Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2000
‎Inbidia eman zidan haren kontakizunak, eta orduan erran nion:
‎Ez dakit Mignonek erran zizkidanetarik, neure dohainen eta neure bertuteen alderakotzat, bihirik ere egia izan ote zen, ez dut uste; aitzitik, uste dut ezen hura zela haren egitekoa: nitaz ahalik eta gorakien mintzatzea, aisekiago eta errazkiago engaina eta atrapa ahal izan nintzan; bere buruaz ari zelarik, berriz, ez zitzaidan imajinazino eskasagokoa iduritu, haren kontakizuna lekuko. Zer kontatu zidan, bada?
‎Ez zen kezkatzekoa. Ohitzen ari nintzen haren kontakizuna atalka aditzera. Probintziako futbol taldearen zelaiaren gerizpean, hiriaren hedatze azkar —eta hondarrean ustel— baten lilurapean presaka eraikitako bazter auzoan ginen.
2003
‎Alfredo Gómez, Margarita Museoko Itsas Ikerketen Saileko koordinatzailea, eta Rafael Tavares, Venezuelako Ozeanografia Institutukoa, bat datoz. Joan den ostiralean Frantziara itzuli zen turista frantsesaren zauriak aztertu ondoren, eta haren kontakizuna eta lagundu zioten pertsonena ezagutu ondoren, Gómezek onartu du ez dagoela prest esgaitu erasotzailearen espeziea zehazteko. “Horrelako kasuak ez dira oso probableak Venezuelako Karibeko uretan”, dio Tavaresek.
2006
‎Akinosukek, ordea, ez zuen lortu obsesio hura gainditzea, eta, azkenerako, gai bakarrera mugatu ziren haren kontakizunak. Musika tresna hartu eta inork ezagutzen ez zuen sujetu baten bizitza kontatzen zuen, biwaren soinuarekin gizon haren oroitzapen galdua berpiztu nahiz.
‎Baina ba al dago jakiterik ustezko profeta horrek benetan erdietsi ote zuen moralaren sentimendu egokirik? Hel diezaiogun haren kontakizunari; berehala aurkituko dugu goresten dituela gizarte zibilizatuarekin argi eta garbi bateraezinak diren azpikeria, bihotz gogorkeria, ankerkeria, mendeku eta fanatismoaren zenbait kasu. Ez dirudi zuzentasunaren inongo erregela egonkorrik aintzat hartzen denik, eta ekintza bakoitza gaitzesten edo goresten da benetako fededunen mesederako edo kalterako denaren arabera.
2007
‎Munduaren ulermenerako eta haren kontakizunerako, kazetariak lan tresna asko behar ditu. Konplexutasun handiko uretan murgiltzen baita bere jardun profesionalean komunikatzailea.
2009
‎Adak ere irri egin zuen, baina ez irri zabal bat, ezerezetik betetasunerako eta betetasunetik ezerezerako bidea osatzeko bere denbora behar duena, guztiz bestelako irri bat baizik, ezpainetan agertu orduko desagertu zitzaiona, bere baitan zatitua egon zitekeen seinale: Teofilo Mariak eta Maria Bibianak bezala, lasaitu ederra har zezakeen Adak, bai, baina, dezepzionatuta ere senti zitekeen, hain zegoen Domingoren orbitaren barruan sartua, haren kontakizunetara ohitua, izuaren eta sinetsi nahiaren arteko tirabiran: fantasmak izaki miragarriak dira?
‎Adak ere irri egin zuen, baina ez irri zabal bat, ezerezetik betetasunerako eta betetasunetik ezerezerako bidea osatzeko bere denbora behar duena, guztiz bestelako irri bat baizik, ezpainetan agertu orduko desagertu zitzaiona, bere baitan zatitua egon zitekeen seinale: Teofilo Mariak eta Maria Bibianak bezala, lasaitu ederra har zezakeen Adak, bai, baina, dezepzionatuta ere senti zitekeen, hain zegoen Domingoren orbitaren barruan sartua, haren kontakizunetara ohitua, izuaren eta sinetsi nahiaren arteko tirabiran: fantasmak izaki miragarriak dira... hala badiozu hala izango da, Domingo, baina niri beldurra ematen didate.
‎Irène bertan gelditu zen hala ere. Revue des Deux Mondes aldizkari itzaltsu eta kontserbadoreak atzera bota baitzituen haren kontakizunak, antisemitatzat jo zituztelako, arinegi, René Duomic en ustez. Gringoirek, aldiz, korronte guztiei ateak zabaltzeko irrikaz, ez dio beldurrik desbideratzeari.
‎Aspalditxo itzuli nuen horri buruzko haren kontakizun asaldagarri bat (Wittgenstein-en iloba eleberrian izkiriaturik utzi zuena...) eta ezin izan nion barreari eutsi, euskaldun guztion ezinbesteko patua den betiereko itzulpenean niharduen bitartean. Bernharden irakurketetan sakondu ahala, ordea, sariari zion herra hura anekdota hutsa ez zela ohartzen hasi nintzen (Julius Campe, Grillparzer edota Austriako Literatur Sari Nazionala eskuratu zituelarik, antzeko jarrera erakutsi zuen beti...).
2011
‎Haren bizia behintzat halakoa izan zen. Baionan jaio zen, 1893an, eta Mauleko Pierre Andurainekin ezkontzean hasi zen haren kontakizuna abiada hartzen. Egiptora joan eta hotel bat hartu zuen bere kargu bikoteak.
‎Eta beti Stanley zegoen arrisku bizian. Lindak denbora guztia hura salbatzen pasatzen zuen, hura bere oneratzen, hura goxatzen, haren kontakizuna entzuten. Eta geratzen zen denbora guztia, mundura haurrak ekartzeko izuak hartzen zuen.
2012
‎Gonbidatuen artean alboz albo bidea eginez, barruko mahai zamau zuri luzeetara iritsi eta ardoa txiri txiri kopa barrura isurtzen nuen bitartean, irrikaz nengoen oso, gizon haren kontakizuna entzuteko. Ez nekien, jakin ere, nondik joko zuen, ezta ideiarik ere, baina susmoa nuen kontu bitxi eta izugarri horietako bat entzuteko parada izango nuela laster.
2013
‎Toursen, Agerrek San Martingo basilikaren ondoan zuen hitzordua eskumakilarekin. Kasu handirik ez zion egin haren kontakizunari, hain grinaturik baitzegoen delako paperen irakurketari lotzeko. Harrapakina lehenbailehen eskutan hartu eta Jeannot Parisera ziztuan itzultzen ikusi, bertze nahirik ez zuen.
‎Tradizioa eta modernitatea elkartzen ditu Mo Yanek, Txinako ondarea eta mendebaldeko idazleen irakurketa. Oinarri errealista dute haren kontakizunek, magiaren eta umore beltzaren ukituekin zipriztindua. Kritiko agertzen da bere sorterriko gaitzekin, baina giza makurkeria ulertzen dakienaren enpatiaz".
2014
‎Proiektuko kide Mikel Albisuk argitu duenez," Lan Gaua kontrabandista ohi batekin gauez egiten duten mendi ibilaldi bat da, haren kontakizunak eta pasadizoak zuzenean ezagutzeko". Martxoko ilargi betearekin batera antolatzen dute urtero, Bidasoko Kontrabandisten ibilbideko toki batean.
‎Eszena deslokalizatzea hala ere ez zitzaion zentsore frankisten bahetik edo antolatzaileen zuhurtziatik libratu, liburukia ez baitzen agertuko... 1993ra arte. Argitaratzearekin bat, Antoñanaren estiloaren ezaguleek aipatu dituzte haren kontakizun sentsoriala, pertsonaien pertzepzio obsesio eta haluzinazioekin bategina. Onki, akort.
‎Eta Euskal Herrian? Zein ote da gerra zibil haren kontakizuna. Haren amaieratik 75 urtera, oro har, bi ikuspegi nagusi behintzat izan dira eta badira Espainian.
2015
‎Baina lur eman zioten egunera arte ez zen horretaz konturatu. Orduan damutu zitzaion Zuriñeri haren kontakizunei entzungor egin izana,, zaharraren kontutzat, hartu izana aitonarenak.
‎Aurkitu bai aurkitu zituzten obra horretarako bitartekoak. Han edo hemen kontatu izan da, bai, sarraski gune haren kontakizuna, baina hura kontatu behar da behin eta berriz, inoiz amaitzen ez diren historiekin gertatzen den bezala. Zeren bizirik dirauten historiak kontatu ahala, gertakizunak aldatzen doaz, egintzak eta ondorioak banatzen dira, eta etengabe ekin behar zaio haria berriz hartzeari.
‎" pertsonalitate humano ikaragarrizkoa", zeinak" irudimenaren baliabideak transmititu baitzizkigun, beste bertuteren artean". Lehen Mundu Gerrazko haren kontakizunek markatu zuten, bai eta errefusatu egin ziola Loiolaren portreta ere, Gaztelako armadurapean zegoelako.
2016
‎Zeregin horretan ari zirela, Donostiako La Voz de España egunkarian artikulu bat argitaratu zuen Miguel Olaizola Uranga Zarauzko biologo eta farmazialariak. Ia beldurra eragiten zuen haren kontakizunak. Zentral nuklearren arriskuen berri ematen zuen:
2017
‎36ko gerraren eta erbestearen zoritxarrak jolas fantastiko moduan bizi izan zituen Martintxo haur irudimentsuaren pasadizoak bildu ditu Martin Abrisketak La lengua de los secretos liburuan. Aita du haur hura Abrisketak, eta harengana hurbiltzeko balio izan dio haren kontakizunak liburuan jasotzeak. Izen berria hartzeko ere profitatu du.
‎familia bazkari baten ondoren senideen aurrean txiki, aurrean aita puru ketsua eskuan duela gerra garaiko balentriez sutsuki hizketan, sukaldeko leihoa irekita ere freskatzen ez den giro sargoriak bildurik dena. Nobelako protagonista etengabe dago iraganaren eta orainaldiaren artean harrapatuta, ez soilik aitak etengabe 36ko Gerrara daramalako haren kontakizunekin, ezpada hamasei urteko gaztea bera ere haurtzaroko oroitzapenetatik orainaldiko gertaeretara saltoka dabilelako beti. Eta, hala, behin narrazioa fragmentatuta, zail da jakiten noiz ari garen iraganaz eta noiz orainaz.Halako zerbait gertatu zait aste honetan, Bilbon Artxandako Aterpe 1936 eskulturari egin dioten eraso faxista ikusita:
2018
‎Janari begiak benetakoak dira (batez ere bigarren hiruhilekoan gertatzen dira), baina horiek ez asebetetzearen ustezko ondorioak mitoa dira. Sinesmen horrek iraun egiten du, belaunaldiz belaunaldi errepikatzen baita haren kontakizuna. 5 Alkohola lehenengo hiruhilekoan baino ez da kaltegarria.
‎Sei eguneko grebaren ondoren" lau izarreko garaipena" lortu zuten orain dela urte bete Occidental Bilbao hoteleko gela garbitzaileek,' kelly' izenez ezagunak. Gatazka haren kontakizuna bildu du Aiala Elorrietak, eta Manu Robles Arangiz fundazioak Izan ta Esan sailean argitaratu du.
‎201. Hona hemen hainbat azterlan aipagarri, Errepublika garaiko bizitza politikoa eta hauteskunde giroa ulertzeko: Ferrer Muñoz, 1992 (orrialde hauetara haren kontakizuna ekarri dugu, laburbildurik); A. Serrano, 1989, 687; Virto, 1986, 1987; Garcia Sanz, 2009.
‎1985 urte hartan gauza asko gertatu ziren Iruñean. Sanferminetako egunik handienean, Joseba Sarrionandiak ihes egin zuen Martuteneko espetxetik, eta handik gutxira balentria haren kontakizuna Kortatu taldearen abestirik ospetsuena (eta sanferminetan entzunena) bihurtu zen. Hura ez zen gertaera koloretsu bakarra, urte hartako txuri beltzezko Iruñean.
2019
‎Bestetik, erasoaren deskribapenetatik irudikatutako egoeraren gordintasuna, nabarmen helduagoak ziren gizonen talde bat emakume gazte bati oldartzen?, eta erasotzaileak berehala atxilotu eta iritzi publikoaren fokupean jarri izana. Genero eta sexu askatasunean kontzientziatutako sektoreak ez ezik, kontserbadore eta erlijiosoenak ere asaldatu zituen bortxaketa haren kontakizunak: justizia sozialetik zein arau moraletatik begiratuta, eskandalagarria zen.
‎Egia esatea aitortu zion ebazpen nagusiak biktimari, baina, aldi berean, hasieratik zalantzan jarri zuen haren kontakizunaren sinesgarritasuna. Neskaren izaera eta erretratu psikologikoa ere neurtu zituen haren hitzen egiazkotasuna ebaluatzeko.
‎Eta beti Stanley zegoen arrisku bizian. Lindak denbora guztia hura salbatzen pasatzen zuen, hura bere oneratzen, hura goxatzen, haren kontakizuna entzuten. Eta geratzen zen denbora guztia, mundura haurrak ekartzeko izuak hartzen zuen.
‎Gure irudimenak Frantziako erdi aldeko giro nekazari, katoliko eta integristan kokatzen du Frantzia sakona, eremu zabal horretan desarroilatzen dira Maupassanten ipuin gehienak, baina haren kontakizunek askoz ere gehiago zabaltzen dute Frantzia sakonaren hedadura: bretoien lurrera, Alsaziara, Normandiara, Pariseko aldirietara iristen da.
2020
‎Beraz, A. Gabilondok eta F. Aranburuk, J. Arregik edo R. Jauregik gure herrian gertatu den borroka politikoari buruzko narrazioaren gatazka berenganatu nahi dute eta haren kontakizunaz jabetu.
2021
‎Gaur, bada, itsasaldetik mendialdera muga igarotzera joanik, hango behe lainoak ia amildegian behera erorarazi zuen haren kontakizuna ekarri nahi izan dut. Euskarara neuk egokitua.
‎Kristalezko miradoredun etxe hauek Larrinagaren Liverpooleko itsasontzi konpainian lanean ibiltzen zirenek eraikitzen zituzten, eta egoera ekonomiko sendo eta oparoaren adierazle ziren. Jakina, klase sozialak eta diferentzia sozialak herri eta hiri guztietan izan dira begi bistakoak; norberak bere ume eta gaztaroan bizi eta barneratzen ditu, eta ondoren erabakitzen du nondik nora moldatu bere bizimodua eta haren kontakizuna.
‎Ortografia aldetik xuxentze batzu egiten nizkion, han hemenka esaldi batzu labur batzu ere bai. baina gainerako guzia, idatzi zuen bezala uzten nion eta berari igortzen, proposatzen nizkion aldaketak ikus zitzan. Jakinik, gutienez hiruetan hogoita hamar urtez goiti, Euskal Herritik kanpo bizi izan dela, eta gaur egun oraino Okzitaniako Tolosan bizi dela, iduritzen zait lekukotasun ederra emaiten digula hor eta euskaldun anitzek gustura irakurriko dituztela haren kontakizunak. Horra sinpleki erranik, zergatik nahi dizkiodan ene eskerrik beroenak eman, bere oroitzapen interesgarriak gogoratzeko eta euskaraz idazteko egin duen lanagatik.
2022
‎Salaketa aurkeztu eta gertatua arakatzea galdegin, baina ia ikerketarik gabe artxibatu zioten auzia. Indarkeria matxistaren biktima askok salatu duten birbiktimizazioaren isla da haren kontakizuna: iruzkin patriarkalak, enpatiarik eza, okerrez betetako prozesu bat, babesgabetasuna.
2023
‎Gerra haren kontakizuna egiterakoan, hamarkada batzuk geroago, Tito Livio historialariak aipatu zituen baskoiak lehen aldiz, edo hori da, behintzat, ezagutzen den erreferentzia idatzi zaharrena. Geroago, Plinio Zaharrak eta Estrabonek aipatu zituzten baskoiak; eta Ptolomeok baskoien hamasei herri zerrendatu zituen Kristo ondorengo II. mendean.
‎Poesia landu du aurreko bietan; 2001ean eman zuen lehena, Aingurak erreketan (Susa), eta 2010ean iritsi zen bigarrena, Bulkada (Susa). Iaz aurkeztutako lanean, berriz, poesiaren eta narrazioaren artean dabiltza haren kontakizunak, batzuetan poema itxura hartuz, eta, beste batzuetan, ipuin forma. «[...] Badago liburu osoan prosaren eta poesiaren arteko etengabeko batzuetan joko, beste batzuetan talka, eta beste batzuetan elkar osatze bat», azaldu zion idazleak Iñigo Astiz kazetariari, iazko irailean BERRIAn argitaratutako elkarrizketan.
‎" Ireneri deitu behar diot!", eta segitu zuen Martini ipuina kontatu behar ziola, eta seguruenik lo gozoa eragingo ziola. Interesak direla eta, lehenengoz ez nuen gogorik izan haren kontakizuna entzuteko eta, Petraren aurrean egingo ez nukeena eginik, azken ardo hondarra nire kopan zerbitzatu –lau tanta baino ez– eta, ez dakit nondik nora, telefonoan bilatu nuen birao partikularrekin lotzen nuen mekonio hitza. Hain Petrarra.
‎Haddamin Mulud Said jurista eta abokatuak bataila haren kontakizun zehatza idatzi zuen, izan zuen garrantzia nabarmenduz. Haren hitzetan, lehen aldiz armada ia osoa zegoen gudu frontean.
‎Embarka Brahim Bumajrutarekin itzuliko gara, haren kontakizunera, emakume aitzindariaren hitzetara. Zueratetik Aaiunera itzuli zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia