2000
|
|
Bai, geure solas sekeretuak ere izaiten genituen, eta, nola osabak uste baitzuen ezen Historia gezurraren gainean eraikia zegoela, eta egiaren atxikitzea zela gure egitekoa, hala kontatzen zizkidan, zetozkion bezala, mila historia jakingarri, protestantei buruzkoak edo agramondar eta beaumondarrei buruzkoak —etxeko bertze guztiek ahantziak zituztenak, nahiz eta aitona Nikolasek ahantzi nahi eta ezinean zebilela zirudien—, Arkimedesi eta Pitagorasi buruzkoak ez zirenean —haiek ere bertze Historia baten protagonistak zirenez gero, Zientziaren Historiarenak—, arratsaldero emaiten zidan eskolaz baliaturik, zeinetarat gero eta gutiago etortzen baitzen Mattin, bataz, anaiak studiatzea atsegin ez zuelako eta zernahiren aitzakia egiten zuelako eskola haietarat ez joaiteko, eta, berriz bertzea, aitak erabaki zuelako ezen jaun administratzailearen irakaspenak —jauregiari eta etxeko negozioei lotuak— hagitzez ere inportantagoak eta beharrezkoagoak izanen zitzaizkiola etorkizunean, hura etxeko primua eta herederoa izanik. Baina, handik harat, ez uste ezen osaba mailu bat bezala ibili zitzaidala, bere katixima partikularra irakasten eta egunoroz lezionea hartzen, edo Luthero edo Kalvinen izenak
|
eta
haien erranak noiznahi den izaiten zituela ezpainetan. Eta ez uste ezen kontu haiekin kontzientzia hersten eta estutzen ibiltzen zitzaidala, mila galdegite eginez, nola egiten baitzizkidan aritmetika edo geometria irakasten zidanean.
|
|
Ildo beretik erran dezaket ezen bere teologi eskoletan ere gutitan aipatu izan zuela heresia eta, baldin aipatzen bazuen, ez zela hereseen aurka ibiltzen, ahotik apoak eta sugeak zerizkiola, eliz gizon kasik gehienei bezala; aitzitik, bere berezko ohituren aurka, bere solasa neurriz kanpoan apaintzen ibili gabe, hitz xume
|
haien
erraiterat mugatzen zen: " Otoitz egizue, beren gaitzetarik libra daitezen", karitatea eta urrikalmendua bertze sentimendu guztien gainetik ipintzen zituela.
|
|
Eta ez uste ezen zigortze kontu haietan hasberri inorant bat nintzela, edo ibili nintzela ipuineko nobizio hura bezala, bere burua gau eta egun zigortzen omen zuena baina azkenean ordenatik egotzi omen zutena, ardilarru bat zigortzen zuelako, bere burua zigortu orde...! Zeren ez bainengoen ni sasoin hartan ipuinetarako, ez neure buruaren engainatzeko, eta zeren prestik eta gerturik bainengoen, halatan, ene jokamolde hartaz trufa zitezkeèn estudianteen soei eta
|
haien
erran merranei buru egiteko, baldin zirkunstantziek hartarat baninderamaten... Nahiz eta oraindanik aitortzen dizudan ezen ez zela halakorik gertatu, inguruan egokitu zitzaizkidan ikasle haietarik bat baino gehiago ene egoera bertsuan zegoelako, erran berri dizudan bezala, eta ohitura hura zutelako, beren burua zafratzekoa.
|
|
Izua hezurretaraino sartu zitzaidan, eta, orduan, neure burua edo neure lepoa urka bilur hertsi baten barrenean ikusirik, denboraren irabazteagatik eta luzamendu baten erdiesteagatik edo, hitz
|
haien
erraiterat benturatu nintzen:
|
|
Agertu dizut nolakoa zen aita bere menekoekin, grosier eta deskortes, hertsi eta itxekin, eta erran ere dizut ezen arras bertzelakoa zela haren jokabidea, bera baino handiagoak edo aberatsagoak zituenean bisitari. Zeren goikoentzat beti baitzituen prestik so argiak eta errepuesta eztiak, hitz onak eta salutantzia arraiak, eta haiei egiten zien, halatan, festa eta begitarte, eta zeren ikustekoak baitziren haren manerak eta mugimenduak, emetasun puntu batek ukituak bezala, eta haren boza, castrato batena zirudiena,
|
haien
erranetarat plegaturik eta malguturik, kanabera bezala...! Begirune falta idurituko zaizu, beharbada, jaun André, gure aita izan zenaz horrela mintzatzea, baina egia erraiterat etorri natzaizu, neure egia; ordea, gezur erranen nizuke, baldin egia apaintzen ibiliko banintzaizu.
|
2011
|
|
Botikaria eta albaitaria herrian bere ahala eta itzala zutèn gizonak ziren, eta zure aitak,
|
haien
erranetara jartzen zela, amore eman zuen, nahiz eta garbi utzi zizun bere amore emateak muga bat zuela:
|