2005
|
|
Gizakiaren izatea edota bilakaera
|
haren
berezko linguistizitatetik kontsideratu behar da, ze, ikusi bezala, hizkuntzak munduaren eta gizabanakoaren arteko lotura gauzatzen du eta, gainera, gizabanakoen ikuskera ezberdinek bat egiten duteneko" erdi puntua" 132 osatzen du. Hemendik abiatuz, hain zuzen, atxiki diezaiokegu hizkuntza horri benetako izaera formatiboa, beronek ahalbidetzen baitigu bestelako situazioekin topo egitea, esperientzia edo bizipen berriak edukitzea eta, hauei guztiei esker, gure humanizazio prozesuan aurrerapausoak ematea.
|
|
Haurren ikaskuntza linguistikoa[...] ez da hainbeste oinarritzen hitzen finkatzean, horiek oroimenean gordetzean eta horiek ezpainekin errepikakorki zezelkatzean, baizik eta batez ere adinaren eta ariketaren bitartez
|
haren
berezko fakultate linguistikoaren haztean,[...] ze entzundakoak, zerbait aditzera emateaz gain, arima prestatzen du honek oraindik entzun ez dituen gauzak errazago uler ditzan.144
|
2007
|
|
hezkuntza berez zer den galderari erantzutea aldez aurretiko zeregina da pedagogo ororentzat, eta, auzi horretan, berorrek ezinbestean jo behar du hezkuntzaren antropologia filosofikora eta hezkuntzaren antropologia kulturalera. Gizakiaren estudio pedagogiko filosofikoak, batetik,
|
haren
berezko" hezigarritasunaz" hitz egitera garamatza —hezkuntza gizakiaren beraren behar, posibilitate eta obligazio bat da—, baita hezkuntzaren izaera" teleologikoaz" ere —heztea helburu baten araberako jarduera bat da— Gizakiaren ikerketa pedagogiko kulturalak, bestetik, sozializaziorik gabeko pertsonalizaziorik ez dagoela esaten digu —banakoaren erreal... Bestela azpimarratu beharrekoa da, hezkuntzaren antropologiaren baitan ere, pedagogia ekintza edo jarduera baten zientzia dela —ez da deskribapenetan agortzen— eta, horrenbestez, hezkuntza mailan egin beharreko horren zentzuaren inguruko galdera etikoa saihestezina dela.
|
|
Gure autoreak, arau horiek direla-eta, zera eskatzen dio adibidez hizketa egokiari: " dominaziorik gabekoa"," errealitatearekin loturikoa"," guztiei eskubide berdinak aitortzen diena"," kritikoa eta proiektiboa, sentikorra eta sortzailea" edota" sozialki eta politikoki konprometitua" izan dadila126 Garbi ikusten dugu, beraz, hizkuntzak orokorrean hezkuntzarako duen garrantzia, funtsean,
|
haren
berezko zeregin askatzailean edota humanizatzailean kokatzen dela.
|
|
" Gizakia", berriz ere Sussmuthen hitzetan," naturaren gertakari bat baino gehiago da; gizakia zeregin bat da, eta, horregatik, pertsona bakoitzaren garapenak hezkuntza aurresuposatzen du" 15 Hezkuntzaren behar horrek, bestela, agerian uzten du gizakiaren hezia izateko eta hezteko" posibilitatea": " Gizakiaren indeterminazioa dela eta, bakoitzak ‘bere burua egiten’ du", dio Castillejok, eta" egite hori
|
haren
berezko aldaketarako posibilitatean oinarritzen da" 16 Hain zuzen gizakiaren egitura, ikusi bezala, jaiotzetik edo genetikoki erabat zehaztua ez dagoelako, horregatik berori egitura ireki bat dela esan dezakegu, zeina bere" plastikotasunak" edota" malgutasunak" ezaugarritzen duen. Horren haritik zera dio Ferrerok:
|