2000
|
|
Gauza gehiago erants nezakeen. Ttipik panpina
|
handi
bat zirudiela, kasurako, telebista programa jasangaitzetan agertzen diren sabeliztun edo bentrilokuo asasinagarriek baliatzen ohi dituzten horietarik. Edo soineko traje italiarrean —bulego berean, astebete lehenago nirekin elkartzean zeraman bera— kopetatik eroritako odolak ildo bakarra utzirik zuela, jakaren lepoaren ezkerraldean.
|
2010
|
|
Animalia abisal
|
handi
bat dirudien Volskwagen Bora gris batek aurreratu ditu, Manuk zigarroa pizteko behar izan duen denboran.
|
2012
|
|
Hango xafletako batean ageri zen irudi guztiz berezi batek zur eta lur utzi ninduen. Denbora irudikatzen zuen, normalean egin ohi den moduan; baina, segaren ordez, begiratu arin batean pendulu
|
handi
bat zirudiena zeraman eskuan, antzinako erlojuetan ikusi ohi ditugunak bezalakoa. Arreta handiagoz begiratzera bultzatu ninduen zerbait bazuen, nolanahi ere, makina haren itxurak.
|
|
Belazea muino apalezko burute baten pean luzatzen da Bray eskualdeko larreekin atzealdetik elkartzeko, eta aldiz ekialdetik, lautada, emeki emeki igoz, zabaltzen doa eta begi bistatik galtzerainoko guztian hedatzen ditu bere gari soro horailak. Belar ertzetik iragaiten den urak bereizten ditu marra zuri batez belardien kolorea eta ildoena, eta landak, horrela, zabaldutako mantu
|
handi
bat dirudi, zilarrezko galartzu batez mendelturik belusezko lepoa duela.
|
2016
|
|
Atzeko partera azken begirada bota zioten eta tentazio baten eraginez, paisaia erabat aldatu zela ohartu ziren, haien deigarri. Hark, orain, baratze
|
handi
bat zirudien, zuhaitzez hornituta, haien adarretatik fruitu ugari zintzilik, inguruan abere libre bezain iheskorrak lasterka eta loreak, kolore guzietakoak, haien gizon emaztearen arteko amodioa suspertu nahian bezala. Baina esperientzia lekuko, hura lilura tranpati bat baizik ez zela iduritu zitzaien, sugez beteta, eta burua aitzinera emanik, beherako bidea hartu zuten, hantxet zagerizkien tentazio guziak bistatik galdurik.
|
|
Bestalde, erradiadoreetatik gure etxean aitak erotzeko modukoa deituko ziokeen beroa irteten zen (entzuten niola iruditzen zitzaidan!): etxe pribatu batekoa baino areago hotel
|
handi
batekoa zirudien beroa zen hura, eta izerditan hasi nintzenez, berehala soinetik berokia erantzi beharra izan nuen.
|
2017
|
|
Kiroldegiko harrerak leiho
|
handi
bat dirudi. Leihoa normalean irekita egoten da eta hara jotzen dute erabiltzaileek harrerako arduradunari zerbait eskatzera.
|
2020
|
|
Etxeko emakumeek ere paratu behar izan zituzten indarrak teilatu horretan, langileentzako otorduak prestatuz egunero. Baina lana baino gehiago, besta
|
handi
bat iruditu zitzaion hura Josefinari. Goizetan gazta pixka bat eta zahatoa ateratzen zieten gizonei hamaiketakoa egiteko, denek batera bazkaltzen zuten ondotik, eta arratsean berriz sagarno kupela ireki eta urte hartan hildako txerriaren urdai eta txistorrekin egiten zuten merendua, txiste eta bertso artean.
|
2022
|
|
Kanika eta bera, hezur eta mami. Kondenatuen mundu ikuskera du Lilik, bizitza kartzela
|
handi
bat iruditzen baitzaio. Kateatuta daudenen lokarriak arinduz lortzen du, sikiera, bere korapiloak zertxobait askatzea.
|
2023
|
|
Gaieté auzoan bizi zen hura ere, eta sarri joaten gintzaizkion bisitan igandean. Debekurik eta mugarik gabeko jolastoki
|
handi
bat zirudien hark. Udaran, zazpi lehengusu lehengusinekin eta auzoko adiskideekin batera, txilioka jarduten genuen fabrika ondoan pilatutako oholekin muntatzen genituen zinbili zanbuluetan, eta, neguan, harrapaketan jolasten ginen ohez betetako logelatzar bakarrean.
|
|
Lorategiko deigarriena, ordea, ertz batean dituzten yarumo zilarkarak dira. Arbola horrek guardasol
|
handi
bat dirudi, hostoak berdeak dira azpialdean eta zuriak gainaldean.
|