Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2000
‎Eta orain, nola zuhaur izanen baitzaitut etorkizunean etxeko seme, zoaz eta ardura zaitez erlikia mirakulutsua honat ekartzeaz, hartarakotz bi morroi harturik". Eta morroi ohia ezin arraiago eleztatzen zitzaidan, zeren nahiago baitzuen etorkizunean etxe hartako nagusi izan, hatz hura gabe, ezen ez morroi izan, hatz harekin, morroi denak eta sehi denak bere morroitasunean eta bere sehitasunean balu bezala faltarik handiena, hutsik handiena eta akatsik handiena, munduan diren hatz guztiekin ere ezin berdin daitekeena, ez osa eta ez konpon; eta jabe denak eta nagusi denak, aldiz, bere jabetasunean eta bere nagusitasunean balu bezala bere betetasuna eta bere biribiltasuna, hatz baten faltak eta hatz guztien faltak ezin hauts dezakeena.
‎Eta halatsu ibili nintzen denbora batez, eta halatsu jokatu nuen, denbora hartan sortuz joan zitzaizkidan bertze ezbai guztiekin ere. Zeren eta ez bainuen ulertzen, konparazione, nola obrarik gabeko fedeak zerurako bidean jar gintzakeen, nola erraiten baitzuten protestantek, nahiz eta osaba Joanikotek erraiten zidan ezen obren bidetik obratu zituztela katolikoek bekaturik handienak, eta obrarik ez egitea zela, halatan, obra zezaketen obrarik jainkozkoena, hobe zelako, ororen buruan, alfer egoitea ezen ez gaizki egitea; baina ez nuen ulertzen, halaber, nola aita sainduak erabaki zezakeen Erromako eliztarren sinestea eta pentsua goitik behera, nola erraiten eta afirmatzen baitzuten katolikoek, nahiz eta jaun Marcelek erraiten zidan ezen artalde batek artzain bat behar zuela, ardien ez barreiatzeko eta ez galtzeko, eta artzainak erabaki behar zuela, halatan, artaldearen norabidea.
2001
‎Indarrean dagoen literaturaren interpretazioak iradokitzen du ekinozea hotzeriaren tratamendurako osagarri gisa erabili behar dela, baina ez hura prebenitzeko konponbide gisa. Hala ere, ondorio terapeutikoak ez dira lortzen ekineako prestakin guztiekin (erroa, aireko zatiak, zurtoina, orria eta lorea), ez eta aurkezpen guztiekin ere (estraktua, konprimitua, zukua…), gaiari buruzko azken azterketak egin dituzten adituek adostu dutenez.
2002
‎ondorioz, argumentatzeko eta antolatzeko gaitasuna dutenen aldetik baino. Horrek ez du esan nahi, jakina, aldaketa teknikoek gaur arteko bide beretik jarraituko ez dutenik, beste arlo batzuetan bezala, behepolitika teknikoa eta ekonomikoa badagoelako, autoritarioa, horrek ekar ditzakeen arriskuekin, baina baita aukera guztiekin ere. Hori dela eta, politika arruntari politika erreflexiboak lekua hartu behar dion moduan, beharrezkoa da behepolitika arruntaren ordez, behepolitika erreflexiboa ere bultzatzea.60
‎Baina, dena dela, liskar guztiekin ere eta zenbaitetan basatzarik basatza baldin bagabiltza ere, nire etxea dut, nik hala aukeratu dudalako, zenbaitek moldakaitz, barbaro eta bokantzarik gabea ikusi badute ere. Beste etxeekin gertatzen ez den bezala, etxe hau etxe irekia da, hizkuntzaren erabilerak jartzen dizkion ateek bakarrik zedarritua:
‎Koltxoian etzanda Teresa Barasoain zuen akorduan, eta Jose Fermin Aranaz eta Indalecio Perurena eta Maria Garaikoetxea eta Juanito Etxegoien eta Leon Urroz eta Pilar Arozena. Beste hildako guztiekin ere oroitu zen. Begitandu zitzaien paperezko frontean zeudela, bai zera.
2003
‎Hau da Euskal Herrira etorri zaiguna. Bere barnekonahas mahas guztiekin ere, askatasunaren obseditu bat, bere eredu ingelesen maneran (Shelley, Byron): " askatasuna artean, askatasuna gizartean!".
‎Harekin ere ez. Beste guztiekin ere ez, Véronique. Amodiorik ez dute inoiz kausitu itsu honen begiek.
2004
‎Euskal Telebista 24 orduz ari da euskaraz emititzen, jende multzo handia ari da profesi onalki lan honetan. Gidoigileak sortuz joan dira, produkzio etxeak ETBtik kanpo bere koadro guztiekin ere hor daude...
‎Alta, aditzaren azterketa espezifikoari funtsezko deritzogu, eta orobat beste hitz kategoriei dagokienez. Pentsa daiteke aditzak erlazioen eta ekintzen (estatiko nahiz dinamikoen) izenak direla bereziki, izen komunak objektuen izenak diren halaxe; baina, guztiekin ere, aditzek ez dute praktikan izenek bezala funtzionatzen. ‘Aulki’ izenak eta ‘da’ adizkiak, adibidez, ez dute berdin funtzionatzen perpausean eta ez dute adierazmolde berdina.
2006
‎Arraza afrikar, primitibo, historibakoa? Inola ere onartzeko prest ez dagoena da, Espainiako historia arraza gaztelauak ez, beste batzuek egin ahal izan dutela, beren armarri guztiekin ere etxeetako horman luzitzen; hiria ezagutu ere egiten ez duten jende ruralak (ruralismoa, ezhiria, ezhistorikotasuna da; ikusiko dugu Andaluzian berriro), jende begetalak. Ortega-k zalantza urragarriak dauzka arraza espainolaz, deus unibertsalik sortu ez duenaz, salbu behin Don Quixote; inolako zalantzarik ez beste arraza harroputzoi buruz dauka.
‎(" Un monarca, un Imperio, y una Espada" Antzinako Erregimendarraren lekuan, baina batez ere jarraipen zuzen zuzenean). Eta harreman aspaldiko guztiekin ere, euskaldun, galego edo katalanentzat orain artean" aberria" ez beste edozer gauza izan den betiko Espainia/ Gaztela hori, ez beti oroipen onekoa –euskaraz atsotiztegiak berak belzten zuena–, guztion aberri izatea da bat batean obligazio, eta gurtu eta maitatu egin behar da. Izan ere, Koroaren printzipioa herriaren nahiarenaz bezala, ezpataren printzipioa zuzenbidearenaz ordeztu denez gero, eta zuzenbidea sakratua deklaratu –guztiz" razionalki" –, zer gurtu ahal den eta zer maitatu behar den ere, lege konstituzionalez erabakitzen da orain.
2007
‎Garapide politikoaren kapituluak kultura guztietan berberak dira. Mota diferentetako bi landarek, diferentzia guztiekin ere zertzeladetan (bakoitzak bere arima, estiloa, manifestatzen duen heinean), biek biografia berdina duten bezala, halaxe kulturek ere.
‎begira, Mesopotamiako hiri horrek, oraindik hain despotiko, superstiziotsu, barbaro bazen ere, beste herriek ez eta berak inkarnatzen zuen momentuan munduko izpiritua (munduko beste herri guztiak berak ordezten zituen, bera zen gizadia) 559, kontzientziak bere bidea handixe pasatuz egiten ziharduena, hurrengo maila posibilitatu duena. Despotismo eta joputza guztiekin ere, herri hori zen, non ere izpirituak bere askapenerantz bidea egiten zuen, eta ez gaurko behatzaileari askoz libreagoak irudi lekizkiokeen tribu patriarkalen batzuk (Estaturik gabe historiarik ez, hots, askatasunera biderik ez) 560 Askatasunaren bidea sakrifizioz, bortxakeriaz, krimenez betea dago. –Esta liberación del espíritu por el que él camina para alcanzarse a sí mismo y realizar efectivamente su verdad y la tarea de esta verdad es el derecho supremo y absoluto.
‎behar izpiritu objektiboa entelekia edo fantasmagoria bat bezala. Aitzitik, errealitate historikoa duenena bera da, ez gizabanakoak, ni subjektiboak, euren egitasmo eta ahal guztiekin ere (Zesar edo Napoleon berak). Historia, esan genezake, izpiritu objektiboak egiten du, eta horren tresna soilak dira Zesar eta Napoleon guztiak.
‎Erromantizismoa politikan, nolabait Frantziako Iraultzarekin, haren porrotarekin, eta hori izan den bezalakoxea gainera, Terrorearekin eta Napoleon-ekin? inposible bilakatua zen diskurtso ilustratua beste termino batzuetan jarraitzeko saioa kontsidera daiteke, bere ezaskitasun guztiekin ere: politikaren ordez poesia; nazionalismoaren ordez unibertso zabala; hiritarra ez, baina herriko gizon emakumea eta haren sentimenduak; askatasuna, Parlamentuan eta legeetan gabe, naturan bilatuko da.
‎karaktere determinatu batekin»745 Diferentzia guztiekin ere hizkuntzak bere karaktere propioa dizu, nazioaren karakterea.
2008
‎Alde horretatik, lehenagoko panorama hura sakonki aldatua denez gero, eus kalkiekiko pertzepzioa ere birkontsideratu beharra daukagu. ...gi bat ipintze ko, antzinan Bizkaiko ikuspegi hertsitik, bizkaieraren batasuna egiteko orduan, ikasi> forma aukeratu bazen, jaurerri honetan erabiltzen ziren beste aldaerak baztertuz (ikesi, >), berauek, linguistika aldetik, hautatua bezain onak izan arren, oraingo honetan Euskal Herri osorako nazio hizkuntza planteamenduan, gauza bera egiteko ordua heldu da erro bereko beste aldaera guztiekin ere. Eredu batuan aulki, > atera, > koitza, > r, > r, > gezur, > raso, > e, > roitu> edo soro> hobetsirik gelditu diren unetik, euskalki ezberdinetan ahoz esaten diren alki, > atara, > bakotxa, > bedar, > barri, > bezela, > elexa/ eleiza, > edur, > > eskeini/ eski ni, guzur, > burraso, > roitu> edo solo> aldaerak holakotzat hartzen ari dira, hots, forma idatzien> aldaera mintzatu> hutstzat, dialektologoentzat biziki interesgarriak, baina hizkuntza idatzian inolako sarrerarik izan behar ez dute nak, duzti, > erten, > galazo> edo uzen> berba aspaldian baztertuek ere merezi ez zuten arra zoi berberagatik.
‎Bistan da semantikaren alorra oso dela irristakorra, eta kasu hau ezin da arau nagusi horretatik aldendu. Bere ahuldade guztiekin ere, zatiketa hirukoitz/ laukoitz hori gure kontuak argitzeko lagungarri gerta litekeela dirudi.
