Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2000
‎" Zer gertatzen da?, zer gertatzen da?". Eta hala ondorioztatu nuen itsu hark nik baino hobeto ikusten zuela, eta lelo hura kontrazeinu garrantzitsu bat zela ezbairik gabe. Poztu egin nintzen hura errepikatu izanaz, hark bide ematen baitzidan atzera gerrikoa kendu eta itsua ederki astintzeko, amorruz eta irmoki oraingoan, buruan nahiz soin adarretan.
‎Baina orduantxe, ehiztariak horrenbeste ordu untxiaren zain egin ondoren, eskopeta prestatzen duen irrika amorruzkoarekin bezalaxe, piztu egin ziren argi guztiak sekulako zalapartaz, eta ni ahoa bete hortz gelditu nintzen (zentzu figuratuan har bedi, mesedez, adierazpidea), esaldi hasi berri bat alboan neukan gizasemeari ulertezin egin zitzaiona, dudarik gabe, zeren, oker ez banago, medikuak erretzea debekatua ziola erantzun baitzidan xalo xalo, sekula ikusi dudan esku keinurik tristeena eginez, bai, orduantxe esaldi hasi berri bat airean gelditu zelarik, edo, hobe esan, aireak eraman zuelarik. Gertakari txiki ezusteko hark nire baitan sortu zuen ondoeza ez dut orain aditzera emango; soil soilik esan behar dut, betidanik gogaitu izan nauen komunikazio inkomunikazio dikotomiak sortzen dituen arazo nire ustez konponezinekin akordatu nintzela orduan ere ezinbestean, eta, atzera, nire teoria ezkorra, nahi bada, eta agian atzerakoi samarra ere bai, baina ez horregatik okerra edota enpirismorik gabea sendotu egin zen, kas... Mila froga eman nitzakeen gizakion arteko komunikazio ezintasunari buruz; horietatik bat aukeratzekotan, nire izate guztia aspaldidanik zauritzen duen adibidea aukeratuko nuke zalantzarik gabe, ezinago argi adierazten zuelako nire teoriaren funtsa batetik, eta, bestetik, ni neurrigabeki eta desesperatuki mintzen ninduelako.
‎Eta, nola esango nuke, Polikarporentzat garbigailuko zuloa bezala, edo amonarentzat azken Polikarporen heriotza nola, halakoxe obsesio zurrupatzailea sortu zitzaidan Dabiden egiaren gezurraren eraginez. Lanean, ibilian, ohean batez ere ohean, beti harengana joaten zitzaidan gogoa; jasanezina zitzaidan auskalo zenbat denboran hark nire ezkutuan egidako bizimodua. Eta gure hasiera ere oroitzen nuen, eta bizi izan genituen hainbat une eder, eta dena kakaztua zapuztua sentitzen nuen.
2001
‎Egunero gogorarazi behar izaten diot berari: " Sinistu, bai?" Baina jakina, hark nik baino gutxiago: ez du logurarik, ez du nekerik, ez du tristurarik sentitzen...
2002
‎Sentsazioak, inpresioak eta gertakizunak; esaldi mnemotekniko hutsak. Heriotza hark niregan eragin zuenari buruz baino, heriotzaren inguruko xehetasun solteak. Eta xehetasunen artean, bainila usainarenean gelditzen nintzen beti.
‎Afarian erabilitako trasteak garbitu zituen; harraska eta harraska ondoko gainetan zapi bustia pasatu zuen, eta gero erratza hartu zuen, zorura erori zitzaizkidan ogi papurrak jasotzeko. Bitarte horretan guztian, hitz bat ere ez niri, ezta begiradarik ere; lanerako amorru hark niri zerbait esatetik edo nirekin detaileren bat izatetik libratuko balu bezala. Telefonoa zegoen gelako atera begira  tzen zuen noizbehinka.
2006
‎Gogoan dut isil isilik gelditu nintzela kontakizuna amaitu zenean. Ulertzen nuen amonaren ahalegina, baina berandu zen, beranduegi, nire familiako historia garrantzitsu hark nigan eragina izateko.
‎Hura bezalakoa izan nahi nuen, hark bezala lan egin. Miresmen hark nirekin jarraitu du ondorengo geltoki guztietan ere.
‎Haize hartzera bidaltzen nuen berak egin zezakeen guztia gainerakooi debekatzera azaltzen zen bakoi  tzean. Nork, eta sasi apaiz hark niri sermoiak! Berak nahi zuena eta besteek berak esandakoa.
2008
‎Psikomotrizitate arazoak, haur estresatuak eta hiperraktiboak, burua balantzaka etengabe mugi  tzen duten haurrak, hortzak kirrinkatzen dituzten haurrak –bruxismoa–, tratu txarrak, maitasunik gabeko haurrak, arrazakeria... Psikologo hark nik adopzioarekin lotzen ez nituen hitz asko mahairatu zituen, balizko arazoen zerrenda amaigabea. " Ez du zertan baina gerta daiteke eta horrelakoak gertatzen dira".
2009
‎Wardes zain zuela jakitean pentsatu zuen: " Normalena hark ni jo eta bertan hiltzea litzateke, txakur baten gisan".
‎–Ez da zure errua, baina inork ez du esaterik izango hark nire semea hil eta lau mila libera ostu dizkidala! Ba al dakizu zer den guretzat lau mila libera?
‎" Baina segur aski hori ez da ezer berarentzat, pentsatu zuen halako buruargitasun triste batez?. Zera nahiko luke hark nigandik, berarenganako ere amodiozko desira hori sentitzea, mespretxuz eta sumin jeloskorrez betea, beste haienganako sentitu edo sentitzen dudana...".
‎Harriturik bere burua halako barre garatz eta dardaratsua egiten entzunda, pentsatu zuen: " Bai bitxia hark niri, mutiko, deitze hori.
‎klix klax sartu eta klix klax atera. Betiko egin zuen alde makina hark nire eskuetatik. Osabak, nire itxura ikusita seguruenik, agindu zidan hurrengo bisitaldian ekarriko zuela erretratatzeko beste makina bat niretzat.
2011
‎Neska alde zaharrera abiatu omen da, gizon batekin elkartu, harekin hitz egin du eta nor bere aldetik joan da. Gure agenteak berehala hots egin dio nire taldeko bati galdetzeko ea nori jarraitu behar zion; hark niri deitu, eta gizonaren atzetik joateko agindu diot. Neska seguru asko etxera itzuliko da, baina gizon hori nor den jakin behar dugu.
‎–Margeritte neskamearen maitale izan naiz. Orain hark nire haur bat darama sabelean, zin egidazu zeuk haziko duzula.
‎ikusi nuen lehen istantetik, atzeraka eragin zidan. Tiranteak zeramatzan, eta nago funtsean horixe izan zela mutil adeitsu hark niri atzeraka eragitearen kausa. Zehatzago esateko:
‎Eta hartan, nire irudimenak ordu txikietara eramaten gaitu Neska eta biok, kopa batzuk hartzen ditugu elkarrekin, hasieran nahiko isilik, kopak hustu ahala berritsuago. Neskak gero eta nekezago kontrolatzen du begien mugimendua, eta hark niri nik hari baino mozkorti aitorpen gehiago egin eta gero, elkarri agur esateko tenorean geundela, Neskak, esan eta gero bere gurasoak oporretara joan direla Jakan daukaten etxera, bere apartamentura gonbidatzen nau tabakoak eta alkoholak erretako ahots kraskatuarekin. Ez dut ulertu gurasoak Jakara joan izanak zer garrantzi duen gonbitarekin, Neska, nik dakidala, bakarrik bizi baita parte zaharreko apartamentu txiki batean.
2018
‎Alabaina, beirateari ekin nionean, ez ninduen plazerak hartaratu: fugite hark nire iragana ahantzarazi behar zidan. Hasieran, ezusteko gau uluren batek edo zakurraren arrazoi jakinik gabeko zaunkak atezuan jartzen ninduenean, kriseilua hartu, eta aterantz joaten nintzen, hotsen nondik norakoa ezagutzeko, baina ezin nin  tzen ohitu kriseiluak irudian sortutako argi itzal kilikagarrietara.
‎Hoa, nireak baino gogokoagoak ditik Erregek hire lan suerte horiek, esan zidan irribarretsu. Ez nekien irribarre hark nik asmatutako teknika berria onirizten zuen, ala nire pinturetako neska erdi biluziak zituen zirigai.
‎Nire aurrez aurre neukan ia nire planta bereko zen Pillardit hura, konjuru lizunak asmatzeaz gain, Goigoikoaren deia entzuteko gauza zen, beraz! Ezin nuen parada galdu eta itaundu gabe gelditu zergatik zeuzkan hark nik baino belarri zuhurragoak. Ilunpearen herio izua senti nezakeen, egunsentiranzko bidean.
‎Gero muturra garbitu nahi izan nion txakurrari, baina animaliak ihes egin zidan, izututa, ni harengana hurbildu, eta hark nire ahalegin bakoitza nabaritu ahala.
2019
‎Ni neska prestua eta saiatua naiz, eta, eguna joan eguna etorri, ahaleginak eta bi egiten ditut suspertzeko, eta kristo guztiari obeditzen diot, gainera: Mediku Erreabilitatzaileari, Psikologoari, Neurologoari, Logopedari, urliari, sandiari eta berendiari; hau da, atzera lehen izan nintzen neska izateko zer egin behar dudan esaten didaten guztiei; eta, hala ere, badakit inoiz ez naizela atzera izango, osorik eta erabat, lehen izan nintzena; ez, ez naiz gehiago izango gidari mozkor kirten hark ni hankaz gora botatzea erabaki baino segundo bat lehenago nintzen neska hura. Saiatzen naiz izaten (eta inoiz sendatzen ez diren beste pertsona batzuekin konparatuta, miraria ere bada kasik ni hain bizkor eta hainbeste suspertu izana), ba hori, esaten ari nintzen bezala, saiatzen naiz izaten neska baikorra eta positiboa, nahiz eta ondo dakidan bizi  tza izorratua dudala, horixe baita egia, eta hala ulertu behar duzue:
2020
‎Berak galdetu dizulako. Egia esan, bazirudien ez zenuela nahi hark ni ezagutzerik.
‎Nire iritziz, azken urteetan horren ondorioak jasan behar izan nituen. Bizkarreko minez ibili nintzen luzaroan eta ziur nago gaixo hark nire kirol ibilbidea laburtu egin zuela.
2021
‎Beldur nintzen neska harekiko zaletasuna, maitasun hitza ez nuen erabili nahi, ernalduko ote zitzaidan; hori bai izango zela amildegi hondogabe batean behera galgari eman ezinik abiatzea. Gainera, hark nigandik nahi zuena besterik zen, argi zegoen. Hala, bada, eutsi egin nion txirristan behera abiatzeko tentazioari.
‎Banekien babestuko zuela, ez zela munduan modurik maisu hark niri bere ikaslearen aztarna fidagarririk emateko.
‎Guk goizero minutu batzuk baino gehiago izatea nahi dut, nortzuk garen elkarri esateko. . Ia garrasi egin nuen, eta hitzaldi amorratu hark ni neu ere harritu ninduen, ez bainuen prestatua.
‎Arraioa, kitzikagarri zitzaidan hark niri" inspektore" esatea, bai horixe.
‎Burua astindu nuen, mugimendu hark nire mamuak aienaraziko balizkit bezala. Ondorioak gerorako uztera behartu nuen neure burua, arreta guztia eskuartean geneukan hartantxe jartzera.
‎Leun dihardut, ez dut Xabi esnatzerik nahi, baina bere gorputza ukitzeko beharra daukat. Ez hark ni uki nazan, nik berea ukituz nirea gogora dezadan. Bilo kiribilak jarraitu ditut beherantz, lo dagoen hankarteraino.
2022
‎Marco etxetik bota zuten gurasoek eta azkeneko gauak Javierrekin eta haren ama zen moxalarekin pasatu zituen, etxe txikian. Niri, amak ez zidan hitz egiten egun harez geroztik eta Norari aurpegia jiratzen zion hark niri begiratzekoa egiten zuen guztietan, zeren drama harekin guztiarekin, ogiaren kamioiaren ordurako han egotea ere ahaztu zitzaidan eta herria ogi gabe utzi nuen pare bat egunetan.
‎Kontua da denbora pasatuz joan zela eta hemen jendeak ez zuela iritzia aldatzen guri buruz, ezta gure amak ere, hark niri kasurik ez eginez jarraitzen baitzuen ni zigortzen. Eta, denbora gutxi iraun zuela esan badut ere, izatez abuztu osoa eta irailaren parte bat iraun zuen, eta orain pentsatzen jarrita, hain denbora gutxi ere ez zen izan.
‎Baina arretaz begiratzen nion, elizan dagoen Ama Birjinaren tailla gogorarazi baitzidan. Eta aurpegi hark niri beldurra eman izan dit beti, jauna. Begiratzen nion amari eta Ama Birjinaren soslaia gogorarazten zidan, eta haren malkoak, haiek ere zurezkoak, aurpegiari oraturik bezala.
‎Udaltzainak ezetz esan dit, San Frantzisko ibiltokira joan behar dudala, Top mantara. Harridura aurpegiz begiratu diot, eta hark niri ostia txarrez. Hala bada, agindutako lekurantz jo dut.
‎Orduan" urak" nire eskuaren gainean korritzen zuen freskotasun miragarri hura adierazi nahi zuela jabetu nintzen. Hitz bizi hark nire arima esnatu zuen; argia, itxaropena, bozkarioa eman eta askatu egin zuen".
2023
‎Haren zoko guztiak ezagutzen nituen, baita ezkutuenak ere. Euskaldunek hainbeste maite zuten erreka puta hark nire bizitza alderik alde zeharkatu eta erabat baldintzatu zuen. Ba al zen arrazoi hoberik norbait euskalduntzat hartua izateko?
‎Hoteleko barran egoten zuan, ipurmasail guriak nabarmentzen zizkion minigona gorri estua soinean, bezeroren batek trago bat noiz aterako zain. Eta ez zakiat zehazki noiz eta nola hasi ginen lardaskan, ez zakiat zerk eraman ninduen matxinoak begi onez ikusten zituen puta beltz bati ohean konfidentziak egitera, baina bazakiat emakume hark nire sufrikarioak arintzen zituela aurretik beste inongo emakumek egin ez zuen bezala, bazakiat, astean behin ordubetez bazen ere, Angolako infernu haren erdian paradisura eramaten ninduela. Eta ni bere sabelpeko oihan beltz kizkurrean sartu eta ospa, ihes, hegan egin nahi nian espetxe kolonia hartatik, non bizitzak bost xentimo ere ez baitzuen balio.
‎Baina nik ez nuen oso argi zer egin, eta ezertan hasi baino lehen atzeman ninduen, gainera, legearen atzapar luzeak. ...baina, burdinazko barroteei buruaz jo eta jo arituagatik ere, ez nuen ezer lortu, polizien kolpeengatik jada hazita nituen begiak gehiago haztea eta aurpegia ubelduz betetzea besterik, eta hirugarren egunean, iluntzean, gizaseme portuges bat etorri zitzaidan bisitan ziega madarikatu hartara, itxura denez tratuak zituen ni atxilotuta nengoen komisaldegiko polizia ustelekin, eta gogoan dut vacilão hark nire kaiolako barroteetara hurbildu, eskua sartu eta ferekatu egin nahi izan ninduela mia gatinha mia esaten zidala barrezka, baina, horretaz gainera, eta niretzat garrantzitsuagoa zena, agindu zidan ziega zikin hartatik aterako ninduela, baldin eta harekin Portugalera joaten banintzen. Ni bezalako emakume langileen beharrean omen zeuden Europan, neskame eta umezain lanetan aritzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia