Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 57

2000
‎Eta zer zen, bada, niri ere gertatzen ari zitzaidana, bertze aro berri batean murgiltzen ari nintzela baizen, eta mendebalari beha zegoen haurra ekialdeari beha jarri zela, kasik oharkabean? Bai, halaxe zen, nahiz eta egia ere zen ezen bi aro haiek ez zutela elkarren artean zerikusirik, zeren batak zientzia baitzuen harroin, eta bertzeak poesia; eta, poesiaren bidetik, indar ezezagun batzuek bertze mundu berri batzuetarat ninderamaten, non, matematikaren eta filosofia naturalaren kontzeptu guztien kontra, zuhaitzak eta harriak ere hegalda baitzitezkeen, eta ogi guztiak ziren usoak, esnetan bustiak.
‎Eta ez, indiar gorri haiek ez zuten Pitagorasen teorema ezagutzen, ez zuten itsasorratzik ezagutzen, baina ez zebiltzan, halarik ere, ditxaren eta felizitatearen bidetik desbideraturik...
‎Eta egia da ez zebiltzala urrearen gutizian, baina egia da, halaber, ezen, halarik ere, urrezko aro batean bezala bizi zirela, zeren deus guti behar baitzuten bizitzeko eta zeren haietarik nornahi baitzegoen prest, baita bere buruaren ukatzeko ere, baldin hura guztien onerako bazen, nola manatzen baitu ebanjelioak, nahiz eta haiek ez zuten artean Kristoren hitzaren berri... eta, aitzitik, guk gizon zuriok bai, nahiz eta gero ez dugun haren hitzik betetzen, zeren ipintzen baitugu bat bedera eta bat bederaren probetxua bertzeenaren gainetik.
‎Lekutan, jaun André! ...ain hertsiki harrapaturik geratu zen, bertzalde, non emaztekiak oihu lazgarri bat egin baitzuen, bere dolorezko dolore hartan; eta, orduan, korapiloaren deskorapilatzeko eta bere buruhaustearen erremediatzeko, hasi zen emazteki hura besoak eta zangoak higitzen baterat eta bertzerat, eta hasi ginen bertze biok ere, berdintsu eta orobatsu, bakoitzak ahal zuen moduan; eta, finean, nola gure mugimendu haiek ez baitzituen jada buruak gobernatzen, baina halabeharrak eta kaosak, bihurtu ziren eskuen joan jinak belarrondoko, zangoen harat honatak ostiko, eta ferekak zimiko... Eta, mugimendu haien artean, egin zuen jauzi, halako batean, ene gainerat, bi emazteki haietarik batek... eta ohea hautsi zen, eta, ohearekin batean, hautsi ziren ordu arte aurkitu eta bildu ahal izan genituen froga eta argumentu guztiak, Trinitatearen batasunerat eraman gintzaketenak, Fausto eta Lelio Sozziniren teoriak azkenean biktorios.
2005
‎Baina arrazoi haiek ez zuten Teresa konbentzitu eta, beste egun batean, osaba Manuelek eman zion pagarekin ezpain lapitza erosi zuen neskak. Eta honek bere gelan itxi eta ezpainak pintatu zituen.
2009
‎–Kontua da haiek ez zutela mediku japoniarraren berririk. Traidoreak ez zien ezer erran.
‎Bikote anbiguoak aurpegi txarra jarri du, oso txarra, eta ezetz esan dute erabat ofendituta, haiek ez dutela autorik, eta Diego miserable sentitu da kotxe gabezia bi horiekin konpartitzeagatik, autoak ekozidak eta homizidak direla, eta nolatan erosi eta erabiliko duten haiek hiltzeko makina nazkagarri horietako bat.
‎Benjamin Mariak ez zion hasieran erantzuten, baina, bizpahiru astera, haurrak erantzun egin zion hots ezohiko batzuekin? hots haiek ez baitzuten oinazera lerratutako ohiko intziri eta hasperen larriekin zerikusirik: aldiz, beste hots batzuk ziren, ohiko erregistroetatik guztiz aldentzen zirenak, pozezko hasperenak iduri, aahhh eta aahhh, aahhh eta aahhh; barre itxurako hotsak ere izan zitezkeen, berak ere barre egin nahi balu bezala, auskalo?
‎bat batean sorgortu zuena, halaxe geratu baitzitzaizkion begiak mutilari, zabal zabalik, aitak hipnotizatu balu bezala, baina ez semearen begiak biziaz betetzeko asmotan, biziaz husteko baizik; Gabinoren begi itxuraldatuak: begi itxuragalduak, bestela esanda, arima makurtuaren begiak iduri; esan nahi baita begi bortxatu haiek ez zutela jada ez berezkotasunik ez eta distirarik ere: distirarik apalena ere ez, bizitzarekin zerikusirik izan zezakeena eta matxinadarako dei ezkutu baten zantzuak bil zitzakeena bere baitan?
‎Bazuten bideko ostatu batean ontzi bete arno pagatzeko adina zilar ere, patrikan. Nik haiek ez zuten oparia baizik ez nuen, zenbaitetan pozoitsua gertatuko zen arren.
‎" Ados, Frank?". Benjamin Mariak ez zion hasieran erantzuten, baina, bizpahiru astera, haurrak erantzun egin zion hots ezohiko batzuekin... hots haiek ez baitzuten oinazera lerratutako ohiko intziri eta hasperen larriekin zerikusirik: aldiz, beste hots batzuk ziren, ohiko erregistroetatik guztiz aldentzen zirenak, pozezko hasperenak iduri, aahhh eta aahhh, aahhh eta aahhh; barre itxurako hotsak ere izan zitezkeen, berak ere barre egin nahi balu bezala, auskalo... mintzoa ez baitzen, haurraren ezpainetan, oinazearen mintzoaz bakarrik mintzo, argi pozgarriaren mintzoaz ere bai, agidanez.
‎Izan ere, bazirudien ezen aitak jaurti ziòn lehen gezi hark –bai baitira begiratuak, geziak baino geziago direnak– pozoi bat zuela –agintekeriaren eta intransigentziaren pozoia, umoregabekeriarena ere bazena horrenbestez– bere punta zorrotzean, Gabino –zaildu gabeko ume bat, azken finean– bat batean sorgortu zuena, halaxe geratu baitzitzaizkion begiak mutilari, zabal zabalik, aitak hipnotizatu balu bezala, baina ez semearen begiak biziaz betetzeko asmotan, biziaz husteko baizik; Gabinoren begi itxuraldatuak: begi itxuragalduak, bestela esanda, arima makurtuaren begiak iduri; esan nahi baita begi bortxatu haiek ez zutela jada ez berezkotasunik ez eta distirarik ere: distirarik apalena ere ez, bizitzarekin zerikusirik izan zezakeena eta matxinadarako dei ezkutu baten zantzuak bil zitzakeena bere baitan... ezer izatekotan, automata baten begi inpertsonalak baitziren Gabinorenak, aitaren esanetara zegoèn robot batenak; horregatik, beharbada, aitak bigarren gezia jaurti zionean, Gabinok ez zuen zirkinik ere egin –" Behin jo nauzu, eta bigarrenean ez didazu min handiagorik egingo" esaten ari zitzaion aitari, ausaz, jarrera harekin–, erabateko etsiak hartuta; ondoren, aitak orriak txikitu eta lurrera bota zituenean, Gabino bildots bat bezala makurtu eta paper puskak jaso zituen; egia da, halere, paper puskak jaso baino lehen, Nazariok halako sentipen bat bereganatu zuela –hain ziren, izan ere, edonor hunkitzeko modukoak Gabinoren begiak! –, gogorregi jokatu ez ote zuen –Gabino ez baitzen Domingo, azken batean–, baina egia da, halaber, Nazariok ez zuela halakoetan atzera egiten... edo atzera egiten zuen, bai, baina zinez atzera egin gabe:
2010
‎Eta Benjamin Mariak ez zion hasieran erantzuten, baina, handik egun batzuetara, haurrak erantzun egin zion hots ezohiko batzuekin? hots haiek ez baitzuten oinazera lerratutako ohiko intziri eta hasperen larriekin zerikusirik, ggrrrññññ eta ggrrrññññ; aldiz, beste hots batzuk ziren, ohiko erregistroetatik guztiz aldentzen zirenak, pozezko hasperenak iduri, aahhh eta aahhh, aahhh eta aahhh; ai, nola gozatzen nuen Benjamin Maria eta Domingoren erakustaldiekin!
‎harrokeriatzat hartuko duzula; niri, ordea, zure jarrera iruditu zitzaidan, hanpurutsua eta hantustetsua ez ezik, ezin onartuzkoa ere, pauma batek bezala zabaldu baitzenidan zeure argudioaren isats koloretsua, erakuskeria hutsean? luma haiek ez baitzuten ezer funtsezkorik gordetzen, errealitatetzat jotzen ez dudan errealitate batetik ari zintzaizkidan eta, azken batean. Eta zer nolako gogoa etorri zitzaidan, zuri orduantxe erantzuteko:
‎–Zuk hala uste???. Sutan dagoen basoa itzaltzeko baso bat ur aski ez den bezala, baina, nire hiru ur tanta haiek ez zuten Gerhardek iraultzari ziòn suzko sinesmena itzali, eta, eskuaz besotik heltzen zidala, halaxe mintzatu zitzaidan erreakzio berehalako batean, tonu larderiatsu ezin paternalistagoan: –Uste izango ez dut, bada!
‎Apellaniz eta Berjón gertatu zenaren lekuko zuzenak dira. Eta haiek ez zutela grafitorik ikusi nabarmendu nahi izan dute. –Ni han nintzen arduradun?
‎XVII. mendeko izen bat alegia. . Orain esaten dute haiek ez dutela Descartes irakurtzen, baina orduan denek Descartes esaten zuten. Bada, bilera amaitu eta Gilek esan zuen:
‎Halaxe deitzen hasi baitzitzaion Benjamin Mariari, Frankensteinen izena laburtuz eta etxekotuz. Eta Benjamin Mariak ez zion hasieran erantzuten, baina, handik egun batzuetara, haurrak erantzun egin zion hots ezohiko batzuekin... hots haiek ez baitzuten oinazera lerratutako ohiko intziri eta hasperen larriekin zerikusirik, ggrrrññññ eta ggrrrññññ; aldiz, beste hots batzuk ziren, ohiko erregistroetatik guztiz aldentzen zirenak, pozezko hasperenak iduri, aahhh eta aahhh, aahhh eta aahhh; ai, nola gozatzen nuen Benjamin Maria eta Domingoren erakustaldiekin!
‎gizonaren historian prehominidoa izan zen alfa puntua, eta supergizon morala izango da omega’ Ez dut ukatuko lehengusua, ohi bezala, bere hitz jarioan distiratsu egon ez zenik —Gerhard intelektual bat zen, azken batean, alarde piroteknikoetarako berezko joeratxoa zuena—, baina, Superludwigena entzun ahala arrotz sentitu nintzelako —zer osatzen zuten superrizen haiek, azken batean, Platonen ideiak izendatzeko beste izendegi bat baizik? —, edo lehengusuaren erretolikarekin nekatzen hasia nintzelako, beharbada —nire bizi sena bere defentsak asmatzen ote zebilen, zeren iraultzaren bide guztiak arriskutsuak baitziren eta zeren susmoa bainuen Gerhardek iraultzaren aldeko erabateko konpromisoa eskatuko zidala, halako batean? —, aurre egitea erabaki nuen, ez nire ezpainetan ukoaren indarra erabiliz, baina bai Gerharden iritzien lur sendoetan zalantzaren hazia ereinez: ‘Zuk hala uste...? ’ Sutan dagoen basoa itzaltzeko baso bat ur aski ez den bezala, baina, nire hiru ur tanta haiek ez zuten Gerhardek iraultzari ziòn suzko sinesmena itzali, eta, eskuaz besotik heltzen zidala, halaxe mintzatu zitzaidan erreakzio berehalako batean, tonu larderiatsu ezin paternalistagoan: ‘Uste izango ez dut, bada!
‎nola ez, bada, erraiak irauli baitzitzaizkidan, zu ohartu ez bazinen ere... hainbestekoa izan zen zure irri autoaskiak egin zidàn mina! Badakit nire erreakzio hura —barruan gorde behar izan nuena, zer erremedio! — harrokeriatzat hartuko duzula; niri, ordea, zure jarrera iruditu zitzaidan, hanpurutsua eta hantustetsua ez ezik, ezin onartuzkoa ere, pauma batek bezala zabaldu baitzenidan zeure argudioaren isats koloretsua, erakuskeria hutsean... luma haiek ez baitzuten ezer funtsezkorik gordetzen, errealitatetzat jotzen ez dudan errealitate batetik ari zintzaizkidan eta, azken batean. Eta zer nolako gogoa etorri zitzaidan, zuri orduantxe erantzuteko:
2011
‎Eta Emma Bovaryri aurpegi bat, gorputz bat emango ziotela irakurleek, eta irudikatuko zutela nolakoa zen. Baina haiek ez zuten zinemaren erreferentziarik. Guri, erreferentzia bisualak zinematik eta telebistatik datozkigunez, ezinezkoa zaigu nobela irakurtzerakoan apartatzea, desbinkulatzea nobela eta irudia; eta irudi hori zinematik edo telebistatik datorkigu beti.
‎Lurretik hartu zuenean, amorrua sentitu zuen berriro. Jende haiek ez zuten eskubiderik bere bizitza aldrebesteko. Lehenago ere arazo nahiko eta sobera zituen, zer arraio!
2012
‎Betelu hark Moure hil zuen ere ez zekien. Baina xehetasun haiek ez zuten garrantzi handirik.
‎Istripu batek libratu ninduen putzu hartan erortzeaz, eta banekien ustekabea, edo estiran oharkabean erortzea, osagai garrantzitsua izaten zela espetxeko heriotza haietako bitxikerietan. Ez nintzen erori, eta deabru haiek ez zuten jadanik ni amildegian murgilarazteko asmorik; eta horregatik (ez baitzegoen beste irtenbiderik) bestelako suntsipen bat, lasaiagoa, neukan zain. Lasaiagoa!
‎Gero, eskerrak emateko beste eskutitz bat idatzi nien neure bi ordezkariei, horrenbesteko zuzentasunak eta zintzotasunak eskatzen zuen bezala, nire onespen osoa adieraziz. Eta opariren bat bidaltzeari zegokionez, haiek ez zuten horren premiarik.
‎Liliputen ipar ipar ekialdean kokaturiko irla bat da Blefuscuko Inperioa, zazpiehun metroko itsasarteak bakarrik banatzen duena. Artean ikusi gabea nintzen, eta inbasioa prestatzen ari omen zirela jakin ondoren, ez nintzen kostaren alde hartan agertzen, arerioaren ontziren batek aurkituko ote ninduen beldurrez; haiek ez zuten nire berri, gerra garaian bi Inperioen arteko harreman guztiak zeharo debekaturik baitzeuden heriotza zigorpean, eta gure Enperadoreak enbargoa zuen ezarria edozein ontzirentzat. Arerioaren ontziteria osoa harrapatzeko eratutako egitasmoa jakinarazi nion Enperadoreari; ontziteria, gure zelatariek baieztatu zigutenez, portuan zegoen ainguratua, lehen haizeekin itsasoratzeko prest.
2013
‎Abdel Haqqek eta haren lagunek talde liberal bezain partikular bat osatzen zuten, ez Koranak agindutako arauak betetzen ez zituztelako, baizik eta Koranaren letraren interpretazio eskuzabala egiten zutelako, ulemek eta mezkitetako imanek beren predikuetan egin ohi zutena baino eskuzabalagoa, integrismoaren zurrunkeria eta dogmakeria orotarik at: gizon haiek ez zutela, alegia, kopa bat ardo edatea bekatu larritzat hartzen; aitzitik: Jainkoari eskerrak emateko otoitz bihurtzen zuten, bizitzak on zuèn guztia Jainkoaren dohaintzat zuten-eta.
‎Abdel Haqqek eta haren lagunek talde liberal bezain partikular bat osatzen zuten, ez Koranak agindutako arauak betetzen ez zituztelako, baizik eta Koranaren letraren interpretazio eskuzabala egiten zutelako, ulemek eta mezkitetako imanek beren predikuetan egin ohi zutena baino eskuzabalagoa, integrismoaren zurrunkeria eta dogmakeria orotarik at: gizon haiek ez zutela, alegia, kopa bat ardo edatea bekatu larritzat hartzen; aitzitik: Jainkoari eskerrak emateko otoitz bihurtzen zuten, bizitzak on zuèn guztia Jainkoaren dohaintzat zuten-eta.
2014
‎Baina ekintzara pasatzera gindoazenean, ETAko komando bat iritsi eta aparkalekuan zegoen Guardia Zibilaren Patrola tirokatu zuen. Noski, haiek ez zuten gure asmoen berri, baina putada itzela izan zen guretzat. Izan ere, horren ondorioz, kontrol neurriak izugarri handitu zituzten guardiek, eta mugitzen zen edozein euliri adi zeuden.
‎Aldiz, frantsesentzat hain hil ala bizikoa dirudien nazionalitateen printzipioa, haien lehiakide alemanei deusik ez zaie axola; euren argudiaketak beste bide batzuetatik dabiltza. Orduan, apologista frantsesek anexioaren aldeko liberalei, ez nazionalitateen printzipioa eta ez autodeterminazioaren printzipioa aintzat hartzen zutenei hain zuzen, printzipio hori egoztea edo suposatzea horixe zutela euren arrazoi nagusia anexioaren alde, nahiz haiek ez duten inoiz aipatzen, eta ahaleginik handienak hori gaizki ulertzen dutela erakusten egitea, gutxienez bitxikeria da. Polemikari gagozkiola, bada, hemen ere polemista frantsesok arazoa egiatan, lehiakide alemanekin baino gehiago, euren lehenagoko filosofia politikoarekin daukatela pentsa liteke, orain buruhauste bihurri bat daukatelako harekin.
‎Tatariarrak telegrafo bulegoa inbaditzen ari zirelakoan, leihotik kanpora jauzi egiteko prestatu zen Mikel Strogoff, baina aretoan bi lagun baino sartu ez zirela ohartu zen, eta haiek ez zuten batere antzik soldadu tatariarrekin.
‎«Zer nahi duzu? , lehertu zen?; trumoi eta tximistekin etorri zitzaien, badakizu, eta haiek ez zuten inoiz antzekorik ikusi, eta ikaragarrizkoa zen. Bera izugarria izan zitekeen.
‎edo oilasko bat prestatzea, bezeroaren gustuetara makurtuz betiere. Berdin zitzaion aiztoak hartu beharreko bidea, burutik isatsera bizkarretik edo isatsetik burura saihetsetan barna?, bide haiek ez baitzuten Felisarentzat sekreturik. Bere esku trebeak dantzatzen zuèn aiztoa hain sartzen zen gozo eta ezti moztu beharreko haragi puskan, non bai baitzirudien sartu baino gehiago irristatu egiten zela?
2015
‎Seguru zegoen ez ziotela sinetsi; Maikek agian bai, baina ez Karpov edo Arkitektoak. Dena dela, materiala ona zen eta haiek ez zuten inolako interesik ezer jakiteko. Negozio batzuetan ez da komeni izaten asko jakiterik, publizitatea ere oso kaltegarria izan daiteke.
‎Oinak geldi eta eskuak izterretan, izugarrizko sufrimendua adierazten zuen aurpegian. Orroka ari zen, eta haiek ez zuten gizaki oihuen antzik, animalia zauritu baten orroak ematen zuten. Barru barrutik sortzen zitzaizkion soinu sarkorrak, indartsuak, grabeak ziren, bularraren barruan zerbait hausten ariko balitzaio bezala.
‎On Malakiasekiko elkarrizketa ekarri nuen gogora. Kontatu zizkigun istorio haiek ez zuten ez hanka ez bururik. Jendea sendatzen zuen morroi bat?
‎Ilea motots batean bilduta eta kokotsa bizar bakan batez estalita: zirudienez, iparraldeko jende haiek ez zuten guraizeen berririk. Ezizen bitxiari erreparatu badiozue, honezkero igarriko zenuten haren ilajearen kolore bizia.
‎Sineskerietan erraz erortzen zen gizona izanik, iragarle eta aztiz inguratu zen. Baina, itxuraz, iragarle haiek ez zuten etorkizuna behar bezala, edo berak nahi bezala, beti iragartzen eta, halako batean, Luisek heriotza zigorra ezarri zion inguruan aholkulari gisa erabiltzen zuen astrologoetako bati, bete ez ziren, edo erregeren gustukoak ez ziren?
‎Begiak lausotzen hasi orduko, ordea, errepidearen bazterrean gelditu eta emazteari pasatu zion autoaren bolantea. Itxuraz, Sheila eta hiru urteko semea ondo zeuden, haiek ez zuten menuko arroza probatu eta txirimoiazko irabiatuek ez zieten inongo kalterik egin.
‎Halaxe zuen irudikatua Swann zaharra ere, beltzez jantzita, adorea erabat galduta, berriro ezerekin pozteko indarrik gabe. Orain, ordea, jadanik ez zuen hala irudikatzen, berriro bizipozaren arrastorik inori erakusteko beldurrez baizik; lekukoen begiradetatik aldendua, zuhaitzen, elorrien eta urmaelaren edertasunari so, malkoei eutsi ezinik; eta bazekien malko haiek ez zutela jantzi beltzek, konbentzio hutsez besterik ez bazen ere, adierazi bide zuten gauza bera adierazten, hots, tristezia, atsekabea eta dolua; bazekien inguruko gizarteak bizipoza horiekin nahastea galarazten ziolako isurtzen zituela malkoak Swann zaharrak, zeinek ordurako ongi ikasia baitzuen tristeziak eta pozak berezko joera dutela elkarrekin nahasteko, ezinezko dela tristeziaren eremu mo...
2016
‎Bizitza osoa ematen dute askok gauza bera jakitera iristeko, edo bizitza erdia, eta badira bizitza guztian konturatzen ez direnak ere. Baina, jakina, haiek ez dute nirea bezalako amona.
‎Bazuen berak ere ijito familia haren aditzera, baina argazkiko haiek ez ziren hilketaren egunean furgonetatik jaitsi zirenak. Ederki zekien hori zaintzaileak, lantegiko leihoaren atzetik begira zegoela ikusi zituen haiek ez zutelako ijito trazarik batere, eta, gainera, bi gazteetako bat, gasolindegiko bulegotik eskopeta eskuan zuela irten zen hura, aurpegi ezaguna zitzaiolako.
‎B: Tira, haiek ez zituzten gehiegi aldatu beren planteamenduak, zuek aldatu zineten.
‎Google, Facebook, Twitter... «Erraldoi horientzat gure hizkuntzak ez du pisurik, eta, haiek ez badute kontuan hartzen, zaila izango da etorkizunean euskaraz nabigatu ahal izatea edo euskarazko edukia partekatzeko aukera izatea». Euskararen presentzia areagotzea da horretarako bidea, haren ustez.
2017
‎Lagunentzat ere ez zara konpainia atsegina. Zu dinamika negatibo batean zaude, eta haiek ez dute krisirik. Zuk dirua baduzu eta lagunak ere bai, orduan elkartzen zarete eta ez dago arazorik, biok ondo pasatzen duzue.
‎Asiainek inbidia hartu zien: haiek ez zuten argazki izugarriz jositako gela bat zain.
2018
‎Jonen hitzek agerian uzten dute erdian daudenetako askok oso barneratuta dauzkatela alarde parekideen inguruan zabaldutako mitoak: emakume haiek ez zituztela gustuko alardeak, festa hondatzeko ezker abertzaleak diseinatutako estrategia baten parte izan zirela, haiek eragin zutela egun herrian dagoen bizikidetza arazoa. Eta iruditeria horrek zaildu egiten du aitortzea alarde mistoetako kideek jasandako jazarpen sistematikoa:
‎Aurrerantzean ez dute berari gertatutakoez deus ere jakin. Kendu egingo diete neskatoa, eraman, zauritu, hondatu, eta haiek ez dute, haatik, deus ere jakin. Ez amak, ez nebek.
2019
‎Egunez, zerbitzari otzanaren rola betetzen du maltzurki, baina, gauez, kateme bihurtzen da, orein eme; bere sirena larruan sartzen da ostera, edo, erratz batean zaldika, alde egiten du deabruzko errondetara. Batzuetan, senarrari berari egiten dio bere gau magia, baina zuhurragoa da nagusiari ez erakustea halako metamorfosiak; arrotzak aukeratu ohi ditu harrapakin; haiek ez dute beraren gaineko eskubiderik, eta haientzat landare da oraindik, iturri, izar, sorgintzaile. Beraz, desleialtasunera kondenatua dago:
‎Logikoa dirudi, gainera, eskubide horiek ukatzea. Onartzen badugu emakume baten seme alabak ez direla harenak, haiek ez dute loturarik emakumea jaio den taldearekin. Ezkontzan, emakumea jadanik ez da klan batek beste bati eginiko mailegua:
‎Bizirik al zaude, Francisco? Orduan, eta aldi batez, oroitzapen mingotsa eta erantzunik gabeko galderak alde batera uztera deliberatzen du; zeren eta haiek ez baitute zulo ilunetik aterako, ez diote, azken batez, jaten emango?
2020
‎Zehaztasun falta handi horregatik ere, hiru aldiz arakatu genuen Txantako osoa, lakua eta Urdazuri ibaia ere barne(...) Txantako zabala denez, eskatu genizuen krokis zehatz bat, gure semea non dagoen lurperatua jakiteko, eta erantzun zeniguten bidali zenutela krokis bat Baionako Suprefeturara. Suprefeturan galdetu, eta esan digute haiek ez dutela ezer jaso(...) Biarritzeko jendarmeriak ziurtatzen du zuek diozuena gezurra dela".
2022
‎Halako itxura zuen, baina beste gauza bat zen. Begi haiek ez zuten panpina batenek baino bizitasun handiagorik: kristalezko bola beltzak besterik ez ziren.
‎1980ko hamarkadaren azkenetarako, baina, bat egin zuten. Goldbergek ere esaten zien gizonei haiek ez zutela genero arazoen errurik. Askapena lortzeko saiakerek porrot egin zuten, gizonak nahasita eta erresuminez utzita.
‎Ez du azalpen gehiagorik behar. Neska nerabe haiek ez zuten inolako harremanik arduradunekin.
‎Pisukide baten arrastoa atera eta hari bere kezken berri ematen hasi orduko kontatu omen zion haiek ez zutela sekula zalantzarik izan, bazekitela Erakundearentzat lan egiten nuela, gauza horiek komentatzen ez baziren ere, ezin zirelako komentatu, baina ikusi egiten zutela nola desorduetan jasotzen nituen telefono deiak, klabean osatutako esaldiekin hitz egiten omen genuen eta ateratzen omen nintzen presaka, handik bi egunera lorik egin gabeko itxurarekin itzultzeko.... Atxilotu gintuzten gauean ere saiatu omen nintzen poliziaren furgoira bidean eskuak lotuta kalera atera ginenean" Gora Euskadi askatuta" edo" Iraultza ala hil" edo gisako leloren bat oihukatzen, une horretan pisukidea ez omen zen gogoratzen zein izan zen, nahiz eta urduritasunagatik edo faltsete barregarri samar bat atera zitzaidan.
2023
‎–Etxalde haiek ez zuten segidarik?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia