Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Ximurraren aferen oparoaldiaren lekuko zen delako muntadura, sobera ere seinalatzen baitzen, tamainaz eta egikeraz, aldameneko lantegi tikiagoen artean. Kanpo aldetik hesirik edo zerrakurarik gabea, metalezko pertsiana handi bat zuen sarrera bakar. Hura beheititua zen, baina ez osoki:
2002
‎Honek egin zièn bisitan –bikoteak Alpujarretan hiru urte bete eta berehala–, horixe frogatu baitzuen. Eta Sergio eta Sara irritsu batzuk erakusten zituèn argazki handi bat zuen oroigarri, gurasoen etxeko egongelan jarria, huraxe balitz bezala, halaber, haien aurkako argudio behin betikoa: " Horra hor, aita, eta horra hor, ama, zorionaren irudia, egutegi batean erakusteko modukoa...!"; baina Karmele gurasoei halako zerbaitekin ateratzen zitzaienean, amak muturra okertzen zuen, keinu harekin esan nahi balu bezala," hori ezinezkoa dun, ikusiko dun nola okertzen diren, halako batean, gauzak...", aita isilik geratzen zen bitartean, beti bezala.
2004
‎Saihetseko zauria pol pol nabaritzen nuen, minik gabeko taupada sorretan, Lantzaren seinaleari erantzunez. Belarri artean ere pilpira sor bat entzuten nuen, buru barnean bihotz handi bat banu bezala. Eta taupadak azkartu egin ziren, gorgarriak izateraino... eta orduan Lantzaren Ahotsa entzun nuen.
‎Horrela izan da azken lau urteetan eta horrela izan luke gaur ere, orain dela sei hilabete Lady Anna, gurpil bakarreko bizikleten erregina, zirkuan sartu ez balitz. Dena aldatu da Nadiarentzat emakume eder hori zirkuan sartu denetik, eta gaur konturatuko da Aleksander gauzak aldatu egin direla, arratsaldean Nadiaren musurik gabe abiatuko delako eszenatokira, Nadiaren bedeinkaziorik gabe igoko delako sokatik gora trapeziora, eta buru gainean galdera ikur handi bat duela egingo duelako hegan zirkuaren kupulatik metro gutxitara, galderaren erantzuna Lady Anna dela susmatu barik.
2007
‎Sukaldean sartu ginen. Leiho handi bat zuen, patiora begira. Leihoa ireki nuen.
2008
‎Areto kapitularra espazio paralelepipediko aski lekutsu bat zen, non baitzeuden mojen jarlekuak, apaingarririk gabekoak eta bi ilara errektangularretan banatuak, ilara bat gorago eta bestea beherago; edo esan daiteke, halaber, jarlekuek bi errektangulu zentrokide osatzen zituztela, irekiak alde batetik, non baitzegoen zurezko beste egitura bat, erdian ongi landutako besaulki apain eta handi bat zuena eta errektanguluaren laugarren aldetzat har zitekeena: esan nahi baita hantxe zeudela mojak eta aita espirituala, haiek beren jarlekuetan eserita eta aita karmeldarra bere besaulkian, batzarburu.
‎Regina Aldasorok pena handi bat zuen, nekez ahatz zezakeena: nola ahaztuko zuen, bada, aitak bizitzaren azken orduan arbuiatu zuen-eta!
‎Gosaria bukatu nuenean Squireak ohar bat eman zidan John Silverri Katalexuaren entseinara zuzendutakoa, eta tokia aise aurkituko nuela esan zidan baldin eta moilek osatutako lerroa jarraitzen banuen, entseinatzat letoizko katalexu handi bat zuen tabernatxora heldu arte. Pozik ekin nion bideari itsasontziak eta itsasgizonak hobeto ikusteko aukera berri hura zela-eta, eta jendetzaren artetik, gurdi eta fardel artetik pasatu nintzen, joan etorri handia baitzegoen une hartan kaian, bilatzen nuen taberna aurkitu arte.
‎Areto kapitularra espazio paralelepipediko aski lekutsu bat zen, non baitzeuden mojen jarlekuak, apaingarririk gabekoak eta bi ilara errektangularretan banatuak, ilara bat gorago eta bestea beherago; edo esan daiteke, halaber, jarlekuek bi errektangulu zentrokide osatzen zituztela, irekiak alde batetik, non baitzegoen zurezko beste egitura bat, erdian ongi landutako besaulki apain eta handi bat zuena eta errektanguluaren laugarren aldetzat har zitekeena: esan nahi baita hantxe zeudela mojak eta aita espirituala, haiek beren jarlekuetan eserita eta aita karmeldarra bere besaulkian, batzarburu.
‎Regina Aldasorok pena handi bat zuen, nekez ahatz zezakeena: nola ahaztuko zuen, bada, aitak bizitzaren azken orduan arbuiatu zuen-eta!
2009
‎hil egin behar nuela amestu nuen. Gizon batek hil egingo nintzela esaten zidan, sabelean harri handi bat nuelako. Harri hori atera ezean, hil egingo zara esaten zidan, baina harri hori ateratzeko, hil egin behar duzu.
‎–Haurra ez beste edozer da haurra: besorik ez du eta hanka bakarra du, eta okerragoa dena, azazkal handi bat du burutzat?. Hobe, bai, isilik egotea, ohiko inertziei helduta, badaezpada?!
‎..., urrats batera baino ez, halako moduan, non bere burua bi aldiz babestuta ikusi baitzuen, ausaz, izebaren hurbiltasuna beste babes mota bat balu bezala; eta hitz batzuk zituen ezpainetan, esan ez esan, susmoa baitzuen munduko babes guztiak ez zirela aski izango aitaren balizko erreakzioa, Domingoren beraren aurkakoa, eragozteko edo hari aurre egiteko; baina Domingok, bere baitaren baitan, errabia handi bat zuen, aldi berean, haren begiei bertatik bertara so eginda, edonork aitortuko zuen halako su berezi bat zeriela, ezin izan zitekeena amorruaren adierazpena baizik?, errealitatearen pertzepzioa zailtzen ziona eta arriskua gutxiesten; hain zen biribila, bestalde, burura etorri zitzaiòn esaldia?! Eta urradura bat zuen bere urguiluan, gainera, anai arrebek barre egin ziotelako, aitaren kontsentimenduarekin, hori bai; eta patinik gabe gelditu zen, hori okerrena, ez ezkerrekorik ez eskuinekorik?
‎..., urrats batera baino ez, halako moduan, non bere burua bi aldiz babestuta ikusi baitzuen, ausaz, izebaren hurbiltasuna beste babes mota bat balu bezala; eta hitz batzuk zituen ezpainetan, esan ez esan, susmoa baitzuen munduko babes guztiak ez zirela aski izango aitaren balizko erreakzioa, Domingoren beraren aurkakoa, eragozteko edo hari aurre egiteko; baina Domingok, bere baitaren baitan, errabia handi bat zuen, aldi berean –haren begiei bertatik bertara so eginda, edonork aitortuko zuen halako su berezi bat zeriela, ezin izan zitekeena amorruaren adierazpena baizik–, errealitatearen pertzepzioa zailtzen ziona eta arriskua gutxiesten; hain zen biribila, bestalde, burura etorri zitzaiòn esaldia...! Eta urradura bat zuen bere urguiluan, gainera, anai arrebek barre egin ziotelako, aitaren kontsentimenduarekin, hori bai; eta patinik gabe gelditu zen, hori okerrena, ez ezkerrekorik ez eskuinekorik... ez halabeharrez, beharbada, orduantxe piztu baitzitzaizkion, menturaz, irudizko patin batzuk irudimenean, ezkerrekoa eta eskuinekoa, biek ala biek Domingori agindu bera ematen ziotela:
‎" Haurra ez beste edozer da haurra: besorik ez du eta hanka bakarra du, eta okerragoa dena, azazkal handi bat du burutzat". Hobe, bai, isilik egotea, ohiko inertziei helduta, badaezpada...!
2010
‎Meyer jauna, bestela, Bavariako hiri batean jaio zen, Munichetik ez oso urruti, familia aberats batean. Aita AEGko ingeniaria zuen, soldata handi bat zuena, eta ama, prusiar armadako komandante baten alaba. Haien arteko harremanen fruitu, bi seme:
‎Meyer jauna, bestela, Bavariako hiri batean jaio zen, Munichetik ez oso urruti, familia aberats batean. Aita AEGko ingeniaria zuen, soldata handi bat zuena, eta ama, prusiar armadako komandante baten alaba. Haien arteko harremanen fruitu, bi seme:
2011
‎jakin bazekien, ondorioz, gizonak ez ziola sinpatia handirik, parez pare egokitzerakoan aitzina egiten baitzuen hark, begiak ere aitzina begira, edo bertze aldera jiratzen zituen, Atilanoren presentziak halako indiferentzia bat eragingo balio bezala, lehen kasuan, edo berezko arbuio bat, bigarrenean; egia da Onofrereren itxura ezin zakarragoak halako karga negatibo bat eransten ziola Atilanok izan zezakeèn perzepzioari, baina berak. Atilanok? ez ote zituen bizitzan gizon emakume itsusiak ezagutu eta ezagutzen, berarekin gerran ibilitako lagun batzuk ere ezin erran Rodolfo Valentinoren leinukoak zirenik??, bihotzean errubi handi bat zutenak taupaka. Halako eran, non, pertsona haiei beti ateratzen baitzitzaien barrutik zerbait, itsustasunaren erreinuan dir dir berezia egiten zuena:
‎Uroilo arra errekan gora dator, indar eginez uraren korrontearen aurka, mokoan orbel handi bat duela. Hosto zabal bat da, plantano arbolaren hostoa (gure zaharrek esaten zuten moduan).
‎Rotring ekin paperean marraztutakoa plastikora pasatzen zuten tinta txinatarra erabiliz. Baina arazo handi bat zuten: tinta txinatarra barreiatu egiten zen plastikoan.
‎Zuzendariak oso burugogorra izan behar duela ere azpimarratu du, Uribek zioen gisan oztopoen gainetik istorioaren alde borrokatzeko. . Nik asko gozatzen dut, iruditzen zaidalako film bakoitzarekin pribilegio handi bat dudala eta beraz ahal dudan bezain ondo egiteko ardura daukat. Exijentzia eta disfrutatzea, horiek nire gakoak?.
‎Biak geratu ziren gizon beltz bati begira, lihozko galtzazpi zuriak zeramatzala, amorratu beharrean lasterka soro zurixketan barrena, eskuetan zatar paperezko pakete handi bat zuela. Josephineren gizon beltza txikerra zen, inurria bezala distiratuz zihoan ihesi.
‎Gizon beltzaran bat etorri zen monokulo batekin, gero lehengusu Laurie lagun ba tekin, eta gero Laura, gixon txiki, orindun, gorbata okerreko batekin. Gero, gizon zahar samar batek, lodia, buruan soilgune handi bat zuena, berari programa hartu eta ahopean esan zuen:
‎–Etxebizitza handi bat du Charlottenburgeko auzoan. Baina orain ez dago bertan.
‎–Arazo handi bat dut, erran zion, idazmahaiaren aurrean eseriz.
2012
‎Ezin gara nahi dugunean desagertu. Ardura handi bat dugu gure bezero eta enplegatuekin.
‎Abandonatutako eraikin hura zaharberritu eta bertan bizitzen hasi ziren dozena bat lagun. Baratze handi bat zuten eraikinaren atzealdean eta barazki eta fruta gehienak handik lortzen zituzten. Bestelakoak auzoko merkatuan erosten zituzten.
‎Motor baten zarata entzun da leihotik eta Alaznek burua atera du. Atzealdean latoizko kutxa handi bat duen motor batean etorritako mutil gazte batek etxeko tinbrea jo du, bandeja moduko bat eskuetan. Motorraren kutxan,. Pollos, paella y comida casera?
‎–Hondarganen bertan, kalean, ez. Krutziaga bidean gora, muino hartan bada etxe handi bat, palmondoak eta sekuoia handi bat dituena. Ba, horretxen aurrean dagoen etxea da gurea, zera... alokairuan hartu duguna.
‎Azkenean, animaliak harrapatzeko lurrean zulo bat egitea erabaki nuen. Horretarako zenbait zulo egin nituen ahuntzak jatera joaten zirela ikusi nuen zenbait lekutan, eta zuloak estaliz nik egindako hesi batzuk jarri nituen, gainean zama handi bat zutela. Zenbaitetan garagar eta arroz buru lehorrak jarri nituen, zuloa egin gabe, eta erraz ikusi nuen, aztarnei begiratuta, ahuntzak han sartu zirela eta aleak jan zituztela.
‎Han ogia eta mahaspasa sorta bat eman nion jateko eta ur pixka bat, lasterketen ondorioz premia handia izango zuela iruditu baitzitzaidan. Bizkortu zenean, keinuak egin nizkion etzan eta lo egin zezan, eta horretarako arroz lastozko pila handi bat nuen lekua erakutsi nion, gainean tapaki bat eta guzti zuena eta batzuetan nik ere lo egiteko erabiltzen nuena. Eta, beraz, izaki tamalgarria han etzan eta lo geratu zen.
‎Hondartzara iritsi orduko, lehenik eta behin beste txaluparaino lasterka joan ziren, eta erraz igarri nien ezuste galanta hartu zutela txalupa tresnagabetua aurkitu zutenean; lehen esan bezala, barrua hutsik eta azpian zulo handi bat zuela.
‎trabes handi bat duela berorren alde egin.
2013
‎Eskolatik bere umeak noiz irtengo zain zegoen. Argentinako bandera handi bat zuen jolasleku erdian eskolak. Eta Kimuri ia surrealista iruditu zitzaion ume beltzaran eta borobil horiek Buenos Aireseko ume ilehori eta poloniarren bandera berdinpean nazionalizatzea.
‎Batzuetan argazkilaria etorri ohi zen etxera bere dagerrotipo astunekin, baina gehienetan hildakoa eramaten zuten argazkilariaren estudiora, merkeago ateratzen zelako. Hildakoek abantaila handi bat zuten argazkiak egiteko orduan: ez ziren mugituta ateratzen.
‎Askotan, tailerra zuen beste lagun batekin elkartu eta motoak konpontzen aritzen ziren. Gogoan dut behin mendira joan zela bere motorrean eta itzuli zenean besoan erredura handi bat zuela. Motoa erori eta erre egin omen zitzaion».
‎Tarekek aurrea hartu zien, eta momentu batez Amaiak laguna galtzeko beldurra izan zuen. Baina erraza zen Tareki jarraitzea, buruan artilezko txano arrosa zeramalako, puntan ponpoi handi bat zuena. Hamar minutuz gutxienez egin zuten korrika, eta Amaia gehiago ezin zuela pentsatzen hasia zenean, Tarekek parke baten hesia zeharkatu zuen, Leilak gauza bera egin zuen, eta Amaiak hesia igaro zuenean han topatu zituen bikiak, gerria okertuta eta arnasestuka, baina geldi, azkenean ere.
‎Amaiak inoiz ikusitako enparantzarik handiena ote zen galdetu zion bere buruari. Zutabe handi bat zuen erdian, oinarrian brontzezko lau lehoiz inguratuta. Urtebetetze kandela erraldoia ematen zuen, baina sugarraren tokian gizon baten estatua zuena.
2014
‎Hurrengo eguneko arrats trinko eta eguzkiz blaituan, itsasoko orban bat uharte berde eta gris bihurtzen hasi zen haien aurrean; itxuraz, granitozko labar handi bat zuen iparraldeko muturrean, hegoalderantz makurtzen zena milia bateko zuhaizti eta belardi bizi batean, nagiki olatuen artean galtzen zen hondartza bateraino. Arditak, aulkirik gogokoenean eserita, Aingeruen matxinadako azken orrialdea irakurri, liburua kolpe batez itxi eta begirada goratu zuenean, miresmenezko oihu txiki bat egin zuen, eta Carlyleri hots egin zion, zeina umore txarrean baitzegoen karelean.
‎kamaina bat; kanpainako bi aulki; Martini Henry eskopeta kargatu bat, txoko batean zutik; mahai txiki bat, eta lema bera. Aurrealdean, ate handi bat zuen, eta alboetan, leihatila zabal bana. Horiek denak beti zabal zabal egoten ziren, jakina.
‎Sentitzeari utzi dio Leirek. Putzu handi bat du barruan. Aterik gabeko gela irekia.
2015
‎Lagunari mundu lirikoan zorte handirik egokitu ez nonbait, baina Pariseko operako zuzendaritzan postu garrantzitsu bat lortu zuen urteen poderioz. Ez zuen inoiz abesten, apenas agertzen zen berak kudeatzen zituen espektakuluetan, baina bulego handi bat zuen Bastille plazan bertan, eta inoiz ikusi ez genuen duplex inbidiagarri bat 18 arrondissementean.
‎Whiskya, armagnaca, cognac ona, denetarik zuen. Ma haia zihoan gero, luzea eta sendoa, kalera ematen zuen leihate handi bat zuelarik atzealdean. Hormetan Warholen eta Magritteren pare bat erreprodukzio eder.
‎Begirada urduria sumatu zion bat batean bere begi irtenetan dantzan. Maleta handi bat zuen eskuan. Alde batera okertu zuen lepoa.
‎Aurreztutako diruarekin ordaintzen zuten Masek eta biek egunean otordu bana tabernan, baina, lotarako dirua xahutzea luxua zela-eta, aspaldian abandonatua zegoen etxe batean hartu zuten aterpe. Ez komunik, ez dutxarik, ez sukalderik, ez ur korronterik, ez argirik, ez berogailurik ez zegoen etxe abandonatu hartan, manta handi bat zuten eta aldamenekoaren hatsa, gauetan berotzeko. Hilabete osorako lana topatu zuten egunean hartu zuten Granadara iritsi zirenetik lehen dutxa, soroan.
‎–Bai, zeren guk gauza bat nahi dugu, baina ez dakigu gauzak irtengo diren guk nahi genukeen bezala. Bidenabar, borroka handi bat dugu AEBetan preso dauden bost kideengatik. Zuok, euskaldunok, ederki dakizue hori zer den, eta sentitzen dugun hutsunea ulertzeko zein izan daiteke zuek baino egokiago??.
2016
‎Emakumeak espainolen konkista garaia heldu baino lehen hemen bizi zen jendearen ezaugarriak ditu. Aitzinean padera handi bat du, eta bere esrrian taloei forma ematen zaien gisara.
‎Arrue ikerketa. Lehen Hezkuntzako laugarren mailako eta DBHko bigarren mailako ikasleak hartzen dituzte neurketarako, ISEI Irakats Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko erakundeak egiten duen ebaluazio diagnostikoa baliatuz, abantaila handi bat du ebaluazio horrek: bi maila horietako ikasle guztiek egiten dute; ez da laginen bidezko inkesta?.
‎Landutako hipotesiarekin aurrera egiteko, oztopo handi bat zuen Wegenerrek: ez zuen azaldu
2017
‎Esaten nuena, dohakabe handi bat nauk. Argi asko ikusten diat nire jakitate guztia ergelkeria hutsa dela.
‎–Zeren, hik badakik, nagusi, Jainkoa jaun handi bat duk, eta handitasuna funtsean horixe baita: barkatzea!
‎Labea ireki eta ogiaren erretiluari begiratu zion, gero makurtuta gelditu zen norbaitek eskailerak jaisten zituen bitartean. Jangelan barrena sentitu zituen oinak, gero joan etorriko atea zabaldu eta Luster sartu zen, substantzia bereziren batez egina zirudien gizon handi bat zuela atzetik, haren partikulek bata besteari edo eusten zien eskeletoari lotu nahi izan ez balute bezala edo lotzerik izan ez balute bezala. Bere azalak hila zirudien eta ilerik ez zuen; bera ere hidropikoa, pauso baldarra zuen, hezitako hartz batena bezalakoa.
‎Gazte tunisiarrak hip hop abeslari bat dirudi. Praka nasaiak, saskibaloiko elastikoa eta bisera handi bat ditu gainean. Ingelesa eta frantsesa ezin hobeki hitz egiten ditu, eta gutxi falta zaio ekonomia ikasketak amaitzeko.
‎Bakar bakarrik zegoen gela hartan eta izugarrizko buruko mina nabaritu zuen. Eskua minaren gunera hurbildu eta benda handi bat zuela antzeman zuen.
‎Auzoko fabriketako bat zen Indar, eta bertako langileentzako etxe sail bat zuten egina: lau etxe, erdian sahats handi bat zutela, eta aldamenean frontoi koxkorra eta futbol zelai txiki bat, kanposantuko paretaren kontra. Etxe sailaren buelta guztian, gainera, metro erdiko harresitxo bat, haien mugak markatu nahian bezala.
‎Bizkar biluzi eder bat daukat alboan. Atzo ez nintzen ohartu baina tatuaje handi bat du ezkerreko sorbaldatik bizkarrera bide egiten duena, sare baten gisakoa, baina ilunpetan ongi zer den bistaratu ezin dudana. Alboko mahaian ura daukat eta mugikorrari begiratuta goizeko bostak direla konturatu naiz.
‎Une hartan gainerako arratoiak harrapatzea zen gure lehentasun bakarra. Hozkailu handi bat genuen etxeko sotoan. Txuletak eta pizzak atera eta morroi hura sartu genuen.
2018
‎Kontakizunean zehar desberdintasun hori aldika ondoez eta aldika harrokeria iturria da, baina protagonistak badu horren berri inplizituki legea eragile esplizitu gisa agertu baino lehen bere kontakizunean. Herculinek ez du zuzenean bere anatomiaren berri ematen egunerokoetan, baina Foucaultek Herculineren testuarekin batera argitaratutako txosten medikoek pentsarazten dute Herculinek ziuraski edo zakil txiki bat edo klitori handi bat zuela, aluaren lekuan «kale itsu bat» zeukala, medikuen hitzetan esateko?, eta, horretaz gain, ez omen zeukala bular femeninoen arrastorik. Badirudi isurtzeko nolabaiteko gaitasuna ere bazuela, dokumentu medikoetan ondo azaltzen ez dena.
‎Elkarrizketa hauek bainugelan izaten genituen, bera bainuontziko uretan etzanda eta ni ondoan, eskuetan xukadera handi bat nuela, aulki txiki batean eserita, ateratzen zenean bil zedin. Saint Gobain ispilu lantegirako lan egiten zuela kontatu zidan, eta bainuetxe batetik bestera ibiltzen zela ispiluen katalogoa erakutsiz.
‎Ondoren isilik egin zuen tarte bat niri begira. Beharbada Biarrizko Gran Plagen irudikatzen zuen bere burua itsasoan bainu bat hartzen, eta nik itxaroten nion ur ertzean, eskuetan xukadera handi bat nuela, uretatik ateratzean lehor nezan.
2019
‎Aste barruan Leioara ikastera joaten zen eta kuadrillarekin Essie Hollisen azken jokaldiez hitz egiten zuen. Baskoniako jokalariaren argazki handi bat zuen unibertsitateko karpetan itsatsita; Hollisen erretratua, orduko pegatina erreibindikatiboen ordez. Bere arreba atxilotuta ere, berak ez zuen manifestazioan parte hartu, ez zuen zerikusirik izan nahi mundu harekin.
‎Ama agertu zait ametsetan, eta pena handia ematen dit. Lo egon eta esnatu ezinik banengo bezala da[...] Zama handi bat dut. Denbora guztian, iruditzen zait hil egingo naizela.
‎Apirilaren 1a: Makur handi bat dut: ez dakit baliabiderik aurkitzen nire barrenean[...] Liova buru belarri dabil bere lanean eta etxaldearen administrazioan, eta, nik, berriz, ez dut inolako kezkarik.
‎apaizak eta medikuak. Apaizek abantaila handi bat dute, ez baitzaie kontsultarik ordaintzen; aitorlekuan, beharturik daude emakume elizkoien berriketa aditzera, erremediorik gabe; ahal dutenean, ihes egiten diete, emakume jainkojaleei?,, santujaleei?, baina fededunak moralaren bidetik eramateko betebeharra dute: betebehar hori are premiazkoagoa da emakumeak garrantzi sozial eta politikoa beretuz doazen heinean, eta Elizak haietaz baliatu nahi duen heinean.
‎Bidean, erregutu nion goxo tratatzeko[...] Nola iritsi nintzen hotelera, arrastorik ere ez. Gogoan dudan bakarra, gorputz guztia dardara handi batean nuela. Laguna saiatu zen ni lasaitzen, baina nik luze gogor egin eta gero lortu zuen.
‎baitira zenbait emakume, beste armarik ezean. Gizonena bezalako independentzia bat erdiesten duen emakumeak pribilegio handi bat du: norbanako aktibo eta autonomoekin ditu sexu harremanak, eta, beraz, norbanako horiek, gehienetan?
‎ni zurekin ezkondu nintzen, bai, baina zurekiko leial izateko bizitza osoan. Apaizarekin gertatu zitzaidana gertatu ostean, ordea, duda handi bat dut, ez baitakit lotan gelditu nintzèn igande hartan, Valerianak eraman ez ote ninduen bere ortura??. Txeferen barreak?!
2020
‎Kanpaina bat dela, sortutako tentsio bat dela, irakurketa baten beharra? Eta azkenik, beste sare handi bat dugu, kide zein lagun ditugun emakumeen sarea; bertara helarazten ditugu gure hausnarketa, proposamen eta gainerako informazioak. Bestetik, duela urtebete izandako kongresuan, bi konpromiso hartu ziren, biak bai ala baikoak:
‎Emmanuel Carrèrek hemezortzi urtez gezurraren pipiak bihotza jan zion gizon baten kasua kontatu zuen. Zuk lauzpabost urtez bizitza bikoitza eman duen gizon batena konta dezakezu, baina desabantaila handi bat duzu, gertakariak aspaldikoak direla?, erantsi nion. Orduan gaizki esaka hasi zitzaidan, bere kontra nengoela aurpegiratuz eta editore burua baino okerragoa nintzela eta gisakoak esanez?, gogoratu zuen Maiderrek.
‎Amets sakonean zegoen, eta begiak zimurturik behatu dio emakumeari: buruko hijab koloretsua eta oihal handi bat ditu soinean, aurpegia eta eskuak ez bertze guzia estaltzen dizkiotenak, eta haur ttiipi bat aldamenean, erdi lokartua. Modako aldizkari bat irakurtzen ari zen, baina zangoen gainean pausatu du Marieri telefonoa luzatzeko.
‎Luisa baino lehenago altxatu eta egongelara joan zen. Estalpera hurbildu eta bizikleta bat ikusi zuen, Martinen oinetakoak gurpilean bermatuta, begizta handi bat zuela eskulekuan. Segituan jo zuen begiz bere oinetakoen atzean panpina ilehori bat, begiurdina, kuleroak bistan uzten zizkion soineko motz batez jantzia.
‎Ohe handi bat zuen eta baita liburuz beteriko apalategi bat ere. Arte liburuak zirela ohartu nintzen.
2021
‎Zutik jarri, eskutik heldu eta abiatu ginen Leveque jaunaren etxerantz. Argazki denda handi bat zuen boulevardera begira, eta atzean atelierra deitzen genion estudioa eta laborategiak. Gainean, lehen solairuan bizi ziren Leveque jauna eta emaztea, ehun metro koadroko etxe handiegi batean.
2022
‎Handik gutxira, berriz, pinturan aditua den neure auzoko lagun min baten laguntzarekin –biok ere hiriburuko auzo berekoak gara: Garakilgoak–, De Chiricoren pintura metafisikoaren berri jakin nuen –De Chiricori buruzko liburu handi bat zuen, bere obraren erreprodukzio bikainekin–, eta, haren koadroak ikusita –baita Carlo Carrárenak ere: derradan, bide batez–, antzeko sentipena izan nuen:
2023
‎Isiltasunari atera nion distira, bere doinu eta bere neurri, eta, orain, zulo handi bat dut ahoan.
‎Baina ez du modurik harekin bakarrik egoteko, tarte bat egin eta kutxa zabaldu, eta karamelua eskaini, bihotzarekin batera. Gauean ez du begirik biltzen, eta egunaren barruan, inguruan beirate handi bat balu bezala sentitzen da; beiratea besoekin eta eskuekin jotzen du, eta isiltasuna handitzea baino ez du lortzen. Benantzi besarkatuko luke; beiratea desagertuko litzateke horrela.
‎Baina beste zerbaitek erakartzen du arreta: masailalboan pausatuta tximeleta handi bat du, urdin distirant kolorekoa, hegalak zabalik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia