Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 60

2000
‎Eta urbiaindar guztiek zerabilten ipuin hura mihian, kezkatsu eta antsiatsu, baita gure aitak eta Mattinek ere... ...en ahuleziak nihaur behar baininduen kontrapisu, hala nuen erabakia ezen gero eta gogorrago izan behar nuela neure buruarekin, eta ezin sinetsi nuela, hasteko, ipuin hura; derradan, ordea, ezen, neure lehen erabaki haren hartzeko, ez nuela buruhauste handirik izan, zeren, osaba Joanikotekin haserre nengoen arren, ezin ahantzi bainuen ezen haren irakaspenetarik ikasi nuela ez zitzaiela ipuinei kasu handirik egin behar, eta ongi frogaturik nuela, halaber, ezen, puntu hartaz denaz bezainbatean, arrazoin zuela... eta zeren argi eta garbi erran baitzigun tigre-bezatzaileak, bertzalde, ezen suerte hartako tigreek egunez ehizatzen zutela, nekez gauez; aita eta Mattin, haatik, zernahi sinesteko prest zeuden, baita ipuin hura ere, harik eta ipuinak biak hartu zituen arte.
2001
‎Altzairu herdoilgaitzezkoak izan daitezke, hatz-marken kontrako tratamenduarekin, gainazala markarik gabe mantentzen laguntzen dutenak, edo kolore eta metal oxidatu desberdinetakoak, industria-estiloa lortzen dutenak. Aurrez mihiztatutako estaldurak bezala, modelo batzuk etxea sartzen den kutxa metaliko handien antzekoak dira, eta ez da egokitze-lan handirik egin behar. Beste batzuk, berriz, horman ahokatzeko moduko tiraderak dira.
2002
‎Donostiako Herri Irratiak euskaraz eskaintzen zuen programazio-tartea luzatu zuen, eta egunero zazpi orduz euskaraz emititzeari ekin zion. Irrati horrek bazuen euskaldunek osaturiko lan-talde profesionala eta, beraz, ez zuen moldaketa handirik egin behar izan, euskarazko idazketa-taldea eratzeko. Bilboko Herri Irratiak euskarazko irratsaioen iraupena luzatu zuen laguntzei esker, eta, esan bezala, euskarazko emankizunak eskaini zituen FMn.
‎Bilborako tranbia heldu bitartekoa markesinako aulkian eman zuen Mentxuk, bere burua lasai eta patxadan irautera behartuta. Ez zuen esfortzu handirik egin behar izan, hala ere, azken ordu biotan bere umoreak egiazki egin baitzuen onera. Burutua zeukan goiz hartako betebehar gorriena, eta askoz lasaiago zegoen komisaldegiko kontu guztiak Pedriño bitartezko Asenjo haren eskuetan utzita.
2005
‎Eta nola konbentzitu zituzten irlandarrek galestarrak. Eta esan zion ez zuela ahalegin handirik egin behar izan, arin animatu zirelako. Esan zuen Simonek denetara animatzen zirela irlandarrak arin.
2007
‎Egia esan behar bada, ez nuen gauza handirik egin behar izan film hartan: oihalezko aulkitxo eramangarri horietako batean John Hustonen ondoan eseri, belar berdezko muino baten gailurrean, eta kapelu gris bat jantzita, kanabera batekin haren aldamenean arrantzan egin Loirako kanalean bertan.
2008
‎RAKEL.-Bueno, egia esan.... ez zaie kasu handirik egin behar txutxu-mutxuei, ezta. Aio!
‎Ez da airerik garbiena arnasten eta ez da txorien kantua entzuten, baina horrelako egoera estrategikoko pisu batean bizitzeak abantaila ukaezinak ditu. Besteak beste, era guztietako zerbitzuak eskura izatea leku oso kontzentratuan, eta, hartara, ez da joan-etorri handirik egin behar, eta, beraz, denbora aurrezten da. Erostea, zinemara edo antzokira joatea, gimnasiora joatea edo irekitzeko ordutegi zabalak dituen supermerkatu espezializatua izatea, eta hori guztia etxetik igarotzea, ideia tentagarria baino gehiago da.
2009
‎Ea ez duen eragozpenik emaztearekin janaria prestatu dezadan. Uste dut ez dudala ahalegin handirik egin behar inor konbentzitzeko, japoniarrak adeitsuak direlako eta laguntzeko prest egoten direlako.
‎Bestela ere, nahiko gutxi berotzen da, proiektore handiagoekin alderatuta. Horri esker, haizagailuek ez dute lan handirik egin behar. Eta isiltasun handiko proiektore bat da; filmak ikusteko biziki eskertzen da hori.
‎Aurreko astean jatekoen poltsak utzi nizkizun bazterra ere hantxe zegoen. Horma margotu berri eduki arren, ez zen ahalegin handirik egin behar behegainaren kanpoko ertz arrakalatu hura ezagutzeko. Ikusitakoak ikusita, argi neukan ez nintzela erratu.
‎" Errepubliká!" esaten zieten Hernanikoek," Errepubliká!". Ez zuten atejoka handirik egin behar izan. Laster bete ziren oihuz Pagua, Otaño, Garratxena, Gurutzeta eta Oiharbideko upeldegiak.
2010
‎Ondoren, Andorrako amaierak ez luke min handirik egin beharko, ezta?
‎Ordura arte presozain emeak baino ez nituen izan aurrean, eta ez zitzaidan zaila gertatu giltzaria baino ez ikustea haiengan: ar ala eme, berdin zitzaidan, berdin ixten zizkidaten-eta atea eta morroiloak bortxaz; uniformea baino ez ikusteko ez nuen ahalegin handirik egin behar.
2011
‎Topiko horiek joera nagusi bat adieraz dezakete, edo modu erregularrean errepikatu diren egoeretatik abiatuta konformatu daitezke, nahitaez aplikatu behar izan gabe. Horregatik, inbertsiogile partikularrek ez diete kasu handirik egin behar topiko horiei, edo, behintzat, horietako batzuei, beren balore-zorroa egiteko unean. Komeni da beste parametro objektibo eta fidagarri batzuk hautatzea, hala nola baloreen, indizeen edo sektoreen azterketa teknikoa edo oinarrizkoa, errenta aldakor seguruago eta fidagarriagoan posizioak hartzea eragin dezaketenak.
‎Gelan inor ez dagoenean argiak piztuta edukitzeko ohitura ere baztertu behar da. Ura aurreztea Ez da ahalegin handirik egin behar, ezta inbertsio ekonomikorik ere, etxean ur gutxiago gastatzeko. Keinu errazak egiten dituzte.
‎Oso garestia da erlezain bihurtzea? “Erlezain izateko ez da inbertsio handirik egin behar, baina erleak ondo ezagutu behar dira” Hobby gisa erlezain izateko ez da inbertsio handirik egin behar, ez eta lurrak eduki ere, baina erleen biologia, erlauntza modernoak eta haien eritasun garrantzitsuenak sakon ezagutu behar dira. Horregatik, interesdunek hastapen ikastaro bat egin behar dute, gauza horiek guztiak ikasi eta erlezaintzako jarduerarekin lehen harremana izan dezaten.
‎Oso garestia da erlezain bihurtzea? “Erlezain izateko ez da inbertsio handirik egin behar, baina erleak ondo ezagutu behar dira” Hobby gisa erlezain izateko ez da inbertsio handirik egin behar, ez eta lurrak eduki ere, baina erleen biologia, erlauntza modernoak eta haien eritasun garrantzitsuenak sakon ezagutu behar dira. Horregatik, interesdunek hastapen ikastaro bat egin behar dute, gauza horiek guztiak ikasi eta erlezaintzako jarduerarekin lehen harremana izan dezaten.
‎Agintzea denoi gehien gustatzen zaigun lana da, gainera ez da ahalegin handirik egin behar horretarako.
‎Gaiaz asko zekiten adituek eginak, gainera. Honek guztiak, esan bezala, argi erakusten digu gizakiari, geroaz solasean hasten delarik, ez zaiola kasu handirik egin behar, batez ere zerbait ezinezkoa dela dioenean. Edo bai, agian kasu egin behar zaiola, kontrakoari eusteko.
‎" Kontuan hartu irratsaioa prestatzeko ez dela lan handirik egin behar. Ez du merezi, entzuleak ez baitaki lan hori estimatzen".
2012
‎Ikerketa 1976an hasi zen, eta, ondoren, 20 eta 93 urte bitarteko 20.000 gizon eta emakume izan ziren. Autoreek diotenez, ez da ahalegin handirik egin behar onura argi bat ikusteko. Ikertzaileek 1.116 gizonezkotan eta 762 emakumezkotan alderatu zuten heriotza-tasa lasterkari ez ziren gizabanakoekin.
‎Frontoiaren ataritik hots bakarra entzuten da, pilotek hormaren aurka jotakoan egiten dutena. Ez da ahalegin handirik egin behar pilotakada bakoitzak ateratzen duen durundi luzeari ahitu arte jarraitu ahal izateko. Entrenatzaileen oihurik ozenenak ere ez dira nahikoa piloten hotsak gailentzeko.
2013
‎Besagainetik lotu nintzaion. Nik indar handirik egin behar izan gabe atera zuen hark eguzkitara. Eraztun meharra zaldi lepoluze baten irudiak apaindua zegoen zigiluaren aldean.
‎Hirurak jo zutenean joateko ordua zuela ohartu zen Elizabeth, eta, bihotz-minez, hala adierazi zien besteei. Bingley andereak kalesa eskaini zion, eta ez zuen indar handirik egin behar izan Elizabethek onar zezan. Baina orduan Janek halako grina azaldu zuen ahizparekin batera joateko, non Bingley andereñoak kotxearen eskaintzaren ordez Netherfielden geratzeko gonbidapena egin behar izan zion Elizabethi.
‎Zuzenbide pribatu erromatarraren alde garrantzitsu bati helduta, legeak ez zuen bereizketa handirik egin behar gizaki askeen artean, status desberdinak aipatzeko. Lege hori garai hartako sistema juridikoekin alderatuz gero, ikus zitekeen mailaketa gutxiago zituela.
‎6 Txutxu-poltsatxoak Ohikoa izaten da, ospakizun amaieran, haurrentzako urtebetetze-festa egitea. Hala ere, xehetasun hori izateko ez da inbertsio handirik egin behar. Etxean brotxeta gozokiak egin daitezke, adibidez, Glops ontzian proposatzen direnak, edo etxean egindako txutxu propioak egin, eta errezeta bat egin daiteke, Entre Chiquitines webgunean.
‎Alferrik, aseguru-etxeek hainbat babes-programa dituzte, eta programa horiek arrisku ohikoenetik zailenera eramaten dituzte. , eta kirol bakoitzari egokitutako konponbideak eskaintzen dituzte, prestazio eta zerbitzu espezializatuen bidez. Horietako bat harpidetzeko aseguruak ez da ekarpen handirik egin behar, eta egunez egin daitezke, jarduera egiten den egunetarako, urte osoan kontratatu beharrik gabe. Arrisku-kiroletatik Done Jakue bidera Europako Assistance aseguru-etxeak egiten du uda honetarako proposamenik originalena, bere poliza baitu Xakobeo ibiltaria oinez ibiltzen diren pertsonentzat Done Jakue bidea. Aseguru horrek bere neurrira pertsonalizatzeko aukera ematen die titularrei, eta Santiagoraino oinez egiten duen erromesaldia estaltzen du, gastu medikoekin, asistentzia eta aberriratzea, legezko laguntza eta erantzukizun zibila, besteak beste.
2014
‎Armairuaren ondoko hozkailu txikira zuzendu da Miren, beste ezeri erreparatu gabe. Zabaldu duenean, hozkailuak lan handirik egin behar ez duela ikusi du: metalezko apalak hutsik daude, gainekoa izan ezik:
‎Berdin dio logela ilunpetan badago: atzean utzi duena ere iluna da, eta horretan, bederen, ez du aldaketa handirik egin beharko.
‎Ondorioz, eroankortasun-balio oso baxua duten isolatzaileek edo gehiegizko isolamendu-lodierek ez dute zentzu handirik. Modu global batean, zentzuzkoak diren U-ren balioak eskuratzea beharrezkoa da, eta, normalean, U-ren balio oso baxuak (< 0,20) lortzeko ez da oso inbertsio handirik egin behar. Ildo horretatik, isolamendu-geruza zenbat eta lodiagoa izan, ondoren lodiera hori handitzeak duen eragina txikiagoa dela kontuan izan behar da.
‎Dan MacDonald Kontu korrontean beste euro batzuk izateak merezi du, eta ez da beti ahalegin handia egiten Hilabete bukaerara iristeko aparteko diru bat irabaztea, ustekabekoei aurre egitea edo familiaren egoera ekonomikoa hobetzea, bai erretiratuei bai langile gazteenei. Kontu korrontean 100, 200 edo 300 euro gehiago izateak merezi du, eta askotan ez du ahalegin handirik egin behar. Baina, lehenago, diru gehiago sartzeko gure aukeren diagnostiko zorrotza egin behar da, eta, ondoren, diru sarrera gehiago zein jardueratan egin daitezkeen aukeratu.
2015
‎Ez da onargarria Canovas del Castillo esklabista zuritzen duen ganorabako batek Arana arrazista deitzea, edota ageriko nazionalista espainiarrek" aranista" irain gisa erabiltzea. Historiak eta hemerotekak asko laguntzen digu kasu hauetan, normalean ez dugu ahalegin handirik egin behar horrelako diskurtso hipokritak agerian uzteko. Bestalde, argi dago egiazko Sabinen alderdi batzuk ez ditugula behar bezala zaintzen, geure osaba Sabin kristau nominala besterik ez da, izatekotan, eta hiztegi nahiko gaurkotu, basati eta paganoa dauka.
‎Ez duzu ahalegin handirik egin behar izan militante komunista baten bizimoduari buruz zer pentsa zezakeen asmatzeko, eta bere irudimena zirikatzen saiatu zara. Edozein azalpen emateko prest zaude, baita harreman sexualen eta maitasun librearen gainean dakizun guztia kontatzeko ere.
‎Oso tamalgarria da mundua dagoeneko halako zorigaitzak eta itsumenak jota egotea, gurasoek uste baitute munduko ondasunen sats hau ahaztu gabe gogoan izatean datzala beren ohorea, eta ez dira konturatzen goiz edo berandu amaitu egingo dela hori. Eta amaiera duen guztia, luzaro iraun arren, amaitu egiten da, eta ez zaio jaramon handirik egin behar; eta seme-alaba gaixoen kontura eutsi nahi diela beren huskeriei eta ausarkeriaz kendu Jainkoari beretzat nahi dituen arimak, eta hauei hain on handia! Beti iraungo duena ez balego ere, Jainkoak beragana gonbidatzen dituenez gero, hain on handia baita munduko neke eta legeetatik askatzea, eta neke eta lan handiagoak, gehien dutenentzat.
‎Nik uste dut berorren gorentasunaren gauza guztiei modu berezian begiratzen diela Haren Maiestateak, benetako adiskidea baita. Pentsa dezagun arimentzat hoberena denari begiratu diola; gainerako guztiari, honen ondoan, ez zaio kasu handirik egin behar. Betiko ona nahiz txarra da doakiguna, eta horrela eskatzen diot berorren gorentasunari, gure Jaunaren maitasunagatik, ez pentsatzeko pena hartzeko arrazoietan, poza hartzekoetan baizik; izan ere, horretan asko irabazten da, eta gainerakoetan galdu, eta berorren osasunari ere kalte egin diezaioke, eta horri begiratzera beharturik dago, horretan guztioi asko doakigulako.
‎19 Informatu ama prioreak norbaitekin aparteko adiskidetasuna duen, haren alde besteen alde baino gehiago eginez; gainerakoan ez da kasu handirik egin behar, guztiz gehiegizkoa ez bada; izan ere, ama prioreek harreman handiagoak izan behar dituzte beti gauzak hobeki ulertzen dituzten eta zentzu onekoak direnekin. Eta gure izaerak garen bezalakotzat geure burua hartzen uzten ez digunez gero, bakoitzak uste izaten du badela horrenbeste, eta horrela tentaldi honetan jarriko ditu deabruak batzuen batzuk; kanpoko arriskuen gauza larririk ez denean, barruko txikikerietan aritzen da, gerra izan dadin beti eta erresistentzian merezimendua; eta horrela uste izango dute hura dela edota haiek direla bera gobernatzen dutenak.
2016
‎komunikazio eredua iraultzeko, buru barruan klik egin behar duela euskaldun izateko kontzientzia eta nahia duenak. (EAEn) ez du borroka handirik egin beharko, ez du tentsio handirik bizi beharko. " Gehiengoa" hitzak aktibatzen duen klik txiki bat buru barruan.
2017
‎Fededunek sinesten dot, sinesten dot kantatzen dute elizan, eta ez dute Jaungoikoak seinale handirik egiterik behar benetan sinesteko. Besteok, fede handirik ez dugunok, frogak nahi izaten ditugu:
‎gustatzen ez zaidana kendu, eta gustatzen zaidana ikusi. Euskaraz kate gutxi daude, eta gaztelaniaz dozena bitik gora, beraz, ez da kalkulu matematiko handirik egin behar telebista batez ere gaztelaniaz ikusten dugula jakiteko. Gainera, niri gustatu egiten zait Espainiako telebista.
‎Saiatuko nintzela erantzun nion begirada onbera horrekin berari begiratzen, seguru asko ez nuela ahalegin handirik egin beharko horrela begiratzeko, pitin bat txundituta utzi ninduelako, baina ez egiteko ilusiorik jakinarazi nion, literaturak ere ez duela beti asmatzen, eta Jean Seberg-en kasua aipatu nion, Roman Garyk hainbatetan eta batzuetan hain ankerki erabili zuen modelo eta maitalea, edo Anaïs Nin edo Marilyn Monroe bera. –Ni ez naiz hain garrantzitsua izango inoiz zuretzat?, esan zuen berriro ere bere broma ukituarekin.
‎Cuevillasek ez zuen ahalegin handirik egin behar izan. Hasieran nagikeriatan ibili bazen ere, zerga-biltzaileak berehala erakutsi zuen laguntzeko gogoa, Cuevillasen atzamar batek zintzurrean ezker-eskuineko marra bat marraztu zionean.
2018
‎Whiten arabera, ez da ahalegin handirik egin behar iparrirlandarren haserrea pizteko; krisi ekonomikoak gogor jo du jadanik ahula zen Ipar Irlandako ekonomia, eta herritarrak etsita daude ez zaielako beren bizi-baldintza eskasak hobetzeko aukerarik eskaintzen. Belfasteko langile auzoetako errealitateak, ordea, gutxitan erakartzen du komunikabideen arreta ez bada gertakari odoltsu baten kokaleku izan direlako.
‎-Ez hadi kezka, beti izan dun mutil bitxi eta bakartia. Bere kontu horiekin ez zaion kasu handirik egin behar Bestela, oso mutil gisakoa (3) dun.
‎Halere, ortzirale goizean hasitakoa larunbatera bitarte luzatzeko ez du ahalegin handirik egin behar izaten «iluntzean inguruko herrietako jendearen elkargune izaten da Doneztebe», eta beraz, «horiekin egoteko aukerarik ere ez dugu galtzen».
2019
‎Instalazioa: profesionalak eta komunitatearen baimena dutenak Etxean olana jartzeko, ez duzu lan handirik egin behar, baina komeni da profesionalek egitea, ondo bermatu behar baita, ondo finkatu behar baita, haizearekin mugitu daiteke, baita hegan egin eta istripuak eragin ere. Kokapena azkarra da:
2020
‎Badira jendartean bidegabekoak diren praktiken bidez mendean hartuta dauden kolektiboak, eta, oro har, normalizatutako egoerak bailiran jokatzen dugu. Ez dira indar fisikoaren eraginagatiko markak ikusten, baina ez da enpatiazko esfortzu handirik egin behar modu internoan kontraturik gabe hamalau orduko lanaldiak egiten dituen pertsonak jasan ditzakeen egoerak ulertzeko. Urtarrilaren 30eko greba orokorrean oso presente izan ziren egoera honetan dauden lagunak, eta gerturatzen ari zaigun martxoaren 8an ere protagonismoa izango dute zalantzarik gabe.
‎Taylorren ikerketa The Review of English Studies-en argitaratuko da. Guk ez dugu, ordea, ikerketa handirik egin behar, horretarako Heptameron bera eskura daukagu eta.
‎Bai, badakit jendeak proposamenok txantxatzat hartu zituela eta bitan pentsatu gabe bidali zituela ordenagailuko zakarrontzira. Azken batean, Volgako batelariak idazleak eta poetak dira, ez zaie jaramon handirik egin behar.
‎Horrela egin zituen zazpi urte, etxe aurreko bidean auto batek harrapatu zuen arte. Egia esateko, autoak ez zuen ahalegin handirik egin behar izan Joxepi harrapatzeko, haren bizitzaren azken boladan, ez baitzuen ezker-eskuin begiratzen errepideak zeharkatu aurretik. Eta horrela, oharkabean, Balbek eraman zuen berekin.
2021
‎Uriartek esan duenez, egokitzapenak egiteko ez da lan handirik egin behar: " Adituen arabera, konpontzeko errazak diren moldaketak egin beharko lirateke.
‎Hor konpon edo antzeko zerbait esan dit Sergyk alemaneraz, errusieraz gain ingelesa baino guztiz hobeto dakien eta maizago darabilen hizkuntza, Vienan urte mordoa pasa eta gero, ozta-ozta lehenengo hizkuntza duena, eta hori dela eta, txitean-pitean, baina batez ere nirekin haserre dagoela, botatzen dizkidan alemanerazko ziriak ingelesezkoak baino zorrotzagoak begitantzen baitzaizkio. Nire aldetik, ordea, pianoari ekin diot berandu arte, Satie nagusi, nire senar maiteari erakusteko ez dudala saio handirik egin behar, Rachmaninovek bezain ondo menperatzen baitut, Sergyren azterkaritza zuhurra gabe, beharbada gehien mintzen duena, eta horregatik ere Jauregiko eszenatokitik alde egiten du uskekabean, alemaneraz ere esan duen" hor konpon" ozen bat atzean utziz.
‎Ba galdera inozoa, egunero bezala Yâsserren aginduetara, prakaren barruan matxuratuta daramadan minkontsola bezalako kapritxo subentzionatzen dizkion nagusi eskuzabala, eta sirena argiak eta ertzainak tartean ikusita, ez dut uste ahalegin handirik egin behar dudanik nire anaiaren morroia zertan ari den asmatzeko, Iñaki irakaslearen esku hartzea alde batera zeharo utz dezadan. Nor ote zen nitaz gain gaur arratsaldean Gabriel jaunarekin topo egin behar nuela zekien bakarra?
2022
‎Eskerrak Idoia beste mutil harekin hasi zen, nola izena zuen… Zeren hori gertatu eta gutxira, klik, zeharo aldatu zuen jarrera Gorkak, nahiz eta ez dakidan onerako izan ote zen. Egun batetik bestera, poz-maskara jantzi eta gau bero bat igarotzeko pronto zegoen neska pinpirin oro bere altzora katigatzen hasi zen; ez zuen ahalegin handirik egin behar izaten. “Hil arte bizio” arrandiaz oihukatuz gogoratzen dut, hamabi kalimotxo eta sei txupito eztarriratu ostean.
2023
‎f43e Espainiako galgorako gomendatutako ariketak, jokoak eta jarduerak Espainiako galgoa txakur indartsu eta indartsua da ehiza-txakur gisa aritzen denean edo lasterketa batean lehiatzen ari denean, baina bizitza arruntean lasai eta nagia da. Ez du ariketa handirik egin behar, egunero bi edo hiru ibilaldi on besterik ez. Eremu irekietan uhalarekin eramatea gomendatzen da, estimuluren bat izanez gero korrika egin baitezake.
‎f43e Txikientzat gomendatutako ariketak, jokoak eta jarduerak Etxeko txakurra da, lasaitasuna gustatzen zaio. Lagun egiteko animalia gisa hazten denez, eta ez energia-gastua eskatzen duten funtzioak betetzeko, ez du ariketa fisiko handirik egin behar, baina bai eguneroko jarduera. Zoriontsu eta pozik sentituko da egunean bi edo hiru ibilaldi labur onekin.
‎f43e Bordeleko dokumenturako gomendatutako ariketak, jokoak eta jarduerak Bordeleko joerak ez dira nabarmentzen kirolari handiak direlako. Ez dute ariketa handirik egin behar ondo sentitzeko, baina aldian-aldian aktibo egon behar dute. Imagen:
‎f43e Maltako zomorroarentzat gomendatutako ariketak, jokoak eta jarduerak Maltera txakur aktiboa da, eta lasai egotea ere gustatzen zaio. Horregatik, ez duzu ariketa handirik egin behar, ezta bizia ere. Txakur zoriontsua eta orekatua izango da, baldin eta eguneroko ibilaldi laburrak egin baditzake, energia askatzeko, esploratzeko eta sozializatzeko, eta bilaketa-jokoekin, jolas interaktiboekin eta etxean jostailuekin (hezurrak edo gomazko pilotak) entretenitzeko.
‎Oraingo estrukturak ongi funtzionatzen du momentuz: ez dut uste aldaketa handirik egin beharko denik. Ikusiko dugu.
‎Aretoa txikia da, giro aparta dago zarauztarren eta oriotarren artean, eta aurretik bazekien ere, Anjel Lertxundi idazlea sumatu du bere jakinduriaren berri emateko gertu. Elkarri bostekoa eman eta aro-bidaiariak galdetu eta elizitatzeari ekin dio, baina hitzak erauzteko ahalegin berezi handirik egin behar ez duelakoa dauka. Sartzerakoan herritarrak botatako laino sarea esan eta Anjel Lertxundik esan dio:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia