Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 20

2002
‎Ez zuen ezer esango, baina txakurra bistatik galdu arte ez zigun eskurik libratuko. Gu ohituta geunden, eta txantxetan hartzen genuen haren jokaera. Berak ere sarritan jarraitu egiten zuen gure txantxa, igarotako arriskuari barre eginez.
2005
‎Poliziak lasterka joan ziren, eta Marrok bere motorrean tar tar tar ihes egin zuen; denboraldi luze batean ez genuen haren berririk izango.
2008
‎Noski gogoratzen dela, baina gure artera ekarri nahi nuen inoiz aipatu ez dugun arratsalde euritsu hura. Zein arratsalde xaloa, bion artean bere gela hustu genuen hura!
2009
‎...malutek estaltzen gintuzten, zuk jaitsi egin nahi zenuen, Sara, baina arriskua berdina zen, edo handiagoa, erditik gora geunden, zu aurretik, ez atzera ez aurrera geratu zinen, atsedenleku batean harrapatu zintudan, besarkatu, ez gelditu, jarraitu, begiak itxita ere igoko nuke hau, Sara, fida zaitez nitaz, zatoz atzetik, lotu tinko sokak, jarraitu, jarraitu, mendizale bat hilik egun hartan, entzun genuen haren oihu lazgarria, hutsean behera, ezin ezer ikusi ordea, lainoa, izotza, elur malutak, zure begietan izua, fida nitaz, Sara, ez gelditu, beldurra saretuz doa zure begietan, elurraren distira zure betseinetan, ez gelditu, mendizalearen garrasi lazgarriaren ondoren isiltasun lazgarriagoa, nik oihu, entzuten digu norbaitek?, zuk oihu, bada norbait hor?, inor ez dago, edo urrunegi dago, haizeak e... Oroitzen, Sara, tristea izan zen mendizalearena, baina aurrera egin genuen; tristea da elurraren distira zure betseinetan, baina aurrera jarraitzen dugu, eutsi, behera gatoz, behera, orain dena behera, Linzan salda beroa, dutxa beroa, lo, lo, eta txortan egin; ez zenuen jada txortan egin nahi, Lidiarena gertatu eta gero, ni erotu egiten nintzen, ez zintudan galdu nahi, amets ero harekin jarraitu nahi nuen, zu eta ni bakarrik aurrera, hiru ume, Hiru Erregeen Mahaian ernaldu, baina zuk ez zenuen nahi, beste gelara ihes egiten zenidan lotara, halere pixkanaka zeure onera etorri zinen, maite ninduzun, Sara, maite nauzu, zakur bat bezala utzi behar ninduzun bazterrera, baina maite ninduzun, maite nauzu, ez bat nire asmo zoroekin, baina maite ninduzun, maite nauzu, pixkanaka gurea bere onera itzuli zen, yoga klaseekin jarraitu genuen, nik neure baitan asmo zoroa elikatzen nuen halere, mendira irteten hasi ginen berriro, ez eskalatzera, baina ibilaldi luzeak egiten genituen Picos de Europa eta Pirinioetan barrena, eta bururatu zitzaigun Auñamendi igo, Lescunera jaitsi eta hurrengo egunean, gaur, Hiru Erregeen Mahaia egitea, nik neure baitan asmo zoroa, gailurrean lehen umearen hazia ernaltzea, inor ez dago, elurra ari du, lainoa alde guztietatik, gu bezalako zoro parea beste inor ez da ausartzen honelako giroarekin, elurra goian behean, eta izotza, elurraren distira zure betseinetan, ederra zaude gailurrean, ez nauzu lehen bezala saihesten, ondoratzen uzten didazu, zure ondoan nago, ume bat egin behar dugu Sara, hementxe, grinaren indar guztiarekin, atzetik bueltan, animaliek bezala; zer ari zara, Ananda, ez dut nahi; animaliek bezala, Sara, naturaren indarra, arraza berriaren lehen enborra; berriro kontu horrekin, Ananda, ez dut horrelakorik entzun nahi berriro, utzidazu, min egiten didazu, ostia, ez naiz zakurra, bortxatu egin nahi al nauzu; ez, Sara, munduko maitasun osoz, naturaren indar osoz, atzetik bueltan, utzidazu; zoaz kakatzara, Ananda, kakatzara, utzidazu, min egiten didazu.
‎Gure harremana garbia zen, elur grinaren fruitu; orduak ematen genituen besarkaturik, biluzik, ni loto jarreran, padmasana, zuk hankez gerria inguratzen zenidala, nire lingam tentea zure yoni elurrezko loto lore zabalduaren barruan, biok batera arnastuz, energiaren ibilbideari jarraituz, geldirik, oso geldirik, gu bion chakra argituak zabalduz, emeki eta pausatuki, biok batera, dardara helikoidal baten barruan. ...izko longaina baten antzera, gero bizkarrezurraren oinarrian biltzen zirela, eta txingar gori batetik jaiotako sua bezala gorantz abiatu erdiko sushumna hodian barrena, bizkarrezurraren bidetik; orobat sentitzen nuen zure errainaldeko kanda piztua, bonba baten pare lehertzear, edozein unetan energiari gorantz bultzatzeko zorian, nirearekin batera; hala saiatu izan bagina, egoera iraunkor bihurtuko genuen hura, bion borondateak bat eginik, baita elkarrengandik urrun egonda ere; gogoratzen nola egin genuen proba, zu gela batean eta ni albokoan, eta nola sentitu zenuen nire lingam tentea eta nik zure yoni hedatu lurruntsua, elixir gozoa zeriola, eta nola uztarturik sentitu ginen, nahiz eta horma batek bereizi?
‎Merleau Ponty, Husserl, Heidegger... Azken honen Humanismoari buruzko gutunak liburutxoa aztertu genuen hark ematen zizkigun eskoletan, filosofo beraren Arte obraren sorrera irakurri nuen nik nire gelako bakardadean.
2010
‎Ez dut uste telebista frankistan ezer esango zutenik. Uda hura iragan nuen kanpamenduko telebistan ere ez genuen hari buruz ezer ikusi. Egia esan, garai hartan AEBetako jende asko ere frankisten iritzi berekoa zen, eta adibide moduan gogora dezakegu, Woodstock jaialdia egin baino urte gutxi lehenago, John Lennonek The Beatles Jesukristo baino famatuagoak zirela esan zuenean, jende askok erre zituela haien diskoak publikoki, Hitlerren Alemanian naziek liburuak erre zituzten modu berean.
‎Liburuen lehenengo probak erakutsi nizkien, azken zuzenketak egin aurrekoak. Ondoren, Danielak Manuelari grabatutakoarekin prestatutako ikus entzunezkoaren masterra ere eraman nuen DVD batean eta denbora puska eder bat eman genuen hura ikusten. Manuelari malkoek ihes egin zioten.
‎Benetako eskaintza izan zen, leiala. Handik urte eta erdira berriro egin genuen hura bera. Lau lurraldeetan udalak eta Foru Diputazioak osatzeko garaia iritsi zenean, berriro egin genion proposamena PSOEri.
2011
‎Astebete pasa nuen Axunekin inork ikusi gabe. Haurdun zegoen eta hizketan aritu ginen ea nola konpondu behar genuen hura. Gero Hernanira joan nintzen egun batzuetarako.
2012
‎Institutuan bageneukan karikaturak egiten iaioa zen ikasle bat. Egun gutxi ezagutu genuen haren lanen bat agertzen ez zenik hormaren batean zintzilikatuta. Irakasleren baten, zuzendaritzakoen edo dena delakoaren aurka egiten zuen beretan.
2019
‎–Gogoan dut, Ferranek nola kontatu zigun eta banda terroristak komando ibiltari bat bazeukala entzuna zuen frantses zerbitzu sekretuen partetik! Jukutria egile bat baino ez zenez, ez genuen haren informazioa aintzakotzat hartu.
‎Ekaitza etorri zenean, denok pentsatu genuen hura akabera zela. Harritu egin ginen iragarpena hain azkar konplitu zelako.
2020
‎Neurketa hiri honetan izan zen. Jokatu behar zen aurreko egunean, entrenatze saio labur bat egiteko usteaz, zelaira agertu ginenean, harriturik ikusi genuen hura beisbol zelaia zela, eta ez zituela behar ziren baldintzak betetzen futbolean aritzeko. Bi ate ahal zen moduan ipinita alde banatan, baina ate inguruak zedarritu gabe.
2021
‎Baso bideetan barrena sartu ginen, geratu egin ginen edukiontzi bat ikusten genuen bakoitzean, barruan fardel susmagarririk ote zegoen ikusteko. Pare bat ordu behar izan genuen hura aurkitzeko.
‎Kontua da inork ez zuela haren desagertzea salatu, ez senitartekoek ez ezagunek, eta artean ez geneuzkan erlezaintzako materialaren analisien emaitzak; hortaz, ez genuen hura bilatzeko eta atxilotzeko agindurik emateko arrazoirik.
‎–Badakit oso egoera berezia dela, ez dela normala morroi bat kalean zehar libre ibiltzea jendea akabatzen, badakit hiria izutzen hasita dagoela, duela hogei urte bezala. Denok bizi izan genuen hura, gogoratzen. Eta egia da kasuaren ardura dudala, baina Twitterreko mezuei dagokienez, ez daukat ezer esaterik.
‎Abdelhadi aipatu izan ez balu, libera batek zenbat dirham egingo ote zituen pentsatuko nuen; galdetu ere egingo nion seguruenik, baina behin anaia hizpidera ekarrita, larritu egin nintzen zeharo. Hiru bat urte baziren Abdelhadik etxetik alde egin zuela, eta harrezkero inoiz ez genuen haren albiste bakar bat ere jaso. Aitak, bestalde, anaiaren izena aipatzea arras debekatua baitzigun, horrek gure jakin mina areagotu besterik ez zuen egiten.
2022
‎Orain arteko udarik onena izan zen Galizian eman genuen hura, Burela, Esteiro, OÃmbra, batez ere OÃmbra –hunkigarriena ere bai, bidaiaren erdian Rafael Chirbesen heriotzaren berriak kolpatu gintuen eta–. Urtetik urtera saiatu izan naiz gero –saiatu, ohikoa dudan intentsitate txikiarekin, noski– uda hura hobetzen, sikiera berdintzen; baina ez dut sekula lortu.
2023
‎Bat geratu zen (ez dakit zakuari atxikita iraun zuen hura bera ez ote zen) harri baten irtenguneari helduta. Auskalo zenbat denbora egin genuen hari begira begira isilik. Isil isilik igo genuen itzulerako aldapa ere; nik zuloa sentitzen nuen bihotzean; eta uste dut Juantxok ere hala sentitzen zuela, baina nire ustea besterik ez da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia