2015
|
|
Gurasoek nire aholkua hartzekotan, beren alabak salbamen bidean jarri beharrean munduan baino arrisku handiagoan jartzerik nahi ez badute, begira dezatela beren ohoreagatik; eta nahiago izan dezatela haiek era apalean ezkonaraztea, halako monasterioetan sartzea baino, oso joera onekoak ez badira, eta Jainkoak nahi beza horrek on egitea?, edota beren etxeetan edukitzea. Izan ere, kaskarra izan nahi badu, denbora laburrez disimulatu ahal izango du, eta hemen oso luzaro, eta azken batean Jaunak jartzen du agerian; eta ez dio bere buruari kalte egiten soilik, guztiei baizik; eta batzuetan gaixo
|
haiek
ez dute errurik, aurkitzen dutenera jotzen baitute; eta tamalgarria da hainbatek mundutik alde egin nahi eta, Jaunazerbitzatzera eta munduko arriskuetatik askatzera doazelakoan, era batera hamar mundutan ikusten dutela beren burua eta ez dakite zer egin eta nola konpondu; gaztetasunak, sentsualitateak eta deabruak gonbidatzen ditu eta makurrarazten mundukoak bertakoak diren gauza askori jarraitze... Han, nolabait esateko, hori ontzat dutela ikusten du.
|
|
Mojek beraiek ekarritako ohe eta gauzatxoak eraman zituzten, bertakoak nahigabe handiz utzirik. Ni poz pozik nengoen haiek bakean ikusirik, guztiz jakitun nengoelako
|
haiek
ez zutela inolako errurik izan printzesaren haserrean; alderantziz, abituaz egon zen bitartean zerbitzu egiten zioten, abiturik ez zuenean bezala. Esan dudanetik zetozen andre honen arriskua eta pena bera ere, eta berarekin batera eraman zuen neskame batengandik, dirudienez, honena baitzen erru guztia.
|
|
Beldur naiz ez ote datorren hori bi gauza hauetatik: edo
|
haiek
ez zuten biziera hau hartu Harengatik bakarrik, edota biziera hau hartu ondoren, ez dira konturatzen Jainkoak Beretzat hautatzean eta gizon baten mende egotetik askatzean egin dien mesede handiaz; gizon baten mende egoteak agortu egiten baitie bizia, eta nahi beza Jainkoak ez diezaiela agortu arima ere.
|
|
ez dezatela uste izan nahi dutena lortuko dutenik, ezta obedientziaren mugetatik irtengo direnik ere; askatasun hau dutela uste izatean baitago kaltea. Hala ere, haiek erresistentzia jarriko duten gauza ez agintzea priorearen esku dago,
|
haiek
ez dutelako berengan indar egiteko indarrik; beraz, esku onez eta behar den maitasun guztiaz eraman lituzke, ahal izanez gero, maitasunagatik men egin dezaten; askoz ere hobeki litzateke hori, eta hala gertatzen da, benetan maite dituela erakutsiz, eta hitzez eta egitez aditzera emanez. Eta kontuan izan dezatela erremediorik hoberena ofiziotan guztiz okupaturik edukitzea dela, irudimena irabioan erabiltzeko aukerarik izan ez dezaten, hortxe baitago gaitz guztia; eta ofizioak ongi egin ez arren, akats batzuk jasangarriak izan daitezke, galduak dabiltzanean egiten dituzten larriagoak ez jasatearren; izan ere, nik uste dut eman dakiekeen erremediorik egokiena dena, eta eguneroko bizitzan ere ez dezatela izan otoitzaldi askorik; haietako gehienek irudimen ahula dute eta kalte handia egin diezaieke, eta horrez gainera, ez beraiek ez beraiei entzuten dietenek ulertuko ez dituzten irudipenak izango dituzte.
|
|
Gauza bat esango dut soilik eta hemendik aterako dituzue gainerakoak: honelako monasterio batean daude koruko moja bat eta korukoa ez den beste bat, bata nahiz bestea otoitz maila oso handikoak, hildura, apaltasun eta bertuteekin batera, Jaunak oso gozo hartzen zituenak eta bere handitasunak agertzen zizkienak; gauzetatik hain askatuak eta haren maitasunari hain emanak, non, benetan saiatu arren, ez baitugu haiei bidean harrapatzerik,
|
haiek
ez baitute erantzun gabe uzten Jaunak egiten dizkien mesedeei, guk geure kaskarkeriaz egiten dugun bezala. Haien bertutea berariaz azpimarratu dut, bertuterik ez dutenek beldur handiagoa izan dezaten.
|
|
2 Jakin beza, ene aita, ni nahigabe handiak hartuz nindoala paper
|
haiek
ez zituelako berehala ematen; berorren aitatasunaren sufrimenduek gutxi sentitzen zituenaren aholkuak entzun behar zituen, ordea. Pozten naiz ongi eskarmentaturik geratu delako negozioak dagokien bidetik eramateko eta ez haize kontra, nik beti esan ohi nuenez; eta, egiaz, guztia eragozten zuten gauzak gertatu dira, eta horrela ez dago horretaz hitz egiterik, Jainkoak halaxe eratzen dituen gauzak direlako beraren zerbitzariek sufri dezaten.
|
|
5 Gortera bidali zuten fraidea Erromara joan zela dio, eta ez zuela nuntzioarekin hitz egin. Jakin behar dute
|
haiek
ez dutela auzi onik.
|
|
2 Sinets ezazue, ahizpak, Kristoren soldaduek, hau da, kontenplazioa duten eta otoitzean jarduten dutenek, biziki nahi dute borroka; ez dute izaten sekula ageriko etsaien beldur handirik; ezagutzen dituzte eta badakite, berengan Jaunak jartzen duen indarraz,
|
haiek
ez dutela indarrik, eta beti irteten direla garaile eta irabazi handiaz; sekula ez diete ihes egiten. Traidoreak diren etsaiei, aingeru argitsu gisa eraldatzen diren deabru batzuei, diete beldurra, eta izan ere, arrazoizkoa da haien beldur izatea eta Jaunari haiengandik gorde ditzala eskatzea; mozorroturik datoz.
|