2021
|
|
Ezin ditu barkatu, Luzaro, bere jaioterria, infernu bilakatu zioten, gure aitaren gainean egindako bidegabekeria aldarrikatzea eragotzi, eta hiltzaileek eta bere kideek herrian inposatu giro itogarrira moldatu behar zuen nahitaez, lasai, edota bizirik, jarraitu ahal izatearren. Jakina, ezin zuen lasai jarraitu, ez eta isilik ere, oroimena ikaragarria zen, batez ere egunero
|
gure
aita garbitu zuten lekutik igaro beharrean zegoelako lantegirako bidean. Eta hori guztia hutsaren hurrengoa bakarrik bailitzan, bi urte pasa ahala gure aita hil zutenetariko bat kalean libre zegoela ezagutu zuen, are okerrago Luzarora harro harro itzulia.
|
|
Nire koinatak dioenez, ez zen nolanahikoa, beraz, domina onartu bakarrik ez, nire neba konbentzitu ere behar dut Luzaroraino laguntzeko, naizen piano jole sarituari eskainitako gorazarre bat izan arren, berak familia guztiari egingo dioten gorazarretzat har dezan, batez ere
|
gure
aita garbitu eta bera ere hamaika aldiz mehatxatuta eta irainduta izan ostean, Luzaroko kale gorrian bertan jipoitzen ausartu zirenak bertan baldin badaude, eta ziur egongo direla, beti egon baitira bertan, udaletxean bertan zelatan ala ezkuturik zenbait luzarotarri esker.
|
|
Ez dut ezer espero gure aita aintzakotzat, hots, gizakumetzat hartzen ez zuten kaskagogor edota astakirten guztiengandik, ziur aski gaur egun ere orduko lelo berberei eusten diete, agian apurtxo bat eztiago, disimulatuago, garaiak nahikotxo aldatu baitira, ala itxuraz behintzat, baina mamiaz ez dakit horrenbeste. Bestela ezin da ulertu sasikume horiek oraindik ere herrian daukaten indarra, zinegotziak azaldu didanez bigarren taldea udalean, eta besteak beste bere anaia kuttuna,
|
gure
aita garbitu zutenetariko bat, atxilotu, auziperatu, kondenatu eta pare bat urtez bakarrik espetxean egon eta gero kaleratu egin zutena. Ez dakit, egia esan ez dut jakin nahi, zein kondena murrizketarengatik.
|
|
Gehienak, Casimiroren modura, kikilduta zeuden, badakit, bagenekien, beste batzuk, eta ez dut esango gutxi ala asko ziren ala ez, hiltzaileen alde ala behintzat zale zirela; besteak beste, zinegotzi gazte honen senitarteko gehienak, gure senitartekoak. Hauek
|
gure
aita garbitu eta gero zerbait esan, esan bazuten, batzuek, zinegotzi gaztearen anaia eta bi hiltzaileetako bat zenak bereziki, gure aitak aspalditik merezi zuela, eta gainontzeko gehienek ere antzeko zerbait gaineratu zuten, gure aitak nola edo hala ondo merezituta zuela. Zergatik, zer dela eta hainbeste zimurkeria, krudelkeria, gupidagabekeria.
|
|
...a, uste dut ere ez zuela niregandik hain galdera zuzena gure bi familien arteko gorabeherak kontutan hartuta, noiz edo noiz kontura atera bai, ziurrenik konfidantza apurtxo bat gehiago behin lortzekotan, azken funtsean gure bi familiak banatzen dituena ez da nolanahikoa, alderantziz, oso gauza larria, larriena ez baldin bada, ondotxo gogoratzen baitut, egia esan egunero akorduan, bere anaia handia
|
gure
aita garbitu zuten bi hiltzailetariko bat izan zela.
|
|
Ez da harritzekoa ere, etorri zen bakarra orain dela bizpahiru urte hil zen bere lagun mina, Ceferino Albiz, izan baitzen, bera ere jeltzalea izanik, baina ondotxo ere gogoratzen dut gure amari esan ziona ate ondoan bertan," en calidad de amigo personal" edo, oso erdara txukunean, gure ama eta hirurok euskaldun peto petoak ginela jakin arren. Baina, noski, gure etxea ez omen zen behar beste euskalduna, gure etxean euskarari gorroto omen genion, horrexegatik
|
gure
aita garbitu zuten, frankozale amorratua zelako, Euskal Herria behar beste maite ez zuelako, euskaldunak gogotik mesprezatzen zituelako. Baliteke ere, gure aitaren lagun mina erdaraz egitea, hain abertzale jatorra izanda, de toda la vida esan ohi dutenez, eta hitzez behintzat euskaltzale sutsua ere bai, doluminaren antzeko zer edo zer esateko euskara aintzat ez hartzea, azken buruan berari ere eskolan irakatsi omen zioten euskara eta euskaldunak mesprezatzen.
|
|
Badakit ordu gutxi batzuk barru domina emango didatenetariko asko, agian gehienak, ez direla nire nebaren gustukoak. Ezin dira izan, besteak beste,
|
gure
aita garbitutakoan isilik geratu egin baitziren, nire nebak egunotan bere isiltasunaz etengabean ondotxo gogoratu didanez. Baina, horrez gain, eta gutxi ez bailitzan, gure aitaren hilketaren aurrean isildu edo kokildu egin zirenak nire neba ere isilarazten saiatu ziren.
|
|
Nire aita, gure aita, garbituz euren aberrian onartzen ez gintuztela esan ziguten argi eta garbi, ez zaituztegu nahi, ez zaituztegu behar, ez zarete gutarrak, gure etsaiak zarete. Baina, haiek maite edo zuten aberria sortzez geurea ere zen, bertan sortu eta koskortu egin ginelako, bertakoak ziren gutarrak haiek kontrakoa esanda ere, eta bertan ere bizi nahi izan genuen sasikume batzuek
|
gure
aita garbitu zuten arte. Orduan konturatu ginen ezetz, ez zela aberri berbera, haiek asmaturiko beste bat baizik, haiek bezalako fanatikoentzat bakarrik aproposagoa, itxurosoagoa, asegarriagoa, eta gainontzekoentzat ere izan behar baldin bazen, euren abertzaletasun mailaren arabera izango zen, haiek neurriak hartuko zizkieten, gure aitarekin egin bezala.
|