2007
|
|
Polizia autoen argi eta sirena hots haiek berak ikusi zituen arratsalde
|
hartan
bere etxearen aurrean, telebistan hildakoaren identitatea jakinarazi baino ordu pare bat lehenago. Sofa gainean zegoen ohiko lo arinean, Patti Smith kaskoetan lagun zuela, burrunbak iratzarri zuenean.
|
2012
|
|
Minutu gutxi batzuk lehenago presaka eta oker leporatu nizkionak oroitzean, belarri puntetaraino lotsagorritu nintzen. Pentsatuko dut nik bien partez, esan zidan arratsalde urrun
|
hartan
bere etxean eta, nahiz eta nik kontrakoa uste izan, ederki bete zuen emandako hitza.
|
2014
|
|
Jaime de Gaztelu Quijano arkitektoak ireki zizkidan egun
|
hartan
bere etxeko ateak. Ez nuen ausardiarik izan bertan gau bat eman nahiko nukeela esateko.
|
2018
|
|
Zubi ondoko etxe batean gorde zioten bizikleta hondatua, eta biharamunean Sidecar batekin bila joan eta ekarri genuelarik ere gure lankide bretoiak negar egiten zuen burdina okerrei begira. Egun
|
hartan
bere etxera joan nintzaion, biluztu eta gorputz osoan barrena zituen ubeldura eta zauriak garbitu eta artatu nizkion, eta ohean etzanarazi nuenean neu ere biluztu eta bere ohean sartu nintzen. Hura izan zen bere pena arintzeko bururatu zitzaidan erremediorik onena, eta zinez esan dezaket emaitza ikusgarriak izan zituela, mutila, Jean Pierre, ia ia sendatuta altxatu baitzen hurrengo egunean.
|
2019
|
|
Bere negozioak enperadorearenak ere baziren orain. Inork ez zuen susmorik, ezta egun
|
hartan
bertan etxera etorri zitzaion altxortegi inperialeko kontseilariak ere, hilean hainbesteko bat ordaintzen ziola enperadoreari. Eta inork ez zuen barrundatzen nola enperadoreak Mordechai Meisli aitortu zizkion ordura arte judu bati sekula aitortu gabeko abantaila, pribilegio, frankizia eta ohoreak.
|
|
Raimundo Silvak badu, liburu baten zuzenketa bukatzen duenean, bere buruari egun bateko atsedenaldia emateko ohitura osasungarria. Hustuketa bat bezalakoa da, hala esaten du berak, purga bat, eta egun
|
hartan
bere etxetik jaisten da, mundura, karriketan ibiltzen da, erakusketetan berandutzen da, lorategiko jarleku batean esertzen da, bi orduz dibertitzen da zineman, museo batean sartzen da berriz ikusteko bat batean premiazko bihurtu den margolan bat, hau da, bisita egitera etorri eta pixka batean itzuliko ez denaren bizitza egiten du. Hala ere, ez du beti egitarau osoa betetzen.
|
2022
|
|
Arrats
|
hartan
bertan etxean egin zitzaion hil beila aitari eta Dolorestarrak arduratu ziren paper tramite guztiez. Amultsu agertu nahi zuten gu isilik mantentzeko eta, hartara, ez hitz egiteko haien lurretako lan baldintzez.
|
|
Garai hartan, denetariko tresneriaz gain, lorategietarako altzari esklusiboak zituzten eta Luisek egurrezko hamakaren modelo haietako bat aukeratu zuen prezioari erreparatu gabe. Soilik neurriengatik galdetu zuen autoan kabitzen ote zen jakiteko, goiz
|
hartan
bertan etxera eraman nahi zuen eta. Ez zuen dendak eskaintzen zion garraioaren zain egon nahi.
|