2015
|
|
Baliteke ni oker egotea eta guztiok gauza bera esatea; hala ere deabruak hortik engainatu nahi izan ninduela ikusi dut, eta hain nago eskarmentua hartua, non, askotan esan badut ere, berriro hemen zuei esatea erabaki baitut, horretan arreta handiz ibil zaitezten; eta begira, kontrakoa esan diezazuenari ez sinesteko esatera ausartzen naiz. Eta beste lekuan egin nuen baino argiago aditzera ematen saiatuko naiz; izan ere, beharbada norbaitek honetaz idatzi badu, berak esan zuen bezala, luze eta zehatz azaltzea egoki litzateke; eta handi handika esateak hainbeste ulertzen ez dugunoi kalte
|
handia
egin diezaguke.
|
|
Nik badakit badela zertan beldurrik izan kasu honetan, eta ezagutzen ditut nahiko nahigabeturik naukatenak eta ikusi dut esaten dudana, hainbesteko maitasunez adiskidetzat eman nahi izan zitzaienagandik eta hori egintzekin erakutsi nahi zienagandik urrundu zirelako. Esan eta esan ari naiz ez jartzeko arriskuetan, deabruak ahalegin handiagoak egiten dituelako arima hauetako bategatik, Jaunak mesede hauek egin ez dizkienengatik baino; kalte
|
handia
egin diezaioketelako beste batzuk berarekin batera eramanez, eta baliteke mesede handia egitea Jainkoaren Elizan; eta Haren Maiestateak berariazko maitasuna diela ikustea baino besterik ez balitz ere, nahiko da deabruak eginahalak egiteko gal daitezen; eta horregatik eraso latzak izaten dituzte eta, galtzen badira, beste batzuk baino are galduagoak izaten dira.
|
|
Oi haragiaren maitasun gehiegiak, hain aita katoliko eta buru argikoarenakizan arren, halakoa zen izan ere, eta ez zen ezjakintasuna? kalte
|
handia
egin ziezadakeen! Gau hartan paroxismo batek jo ninduen, koman zentzurik batere gabe lau egun edo eduki ninduena.
|
|
Sukaldariak ea zertarako frijitzen zuen galdetu zion. Berak jateko, erantzun zion, eta horrela egin nahi zuen, eta priorea oso axolagabe eta kalte
|
handia
egin ziezaiokeen.
|
|
Hala ere, haiek erresistentzia jarriko duten gauza ez agintzea priorearen esku dago, haiek ez dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta hitzez eta egitez aditzera emanez. ...udimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi egin ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte
|
handia
egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten irudipenak izango dituzte. Kontuan izan ez dezatela jan arrainik, gutxitan baino; eta barauei dagokienez ere, gainerakoenak bezain etengabeak ez daitezela izan.
|
|
gorputzeko ahultasun handitik edota, askoz ere txarrago dena, irudimenetik. Izan ere, zoro bat, zerbait burutara datorkionean, bere buruaren jabe ez denez gero, eta barreiatu eta beste ezertan pentsatu ezin duenez eta hura handik ateratzeko arrazoirik ez denez, bere arrazoiaren jabe ez delako, horrela gerta daiteke hemen ere, hemengoa zorotasun gozoa bada ere, edota malenkoniazko umorea badu, kalte handi
|
handia
egin diezaioke. Nik ez dut aurkitzen arrazoirik ona izan daitekeela esateko, arima Jainko berberaz gozatzeko gai baita.
|
|
Hemen gure Jaunari gomendatu diogu hura eta gure monasterio guztietan egin zaizkio ondrak, eta ez duela gehiago itxaroten dut Haren Maiestateagan. Ahalegin
|
handia
egin beza berorrek nahigabe hori bihotzetik kentzen. Kontuan izan, betiko bizia dagoenik gogoratzen ez dutenen ezaugarri berezia dela biziko direnengatik, hemengo miserietatik irten direnengatik, halako sentimendua agertzea.
|
|
2 Egia esan, nirekin hara joan zirenengatik ez dut nik pena handirik; poza bai batzuetan, deabruak egiten dien gerra honetan irabazi handia lortuko baitute. Hor sartu direnengatik, berriz, nahigabez nago, gelditasunari eta Ordenako gauzak ikasteari ekin behar ziotenean, dena egoezina sortu sortu zaielako; horrek, berri berriak direnez gero, kalte
|
handia
egin diezaieke. Jaunak konpon beza.
|
|
4 Berorren aitatasunak dioenez, niri harengan gertatzen zena ager balitzait ere, ez naiz hain arina, hori dela-eta, halako aldaketa
|
handia
egin dezala nahi izateko, ezta nahi hori berari komunikatzeko ere; bada, Jainkoari eskerrak, pertsona askok irakatsi didate zer balio eta sineste eman behar zaien gauza horiei, eta ez dut uste aita Salazarrek horri kasurik egingo zionik, gauza horretan hori baino gehiago ez balego, bera oso argia baita.
|
|
2 Berorren gutunari erantzuteko gogo handia dut, eta egiaz orain da horretarako aukera; horrek gaitz
|
handia
egin diezadake, oso nekatua nagoelako, eta baita honetan luzatzera eraman ere. Asti gehiago izan arte ez idaztekotan nengoen, baina berorren gutun guztiak hartu ditudala jakin dezan idazten diot; Oso ziur datoz hona.
|
|
2 Adimen argidun bat, gauza onera zaletzen hasten bada, hari atxikitzen zaio kementsu, ziurrena hura dela ohartzen delako; eta espirituarentzat onura handirik ez dakarrenean ere, aholku onerako eta beste gauza askotarako onura dakar, inor nekarazi gabe. Adimen argirik ez badu, ez dakit nik zer onura ekar diezaiokeen komunitateari, eta kalte
|
handia
egin diezaioke.
|
|
Aditzera eman iezaguzu, ene Jainkoa, ez garela argitzen eta esku hutsik gatozela, eta barka iezaguzu zure errukiagatik. Egiaz, Jauna, (bada, gauza guztiak bukatzen dira eta zigorra betikoa da) ez dut ikusten ezer, hain mesede
|
handia
egin diezaguzun zure aurrean jartzea merezi dezakeenik, eskatzen dizun bitartekoa izan ezik.
|
|
Nik uste dut on handia egiten duela aitor entzulea maitatzeak, santua eta espirituala bada, eta nire arimaren onerako biziki saiatzen dela ikusten badut; izan ere, gure ahulezia hain handia izanik, batzuetan asko laguntzen digu Jainkoaren zerbitzurako gauza handiak burutzen. Esan dudan bezalakoa ez bada, berriz, hemen dago arriskua, eta kalte handi
|
handia
egin dezake berak maite dutela igarriko balu, eta oso itxita dauden etxeetan besteetan baino askoz handiagoa. Zein den ona antzematea zaila delako, arretaz eta kontu handiz ibili behar da.
|
|
Hemendik etorriko da bekatu oso larriak aitortu gabe uzteko tentaldia, barruko bakea galtzeko beldurrez. Oi, ene Jainkoa, zein kalte
|
handia
egin dezakeen hemen deabruak eta zein garesti ordaindu behar dituzten estura eta ohorea! Aitor entzule bat baino gehiagorekin tratatzen ez dutelako, erlijiotasun handia eta monasterioaren izen ona lortzen dituztela uste dute, eta hemendik antolatzen du deabruak arimak harrapatzeko bidea, beste inondik ezin duelako.
|