‎Erakunde armatuarekin hitz egin behar dela azaldu zuen, beti ere, armak uzteko borondatea agertzen badu. Elkarrizketa hori ETArekin ez ezik, alderdi politiko guztiekin ere bultzatu behar da, Olanoren ustez.
2009
‎Krisiak krisi, zientzian fededun haustezin jarraitzen du Pierre Frommentek (eta Zolak; Pierre Fromment nobelan apaiz ohi bat da) XIX. eta XX. mendeen arteko itzulian. Objekzio guztiekin ere, dio Zolak, zientziari beste alternatibarik ez baitago zientzia baino; bera da progresoa ziurtatzen duen bakarra. Pasarteak sintomatikoak dira, eta lekukotza onak dira, garai batean zientzia, erlijio zaharraren kontra, nola ikusi izan den:
‎hasita bilatuko dira etikaren, erlijioaren, mitoaren oinarriztapenak edo legitimazioak, zentzuak (jeneralean autoreok existentzialismoaren inguruan mugituko dira, Améry ere bezala). Bazegoen Jainko baten ordez, ez dagoen Jainko bat (hots, historia bidatzen ez duena, Probidentziarik ez dena, munduaren barruan ezeren kausa bezala eragiten ez dabilena, ezer ez dena); baina, krimen guztiekin ere, giza ekintzak pasatzerik ez duen muga absolutuaren Jainkoa(, sakratua?), esate baterako. Jainkoa pentsagarriaren, izangarriaren, zilegizkoaren muga absolutu bezala:
‎Hots, Jainko olinpikoen Homeroren trataera hau, gerrari profesional aberastuen festaldietako bertsolariari dagokion moduan, periodo nahiko berantean jadagoneko, astapiku eta ganberro samarra da. Baina erlijio modu eszeptiko edo ziniko honek are azpimarratukiago nabarmentzen duena, antzinako fede helendarraren funtsa da, alegia, Jainkoak, euren ugaritasun eta kontraesan guztiekin ere, Natur ordena esentzial bataren manifestazioak bano ez direla (batasun hori ez da metafisikoa!). Hurrengo historia ezagutzen dugu:
‎Denbora du, beste mundu bat deskubritzeko eta bere barruan ordena berri bat eraikiz joateko. Propaganda aranista hasia zen Euskal Herrian, bere akats guztiekin ere, historiaren ikusmoldea iraultzen euskaldunoi. Baina espainoltxo asko jarraitzen zuen artean poeta frantziskotar gazteak, Seminarioko ikuspide fueristarekin, edo karlistarekin, Erroman, topiko patriotikoak harilkatzen.
‎Baina etekinak biltzeko ere erabil daitezke, eta erositako tituluak iritsi arteko portzentajea ere onartzen dute. Agindu horiek duten eragozpen bakarra —erraz aplikatzeko, baina ikasi egin behar da— da zuzen aplikatzen jakin behar dela, eta hori ez da kasu guztietan gertatzen, ezta inbertitzaile guztiekin ere. Stop aginduak erosketa eta salmenta eragiketak dira, eta Burtsara bidaliko dira bezeroak informatutako prezio baldintza bat betetzen denean.
‎Baina istorioak aurrera egin ahala, David Mameten gidoia sinesgaitzagoa eta hutsalagoa bilakatzen da. Baina izan ditzazkeen gabezia guztiekin ere, film oso entretenigarria da. Gainera, Robert De Niro eta Jean Renoren arteko konplizitatea aparta da.
‎Gogoan dut bere garaian katalanek ere gogorki salatu zutela ISBN. Ez dakit, egia esan, fidagarritasun maila eskas hori beste guztiekin ere badenentz.
2010
‎Nire lagunak euskaldunak dira gehienak, baina argi dago Tafallan gaztelera askoz gehiago entzuten dela eta ohituta gaude gure artean gazteleraz aritzera; ez dakit ingurukoek kutsatu gaituztelako den edo ez, baina gehienetan gazteleraz aritzen gara. Gurasoen herrian, aldiz, gehiagotan mintzatzen naiz euskaraz; eta euskaraz dakiten lehengusu lehengusina guztiekin ere hortan saiatzen naiz beti.
‎Nahikotxo baina ikasi egin dut guztiekin ere.
‎Cuestion de sexo telesailean ere Willy Toledorekin harreman ona egin zenuen.Bai, Willyrekin eta beste guztiekin ere, baina Willyrekin oso oso ondo pasatu nuen, eta oso rollo ona daukagu. Beste aktoreekin ere bai, eta noizean behin batzen gara.
‎Hautazko asignatura bihurtu zuen dekretu horrek euskara, ematekotan ere astean ordubetez emateko aginduz eta eman edo ez eman, beti ere, eskolan euskaraz zekien irakaslerik egotearen mende utziz. Bere muga guztiekin ere, garai berrien atariko usaina zekarren dekretu hark berekin. Labur bilduz, eta ikuspegi orokorrari eutsiz, honako hau esan liteke agintealdi zaharra amaitu eta berria eratzeko garai hartako eskola munduaz:
‎Gizarte eskari zabal horri erantzun betea emateko lehen pausoak bideratzen hasi baizik ezin egin izan zen abialdi hartan. Gabezia guztiekin ere funtsezko fasea izan zen hura, ordea. Orduan plazaratu ziren egungo hezkuntza moldearen oinarri sozioedukatibo gehienak.
‎Bere ahuldade guztiekin ere, argitasun printzak eskaintzen hasi da ARRUE. Orain badakigu, 1977 urtealdian ez bezala, eskola bide hutsak ezin duela bere baitarik eta bere hutsean, eredurik euskaldunenaz ere, belaunaldi berriaren mintza
‎Bere aje gabezia guztiekin ere funtzionatu egin du euskal eskolak, bai etxetik euskaldun ziren haurrekin eta bai erdaldunekin. Gatozen lehenengo multzora:
‎aski ilunak dira orain dela 30 urte inguruko datu haiek, konparazio eta hipotesi sendoegirik egin ahal izateko. Ez dira alde batera uztekoak halere, beren muga baldintza guztiekin ere.
‎1.Konbentzioak emandako eskumenen esparruan, Komitea lankidetzan arituko da Nazio Batuetako organo, bulego, erakunde espezializatu eta funts egoki guztiekin, nazioarteko tresnen ondorioz eratutako komite konbentzionalekin, Nazio Batuetako prozedura bereziekin, erregio mailako gobernuen arteko antolakunde edo erakunde egokiekin, bai eta egoki diren erakunde, antolakunde eta bulego nazional guztiekin ere, halakoek lan egiten dutenean pertsona guztiak derrigorreko desagertzeetatik babesteko.
‎Sarritan 200, 300 edo 400 orriko azterketa bat egiten du, eta hori ezin da laburtu. Literatura gustatzen bazaigu horregatik baita, zinemak ere bere gaitasun guztiekin ere ez duen sakontzeko eta aztertzeko ahalmen horregatik.
2011
‎Pertsona batekin oheratzen zaren bakoitzean ez zara bakarrik harekin oheratzen ari. Lehenago harekin oheratu diren pertsona guztiekin ere oheratzen ari zara. Kondoia erabili.Hogeita bost urte geroago, mezu horrek ez du indarra galdu.
‎Bere muga eta kontraesan guztiekin ere iraultza handia ekarri zuen soziolinguistika katalanak berekin. Hona iraultza horren zenbait ezaugarri, Aracil en beraren arabera:
‎diglosia giroan ere, hizkuntza bien erabilerabaldintzak eta funtzioak aldatuz doaz oro har. gatozen berriro teoriara, diglosia izanik gogoan. Bere muga eta kontraesan guztiekin ere iraultza handia ekarri zuen soziolinguistika katalanak berekin. hona iraultza horren zenbait ezaugarri, Aracil en beraren arabera: hizkuntzaren egituratik erabilera kontuetara eraman zuen paradigma berriak aztertzaileeta ikertzaile jendea, hizkuntzaren jatorritik begien bistako etorkizunera, hizkuntzaren beti bateko izaeratik bere erabilera baldintzen etengabeko aldakuntzara, esentziatik esistentziara, izaera metafisikotik positibora, azterbide estatikotik dinamikora, izatetik egitera, fatalismotik ekimen arduratsura, despolitizaziotik politizaziora100.
‎Kargu hartze garratz hauen oso antzekoak egiten dituzte bai Gabrik L. Ennemien (1928) baita Antoinettek ere Dantzaldian (1929). Garbi erakusten digute Irène Némirovskyren obrak, baliatzen dituen trikimailu guztiekin ere, ezin duela oharkabean utzi edo disimulatu bere amak sekula ase ez zion maitasun egarria. Zergatik bestela deitzen da horrela Zine mintzatuan Annek halako maitasun samurrez hazten duen haurra, era horretan amaren herentzia konjuratzea lortuz eta galdukerian itotzeko mehatxu egiten dion" odol garratz eta madarikatutik8" salbatuz?
2012
‎Familia bateko kide guztiak egongo dira tarifa lauak ordaintzen Amazonen, Spotifyn, serieentzako webguneren batean eta euskarazko musikarentzako zerbitzu batean? Jabego pribatuak izan ditzakeen gauza oker guztiekin ere, nahiago dut eduki kulturalen jabegoa eta kontrola guk geuk edukitzea eta ez enpresa handiek (honen inguruko nire iritzia eta jarrera zabalago azaldu nituen iazko martxoko zenbakian).
‎–Nik badut erlijioa, nire erlijioa, eta horiek guztiek baino gehiago gainera, beren berritsukeria eta komeriantekeria guztiekin ere! Aitzitik, nik Jainkoa adoratzen dut!
‎Ia erdia bakterioek eragin zuten, %40 birusek eta gainerakoa parasitoek. Eskura dauden datu guztiekin ere, ikertzaileek iradokitzen dute beren datu basea gaur egun izan diren agerraldien zati bat baino ez dela, gaixotasun horien berri ez ematea arazo komuna baita, bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan.
2013
‎Hala eta guztiz ere, bi gazteekiko konpromisoa berretsi dute Eleak eko partaideek. Bestalde, Euskal Herriaren bake eta askatasun irrika desegin nahi duten «neurri bidegabeei» amaiera emateko dinamika guztiekin ere bat egin dute. «Elkartasunetik konpromisora egin dugu salto, eta horregatik, etxeko ateak zabalik ditugu oraindik ere», adierazi du Caminosek.
‎«Izenburuak liburuaren bizkarrezurra zein den adierazten du, baina gero horren inguruan beste gai asko agertzen dira, denak lotuta baitaude. Bizitza eta heriotza maitasunarekin lotuta daude; maitasunak gainditzen ditu heriotzaren moduak, eta gizarteko gorabehera guztiekin ere badu harremana: gurasoek haurrekiko, haurrek gurasoekiko, hizkuntzaren arazoak...
‎Ikusi duzu zein sarritan izaten ditugun bertan konpromisoak. Egiaz, hauxe aitortu behar dut, erretore etxe apal honek dituen gaitz guztiekin ere, bertako egoiliarrak ez zaizkit errukarri irudituko, Rosingsen adiskide kutunik duten bitartean.
‎Bere ahulezia guztiekin ere, bertsoa da jaun eta jabe XIX. mendeko idazte egintza profanoan. Prosa narratiboa hiru mende luzetako antzutasunaren ostean, lehen urratsak ematen hasten da.
‎Baina, aje guztiekin ere, baiezkoa eman zion erregeari. Espedizioa zuzentzeko, beste gipuzkoar bat aukeratu zuen, Miguel Lopez de Legazpi (Zumarraga, 1502 Manila, 1572).
2014
‎Ez daukate, batez ere, eta ez dakite hori zer den ere, frantsesek beti daukaten zerbait: ohorea1298 Euren filosofia eta zientzia guztiekin ere patariak dira,, des Attilas lettrés? 1299 E. Carok ez du kontrastea Prusia eta Frantziaren, eta Kant eta Bismarcken artean bakarrik ikusarazten. –Il y a deux morales ou, si l, on aime mieux, deux consciences à la disposition de la nation? 1300 Bat unibertsitateko eta liburuetakoa da, bestea praktikakoa, arras bestelakoak.
‎Antzezle bakoitzari bere pertsonaia aurkitzen. Egokitzapen guztiekin ere, ordea, Axularren pertsonaia guztiek ukitu bera zuten. Eta horregatik gustatzen zitzaion Edurneri.
‎Adibidez, Nietzschek deskubritu bezala, baldin eta sortuko balitz gogoagorputzaren gainetik lehenetsiko ez lukeen filosofia bat, horrek errotik aldatukoluke ekintza filosofikoa, eta, ziurrenik, hori bera gertatuko litzateke gainontzekobeste ekintza guztiekin ere. Feministek aldarrikatu duten moduan, «gure politikagure sentipenekin hasten [ba] da» eta esperientziaren edo sentipenen kategoria beraproblematizatzen bada horien ekoizpen ideologikoa onartuz, alegia, esperientzia ezbada bitarteko gordin bat nolabaiteko egia bat lortzeko?, kasu horretan gorputzakbitartekaritza puntu bat eskainiko du honako bi hauen artean:
‎Erandioztarra izan eta Madriletik hainbatetan pasa arren, Alex Angulok Bilbo udalerriarekin izan zuen lotura estua, bai bizi zen Loruri auzoarekin, bai askotan ibiltzen zen Deustuko errepublikarekin, baita film laburren ikus entzule leiala zenez Zinebiren edizio guztiekin ere. " Bertan beti erakutsi zuen bere xumetasuna eta ikus entzuleekiko hurbiltasuna", festibaleko kideek gogoratzen dutenez.
2015
‎Orain, kopuru jakin bat arrantzatuta, merkatuko prezioa mantentzen da eta beti egongo da antxoa itsasoan; arrantza iraunkorra da, horrela». Hain zuzen, antxoarekin bezala gertatu luke gainerako arrain guztiekin ere, haren ustez. Izan ere, gehiegizko arrantzak berekin dakar hegaztiek bizitzeko behar duten janaria ez topatzea.Istripuak ere izaten dituzte txoriek janari bila joaterakoan, «arrantzaleek jartzen dituzten amu edo sareetan geratzen dira harrapatuta.
‎Eta egiaz arima batek hasiberritan, Jainkoak mesede hau egiten dionean, uste du ia ez dagoela gehiago desiratzerik, eta egindako zerbitzua ongi ordaindua delakoan dago. Eta arrazoirik aski eta sobera du horretarako, honelako malko bat, diodanez, ia geure ahaleginez lortzen ditugunak. Jainkoaren laguntzarik gabe ezer egiten ez bada ere?, uste dut nik ezin eros daitekeela munduko lan guztiekin ere, malko haiekin asko ere asko irabazten baita; eta zer irabazi handiagorik Jainkoari poz ematen diogulako lekukotasunen bat izatea baino. Beraz, honaino heltzen denak, gorets beza Jauna, oso zordun ikus beza bere burua; izan ere, Hark bere etxerako nahi duela eta bere erreinurako hautatu duela dirudi, atzerantz egiten ez badu.
‎Baina aita probintzialak, zoliago zebilen-eta, haien borondatea egin zedila nahi izan zuen, handik laster joan gintezen. Bi gela eta sukalde bat baizik ez zizkiguten ematen; hala ere, Jainkoaren zerbitzari handi bat, Hernando Matanza zeritzana, zen ospitalearen arduraduna, eta hark beste bi gela eman zizkigun mintzalekurako eta karitate handia egiten zigun, eta guztiekin ere karitate handikoa zen, eta asko egiten du behartsuen alde. Frantzisko Cuevasek ere karitatea egiten zigun; bera estimu handitan dute ospitale honetan, hemengo posta zerbitzuko burua baita.
‎Aliantza honetako barruti guztiekin ere, gehiago dira armamentuan.
2016
‎Asko dago hor eztabaidatzeko eta fintzeko. Bere aje eta moztade guztiekin ere badu ahalmenik, gure ustez, XXI. mende hasierako euskal hiztun herriaren osasuneta ahuldade egoerari neurria hartzeko eta, batez ere," kasuak eta kasuak" ditugula onartuz kasu batzuen eta besteen bereizgarriak termino soziolinguistiko operatiboetan planteatzeko.
‎Asko dago hor eztabaidatzeko eta fintzeko. Bere aje eta moztade guztiekin ere badu ahalmenik, gure ustez, XXI. mende hasierako euskal hiztunherriaren osasuneta ahuldadeegoerari neurria hartzeko eta, batez ere," kasuak eta kasuak" ditugula onartuz kasu batzuen eta besteen bereizgarriak termino soziolinguistiko operatiboetan planteatzeko.
‎Ofizialtasun bikoitzeko lege markoaren garapenez EAEko administrazio eta zerbitzu publikoen alorrean hartutako neurriek izan dute bereizbide horretan, gure ustez, bere eragina. Institutional support delakoa, bere muga guztiekin ere, eragingarri izaten ari da bertan. Kontuz ibili behar dugu, ordea, bereizbide zorrotzegiekin:
‎gogoratu, beste hainbaten artean447, Heinz Kloss en behinolako Forschungsstelle448, Estatu Batuetako SIL International449 eta Washington DCko Center for Applied Linguistics450, William F. Mackey ren Quebec-eko International Centre for Research on Bilingualism451/ CIRAL (Centre International de Recherche en Amenagement Linguistique)/ CEFAN, egungo ICRML (Institut canadien de recherche sur les minorités linguistiques)/ CIRLM (Canadian Institute for Research on Linguistic Minorities452) edota Wurm en Tokioko International Clearing House for Endangered Languages (ICHEL) 453, 1982tik 2010era arte indarrean egondako European Bureau for Lesser Used Languages (EBLUL) 454 eta, hizkuntza kontuetan baino herri txikien problematika osoan zentratuago, Flensburg eko European Centre for Minority Issues (ECMI) 455 Saio horiek aski diferenteak (izanik) dira xede helburuz, espezializazio oinarriz, iraupen ahalmenez eta antolamendu neurriz. Gogoeta gune horietariko gehienek aski bilakaera bihurria izana dute bestalde456 Beren argi ilun guztiekin ere, hizkuntzaren gizarte dimentsioa oro har, eta aurrera begirako lehentasun enfasi soziokulturala (uniMikel Zalbide – Mintzajardunaren egoera eta azken urteotako bilakaera. Aurrera begirako erronkak bus en ordez, edota horrekin batera, pluribus ikuspegian oinarrituriko filosofia zabala) era monografikoan aztertu eta lantzeko sortuak ditugu iniziatiba horietariko gehienak (ez guztiak) eta, alde horretatik, bada hor zer ikasi457 Eredugarri da, alde askotatik, ICRML/ CIRLM institutua458 Hango kontuak ez dago hemen hitzez hitz kopiatzerik, alde askotatik.
‎unibertsitate publikoak eta pribatuak, helduen alfabetatze euskalduntzea, irrati telebistak, liburugintza, ikus entzunezko materialgintza, kirol alorreko eta astialdiko euskal ekimenak, literatura zentzurik zabalenean, itzulpen etxeak,.. Bere muga eta gorabehera guztiekin ere, baliabide material, ekonomiko, antolamenduzko eta gizajendezko ugari aplikatu da mende laurden luzean, euskara indarberritzeko saioetan. Ez dugu uste per capita terminotan gu baino askoz aurrerago dabilenik Europan hiztun herri minoritario asko.
‎Alceste softwareak klase lexikalen eta aldagai askeen arteko erlazioa neurtzen du independentzia testen bidez. Klase batekoak diren hitz multzo esanguratsuki gehiago baldin badaude aldagai askeko maila batekin lotuta beste maila konbinatuekin baino, klasea lehenengo maila horri lotua dagoela esateko bermea egongo da. Programak analisi bera burutzen du beste aldagai aske maila eta klase guztiekin ere. Gure kasuan parte hartzaileen erantzunak emandako dataren arabera sailkatu ziren (2014ko abuztua edo azaroa).
2017
‎Ordea, guztiarekin ere, halarik ere, bere ahalke, desohore eta trabailu guztiekin ere, nahiago dute gaiztoek kontrako bidean trabailaturik ibili, bide onean eta artezean trabailatu gabe baino.
‎Zalantzarik ez du Calongek, ordea. Bere arrisku eta bertigo guztiekin ere, zirriborro eta zaborrontzien arteko funanbulismo ariketa hori da berak gehien maite duena.
‎Gerrak eta bakeak (egoera honi bakea deitzen badiogu behintzat) azpikeria ugaritarako bidea ematen dute, baina, hau baino gaitzesgarriagorik bat ere ez. Janarien merkatu beltzean zihardutenek, azken batean, janariz hornitzen zuten, eta gauza bera gertatzen zen gai urriz gehiegizko preziotan hornitzen zuten beste azpimerkatari guztiekin ere. Penizilina trafikoa, ostera, bestelako kontua zen oso.
‎1 irudiko hirugarren lerroan txakur hitzak hartu eta erabili aditzekin izandako ko okurrentziekinxtxakur bektorea osatu dezakegu. Beste berba guztiekin ere, noski, gauza bera egin dezakegu. Kookurrentzia horiek, nolabait esateko, hitzek espazio euklidear batean dituzten koordenatuak dira, non, Hipotesi Distribuzionalari jarraiki, testuinguru antzekoak dituzten hitzak gertu egongo diren espaziohorretan, eta zerikusirik ez duten hitzak, berriz, urruti.
2018
‎Gainera, XVIII. mendean karearen erabilera ere orokortu zen lurrak emendatzeko, Manuel Larramendik adierazi zuenez: " Esperientziak erakutsi duenez, ongarri eta hobekuntza guztiekin ere, lurrak ahultzen doaz urte gutxi batzuen ondoren. Honi aurre egiteko, bederatzi urtean behin karearekin ongarritzen dira, eta horregatik ia etxe bakoitzak bere karobia dauka, lan askorekin eta egur gastu handiz karea produzitzeko erabiltzen duena" (Korografia, 1756).
‎Hau da, biztanle guztion eskubidea da euskara erabiltzea, biztanleok horrela nahi dugulako; eta eskubide hori bermatzeko, biztanle guztiok dugu gure betebeharra. Gainerako eskubide guztiekin ere gauza bera gertatzen da.
‎Pertsona batekin oheratzen zaren bakoitzean ez zara bakarrik harekin oheratzen ari. Lehenago harekin oheratu diren pertsona guztiekin ere oheratzen ari zara. Kondoia erabili.
‎Antzinako Erregimendarraren lekuan, baina batez ere jarraipen zuzen zuzenean). Eta harreman aspaldiko guztiekin ere, euskaldun, galego edo katalanentzat orain artean, aberria, ez beste edozer gauza izan den betiko Espainia/ Gaztela hori, ez beti oroipen onekoa, euskaraz atsotiztegiak berak belzten zuena?, guztion aberri izatea da bat batean obligazio, eta gurtu eta maitatu egin behar da.
‎Baina nola interpretatu? Atzo ala gaur berdintsua da substantzialki, nik uste, bitartean badauden diferentzia guztiekin ere. Euskaltzale izatea oraindik ez da, naturala?.
‎Baina zure burua ur gainean ikusi dudanean, buia beltz baten antzera, erabaki dut? Erabaki ere ez, pentsatu gabe sartu naiz uretara, baina orain badakit bizirik jarraitu nahi dudala, nire arazo guztiekin ere?.
‎Bideak, zirkuituak edo ibilbideak dira, hala ofizialak nola ez, herritarrek era espontaneoan ibiltzeko ezarri dituztenak. Ez da gomendatzen diren ibilbideen gida bat, Bizkaiko Foru Aldundiak jarduera fisikoaren arloan lan egiten duten agenteekin, pertsonal teknikoarekin eta udal karguekin eta, halaber, baita gainerako herritar guztiekin ere, konpartitu nahi duen analisi tekniko bat baizik.
2019
‎arnasguneetako jendeak (bere artean eta berentzako lanpostu gisa) enpresa berriak sortzea edo zaharrak birmoldatzea. ahal dela" beren neurriko" enpresak, ez lur faltagatik edo antzeko beste motibo batengatik bertara etorri nahi duten enpresak, langile kopuruz eta transakzio moldez arnasguneaz, eskualdeaz eta euskal hiztun elkarteaz gaindikoak. aurrez aurreko zerbitzu sektoreak leku meharra du arnasgune gehienetan: taberna eta sagardotegi, eskola eta denda, udal eta nekazalturismo63 zenbait arnasgunetan (azpeitia eta zumaia ditugu bereziki gogoan) hori baino planteamendu zabal eta ausartagoak egin litezke. patxi Saenz-en perspektiba ez genuke, bere muga baldintza guztiekin ere, kasu horietan begien bistatik galdu behar. hirugarren Sektorean ere ganoraz eta probetxuz eragin liteke, bidea aurkitzen bada. Bada gainera, gero eta erosoago, herritik beretik irten gabe irismen zabalagoko hirugarren Sektorean jarduteko modurik.
2020
‎Ama alargun geratu zen 39 urte eta 4 alabarekin. Baita aitaren enpresaren zor guztiekin ere. Diru sarrerarik ez eta lehenbizikoz lan bila hasi behar izan zuen etxetik kanpo.
‎Etxean dena euskaraz hitz egiten dut, lagun guztiekin ere euskaraz aritzen naiz; egun, ni euskaraz bizi naiz. Askotan, baina, toki batera joan eta han bildutako jendea ni iritsitakoan erdaraz hitz egiten hasten da.
‎Gizon eskuzabala zen. Ez berarekin bakarrik, beharrean zen guztiekin ere bai. Ez zuen asko uste gaizkiak habia egina zuela haren bihotzean.
‎Batzuetan iruditzen zait esku zarta haiek besarkada moduko bat zirela, sentimendu tragiko kolektibo baten txaloak: mende erdi batez aberkide izan ziren euskaldunek elkarri esango baliote bezala batzuetan ezin izan dugula elkar maite, baina leial gatzaizkiola elkarri, oraindik; azkenean, egin ditugun on eta gaitz guztiekin ere, ez dela hain gaizki egon...
‎etikaren eta politikaren arteko kontraesan soluziogabeak, adibidez, edo bizitza pertsonal eta publikoaren arteko konponezinak. Bere aporia eta inplikazio guztiekin ere, Azurmendik garbi utziko dizu bere tokia: " Gerraren bortxarenapologiarik egitea ez da inoiz nire lana izango" (Azurmendi 1998:
‎alde batetik, balio demokratikoetan oinarritutakoa den neurrian, legitimazio maila handiagoa lortu du; eta, bestaldetik, berari zor zaio egungo euskal erakunde sistema. Bere akats eta muga guztiekin ere lorpen handi bat izan da.
‎zikina eta garbia, beroa eta lasaia, ona eta txarra, ederra eta itsusia, kaotikoa eta kosmikoa. Baina ez, Eçarentzat, zutabeen eta zarzuelen hiria, bere milioi guztiekin ere, tabakorri biltegi bat baizik ez zen, izerdi putzua, palmondoen txotxontzia...
‎... harreman aspaldiko guztiekin ere, euskaldun, galego edo katalanentzat orain artean" aberria" ez beste edozer gauza izan den betiko Espainia/ Gaztela hori,(...) guztion aberri izatea da bat batean obligazio, eta gurtu eta maitatu egin behar da. Izan ere, Koroaren printzipioa herriaren nahiarenaz bezala, ezpataren printzipioa zuzenbidearenaz ordeztu denez gero, eta zuzenbidea sakratua deklaratu —guztiz" razionalki" — zer gurtu ahal den eta zer maitatu behar den ere, lege konstituzionalez erabakitzen da orain (EA, 9).
2021
‎Gauzak horrela, egoera hori iraultzeko borrokatzen saiatu arren, aitortu behar dut mundu hau ere ez dudala nirea sentitzen, bere gauza on guztiekin ere —doakoa izateaz aparte, anitzagoa eta inklusiboagoa da, besteak beste— Gero eta gehiago iruditzen zait, sare bati falta zaiona daukala besteak, eta alderantziz; hots, elkarrengandik asko ikasteko daukatela, elkarrekin asko lantzeko; eta, horrenbestez, uste dut korapiloa askatzen hasteko sare biak desmitifikatzeari ekin geniokeela, bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak identifikatze... Sare baten aldekoak, bestera lerratutakoak zein bi munduen artean kolokan dauden horiek guztiak bilduko lituzkeen proiektua, Euskal Hezkuntza Sistema Publikoa, Euskal Eskola Nazionala edo beste edozein izen izango lukeena.
2022
‎Kurdistan libre bat jaio berri zen: gabezia guztiekin ere, ilusioa eta grina piztu ziren. Ekialde Hurbilean eta Europan erbesteratutako jendea itzuli egin zen, ahal zuten horretan laguntzeko, berreraikuntzan bere alea jartzeko.
‎Banaketa bat bazegoen aurretik ere. Baina, munduko baliabide eta erraztasun guztiekin ere, berregituratu egin behar duzu bizitza. Pobreagoa zara, dolua bizi behar duzu, irudikatu duzun familia hori ez da gehiago izango.
‎Alabaina, amatasuna instituzio gisa emakumezkoen autonomiarako muga, haien garapenerako traba eta askatasunerako oztopo izanik ere, ezin da ukatu, era berean, haur bat mundura ekartzea, bere zailtasun, min eta neke guztiekin ere, esperientzia guztiz eder eta zirraragarria dela emakume askorentzat, edo hala izan litekeela eta izan lukeela, behintzat, inguruak (gizarteak, komunitateak, legeek) lagunduz gero.
‎...ien mundukoak ez diren gauzekin korritzea, nylonezko galtzerdi batekin, alkandoraren lepoko ezpain gorrien markarekin, nola jakin behar nuen nik gauza baten arrastoak gauzak berak baino gehiago ekarri dezakeela akordura, eta ez pentsatu harrigarri zaidanik, ezta hurrik eman ere, nik neure xelebrekeria txikiak ditut, neure bitxikeriak, eroso nago korritzen naizenean burura datozkidan inkongruentzia guztiekin ere, kortse batetik gainezka egiten duten emakume baten bularrak, hausten diren tiranteak, gela bateko ate erdi ireki bat eta osaba ilobak gela barruan, gaurgero ongi baino hobeto dakit zer dabilen nire bezeroen buruan, haiei kirtena gogortzea ez dela batere nire auzia, eta gero besterik ez dakit, uste dut nahikoa ere badakidala, ezertarako ere ez nengoela han, ez nengoela egon behar nuen lekuan,...
‎Egitura kapitalak, bestalde, enpresa bat antolatzeko modua osatzen duten ukiezinen taldeari egiten dio erreferentzia, eta, beraz, bertan jarraituko dute, baita enplegatu batek enpresa uztea erabakitzen badu ere; besteak beste, informazioeta komunikazio sistemak, lan prozesuak, patenteak, copyrightak eta abar sar ditzakegu. Azkenik, harremankapitalak enpresak kanpoaldearekin dituen harreman guztiak biltzen ditu, ez bakarrik bezeroekin, baita enpresaren ingurunea osatzen duten stakeholder guztiekin ere, hala nola langileak, hornitzaileak, lehiakideak.
2023
‎Hor erantzutea beste biderik ez zegoen, eta uste dut talde moduan kohesio handiarekin funtzionatu genuela. Beraz, Egunkaria ren itxierak dituen alde txar guztiekin ere, zeren eta alde txarrak ditu, batez ere; euskaldunoi egin ziguten erasoa, atxilotu eta torturatuei giza eskubideen aldetik egin zietena, adierazpen askatasunari edota informazio eskubideari egindakoa, edota langile guztioi ere bai: kale gorrian geratu ginen guztiok...
‎gidoirik onenaren Oscar saria jaso zuen, baina oraindik ere inork ez daki zehazki nork idatzi zuen. Horrekin batera, George Raft aktoreak ez zuen Rick amerikarraren rola interpretu nahi izan eta, bigarrengoz, Humphrey Bogartek gogo txarrez onartu behar izan zuen hark utzitako papera, eta antzera gertatu zen filmeko protagonista nagusi guztiekin ere. Egoera benetan gorabeheratsua zen, eta Michael Curtiz zuzendariak sarritan ez zuen jakiten biharamunean zehatz mehatz zer errodatu behar zuen.
‎Hurrengo urte eta hamarkadetan, kasik oharkabean, bere bidegabekeria ukaezin guztiekin ere, gehiegizko gatazkarik gabeko globalizazio harmoniatsu, eraginkor eta emankor baten adibide eta eredu eztabaidaezin bihurtu zen futbola.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia