Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2000
‎Berdin dio gainera, edo berdin behar du izan, honezkero; ezen, lankideen iritziak ez baitu axaleko garrantzirik ere Brown jaunaren itxuraldaketaren garapenean, eta ez dugu horretaz puntu honetan gehiago sakonduko. Hala ere, eta iritzi pertsonal bat zilegi bazaigu, adierazi nahi genuke Brown jauna errugabea zela, ez zela inpostore bat, eta, beraz, bere burua defendatzeko gezur errukitsu batzuk asmatu behar izan zituela ezinbestean, ez maltzurkeriaz, eta alde horretatik uste osoa daukagu lankideek gogo onez hartuak izango zituztela gizagaixo haren hitz sinpatikoak, jakina baita gizakiak ez duela egia dena sinesten, sinetsi nahi duena baizik.
‎Guztiarekin, ez dakit, bada, lortzerik izango ote dudan, izan ere, nola esango nuke, jatetxe merke eta ez hain merkeetatik irten eta usaina hatsa arropari itsatsia geratzen den bezala, Dabiden oroitzapen zamatsua gainetik kendu ezina baitzait: edonora noala, edozertan nagoela, haren keinu, haren hitzen bat etortzen zait gogora. Eta horrek guztiak erabat gogogabetzen gosegabetzen nau, korapilo batek sabela etengabe estutuko balit bezala.
‎Gero Teresari deitu diot eta berarekin ere hasieran poza hartu dut neure barrena askatu ahal izan dudalako, baina gero berriro ere erreakzionatu ezinik geratu naiz haren hitzak entzuterakoan:
‎Nonbait, ez oso aspaldi lankideren batekin abentura bat izan zuen eta, Xavierren isilpean gorde ahal izango zuela uste izan bazuen ere, gure epaiketaren kontu horrek zuzenean eragin dio; pertsonaiekiko identifikazio handia, oso handia izan omen du; ni orain konturatu naiz: haren hitz egiteko modua ez zen txantxetakoa. Eta azkenean lehertu egin da, eta Xavierren erreakzioaz ez dizut ezer esango...
2001
‎Arreta gutxi opa diegu Euskal Herrian inoren oroitzapenei. Gogoan dituena bizi deino edo gehienez ere haren hitzen oihartzun laburrak diraueino irauten dute, eta ez gehiago. Pozik egon gintezke, beraz, horrenbeste eta horrenbeste betiko itzali beharrean zeudenean, Aita Apalategik gorde dituelako.
2002
‎Semearenganako errukiak gora egin zuen nigan, hitz haiek aditzean. Haren bakardadeak, eta haren hitzek adierazten zuten desanparoak, biziki txunditu ninduten. Aldi berean, haren buruan bor bor zebilena ulertu beharrez, adimena zorroztu zitzaidala edo nabaritu nuen.
‎Alde batetik ulertzekoa duk haren jokaera, zeren betidanik jakin izan baitik hi Euskaltzaindikoa hintzela, Juanito San Martinek esanda ziurrenik, ez dituk ba alferrik biak eibartarrak eta biak adin bertsukoak. Beste alde batetik, txikitan akolito izana nonbait, haren hitz egiteko moduak Agirre Asteasukoaren sermoiak gogorarazten dizkik batzuetan, Leninen aipuak bestetan, eta ekonomia neo-liberaleko eskuliburuak beste zenbaitetan. Plaza aurretik pasatzerakoan, ugazabak laneko lehen egunean esandakoa etorri zaik burura:
‎Aparta zen aita, eta baita dibertigarria ere, edozein kontu bere interesaren arabera moldatzen hasten zenean. Anekdotarik sinpleenak Dick Turpinenak baino abentura arriskutsuago edo Casanovarenak baino enkontru galaiago bilakatzen ziren haren hitz irudimentsuetan. Azkenerako, asmatutakoak benetakoak izatera iristen ziren harentzat.
2005
‎Argi zegoen galtzak estutu eta aurrera egin beharra neukala. Gogorra egin zitzaidan egoera; areago Marisaren laguntzarik gabe, haren hitz itxaropentsurik gabe. Adelarekin hitz egitera joatea ere pentsatu nuen, hari ahol  kua eskatzea, baina ez zuela merezi iruditu zitzaidan, arazoaren irtenbidea aldez aurretik ebatzia baitzegoen.
2006
‎larderiatsua, piperra. Nik, behintzat, ukabilkada batzuk balira bezala sentitu nituen haren hitzak.
‎Esaldia bukatu gabe utzi zuen, baina ez zegoen arrangurarik ez haren hitzetan, ezta esan gabe utzitakoen isiltasunean ere.
‎Beste egokiera batean Umbertok niri artista kume deitu izanak poztu egingo ninduen, baina haren hitzek agur airea zuten.
‎Estimatua sentitu nintzen Öchlerrek misio haren ardura eman zidanean, eta are estimatuagoa argitu zidanean, laudoriozko hitz ederrez argitu ere, nor zen Marseillara eraman behar nuen gizona. Luze joko lidake hona ekartzeak Müller jaunari buruz esan zizkidan guztiak, baina haren hitzek errespetu handi bat eragin zutela nigan, koska segurua da. Kikilduta nengoen, ez bainekien nola hitz egin behar nion Öchlerren hitzetan" kultura alemanaren errealitate bizi handienetakoa" omen zen filosofoari.
‎Hitzezkoa bada, tira, hortxe nonbait; zoritxarrez, askotan ekintzak izaten dira, ez nolanahikoak gainera. Euskaldunon Egunkaria itxi zuten garaian PPko ministro haren hitz sonatuak datozkigu gogora, esaterako. Eta bada beste adibide aipagarri bat, klasiko bat bihurtu baita:
2007
‎Orduantxe konturatu zen sindikalista gazte hark benetan tiradizoa zuela jendearen artean. Hauteskundeen aurretik, haren hitz jarioa ezagutzeko parada izan zuen. Jendea hari begira begira egoten zen bilera politikoetan, eta argi ikusten zuen gazte hark ezer gutxi zuela eskuinak ahotan hartzen zuen" jendaila basa eta ezjakin" harengandik.
2008
‎–Beno, Naussbannek dio, Euripidesen garaian, bidaiak eta gudak zirela-eta, sinesten hasi zirela ordura arteko lege moralak eta munduaren egitura ez zeudela jainkoengan( haren hitzetan," gauzen berezko izaeran") oinarriturik, eta, horren ondorioz, neurri batean zalantzan paratu zituztela. Hori ikusten da Euripidesen lanetan, batzuetan zalantzan paratzen baitu jainkoen izatea bera.
‎Eskuderok ile hori motza orraztu du gorpuzkerarekin ez doakion keinu emeegiaz. Isiltasuna egin da haren hitzen ondotik. Lainoturik dago eta, han hemenka, eguzki orbanak ia koadratuak ageri dira; arestian botatako euri txikiaren arrasto, jardineretako landare erkinen hostoetan, errainuek distira egiten dute.
‎Zer ikusi ote nion nik?, askotan pentsatzen nuen hori, dena zitzaidan  eta desatsegina, haren ibilera, haren narraskeria, haren arnasa eta usaina, haren hitz egiteko era, barre ere zantzoka egiten zuen beti, ez zekien beste modu finago batean, zer ikusi ote nion nik nire amaren ondotik alde egiteko aukeraz gainera, horixe behintzat ikusi nion nik Tomasi, etxetik hanka egiteko aitzakia, baina okerretik makurrera egin nuen txango, hori da egia, berorri ez dakit baina gizonezko gehienei berenak garela sartzen zaie kaskoan, begiz jotzen gaituzten une...
‎Atzen solasaldi haren hitzak ez ditut gorde;
‎Lorategi baten antzeko zerbait eta kaiolatutako txori batzuk zituen patio hark eta handik etxeko gela guztietara sartzen ginen. Hirurogei urte inguruko emakume jubilatu bat zen jabea, eta Yolandak itzuli zizkigun haren hitzak. Etxe hartan ez zegoen luxuzko ezer, baina, era berean ez zitzaion ezer falta.
2009
‎–Galduta nago, esan zuen Dariok, hain baxu, ezen Elinorrek entzun baino asmatu egin baitzituen haren hitzak.
‎Valentinaren begietan sekulako irrika zegoen. Ematen zuen bere bizitzan ez zegoela ezer garrantzitsuagorik Petrus haren hitzak entzutea baino. Gehienen begietan irrika bertsua zegoen.
‎Sekulako nahasmendua sortzen zidatean sarri gizon haren hitzek, mundua aldatu nahian bainenbilen, ekintzaren sorburutzat ideiak hartuta.
2010
‎Medusa operarako egindako eszenografia lana kontatu nahi izan diodanean hirugarren kopa ron zeukan eskuan eta haren hitzek nireak jaten zituzten.
‎Gazte informazio bulegora hurbildu eta hango mutila ezagutu zuenean, zerbait aurkitu zuen haren hitz egiteko eran, eskaini zion arretan eta itxuran lurralde hartan errotzeko arrazoi bat gehiago bilaka zitekeela esaten ziona. Gustatu egin zitzaion, hitz batean, enamoratu zenik inolaz ere esango ez bazuen ere.
‎Ibarretxe Lehendakariak oraindik gordetzen du eskuz idatzitako akta; han jaso zituen espainiar Gobernuaren eta ETAren arteko akordioaren oinarriak. Dokumentu haren hitzez hitzeko transkripzioa da ondoren datorrena.
‎San Juan bezpera eta bezperako gauaz urtero mintzo zitzaigun Bitoriano Gandiaga. Urteroko gau bezpera eta bezperako gau seinalatuan haren hitz, oroitzapen, sentipen, murmurio eta ospakizun bere eta berezko haiekin, ezin bestela eta, sano eta sakon akordatzen naiz. Ordu aparteko haietan estimatzen zuen" freskera" tik ateratako txakolina.
‎Badirudi Joxe Arregik berak antzeko ikuspegia aldarrikatzen duela. Gogora ditzagun gorago aipatutako haren hitzak: " Niretzat sinestea ez da gauza bat hala da edo ez sinestea, baizik eta errealitatearen barnean kokatzeko modu bat, errealitateari begiratzeko modu bat".
2011
‎Barrenak husten ari zen polizia, bihotzeko nekeak arintzen. Inor ez zen atrebitu haren hitzak etetera.
‎Lo egin nahi nuen, baina elkarrizketa hark adi nindukan. Marcelle argala trikotatzen ari zen, altzairuzko orratzen txilin hotza entzuten nuen haren hitzekin batera.
‎Hara, kazetaria! Orain ulertzen diat haren hitz jario dotorea! Tipo majoa, benetan, ez nekian halako lagun jatorrak hituenik.
2012
‎Lotsatu egin zen Inas aita Ambrosiorekin hitz egitera joan eta ezer baino lehen azaldu ez izanagatik zein zen bere asmoa aurrerantzean. Eta lotsatzeaz batera, poztu ere egin zen, batez ere hori, poztu, aita Ambrosiok haren hitzekin aditzera eman baitzion ulertzen zuela hartutako erabakia. Horretan handia zen aita Ambrosio; hark musika kartsu bizi arren, ez zuen inor hartara behartzen, Inas ez behintzat.
‎Pentsa dezakeen guztia bere kolkoan egosten duen horietarikoa da aitaginarreba, Inasek ezagutzen duenetik behintzat. Entzun egiten ditu haren hitz bakarreko erantzunak: " zain"," nazkaturik"," azkar"," ea".
‎Aitaginarreba uzkurtu egin zen herriko gizon gazte haren hitzekin, uzkurtu eta urduritu, biak batera. Agurtzerakoan, hark sorbaldan jarri zion eskua, eta une batez Inasi begiraturik, burua okertu zuen begiak ñarrotuta; hau ez duk lehengoa, ulertu zuen Inasek haren imintzioan.
‎Zer gertatu ote zitzaion aitaginarrebari lausenguak ere urduritasuna sorrarazteko?). Gizon haren hitzek lehenengo egunetik bertatik ireki zizkioten aitaginarrebari Labriteko ateak eta, aldi berean, giltza ere izan ziren hemen biltzen diren guztien begirunea hasiera hasieratik bereganatzeko.
‎Berriz ere, herrenka abiatu zen Coudrayko egongelan atzera eta aurrera; altzarien kontra estropezu egiten zuen, gela batean itxita utzi duten gautxoriak bezala. Orain pentsatzen jarrita, eta Brigitteren aurpegiera oroituz, haren hitzak parte txarreko, ia deabruzko argitasun batez argitzen dira, neskazahar haren arima nire begien aurrean biluztu balitz bezala izan zen. Sekula ezin izan zion barkatu Hélèneri bera baino maitatuago izatea.
‎...o isila bazina bezala, zure ohiak gauza asko esan dit zutaz, inoiz kontatu ez zenizkidan zure miseria batzuk ere intsinuatu dizkit, ez ziren oso kontu zehatzak, airera botatako xalo itxurako burbuila batzuk baino, eta nik ez diot argibiderik eskatu ez niolako jakin minik erakutsi nahi, baina aitor dizut zure ohiaren hitz erdi eta aieruek arrakala batzuk eragin dizkidala nire zuri buruzko iritzian, haren hitz eta espresioak gogoaren sabaian gelditu zaizkit zintzilik saguzarrak balira bezala, zure ohiaren hitzek gau bidean jarri naute ni, saguzarrak esnatzen ari dira, joan etorri etengabeari ekin diote, eta nik saguzarren erritmoan sentitzen ditut zure ohiak eragindako zalantzek nola ereiten duten hazia nire baitako arrakalatxoetan, baina zu koman zaude eta inork ez daki noiz esnatuko zaren, medik...
‎Lanbro artean bezala ikusten nuen haren aurpegia, lausoa, baina haren hitzak garbi garbi iristen zitzaizkidan, bafle baten ondoan banengo bezain ozen eta zalapartatsu.
2018
‎" Gozatu zure plazera, gozatu, bai, gozatu". Kitzikatu egiten du EDren ahotsak, haren hitzek. EDren aginduak bete nahi ditu.
‎–Zertarako balio dizu, orduan, Baronet izateak? . Bi eskuak kateatu zituen nire lepo inguruan; haren hitz bakoitzaren arnasa senti nezakeen masailetan?: Mesedez, Otto, libra nazazu fraide doktrinoarengandik.
‎Barrezka hitz egin zidan, baina haren hitzetatik atera nuenez, ez zuen ziria beretzat hartu. Sarri jokatzen zuen hala, eta nik ez dut sekula jakin haren burmuinetako moztadeari, belarrietako gorrari edo mingaineko pozoi hutsari egotzi behar ote nion jokabidea.
‎Isiltasunik sakonenak bereganatu zuen une batez gaua. Handik apur batera, tu egin zuen Pillarditek, eta haren hitzak entzun nituen gero, astun eta geldiro, amesgaizto batetik bailetozen:
‎Sekulako ikaraldia hartu nuen, haren hitzen zakarrak bat batean eraso zidalako bainoago, ikusi nuenarengatik. Burua jaso nuenean, zutik zegoen arrotza.
‎Aba Yakueren itzala ezagututa, haren hitzen kondena saihestu nahi izan nuen. Erreberentzia egin, eta Erregeren aurrean belaunikatu nintzen:
‎Zeren zain hago? , erantzun zidan Erregek, baina haren hitzen destainak oso bestelako eragina izan zuen nigan: inoiz baino duinago ikusi nuen Errege.
2019
‎Lalek haren hitzak itzuli ditu.
‎Haren heriotzak eta Lalek harekin elkar  tzeko zuen beharrak bultzatu zuten bere historia kontatzera. Idatziz jasota gera zedin nahi zuen, haren hitzetan esateko," halakorik inoiz gehiago berriz gerta ez dadin".
‎Nabarmenki. Besteek haren hitzak baieztatu zituzten, jestu gehigarririk gabe. Nortasun handiko emazteak, biharamunean, frontera gainditzeko moduak eta xendrak erakutsi zizkien.
‎Iratzartzen zenean, lore sorta ezberdinak begietsi zitzakeen, eta noiztenka, ahurra tinkatzen zion amaren itzal beltza ezagutzen zuen. Ez zituen haren hitzak erabat ulertzen. Tristura hitsak larrantzi egiten zion aurpegia:
‎Injustiziazko zirkunstantzia dramatikoen ordainetan eta inguru sozial desberdinetan erabiltzen da eta pentsamendu magikoaren itxura transmititzen du: zuzen jokatu zuenak bere saria jasoko du, etsaiek ez dute haren hitza isiltzerik lortuko, horra espresioaren muina. Jende askok ez dakiena da justizia poetikoa termino literario bat dela, eta ongiak gaizkiari irabazten dion obra bat izendatzeko baliatzen da.
2020
‎Bat batean, balda balda eginda sentitu nintzen. Beharbada, erretoreak berak baino hobeto ezagutzen nuen haren hitzek gordetzen zuten egia, nik aitortu nahi ez nuena: berrogeita hamar urrezko ontza zen nire egia bakarra.
‎Ezpainak dardarka bazeuzkan ere, uda sargoritsuko trumoiek bezain sendo eta lehor egin zuten eztanda haren hitzek:
‎Ezezagun batek ironiaz ari zela imajinatuko zukeen, umorez, baina Mikelak ondo zekien haren hitzak iraintzeko botatakoak zirela.
‎Connell askotan saiatu da Marianneri buruzko pentsamenduak paperean idazten, haiei zentzua bilatzeko ahaleginean. Desira batek bultzatzen du hitzetan deskribatzera Marianneren itxura eta haren hitz egiteko modua. Haren ilea eta haren jan  tziak.
‎Leihoko agerpen horren ondorioz amarekin Lady Amnesyri buruzko solasa izan nuen. Hortaz, amak esandakoaz ez daukat duda izpirik, hain baitziren asaldagarriak haren hitzak. Furgonetako andreak gutxienez hirurogeita hamar urte ditu, nik baino hamabost urte zaharragoa behar du horrek, esan baitzuen amak.
‎Berritsu da Hilari, oso, hitzez beteko luke guztia. Hain da hitzontzi handia non, haren kalaka etengabearen ondorioz, tipulei belarriak hazi ez ezik bakarrik uzten baitute abereek berek ere, haren hitz jarioa ezin eramanik. Baina bihotz onekoa da eta hori inork ezin du ukatu.
2021
‎Hefestok baietz, baina, ordainetan, lore kuttuna eskatu. Ateneak ez zien susmo txarrik hartu haren hitzei; hain azkarra izanik ere, beste kontu horietan inozo samarra baitzen.
‎Ez zu bezain garai, ez zure lankidea bezain txiki; ez dakit, bada, esan nahi dudana azaltzen ari naizen. Zure lankidearena bezalako ilea zuen, laranja, eta lokalismo asko ibiltzen zituen, baina hemen ikasten egon zen urtean, haren hitz egiteko modua asko zuzentzea lortu nuen. Esan dezagun tematu egin nintzela ez zezan hain herri txikiko itxura eman.
‎Javierrek begietara begiratu zion, eta Alvarori iruditu zitzaion haren hitzek erronka kutsua zutela. Halako erronka bihurri bat.
‎Zure ondoan egongo naiz, nahi baduzu. . Erregu mutu bat zegoen haren hitzetan," Utzidazu zu eramaten, neu naiz orain agintean", baina ez nuen obeditu nahi izan.
‎Baina hori ez da tratu txarrak ematea. Eta, haren hitzetan esateko, barrabilak ondo ukitzen diz  kiotenean bakarrik egiten ditu halakoak; basapiztia da, bai. Gauzekin bakarrik da zakarra eta bortitza, ordea; nirekin ez (niri garrasi egiten dit kargu hartu eta estu  tzen dudanean, baina segituan pasatzen zaio).
‎Erredaktoreak azaltzen zuenez, hotel industriak borroka irabazi zien leku hura auzokoen aisialdirako gune bihurtzearen alde zeudenei. Albisteak elkarte bateko bozeramaile bat aipatu eta haren hitzak jasotzen zituen; auzitegiaren erabakiaz kexu zen eta gogor salatzen zuen obren hasierarekin betiko galduko zela" gune natural eta birjina bat". Albisteak alkatearen poza ere jasotzen zuen; haren esanetan, auzitegiaren erabakiak" O Con da SaÃnzako ekonomia dibertsifikatu eta indartu" egingo zuen.
‎L.k oraintxe deitu dit eta D.rekin egundoko sesioa izan duela kontatu dit, garrasika. Ez dut haren hitza zalantzan jartzen, baina badakit burua galtzen duenean eta bere onetik ateratzen denean, esajeratu egiten duela. D.k zer gertatu den kontatu arte itxoingo dut.
2022
‎" Gertatzen zaizuna da joan egin nahi duzula eta ez dakizula nola, sufritzen duen txakur bat duzulako etxean, baina zure bizitza, Lea...", eta amai zezan baino lehen, esan nion: " Zuk ez dakizu ezer nire bizitzaz", zeren, jauna, ez neukan gorputzaldirik oraindik guztiz fidagarria gertatzen ez zitzaidan kanpotar haren hitzak entzuteko. Kanpotarrek, jauna, hiri handietakoek, uste dute inor baino azkarragoak direla eta, batzuetan, jakin, ez dakite ezer.
‎Look landuko quebectar honek berehalaxe saldu zituen 40.000 ale, baina, hala ere, nekez gailendu zen idazle gisa: Arcanen gorputzak haren hitzak ordezkatu zituen; escort ari begiratzen diogu, ahots eta hizkera denboragabe bezain berritzaileak aditu ordez. Horixe geldituko zaigu grabaturik 2001ean Puta ri buruz:
‎Ezaguna da Borgesen ipuin bateko Pierre Menard pertsonaiak xede zuen lan prometeikoa, Cevantesen On Kixote hitzez hitz berridaztea baina harekin zerikusirik izan gabe. Menard ek liburu kontingentetzat eta ez beharrezkotzat jotzen du Kixotea bera, haren hitzak baliatuz idatz zezakeen Kixotea bera tautologian erori gabe. Antzeko zerbait gertatzen da Linazasororen obran, baina alderantziz, batzuetan kasik tautologiatik hasita edo erreferentzia oso indartsuen jabe izanda, Linazasorok mundu propio eta imitaezina erdiesten baitu, haren atzetik abiatzea joko literario aberasgarria eta gozagarria izan daitekeen arren.
‎Handik hilabete ba  tzuetara, ordea, gaizkiaren hutsalkeriaren eta izugarrikeriaren arteko tartean egon litekeen arrunkeriari buruzko tesia buruan zuela itzuli zen New Yorkera. Bi hegaldien arteko tartean, epaiketak iraun zuen hilabeteetan, pentsalariak Eichmani begiratzen zion, haren hitzei erreparatzen zien, haren diskurtsoa eta arrazoiketak analizatzen zituen: arrunkeria zen gizon harengan aurkitzen zuen ezaugarri nagusia, arrunkeria zerion gizonari bere izaeraren joskura guztietatik.
‎" Saforen homosexualitateari buruz", Maite López berriz," ikaragarri idatzi da, unean uneko pentsamoldea islatuz"; eta sinatzeko moduko beste hau: " gogoan izan behar da haren hitzak ezin ditugula inola ere gure begiekin neurtu". Hots, poemak irakurri behar direla diotenaren arabera, irakurri gabe gure interesen neurrira; kontuan izanik, hori bai, irakurleok garaiaren seme alabak garela.
2023
‎Eta esaten nion, mediku jauna abere kamioi batean goseak eta egarriak akabatzen eraman naute atzerrira, eta gero bi estaturen arteko muga egiten zuen erreka bazter batean utzi gaituzte adiskide bat eta biok gauaren erdian, noraezean. Eta mediku jaunak sinesgogortasunez begiratzen zidan bitartean, nik neurearekin jarraitzen nuen, eta esaten nion errekako urak hain handi datoz, mediku jauna, non eztarri sudurretatik sartu eta heriosuharrean ezin baitut oihu egin nire bidaideari laguntza eskatzeko, eta haren hitzen ordez karabineroen tiro hotsak aditzen ditut orain. Mediku jauna, atzetik darraizkit oraindik ere.
‎Faveletako kaleetan, puta lanean, larrutik ikasi nuen bizitzaren deman ez dagoela amaiera zoriontsurik. ...eta azkenean amaren esana bete eta kurandero ospetsuarengana jo nuen azken boladan aurreratuak nituen diru guztiak xahututa, eta jainko txiki hark begiak nire titietan iltzatuta esan zidan puta guztiok pekatu mortalean bizi ginela, eta arimaren salbamena lortu nahi banuen, itsu itsuan sinetsi behar nuela harengan, ahalguztidunaren ordezkaria baitzen Lurrean, eta, erdi predikatzaile erdi kurandero haren hitzak aditzen nituen bitartean, duda egiten nuen ea ni nintzen edo bera seko pitzatuta zegoena, eta, ezbaian ikusten baininduen, agindu zidan ahalguztidunari eskatuko ziola nire alde egin zezan, eta bere errezoei esker nire urduritasuna baretu eta bizimodua hobetuko zela, eta, egia esatera, lasaitu egin nintzen, ez bainago ohituta pertsona batek nigan pentsatu eta nire alde egin dezan, baina, ze...
‎Hirurogeiko hamarkadara itzuli naiz tupustean; itsasoko Ama Birjina ikusi ez ikusi egoten nintzen garaira. Sugestio punttu bat gehiago, eta ziur ikusiko nuela, argi eta garbi, eta haren hitzak entzun ere bai. Pentsa, egun batean, harkaitz horietako bati sorgor begira begira geratu izan banintz, mugitu gabe, lagunen eta apaizen deiei kasurik egin gabe, errezoan, begiak arroka jakin baten gailurretik kendu gabe," Agur, itsasoko izar distiratzailea" kantua xuxurlatuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia