Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2000
‎Eta ni ere haiekin nindoan hatsarrean, baina maite nuen osaba, bertzalde, eta bihotz bihotzez maite nuen gainerat, bizia zelako eta ezin originalagoa, eta sekeretu bat genuelako, are gehiago lotzen gintuena... Eta maitasun sentimendu hark eraginik edo, ahalketu nintzen, halako batean, hura bakarrik uzteagatik eta harengan ez sinesteagatik. Eta gelditu, eta gibela egin nuen isilik eta emeki, latzikaraturik artean.
‎Zeren baitzirudien ezen etxe hura hainbat gelaz osatua zegoela eta hainbat korridorez, eta batzuen eta bertzeen artean barren leiho haiek zeudela, erridau edo errezel batzuek estaliak... bezeroei jateko, edateko edo bertze edozein zerbitzu eskaini ahal izaiteko diskrezione osoz, Mignonek erran zidanez, eransten zuelarik: " Baina munduan diren trabailari onest guztiek bezala, trabailua ongi eginez gero eskatuko ditugu guk ere eskatu beharrekoak, ongi baderitzozu..." Eta Mignonek biluztu eta solastu, biak baterat egiten zituen, eta nik ez nekien zerk nindukan liluratuago, haren gorputzak edo haren mintzamoldeak, gorputz hark eragiten zidan sukarrak edo haren hitzen egokitasunak... Eta ezpainak belarrian jarri, eta ezpainez ez ezik hitzez ere pot egiten zidala, biluztu ondoren erran zidan:
2004
‎Baina aldaketa horren aitzin gibelak aletu aurretik, bestetara baino lehen, goazen hastapenetara bertara. Udako Euskal Unibertsitatea jaio berria genuen, eta erditze hark eragindako eztabaidaren testuinguruan kokatu behar ditugu Jesus Mari Larrazabalen ohar hauek: –Denok, ia denok, Euskal Unibertsitatea exijitzen dugu.
2005
‎Han ibili ziren asmo egokiak gora eta behera, ahalik eta gehien zehaztu behar zirela hurrengo urtea probetxuzkoa izango bazen; apuntatzea ere komenigarria omen zen, gero ez ahazteko... Ditxosozko programa hark eragina izan zuen nigan, asmo biribil eta sendo batek bahitu baininduen apurka apurka: aldatu egin nahi nuen.
2006
‎Baina ez dut uste taldea horregatik desegin zenik, nahiz eta. Larraizko gau? famatu eta idiota hark eragina eduki. Orduan politika sartu zen tartean, modurik txarrenean.
2009
‎Irina baino zurbilago jarri eta itxuragabe zabaldu zituen Adak begiak, hain izan zen bortitza, agidanean, izen hark eragin ziòn inpaktua, Txaroren susmoak istantean piztu zituena:
‎Irina baino zurbilago jarri eta itxuragabe zabaldu zituen Adak begiak, hain izan zen bortitza, agidanean, izen hark eragin ziòn inpaktua, Txaroren susmoak istantean piztu zituena:
2010
‎eta, bere ezinean eta bere amorruan, ukabilka hasi baitzen aita mahaiaren aurka, zergatik eta zergatik errepikatzen zuen bitartean, zergatik eta zergatik? galdera hark eragiten ziòn estutasunari asaskabidea emanez.
‎Orduan konpainiaren buruak tropa lerrokatuaren aurrean eraman zuen bilurturik eta buruzagiak berak exekutatu zuen metrailadorez. Gizagaixoaren gorputza ehunaka aldiz tirokatuz, neurri krudel hark eragin handia sortu zuen: soldadu gazte batzuk lurrera erori ziren konorterik gabe.
‎Etxe atzetik bidezidor bat hartuta, Urrutitxotik kilometro erdira edo, amildegi bat zegoen, sasiarte baten ostean zabaltzen zen troka sakona, Isidro txikia zela larrean utzitako behi bat erori zena. Galera hark eragin zion pena ez zuen berehala ahaztuko Isidrok, ezta aitak eman zion pasara ere, bere ardura baitzuen behiak larrean zaintzea. Behiaren bidetik joan zen Begoña, eta behiaren zulo hartan behera jausi zen Urrutitxoko etxekoandre gaztea.
‎...ko itzuli ginenean —horrela ibili ginen aste beltz hartan, egunez egun—, egun osoa ospitalean egin ondoren... etxean sartu ez beste egongelako mahaian eseri —ama izebek logelan edo behar zuten, ez baikenituen ikusi— eta, bere ezinean eta bere amorruan, ukabilka hasi baitzen aita mahaiaren aurka, zergatik eta zergatik errepikatzen zuen bitartean, zergatik eta zergatik... galdera hark eragiten ziòn estutasunari asaskabidea emanez.
2011
‎Mutu gelditzea baino bekatu larriagoak daude, Anastasia!?. Baina orduan, inork espero ez zuenean, hil edo biziko egoera hark eraginik edo, hitz egiteko ahalmena bereganatu eta hala erran zian Anastasiak: –Ez nago mutu, apez jauna?!
2012
‎Darwinek eboluzioaren oinarriak jarri zituen une beretik, nahikoa garbi zegoen teoria hark eragin handiak zituela sinesmenetan eta, batik bat, ordura arte erlijioaren eremua izan zen arloan: bizitzaren sorreran.
‎Bi kanoa eraman zituzten hondartzaraino, eta, itsasbehera zenez gero, iruditu zitzaidan itsasgora iristeko zain zeudela handik alde egiteko. Ez da erraza ikuskizun hark eragin zidan nahasmendua ulertzea, batez ere uhartearen nire aldean ikusi nituelako eta niregandik oso hurbil. Baina konturatu nintzenean itsasbehera zenean etortzen zirela, zertxobait baretu zitzaidan barrua, banekien eta itsasgora zen bitartean arriskurik gabe irten nintekeela, ordurako hondartzara iritsi ez baldin baziren behintzat; eta, horretaz ohartuz gero, lasaiago irteten nintzen uzta biltzera.
‎Lur gainean jarri bezain laster hurbiltzen hasi zitzaidan, eskuan ni hiltzeko eztenaga edo armaren bat zuela, eta lur tontor batera iritsi zenean, ni nengoen lekutik gertu, hitz egin zidan, eta horren ahots beldurgarria entzun nuen, ezen ezinezkoa baitzait hark eragindako izua adieraztea. Ulertu nuen gauza bakarra hau izan zen:
‎Mahastiak zuhaitz adarren gainetan sakabanatuak zeuden, eta mahats mordoak oso onak zeuden, sasoian eta goxo goxoak. Izugarri poztu ninduen ezusteko aurkikuntza horrek, baina banekien, lehenago ikasitakoagatik, hura neurriz jan behar nuela, gogoan bainuen, Berberian nengoela, han jopu zeuden zenbait gizon ingeles hil zirela, mahatsa jan eta hark eragindako beherako eta sukarraldien ondorioz. Baina erabilera bikain bat aurkitu nuen mahats horrentzat, hau da, eguzkitan umotu edo lehortzea, eta mahats lehorrak edo mahaspasak gordetzen diren bezala gordetzea, uste bainuen, eta hala ziren benetan, jateko onak bezain osasungarriak izango zirela, mahatsik ez zen garaian.
2013
‎Printzesak amorrarazten zuenean, eta behin baino gehiagotan suertatzen zen, Jeanne etsita, lur jota, atzeko atetik, zerbitzuak soilik erabil zezakeenetik ateratzen zen. Palazioaren aurreko aldean zegoen Moikako kanal ertzera joan ohi zen eta hantxe husten zen negarrez, malkoei ezin eutsirik; madarikazioka hasten zen garrasi eginez, emakume txolin eta kapritxoz bete hark eragindako sufrikarioa nolabait ahaztu nahian.
‎Bat batean Rasputinen aurpegiak gorroto biziko itxura jasanezina hartu zuen. Yusupoff printzeak sentitu zuen gizon hark eragiten zion beldurra. Rasputinek Yusupoff printzearen begien artean iltzatu zuen bere deabruzko begirada.
‎Hogeita hamar urte baditu, eta agian, umerik nahi badugu behintzat, ez da adin txarra horretarako, nahiz eta ni askoz ere gazteagoa izan. Guraso izatea erabakiko bagenu, orduan igual aterako litzaidake lehengo esperientzia mingarri hark eragindako barruko min ttipi hori.
2014
‎Alabaina, talde armatuaren inguruko nobela irakurtzen ari zen narratzailea, haur desagertuaren aita alegia, harritu zen horretaz, bai. Eta baita ni ere, desagertze hark eragindako bikote krisiarena irakurtzen ari nintzena. Kontrakoa espero baikenuen biok, ordura arteko guztiak bezala lehenengo pertsonan idatzita egotea, eta narratzailea gu edo, gutxienez, gure antz oso handia izango zuen alter ego bat izatea.
2015
‎Nire aurrean neukana sinetsi ezinik begiratu nuen. Keykos edari zikin hark eragindako haluzinazio bat zen hura, ezin zen bestela izan. Furgoneta baten neurriko piztia itzel bat, bi aurpegi zituena:
‎Beste segurtasun bat zeukan hizketan, keinuetan, begiratzeko eran... Lilura hark eraginda, ikasten ari ziren lezioarekin zerikusi zuzenik ez zuten galderak egiten zituen Jabik sarritan,. Nola esaten da, formula ezagunarekin:
‎– Kimioarekin batera, hainbat sendagai ematen dizkidate, hark eragindako hainbat ondorio txar saihesteko: botagura, zorabioak, kalentura, etab. Egia esan, oraindik ezin naiz kexatu, ez dut-eta batere ondorio txarrik sentitu, ahulezia orokorra izan ezik.
‎Beraz, denboraldi batean segituko dut erretxazoa izaten, baina medikuek jarri zidaten tratamendu bat, hark eragindako ondorioak arintzeko.
‎Hiru ordu laurden lehenagoko gizon dotore berberek finezia txukun berberaz akabatu zituzten ber bertan alienak, Miliak aurreko saioan erakutsia zien indiferentziagatik inolako arrangurarik azaldu gabe. Nolanahi ere, beste ezertan pentsatzeko indarra falta zuela, edo irrealitate inpresio hark eragindako sorgortasuna zela, Miliak kasu egin zion oraingoan filmari, eta burmuineko punturen batetik ahots ttiki batek argumentu hori nazkagarria zela behin eta berriro oihukatu bazion ere, argiak piztu zirenean kleenex batez xukatu behar izan zituen Charlieren heriotzak eragindako negarrak.
‎Lehendabizi, elkarri begiratzen genion Ritak eta biok, eta ondoren, hitz gozoren bat edo igurtzi txikiren bat nahikoa izaten zen, etxean zegoen aire guztia lodiarazteko. Esan liteke aireak laga egiten ziola aire izateari eta kasik uraren loditasuna hartzen zuela askotan, gu bion arteko zera hark eraginda. Horregatik zabaldu behar izaten genituen bazterrak, bestela itoko ginen bertan.
‎berba, enfatiko. Gizarte kontserbadore eta estatiko hark eragindako itolarriak mugiarazi egin zuen, kalera ateratzera manifestazioetara joatera, elkartzera, antolatzera, panfletoak egitera? 70eko hamarkada zen.
‎Irribarre soil hark eragin atzeratuak izan zituen. Hasiera batean konturatu ez arren, gerora gogoan iltzatua geratu zitzaidan neska beltzaran hura, eta ez itxura fisikoagatik bakarrik.
2016
‎Zu ere gizartearentzat madarikatua zinenez, madarikatu izaerari poeta izaera batu nahi izan zenion, bigarrenak lehena arinduko zizulakoan. Otu zitzaizun gaixotasunaren kontra erabil zenitzakeela hark eragindako minetik sortutako hitzak; poesia botika eta (senda) bide gisa. Hala, zure bizitzako momentuko helburu bihurtu zenuen poeta madarikatu izatea, eta hura lortu arteraino ez etsitzen tematu zinen.
‎Azkar zabaldu zen zentrala jartzeko asmoa zegoela, baita hark eragindako egonezina eta aurkako jarrera ere. Egoerak kezka sortu zuen agintarien artean.
‎Garai hartako Nafarroako intelektual nabarmenenak baskistak ziren?. Denboran gertu zegoen lehen gerra karlistaren porrota (1839) eta hark eragindako subiranotasun galera handiaren sugarrak piztuta ziren. –Nik beti esan ohi dut:
2019
‎Ukaezina da 2016ko sanferminetako eraso hark eragin nabarmena izan zuela iruditeria kolektiboan. Ordutik, askoz arreta mediatiko handiagoa jasotzen dute taldean gertatutako bortxaketek,, animalia saldoak?
‎Hirugarrena epaiketaren kronika da, eta bertan agertutako argudioetako zenbait aletzen dira. Laugarren atala kasuaren jarraipen mediatikoari buruzkoa da, eta hark eragindako ondorioetako batzuk aztertzen dira, adituen laguntzarekin. Eta, amaitzeko, auziak gizartean eta mugimendu feministaren barruan zabaldu dituen galdera nagusietako batzuk planteatzen dira, aurrerantzean horiei heltzen jarraitzeko.
‎Honakoan, baina, koadernoa zabaldu orduko idazten hasi zen Itziar. Liburuzain berria nola ezagutu zuen eta emakume arraro hark eragin zion sentimendu deserosoa paperean isurtzeaz bukatu bezain laster, lasaiago geratu zen. Sarritan izan zuen sentsazio huraxe diarioan bere pentsamendu intimoenak idaztean.
‎Halere, balizko ideia hark eragin zion zirrarak barruan zeraman piztia esnarazi zion. Gero eta larriago, monoa agertzen hasia zitzaiola konturatu zen.
2020
‎Horrela lokartu nintzen eta loaldirik gozoenenean nengoen egongelako txalo zaparradek eta zalapartek esnatu nindutenean. Taldeko zaratatsuena zen, builosena, bere istorioren bat kontatzen, eta hark eragindako algarak baretu zirenean hasi zen hizketan taldeko lotsatiena. Ezkondu gabe zegoen bakarra zen taldean, emakume lerden eta dotorea.
‎Hain zuzen ere, tren lasterraren proiektu hori izan da garraio politika publikoaren ardatza azken hamarkadetan, eta eztabaida sutsuenak ere hark eragin ditu. Jaurlaritzaren ustez," trantsizio ekologikoaren ikur bat" da.
2021
‎Sua urrundik begiztatu dutenek segundoaren ehunen bat behar izan dute leherketa izan dela ulertzeko; hain zuzen ere, hark eragindako hotsa aditu arteko ehuneko baten tartea. Gertuko lehorrean direnentzat tarterik ez suaren eta doinuaren artean.
‎Aldeetara begiratu nuen, emakumea ikustea desiratzen; gogoeta haiek hark eraginak behar zuten, ezinbestez, harekin sortzen ari zitzaidan atxikimenduak.
2022
‎Aniak erosleei dei egiten zien, eta haiengandik dirua jasotzen; ordurako zeharo jabetua bere irribarreek nahiz begiradek pertsona horiei poztasun ikaragarria besterik ez zietela eragiten. Jabetua zen musikaz, dantzaz eta mireslez betetako bizitza zaratatsu, distiratsu eta barre eragile horretarako ez beste ezertarako zela sortua, eta orain barregarria iruditzen zitzaion, garai batean zapaltzeko asmoz gainera zetorkion indar hark eragiten zion beldur hura. Jada ez zen inoren beldur; ama bertan ez egotea zuen atsekabe bakarra, hura benetan poztuko litzatekeelako alabaren arrakasta ikusteaz.
2023
‎Chloék kostata disimulatu zuen suzko begirada hark eragin zion ikara, Laetitiaren begietan susmagarri nagusia zelako usteak eragiten ziona. Bere txostenetako paperetako izen zerrendetan begira galtzen zituen begiak, Laetitiarenekin ez gurutzatzeko.
‎Zerrendan atzera eginik, urtarrilaren 25ekoa Luzia Arregiri zegokion eta, desenkusaka hasi bazen ere, erabat aldatu zuen jokamoldea Petrak Gaixotasun Arraroen Elkartea aipatu bezain laster, eta lekukotasun luze bezain harrigarria eskaini zigun, azalpen sosegatuagoa eskatzen duena. Segidan, hark eragindako hunkidura gorabehera, Petrak urtarrilaren 24koari hots egin zion, Ines Markuletari. Haren ordez, etxeko laguntzaileak erantzun zigun eta, konfidentzialtasun kontratuaren berririk ez zuelako edo, argi adierazi zigun Ines eguneko zentroan zegoela, astegun guztietan bezala eta, bitxia bada bitxi, Germanen simil aingerutiarra erabili zuen; izan ere, Andreasi jainko deitzeari beharbada gehiegitxo iritzirik, aingeru guardakotzat hartu zuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia