Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2000
‎Hara, Dabid, nik barkatu behar bazaitut, barkatu egiten zaitut, baina onartu beharra daukagu gure harremana" impasse" handi batean dagoela. Beharbada zure harreman berri horren beharra genuen non geunden argi ikusteko adierazi diot, eta nire hitzetan Teresaren hitzen oihartzuna antzeman dut.
2005
‎Behera heldu nintzelarik, bizikletatik jaitsi, eta hormigoizko horma batzuen artetik sartu nintzen, handik putzu sakon batera heltzeko; harriz inguraturiko putzu hartara desbideratzen zen ibaiko uraren parte bat, gero handik erriberako lantegietara eramateko. Han, burdinazko biradera handi bat zegoen, gerra aurrekoa, urari ateak zabaltzeko edo ixteko; ez zen, baina, erabiltzen, erabat gogorturik baitzegoen. Behin edo behin haur talde bat joan, eta birarazten saiatu ginen, baina ez genuen milimetro bat ere mugiaraztea lortu.
2006
‎Mahaitxo baten alboan bi aulki ziren, frantziar estilokoak, tapiz arrosadunak. Komoda handi baten ondoan telebista handi handi bat zegoen.
‎Orain ez: orain akzioen ehuneko zazpiaren jabe besterik ez da, eta beste guztiak Alemaniako merkataritza eta banaketa enpresa handi baten esku daude. 1995ean erosi zizkioten, eta Ivanek jarri zien baldintza bakarra zuzendaritza nagusiari eustearena izan zen.
‎Aitona Patxi eta amona Mari orduan egin ziren nobioak, azaldu dit aitak. Argazki handi bat dago, biona, pasealekuan, oso Belle Époque. Amona Marik txano paristar horietako bat zeraman, eta belaunetara heltzen zitzaion soinekoa.
‎Zerbitzariaren atzean ispilu handi bat zegoen. Arretaz aztertu nuen neure burua.
‎Sarrerak erosteko ilaran jarri nintzen. Leihatilaren gainean Quex hitlerzale gaztea pelikularen horma irudi handi bat zegoen. Hari begira entretenitu nuen itxaronaldia.
2008
‎Arkitektura modernoko eraikin altua zen, inguruko etxeen estetikarekin erabat hausten zuen bloke koloretsua. Eraikitzen hasi eta bukatu gabeko etxe sail handi bat zegoen hotelaren alde batean, hormigoizko pareta gris uniformedunak, leiho txikiak goiko aldean eta  graffitiak beheko aldean. Zelai handi bat beste aldean, futbol zelai baten itxura ematen zion ate bat izkina batean zuela.
‎Lehortu gabeko lokatz gune handi bat dago bi gizonen artean.
2009
‎Mende eta erdi geroago. Francoren diktaduraren osteko trantsizio garaian eta Gipuzkoako herri ez txiki ez handi batean gaude: azken ehun urtean bertako mutiko gehienak hezi dituen kolegio erlijiosoa ateak ixtera doa egoera politiko berriak behartuta.
2010
‎Aldarean piano handi bat zegoen, Steinway&Sons etxekoa. Berak jotzen al zuen galdetu zion Danielak.
‎Baina zaila da sinisten, egun hartan Ali Agcak ez zeukala inolako laguntzarik, atentatua egin ondoren ihes egin ahal izateko gutxienez. Beraz honetan ere misterio handi bat dago.
‎Inoiz aire librean ere egon nintzen kronika egiten. Baina ia beti Vatikano barruko areto handi batean egoten ginen eta handik, telebistak erakusten ziguna kontatzen.
2011
‎argi hori eta gorrixkak, tokiari giro goxoa ematen ziotenak. Gela bakarrekoa zen etxea; hala ere, atearen beste muturrean, eskailera kiribil batek ganbara moduko batera ematen zuen eta han ohe handi bat zegoen. Franek sofa batean eserarazi zuen Anna, eta beheko sua pizteari ekin zion.
‎Behin beheko solairu hartan, arin baino arinago jarri ziren abian. Haien aurrean, berrogeita hamar metrora, ate handi bat zegoen, zabal zabalik, eta hara zuzendu ziren. Lasterka zihoazela, atzera begiratu zuten lehendabiziko aldiz.
‎Gurutze tzarraren gainean latinezko esakune handi bat dago, arkua eginez sabaiaren paraleloan eta letra beltz gotikoetan idatzia:
‎Segituan itzuli zen ikuskaria eta eman zion ikusitakoaren berri: basoan etsai talde handi bat zegoen erasorako prestatzen. Denborarik galdu gabe, bere kideak bildu zituen eta erasorako prestatu.
‎Behin Don Franciscoren errementeriara etorri zen bezero bati entzunda nekien arma lantegi handi bat zegoela La Deliciosa izeneko hirian. Armagin premian zirela ere esan zuen eta behar bila hara joatea erabaki nuen.
‎Filipu eta biok hiriaren goi aldera joan ginen. Tenplu handi bat zegoen han, piramide itxurakoa. Ateetako baten ondoan gurdi bat ikusi genuen.
‎Ilunabarrean iristean oso triste aurkitzen nuen etxea, baina berehala iritsi zen igandea. Txalet handi batean zeuden, lorategi eta guzti, eta han zebiltzan biak jolasean. Gozamena zen ikustea.
‎Hizkuntza erabiltzen dute (dakitenek) trebeki eta modu dotore batean. Guk ez dugu hain dotore erabiltzen, eta gainera, hegoaldean, nahasketa handi bat dago gure baitan euskararekin, ze, jendeak euskara mintzatzen zuen, nik nire herrian ezagutu dudan bezalakoa, oso Oiartzungoa bertakoa, beno, ez nuke esango dialekto ttipi bat baina horrelako zerbait, eta gero euskara batuarekin egin dugu nahasketa bat eta orduan, euskara txar asko entzuten da, eta Iparraldean berriz euskararen dotorezia ere badago, eta uste dut hori jaso dutela tradiziotik.... Beno, tradiziotik, eta gero baita ere bertan egon den literatura tradiziotik.
‎Doinuak, berriz, denak gustatzen zaizkit, batez ere doinu zaharrak. Bertsolaritzaren barruan aberastasun handi bat dago, eta pena bat da, ez baita behar adina ezagutzen. Grabaketa hauek egiten ari ginela antzinako doinu asko ukitu ditugu, eta asko oso ederrak dira, edozer gauza esateko balio dutenak gainera, baina oso gutxi dira ezagunak eta kantatuak.
2012
‎Bazirudien bizitza osoko agiriak, fakturak eta banketxeko libretak gordetzen zituela han amak. Azpirengo, handi bat zegoen; Abuelok amari utzi zion herentziaren zehaztasunak jasotzen zituzten barruko agiriek; sortaren azkenean zegoen agiriaren arabera, ama hilez gero ondare hura guztia Inasen eskuetan geratuko zen.
‎Jende multzo handi bat dago bilduta kalearen ezkerraldeko hegalean. Ezinezkoa da poesia emanaldia dirudiena eroso aditzerik hain urrutitik.
‎Parean Hôtel des Voyageurs dago. Atea bultzatu dut, aurrean esekita daukan txilin zaratatsua dantzaraziz, eta kafe aretoan sartu naiz, iluna eta keztatua, bertan ikatzezko berogailu handi bat baitago piztuta. Hormetako ispiluetan islaturik ageri dira marmolezko mahaiak, billarra, larruzko sofa bat dena arrakalaz betea, eta, 1919ko egutegi batean, galtzerdi zuriko alsaziar bat bi militarren artean.
‎Eta gau hartan elektrizitaterik ez zeukaten etxe handi batean sartu ginen. Altzari gutxi zeuden, baina jantokiko mahaiaren erdian kobre gorristazko argimutil handi bat zegoen... Harrigarria...
‎Liburu honen erdian Hôtel des Voyageursera sartzen dena Irène Némirovsky da: " Atea bultzatu dut, aurrean esekita daukan txilin zaratatsua dantzaraziz, eta kafe aretoan sartu naiz, iluna eta keztatua, bertan ikatzezko berogailu handi bat baitago piztuta. Hormetako ispiluetan islaturik ageri dira marmolezko mahaiak, billarra, larruzko sofa bat dena arrakalaz betea, eta, 1919ko egutegi batean, galtzerdi zuriko alsaziar bat bi militarren artean.
‎Etxe aurrean azenarioen baratza handi handi bat dago. Sekulako sail bat, den dena azenarioz beteta.
‎Aita olagarrotan eta lanpernetan ibiltzen den inguruan, arroka handi baten gainean, gurutze handi bat dago, zuri zuria. Eguzkiak jotzen duenean, distira egiten du eta bazter guztietatik ikusten da.
‎Okzitaniako Tolosa hiriaren bihotzean, lorategi baten erdian, Pierre Godouli poeta okzitaniarraren eskultura handi bat dago. Eserita dago poeta, jarrera nagian eta murmuak jota.
2018
‎Halako batean, guardia gaztetxo batek deitu zien besteei aldarearen bestaldetik, eta guztiak inguratu zitzaizkion. Han, harlauza handi bat zegoen lurrean, eta, erdi erdian, burdinazko uztaia. Leo kukubilko jarri zen, eta arretaz aztertu zuen lauza.
‎Mezulariak etengabe heltzen ziren hiriko fronte guztietatik, auzo bakoitzean borrokak zertan ziren jakinarazteko Komunaren agintari militarrei. Une hartan, Iraultzaren Ba  tzorde Nagusia gela handi batean zegoen bilduta, eta bertako ofizialek, zutik eta mahai gaineko mapa ugariei makurtuta begira, ahozko aginduak eta idatzizko oharrak ematen zizkieten inguratzen zitzaizkien mandatariei. Barruko patioak gurdiz eta furgoiz gainezka zeuden, eta zaldiek, oraindik gurdiei lotuta, bertan jaten edo lo egiten zuten.
2019
‎Lalek gelari begiratu dio. Errezelekiko ohetzar handi bat dago, ohe estalki astun bat eta era eta tamaina guztietako buruko mordo bat gainean; komoda bat, ebanozkoa iruditu zaiona; mahai txiki bat Tiffany lanpara batekin, eta diban handi bat brodatu zoragarriekin estalia. Gita bertan egon zedin nahiko luke.
2020
‎Antzezlari handi baten aurrean nengoela ohartu nin  tzen: isiluneek eta ondorengo hitz pausatuek, ia amestiek, esaten zuena indartzea zuten helburu, nahiz adeitasunaren eta apaltasunaren soinekoz jantzi.
‎Luis, ni klub handi batean nago. Ez daukat beste inora joan beharrik.
2021
‎Barbararen oihuak erne jarri zituen Xavier inguratzen zuten lau gizonak. Lurrean egindako zulo handi baten ondoan zeuden, eskuan pistola eta burua estalita, eta arlotea belauniko zeukaten denen erdian.
2022
‎Ez nuen sei penikeko sarbiderik aurkitu eta, feria itxiko zen beldurrez, tornu ataka batetik sartu nintzen bizkor, gizon nekatu itxurako bati txelin bat emanda. Areto handi bat zegoen sarreran, altuera erdira galeria batek inguratua. Ia etxola guztiak itxita zeuden eta aretoaren parterik handiena ilunpetan zegoen.
‎Gero, biratu, eta komoda batean bermatu zen, argiari bizkarrez. Emazteak kapela eta kapa erantziak zituen eta ispilu kulunkari handi baten aurrean zegoen, gerruntzea askatzen. Gabriel begira geratu zitzaion pixka batean, eta esan zion:
‎Zalantza izpirik ez dago, ordea, literatura pixka bat irakurri dutenen artean bederen, Alice Zeniter idazleak baieztatzen duen honen inguruan: " Sexu desberdintasun arazo handi bat dago kontakizunetan". Alegia, eta grosso modo, gizonezko pertsonaia, zer esanik ez protagonista askoz, baina askoz gehiago dagoela literatura kontakizunetan, emakumezkoak baino.
2023
‎Alkaidearen bulegoan idazmahai handi bat dago; inbidiatan, haren gainaldeko kristalezko tintontziari josi dio begirakunea. Tinta urdinez beterik dago, halako oparotasunik!
‎Gogoeta haietan murgilduta, mugara iritsi ginen. Portugal zioen kartel handi bat zegoen aduanako eraikin abandonatuan. Aurrerago, beste txikiago bat, puskatuta:
‎Iturria baino goraxeago, bidearen beste aldean, karobi zulo handi bat dago, harriak beltz beltz. Baina nik nahiago beheraxeago dagoen beste txikia, arku eta guzti.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia