Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2000
‎Baina amildegiaren beherenean zegoela, lagun batek adoretua, zer eta ertzain sartzea erabaki zuen. Burugogorra izan, eta handik urte eta erdira ikurriña musukatzen ikusi nuen Arkauten, harro, lapur guztiak desafiatzeko moduko begirakune tinko eta geroztik ezpainetan finkatua geratu zitzaion irribarre biratsuarekin. Eta guztiz sineskaitza zitzaidan norabide horretan gora egin zuen.
2003
‎" Lasai, Penelope nire bihotza, itzu  liko naiz zuregana, ozeanoak zeharkatuz, ziklopeak menderatuz, eta pretendiente likits horiek banan banan estrangulatuko ditut". Eta, ai!," pretendiente" hitzarekin  batera, Stephen Hawking ek handik urte batzuetara deskubritu zuen zulo beltzaren ikara infinitua nire errai errukarrietan; seguru inguruko baserrietan, COU egin behar zuen Tolosako institutuan, nonahi, dozenaka gizaseme onanismokeriatan zebilela Ixabelengatik; eta ni han, urrutian, otsoak itxitura gainetik ari zirelarik!
2005
‎Geroztik, sarri galdetzen nion neure buruari zergatik jar  tzen ote zen aita modu hartan, eromena aipatu orduko. Aita hil eta handik urte batzuetara, aitaren joera hura gogoratu nuelarik, amari galde egin nion hartaz, azalpen egokirik jasotzeko itxaropen handirik gabe. Haatik, argi eta garbi erantzun zidan:
2006
‎Nahiarekin norbait hiltzerik balego, aitak gau hartan utziko zion arnasa hartzeari. Eta handik urte batzuetara zuk ez zenuen hura eta nire arteko aukerarik egin behar izango, ama.
2009
‎Haurrek, kobazuloan gertaturikoak kontatzean, barru lotsak eragin ohi duen amnesia automatikoaren bidez pasarterik gordinenak isildu bazituzten ere, geroago Iñigo nerabeak ñabardura guztiekin idatzi zituen fraidegai zegoela ondutako egunerokoan eta, handik urte batzuetara, Hernialdeko baserrian eginiko masoi bilera haietako batean, oso osorik irakurri zizkien euskal logiako kideei:
‎Kali Yuga aro gaiztoaren azken ostikadek haurgintza minetan bezala mundu osoa durduzatzen duten bitartean, belaunaldi berrien aitzindariok Lur osoan hazia zabaltzen ari gara, lau haizeetara, aro berria aldarrikatuz, martiri gaberik, gerra gaberik, gorroto gaberik, jelosia gaberik, traizio eta saldukeria gaberik; bizimodu berri bat, non emakumea eta gizona inolako susmo txarrik gabe batuko diren, zeren emakume bakar bat emakume guztiak izango baita, eta gizon bakar bat gizon guztiak. ...zu zeu ere maisu deika..., Namaste, Namaste," Zure baitako jainkoa agurtzen dut", Namaste, Namaste" nire barruko alderik jainkozkoenak zure barruko alderik jainkozkoena bedeinkatzen du", Namaste, Namaste," Unibertso osoa zeure baitan duzun leku horri, ohore", Namaste, Namaste... baina ez zenuen ezertxo ere ulertu, une hartako liluraren mende erori besterik ez, zeren, handik urte batzuetara, zu zeu izan nahi zenuela esaten hasi baitzinen, ni neu izan nahi dut, Ananda, ez al duzu ulertzen, esaten duzun hori guztia ederra da, baina ni neu izan nahi dut, ezin naiz ibili bizitza osoan zure atzetik, txakurtxo bat bezala, neure erabakiak hartu nahi ditut, nahiz eta akatsak egin, horixe esan zenidan, Sara, eta bihotza erdiratu zenidan, ez al zara konturatzen nire indar guzt... Meditazioetan, halere, neure burua baretzea lortzen nuen, eta barru barrutik onartzen nuen neure karma, eta zurea ere bai, Sara, aszetikaren bidez garbituz, dena barruratuz, baita zure irainak ere, jarraitu, aurrera egin, garbitu, araztu... baina etsitzeko zorian ere egon nintzen, hain baitzen astuna gainera botatzen zenidan zama ezkorra; zer zama ezkor eta zer potro, Ananda, garbia izatea ez da ergela izatea, ulertzen; ergela ni, hori ez, Sara, dena erakutsi dizut, dontzeila xalo ezjakin bat baino ez zinen garaitik, ikasketak alde batera utziak zenituen, kontzentratzeko gaitasunik ez zenuen, dislexia arazo handi bat... eta nik sendatu zintudan, barru barrutik lasaitzen erakutsi nizun, polaritatea landu genuen, buruko bi hemisferioei sakonetik eraginez, eta bizkor bizkor irakurtzen eta ziztu batean idazten ikasi zenuen, eta behin apaletik hartua zenuen Yoghi Ramacharakaren liburu zail hura ere ulertzera iritsi zinen; ni halako gauzak erakusten, eta zu, berriz, ezkutuan, neba Kandido ustel horrek utzitako barrabaskeriak irakurtzen, horixe egin zenuen orduan ere:
‎Behin, gazte talde guztia eraman gintian txango batera, Lanza del Vastok Frantzian zeukan komunitatea bisitatzera; zaharrak semea ere eraman zian berekin, Ananda, gu baino gazteagoa, txikitandik yogan eta eskaladan zaildua, laostia mutikoa, baina bazian begiradan ez zakiat zer bat, ezagutu nuenetik antzeman nioan eta hozkia eragin zidaan. Begirada harekin bereganatuko zian, ordea, Sara nire arreba, handik urte batzuetara. Hori ere behar genian.
‎norbere esperientzia koxkorraren oldozpenetik, horretaz irakurri gabe, ikuspegi bat destilatzea. Eta handik urte batzuetara ohartzea munduko beste punta batean beste batek antzeko zerbait esan duela bere esperientziatik, eta ikustea badagoela hor konexio bat. Aitzitik, ateratzen dudan ondorioa gaiaz irakurtzetik atera badut, konexio hori, jakina, gauza bertsuak irakurtzetik dator.
‎alabari irakatsi zioten melodia ez da Euskalerriaren yakintzak dakarren bera. Seguran jaso omen zuen Azkuek berea, eta handik urte dezentera, testu eta musika bera entzuteko aukera izan omen zuen, oraingoan Errezilen. Alabak kantatu zidan melodia, aldiz, ez dut inon jasota ikusi.
2010
‎Asmatutako fikzioa errealitate bihurtuko zaion beldur idatzi ohi du idazleak. Eta idazle horrek, Allendek, alaba Paula izango din handik urte batzuetara, Madrilgo ospitale bateko zaintza berezietan, gorputzean preso atzemango duen koman. Eta ezin duela idatzi esango din orduan idazleak, zerbait hautsi zaiola barrenean, ez dakiela inoiz gauzako ote den ostera barre egiteko, zerbaiten alde jarduteko; begitartea bizipozez argituko ote zaion berriro.
‎Nere ikasketak Bergamon amaitu eta handik urte askora, Vatikanoko Irratian nengoela, nire kazetaritza profesionalean beste esperientzia bikain bat izan nuen: Italiako RAIk antolaturik eta munduko Irrati eta telebistetako laurogei partaide ingururekin, urtero, astebete irauten duen Prix Italia izeneko sariketa bat egin ohi da.
‎Mundu guztiak eta bakoitzak, jo eta ke, ikaragarrizko lana egin zuen. Zorionez, handik urte batzuetara, Bilbok beste itxura bat zeukan, parte zaharrean batez ere. Aipagarria benetan garai hartan agertu zen gure herria.
‎Oraindik orain izendatutako gotzainen artean, hutsegite nabarmen batzuk egin dira. Austrian Vienarako 1986an Hans Hermann Groër gotzaina izendatu zuten; eta handik urte batzuetara baita kardinal egin ere. Baina 1995ean Vatikanoak Vienatik kanpora bota zuen, haren aurka handiak zabaldu baitziren.
‎Medellinen, gotzainek, egiazko justizia eta bakea ezinbestekoak zirela aldarrikatu zuten. Asmo eta dotrina horiek, teoria bihurtu ziren handik urte batzuetara, Gustavo Gutiérrezek idatzitako TeologÃa de la liberación liburuan. Hau dela esan daiteke, askapenaren teologiaren lehen pausoetako bat.
‎Lan hauetan proba handiak jasan zituzten batzuek, baita beren osasunean ere. Hortik aurrera, handik urte batzuetara ere, batzuek apostolutza honetan jarraitu zuten, jesuita gisa, beren hezkuntza osoa burutu ondoren. Krisialdiak ere sortu ziren, ez baitzen ezkontzen erraza jesuita bizimoduan funtsezkoak ziren ohiturak errespetatzea eta langileen antzera edo langileen auzo eta etxebizitzetan bizitzea jesuitengandik urrun.
‎Bigarren une larria handik urte batzuetara etorri zen. Pedro Arrupek Jesusen Lagundiaren zuzendari orokor kargua utzi nahi zuen, konturaturik guztiak, eta Joan Paulo Bigarrena bereziki, ez zeudela berarekin ados, eta zuzendari orokor gisa 15 urte bete ondoren, bazela ordua beste bat aukeratzeko.
‎Eta baita horrela egin ere. Baina handik urte betera, Asiatik bueltan Erromara zetorrela, 1981eko abuztuaren zazpian, buruko tronbosia izan zuen. Aireportutik erietxera eraman zuten.
‎Romero tiroz hil eta handik urte batzuetara, 1996an, Joan Paulo II.a joan zen bisitan El Salvadorrera. Badakit ondo, Romero gotzainaren hilobia katedralean ikusi nahi zuela eta bertan otoitz egin nahi zuela.
‎Sancta sanctórum de la opinión influyente madrileña gisa definitu zuen Oda inacabada oroitzapenen liburuan (Bartzelona, RBA, 2008), Los espejismos de Madrid izeneko atalean. Ibarretxe Lehendakaria foro hartara joan zen pedagogia egin nahian; Pasqual Maragallek ere hala egingo zuen handik urte betera. Ez ziren urte gozoak.
‎En este dÃa llegaron a la Ciudad de Pamplona. Eta nik uste, handik urte betera, 1748ko Inozente Egunerako, alde aldera, kanpoan zirela Nabaz ez beste hiru akusatuak. Dena dela, Berdabioren familiako kontuak izeneko sailaren akaberan ikusiko duzu, Joseph Echagaray behintzat, kartzelatik aterea izan zela.
‎Osabak kontu polit horiek erdara hutsean idatzi, eta handik urteren burura, gauza beratsua jaso zuen iloba Joan Marik euskaraz, 1967an, Usandizaga diskoetxean egindako grabazioan: " Diru paltsua egiten zuala ta, iltzeko sententziya eman diyote Goizuetako lapurrari.
‎Dia 25 de Diziembre salieron de esta Villa con los reos. Eta handik urte betera, hara zer esaten duen Juan Antonio Nabaz zubitarrak, Iruñekotik Orango presondegira abiatu aurretik [135]: que la prision fue a mediado poco mas o menos del mes de diziembre del año pasado de 1747 Alde aldeko kontuak dira, baina hamar hamabot egun Goizuetako kartzelan preso egonak zirela ezin uka.
2011
‎sukaldeaz arduratzen zen, baratzeaz, lorategiaz, oiloez, gaixoez, etxeko martxa guztiaz, izeba eskolan zen bitartean. Hainbesteraino indarberritu zen ze handik urte batzuetara, aitari, berriro elkarrekin bizitzea proposatuz etorri zitzaionean honela esan baitzion:
‎Arrasateko erreketaren ondoren izan zen sententzia bat, ustez ekintza hartako errudun zirenak kondenatzen zituena, baina ez zen sekula aurrera eraman sententzian ezarritakoa, Gaztelako erregeak barkatu egin baitzien zigorra handik urte batzuetara. Oñeztarren mendeku gosea, ordea, ez zen amatatzen, eta hiruzpalau lagun elkartzen baziren, gutxi behar izaten zuten harropuzkeriaz arerioa zirikatzeko.
‎Eta hori Antonio Machadok ere bere poema batean, berrirakurtzen aritu naiz eta poema izugarri batean jasotzen du. Emaztea hil zitzaionean, oso gaztea zen Leonor, 17 urterekin, handik bizitu zuen bere barne prozesua eta handik urte batzuetara poema bat idatzi zuen, Baezan zegoela, izugarria, horri buruz. Esaten du gutxi gorabehera:
‎Eta utzi nuen eta behin betiko geratu zen. Eta gero, Imanol Lartzabalek, handik urtetara, esan nion: " hi, hire kantaldietan hori kantatu izan duk eta nondik atera duk hik hori?"; eta" ba Loiola irratiko grabazio batetik".
2012
‎Lehenago, gaztaroan esan litzateke?? ideologia komunistako alderdi txikiren batekoa izan zen eta handik urte batzuetara UPNko atea jo zuen. Ez da halako bidea egin duen bakarra inguruan.
‎Adibide batek balio dezake: frantsesak izan ziren –Frigidaire markakoak– Donostian sartu ziren hozkailu lehenak, eta etxe oneko donostiar chic aberatsak frigidaire deitzen hasi ziren handik urte batzuetara donostiar arruntentzat frigorÃfico frigorifikua izango zenari. Carmeni dagokionez, ez zion sekula utzi hozkailuari frigidaire deitzeari, ezta erretiroa hartu zuenean ere.
2018
‎Seguru al dago berori lehorte garaikoa izan zela azken kometa? Ezbeharra ekarri zuen uholdeaz oroitzen gara handik urteetara, baina ez uzta oparoa bideratu zuen euri sarriaz. Erregeren erantzunak barruko gibelak estutu zizkidan:
‎Jauregiko axeterrak ekarri zituen kapitainak, musde Dexesen gorpua ahal zuten txukunen aton zezaten. Axeter batek handik urtetara aitortu zuenez, artile kiribildua sartu zioten sudur zuloetan. Asunaren zukuz igurtzi zizkioten betondoak, argizariaren zurbiltasuna gal zezaten.
2019
‎Hori bai, handik urte batzuetara, izan nuen haren zerbait berri: nonbait, Tolon eko kartzelan Moironen portaera ereduzkoa berriro ere enperadoreari ohartarazia izaki, presondegiko zuzendariaren zerbitzari gisa omen zebilen enplegatua.
‎Arrietak orain hogeita hamar urte Hadrianoren oroi  tzapenak itzultzen egindako ahalegin hartako" askoz ere gehiago" hori garbiago ikusten da handik urte batzuetara: Arrietak beste eskarmentu batekin –berea, euskararena, irakurleona– itzuli zuen Prousten Denbora galduaren bila saileko Swann enetik.
2020
‎Kanpotik entzuten nuen barruko gizonezkoen berbaroa". Orduantxe ikusi zuen Manuelak lehenengoz handik urte gutxira euren galbidea izango zen lantegi ezkutu hura. " Hamazazpi urte bete nituen egunean, lantegiko atean mutil gazte bat ikusi nuen, Martin Arana.
‎Zer nolako tratua emango zioten nire lagun astakirten haiek! Konpondu nuen arren, hortik aurrera ez zen behin ere lehengo moduan ibili eta handik urte betera edo, aldatu egin behar izan nuen.
‎Eta, halere, leialtasunaren aipamenak iradokitzen du poetak bere fatalitatea onartzen duela; alegia, saihetsezina zaiola leialtasun hori. Ildo horretatik, sintesi argia eskaini zion M. A. Gorostiageri handik urte askora: " Amodioan bezala izango litzateke [aberriarekiko sentimendua ere], hasieran apasionatua, gero urratua, eta azkenean beharbada leiala.
2021
‎Gure arbasoen hezur metatuak gordetzen zituen lur hark ez zuen toki gehiago hilerrian, eta zementuzko nitxoak eraikitzea erabaki zuten. Haatik, datuek iragartzen zuten handik urte gutxira kanposantuan berriz ere gainpopulazioa gertatuko zela.
‎–Ignazio zintzo hutsa zen. Tasiok nahi zuena egiten zuen, harroputz jokatzen zuen, batez ere handik urte batzuetara, telesaioen bidez ospea bereganatzen hasi zenean. Tasio oso promiskuoa zen, Gasteizko neska guztiak begira edukitzen zituen Aldapako tabernetara sartzen ginenean, nahi zuenarekin joan zitekeen gau batean bai eta hurrengoan ere bai.
‎–Urte batzuetatik aurrera bai. Hildakoa beste mundura joan eta handik urte batzuetara esan nahi dut. Haren espedientea edo sententzia judiziala sarean egon daiteke, bai.
‎–Bai, David, dena oso arraroa da, eta aitortzen dut zuri sinesteko amorratzen nagoela –alabari begiratu zion–, bioi sinetsi nahi nizueke. Baina ez ahaztu badakigula kar  tzelara sartu eta handik urte batzuetara hil zela, hiesaz. Alkateak berak jakinarazi zigun guztioi bere garaian.
2022
‎Denek txalo jo zuten nik izan ezik, jauna, zeren uste dut Catalina han ikusteak, guk bakarrik ikusten baikenuen polit, beraren manerengatik, beraren buruarengatik, bera han negarrari eusten ikusteak, uste dut horrek konturarazi ninduela herri honetako nire azken egunak bizitzen ari nintzela. Ziurtasuna izan nuen, jauna, nire herrena entzun eta ikustean, bizitzen ari nintzen guztia beste leku batetik oroituko nuela handik urte batzuetara, joan eta itzuli ez zenaren nostalgiarekin. " Zer dun, Lea?"" Ezer ez, Javier, mundua akabatzera doala eta, egia duk, ez gaudek prestatuta."
‎Montesquieu hil eta handik urte askora, Caiher izeneko zazpi tomo handi argitaratu zituzten haren pentsamendu labur, ohar eta apunteekin. Bizitzan zehar argitaratutako lanen neurriko maila dute, eta bertan jasotako testu gehienak daude girotuta Montesquieuk landutako alor intelektualekin (justizia, gizarte zibila, demokrazia...), baita Montesquieuk landutako literaturarekin ere:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia