireki eta itxi, itxi eta ireki; izan ere, hain sinestezina egiten zitzaion errealitatea begiak irekitzen zituen bakoitzean, batera eta bestera hedatutako argi itzalen ehunak biltzen zuen gelako espazioa, haurra zetzàn sehaska inguruari halako misterio kutsu bat erantsiz?, non istantean itxi behar izaten baitzituen, berriro irekitzeko, itxi eta ireki behin eta berriz, errealitate sinestezina gero eta sinestezinago egingo balitzaio bezala, harik eta ohartu zen arte, keinu errepikatuak errepikaren errepikaz higatu ohi dira? alfer alferrik zebilela jolasetik batere ez zuèn begien jolas hartan sartuta, sinestezinena baitzen inguru hartan, antza, sinesgarriena; berandu gabe ohartu zen, halaber, sinesgarritasun berreskuratuaren bidetik, hura?, zer, hura, alegia?
‎salatzen bazituen ere ez baitzituen haiek galduko, seguru ezetz, lagunak ongi galduta baitzeuden ordurako, okerreko jarrerak galbideratuta: hantxe zegoen bera, baina, edo hantxe jarri zuen Kristok, hobeto, ez lagun galduak are gehiago galtzeko, haiek salbatzeko baizik!; hala, bada, borroka latz hartan sartuta zebilen Domingo, bai ala ez, ez ala bai, begiak itxi eta irekitzen zituen, ireki eta itxi, abiada ezin biziagoan?, bihotza ere gero eta taupada azkarragoetan: esan nahi baita larritasunaren eta angustiaren hots desesperatuak zirela haiek, hots ozenago baten zain zeudenak, hotsak hotsetan estal zitezen, eta orduan, zutitu eta esatekoa esan zuen:
‎ezkertiarren eta klase herrikoien itxaropena itxuragabe handitu zuèn bigarren errepublikaren aldarria egin zenetik bizpahiru hilabetera, beraz?, ez zuen Domingo erre; aitzitik: bazirudien ezen, zenbat eta gurpil hartan sartuago, orduan eta konbentzituago zegoela hartutako erabakiarekin: izan zitekeen anarkismoa gero eta bere muinetakoagoa sentitzen zuelako; izan zitekeen, halaber, Albertori emandako hitza betean bete nahi zuelako; edo izan zitekeen, azkenik, bizi senak ere bere defentsasistema partikularra eraiki zuelako, jarrera hari eusten zion bitartean bigarren planoan geratzen baitzen beste guztia, baita Adarekin bizi zuèn pasio sublimatuaren itzal hura ere, hondamendira eraman zezakeena, beste egoera batean; Domingo, beraz, pozik zegoen bere bizitzarekin, oro har; kideek, gainera, biziro estimatzen zuten, hartzen zituèn konpromisoetan serioa izateaz gain, bere buruari barre egiten ere bazekielako:
‎senak, beraz, aukera politikoak baino gehiago? bihotz berritu balu bezala, baita errotikako jarrera aldatu ere, bere osoa eta bere guztia ematera behartzen zuena, kausa berriaren alde; hala, bada, bere amets hartan sartuta zegoelako edo, Adak ez zituen ikusten, menturaz, borrokan aritutako haur bikiak, bestela ere, egunero ikusten zituen iheslarien seme alabak, adin guztietako haurrak eta umeak, arratsaldero ematen zièn eskolan?, aurrez aurre ikusgai zituen arren; edo ikusi gabe ikusten zituen, hobeto, iskanbilaren xehetasunei antzeman gabe, gorputzaren begiak ere irudimenaren begien mende izaki?...
‎Zortzi metro karratu baino gehiago izango ez zituèn ziega itxurako hartan sartu ahala, aita semeek elkar besarkatu zuten, besarkada luze eta ezin estuago batean: aitak semearen bular astinduak eta malkoak igartzen zituen, negar zotinak eragindakoak, eta semeak aitaren hasperenak, negarraren ertzekoak haiek ere, aitak semeari harro nago zutaz esaten zion bitartean, eta semeak aitari ni ere bai zutaz; ilunpea lekukotzat hartu ezean, ez zuten beste lekukorik, eta horregatik luzatu zituzten aita semeek, beharbada, bihotzetik bihotzera hedatutako adierazpen haiek, beste egoera batean, argitan, adibidez, eta lekukoren batekin zer esanik ez?
‎Zentzuzko zentzuak, ordea, ezetz esaten zion, inoren bizitzan muturra sartzea bizikidetasunaren oinarrizko arauen aurkakoa zela, eta oso edukazio txarrekoa, beraz; zentzu zentzugabeak, berriz, baietz esaten zion, arima bat infernuko garretatik salbatzeagatik zentzu guztiak galtzea merezi zuela: barne borroka hartan sartua zegoen, beraz, Maria Bibiana. Maria Bibianak berak halaxe aitortuko zion izeba Ernestinari berandu gabe?, esan ez esan, esan ez esan, motorraren hotsek are estuagotzen zituzten Maria Bibianaren pentsamendu estuak, itolarrian uzterainoko aldartean?, pilotuak kabinarako bidea hartu, kaskoa jantzi, barruan sartu eta motorra abian jarri zuenean; jarraian, baina, pilotuari esan beharrekoa ez es... lekua galdu dut, burua galdu dut, baina Zu ez zaitut galdu nahi eta erruki zaitez nitaz, erruki zaitez pilotuaz?; gero, begiak ireki, hegazkina hegan ikusi, eta galdutako konfiantza apurka apurka berreskuratu zuen, harik eta, pilotua lurreratu zenean, halako arintze bat nabaritu zuen arte, ez arintze erabatekoa baina, artean ere gaizki eginaren kontzientziak eztenkatzen baitzuen, antza, orain zizt eta geroago sast; Maria Bibiana ez zegoen, baina, hegaldia hasi aurreko egoera berean, zuloan erortzeko zorian egon ondoren indarberritua sentitzen baitzen, maila batean bai bederen; are gehiago:
‎Teofilo Mariaren eskuak pena ematen zion, adibidez, baina poza haren aurpegi zurbilak; anaiaren ekintzak harekiko mirespena eragiten zion, baina, aldi berean, inbidia sorrarazten; Teofilo Mariak baztertua eta zentrotik egotzia sentitzen zen, baina? baina zertan zebilen Domingo lehia itsu hartan sartuta?; Domingok garbi ikusten baitzuen, ikusteko moduan zegoen bederen, zer zegoen jokoan joko hartan, zeinak baitzuen oilarren arteko borrokatik asko:
‎nola gailendu ziren hasieran errepublikanoak, baita nola, bizpahiru egunen buruan, gauzak aldatu ziren ere, seiehun milizianoz osatutako zutabe batek hegoalderantz egin behar izan zuelako, ehun bat kilometrora zegoèn beste hiri hartarantz, non matxinatuak gotortu baitziren? ...a emanez; nola matxinatuak hirian sartu eta hainbat eraikinetan gotortu ziren, kasinoan eta gobernu militarrean, hiriko hotelik luxuzkoenean eta aseguru etxerik garrantzitsuenean?, harik eta errepublikanoek, mendebaldetik etorritako beste miliziano zutabe baten laguntzaz, gauzak beren lekuan jarri zituzten arte, matxinatuak berriro kuarteletako eremurantz atzeraraziz; esan nahi baita, behin egoera hartan sartuta, hantxe zeudela Domingo eta Chaplin, lehen lerroan, ibaiaz haraindian zituztèn kuartelei begira, Domingok, Chaplinengandik bost bat metrora zegoenak, ura eskatu zionean; eta Chaplin Domingoganantz abiatu eta orduantxe hartu zuen tiroa bizkarrean, lurrera bota zuena, Domingoren parean utziz, ahuspez.
‎Sala hartan sartu aitzin, gomendio eta jarraibide franko aditua nuen aldi oro lagun bakoitzarekin erakutsi beharreko portaeraz. Nire erakustunei ahantzi zitzaien jakinaraztea erregina agurtzean zenbat denboraz egon nuen begiak lurrari josirik.
‎Eskua aska suerte hartan sartu zuen eta bere lepora eraman zuen. Keinuak bihotz taupadak azkartu zizkidan.
‎Zortzi metro karratu baino gehiago izango ez zituèn ziega itxurako hartan sartu ahala, aita semeek elkar besarkatu zuten, besarkada luze eta ezin estuago batean: aitak semearen bular astinduak eta malkoak igartzen zituen, negar zotinak eragindakoak, eta semeak aitaren hasperenak, negarraren ertzekoak haiek ere, aitak semeari harro nago zutaz esaten zion bitartean, eta semeak aitari ni ere bai zutaz; ilunpea lekukotzat hartu ezean, ez zuten beste lekukorik, eta horregatik luzatu zituzten aita semeek, beharbada, bihotzetik bihotzera hedatutako adierazpen haiek, beste egoera batean –argitan, adibidez, eta lekukoren batekin zer esanik ez– nekez egingo zituztenak, biek ala biek jasotako heziketa sentimentalean –eta haien balio eskalan, ondorioz– sentimenduak adieraztea ez baitzen gizonen gauza; eta, hala eta guztiz ere, aita semeek, inongo lotsarik gabe, sentimendu haiexei ematen zieten forma eta adierazpidea, harik eta, barruko urak –urak eta odolak– baretzen hasi zirenean, Nazariok Teofilo Mariari bi eskuez lokietatik heldu, eta semearen aurpegia berarenetik arra bat pasatxo urrundu zuen arte, honela mintzatzen zitzaiola, isil isilik, hormek entzungo zioten beldur edo:
‎Maria Bibiana pozak airean zegoen, eta ulertzekoa zen: ...zenetik, hari begira bizi zen, bere burua ukatzeko gertu, Adarena berresteko asmotan; Adari bazkaltzen eta afaltzen laguntzen zion, egonarri handiz; honek ohea bustitzen zuenean, berriz, Maria Bibianak garbitu eta azpiko galtzak eta izarak aldatzen zizkion; Maria Bibianak, beraz, gogoan behar zuen Adari egindako promesa, noiz eta ahizpa halaxe mintzatu baitzitzaion, bi poloen arteko barne borroka hartan sartuta zebilèn garaian: " Ez nazazu utz, ezta min egiten badizut ere";" Hitz ematen dizut", erantzun zion Maria Bibianak; Adak, baina, nekez egin ziezaiokeen minik, zegoèn egoeran... nahiz eta, zegoèn egoeran zegoelako, inoiz baino min handiagoa egiten zion, Adaren gogogabezia desertu bat balitz bezala, guztiengandik erremediorik gabe bereizten zuena; hala, bada, Maria Bibianak bakardadeak jota behar zuen, eta Adarekin ibiltzeko era hura zuen, ausaz, bere bakardadearen ezaugarria, biak elkarrekin balebiltza bezala, bai, baina bakoitza bere aldetik, desertuaren alde banatan, eskuak eta besoak bereiz; horregatik Maria Bibianaren poza eta horregatik Maria Bibianaren alaitasuna, Adaren besoak berea kateatu zuenean.
‎Domingok bazekien, bai, uztailaren 25eko goiz berandu hartan, Chaplin txantxetan ari zitzaiola, bala batek urontzia zulatu eta barruan sartuta gelditzeak patuaren kolpe zorionekoa behar baitzuen; Domingok eta Chaplinek, haatik, zazpi egun zeramatzaten elkarrekin, gerra piztu eta mobilizatu zirenetik –uztailaren 18an– hezur eta mami ibili baitziren biak ala biak, halako eran, non Domingok eta Chaplinek ongi baino hobeto baitzekiten hirian gertatua: ...nola matxinatuak hirian sartu eta hainbat eraikinetan gotortu ziren –kasinoan eta gobernu militarrean, hiriko hotelik luxuzkoenean eta aseguru etxerik garrantzitsuenean–, harik eta errepublikanoek, mendebaldetik etorritako beste miliziano zutabe baten laguntzaz, gauzak beren lekuan jarri zituzten arte, matxinatuak berriro kuarteletako eremurantz atzeraraziz; esan nahi baita, behin egoera hartan sartuta, hantxe zeudela Domingo eta Chaplin, lehen lerroan, ibaiaz haraindian zituztèn kuartelei begira, Domingok, Chaplinengandik bost bat metrora zegoenak, ura eskatu zionean; eta Chaplin Domingoganantz abiatu eta orduantxe hartu zuen tiroa bizkarrean, lurrera bota zuena, Domingoren parean utziz, ahuspez.
‎ezkertiarren eta klase herrikoien itxaropena itxuragabe handitu zuèn bigarren errepublikaren aldarria egin zenetik bizpahiru hilabetera, beraz–, ez zuen Domingo erre; aitzitik: bazirudien ezen, zenbat eta gurpil hartan sartuago, orduan eta konbentzituago zegoela hartutako erabakiarekin: izan zitekeen anarkismoa gero eta bere muinetakoagoa sentitzen zuelako; izan zitekeen, halaber, Albertori emandako hitza betean bete nahi zuelako; edo izan zitekeen, azkenik, bizi senak ere bere defentsasistema partikularra eraiki zuelako, jarrera hari eusten zion bitartean bigarren planoan geratzen baitzen beste guztia, baita Adarekin bizi zuèn pasio sublimatuaren itzal hura ere, hondamendira eraman zezakeena, beste egoera batean; Domingo, beraz, pozik zegoen bere bizitzarekin, oro har; kideek, gainera, biziro estimatzen zuten, hartzen zituèn konpromisoetan serioa izateaz gain, bere buruari barre egiten ere bazekielako:
‎atzo urrezko kaiola bat nuen etxe, eta gaur haize zabala; eta haize zabala gogorra da, baina ez naiz damu, ez horixe...!", halako moldez, non atzean geratutako zoritxarreko egun haiek zorionekotzat baitzituen, oro har, ez zoritxarrak zorioneko egiten zuelako, jakina –nola poztuko zuen, bada, hiritik hirira eraman zuèn iheslarien zutabean gertatutako bi urteko haurraren heriotzak, hesteetako infekzio larri batek ahuldu eta barnehustu zuenak, adibidez? –, zoritxarraren aurkako borrokak zorioneko egiten zuelako baizik, etxetik ihes egiteko erabakiak –askatasun gose erraietako batek bultzaturik: senak, beraz, aukera politikoak baino gehiago– bihotz berritu balu bezala, baita errotikako jarrera aldatu ere, bere osoa eta bere guztia ematera behartzen zuena, kausa berriaren alde; hala, bada, bere amets hartan sartuta zegoelako edo, Adak ez zituen ikusten, menturaz, borrokan aritutako haur bikiak –bestela ere, egunero ikusten zituen iheslarien seme alabak, adin guztietako haurrak eta umeak, arratsaldero ematen zièn eskolan–, aurrez aurre ikusgai zituen arren; edo ikusi gabe ikusten zituen, hobeto, iskanbilaren xehetasunei antzeman gabe, gorputzaren begiak ere irudimenaren begien mende izaki....
‎bizi senak eta zuhurtasunak esaten zioten ezetz, ez lagunik salatzeko, haiek galdu nahi ez bazituen behintzat eta aurka jarri; kontzientziak, baina, baietz esaten zion, baietz eta baietz... salatzen bazituen ere ez baitzituen haiek galduko, seguru ezetz, lagunak ongi galduta baitzeuden ordurako, okerreko jarrerak galbideratuta: hantxe zegoen bera, baina, edo hantxe jarri zuen Kristok, hobeto, ez lagun galduak are gehiago galtzeko, haiek salbatzeko baizik!; hala, bada, borroka latz hartan sartuta zebilen Domingo, bai ala ez, ez ala bai –begiak itxi eta irekitzen zituen, ireki eta itxi, abiada ezin biziagoan–, bihotza ere gero eta taupada azkarragoetan: esan nahi baita larritasunaren eta angustiaren hots desesperatuak zirela haiek, hots ozenago baten zain zeudenak, hotsak hotsetan estal zitezen, eta orduan, zutitu eta esatekoa esan zuen:
‎Zentzuzko zentzuak, ordea, ezetz esaten zion, inoren bizitzan muturra sartzea bizikidetasunaren oinarrizko arauen aurkakoa zela, eta oso edukazio txarrekoa, beraz; zentzu zentzugabeak, berriz, baietz esaten zion, arima bat infernuko garretatik salbatzeagatik zentzu guztiak galtzea merezi zuela: barne borroka hartan sartua zegoen, beraz, Maria Bibiana –Maria Bibianak berak halaxe aitortuko zion izeba Ernestinari berandu gabe–, esan ez esan, esan ez esan –motorraren hotsek are estuagotzen zituzten Maria Bibianaren pentsamendu estuak, itolarrian uzterainoko aldartean–, pilotuak kabinarako bidea hartu, kaskoa jantzi, barruan sartu eta motorra abian jarri zuenean; jarraian, baina, pilotuari e... lekua galdu dut, burua galdu dut, baina Zu ez zaitut galdu nahi eta erruki zaitez nitaz, erruki zaitez pilotuaz...; gero, begiak ireki, hegazkina hegan ikusi, eta galdutako konfiantza apurka apurka berreskuratu zuen, harik eta, pilotua lurreratu zenean, halako arintze bat nabaritu zuen arte, ez arintze erabatekoa baina, artean ere gaizki eginaren kontzientziak eztenkatzen baitzuen, antza, orain zizt eta geroago sast; Maria Bibiana ez zegoen, baina, hegaldia hasi aurreko egoera berean, zuloan erortzeko zorian egon ondoren indarberritua sentitzen baitzen, maila batean bai bederen; are gehiago:
‎saguzar haiek, baina, aterki beltzak zabaldu... eta kobazulotik irten orduko ekin zioten, antza, borrokari, hain ziren kontrajarriak Domingok barneratzen zituèn sentipenak, bata bestearen ondotik: Teofilo Mariaren eskuak pena ematen zion, adibidez, baina poza haren aurpegi zurbilak; anaiaren ekintzak harekiko mirespena eragiten zion, baina, aldi berean, inbidia sorrarazten; Teofilo Mariak baztertua eta zentrotik egotzia sentitzen zen, baina... baina zertan zebilen Domingo lehia itsu hartan sartuta?; Domingok garbi ikusten baitzuen –ikusteko moduan zegoen bederen– zer zegoen jokoan joko hartan, zeinak baitzuen oilarren arteko borrokatik asko: esan nahi baita Domingok nekez ikus zezakeela garbiago, zeren, kanpora begira, Teofilo Mariak protagonizatutako eszena osoa izan baitzuen Domingok ikusgai, esanahiz betetako estreinako esaldiak laburbiltzen zuena eta Teofilo Mariaren begirada kementsuak azpimarratzen –" Nik ere zerbait berezia egin nahi dut Gabinoren alde" –:
‎Arrain gorriaren heriotzak egoera goibel hartan sartu zuen Gabino, handik bizpahiru egunera ezusteko batek atera zuen arte: Felipe Gastaminzaren kartak; Gabino, egia esan, ez zegoen kontu hartaz ahaztuta, nahiz eta esperantza gero eta txikiagotzen ari zitzaion, eguna joan eta eguna etorri –hilabetea ere pasatu zen Gabinok berea idatzi zionetik, baita hilabete eta erdia ere–, ez baitzuen erantzunik jasotzen; ezustekoa izan zuenean, Gabino ez zegoen bere gelan, galerian baizik, beste gaixoekin hizketan, eta hala, postaren moja arduraduna kartarekin heldu zitzaionean, chaise longue tik jaiki eta bere logelarantz abiatu zen, ez Rodolfo Bustamante izeneko gaixo hitzontzi baten iruzkina entzun gabe, halere, gazteleraz ozta ozta zekièn beste gaixo batek –Lorenzo Mutiloak– hatza lokira zeraman bitartean, mugimendu birakari ezin adierazgarriago batean:
‎...aurra zetzàn sehaska inguruari halako misterio kutsu bat erantsiz–, non istantean itxi behar izaten baitzituen, berriro irekitzeko, itxi eta ireki behin eta berriz, errealitate sinestezina gero eta sinestezinago egingo balitzaio bezala, harik eta ohartu zen arte –keinu errepikatuak errepikaren errepikaz higatu ohi dira– alfer alferrik zebilela jolasetik batere ez zuèn begien jolas hartan sartuta, sinestezinena baitzen inguru hartan, antza, sinesgarriena; berandu gabe ohartu zen, halaber, sinesgarritasun berreskuratuaren bidetik, hura –" zer" hura, alegia– ez zela txerritxo bat... baina frogantzak ez zuen lasai utzi, gizonetik edo gizon antzekotik ere –zer ziren bekain haiek... eta zer betazal haiek, begien leihoei itsatsitako kontraleiho itxurako batzuk b...
2010
‎erantzun nion neure buruari, ziur neure buruaz, artean ere sortzetik beretik bizi izan ninduèn gazte idealistaren inertziaren mende banengo bezala? baina segundo bat geroago kikara ezpainetaratu nuenean, guztiz beste era bateko sentimendua gailendu zitzaidan, ustezko handitasun guztiak, baita Alemania Handia ere, kafearen baitan urtu baitzitzaizkidan. Alemania bezalako kilometro koadro askotako lurraldea kikara hartan sartua!?, kafeari bota ohi nion azukre koskorraren antzera. Egia da, bai, sentimendu haren ondotik beste bat nagusitu zitzaidala, lotsari lotua, ongi ere ez baitzitzaidan iruditzen, oso ongi behintzat ez?
‎Lehengoan Maria Bibianarekin egon nintzen, eta hark zerbait kontatu zidan, nik ahaztua nuena; badirudi, izan ere, Maria Bibianak don Antonioren kongregazio hartan sartu nahi izan zuela, baina amak debekatu ziola ere, eta amak baino gehiago, izebak; don Antoniok, izan ere, arrosario, meza, bederatziurren, sakrifizio, mortifikazio, eta bizitza espiritualari lotutako datu guztien zenbaketa zehatza nahi zuen orri batzuetan, eta izeba Ernestinari hura irenstezina egin zitzaion: –Horrela gaixotu nintzen ni denbora batean.
‎desertuko berrogei egunetako baraualdiak hartarako eta gehiagorako ere eman baitzezakeen, nik uste. Burutazio hartan sartua nengoenean, baina, ogi legamiagabea mihiaren hezetasunean desegin eta zintzurrean behera joan zitzaidan ia oharkabean. Bekatu larria egin ote nuen, bada?
‎Baina Gilek laguntza eskatu zion euskarazko idazkunak aztertzen hasteko, eta Gorrotxategik baietza eman zion. Prest zegoen talde hartan sartu eta ikerketan laguntzeko. Henrike Knörrekin berdin jokatu zuen Gilek, eta erantzun bera jaso zuen:
‎Badiot beldur pixka bat gure etxeari. Ez dakit nola sentituko naizen berriz sukalde hartan sartzean. Psikologoak esan dit lasai egoteko.
‎Biak ere tresna baliagarriak baldin baziren ere, gutxiago izango ziren betiere borroka klandestinoan engaiatzeko gertu zeudenak, eta hartan sartzeko konbentzitu ninduen Josemak. Polimilietan, 1979an.
‎Kristoren gorputzak, izan ere, hezurretan behar zuen —azal eta hezur, alegia, haragi gramo erdirik ere gabe—, Kristok berak egin zituèn sakrifizio eta penitentzien ondorioz... desertuko berrogei egunetako baraualdiak hartarako eta gehiagorako ere eman baitzezakeen, nik uste. Burutazio hartan sartua nengoenean, baina, ogi legamiagabea mihiaren hezetasunean desegin eta zintzurrean behera joan zitzaidan ia oharkabean. Bekatu larria egin ote nuen, bada?
‎Lehengoan Maria Bibianarekin egon nintzen, eta hark zerbait kontatu zidan, nik ahaztua nuena; badirudi, izan ere, Maria Bibianak don Antonioren kongregazio hartan sartu nahi izan zuela, baina amak debekatu ziola ere, eta amak baino gehiago, izebak; don Antoniok, izan ere, arrosario, meza, bederatziurren, sakrifizio, mortifikazio, eta bizitza espiritualari lotutako datu guztien zenbaketa zehatza nahi zuen orri batzuetan, eta izeba Ernestinari hura irenstezina egin zitzaion: " Horrela gaixotu nintzen ni denbora batean.
‎‘Ideia handien Alemania ote da Alemania, zeinengatik hiltzea edo hila izatea merezi duen... ala ni hartzen ari naizen kafe mikatz bezain ezti hau —azukre koskor batekin hartzeko ohitura bainuen— ote da Alemania? ’ Ongi baino hobeto gogoratzen naiz halaxe etorri zitzaidala galdera —gogoratzeko modukoa ere bada, ez didazu ezetzik esango, Damaso! —, Alemania Handiaren eta txikiaren arteko aurrez aurreko oposizio baten antzera, ñabardurarik gabe, bata ala bestea. ...ruari, ziur neure buruaz, artean ere sortzetik beretik bizi izan ninduèn gazte idealistaren inertziaren mende banengo bezala... baina segundo bat geroago kikara ezpainetaratu nuenean, guztiz beste era bateko sentimendua gailendu zitzaidan, ustezko handitasun guztiak, baita Alemania Handia ere, kafearen baitan urtu baitzitzaizkidan —Alemania bezalako kilometro koadro askotako lurraldea kikara hartan sartua! —, kafeari bota ohi nion azukre koskorraren antzera. Egia da, bai, sentimendu haren ondotik beste bat nagusitu zitzaidala, lotsari lotua, ongi ere ez baitzitzaidan iruditzen —oso ongi behintzat ez— egin nuèn aukera, ni kafe hura hartzen ari nintzen bitartean aitona azkenetan egon baitzitekeen, frantses soldadu batek tirokatu edo bonba bat ondoan lehertu izanaren ondorioz, Alemania Handiaren izenean...
2011
‎Liburu anitz irakurtzen zituen, antropologiari buruzkoak gehienak, eta Leon ere bide hartan sartu zuen berant gabe.
‎Goraka eta beherakada beldurgarrietan, ontziak lainoak ukituko zituela zirudien batzuetan eta, uretan murgilduta, hondoko harea joko zuela besteetan. Zur ahulezko hormen barruan, itoko zirela pentsatu zuten marinelek gau osoa eta goiza ere ia osoa iraun zuen galerna azkengabe hartan sartuta. Otoitz ere egin zuten gutxi batzuek.
‎Katakume hazi samarra zen, eta ez zeukan batere gogorik berarentzat zeharo harrigarria izan behar zuen leku hartan sartzeko. Esne zopekin engainatu nuen, eta ez zitzaidan gehiegi kosta lepagainetik heltzea ere.
2012
‎Harreman ona izaten jarraitzen zuen ama semeekin, eta Martin ezagutzen zuen. Bulego hartan sartu zenean, oinarrizkoa baino ez zekien: bere semeak norbait hil zuela drogen eraginaren menpean zegoela.
‎Igogailu moderno hartan sartu eta hirugarren botoia zanpatu zenuen.
‎Inbidia ere ematen zidan, aitortu behar dut, toki hartan sartuta egon arren zoriontsu ikusten nuelako. Egia ote zen non zegoen ere ez zekiela?
‎Toki hartan sartu ninduten egunean bilduta neraman ilea eta horrela eman nituen lehen egunak. Ukitu gabe.
‎Bueltan, komentu ondoan aparkatu zuen autoa, harizti pean, eta jada gorrotatzen nuen gelaxka hartan sartu nintzen, ea osabaz eta mutil lagunaz berririk ote zen. Bladi irten zen, eta beste fraide bat iruditu zitzaidan, Jesukristoren itxura harekin.
‎Gezurra Luciari, ditxosozko ezkontza hartan nirekin bukatu bazuen, zakurra mendian baino libreago nintzela ulertarazi niolako izan baitzen. Eta gezurra, gauzak ondo borobiltzeko, neure buruari ere, hanka putzuan modu hartan sartu eta, inuzentea ni, zikin mantxarik gabe aterako nintzela sinistean.
‎hitzak eta sentimenduak barrura irenstearen poderioz, burdinaren hotza izango zuen estomago zuloan. Aitak lurpean gordetzen zituen hitzak, goldearekin, inork ikus ez zitzan, eta Mamok, aldiz, askatzea erabaki zuen, antza, hegazkin hartan sartzea, urrun joan zitezen eta haien zamatik libratu.
‎Ea arrotzen batek diru zorro handiaz ezin ote zuen boto emaile xeheengan eraginik izan, berari botoa eman ziezaioten eta ez bertako nagusiari edo auzoko zaldun garrantzitsuenari. Ea nola gertatzen zen jendeak hain gogo bizia izatea batzar hartan sartzeko, nik onartzen banuen arazo eta gastu handiak ekartzen zituela eta familien hondamendia sarritan, inolako soldata edo pentsiorik gabe; zeren eta, honek hain bertute eta herri kontzientzia handia adierazten bide zuenez, bazirudien zalantza zuela Maiestateak ez ote zen beti zintzotasunagatik izango; eta jakin nahi zuen ea hain pertsona sakrifikatuek ez ote zuten inoiz beren buruak ordaintze... Gero eta galdera gehiago bota zidan eta sakon aztertu ninduen gai honi buruzko alderdi bakoitzaz, konta ezin beste zalantza eta eragozpen jarri zidalarik, nahiz eta ez zaidan zuhur edo egoki iruditzen orain errepikatzea.
2013
‎Jaio nintzenean, hura zen gurasoek niretzat aukeratuta zeukaten lekua. Etxearen garrantzia zein zen konturatzen ari nintzela, itsasontzi hartan sartu ninduten. Eta, une hartatik aurrera, bata bestearen atzetik etxe edo etxe itxurako leku askotan egon nintzen.
‎Hobeto! Zinema hartan sartu eta bestela ezagutuko ez genuen film bikaina ikusi genuen!
‎Bitxia, bazirudien ekaitz bat zetorrela. Jatetxe edo taberna hartan sartu zen.
‎zer ziren haiek guztiak, ahuntzaren gauerdiko eztula baizik, Monsieur Crono rekin konparatuta! Zerrenda hartan sartzen zuen, halaber, Poulidor, Anquetilen itzala izatera kondenatua, beti bigarren, porrotaren sinbolo eta ikur izatera ere heldu zena, txirrinduzale askoren ustez Poulidor gaiago bazen ere, Facundok Pedrori ondo azaltzen ziòn paradoxan:
‎Hamza hain sentitu zen eszena hartan sartuta, komandoko heroiekin heroi!?, non batera hasi baitzen irriz eta negarrez: irriz, hura egun handia baitzen islamiar zapalduendako, pozaren ñabardura guztiak adierazteko egokia; negarrez, komandoko kideen gorputz txikituekin bat egiten zuelako, Yazîdenarekin egin zuen bezala, behinola; irriz, Dorre Bikiak. Mendebalde ustez guztiahaldunaren ikur ere izan zitezkeenak?
‎Isilik segitu zuen, ezpainak modu nabarmenegian mugitu gabe. Noizbait bururatu zuen eta orduan lehen behakoa egin zidan sala hartan sartuak ginenetik.
‎Hark dastarazi, lehen aldiz, jelosiaren pozoi garratza. Hain juxtu ere, edari zahar horrexetatik edaten ari nintzen etxe hartan sartzetik beretik.
‎Bego alabaren ustez, baina, urte batzuk lehenago azaleratu zitzaion kontzientzia abertzalea. «Ni 1962an jaio nintzen, eta Algortako ikastolan sartu ninduten, etxez etxe ibili eta hura nola bukatuko zen inork ez zekiela; beraz, borroka hartan sartzeko, zerbait bazegoen hor barruan ordurako».
‎Hamza hain sentitu zen eszena hartan sartuta –komandoko heroiekin heroi! –, non batera hasi baitzen irriz eta negarrez: irriz, hura egun handia baitzen islamiar zapalduendako, pozaren ñabardura guztiak adierazteko egokia; negarrez, komandoko kideen gorputz txikituekin bat egiten zuelako, Yazîdenarekin egin zuen bezala, behinola; irriz, Dorre Bikiak –Mendebalde ustez guztiahaldunaren ikur ere izan zitezkeenak– sutan zeudelako; negarrez, martirien senide eta ahaideak gogoan zituelako...
‎Gabika, Momeñe, Julio Jiménez, Ocaña eta antzeko txirrindulariei dagokienez, berriz... zer ziren haiek guztiak, ahuntzaren gauerdiko eztula baizik, Monsieur Crono rekin konparatuta! Zerrenda hartan sartzen zuen, halaber, Poulidor, Anquetilen itzala izatera kondenatua, beti bigarren, porrotaren sinbolo eta ikur izatera ere heldu zena... txirrinduzale askoren ustez Poulidor gaiago bazen ere, Facundok Pedrori ondo azaltzen ziòn paradoxan: " Poulidor, beharbada, gehiago duk giharrez, baina Anquetil indartsuago duk buruz, eta bera duk izarra".
2014
‎Andre zaharra ibaiertzerantz makurtu, eta Nadiak eskua ur fresko hartan sartu zuen eta Marfaren ezpainetara eraman. Gero, bere burua freskatzeari ekin zion.
‎Nikolasek hau aztertzen zuen, Nadiak beste hura arakatzen. Mikel Strogoff bera ere honetan eta hartan sartzen zen, eta zerbait baliagarria aurkitzen saiatzen zen bere eskuez dena ukituta.
‎Baina Felisarena aitzinetik zetorren, beharbada. Izan ere, bere burua itsusitzat hartu eta nerabezaroko bere krisi hartan sartu zenean, hiria inarrosi zuèn gertakaria izan zen: sartu ziren bi gazte aurrezki kutxa bateko kutxazain automatikoaren gelan, astindu zuten bertan lotan zegoèn eskale bat, hil zen eskalea zafraldiaren ondorioz?
2015
‎–Aaaaa!? esaten zuen oihuak, eta ahots asko zeuden garrasi hartan sartuta. Ahots haien artean traktorearen zarata ere entzun zitekeen.
‎Ikusi zuen lehen aldapa hartu eta mendi aldera joan zen, industrialdetik urrun. Nazkatuta zegoen zulo hartan sartuta egoteaz, erne, atezuan, betiko aurpegiak zelatatuz. Hurrengo agindua jakinaraziko zion telefono deiaren zain.
‎Arrazoi zuen Otok, arrazoi nuen nik. Eta noria (gurpil zoro) hartan sartuta, dinamika maltzur haren baitan, nora gindoazen. Suntsiketara.
‎Harridurazko keinu bat marrazten du ezpainekin, eta irribarre urduritxo bat egiten. Iruditzen zaio egunak direla gela hartan sarturik daudena, baina ez dago seguru, ez baitu, adibidez, batere goserik sentitzen. Horrela, bada, SRL jaunari joateko baimena ematen dio.
‎Patuari eta horrelako kontuei buruz, badakizue. Jetras tenienteak katramila hartan sartu ez banindu, oraindik Arkamen biziko nintzen.
‎Ni nerabea. Karrusel hartan sartutako nerabea. Txikiegia zen karruselean, nire izter lodietan gora eta behera irrist egiten zuen zaldiaren zurtoina.
‎Gerora jakin genuen ur sakonetan zerbait mugitzen ari zela. Klandestinitateko baserri hartan sartu irtena egin genuenerako, kasik klandestinitatean ari ziren Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren beste baserri batean, Txillarren. Gero etorri ziren Genevako eta Osloko elkarrizketak, 2006ko su etena, Loiolako elkarrizketak eta Barajasko atentatua.
‎Operazio hartan sartu nahi ez izateak ez zuen esan nahi Etxebeste konforme zegoenik ETAren eta ezker abertzalearen garai hartako ildoarekin. Gobernuarekiko ETAren solaskide ofiziala zelarik, une hartako estrategiaren arriskuez ohartarazten zuen txosten mamitsua idatzi eta bidali zion ETAren zuzendaritzari Santo Domingotik.
‎Dena bukatu eta gero aitortu zidan Arrigainek zergatik aukeratu ninduen aitabitxitzat: berak galdua zuen sinesmena, baina, konfirmazioaren kate hartan sartuta zegoenez gero, bukaeraraino iritsi behar; adiskide kristauengatik eta batez ere gurasoengatik egiten omen zuen, baina, nire sinesmen gabezia ezaguna bide zuenez, pontekotzat ni hartuta, modu sinboliko batean, bere buruarentzat bada ere, ekitaldi harekiko arbuio antzeko bat adierazi nahi zuen. Aitorpenekin hasita, beste bat ere kontatu zidan, hiru urte lehenagoko gogo jardun haiei zegokiena eta hemen azaltzera noana.
‎ezagutzen nuen gaia eta banekien menderatzen nuena; ezagutzen nuen irakaslea eta hark ere ezagutzen ninduen ni; kontrolpean nuen beraz egoera. 1978ko udako egun bero batean eraikuntza zahar hartan sartu eta pasabide arrakalatuetan zehar ikasgela hautsez beteriko batera eraman gintuztenean, ordea, dena zen diferentea: ez genekien nork epaituko gintuen, ez genekien zer galdetuko zigun, ez genekien zer eta zenbat espero zuten gugandik.
‎Ez dut damurik saltsa hartan sartu ez izanaz baina, orain konturatzen naiz aurreiritzi moduko bat ere izan zela nire jarrera hartan. Honen zergatia azaltzeko, proiektu haren nondik norakoa eman dizuet aurretik; oroitzen naizen neurrian, noski, gehien gehiena ahaztua baitut dagoeneko:
‎Itsasoaren pareko bidaiari uholdea zebilen batetik bestera etengabe, marearen goraldi eta beherakadak bezala, bozgorailuetatik atsedenik gabe iragartzen zituzten trenen etorrera eta irteerek puntualki arauturik. Altzairu eta beirazko txindurritegi erraldoi hartan sartu hutsarekin edonor urduri ipintzen zela zirudien gainera. Inor ez zegoen lasai, denak abisuaren zain, edo ordutegien panelei begira, edo leihatiletako ilara luzeegietan azazkalak afalduz.
‎Bihurgune itxi hartan sartzerakoan, Txepi ez zen inorekin akordatu. Ez Ingridekin, ez koadrilako lagunekin, ez Cuencarekin, ez inongo inorekin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia