Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 22

2001
‎Rafael ez zen isiltzen, Ameriketako kontuak kontari. Margarita, begiak lore, ohartu zen gizon haren hitzek moxkortzen zutela. Bere gorputza txirrista batean sentitzen zuen, eta berak uzten zuen erortzera, inolako beldurrik gabe.
‎Karkaila izugarriek koroatu zituzten gizontxo haren hitzak. Zoratuta zegoen, zoroa zen.
2003
‎Ez nion zer esan nahi zuen ulertu. Eta nire ingurura begiratu nuen, Elenaren senarra portuko zokondoren batean balego moduan, haren hitzek sorgindurik.
2005
‎Lakoizketari irakurri dizkiot ia denak, eta ez dut kausitzen ezer apartekorik haren hitzetan. Irakurri ditut haren bi liburuak, Diccionario de los nombres euskaros de las plantas eta Catálogo de las plantas que espontáneamente crecen en El Valle de Vertizarana.
2007
‎Begiratze hutsarekin erdibitu egiten zitzaidan bihotza. Gizona han etzanda, maindire artean gero eta desagertzenago, hodi eta tutuz josirik, ematen zuen euli bakar batek jasoko zuela gizon mehe hura handik hegan, baina hasten bazinen haren hitz edo irri baten ondoren, berehala konturatuko zinen lau zaldiren indarrak ere ez zuela gizon hura aterako sartuta zegoen leize beltzetik.
2009
‎Iztaren amaren egongelaren zokoan telebista pizturik zegoen. Birla finantzialaren zartatzeaz ari zen etengabe, komentario egileak ederki azpimarratzen zuela krisiaren eta ekonomia errealaren artean loturarik ez zela, deboila kontrolpean zetxikatela, estatuek aberatsenak beti sustatuko zituela argi zelarik haren hitzetan. Milioika miliar ardit desblokatu ziren gauetik goizera, autogintza eta sosarekin trafikatzea laket zitzaien atorra zurientzat, irakaskuntzarentzat, langile xumeentzat, zerbitzu publikoentzat, osagarri alorrarentzat edo kulturarentzat kutxak desesperatuki huts zeudela.
2011
‎Apolo, berriz, lanbro lodira zuzendu zen. Urrutiratu ahala, ulergaitzagoak egin zitzaizkidan haren hitzak. Berehala ostendu zen gortina umelaren gibelean.
2013
‎Han ez zegoen Ibarretxerik, han ez zegoen Aznarrik, han ez zegoen Schroederrik, han ez zegoen ezein erregeren aztarrenik, ezta sagarretan ere, han denok ginen, nolabait esatearren, errezilko... Hiriko kultur zinegotziak, Ramon Etxezarretak, aurkeztu zuen ekitaldia, eta azpeitiarra dela uste duten zenbait errezildar auzokaltek ere txit ongi hartu zituzten haren hitzak, gozo aritu baitzen artearen funtzio publikoaz. Odon Elortza alkatearen hitzalditxoa entzun genuen ondoren, eta pozik gelditu ginen errezildar etxekalteok, barkatu genion publizitate apur bat egin izana azoka berriaren aitzakian, harriek, burdinek eta are gasnek baino zatiaz txukunago egin zigulako euskaraz gure erosketa ohiturez eta elikatzeko kulturaz.
2015
‎Bizitza bakarra zuelako, horrenbeste urtean lozorroan egon ostean, ernai sentitzen zelako. Erreskaterik gabeko bahiketa izango zen, haren hitzetan mundutarron mesederako sekuestroa, bahituari berari ere on egingo ziona, gau batez baino ez bada ere, ospetsu orok merezi baitu bahitua izatea benetan munduak zenbat estimatzen duen jabetu dadin.
2016
‎Neskarik kukuena zen, bai, aldian behin azaltzen zen zineklubean, eta aldian behingo haietan zantzua uzten zuen beti proiekzioaren ondoko solasaldian. Hurrengoan ez zen azalduko, eta eztabaidak haren hitza eskas. Bi bat metrora.
‎Hi bai ergela, zer uste duk, zama erantsi ahal izanen duala hik gainean daukadanari? Alkohol kiratsa zerien gizonezko ahots haren hitzei. Atean sumatu nuen bezain arin itsutu nituen begiak, horregatik esan zuen hilik banengo ere jakin beharra neukala, berdin beteko zukeela nire zeregina, berdin etorriko zitzaidala egunkaria irakurtzera.
‎Pentsatzen jartzen naizen bakoitzean whiskyak burua pixkatxo bat baretuta kanaloian dabiltzan kaioei begira, Joseba laguna traizionatu ez ote nuen, zalantza hori, sortzen zait. Neska artista izugarri haren hitzek daukate errua. Ekintza poetiko totala izan ote zen ba Martin de Muñagorrirena, Joseba Elosegirena ez bezala?
‎...leta erakutsiz, dastatu zuen eta Galiziaren memoria ardo hartantxe zegoela deklaratu ondoan Anton Monteirok kontatu zidan denak guztiak galdera bera sorrarazi zidan, baina ez nion eten, haria eman nion, ez nekien Milanek eta Liverpoolek fitxatu zutenik, eta fitxatu izan balute ere lanak edukiko zituen sei eta frigorifiko kamioi flota baten jabe egiteko Galiziako arraina Madrilera eramatearren edo, haren hitzetan, Espainiara esportatzeko, abertzalea zen ni bezala, hitzez hitz abertzalea eta ni bezala, Espainiatik berriz ultraizoztuak ekartzen omen zituen, arrainak ez, berdurak eta aitzinez sukaldatuak, saltegietan hedatzen zituen eta proiektu bat zeukan, proiektu hutsa oraindik, orube bat erosia zuten horretarako, bai, erosia zutela erran zuen, ultraizoztuak egiteko Galizian bertan, hori zela eto...
2017
‎Eta orduan, haren hitzek mundua sortu izan balute bezala, ate danbateko baten ondoren, talde bat sartu zen, trajez jantzitako gizon bat eta oposizioa gainditu zuen bestea.
2020
‎Antzerkigintzan, Gilkitxarorekin eginiko ibilbideaz gain, Galder Perez profesional oparoa dela ikusi ahal izan dugu, enkarguz zuzendutako lanetan. Ez hori bakarrik, idazle gisa beste aktoreek sarritan gorpuztu dituzte haren hitzak, besteak beste, liburu honek dakartzan Lurrun minez eta Morbus Operandi (liburu honetan, Off the record) obretan. Bi lan hauek eta Lau metrora testu antzeztugabearekin elkartuta osatu dugu esku artean duzun liburu hau.
‎Aitortu behar dut liburua zabaltzen duen testu hau idaztea ardura handia dela niretzat, mugimenduan doan tren honetako bidaian lagun izan bainaiz, teklak ez baitira sekula nire ardura izan. Nik haren hitzak eta pertsonaiak gorpuztu izan ditut. Esaterako, zortzi begi izatearen aldarria egin dut lau dimentsiotako komedian, Karmele Fernandez praktika amaigabeetan dabilen kazetaria izan naiz, komunikazioaren inperioak gidatzen dituzten ezkutuko botereei erreparatu arte.
‎Hoy va a venir una personalidad”. Bost axola guri haren hitzak, haren tonu beti mehatxuzkoa, haren kolore ubela. Bost axola, egia osoa esateko, Lorcaren aitzakian sortutako museo komertziala.
2021
‎zuzendaria goian eta beste guztiak azpian. Zuzendariaren gainetik egilea omen dago, baina erlijioaren paradigman bezala, izaki ukiezina izaten da, hilda dago honezkero edo linbo batean bizi da eta zuzendariak bakarrik dauka harekin kontaktatzeko edo haren hitzak interpretatzeko gaitasuna. XXI. mendeko dramaturgietan, aldiz, askoz horizontalagoak dira kontuak, eta elkarren interakzioan sortzen dira emaitza eszenikoak, ez era asanbleario hutsean, bakoitzak hobekien menperatzen duen arlotik baizik testua aktoreen zuzendaritza, arlo eszenikoak… elkarren eraginak onartuz eta haiekin elkar aberastuz.
‎Ez zuen gurekin hitz egin nahi, ez gintuen gaixotu nahi. Galletak uztea izan zen haren hitz egiteko modua, “zer moduz zaudete? ”, “akordatzen gara zuekin”, “bukatu du Urik liburua? ”.
‎Rosikak hartu zuen gidaritza, baina harenganako arbuioa gero eta handiagoa zen. Prentsak ez zuen haren hitzetan sinesten. Arrazoi nagusia haren poltsa beltza zen.
‎Rosika eseri egin zen, eta berehala ohartu zen Lolaren eskua bere eskua estutzen ari zela, “ongi egina, Rosika, ongi egina”, xuxurlatzen zion bitartean. Lola ez zen larritu haren hitzekin; alderantziz, egiaren alde egin zuela sentitzen zuen, eta, gainera, biek zekiten ikusleen artean zegoen pertsona garrantzitsuenaren babesa zeukatela, boteretsuen artean boteretsuena zena: Clara Ford.
2023
‎Kareagak txalet bat zeukan Senpere inguruan, lakutik gertu; beste pisu txiki bat Baionan, Pannecau karrikatik hurbil; lantegi edo estudio moduko bat Mauletik ez oso urrutiko herri txiki batean; apartamentu txiki bat Chambre d’Amourren. Martinak ez zuen baztertzen beste ezkutalekuren bat gehiago edukitzea, baina segur zen liburu lapurtua euskarri informatikoan edukiko zuela Baionako pisuan, han zegoelako, haren hitzetan esateko, “Kareagaren inteligentziaren kaserna zentrala”. Izebari entzunda omen zekizkien Martinak Jaun Baruaren arsenal teknikoaren ezaugarriak, eta azalpen bat eman zidan:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia