2013
|
|
Justinianok, ordea, hala nahita, begiak jarri zituen zuzenbide erromatarraren urrezko aroan, eta aro hori berrezartzeko asmoa izan zuen, zuzenbide horrek hiru mende lehenago izan zuen maila berreskura zezan. Kongruentzia handirik gabe, Justinianoren ametsa izan zen, orobat, zuzenbidea garai
|
hartako
Bizantzioko Inperioan ere aplikatzea.
|
|
Eta abokatuek, zuzenbidearen gaineko ezaupideari baino gehiago, argumentazioan izandako trebetasunari ematen zioten lehentasuna. Zizeronek, garai
|
hartako
abokatu arrakastatsuak, juristei burla egiteko joera ezarri zuen, juristok beti lege txikikerietan sartuta zeudela ematen baitzuen. Halako txikikeriatzat jotzen zen, esate baterako, norberaren teilatuan batutako euri ura inoren teilatura isurtzea.
|
|
Inperioaren erreskriptoek, egia esateko, erakusten dute Inperioaren kantzelaritzak hainbat ahalegin egin zituela, aurreko zuzenbidearen mailari eusteko. Alabaina, garai
|
hartako
doktrina juridikoak ez zuen behar besteko kalitaterik izan, zuzenbidearen bizitasuna iraunarazteko.
|
|
Erakundeak izeneko lanaren ospea eta haren egilearena ere arras gehitu ziren denboraldi klasikoaren ostekoan. Garai
|
hartako
abokatuek erregela bakunak bilatu nahi zituzten, horiek zuzenean aplikatu ahal izateko, haien arrazionaltasunaz arduratu gabe. V. mendearen erdian, gutxi gorabehera, Gaio bera ere konplexuegia zen, eta, horren ondorioz, Epitome Gai deiturikoa agertu zen, Inperioaren mendebaldeko zatian erabiltzeko.
|
|
Jakinekoa zen, ordea, enperadore erromatarrek tokiko ohituren izatea onartu zutela, pribilegioaren bidez. Horrexegatik, bertan behera utz zitekeen ohitura arazotsua nahitaez ohitura txarra izan behar zelako presuntzioa. Justinianoren zuzenbideak, beraz, garai
|
hartako
ohiturak bakarrik baliogabetu ahal zituen. Hortaz, froga zitekeen geroko ohitura ona zela, Justinianoren zuzenbidearen kontrakoa izan arren.
|
|
Zuzenbide zibilaz landara, zuzenbide kanonikoaren nahiz feudalaren gaineko iruzkinak ere egin zituen, eta iritzia (consilium) hobetu zuen, hots, kasu zehatzak ondorioztatuko gai juridikoei buruzko eztabaida. Literatura juridikoaren forma berri horrekin osatu zen zuzenbide zibila garai
|
hartako
arazoei egokitzeko prozesua.
|
|
XV. mendearen amaieran, Europa osoan gero eta eragin handiagoa zuen bartolistek garatutako Ius Communek, eta, aldi berean, unibertsitate berriak eratzen ari zirenez, gero eta jurista gehiago hezi ziren ikasketa tradizionalen esparruan. Edonondik begira dakiola ere, Ius commune berria zenbatenaz egokitu garai
|
hartako
arazoak konpontzeko, hainbatenaz aldentzen zen Justinianoren zuzenbidetik, eta horrexek eratorri zuen haren agintea. Zuzenbide hori erabiltzen zutenek ez zuten beste ezer behar, eta euren ustetan, testu, glosa eta iruzkinekin nahikoa zen zuzenbidea goitik behera ulertu ahal izateko.
|
|
Horren Antiquitatum Romanarum syntagma izeneko lana 1719an argitaratu zen lehenengoz, eta gero hogei argitalpen egin ziren. Lan horretan, antzinako iturriak jorratu zituen, xehetasun interesgarri ugari aipatuz, baita zuzenbide erromatarraren kategoria zein figurak ere, Justinianoren Erakundeetako hurrenkerari eutsita; hori gorabehera, Heinecciusek gero ez zuen erakutsi kategoria horiek nola garatu ziren Justinianoren ostean edota nola lotzen zitzaizkion garai
|
hartako
zuzenbideari. Horren arrazoia, alabaina, ez zen izan Heineciusek ez zuela interesik garai hartako zuzenbidearen gain; kontrara, zuzenbide zibil modernoari, zuzenbide germaniarrari eta zuzenbide naturalari buruzko oinarrizko azalpenak ere argitaratu zituen beste alde batetik.
|
|
Faktore horiek guztiek gizarte horretako «legeen espiritua» osatzen dute, eta legegileak, tamalez, ez du espiritu hori ezagutzen. Montesquieuk bere tesia azaltzeko zuzenbide erromatarretik hartutako hainbat adibide erabili zituen arren, horren irakurlerik gehienek ondorioztatu zuten zuzenbide erromatarrak erakutsitako espiritua zela garai
|
hartako
gizarteekin zerikusi handirik ez zuen antzinako sozietate batena.
|
|
Garai
|
hartako
ulerkerari helduta, zuzenbide modernoa aipatzean zuzenbide naturala aipatu nahi zen. Austrian zuzenbide natural horren adierazlerik ezagunena Karl Anton von Martini izan zen, eta horren iritzirako, zuzenbide erromatarra erabat ezabatzea gehiegizko arretaz jardutea izango zen:
|
|
Zuzenbide pribatu erromatarraren alde garrantzitsu bati helduta, legeak ez zuen bereizketa handirik egin behar gizaki askeen artean, status desberdinak aipatzeko. Lege hori garai
|
hartako
sistema juridikoekin alderatuz gero, ikus zitekeen mailaketa gutxiago zituela. Hortaz, zuzenbide erromatarrari ezezkoa eman zitzaion, baina horren eskema batzuk berriro erabili ziren, zuzenbide naturalaren formarekin.
|
|
Alemaniako erromanistek ez zuten miatu nahi iruzkingileek edo Holandako eskolako autoreek nola egokitu zuten zuzenbide erromatarra, garai
|
hartako
beharrizanei erantzuteko. Kontrara, humanismo berri baten espirituak bultzatuta, testuetan isilbidez jasotako egitura juridikoa erakutsi nahi zuten.
|
|
XIX. mendean Alemanian zuzenbide erromatarrari hurbiltzeko mugimenduari Pandektistika deitu zitzaion, eta mugimendu horrek aurrera egin zuen, zuzenbidea halako matematika juridiko moduan aurkeztu zuten autore iusnaturalistei esker. Savignyk frogatu nahi zuen pandectas deitutakoek eratorritako kontzeptu zientifikoak erabil zitezkeela, garai
|
hartako
arazoak konpontzeko.
|
|
Horren jarraitzaileentzat Pandektistika historikoa baino arrazionalagoa zen. XIX. mendearen berrogeita hamarreko hamarkadan argi zegoen zuzenbide erromatarra garai
|
hartako
Alemanian garrantzitsua izatea nahi bazen, berriro asmatu behar zela. Savignyk bere System horretan deskribatu zuen bezala, ordu arteko zuzenbide erromatarraren ezaugarria zen gizaki borondatearen askatasunik handiena aintzatesten zen; garai hartan, ostera, zuzenbide erromatarrak gizarte burgesaren balore materialistak adierazi behar zituen.
|