Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 166

2000
‎Baina, aitak, amak eta aita Bartolomek ateratzen zituzten arrazoinen aitzinean, osaba, ohi ez bezala, isil isilik egon zen denbora guztian, atsekabetua eta desgogara. Eta aitak erraiten zuen ezen ez zegoela etxegoiendarren ohorea horrela lohitzerik ez zikintzerik, Mattinek lohitu eta zikindu zuen bezala... non eta bere etxean eta gurasoen etxean!; amak, deabruak nonahi den eta noiznahi den erein zezakeela bere hazia, baita handikien baratzean ere, eta neurri guztiak ere ez zirela aski, hari buru egiteko; eta aita Bartolomek, finean, arrai eta alegera egoitekoa zela eta Jainkoari eskerrak emaitekoa, bai, halarik ere, zeren gaitzak tenorez harturik baitzuen erremedioa, eta zeren Mattinekin bederen tenorez ibili baitziren. Eta guztiak zeuden, beraz, desgusturat, baina gusturat; nahigabeturik, baina nahitsu, osaba Joanikot izan ezik, zeren baitzirudien ezen atsekabez atsekabe zebilela...
2002
‎Bestalde errespeto guztiz diot EAJk betetzen du beste eginbehar garrantzizko bat ere, sektore epelago batzuetan sartuz joatekoa. " Fiesta del PCE" delakoan painelu gorria jazten duten guztiak ere ez dira materialismo historiko eta materialismo dialektikoaren ezagutzaileak, baina hor daude hainbat arrazoirengatik. EAJk funtzio hori hor dauka, baina gero aurrera egiteko orduan bere kostea dauka.
2003
‎aurreko azterketetan aurkitutako zuntz irenste handienak, seguru asko, baxuak izaten jarraitzen zuten minbiziaren aurkako babesgarri izateko. Zuntz edo landare mota guztiek ere ez dute eragin bera. Kontraesana azal lezaketen bi arrazoi baino ez dira.
‎ISBNdun guzti guztiak ere ez ditut hemen ematen, nahiz eta datu basean sartuta eduki badauzkadan. Dozena bat ISBNdun kanpoan utzi ditut.
‎Harekin ere ez. Beste guztiekin ere ez, Véronique. Amodiorik ez dute inoiz kausitu itsu honen begiek.
‎Amaiera zatikatua. Irakurri dituen eleberri guztietan ere ez du kausitu halakorik, antzeko izugarrikeriarik. Hainbesteko jasan ezinezkorik.
2004
‎aitak diru kopuru bera ematen zieten semeari eta alabei gastatzeko. Ayatola guztiak ere ez omen dira berdinak emakumeen eskubideei dagokienez: batzuek sutsu diote emakumea ezin dela etxetik irten gizonaren baimenik gabe, baina beste ayatola batzuek, ordea, zera omen diote, velayate fagí titulua ere lor dezaketela emakumeek, hots, buruzagi goren izan.
‎–Tira, horrek guztiak ere ez du garrantzi handirik... –erran zuen irakasleak marmarka– Gatozen mamira.
‎bere emisio eremua Euskal Herri osoa baino txikiagoa dutena. Hala eta guztiz ere ez da erraza telebista lokalen kopuru erabat zehatza eskaintzea. Ondoren ematen den zerrendan kablez edota lurrazalez emititzen duten telebistetatik duela gutxi desagertu den Ermuko Telebista eta berriro itzuli den Gran Bilbao Television sartu ditugu; baita duela gutxi emisioan hasi den Goierri Telebista ere.
‎Mutilen herrian pasatako guztia ez dut esango. Nahita ere, ezinezkoa litzateke, zeren udako egun haietan sentitu eta ikasi nuen guztia ez bailitzateke entziklopedia batean kabituko; baina, hori alde batera, esan dezakedan guztia ere ez dut esango. Izanez ere, zergatik ibili luzamendutan, xehetasunez xehetasun, egia esaldi bakar batekin erabaki ahal denean?
2005
‎Baina autoreen ekarpenak ez duabiapuntu hori ezkutatu, egin duten lana ez da, ez zuen izan nahi? azterketahotz aseptikoa, bertan ageri diren ahots guztiek ere ez dute tonu eta urrutiramendubera: aurrez hartua zuten jarreraren zergatietan argi egiteko borondate garbia dagoautore guztien eta bakoitzaren jardunetan.
‎Guztiok buru barnean ditugun ideak aterako bagenitu, ziurrenik ez lirateke munduan sartuko. Munduan dauden gauza guztiak ere ez lirateke gure buru barnean sartuko, inola ere ez. Bitxia da mundua.
