Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 74

2008
‎Elikaduran aditua den Esther Telleria medikuaren laguntza izan dute horretan. «Bazkaltzen zutena kontuan hartuta, gainontzeko otorduetan haurrek jan behar zutenaren inguruan hark egindako proposamena bidaltzen genien gurasoei». Jaurlaritzak kudeaketa zuzenaren alde egingo zuela jakinda, duela hiru urte Ondo Jan, Ondo Bizi proiektua jarri zuten abian, haurren artean elikadura osasungarria sustatzeko.
‎«Ilusioa egingo zidan/ zu ikustera joateak/ lehen diruak ez zidan uzten/ eta orain edadeak», osatu zuen lehen bertsoa. Bigarrenean, hark egin ezin izan zuena egitera gonbidatu zuen iloba, eta horrela amaitu zuen hirugarrena: «Denbora asko pasatu gabe/ itzuli zaitez etxera/ eta hil aurretik etorri zaitez/ zure amama agurtzera».
‎Kostako da estatubatuarrak lortu duen balentria berdintzea. Baita hark egindako markara hurbiltzea ere. Pekingo Olinpiar Jokoetan urrezko zortzi domina irabazi zituen.
‎Fortis auzia zela eta, Letermek hilaren 19an eman zuen dimisioa, gobernuko kide guztiekin batera. Zabaldutako krisi politikoaren aurrean, Alberto II.ak Rompuyri eman zion orain gutxi Gobernua eratzeko ardura, eta hark egindako lanari esker, lortu dute azkenean alderdi guztiek ados jartzea. Hurrengo urratsa Legebiltzarrean emango dute:
2009
‎Abraham Linconek 1861ean aukeratu zuenetik inork erabili ez duen bibliaren gainean eskua jarri eta AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente karguaren zina egitekoa da gaur Barack Obama; eta hark egindakoa errepikatuko du, berehala, Joe Biden presidenteordeak.Washington hiriburuko Kapitolioan gertatuko da hori, 13:00etan Euskal Herriko 18:00etan, milimetrora neurtutako ekitaldian ezustekorik ez balego. Ondoren, 21 kanoiren tiro hotsek eta musika militarrak lagunduta, Legebiltzarraren egoitzatik atera eta 35 hitzeko diskurtsoa egin du Obamak; ez bat gehiago, ez bat gutxiago, gobernuburu izango bada.
‎Zabalak berak esaten zuen moduan, Auspoan ez dago Euskal Herriko historia guztia, baina Euskal Herriko historiaz jakin nahi duenak hau ere irakurri behar du. Zenbateraino aitortu zaio Zabalari hark egindako lan guztia. Frantxi Lopez Landatxeren ustez, denbora behar izan da Zabalaren ekarpenaren aberastasunaz jabetzeko.
‎Peter Green kantuaren egileak, ordea, Otis Rush Chicagoko bluesman aren All Your Love kantuan oinarriturik dagoela aitortu du. Beraz, auzia, Dylanen lana xehe xehe behatzen dutenen eta hark egindako oro ezbairik gabe ontzat ematen dutenen arteko deman geratu da. Ez da egin zaion salaketa bakarra, ordea.
‎Gomendio hori egingo dio CIEM Itsasoa Aztertzeko Nazioarteko Kontseiluak Europako Batzordeari. Normalean, hark egindako txostenean oinarritzen da Brusela azken erabakia hartzeko. Beraz, oso litekeena da beste urtebetean antxoa arrantzatzerik ez izatea euskal arrantzaleek.
‎Irakasle taldearekin batera Joxean Estebanez fisioterapeuta izango da, aurten lehenbizikoz. Musika tresnarekin hartu beharreko jarrera egokiak erakustea eta lesioak saihestea izango dira hark egin beharrekoak.
‎Mahoma profeta dute eredu musulmanek Ramadana egiteko. Haien fedearen arabera, hark egin zuen Koranak dioena. Ordea, beste erlijio batzuetan ere badira gisako ohiturak.
‎Seikotearen barne hizketaldi horiek, baina, etenik daude iragan apirilaz geroztik. Izan ere, Piongiangek jakinarazi zuen negoziazio mahaia uzten zuela Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak hark eginiko misil proba gaitzetsi eta gero. Maiatzean, gainerat, NBEko Segurtasun Kontseiluak Piongiangi jarritako zigor neurriak areagotu zituen.
‎Eta ez hasi esaten horrek denon konpromisoa eskatzen duela eta ados ez direnek egitasmoa zapuztuko dutela. Ez al zaizkio, bada, isunak jartzen kalean kaka egiten duen txakurraren jabeari, hark egindakoa hantxe bertan utziz gero. Zer, errepresio handiegia iruditzen zaizue?
‎Erru guztia Haidarrena berarena dela erantzun du Marokok. Rabatek Espainian duen enbaxadorearen esanetan, hark egin zion uko pasaporteari. Ez dago saharar estaturik, NBEk hala erabakitzen duen arte.
2010
‎Venezuelako fiskal batek Arturo Cubillasen inguruko ikerketa hasiko du, hark egindako eskaera aintzat hartu eta gero
‎Kantu horretan, doinu lasai eta beroak eskaintzen dizkigu. Ingelesez abestuta, Irapoan Freire musikariaren tronpeta doinuekin bete du kantua.Turnerren labela berehala sumatu daiteke hemen, eta azkar atzematen da hark egindako kantua dela. Doinu latinoak Cuánta suerte abestian datoz, eta Tea Time kantu lasaiarekin talka egiten dute; izan ere, tempo guztiz ezberdinak erakusten dituzte biek.
‎Ordezkari nagusi berria Teresa Cavina da. Lehen aldia izanen da, beraz, hark egin film hautaketaz osatua.
‎Erregimenean lortu zuen botere guneetara iristea, eta diktadorea hil berritan, esker onez mintzatu zen Espainiako irrati publikoan: Caudillo aren irudia eta hark egindako lana XX. mendeko lider politiko handienetako baten emaitza gisa oroituko da historian. Espainiarentzat, Francoren 39 urteko agintaldia izan da gure herrialdeak azken mendeetan ezagutu duen oparotasun eta bake aldirik handienetakoa.
2011
‎Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastolek 5.000tik gora irakasle dituzte.Epaia eman duten hiru epaileetako batek, Pablo Sesma auzitegiko presidenteak, boto partikularra eman du, bere iritziz Jaurlaritzak ezin diolako soldatak osorik ordaintzeko duen ardurari izkin egin. Sesmaren arabera, Jaurlaritzak berak eragin du gatazka, eta hark egin behar dio aurre itunpeko ikastetxeek lan hitzarmenean zehaztutako soldatak ordaintzeko ardurari. Izan ere, Sesmaren aburuz, itunpeko ikastetxeak izanda, Jaurlaritzak horretarako erantzukizuna hartua dauka, ikastetxeek administrazioak ezarritako irakaskuntza ildoei jarraitzearen truke.Espainiako Gobernuak funtzionarioei ezarritako soldata murrizketak dira auzi honen iturria.
2012
‎Mugagabeko greba hasi dute Kayabako langileek, 47 behargin botatzeko zuzendaritzaren asmoa salatzeko. Beste hiru langilek Orkoiengo enpresa utzi dute, hark egindako eskaintza onartuta. LABen arabera, erantzun handia izan du tailerretan.
‎Harmailak leporaino beteta zituzten zaleez; kanpoko hotzari haiek emandako berotasunarekin egin zioten aurre. Bera Berak ondo baino hobeto eutsi zion lehen zatian Ladak ezarritako erritmoari; gol bakarraren aldearekin iritsi ziren atsedenaldira, 14 Nabarmentzekoa izan zen Bea Fernandezen eraginkortasuna; hark egin zion aurre ongien errusiarren ate aurreko hormari. Berdintasun handiko partida izango zela zirudien, itzuliko partidan erabakiko zela kanporaketa.
‎Ez dut uste gehiago naizenik. Berak dantza jauzi bat asmatu zuen; nik sekula ez nuen pentsatuko, hark egin izan ez balu. Hego Euskal Herrian askok Zuberoaz ikuspegi berezi bat badute.
‎Irudimenak sortutako piztiak liburuetan bilatzea «aspaldiko zaletasuna» du Txilikuk. Juan Luis Baroja Collet artista lagun hartuta Piztiario bat sortu zuten, hark egindako 26 grabatu izanik lanaren oinarri. «Benetako piztiarioa izan zen hura, Erdi Aroko haien antzekoa».
2013
‎Toni Ebner izan da Midasen sorreratik elkarteko presidentea. Zein izan da hark egindako ekarpena. Lan ikaragarria egin du Ebnerrek.
‎BERRIAk jakin duenez, Mexiko Hiriko ekitaldi honetan izango da Lucia Topolansky gerrilari ohia, Uruguaiko Senatuko presidente eta hango egungo presidente Jose Mujicaren emaztea. Han izango da, halaber, Paul Rios Lokarriko ordezkaria, eta hark egingo du Donostiako eta Mexikoko aldarrien lotura. Zuzenekoa izango da lotura hori, gainera, Mexikoko ekitaldiari zuzeneko jarraipena egingo baitiote Aieteko jauregian Euskal Herrian adierazpenaren alde egin duten alderdi, sindikatu eta gizarte eragileek.
‎Itzultzaileak beldur zarete bigarren mailan geratzeko? Itzultzaileak berez onartu behar du bera sortzaile bat badela hein batean, baina fikziozko liburuak eta itzultzen ditugunean benetako sortzailea egilea dela, eta gu saiatzen gara hark egin duen sorkuntza handi bat gure mailan ere ahalik eta ondoen egiten. Baina, nahiz eta askotan izaten den bigarren mailakotzat hartua, lan ondo eginak eta txukun eginak badu bere meritua eta aitortu behar zaio, besterik gabe.
2014
‎2005eko 17 urtez azpikoen Munduko Kopa hura nekez ahaztuko dute Velak zein Giovanik. Talde hark egindako futbolak maitemindurik utzi zuen bat baino gehiago, eta Giovani zein Vela izan ziren jokalaririk distiratsuenak. Realeko jokalariari urrezko bota eman zioten, bost gol sartu zituen?, eta zilarrezko baloia Vila realekoari.
2015
‎25 urte zituela, Ingalaterrara aldatu, eta britainiar herritartasuna bereganatu zuen. Beti esaten zuen bere poesia bestelakoa izango zela Ingalaterran jaio izan balitz, eta baita AEBetan geratu izan balitz ere.Edward Fitzgeralden eta hark egindako Omar Khayyamen poemen itzulpenen eragin handia izan zuen gazte zelarik idatzitako aurreneko poemetan. Ezra Pounden bidez Ingalaterrako poesiaren mundua gertutik ezagutu zuen garai hartan.
‎Bi hitzaurrez lagunduta dago liburua, eta, itzulpenarekin batera, ingelesezko originala ere irakur daiteke.Hirutan ekarri izan da euskarara Shakespeareren gaztaroko lan hau. Ametzagak itzuli zuen lehen aldiz, baina, esan bezala, hark egindako itzulpena argitaratzen azkena izan da. Aita Bedita Larrakoetxeak 70eko hamarkadan itzuli zuen lana, eta zeregin horretan azkena izan da Juan Garzia.
2017
‎Adierazi du bere borondatea dela Espainiako Gobernuaren eta EAEren arteko «lankidetza» sustatzea, akordioak lortzea eta euskal gizartearentzat «gertuko bitartekari» izatea. Halaber, «terrorismoaren biktimak» babesteko konpromisoa hartu du tokiko erakundeetatik etor litezkeen «umiliazioen» aurrean.Bestalde, Urkijori eskerrak emateko hitzak ere izan ditu, hark egin duen lana goraipatuz: «Espainiako Gobernuko ordezkaritzan arrastoa utzi du, eta kargua zorrotz eta zintzo bete du».
‎Garai hartan, San Bizente parrokian zebilen Mendizabal, eta aisialdi talde horretako arduraduna zen. Gazteek gotzainari esan zioten hark egin zizkiela abusuak. Gazteekin halako beste talde batzuetan aritua da apaiza.Kargurik ez, baina meza baiSalaketaren berri izan zuenean, albo alboko kide zuen Munillak:
‎Camachoren ustez, askok ez dakite Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k egindakoaren laurdena ere. Idazlea eta hark egindako lana gizarteratzeko asmoz, Txillardegiren egunkari ezkutua dokumentala prestatzen dabil, buru belarri.Ostiralean jende aurrean aurkeztu zenuen orain arte egindako lana. Zer nolako harrera izan zuen. Oraindik amaitu gabeko lana da.
‎Txillardegiren heriotzaren seigarren urteurrenerako lana amaituta eta aurkezpen itxurazko bat egiteko moduan izatea espero dut; agian, baita lehenago ere.Zure burutazioa izan zen Txillardegiri buruzko dokumentala egitea. Ez, ez zitzaidan niri bururatu. Txillardegiren irudia oso desitxuratua zegoela eta hark egindako lana eta ekarpena ezkutuan geratzen zela ikusirik, Fito Rodriguez idazlea kultura munduko jendea elkarrizketatzen hasi zen. Fitoren helburua, baina, ez zen dokumental astun eta jaso bat egitea, herritar orori interesatuko litzaiokeen lan bat egitea baizik.
‎Azken batean, asmoa da idazlea ezagutaraztea. Ezagutzeko plazera izan duten guztiak ados daude esatean hark egindako ekarpenak funtsezkoak izan direla euskalgintzan eta herrigintzan, eta ezagutu beharreko pertsona dela. Hori da, hain zuzen, dokumentalean azaleratu nahi duguna.
‎Hori da, hain zuzen, dokumentalean azaleratu nahi duguna. Askok, baina, ez dute ezagutzen hark egindako lana. Zergatik?
2018
‎Horrek erantzun zion ez zegoela atxiloaldiaren grabaziorik. Geroago, Arartekoak esku hartu zuen auzian, eta hark egindako eskaerei Herrizaingo Sailak erantzun zien «grabazioak gordetzeko gutxieneko epea» igaroa zela eta «grabatutako materiala suntsitu» egin zela.Horrek guztiak lotura zuzena du sinesgarritasunaren auziarekin. «Haientzat oso erraza da», esan du Alkortak.
‎aditua da elkarbizitza prozesuetan. Fernando Grande Marlaskak zalantzarik sor lezake ustez egiten ari diren keinu horietan, orain arte hark egindakoak eta esandakoak kontuan hartuz gero, baina atzokoak ditu hitzok: «Sakabanaketa ona izan zen arren, errealitatea beste bat da orain».Aldaketak, izatekotan, ez dira berehalakoak izango, eta ez denen, edo inoren?
‎Belatz: «Abagune aproposa da haren bizitzaren eta hark egindakoaren transmisioa egiteko, oraindik bizirik baitago».
2019
‎Lan erreforma ez zuen ukitu azkenean, eta orain lan itunen lehentasuna alda ditzakeela zabaltzen ari da, Espainiakoei emanez nagusitasuna. Etor daitekeenaren beldur? 2010eko lan erreforma Zapateroren garaian onartu zen, EAJren abstentzioarekin, eta hark egin zuen negoziazio kolektiboa zentralizatzeko apustu argia. Espainiako indar orekak eta hemengoak desberdinak dira, eta patronalak onura handiagoa ateratzen du han.
‎Azkenean, ordea, antzezpenaren aldeko hautua egin zuen, eta Londresera joan zen hango musika eta arte dramatikoaren akademian ikasteko. Telesailetan ekin zion ibilbideari, eta The Saint eta The Avengers dira hark egindako lanetan nabarmendu daitezkeenetako batzuk. Zineman, Il castello dei morti vivi pelikulan (1964) egin zuen debuta.
2020
‎Iñigo Urkullu (Alonsotegi, Bizkaia, 1961) EGIko buruzagi gisa hasi zen 1980ko hamarkadan EAJren mitinetan parte hartzen; hark egiten zuen EAJren diskurtsorik independentistena. 2007an bihurtu zen EBBko lehendakari, eta, ardura instituzionaletan, 2012az geroztik izan da Eusko Jaurlaritzako lehendakaria.
‎Euskal Herrian Juanba Berasategik urratu zuen animazioaren bidea. 1977an, 26 urte zituela, Ekialdeko izarra laburra sortu zuen; 1979an, Fernando amezketarra egin zuen; 35 mm-tan ekoitzitako euskarazko lehen laburra eta marrazki bizidunetako lehen film luzea ere hark egin zuen, 1985ean: Kalabaza tripontzia arrakastatsua.
‎Ezohiko osasun egoera honetan, hilkortasunari buruzko datuak biltzen ari da institutua egunero. Erregistro Zibiletik lortzen du hildakoen inguruko informazioa, hark egiten baititu heriotzen aktak. Informazio ofiziala da, beraz.
‎Eusko Jaurlaritzaren larrialdietako ordezkari batekin etengabeko harremana daukagu. Egunero deitzen digu informazioa emateko, eta bilera deialdiak ere hark egiten dizkigu. Bestalde, zabortegira ere joaten gara, eta egiten ari diren lanen gaineko azalpenak ematen dizkigute langileek.
2021
‎Bost ehuneneko atera zizkion David De la Cruzi (UAE Emirates). Artean, mugarrietan hark egin zituen denbora onenak. Baina haren erreferentziak ondo baliatu zituen Izagirrek azken kilometroetan estutzeko, eta garaipena eskuratzeko.
‎Bereziki esanguratsua izan da Jose Godoyren deklarazioa, hark egindako salaketa izan baita oraingo auzi honen sorburua. Godoyk azaldu du umea zelarik J.I.B. ren sexu abusuak pairatu zituela.
‎Gustave Doreren Eskaleak obra. Ilustratzaile gisa da ezaguna artista frantsesa, hark egindako 10.000 bat irudietako askok biribiltzen baitituzte XIX. mendean argitaratu ziren literatur klasikoen edizio andana, besteak beste. Alabaina, margolari, eskultore eta are musikari ere jardun zuen Dorek, Jose Luis Merino Gorospe Antzinako Artearen kontserbatzaileak azaldu duenez.
‎ikasi egiten duzu. Asko erreparatzen diet hark egiten dituen gauzei. Oso erraz egiten ditu gauza asko, eta badirudi ez zaiola batere kostatzen:
‎Vienaren eta haren sokakoen ildoari Alemaniak gidatutakoa kontrajarri zitzaion bileran, zeinak iheslariei asiloa ematea defendatzen duen, nahiz eta lehentasuna migratzaileen iritsiera ez sustatzea den harentzat ere. Argi utzi zuen hori Hort Seehofer Barne ministroak, gainerako estatuetako homologoei eskatu baitzien Erresuma Batua eredu moduan ez hartzeko, eta, hark egin duen moduan, errefuxiatu kopuru jakin bat hartzeko prest ez agertzeko —urte amaierara arte 5.000 errefuxiatu hartuko ditu Londresek, eta 20.000, datozen bost urteetan— «Zenbakiak emateak erakartze eragin bat izaten du, eta ez da hori nahi duguna», adierazi zuen Seehoferrek. Bezperan, Luxenburgoko Atzerri ministro Jean Asselbornek proposatu zuen EBk 40.000 eta 50.000 errefuxiatu artean hartzea.
‎Gutunez gain, liburuan sartu dute 1871ko martxoaren 30ean Jules Valles kazetari, idazle eta Komunako kideak Le Cri du Peuple egunkarian argitaratutako aldarria (Komuna aldarrikatu dugu), eta baita Komuna erori osteko gerra kontseiluan, Michelen kontrako epaiketan, hark egindako adierazpen ugari ere. Eta badira liburuan zazpi poema ere.
‎Baina Gutizia lanean irakurketa ezberdinarekin aurkezten da, begirada zabal eta askotarikoarekin, mundu osoko konpositore eta inspirazioekin», adierazi du Oriol Roch EOko zuzendari nagusiak. Mendizabali proposamena egin izana eskertu dio, baita hark egindako bilketa lana txalotu ere. «Bederatzi obretan orkestrak mimo handiz eman dio aterpe eta toki propioa txistuari».
‎Garbizuren kontzertua, adibidez, nire ikasle batek aurkitu zuen, Jon Makusok. OEn argitaratu berri dugu hark egin duen edizio kritikoa. Beste ikasle bat, Itziar Vargas, Pascual Aldaberi buruz ari da ikertzen.
‎Tapia bera da protagonista, hark egiten baitu alde antzeztua; eta harekin batera aritzen dira Hatz (a) marka kolektiboko Iñigo Satrustegi (idazlea) eta Mikel Barberia (ilustratzailea), eta Orkestrako Amets Aranguren (saxo altua), Julen Arbizu (tronpeta), Amets Aznarez (tronboia), Ion Celestino (tronpeta), Nerea Erbiti (ahotsa), Xanti Etxeberria (kontrabaxua), Ander Merino (atabalak) eta Aitor Zorzano (saxo tenorra)....
2022
‎Osakidetzaren jarrera ere kritikatu du LABek, eta salatu erakunde hark egindako ikerketak «fartsa bat» izan zirela: «Ez zuen filtrazio zantzurik ikusi traumatologian, ezta beste kategoria batean ere, egoera lotsagarriak izan arren».
‎Partidaren azken txanpa da dioenaren erakusle: hark egin zituen azkeneko hogei kintzeak, 20 40 artekoak. Ez zuen espero Ospitalen halako txakalaldia, baina hura «partidatik irten izanaren ondorio» izan zela dio.
‎Baina, azken epaia edozein dela ere, honaino iriste hutsa garaipen handia da Kataluniako mugimendu independentistarentzat eta erbestean daudenentzat. Bost urte hauetan piezaz pieza aritu baitira, pixkanaka, benetako boterea dagoen lekura iristea helburu hartuta, han auzitan jarri ahal izateko Espainiako Estatuaren jokabidea eta autodeterminazio erreferendumaren harira hark egindako zapalkuntza.
‎Batek baino gehiagok aitortu dute hunkitu egin direla bideoarekin, eta malkoren bat edo beste ere atera zaiela. Gehienek ez zuten ezagutzen Ansa, baina, Goizalde Landabasok laburbildu duen moduan, egin dioten agurrak erakusten du hark egindako lanaren balioa: «Ez dut ezagutzen Koldo Ansa baina, ikusita zein despedida egin dioten, seguru nago irakasle bikaina izan dela», idatzi du.
‎Gainera, UEU Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean, euskal curriculumari buruzko jardunaldi bat antolatu dute ekainaren 29rako, Donostian, San Telmo museoan. Hamabost urte dira hezkuntza eragileek curriculuma diseinatu zutela, eta hark egindako bidea eta gaur egungo egoera aztertu nahi dituzte.
‎Uztailaren 14an, hiru urte beteko dira Mariano hil zela, eta batzuk elkartu gara hark egindako ekarpena gogoratzeko, eta gogoeta egiteko bai hark emandakoaz, bai gaur egungo komunikazioaren eta kazetaritzaren alderdi etiko eta politikoez; EHUren udako ikastaroetan ariko gara, ekainaren 22an eta 23an. Asmoa da erakustea Mariano Ferrerrek zer pentsamendu modu zuen eta kazetaritzan nolako metodoa erabiltzen zuen analisi politikorako euskarri batean eta bestean:
‎Orduantxe sortu zen GAL; zergatik moztu justu orduan? Urte horretan gelditzeak kanpoan utziko lituzke hark eginikoak. Ez litzateke neurri ona.
‎«Herri kultura maite duen edonorentzat figura eztabaidaezina da». Luis Gasca (Donostia,) kultur munduaren eta gizartearen aintzatespena jasota hil zen joan den urtean, baina Asier Mensuro komikiaren eta zinemagilearen historiagileak uste du oraindik ere handiagoa izan lukeela hark egindako lanaren aitortzak: «Komikia arte bat bezala aztertu zuen lehenengo taldeko kide izan zen, Umberto Eco, Alain Resnais eta abarrekin».
‎Atzo, batzarra egin, eta erabaki zuen helegitea jartzea sor marka berria behin behinean onartu duen Eusko Jaurlaritzaren aginduaren aurka. Aurkako boto bakarra ABRA Arabako Upategi Txikien Elkartearena izan zen; hark egin du, hain zuzen, jatorri izenaren eskaera, bere bazkide batzuen izenean. Abstentziora jo dute Arabako beste bi ordezkarik:
‎Esan dute behin eta berriz, jendea atxilotu dute ongietorri horiek antolatzea leporatuta, auziak ireki dira... baina erabat bestelakoa da Jose Barrionuevorekin gertatzen ari dena. Zer da hark egin duena. Espainiako Barne ministro izandakoak zer errespetu erakutsi die biktimei?
‎Gazte gaztetan ezagutu nuen. Txapelketetarako hitz berriak hark egin zizkidan. Taldetxo bat ere izan genuen, Paperetik Plazara, bertso zaharrak kantatzeko, eta han ibili ginen.
2023
‎Munduan tortura sistema asko ikusi eta ikertu ditu. Nazio Batuen Erakundearentzat egiten direlarik Istanbulgo Protokoloak, hark egiten ditu. Argi eta garbi esplikatzen du sistema hori, erantzukizunaren lausotze hori.
‎Bergarako alkate Gorka Artolak eta Olaso Dorrea fundazioko presidente Iratxe Esnaolak adierazi dute 1980ko hamarkadan «berritasun handiak» eraman zituela Amurizak bertsogintzara, eta egungo bertsolaritza litzatekeela ulertu hark egindako ekarpenak kontuan izan gabe: «Bai hizkera arloak, bai bere irudia eta metafora mundu poetikoaren erabilerak eta, oro har, bertsoak egituratzeko moduak iraultza suposatu zuten bertsolaritzan».
‎Zornotzako Udaleko zinegotzi, Bizkaiko Batzar Nagusietako kide eta Eusko Legebiltzarreko parlamentari izan zen, Herri Batasunaren ordezkari gisa. Era berean, Amurizak idatzitako eleberri, narrazio, olerki liburu eta saiakerak ere kontuan hartu dituzte antolatzaileek, baita hark egindako itzulpenak eta kantuak ere.
‎«Izan zen, baina oraindik bada. Gabriel Aresti eta hark egindako ekarpena oso bizirik daude Bilbon». Oso bizirik iraun du, orobat, idazlearen garaiko Bilboren zati batek ere.
‎«Fotomatoi moduko bat da: pertsona batek gelditzeko duen beharra neurtzen du, hark egindako oihuaren dezibelioetan oinarrituta», aurreratu du komisarioak. Behar den bolumenera iristeko orduan aterako du argazkia gailu horrek.
‎ETArekin lotuta espetxeratutako 44 lagun daude EH Bilduren udal zerrendetan. Horien artean ageri dira erakunde hark egindako zenbait hilketetan parte hartzeagatik kartzelatutako zazpi lagun, baina baita, besteak beste, Hasier Arraiz Sortuko idazkari nagusi ohia ere; bi urte eta erdi egin zituen behin behinean preso, Batasunako mahai nazionaleko kide izateagatik.
‎Solastearen kortesia faltsua da hamasei urteotan Gorroño deskribatzen duen ezaugarria, Gorroño despotarena. EAJk ere despota jokatu du, muzin egin baitio EH Bilduri, hark egingo diola agindutako azken deiari.
‎Aita, Vruir Tizian, eskultorea da, eta lotura du Euskal Herriarekin: hark egin zuen 2017tik Donostiako Artzain Onaren katedralaren ondoan dagoen Khatxkarra, Erdi Aroko arte armeniarreko harrizko eskultura. David Tizianek ere arte ikasketak eginak ditu, eta guztiz konprometituta dago jaioterriko bizi baldintzak hobetzearekin.
‎«Lan eskaintzetara bidaltzen diren curriculumen %72 ez ditu gizaki batek irakurtzen», gehitu du: «Testuak interpretatzen dakien algoritmo batek irakurtzen ditu, eta hark egiten du lehen galbahe handia. Hark badaki zein hitz baztertu behar dituen, norbaitek hala agindu diolako».
‎Piter hippyarekin (Hugo Silva) eta hiritik asteburuero herrira joaten den bikote dirudunarekin (Ingrid Garcia Jonsson eta Francisco Carril). Andreas, alemaniarra, ere ezagutuko du (Hovik Keuchkerian), eta, hark egindako sexu proposamen baten ondotik, harengan aurkituko du, une batez behintzat, gertutasun apur bat.
‎Cat Powerri Royal Alber Hall antzoki mitikoan kontzertu bat emateko aukera eskaintzean, horrenbeste miresten duen Bob Dylan musikariak emandako kontzertu bera errepikatzea erabaki zuen leku hartan bertan, 1966ko zuzeneko hartako errepertorioarekin. Eta duela hainbat hamarkada hark egin bezala, Cat Powerrek ere, kontzertua grabatu egin zuen, bertaratutakoei ezer esan gabe, berezi eta bakarra izango zen hori betikotuz, joan ezin izan ziren —ginen— guztion gozamenerako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia