|
eta memento hartan, Ana Kareninaren tokian jartzen saiatu zelako edo, hain zen erraza, zinez, munduarekin eta munduko pena guztiekin bukatzea!?, urrats bat aurrera egin zuen, heriotzaren presentzia zorabio bat zen, balaztaren burrunba kirrinkariak zorabioago egiten zuena?, baita bi atzera ere jarraian, bat bateko beldurra, bizi senak eragindakoa, nagusitu balitzaio bezala, begiak lekuetatik aterata; une hartan, beraz, Ada beldur zen, beldurra berehala estaltzen ahalegindu bazen ere burura zetorkiòn pisuzko argudio andanarekin, hain da zorrotza eta hain adimentsua bizi sena, non beldurra eragin orduko asmatzen baititu pisuzko argudiorik pisutsuenak beldurraren lotsa ez izateko?: . Nola botako dut neure burua trenbidera, bizitza oso bat badut aurretik, eguzki ibiltariak eta ilargi beteak zerumugan!?;. Nola botako dut neure burua, etxekoei sekulako disgustua emango diet-eta!??; Adak, gainera, nerbioak airean zituen, nola ez, bada, segundo hamarren batean ohartu bazen ezen bizitzatik heriotzarainoko tarteak
|
hari
baten mehetasuna zuela!?, baina bizi senak bizitzaren aldeko hautua egin zuenetik, Adak bazuen ipar bat, nora bildu baitzitzaizkion kontzientearen eta inkontzientearen indar guztiak, nerbioek eragin ziezaioketèn nahaste borrasterik txikienean ere ordena jartzeko; jarraian, trena gelditu, eta handik segundo gutxitara bozgorailu batek zekarkiòn ahotsa entzun zuen:...
|
|
beste tren bat zen, astiro eta geldiro hurbiltzen ari zena; zutitu zen Ada jauzi batean, jarri zitzaion begira, hurreratu zen trenbidera –trenak zarata izugarria ateratzen zuen–, gelditu zen –hogei bat metrora zuen trena–, begiak gero eta distiratsuago, bihotza gero eta azkarrago... eta memento hartan, Ana Kareninaren tokian jartzen saiatu zelako edo –hain zen erraza, zinez, munduarekin eta munduko pena guztiekin bukatzea! –, urrats bat aurrera egin zuen –heriotzaren presentzia zorabio bat zen, balaztaren burrunba kirrinkariak zorabioago egiten zuena–, baita bi atzera ere jarraian, bat bateko beldurra, bizi senak eragindakoa, nagusitu balitzaio bezala, begiak lekuetatik aterata; une hartan, beraz, Ada beldur zen, beldurra berehala estaltzen ahalegindu bazen ere burura zetorkiòn pisuzko argudio andanarekin –hain da zorrotza eta hain adimentsua bizi sena, non beldurra eragin orduko asmatzen baititu pisuzko argudiorik pisutsuenak beldurraren lotsa ez izateko–: " Nola botako dut neure burua trenbidera, bizitza oso bat badut aurretik, eguzki ibiltariak eta ilargi beteak zerumugan!";" Nola botako dut neure burua, etxekoei sekulako disgustua emango diet-eta!"...; Adak, gainera, nerbioak airean zituen –nola ez, bada, segundo hamarren batean ohartu bazen ezen bizitzatik heriotzarainoko tarteak
|
hari
baten mehetasuna zuela! –, baina bizi senak bizitzaren aldeko hautua egin zuenetik, Adak bazuen ipar bat, nora bildu baitzitzaizkion kontzientearen eta inkontzientearen indar guztiak, nerbioek eragin ziezaioketèn nahaste borrasterik txikienean ere ordena jartzeko; jarraian, trena gelditu, eta handik segundo gutxitara bozgorailu batek zekarkiòn ahotsa entzun zuen:...
|