2006
‎Irabazleek parlamentu berria osatu zuten, noski, eta Cromwelek, armadako buru legez, baldintza gogorrak ezarri zizkien parlamentuko partaide izan behar zutenei: erregetzaren alde ibilitako parlamentari zaharrek ez zuten inolako eskubiderik, eta gerra zibilaren garaian epel samar aritu ziren guztiek ere ez, bidali egin zituen handik. Parlamentua bera ere itxuraldatu egin zuen erabat:
2007
‎Matraila denoi gorritzen ez zaigun eran zuhaitz guztiek ere ez dute larrazken gorrirako bidea gustuko. Gorritzea arruntatxo eta muzin egiten dietenek arrea ez bada horia dute helburu.
‎Meditaciones a contrapelo, Madril 1970, 100 Antropologian, Goethe-k jada seinalatzen zuen moduan, Kant ez da bere alderdi hoberenetik ageri. . Nazioen deskribapena oso ganorabakoa begitantzen zait, munduan hain luze bizia den gizakume batentzat [hirurogeita hamalau urte zen Kant, Antropologia argitara denean] eta, jada goian gomutatu legez, guztia ere ez aski liberal eta zentzuzkoa antropologia baterako?, ik. GOETHE, J. W. von, Briefe. Hamburger Ausgabe in 6 Bänden, bol. II, München 1988, 363 (C. G. Voigt i gutuna).
‎Eta hala ere? Hala eta guztiz ere ez dut oso argi hau agoantatuko dudanetz. Desengainu garaian nago eta, garai hau pasatuta, ez dakit aro itxaropentsuagorik etorriko den ala S. oroimenean gordeko dudan betiko.
2008
‎Izaki bizidun guztiok ez dugu errealitatea berdin hautematen: txakurrek, saguzarrek, izurdeek… Ba, gizaki guztiok ere ez.
‎Dena den, erlazio hori ez da erabatekoa. Hau da, GIB kontrolatzaile askok dute HLA molekularen forma zehatz hau, baina, batetik, molekula hori duten pertsona guztiak ez daude babestuta, ezta gutxiagorik ere, eta, bestetik, GIB kontrolatzaile guztiek ere ez dute molekula hori. Hortaz, ikusi egin behar dugu zein den molekularen parte hartzea, eta, gainera, horrek itxaropena ematen digu uste izateko ez dagoela oinarri genetiko bat babes maila hori izateko.
‎beren ardurapean hartutako gaiaren horniketa bermatu behar zuten, isuna ordaindu nahi ez bazuten131 Udalari diru gehien eskaintzen ziotenek eskuratzen zituzten gai jakin horien salmenta eskubideak: ardoa, haragia, olioa, xaboia, pattarra? 132 Baina ikusten dugunez, elikagai guztiak ere ez ziren errematera ateratzen, eta badirudi udalkideek horniketa eskubideak pertsona jakin batzuen alde luzatzearen aldeko ohitura zeukatela.
‎1281). Beraz, Gorteetarako hauteskundeetan Gipuzkoako errepublikano federalek Dorronsoro karlistarentzat eskatu zuten botoa, baina federalista guztiak ere ez ziren iritzi berekoak. Castellesek Fernando Torralbaren kasua aipatzen du, zeinak karlista eta federalisten koalizioan parte hartzeari uko egin zion.
‎Zentro handienetan, prebalentzia %9, 9koa izan zen 2007an; ertainetan, %8koa, eta txikietan, %6, 9koa. Gainera, paziente guztiek ere ez dute arrisku bera: immunodeprimituak (defentsak baxuak dituztenak) eta gaixotasun oso larriak dituztenak dira infekzio horien ahulenak.
‎Mutil gizagaixoa, zekarren asmo on guztia ere ez zen nahikoa izanen usteldutako nortasun haien udaberri negutuak loratzeko. Hala ere, goizero eskaintzen zizkigun bere irribarrea eta hizketa lasaia.
‎Elitera iritsi berriak direlako, agian. Baina elitean dauden guztiak ere ez dira beren burua saltzen ibiltzen. Galdetu behar diot bion lagunari zer iruditzen zaion gogoeta hau, baina, agian, hain entrenatzaile onak ez direlako aritzen dira inork erosi nahi ez duena saldu nahian.
‎euskararen erabilera gozagarria sustatu nahi dute antolatzaileek, irakurtzeak eta oparitzeak (eta opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez. Baina, bide batez, oso garrantzitsuak diren bestelako helburuak ere lortu nahi dituzte ekimen horren bidez: •Batetik, Euskara Elkarteetako bazkide diren euskaltzaleak liburutegi publikoen erabiltzaile aktibo bihurtzea.• Bestetik, era askotako eragile publiko eta pribatuen elkarlana sustatzea, eta eragile horien guztien arteko harreman sarea euskaraz hedatzea.• Azkenik, ekimen horrek ekarpena egin nahi dio euskarazko liburugintzari, liburuen ekoizpena eta salmenta bultzatuz.Asteazkeneko aurkezpenean izan ziren euskalgintzako eragileek azpimarratu zutenez, iaz kanpaina iraun zuen bitartean euskaraz irakurri zuten irurtzundar eta altsasuarren kopurua handitu egin zen aurreko urtearekin alderatuta. Irakurle gehiago bai, baina guztiek ere ez zuten oparitzeko aukera baliatu. Kanpainak utzitako beste ondorio onuragarria izan zen liburutegien euskarazko fondoa izenburu berriekin aberastu zela.
2009
‎Zer egin behar du halakoetan ni moduko aita traketsak/ bost ume eta denak batera, gehiegi ez al da guretzat/ baina guztiak ere ez dira izango hain aldrebesak/ asteburutan egin ahal dugu futbito taldea behintzat erantzun zion Viñaspek.
‎Hala eta guztiz ere ez da lantegi erraza erdilariak Realean segitzea borondateak borondate. Jokalari garrantzitsuenetarikoa da, garrantzitsuena ez bada baina eskaintza interesgarri eta mamitsua iristen bada Aneotara Aperribai bere hitzak jan ditu.
‎Razionalagoa da, zalantza gabe, nire amarena baino, esate baterako. Baina ez da ezein erlijiotakoa, filosofia moderno batzuetakoa baizik (filosofia guztietakoa ere ez). Eta horiek benetan izugarri zorrozki konpondu ohi dizute arazoa, ikustea dago Spinozaren Etika edo Leibnizen Teodizea (XVII. mendean Europan gehien irakurri bide zen liburua!).
‎esan nahi baita haren begiak esaten ari zirenarekin zerikusirik ez zuèn beste zerbait esaten ari zela Ada, menturaz, halako zerbait, adibidez: . Bai, katalan horiekin sekulako negozioa egin duzue, baina zu ez zara enteratu ere egiten, Teo; detektibe bat jarri didazu, mila detektibe bihurtzeko gai dena, baina zure detektibe horiek guztiak ere ez dira enteratzen; jokoz kanpo harrapatu nahi nauzu, eta nik zauzkat jokoz kanpo, artaburua: zorionak, bai, Teo, ez dakizu zenbat pozten naizen?!?; baina Teofilo Mariaz gain, mahaikide guztiak zeuden han, itxura batean, jokoz kanpo, Reginak berak ere, Pagoagako Ama Birjinaren agerketekin gertatzekoa gertatu zitzaionetik gero eta okerrago zebilenak, honako iruzkin hau egin baitzuen jarraian:
‎30 urteotan, gazte mugimenduak jasandako atxiloketa, inkomunikazio, tortura eta espetxeratze guztiek ere ez dute herri honen askatasunarenganako sentimendua deuseztatu, ez eta herri eta auzoetan errotua dagoen mugimendu zabala neutralizatu; ez dira oraindik konturatu gazte mugimenduak herrian duela indarra.
‎Duela lau mende zuen itxura ematea lortu badute ere, zailagoa da garai hartako bizimodua eta istoriak berritzea. Orain arteko lan guztia ere ez da erraza izan, ez baitago orduko deskribapen originalik, eta garai hartako tresna eta objektu gutxi gelditzen baitziren. Baina ikerkuntza lan sakon bat izan da atzean, eta, horrela, garai hartako bizimodua, egoera ekonomikoa, ohiturak eta abar nolakoak ziren aztertuz, baserrian bizi zirenen bizimoduaren interpretazio bat egitea lortu dute.
‎Erdeinuak: Elkarrizketatu guztiak ere ez dira berdinak, antza. Aurrekoan gela zuri txiki hotz zena, suite zabal eroso bihurtu da oraingoan.
‎Baina guztia ere ez da hain borobila. Zirkuitua ikuskizun modura planteatu dute, eta historikoa izango da gauza batzuengatik, baina ez automobilistikoki duen mailagatik.
‎esan nahi baita haren begiak esaten ari zirenarekin zerikusirik ez zuèn beste zerbait esaten ari zela Ada, menturaz, halako zerbait, adibidez: " Bai, katalan horiekin sekulako negozioa egin duzue, baina zu ez zara enteratu ere egiten, Teo; detektibe bat jarri didazu, mila detektibe bihurtzeko gai dena, baina zure detektibe horiek guztiak ere ez dira enteratzen; jokoz kanpo harrapatu nahi nauzu, eta nik zauzkat jokoz kanpo, artaburua: zorionak, bai, Teo, ez dakizu zenbat pozten naizen...!"; baina Teofilo Mariaz gain, mahaikide guztiak zeuden han, itxura batean, jokoz kanpo, Reginak berak ere, Pagoagako Ama Birjinaren agerketekin gertatzekoa gertatu zitzaionetik gero eta okerrago zebilenak, honako iruzkin hau egin baitzuen jarraian:
‎Eta hortxe lanak! Garai hauetako kyrieleisonka luzeak eta inguruko ermitetatik soro eta laboreei emaniko bedeinkazio eta ekaitzen kontrako konjuru guztiek ere ez baitzuten behar besteko indarrik:
2010
‎Ez dute ulertzen Cotlliureko katalan eta Donibane Lohizuneko euskaldun askok ez dakitela espainieraz. Euskal Herriko herritar guztiek ez dakite euskaraz, baina munduko euskaldun guztiek ere ez dakite espainolez. Euskal Herrian euskaraz dakigunok eskubidea dugu informazioa geure hizkuntzaz jasotzeko, espainieraz jakin edo ez.
‎Kuxkuxero haiek nola, Facebooken ere ezin da espiatu ikusia izan gabe. Baina, jakina, batzuk trebeagoak izaten dira besteak baino, disimuluan aritzeko orduan, eta errezel guztiek ere ez dute berdin estaltzen.
‎esaten zidan, duda izpirik gabe. Nik, ordea, bestela ikusten nuen, munduko domina guztiak ere ez baitzitzaizkidan aski iruditzen egun haietan pairatu nuèn mina estaltzeko: ez egun bateko mina, ez ordu batekoa, ez minutu batekoa?
‎Honakokasuak, aurreko urteetan izan zirenak baino urriagoak izan arren, ez ziren gutxiizan. Hala eta guztiz ere ez dira sarri aipatzen erbesteratzea aztertzen duten lanetan.
‎Zeren zuri ere domina bat jarriko baitizute, enkargatuko naiz ni horretaz’ esaten zidan, duda izpirik gabe. Nik, ordea, bestela ikusten nuen, munduko domina guztiak ere ez baitzitzaizkidan aski iruditzen egun haietan pairatu nuèn mina estaltzeko: ez egun bateko mina, ez ordu batekoa, ez minutu batekoa... delirium tremens hura, zer esanik ez.
‎Erronkariko ehule guztiek parte hartu behar izan zuten zakua ehuntzeko beharlekuan. Nafarroako artile guztia ere ez zen nahikoa. Milaka jostorratz behar izan zituzten, eta hariak, jostorratzak baino askozaz luzeagoak hariak...
‎Sarritan 200, 300 edo 400 orriko azterketa bat egiten du, eta hori ezin da laburtu. Literatura gustatzen bazaigu horregatik baita, zinemak ere bere gaitasun guztiekin ere ez duen sakontzeko eta aztertzeko ahalmen horregatik.
‎Arantza hori sekula ez du aterako Realak, ezta Vigora joan ziren 9.000 zaleek ere. Partida telebistaz ikusi zuten guztiek ere ez. Baina gaurkoa ordaina hartzeko modua izan daiteke.
2011
‎Askotan etortzen zen esanaz," goazen holako lekura bertsoetara" eta biak joaten ziren. Lasarteko" Gure Etxea" tabernan Hernani guztian ere ez dagoen argazki bat topatu nuen. 1917an, Txirrita, nire aitona erdian eta Gaztelu, Arraten, Eibarren.
‎Eta ni desberdintasunaren diskurtsoaren aldekoa naiz: ni ez naiz gizon bat bezalakoa, eta gizon guztiak ere ez dira berdinak. Zergatik kabitu behar dugu denok eredu berberean eredu horrek, gainera, gaixotu egiten bagaitu?
‎Aurreko ikasturtean 23 ikastalde zeuden eskolan, oraingo honetan 25 eta hurrengoan 26 Espazio arazoei aurre egiteko Hezkuntza Departamentuak udan moduluetan bi gela prestatu zituen eta uda honetan beste bi gela berri sortuko ditu moduluetan. Reyk ziurtatu duenez," urte gutxiren buruan hauek guztiak ere ez dira nahikoak izanen, urtero ikastaldeak bi lerrotik hiru lerro izatera pasatzen ari baikara". Reyk argitu duenez, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan maila guztietan hiru lerroak osatzen direnean 27 talde izanen dira guztira; hau da, orain dauden ikasgela guztiak dituzte, baita moduluetakoak ere.
‎Litekeena da amak jakitea zer dagoen honen guztiaren atzean, aitaren desagerpenaren azpian. Hala eta guztiz ere ez dut uste kontu hau mahairatzeak poz dezakeenik, aitarena iragana baita. Edo ez.
‎– Ez dugu inoiz jakingo: baina zakur guztiak ere ez dira magal milika eta esaneko.
2012
‎Sekulako suntsiketa izan da. Egoerak gogorrak izan dira, baina horrela eta guztiz ere ez zukeen horrelakorik gertatu behar. Arabako kulturaren oinarriak egoera horri eusteko modua izan behar zuen.
‎Niretzat, generoaren ikuspegitik baino, pertsonaren ikuspegitik hitz egitea litzateke idealena; zuzendaritza estiloez hitz egitea, emakume guztiak ere ez baikara berdinak. Baina horretarako iritsi egin behar da postu horietara eta ez da batere erraza.
‎Barauaren legeak agintzen zuen barau egunetan otordu bakarra egin behar zela, baina hala eta guzti ere ez zuen debekatzen goizean eta arratsaldean zeozertxo hartzea. Baraua 21 eta 60 urte bitartean zeudenek bete beharrekoa zen, salbuespen batzuk kenduta:
‎Urte guztiak ere ez dira berdinak: batzuk emankorragoak dira; besteak antzuagoak, alferrikakotasun zaporea uzten dutenak, minutuak eta orduak eta egunak ahul eta arrastaka pasa balira bezala.
‎Adibidez, zahartzea langile klasearen luxua da. Eta bizitza guztiak ere ez dira errentagarriak; horregatik, pertsona batzuk baztertuta geratzen dira, sistematik kanpo.
‎Ordu honetan, artean ez zekien hilda zegoenik; neska ez zen balletetik itzulia, eta poliziari abisua emana zioten, baina ordurako hilik zen, edo hiltzen agian. Bi urte ez dira aski zauri garratz hau sendatzeko; ziurrenik bizitzako urte guztiak ere ez dira aski izango.
‎Egin nuen guztiarekin ere ez nuen erantzunik izan, baina gelatxoa aurrera zihoala sumatzen nuen argi eta garbi; eta ordubete edo agian gutxiagoren buruan, urkilak zeuzkan eta leihorik ez zeukan alde hartan, zerbait gogorraz tupust egin zuen kaxak. Harkaitzen bat izango zela bururatu zitzaidan, eta ordura arte ez bezalako astinaldia izan nuen.
‎LEO. Erru guztia ere ez da zurea. Ibik oso ondo daki nola engainatu zu.
‎GERMAN. Guztiok ere ez gaude momentu onenean, ezta?
‎Aire zabaleko museoak. Aire zabaleko museoaren kontzeptua nahiko lausoa da; izan ere, barrutietan ez dauden museo guztiak ere ez dagozkio multzo horri, ikusi denez. Desberdintasun bat dago.
‎–Ikuskariak Schumann-en bizitzako gorabeherak ez ezagutzea espero du une honetan Inasek, bestela bukaera gaiztoa izan zuela musikari alemaniarrak erantsiko lioke hark, zoratu egin baitzen eta gaztetan hil. Gainera, etxe guztietan ere ez dago Schumann enean izan zen kultur girorik?. Barkatuko didazu, baina eskola daukat orain, esanez, ez dio erantzuten utzi ikuskariari:
2013
‎Eta eztabaida horretan kateatu dira Chavezen aldeko eta kontrakoak. «Oso egoera kezkagarria» Iraultza bolivartarraren gidari nagusi bilakatu denaren aldeko guztiak ere ez dira, dena den, hain baikor ageri. Boliviako presidente Evo Moralesek, esaterako, Chavezen egoera «oso kezkagarria» dela esan zuen atzo, eta errezora emana dagoela erantsi:
‎Eta gure ikuspuntutik kontatu dugu. 36ko gerraren gaian gure parte hartzea ez da inon ageri, baina historiako beste gaia guztietan ere ez. Hori da kontua.
‎Hala esan zion Mariari. Egia guztia ere ez zen hura. Zehatzago esan luke, agian, ez zuela lorik egin gura.
‎niri ere neke egiten zaidak sinestea. Baina gerra guztiak ere ez dituk txarrak, alde ederra baitago bertzeei erasotzetik nor bere burua defendatzera.
‎–Bueno. Taliban guztiak ere ez dituk itsuak. Iranen ezagutzen ditiat bospasei pakistandar, lanera etorriak.
‎–Nik guzti guztia ere ez dakit, baina, dakidana esango dizut.
‎Bihotzak beragatik egin zuela xuxurlatzen zion Elizabethi. Baina itxaropen horri beste burutazio batzuek hartu zioten neurria berehala, Elizabeth laster ohartu baitzen bere hantuste guztia ere ez zela nahikoa izango pentsatu ahal izateko gizonaren oniritzia, alegia, jadanik ezezkoa emana zion emakumearengana zuen oniritzia, gai izango zela Wickhamekin zerikusirik izateak sortuko zion narda bezalako sentimendu naturala gainditzeko.
‎Jada ez du eraikitzen euskaldunak izan lukeenaren eredu litzatekeen pertsonaia nagusia, horrek lizunkeria irudikatzen baitu. Hori gutxi ez dela, egiten dituen negozio guztiak ere ez dira garbiak... Eredugarri ez zena eredugarri zena nabarmentzeko bitarteko moduan bakarrik erabili duen eleberrigintzaren aurrean, autonomia ematen dio zuzena ez den jokabidea adierazteari:
‎Adibidez, alegien multzo mardulean ez da J. A. Mogel, Iturriaga edo Uriarteren ordena bereko kide zen J. M. Zabalaren izenik agertzen, alegia gehienen egileak haiek izanik; ez bide zekien norenak ziren. Egile batzuen bertso sorta guztiak ere ez ditu biltzen Uriartek, nahiz asmo hori zukeen.
‎GERMAN. Sekretu guztiak ere ez dira kontatu behar?
‎Prozesuko aldaketa horiek gerta zitezen, ez zen beharrezkoa izan zuzenbide erromatarra ohiturazko zuzenbide tradizionalaren ordezko izatea. Azken finean, Frantzian ohiturazko zuzenbidea aplikatzen zuten auzitegiek luzaroan erabili zuten prozedura idatzia, eta hala eta guztiz ere ez zen modu nabarian ukitu horren muina, epaile zein abokatuek ondo prestatutako juristak zirelako. Alemanian, aldiz, ohiturak ez ziren kodetu, eta prestakuntza hain ona ez zuten Schöffen horiek zailtasunak izan zituzten auzilarien argudio juridikoei aurre egiteko; arean ere, auzilarien abokatuek argudio sofistikatuak biltzen zituzten auzitegietan aurkeztutako alegazio idatzietara, zuzenbide erromatarraren aipamenetan oinarrituta.
‎Ur grisak konketatik, bainuontzitik edo dutxatik, garbigailutik eta bainugelatik datoz. Ez dira edangarriak, baina ur beltzen agente patogeno guztiak ere ez dituzte, komunean, harraskan edo zaborrean sortuak. Ur grisen arazketak ur beltzen arazketak baino kostu txikiagoa du ekonomian eta ingurumenean.
‎niri ere neke egiten zaidak sinestea. Baina gerra guztiak ere ez dituk txarrak... alde ederra baitago bertzeei erasotzetik nor bere burua defendatzera. Gehiago erranen diat:
‎–Bueno. Taliban guztiak ere ez dituk itsuak. Iranen ezagutzen ditiat bospasei pakistandar, lanera etorriak.
2014
‎PPren proposamenak, gainera, abortuaren lehenbiziko legearen garaietakoa ez bezalako gizarte bat du aurrez aurre. Eskuin muturrekoen ideologia kontserbadorea, proiektu honen aitabitxia, %25 baino gutxiago izango da Euskal Herrian, hauteskunde datuei bagagozkie, eta haren boto emaile guztiek ere ez dute aldezten halako atzerakada ideologiko bat. Gotzain eta apaizen moldeko goi erlijiosoek ez dute itzal handirik gure gazte jendearen eta zaharren artean.
‎Oraindik indarrean ez dagoen legearen baldintzak jaso dituzte epaileek ebazpenean. Bigarren sekzioko epaile guztiak ere ez dira ados agertu erabakiarekin: Concepcion Espejel Jorquera eta Julio de Diego Lopezek batura ez onartzeko erabakia hartu dute, eta Jose Ricardo de Prada Solaesak horren aurkako boto partikularra eman du, lehenengo sekzioko epaileek erabakitakoarekin bat eginda.
‎Hasteko, bi hamarkadetako saio guztiak ere ez ditut ikusi. Esate baterako, hor daude 1966 Branka aldizkarian argitara emandako lau lan:
‎—Ez, ez naiz. Eta, jakin nahi baduzu, izarren mezu eta berriketa horietan guztietan ere ez dut sinesten. Aukeratu dudan mozorroaren parte dira.
2015
‎Egiturak gizarteek egikaritzen dituzten heinean islatzen da gizarte horren kultura politikoa. Demokrazia guztiak ez dira berdinak eta kapitalismo guztiak ere ez.
‎Nik ez nuen ezagutzen. Baina zer axola du, inoren zapatek bidean abandonatu dituzten oinatz guztiak ere ez dira ezagutu behar agur single bat esan ahal izateko.
‎Hautatu esan dut, eta uste dut hori dela hitz zehatza: Tomas Morok argi eta garbi zekien Ingalaterrako errege Henrikeren asmoei ez bazien men egiten burua arriskatzen zuela, eta hala eta guztiz ere ez zuen men egin. Ondorioz, lepoa moztu zioten, prozesu judizial ospetsu baten ostean.
‎Kaskagorrik liburu oso bat behar luke berak bakarrik. Itsasondok xelebre ugari eman izan du, baina bera da, dudarik gabe, berezietan bereziena; ez Itsasondon bakarrik, inguru guztian ere ez diot ezagutzen nik parekorik. Baina ez da hau Kaskagorriren pasadizoak eta gorabeherak jasotzeko tokia, ezta ni hori egiteko egokiena ere, hari buruzko kontuak txikitatik aditu arren, entzun ahala ahaztu baititut, eta barruan irudi lauso leiendazko bat besterik ez zait geratu; lausoa izan, ikusi ere pare bat aldiz ikusiko bainuen bizitza osoan.
‎Sinbolikoa da altxorra: galleta kaxa bat, barruan goxo batzuk eta zorion txartela besterik ez duena, baina munduko bitxi guztiek ere ez liekete emango halako poza: izerdiaren ordaina, nekearen saria, ongi eginaren erramu koroa.
‎Emakume bedeinkatu hark asko apaltzeko aukera izan zuen, eta, beharbada, Jauna hartuz baino gehiago irabaziko zuen horrela, apaizak ez zuela errurik konturatuz, baizik eta Jaunak agindu zuela horrela egitea, hain ostatu kaskarrean sartzeko haren miseria eta inola ere ez zela duin ikusirik; pertsona batek egiten zuenez, hainbat aldiz kentzen baitzioten komunioa aitor entzule zentzudunek, sarri sarri Jauna hartzen zuelako; hark, alde batetik barru barruan sentitzen bazuen ere, bestetik nahiago zuen Jainkoaren ohorea berea baino, eta Jainkoa goretsi besterik ez zuen egiten, aitor entzulea iratzarri zuelako bera babesteko eta Haren Maiestatea hain ostatu kaskarrean sar ez zedin. Eta pentsakizun horiekin arimako bake handiaz obeditzen zuen, samin samur eta maitekorraz izan arren; dena dela, munduko gauza guztiengatik ere ez litzateke joango agintzen ziotenen aurka.
‎1 Denborak kenduko dio berorren aitatasunari duen sinpletasuna, nire ustez santuarena dena; baina, deabruak denak santu izaterik nahi ez duenez gero, kaskarrak eta maleziatsuak direnek, ni bezala, arriskuak kendu nahi lituzkete. Nik trata dezaket eta maitasun handia izan arrazoi askorengatik, baina haiek guztiek ezin izango dute, ezta prelatu guztiak ere ez dira nire aita bezalakoak, hainbesteko sinpletasuna eraman ahal izateko. Eta, Jainkoak altxor hau berorren ardurapean jarri duenez gero, ez du uste izan behar guztiek berorren aitatasunak bezala gordeko dutenik; egi egiaz esaten diot, askoz ere beldur handiagoa diodala gizakiek ostuko diotenari deabruak osteko dionari baino; eta ni esaten eta egiten ikasten nautena (izan ere, badakit norekin ari naizen, eta neure adinagatik egin dezaket), beraiek ere egin dezaketela usteko dute, eta arrazoi izango dute.
‎Hala ere arazorik badago, hobe da espezialista. Kontuan hartu behar da, nahiz eta sexuari buruz asko hitz egin komunikabide guztietan, desinformazio asko dagoela. Gainera, sarean dabilen guztia ere ez da egokiena: mito eta ideia faltsu asko daude, eta ondorio garrantzitsuak eragiten dituzte gizon eta emakumeengan.
‎Virtual peacemaking deitu die negoziazio mahairik gabeko negoziazioei, bake prozesurik gabeko bake ahaleginei, bi aldeen arteko enkontrurik gabeko bi aldeko harremanei, alde bakarreko erabakia gauzatzeko prozesu alde askotarikoari. Baina ezagun du, baita ere, dakien guztia ere ez diola kontatzen irakurleari, bitartekariekin bide dituen konfiantza harreman horiek eskuak lotu balizkiote bezala.
‎Eta zuek guztiok ere ez.
2016
‎84 Ez hiztun guztiek, hiztun elebidunek baizik. Hiztun elebidun guztiek ere ez, ezinbestean: aparteko esfortzua egin ohi du hainbat hiztun elebidunek, A eta B kodeak ez nahasteko.
‎Seguru baino seguruago nago arima bat badudala; eta materialistek mundu osoa usteldu duten liburu guztiek ere ez naute sekula kontrakoaz konbentzituko.
‎Dena dela, gauza batez ohartarazi behar ninduen, jarraitu zuen, ahotsa apalduz norbaitek entzungo ote zuen beldurrez bezala?. ...zehatzagoa merezi zuen berak gaztetan egindakoa baino), halako batean haren kontrako ahotsen bat..., desadostasunen bat aurkituko nuen... hau da, poetaren garai bereko laugarren mailako idazle batzuen halako testu batzuk (bekaizkeriaz eta antisemitismoz jositako libeloak), nolabait erdizka esaten zutenak haren izenpeaz biraka zebiltzan soneto guzti guztiak... ez eta Cebàri idatzi zizkion eskutitz guztiak ere ez zirela... zera... bere baratzean sortuak. Jakina, bere ikerlana osatzean, berak ezin izan zituen albora utzi esamesa horiek eta, izan ere, ikusiko nuen bezala, behar zen moduan jasota zeuden.
‎Hainbat tamainatako widget ak daude, zein informazio motaren arabera erakutsi behar den. Aplikazio guztiei ere ez diete eusten, baina gaur egun app ezagunenek bat edo gehiago dituzte. Sistema eragilearen funtzioekin konektatzen direnak Android goiko aldeko menuan integratuta daude; aplikazioak osatzen dituztenak, berriz, pantailaren barruan jar daitezke.
2017
‎Eta esango ere bai bere baitan: " niri neure aitzinekoak utzi didan hazienda hau, naski, gaizki eta bidegabeki beretakotua zuen, eta guztiarekin ere ez zuen satisfatu eta ez bihurtu. Beti berarekin eduki zuen.
‎Beraz, honelatan, halako egitekotan ez erortzeagatik eta hainbat bidegabe hainbati Jainkoari, geure buruari, aingeruei, kristau lagunari eta munduko beste kreatura guztiei ere ez egiteagatik, behar dugu ernatu, abiatu eta, luzapenak utzirik, gero egin behar dena lehen baino lehen egitea, bide onean jartzea eta hartan egotea erabaki.
‎Jakobsonek, eta askotan eztabaidatu izan da zer ote den delako poetikotasun hori. Garbi dagoena da narratiba guztia ez dela literatura edo artea; eta poesia guztia ere ez. Txoriak etortzen ez diren lekua k ia seguru lortuko du irakurleak sentitzea poemaren bat zaurgarria edo gordina dela, eta lortuko du beharbada hunkidura uneren bat ere.
‎Eta baldin poperen bat edo beste ni konfesatzera eta elizakoak ematera agertzen bada, esaiok ziztuan baina ziztuan lekuak husteko, ordainetan bere madarikazioa uzten ahal didala. Makina bat gauza egin diat nire denboran, eta guztiarekin ere ez dituk izan aski. Mila urtez bizi lituzkek nire moduko gizasemeak.
‎–Bi izaten gara, geure artean ere kontrastatzeko gauzak. Gutako guztiok ere ez gara enplegu orientatzaileak, baina hitz egiten dugu pertsona horrekin, entzun, behintzat badaki hilean behin edo bitan norbait izango duela bere arazoak kontatzeko?. Abandonu sentipena ohikoa da langabeen artean.
‎Hamazazpi minutu eta 57 segunduan osatu du proba. Iaz ezarri zuen errekorretik 23 segundura gelditu da, baina gaurko baldintzak ez ziren errekorra ontzeko egokienak, eta hala eta guztiz ere ez du denbora txarra egin. Murua Larizengandik 39 segundura ailegatu da helmugara (18:36).
‎Badakigu, dena den, gizon guztiak ez direla gure konplize, ezta gutxiago ere (emakume guztiak ere ez diren bezala). Etxaidek ere gogorarazi moduan, gizonek beraien arteko sare eta itunei eman ohi diete lehentasun osoa, ideologiak ideologia. Beraz, boterea banatzeko aliantza eta konplizitateez gainera, beraien kontra lehiatzen ikasi dugu.
Guztiak ere ez dira berdinak
2018
‎Horiek zerbitzurik gabe geldituko dira. Senideen bisita ordu guztiak ere ez ditu hartzen zerbitzuak", azaldu du Francesek. Salhaketako kideek gaizki daudenak konpon ditzaten eskatzen jarraituko dute; billabesa zerbitzua eskatzen ere bai.
‎Seguruenera, ez dago hainbat adierazpenetarako oinarri nahikorik. Eta oinarririk ez badago zenbait adierazpenetarako, sistema guztirako ere ez dago. Hor agertzen dira datu batzuk:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
guztiak 59 (0,39)
guztiek 29 (0,19)
guztia 19 (0,13)
guztiz 16 (0,11)
guztiarekin 5 (0,03)
guztiei 3 (0,02)
guztietan 3 (0,02)
guztiok 3 (0,02)
guzti 2 (0,01)
guztian 2 (0,01)
guztiaren truke 2 (0,01)
guztiekin 2 (0,01)
horiek guztiak 2 (0,01)
horiekin guztiekin 2 (0,01)
horietan guztietan 2 (0,01)
horrek guztiak 2 (0,01)
Guztia 1 (0,01)
Guztiak 1 (0,01)
Guztiok 1 (0,01)
guztiagatik 1 (0,01)
guztian zehar 1 (0,01)
guztiarengatik 1 (0,01)
guztiengatik 1 (0,01)
guztietakoa 1 (0,01)
guztirako 1 (0,01)
hauek guztiak 1 (0,01)
hauek guztiek 1 (0,01)
hori guztia 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia