Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 140

2000
‎Festa hark sortu zuen, bai, eta ikusminik aski...!
‎Behin ere baino handiago ikusi nuen zerua. Zulo estu hark sortzen zidan inpresioagatik izango zen handiago, zuloaren hormek, berez, oso ikusmira urria eskaintzen baitziguten.
2001
‎Ni ez naiz oso konszientea, inbasio egoera hartan astirik ere ez nuen kultura eta paisaia hark sortu zidan inpresioaz jabetzeko. Zu inbasio bat bizitzen ari zarenean eta egunero bonbardatzen zaituztenean napalm eta fosforo zuriarekin, eta jendea euliak bezala hiltzen ari denean, eta ikusten duzunean Marokoren helburu bakarra dela herri hori desagertaraztea... astirik ere ez inpresioak barneratzeko!
2003
‎Jon Mugartegi Iriondo berriatuarraren bat bateko bertso multzo batekin eta hark sortutako bertsopaperen beste sorta batekin osatu du Joxemari Iriondok «Segi, Mugartegi». Horrez gain, Bizkaiko bertsolari honen bizitzako unerik gogoangarrienak ere kontuan hartu ditu, hala nola soldaduskatik nahiko gaixo itzuli ondoren, plazara irten gabe hiru urte egin zituela, baina Azpillagak bere betiko bertso laguna etxean isilik geratzen utzi nahi ez, eta 1959 urtean Markinan egin zen Bizkaiko Txapelketako kanporaketara elkarrekin joatera animatu zuela.
2004
‎Lehen burdinola bat egon zen han, eta hark sortu zuen inguruan bizitza. Baina burdinola erre zenean baserri gutxi batzuk gelditu ziren.
‎1 Kapitulu honetan ezarri eginkizunak gauzatzean, maltzurkeria edo zabarkeria medio, bidegabeko atzerapenak edo luzapenak sortu dituen idazkari judizial, ofizial, laguntzaile edo agentea diziplina bidez zuzenduko ditu horren gaineko agintariak, eta, gainera, hark sortu kalte galerengatik erantzukizuna izango du.
‎Min haren guztiaren artean libertitzen hasia zen, Marcki ezusteko aktibitate ateraldi hark sortzen zion harridurarekin.
2005
‎Ariaren bortxaz, berriketari sare bat osatu eta Eskual Herria izeneko saila eraiki zuen, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa azpisailetan banatua, eta horietako bakoitzean herriz herrika. Sail hau hark sortua da eta geroztik tradizio handikoa euskal kazetaritzaren historian, egun ere Herria kazetan baitirau. Hau Hiriart­ Urrutiren ekarpen axola handienetariko bat da, nahiz kontu hau ia inork ere aipatzen ez duen eta antologietan ere herrietako berririk ia agertzen ez den.
‎Ordea ideia horiek, apur bat esoterikoak, nahastu besterik ez dute egiten.Izan ere, esentziarik ez dago ilargiaren azpiko munduan, ez dago urtez urte etamendez mende berdinean irauten duen ezer. Beste modu batera esanda, den denahistorikoa da, gizarte honek edo hark sortua;(.)
2006
‎Publizitate engainagarriari aurre egiteko lanabesa dugu publizitate zuzentzailea; izan ere, publizitate kanpaina engainagarri hutsa etetea urri gerta dakieke kontsumitzaileei eta erabiltzaileei edozein produktu edo zerbitzuren inguruan hark sortutako irudia desagerrarazteko, oraindik azpian geratzen den «publizitatearen hondar efektua» deritzonaren bitartez indarrrean jarraitzen baitu170.
‎Ez dakit zer izan zen gehiago: Elena hark sortzen zidan inpresioa, edo Julian hura nolakoa ote zen jakiteko gogoa. Bietatik seguru asko, eta hurrengo ikasturtean neronek irabazitako diru pixka bat izateko ilusioa ere bai.
‎Baina emakumeak erakusten zion erreparo hura ez zitzaidan arrotza, geltoki aurreko tabernariak prebentzio berarekin tratatu baitzuen Umberto ni Triestera iritsi nintzenean, eta baita haren tabernan ordubete lehenago egin genuen bazkaria zerbitzatzerakoan ere. Liburu dendan Umbertok eskua hartu zidanekoaz eta akzio xume hark sortu zidan zirraraz gogoratu nintzen eta baita Lina emazteari buruz esan zituen hitz misteriotsuez ere:
2007
‎Teoriaren aldeko ebidentzia ugari daude. Asteroide hark sortutako kraterra Yucatanen dago, eta arrastoak mundu osoan hautematen dira. Zumaian, ageri agerian daude.
2008
‎Belaunaldi post arestiarreko idazleek aldarrikapen berrietarako erabili dute hark sortutako sinbologia: etxebizitzaren arazoaz hitz egiteko erabili zuen adibidez Urtzi Urrutikoetxeak.
‎Baina unibertsoan dagoen energia ezaguna ez da nahikoa azelerazio hori eragiteko. Hortaz, komunitate zientifikoan usterik zabalduena da energia ilun bat badagoela, hau da, hark sortzen duen grabitazio indarragatik izango ez balitz, detektatu genukeena. Kosmoseko energia guztiaren% 73 iluna dela uste da.
‎Ugaztun guztien karenek funtzio bera dute, enbrioia elikagaiez eta oxigenoz hornitzen dute, eta hark sortutako hondakinak eta karbono dioxidoa kanporatzen dituzte. Horretaz gainera, amaren
‎Ugaztun guztien karenek funtzio bera dute, enbrioia elikagaiez eta oxigenoz hornitzen dute, eta hark sortutako hondakinak eta karbono dioxidoa kanporatzen dituzte. Horretaz gainera, amaren immunitate sistematik babesten dute umekia.
‎Xahoren eragina Hego Euskal Herriko erdal idazle foruzaleetara igaroko zen denboraz, hark sortutako hainbat legenda hauek garatuz (Aitor, maitagarriak, basajauna...). Baina Hegoaldeko idazleok Xahoren erromantizismo iluminista eta erradikala galbahe moderatu eta katolikotik iragazi zuten, euskal tradizioen bertsio kontserbadore bat sortuz.
2009
‎Gure lekukoen gomutan ondo gorderik ageri da Jataben orain ehun urte inguru jazotako kasu bat. Eta kantatu egin dizkigute gertakari hark sortu zituen bertsoak.
‎Hiri Errentamenduen Legeak dio, 1994koak, etxearen jabeak duela ahalmena maizterra auzitara eramateko hark sortzen dituen eragozpenak direla-eta, edo eraikinari edo besteri sortu dizkiok kalteak direla medio.
‎Nik ez dut zalantzarik, esan digu Smitek. Duela 65 milioi urte Yucatan penintsulan asteroide bat erori zela frogatu dugu, eta baita hark sortu zuela Chicxulub kraterra ere. Hori baieztatzen duten aztarna ugari ditugu mundu osoan.
‎Nazario Orbek ongi bai ongi gogora zezakeen amesgaizto haietako bat: ...re, hala nola Villalbako markes jaunak gonbidatu zuèn festan, han Madrilen, non lagun egin baitzituen bi dama eder, Aquileo Cañizares negozio gizonaren adiskide zirenak; esan nahi baita, bere haur jaioberriari so, bere bekatu hura oroitzen zuela, menturaz, Nazario Orbek, eta batez ere irudi bortitz hura, begien aurrean zuèn haragi puska osatu gabeak gehiago baitzirudien odolki bigun higuingarri hark sortua beste ezerk baino; bekatu haren ordaina ote zen, bada, guztia, zeren Jainkoa kontulari akasgabea baitzen, zorren eta hartzekoen kontua ezin hobeto zeramana, eta zeren, ikuspegi hartatik, haragizko bekatuak bekatuzko haragia izan baitzuen ondorio?. Irudi bat gehiago ere etorri zitzaion, ausaz, Nazariori, Mateo Sukunzarekin Parisera egin zuèn bidaian, iruditu ez zitzaion, bada, Eiffelgo dorrea Jainkoaren tronua, halako moldez, non, egin ere, egin baitzion ingeniari lagunari iruzkina:
‎esan nahi baita bi gorputzen artean halako tentsio bat sortu zela, baita halako erresistentzia bat ere, biek ala biek baitzuten garbi, halaber, anai arrebak zirela, eta joka zitzaketèn joko guztiek muga bat zutela, haragiaren atariko muga?, tximista batek baino ezin deusezta zezakeena: irrika ezkutuen tximista hura, argi sagar debekatua?, anai arrebak ezerk ez bezala argitu zitzakeena, baina baita haiek erre eta erraustu ere; horregatik, beharbada, mugako egoera hark sortzen ziòn kezka eta kezkak sortzen ziòn urduritasuna estaltzeko edo, zuhurtzia kontziente inkontziente batek bultzaturik, Domingok Ada askatu eta honela hitz egin zuen, barrua jaten ziòn bere kezka hura ahazteko beste bat kanporatzen zuela:
‎1937tik 1942ra, Zaragozako espetxean fusilatzeko zain zeuden ehunka presori aitortza hartu zien Lizarrako Gumersindo kaputxinoak. Esperientzia hark sortutako gogoetak eguneroko batean laburbildu zituen, eta Nicolasaren heriotzak bereziki hunkitu zuen, antza, hilobia erosi eta zurezko gurutze bat enkargatu baitzuen harendako. Gurutzea helburu, Zaragozako kanposanturaino senideek inoiz egin ez zuten bidaia da artikuluaren haria.
‎Izaren antzera gauero biltzen nauten sentsazioak ezberdinak izango dira, ordea. Nire antzera, pertsona anitz izango dira eta loak hartu ezinik, arratsalde partean altxatu den haize bolara trinko hark sortutako estuasun eta urduritasuna kanporatu ezinean.
‎Entzungailuetatik, ordea, musika klasikoa entzuten da, musika lasai eta eder bat, neskaren beldurrarekin bat ez datorrena. Eta, orain, efektu kontrajarri hark sortzen zuen tentsioa da Enrike maiz kolpatzen duena.
‎Nekez hauta zezakeen garai eta marko hoberik Ang Leek Woodstocken inguruko film bat aurkezteko. 40 urte beteko dira aurtengo udan Woodstockeko jaialdi ezagun mitifikatua egin zenetik, eta Cannesko zinema jaialdiak erakusleiho aparta eskaini dio musika ekitaldi hark sortzen dizkion gogoeta, gomuta eta abarrak zinemaren bidez adierazteko. Taking Woodstock filma aurkeztu zuen atzo zinemagile taiwandarrak, itxaropen printzez gauzaturiko filma.
‎Gai sakonak, inoiz osotasunean aztertu gabeak eta ikastolen biltzarrean aho batez erabaki zirenak, behar bezala egin baitziren etxeko lanak 2008 osoan. Gogoan dugu Miramongo Teknologia Parkean bizitako 2009ko urtarrilaren 24 hark sortu zigun ilusioa. Orain, berriz, bost hilabete geroago, ezinegonaren menpe gaude.
‎Itoizen aurretik ere, eta pop estiloa hertsiki hartu gabe, pop fenomenoak egon zirela uste du Murok: . Urkoren kantuak eta hark sorturiko fenomenoa nahiko pop izan zen, eta Benito Lertxundiren kantu asko ere ez al ziren pop, nahiz eta folk jatorria izan??. Mikel Aizpurua erabat ados dago Muroren baieztapenarekin:
‎Arthur Conan Doylek The Lost World asmatu zuenean, ez zuen imajinatuko, ia mende bat geroago, hark sorturiko historiaurreko izakien ordez, izaki bitxiago batzuk ibiliko zirela gora eta behera Canaimako lurralde misteriotsuetan. Agure erretxin bat, esploratzaile hiritar petoa, hegazti koloreaniztuna eta hitz egiten dakien txakur otzana.
‎esan nahi baita bi gorputzen artean halako tentsio bat sortu zela, baita halako erresistentzia bat ere –biek ala biek baitzuten garbi, halaber, anai arrebak zirela, eta joka zitzaketèn joko guztiek muga bat zutela, haragiaren atariko muga–, tximista batek baino ezin deusezta zezakeena: irrika ezkutuen tximista hura –argi sagar debekatua–, anai arrebak ezerk ez bezala argitu zitzakeena, baina baita haiek erre eta erraustu ere; horregatik, beharbada, mugako egoera hark sortzen ziòn kezka eta kezkak sortzen ziòn urduritasuna estaltzeko edo, zuhurtzia kontziente inkontziente batek bultzaturik, Domingok Ada askatu eta honela hitz egin zuen, barrua jaten ziòn bere kezka hura ahazteko beste bat kanporatzen zuela:
‎Nazario Orbek ongi bai ongi gogora zezakeen amesgaizto haietako bat: ...re, hala nola Villalbako markes jaunak gonbidatu zuèn festan, han Madrilen, non lagun egin baitzituen bi dama eder, Aquileo Cañizares negozio gizonaren adiskide zirenak; esan nahi baita, bere haur jaioberriari so, bere bekatu hura oroitzen zuela, menturaz, Nazario Orbek, eta batez ere irudi bortitz hura, begien aurrean zuèn haragi puska osatu gabeak gehiago baitzirudien odolki bigun higuingarri hark sortua beste ezerk baino; bekatu haren ordaina ote zen, bada, guztia, zeren Jainkoa kontulari akasgabea baitzen, zorren eta hartzekoen kontua ezin hobeto zeramana, eta zeren, ikuspegi hartatik, haragizko bekatuak bekatuzko haragia izan baitzuen ondorio.... Irudi bat gehiago ere etorri zitzaion, ausaz, Nazariori, Mateo Sukunzarekin Parisera egin zuèn bidaian, iruditu ez zitzaion, bada, Eiffelgo dorrea Jainkoaren tronua, halako moldez, non, egin ere, egin baitzion ingeniari lagunari iruzkina:
‎Mutiko hark sartu zuelarik burua beheiti, amak rak, estalkia eman eta mutikoari burua moztu. Gero hezurrak erein eta mutiko hark sortu eta kantatzen zuen:
2010
‎Submarino ere ez da hark sortutako material batetik jaio, lehen aldiz liburu baten moldaketa egin du zuzendari daniarrak. Jonas Bengsttonen eleberri batean dago oinarrituta.
‎Ingurumenaren arloan berari zor dizkiogu ingurumena eta garapen iraunkorra kontzeptuak indartu eta Jaurlaritzaren eginkizunetan txertatzea. Inoiz ez da esan, baina Urdaibaiko Madariaga Dorretxea, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa, hark sortua da. Eta nazioartean ere utzi zuen arrastoa, eta ez txantxetakoa:
‎" Ozeanoak dira energiaren azken frontera", esan zuen Simmonsek. Hildakoan Ellen alargunak eta bost alabek hileta oharrean eskatu diete lagunei ez bidaltzeko lorerik, hobe dutela hark sortutako Ocean Energy Institute fundazioari dirua oparitzea.
‎Denbora tarte horretan sari ederrak ordaindu zizkien urtero pilotari, bertsolari eta bertso idazle onenei. Eta hark sortu zuen, bestalde, Zazpiak Bat leloa.
‎Gobernuko ordezkariek emandako erantzunean, Batasunak harrera ona egin ziola argudiatu omen zuten. Gara egunkariak pasarte honetan eman zuen erantzun hark sortu zuen eztabaidaren berri, 2007ko ekainaren 22ko artikuluan:
‎zatika goaz hiltzen, zatika lurperatzen gaituzte, heste pusketa bat orain, ile xerlo bat bihar? Dentistak, molde hark sortzen zidan hotzikaraz jabetuta, kleenex bat eman zidan lehenbailehen estaltzeko, eta poltsan sartu nuen.
‎Gorkak atzerantz eraman zuen gorputza, keinua aho zapiarekin estaliz, ikuskizun hark sortzen zion higuina gainantzeztuz. Jarraian, eztul txiki bat egin zuen:
‎Isabel Zelaak bestelako ondorioa nabarmendu du: . Abagune egokiak izan arren, 16 urte luze hauetan inork lege hura aldatu ez duenez, inork gaia berriz ere ukitzeko asmorik azaldu ez duenez, ez ikastolek ezta Hezkuntza sailburuek ere aldatzeko inolako iniziatibarik hartu ez dutenez, lege hark sorturiko egoeran eroso sentitzen direnaren seinaletzat jotzen dut nik?.
‎Horrek zor handiak sortu dizkio. Baina M.L. Galardi duela bi urte hil zenez bere onuradunari dagokio orain ordaintzea hark sortutako zorra. Era berean burtsa titulu hauek herentzian jaso zituen Lenor Cardenasek ere ez zion jakinarazi Ogasunari burtsa titulu horien jabe zenik.
‎Horregatik, delitua ez da Estatuarena; gizartean bizi diren herritar guztien kaltea edo gaitza da delitua. Testuinguru horretan, behin urraketa emanda, justizia berritzailearen apustua, aukera printzipioaren islan, hark sortutako kalte eta oker guztiak konpontzea da. Eragindako gaitzak erreparatu behar zaizkio biktimari (fisikoak eta psikikoak), bere seguritatea arriskuan ikusi duen gizarteari eta delitugileari berari, azken hau benetan berrezitzeko eta birgizarteratzeko.
‎Izan ere, huraxe da zure areriorik zitalena, bai, etsairik amorratuena. Epe batetik aurrera, hark sortzen baitizkigu erliebeak larruan, jaitsi bularrak, urdindu ilajea, emetu soa, urtu bihotza, eta horrelaxe, apurka apurka zimeltzen gaitu, usteltzen gaitu, amaieran, behin eman zigun hura lapurtzeraino.
‎Dorrobarra moja karmeldar misiolaria eta erizaina da. Osasun arloan zereginik handienak buruli ultzerak eta hark sortzen dituen ondorioek ematen dituzte. Gaixotasunari behar bezala aurre egiteko nahikoa baliabide ez dutenez igandean Etxarriko azokan lortutako dirua Boli Kostara bidaliko dute.
‎Arnasa pixka bat hartu behar izan nuen Satisbere lekuan jartzeko, min gehiegirik egin gabe, baina burubuztangabekeria hark sortzen zidan higuinaren eta barreguraren arteko sentimendua modu ondo dosifikatu batean aurrean neukan tentelari argi adieraziz.
‎Honen guztiaren aurrean Voltaire hunkitua geratu zen gertatutakoarekin, eta 1763an, Jean Calasen heriotza eta urtebetera, kasu hark sortutako pentsamendu andanari bidea eman zion aipatu liburuan. Bertan erlijio desberdinen bizikidetza posiblea zela ondorioztatu zuen, adibide soka jarriz; erlijio istilu gehienak testu sakratuen interpretazio zurrunegiek eta irakurketa historiko interesatuek eragindakotzat jo zituen.
‎Jira egiten zuen bizikletaren gurpilak, jira argi farolaren dinamoak: atsegina zen jiratze hark sortzen zuen zurrumurrua entzutea. Negu bizian batez ere, euriagatik edo kazkabarragatik kapote baten azpian joan beharra geneukanean, ibilera hura izugarri atsegina bihurtzen zitzaidan, lasaia eta intimoa, pentsamenduaren lagungarri.
‎Golpe bajo. Jokatu berria zen orduantxe, New Yorkeko Madison Square Gardenen, Cassius Clay eta Sonny Listonen arteko boxeo konbatea, eta gertaera urrun hark sortutako ardaila ez zen baretzen. San Frantziskoko freaky batek esango zuen bezala," jaitsi gabe jarraitzen zuten denek, batez ere nekazariek".
‎Edozein modutan ere, bizilagunen aldeko kezka hain handia badu, nola onartzen ditu burdina txatarraren metaketa horiek eta beren mugimenduak sortzen dituen tona hautsak? Nola defenditzen ditu Zentral Termikoa eta hark sortzen duen kutsadura?
2011
‎Indar Armatuen Kontseilu Nagusiak 1971ko Konstituzioa erabiltzen du zuribide moduan: haren arabera, banakako hautagaietarik portzentaje batek eskubidea du parlamentuan esertzeko.Lehenbiziko parlamentuak izugarrizko garrantzia izango du, hark sortuko baitu batzar konstituziogilea, hamabi hilabete baino lehen konstituzioa prestatu duen erakundea. Konstituzioa idatzi eta erreferendumean bozkatzen ez den bitartean, ez dute presidentetzarako hauteskunderik egingo, eta agintea ez dute utziko gobernu zibil baten esku.
‎Gizarteak ulertzeko, eta, beraz, ikuspegi soziolinguistikoa ulertzeko, ezinbestekoa da ikuspegi mentala, kognitiboa eta kognitiboemotiboa kontuan hartzea. gizabanakoen eta taldeen artean, sare sozialetan eta elkartasunaren arloan elkarrekiko erlazioa nola gertatzen den aztertzea, eta erlazio horretan esku hartzea; izan ere, gizabanakoak ez dira banan banan erlazionatzen besteekin, baizik eta sare moduan. hein batean, testuinguruak mugatzen du gizabanakoa: hark sortzen duen testuinguruak mugatzen du; hau da, elkarrekiko erlazioa dute.<0}
‎Voronoffen eta Ivanoven esperimentu hark sortu zuen bai zalaparta. Baina ez horrek bakarrik; artikulu berean, Ivanovek martxan zuen beste proiektu bat gogorarazten zuten, ekainaren 28ko aldizkarian honela aurkeztu zutena:
‎jasangarritasuna eta aurrerapena. Zaharkitzapen programatuari eta hark sortzen dituen hondakinei uko egiten ez badiegu, gure kontsumo gizartea bera zaharkituta geratzeko arriskuan egongo da.
‎Ehun mila pertsona inguru zenbatu zituen garaiko prentsak, eta milaka eta milaka omen ziren Bordele bitarteko errepide bazterretan pilaturikoak. Jendetza hark sortzen zuen arriskuaren eraginez, ordu erdiz atzeratu behar izan zuten hasiera.
2012
‎Hamaika izan ziren antzerkirako egin zituzten moldaketak, eta nazkatuta edo bere musikala osatu zuen idazleak: hark sortutako musika eta hitzekin. Bazuen esperientziarik halakoetan.
‎Lasaitu ederra hartu zuen Anak. Alde batetik, emakume hitzontzi hark sortzen zion ezinegona baretu zitzaion; bestetik, gizonezko bat ondoan izatean lasaiago sentitzen zen. Alabari zerbait gertatuz gero, askoz ere lagunkoiago ikusten zuen gizon hura Gladys baino.
‎Alea erne zenean, egunkarian aipatu nuen bezala, hasieran izan zuen nigan eraginik, eta eragin sakonagoa gainera, mirariz gertatu zela pentsatu nuelako, baina pentsamendu horiek desagertu bezain laster, hark sortutako zirrara guztiak joan egin zitzaizkidan, oraintxe esan dudan bezala.
‎Ederra zen ikuspegia astiro bezain indartsu zebilen diesel motordun autobusetik, gau izarratuan. ...oa irekitzeko eskatu zion Galok zaindarietariko bati, eta halatsu, haren ostean, beste presokide batzuek ere nork bere inguruko zaindariari; sartzen zen aire gozoa tarteka gailendu egiten zitzaion autobusak botatzen zuen gasoil kiratsari; bere parajekoa baino lehorragoa zen airea Galorentzat, eta, horregatik edo egun osoa bagoi itxiaren barruan sartuta eman zuelako, nabarmenagoa gertatzen zitzaion hark sortzen zuen giroa. Une hartan desio bat eskatzeko aukera eskaini izan baliote, bidaia hark gau osoa iraun zezala eskatuko zukeen.
‎Esan legez, kontzientziak modernizatu dira jendarteko bizi jariotik bereizi diren neurrian, harremanak norberaren baitatik iraitzi direlarik edota, labur esatearren, psikoegosfera ireki eta nia han giltzaperatu den neurrian. Baina psikologia zientifikoak ez zuen egosfera hura sortu; alderantziz, hark sortu zuen psikologia zientifikoa. Egosfera kultura orokorrean, baina batez ere, eliteen kulturan nahikoa naturalizatuta zegoenean sortu zen psike horren gaineko jardun zientifikoa.
‎Eta neskak, ondoan, noizbait ere zuria izan zen eskumakila bat du, eta begiak benda maiztu batekin tapaturik, itsua baita nonbait. Eta jendeketa burrunbatsu hark sortzen duen builan, hiruk baizik ez dute aditu bi txanpon aratzek lurrezko katilura erortzean egindako tintin hotsa, hots, erregeak, morroiak eta neskatoak, zeinak irribarre egin baitu ongi dakielakoz bereizten, belarri hutsez, zein diren metal zirtzilak, kobrea konparaziora, eta balio handikoak, urrea adibidez. Eta harrizko ama birjina bat ere badago, neskatoa esertzeko duen kantoian, eta, ikus ez badezake ere, behatzekin ukitzen du irudi santuaren mantua, zerikusia biekin baizik ez duen otoitz mutu bat egin balu bezala...
‎Egia esan, boterean direnen jarrerak bikoitzak dira: PSOEk badauka, izan, interesa euskal borroka armatuari irtenbidea emateko, eta atakak zabaltzen ari da, baina denbora berean GALen erantzule nagusienetarikoa da; EAJk pozik bereganatuko luke baketzailearen domina eta gobernatzen duen Autonomian biolentzia armatua ezabatzeari positiboa deritzo, baina hark sortu Ertzaintza polizia errepresibo gordina da, ekimen herrikoi errupturisten etsai amorratu eta identifikatua91.
2013
‎Saiatu zen akordioak lortzen, baina aurkakotasun handia jaso zuen erantzun. Indarkeriaren biktimen lekukotasunekin taxutu zituzten materialak; batez ere ETAren indarkeriari eta hark sortutako biktimei buruz ari zen plan hura. Leku eskasagoa zuten beste indarkeriek eta haiek eragindako biktimek.
‎Itsasoaren alde bietako margolarientzako «airezko zubia eraiki nahian» dabilela gaineratu du. Mexiko Hirian, Gorka Larrañaga margolari azkoitiarra eta hark sortutako Casa Galeria egitasmo askea ezagutu zituen, eta orduz geroztik elkarlanean dabiltza biak zubia eraikitzeko ahaleginean. Izan ere, Candaudap ez da bere galerian ezagutzera eman duen lehen euskal artista.
‎Louis Etcheverry eskuinekoa, bonapartista eta erregezalea zela erranik, garbi ageri da zein zen hark sortu zuen Eskualduna astekariaren ildo politikoa ere. Jon Casenavekongi azaltzen duen bezala, Eskualduna ko idazle anitzek irakurleen «hezteko ardura» zutela ikusten zuten, irakurle «pasiboei» jakintza bat transmititu behar zieten, besteak beste fede giristinoa nola praktikatu.
‎Frantzian finean zapuztua geratu bazen ere, berebiziko garrantzia izan zuen Ingalaterraren eta Eskoziaren historian eta, ondorioz, Estatu Batuetakoan (Herbehereetan, Suitzan edo Galesen izan zuen garrantzia gutxietsi gabe); Max Weberen tesi ezagunak, bestalde, ez du inongo iruzkinik behar. Bada, gure protagonista ez zen izan soilik Jean Calvinen ikasle eta jarraitzailea, baizik eta hark sortutako mugimenduaren buru nagusietakoa, mugimendua erpinean egon zen garaian. Izan ere, Frantzian bederen, mugimenduaren oinarri sozial nagusia hirietako artisau eta merkatarien artean kausitzen zen, horri gehitu behar zaizkiolarik noble ugarien artean sortu zuen interesa, behe mailatik hasita errege familiara iritsi arte.
‎Oso lan duintzat jotzen ditu Zubiaurrek lehen lan haiek (Díez, 2003). Lanbide berri hark sortutako lilura eta euforiazko adierazpenen artean bildu zuen Torrealdaik ere Zubiaurren honako hau: «Donostiako Prim kaleko eskolako lehen probak ikustean, zera atera zitzaion EITBko arduradun nagusi izendatu berria zen Josu Zubiaurri:
‎Ez zen munduan boxeoa baino kirol dirutsuagorik izan ia ehun urtez, Jess Willard en egunetatik Muhammad Aliren egunetaraino, eta Thomas Mann-ek, 1929ko Literaturako Nobel saridunak, behin baino gehiagotan adierazi zuen egoera hark sortzen zion arbuioa. Onartezina begitantzen zitzaion edozein boxeolari ospetsuk konbate bakar batean Alemaniako unibertsitate irakasle batek bizitza osoan baino gehiago irabaztea.
2014
‎Gipuzkoan ia %40 gutxiago bidaltzen dugu zabortegira? 276.000 tona 2007an eta 170.000 tona aurten?; udalerrien erdiek baino gehiagok %70etik gora birziklatzen dute; lurralde osoan bikoiztu egin dugu duela bost urteko birziklatze tasa? %45ekoa izango dugu urte bukaeran?; 43.000 gipuzkoarrek konposta egiten dute etxean edo modu kolektiboan? Birziklapenean oinarritutako ereduaren oinarria jarri dugu urteotan, eta erraustegia eta hark sortutako zepa eta errauts toxikoentzako zabortegia baztertu ditugu. Eredu horri erantzuten dioten azpiegituren plangintza ere abian da:
‎Neska diagnostikatutakooi jolas hark sortzen zigun nazka ahalik eta espantatuen adieraztea besterik ez zitzaigun gelditzen duintasuna mantenduko bagenuen, eta nork ez du bada duina izan nahi eta gainera adin tarte horretan, hura zen gure rola, sexu gogorik gabeko errespetagarritasun hotza, ezein liburutan idatzirik ez bazegoen ere guztiok salbuespenik gabe edoskitakoa, belaunaldi, eskola, herri hartan behintzat zuzenean edo zeharka ...
‎Bestalde, Jean Pitrau sindikalista ezaguna ez zen urrun bizi. Mendiko laborantza biziberritzen lan eskerga egiten ari zen lider baserritarra zen Pitrau, eta hark sortutako mugimenduak borroka giro bizian ezarria zuen Zuberoa osoa, eta baita Montori ere.
‎Gorputzak bere bideak eta bere beharrak ditu, egia da. Pentsatzen jarrita, lo gutxi samar egina nintzen aurreko egunetan, topaldi hark sortzen zidan ezinegonagatik seguru asko, nahi ezta ere hartan pentsatzen jartzen bainintzen, eta horrekin akabo berehalakoan lo geratzeko esperantza.
‎...xa bat banintz bezala; balearen ur txorrotadak zetozkidan gogora, eta haiek isurialdi erraldoiekin nahasten nituen, eta gero imajinatzen nuen hura dena odolaren gorriaz tindatuta, hilzorian dagoen balea zatikatu bat irudikatzen nuen horren ondoren, eta itsaso gorri antzeko bat azkenean; ez dakit, burutazio txoro andana bat zen hura dena, imajinazioaren bor bor zentzugabea, baina Rafarekiko topaldi hark sortzen zizkidan kilika eta izua adierazteko balio dezake.
‎Hiriak jende, zerbitzu, baliabide eta eginbeharren kontzentrazioa diren aldetik, botere sorguneak dira. Kontzentrazio eta antolakuntza hark sortzen baitu boterea, edo larri esanda, eragimena. Zentzu hartan, elkarrengandik urrun ziren baliabideak erdigune boteredun batekin lotzea izan da inperio ororen zeregina.
‎Beraz, hiru kasuetarik lehen bien nondik norakoa nahiko garbi egonik, kasugehienetan ageri ohi den i horren balioa eztabaidatua izan da literaturan; horrenerakusle Rebuschi (1984) eta Alberdi (1995) lanak. Interesa du, beraz, horretazjarduteak eta horixe landuko dugu ondorengo lerrootan, tradiziozko ikuspegiaazalduz, hark sortzen dituen arazoak nabarmenduz eta zenbait ondorio atereaz.
‎Laborategiko behaketan, berriz, ikertzaileak berak diseinatzen du egoera, eta hark sortzen ditu aztergai den jokabidea eragin dezaketen baldintzak. Kasu horretan, aldez aurretik finkatzen dira behaketarako jarraibideak eta behatuko zaien jokabideak erregistratzeko moduak.
‎Behaketa naturalean, ikertzaileak parte hartzailearen jokabideari behatzen dio, haren eguneroko bizitzako egoeretan. Laborategiko behaketan, berriz, ikertzaileak berak diseinatzen du egoera, eta hark sortzen ditu aztergai den jokabidea eragin dezaketen baldintzak.
‎Laborategiko behaketaIkertzaileak berak diseinatzen du egoera, eta hark sortzen ditu aztergai den jokabidea eragin dezaketen baldintzak
2015
‎Gurasoak eurak eta metro geltoki inguruko bizilagunak asko kezkatzen dituen beste arazo bat da eremu hark sortzen duen arriskua. Foru errepide bat, metro geltokia, Bizkaibusen geltokia, taxi geralekua, Txipio auzorako sarbidea eta eskolarako eta instituturako sarrera daude bertan.
‎Atentatu hark sortutako ezinegonaren beste adibide bat izan zen Xabier Amuriza bertsolari, idazle eta HBko hautetsi ohiaren artikulua ere: –Ekintzaren egileek ez al zuten begi onez ikusten garatzen ari zen mugida politikoa?
‎8 Hitchcocken hitzetan,, dokumental batean jainkoa da zuzendari, berak sortzen du oinarrizko lehengaia. Akziozko film batean, ostera, zuzendaria da jainko, hark sortu behar du bizitza?. Halatsu dio Ermanno Olmik ere:
‎Aurretiaz egin diren, egituratu eta sedimentatu diren praktikek mundu antolatu bat eman digute guk hala onartuta praktikatzen ditugulako. Koreografia batean ari ginela hartu genuen kontzientzia, hark sortuak ginela, hura ginela.
‎Lurraldea ez da maparen aurrena, ez du hark baino luzeago biziraungo. Gaur gero, kartak hartzen dio aurrea lurraldeari simulakroak aurrenez, hark sortzen du lurraldea.". 148
‎Gure lagun gehienek mugimendu indigenarekin loturak dituzte, eta hark sortutako Pachakutik alderdi politikoa aldezten dute. Lurrarekiko loturaz eta naturarekiko edo pertsonen arteko harremanei buruzko filosofia andinoari eusteaz mintzo dira.
‎Lehengo mendeko bigarren erdian eliza katolikoko zati bat pobreekin engaiatzen eta askatasun teologiaren ildoan lan egiten jarri zenean (prozesu hark sortutakoak dira ia Latinoamerika osoan mugimendu indigenaren, nekazari mugimenduen eta beste batzuen haziak), asko aipatu zen eliza protestante gringo hauek eliza katolikoaren deriba ezkertiarra ahultzera etorri zirela, katolikoei indarra kentzera, kristautasun moralistago eta espiritualistagoa proposatuz.
2016
‎Lantegiaren beste aldera iritsi denean, berriz ere gasolindegi aldera begiratu du, neska hark sortu zion lilura gogoan, orduko aztoramendu hura oroimenean berrituta. Ondo gogoan du gasolindegiko neska berriari begira egon beharrak nola hautsi zion gaueko egitekoen errutina; ikuskaldi batzuk atzeratzen hasi zen, ordura arte hutsik egin gabe betetzen zituen zereginak geroratzen, eta ia erlijiozko erritu baten errespetuarekin betetzen zituen eginbehar batzuk oso modu arinean egiten.
‎Neska hura izan zen lantegian zelatari lanetan egindako denboran bizi izan zituen gauza guztien artean zaintzailea gehien aztoratu zuena, bizimodu errutinazkoa hankaz gora irauli ziona, gauza guztien ordena hautsi eta zilipurdikatu zuena, gozotik baino bortitzetik gehiago izan zuen astindua. Hala uste izan du beti, zaintzailetzan igarotako urte guztien balantze bat egitea bururatu izan zaionetan behintzat, zerbait nabarmentzekotan neska hark sortu zion asaldura aipatuko lukeela.
‎etxetik irteteko gogorik eza eragiten zizun, eta emakumeekin harremanak izateko muga itzelak inposatzen zizkizun. Psikiatrikoek horma fisiko mardulak dituzte, baina guk eraiki dizkizuegu kanpoan barrote mehar eta ikusezinezkodun kaiolak, dauzkazuen mugak gaixotasuna eta hark sortutako estigmak direla pentsatzen duzuen bitartean, guk nahi ditugun mugen barruan mugi zaitezten, kate motzean lotuta. Bakoitzari bere neurriko kaiola eraiki dizuegu, zuen herrian, auzoan, lagunartean, familian.
‎Bidaia hamabost egunetan egitekoa zen, baina inor ez zen harrituko gehixeago iraunda ere, itsasoan beti sor bailitezke arazoak, dela ekaitz dela galerna; kasu honetan horrek ez zien beldur gehiegi ematen: ...o Titanic bera harroenak apaltzeko, baina ontziaren neurriak eta itsasketaren aurrerapenek lasaitasuna ematen zieten; beste bat zen kezken iturria, gerraren ondorioz ez baitzegoen jakiterik itsasaldiaren erdian kruzero britainiar bat edo itsaspeko alemaniar bat agertuko ote zitzaien, esanez atzera portura itzultzeko, edo agian hantxe bertan urperatzeko asmoz; Frantzia petainzalearen egoera anbiguo hark sortzen zizkien zalantzak baina, nolanahi ere, itsasontzia agerian eta denen jakinaren gainean abiatzekoa bazen, pentsatzekoa zen denen baimena izango zuela horretarako, bertako bidaiariak ez baitzituen inork nahi, Europako madarikatuak eta izurridunak ziren; nork galarazi behar zien, hortaz, handik ihes egitea. Horrenbestez, zitekeena zen, bai, zertxobait atzeratzea, baina bidaldia hamabost egunekoa zen berez, eta luzaro gabe espero zuten denek Amerika zapaltzea.
‎Hau Piarres Larzabalek idatzi zuen. Ikusia dugu orduko antzerkian ari zela, bere idatzi batzuk sarituak izan zirela, Aintzina aldizkariko zuzendaritzako partaidea zela, ororen buru erran daiteke, garaiko euskal kulturaren munduan ekintzaile, baina hark sortu eta antolatutako obraren oihartzunik ez zen xeheki eman oraindik.
‎Ez du erreferentziarik ematen, ez du horrek erran nahi ikerketa maila batera ez zela iritsi. Irakurle euskaldunek Gure Herria irakurtzen zuten, haiei historia birplanteatu nahi zien, de Lancre garai bateko pertsonaia inportantea zen, inoiz inon aipatzen ez zena, hark sortutako desmasiak bereziki, hori zuen zuzendu nahi. Etxeko aldaira, eta urrunago aipatuko dugun Pierre Loti idazlea lantzen ditu.
‎Puntu honetan, ez jabeek ezta Udalak ere ezer egingo ez zuela ikusirik, inauteriak heltzear zirela, Deustuko jai batzordeak zerbait egin behar zela deliberatu zuen. Batetik auzotarrak arduratuta zeuden auzoaren erdian sortu zen baso hark sor zitzakeen arazoengatik, eta bestetik jai batzordearen parte diren Bihotz Alai, Mikeldi eta Ondalan dantza taldeek eta Barbaizu euskara elkarteak denbora zeramaten beren ekintzak burutzeko espazio baten bila. Hala bada, orubea garbitu eta erabilera berrietarako egokituko zen.
‎Berriz ere Donazaharreraturik, Frantziako ipar aldean burdinbideen egiteko arta ukan zuelako gorki ingeniari ezaguna zen Jakes Manielen alabarekin ezkondu zen, eta handik gutxira, zuzenbideko ikasketekin arras enpo ez antza, giza ekonomia ikasteari ekin zion unduski, bestenaz hagitz gustukoa bide zuena. Le Play zenaren ikaslea izan zen, eta geroantzean baita hark sortu Societe d’Economie Sociale elkargoaren kidea ere. Lagunarte horrek ateratzen zuen argitalpenean izkribu bat baino gehiago ilki zuen, berbarako 1886.eko Les basques et leur emigration en Amerique, 1892.eko L’emigration dans les Basses Pyrenees depuis soixante ans, edota 1898.eko Les costumes successorales du Pais Basque du XIXe siecle.
‎Hemen hobe dugu erdaraz, gaineratu zuen bere burua zuzenduz. Patxik, hustasun hark sortzen zuen laborria hezurretarik kentzearren, atzo zahar baten sekretua hasi zen erdibanatzen, isilik joatea susmagarria zela sortu zitzaion. Futbol zelaia egiteko Shell Total BP Gulf Mobil bidoi zaharrak erabiltzen zituzten garaiko kontua, etxera sare kirastuen usaina zeramaten urte zoragarri haietan jasana.
2017
‎zinta adhesiboaz itsatsitako folioa, kontuz, begiluzea naiz-eta zioena. Nire bizkar zabalaz eta giharren tentsioaz baliatu zen urdanga malapartatu hura. Judasen musu hark sortu zidan irrika itsuak lagundu zuen, zer esanik ez?, gertatuaz kontura ez nendin.
‎Gogoan al duzu nire dardara, nire lotsa, nire ahalkea, ezagutu zintudanean, apirilaren 6 hartan? nigan eragin zenuen magnetismo aztoratzaile hark sortuak. Pentsatzen nuen arantzaz beteta egongo zinela, lorerik ederrenak bezala.
‎Errealitatearen ukazioa. Egoera ezatsegina ez hautemateko ahaleginak egitea da, hark sortzen duen antsietatea saihesteko. Horren adibide izan daitezke, pisu igoera ukatzea, maite dugun norbaiten buruko gaitasunen galera ukatzea, edo gaixotasun baten diagnostikoa eta haren ondorioak ukatzea:
‎Hodia bera eta hark sortutako kalteak konpondu dituztela diote.
2018
‎Ihesi joatean berekin eraman ahal izan zituen margolanak eta geroztik bildu zituen bertze hainbat Solomon R. Gugghenheim bildumagileari eman zizkion, hark sortu zuen fundazio eta museoan atxikitzeko.
‎" Herioa" kapituluan ikusi da Olabarriko anaiek gazteluaren hormen azpian ehortzi zituztenean, ale ereinak bezala geratu zirela eta, sinbolikoki, ernaberritzen ahal zirela. Non ez dituen beren haurrak iraunarazten, hark sortu askazi berrian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hura sortu kalte 4 (0,03)
hura sortu beste 2 (0,01)
hura sortu egoera 2 (0,01)
hura sortu hondakin 2 (0,01)
hura sortu ikur 2 (0,01)
hura sortu mugimendu 2 (0,01)
hura sortu aire 1 (0,01)
hura sortu ardaila 1 (0,01)
hura sortu ardogintza 1 (0,01)
hura sortu askazi 1 (0,01)
hura sortu atmosfera 1 (0,01)
hura sortu behar 1 (0,01)
hura sortu bertsopaper 1 (0,01)
hura sortu biktima 1 (0,01)
hura sortu Cas 1 (0,01)
hura sortu corpus 1 (0,01)
hura sortu desmasia 1 (0,01)
hura sortu ekoizpen 1 (0,01)
hura sortu Ertzaintza 1 (0,01)
hura sortu eskandalu 1 (0,01)
hura sortu estigma 1 (0,01)
hura sortu estuasun 1 (0,01)
hura sortu ezan 1 (0,01)
hura sortu ezinegon 1 (0,01)
hura sortu fenomeno 1 (0,01)
hura sortu gauza 1 (0,01)
hura sortu giza 1 (0,01)
hura sortu gogoeta 1 (0,01)
hura sortu gorabehera 1 (0,01)
hura sortu hainbat 1 (0,01)
hura sortu historiaurre 1 (0,01)
hura sortu irudi 1 (0,01)
hura sortu kantu 1 (0,01)
hura sortu krater 1 (0,01)
hura sortu Kurdistan 1 (0,01)
hura sortu lilura 1 (0,01)
hura sortu lurrin 1 (0,01)
hura sortu mahai 1 (0,01)
hura sortu material 1 (0,01)
hura sortu musika 1 (0,01)
hura sortu nahasmendu 1 (0,01)
hura sortu omen 1 (0,01)
hura sortu pentsamendu 1 (0,01)
hura sortu sentimendu 1 (0,01)
hura sortu sinbologia 1 (0,01)
hura sortu sinistu 1 (0,01)
hura sortu tentsio 1 (0,01)
hura sortu usain 1 (0,01)
hura sortu zepa 1 (0,01)
hura sortu zirrara 1 (0,01)
hura sortu zor 1 (0,01)
hura sortu zuek 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia