Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 71

2000
‎Eta giza taldearen edozein tamainatan egoera diglosikoak duen eragina argi etagarbi ulertu genuen, berak argi azaldu ondoren ezen, konbinatoriaren legeen araberadena galtzeko genuela, eta aldats beheran gindoazela, kontsentsu sutil hura apurtuezean. Egia esanda, lehenagotik ere intuitzen genuen egoeraren asimetria, baina intuitzen genuena forma matematikoan ikusi genuen orduan, eta horrek asko areagotu zuengure jarrera aldaketa. Niri asko argitu zidan behintzat, argumentazio eta arrazoitzearenmailan.
2001
‎Korronte oso interesgarriak sortzen ari dira, eta esango nuke unibertso bat osatu dela hor (literaturan, musikan...). Alde batetik, guk ezagutu genuen egoeraren aurrean izugarria dela iruditzen zait. Hala ere, egoera orokorra dagoen bezala egonda (hemengo instituzioak, erakunde komertzialak…), azkenean kultur korronte hori, sortzez nahiko indartsua zena, ubide txarretan sartzen da.
2002
‎Eta orain hor dago denen aitzinean egindakoak eskuratu digun emaitza. Gure ikuspuntutik gazi geza nahi bada, baina urte haietan genuen egoera baino anitzez ere hobea.
2003
‎Lehenagoko egoeragatik kexu ginen; orain lehenagoko hura zela ohartu, eta ontzat emanen genuke. Kontent ginateke genuen egoera hura iraunaraztearekin; egokitzapena egiten ez dugu jakin.
2004
‎Maragall kasuak balio dezake PSOEk bi urrats aurreratu ditzan, baina EAJk hiru atzeratu behar izateko. 1982tik 1989ra bitartean bizi izan genuen egoera antzeko bat etor daiteke, LOAPArik gabe, baina ia 10 milioi botodun eskuinaren presio ikaragarriarekin, Zapaterori arnas hartzen ere utziko ez diona. Estatu egituraketari dagokionez oso lotua ikusten dut PSOE eta, gainera, ez dakit aldaketarako zein gogorekin.
2007
‎Nire kasuan, Perturrekin gertatu zena aztertzean, inguruaren ondorioak eragin zuen. Bizi genuen egoeraren barneratze edo interiorizatze berezia izan zen.
‎Nahasmendua zegoen, beraz, esaten genuenaren, ginenaren eta geneukan irudiaren artean. Hamar urtepasatu ondoren, lortu genuen egoera hura pixka bat aldatzea.
2008
‎Halere, lortu dugun' arrakasta' ren erruz belaunaldi berriek ez dute euskal identitatea guk bizi genuen agoniarekin bizitzen. Ez dute bizi gure gurasoek eta geuk ere ezagutu genuen egoera larria. Horrek jendearen sentimendu nazionalista nahiz boto joera aldarazi ditu nolabait".
‎Adierazi genuen epe laburrean lau lagun hil zirela trenak harrapatuta. Bi Urnietan, bat Hernanin eta bestea Tolosan, eta ohartarazi genuen egoera horrek sorrarazten duen arriskuaz. Bada, arduragabekeriak, utzikeriak eta aldarrioi egiten zaien arreta txikiak beste biktima bat eragin dute, aldi honetan Andoainen.
‎Mezu baikorra zabaldu nahi izan du Lehendakariak: “Orain dela astebete egin genuen egoera honi irtenbideak topatzea helburu zuen bilera gaur hemen zaudetenetako batzuekin, eta han argi geratu zenez, erreminta makinaren sektorean eskabidea jaitsi dela egia bada ere, beharrak hor jarraitzen du. Hortaz, oso garrantzitsua, ezinbeastekoa, da gure posizioak mantentzea krisiaren aurkako borrokan".
‎Ikasketa talde moduko bat egin genuen, eta hausnarketak egiten genituen, liburuak irakurri eta abar. Bengoarekin ikasi genuen egoera aztertzen eta erabakiak hartzen. Etxeberriarekin, berriz, ELArekiko lotura organikoa egin genuen, eta hark erakutsi zigun antolatzeko beharra, sindikalismoaren zeregina, eta ez zegoela gauza berririk asmatu beharrik, 1911tik bazegoelako erakunde historiko bat horretan ziharduena.
2009
‎Galderrekin Sentimenak jarraituz diskoa kaleratu zuten 1996an; jarraitzaileentzat arraroena izan zena. Nago garai hartan genuen egoerak eragin handia izan zuela disko horretan. Jarrera autosuntsitzailea hartu genuen, galduta ginen, eta hori nolabait azaleratu egiten da.
‎Ekimen horien bidez, Euskal Herriak une hartan bizi zuen desnormalizazioa irudikatzea eta gatazkaren gordintasuna agerian uztea zen helburua. Hori egitearen ondorioak aurretik susmatu arren, geure burua prest agertu genuen egoera hura salatzeko. Uste bezala, 11 lagun atxilotuak izan ginen.
‎Gure amesgaiztorik gaiztoenetan amestuko ez genuena bizitzen ari gara: duela zazpi urte errotik aldarazi nahi genuen egoera paradisuaren pareko litzateke egun; zer esanik ez urte guti batzuk lehenago mespretxuz errefusatu genuena. Alabaina, hemen isiltasuna da nagusi, eta mugimendua, hutsaren hurrengoa.
2010
‎Guk 70 hamarkadaren amaieran aurkitu genuen egoera eta gaur egungoa ezin dira konparatu. 40 urtetako frankismotik gentozen, eta frankismoaren arrastoak zeuden leku guzti guztietan.
‎" Ipuinik ez", esaten genien. Beraz, garai hartan aurkitu genuen egoeraren aurrean hainbat borroka genituen, hainbat fronte irekita, bizitzako alor guzti guztietan: sexualitatearen arloan, lan arloan, hezkuntzan, familian, osasunean...
‎Ikerlana 1977an amaitu genuen. Ez genuen egoera orokorraren azterketa egin soilik, azterketa sektorialak ere egin genituen (ikastolak, gau eskolak, irratigintza, liburugintza...). Laburpen gisara Hizkuntz borroka Euskal Herrian liburua argitaratu genuen.
‎Hain zuzen ere, ETAk adierazpena plazaratu bezperan batzartuta egon ziren EAJko bi buruzagi nagusiak, Santo Domingo de la Calzadako paradorean, Urkullu familiarekin han zegoenez Imaz hara joana baitzen, Joseba Aurrekoetxea EBBko kidearekin batera: . Kezka handiz ikusten genuen egoera?. Asteak ez, hilabeteak baziren jakin zutenetik goiko erraila, ETAren eta Gobernuaren artekoa, ez zihoala.
‎Bertan behera geratu ziren ekitaldi asko, eta dolu partekatua bizi izan zen. Lehenago ere bizi izan genuen egoera hori, Madrilen adibidez, Tomás y Valiente magistratuaren aldeko agerpenean eta lurperatze egunean, iluntze hartan Adolfo Suárezi begiak esker onez argitu zitzaizkion José Saramago ikusi zuelarik manifestazio buruan sartzen; Lantzaroten adibidez, hildakoak Miguel Ángel Blanco izena zuela eta inpotentziak gu guztiok kolpatu gintuenean. Baina, Juan Priederen kasuan, manifestazioa munstroa jaio zen lekuan zen, eta, halabeharrez, munstroa akabatzeko antidotoa garatzen ari zen lekuan bertan.
2011
‎Beste kontua da ere, gure arbasoek, pobrezia eta gerrate artean, ez zutela bat ere erraza izan euskara mundura jalgiteko. Baina gu izan gara, gure belaunaldikook, galtzeko zorian zegoen hizkuntza estandarizatu eta biziberritze bidean ipini dugunak. heredatu genuen egoera aldatu da, zehazki, guk aldarazi dugu. okerrera ala onbiderako aldatu dugu?
‎" Hilabeteak daramatzagu zaratak eta zikintasuna pairatzen. Baina astelehenean aurkitu genuen egoera benetan tamalgarria da, eraikina aldamioekin zurkaiztuta dago, sabaiak erorita daude, kable guztiak askatuta... eta hori gutxi balitz obrako langileak daude etengabe lanean zarata ateratzen eta eraikin guztia hautsez zikindua dago", azaldu zuen ikasle erakundeak. Astelehenean bertan sinadura bilketa bat jarri zuten martxan eta hurrengo egunerako ikasle asko," ehunetik gora", errektoretzara joan ziren banan banan kexa formala jartzera.
‎Antzokitik irten eta taberna batean sartu ginen. Nahiko isilik egin genuen afari pasa, nahiz aldian behin antzerkiko kontutxoren bat baliatzen genuen egoera deserosoa arintzeko. Halako batean, inondik ere espero ez nuen zerbait bota zenidan:
‎Handia herrian egiten ari zen kaltea, eta egunen batean ez zutela garbitu beste erremediorik izango, putakumeak ez zuela besterik merezi, eta besteek ez zuten zalantzan jarri Moxo benetan ote zen salataria ezta garbitzea merezi zuenik ere. Halaxe erabiltzen genuen garbitu hitza, bizi genuen egoera zapaltzaileak purifikazio handi baten premia balu bezala zikinkeria gainetik kentzeko.
2012
‎Orduan greba orokorra deitu zuten eta Gobernuak atzera egin behar izan zuen, sei ministroren dimisioak bultzatuta. Ez genuen egoera honetara iritsi behar, gaineratu du CCOOko liderrak.
‎adina (2), ikasketa maila (3), solaskidea (4) eta Goizuetako eta erdialdeko hiztunekiko harreman maila (6 eta 8). Gizarte aldagai horiek denek erakutsi dute aldakortasun handiagoa espero genuen egoeran erdialdeko eta euskara batuko hizkuntza aldaki gehiago erabili direla. Aldakortasun handiagoa erakutsi dute gazteek, ikasketa maila altua dutenek, kanpoko solaskidearekin hizketan ari zirenek, goizuetarrekin harreman gutxi dutenek eta erdialdeko hiztunekin harreman handia dutenek.
2013
‎Edo, hobeto esan, ez zuen inorako biderik hartu. Aldaezin, izoztu genuen egoera hura. Gaur arte.
2015
‎Ezinikusiak, gorroto pertsonalak, salaketak, mesfidantza erabatekoa… Hori da Udaltzaingoaren barruan suma daitekeen giroa. Eta guk, hasieratik beretik, konpromisoa hartu genuen egoera hori errotik konpontzeko. Elkarrizketa eta hartu eman ugari izan ditugu Segurtasun Alorreko arduradunekin, udaltzainekin, ordezkari sindikalekin… Bi mailatan sailka daiteke gure egitekoa:
2016
‎Ekainaren 4an, 17:30ean Golemetik abiatuko da ‘Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu’ lelopean egingo den manifestazioa.“Apirilaren 15ean aurkeztu genuen larunbatean hemendik bertatik abiatuko den manifestazioa eta hau antolatzearen arrazoiak azaldu genituen. Orduan esan genuen ez geundela orain urtebete aurreikusten eta nahi genuen egoeran. Denbora tarte honetan, hainbat gertaera jazo da eta kalera ateratzeko beharra berretsi besterik ez digute egin”, horrela hasi du agerraldia Kontseiluko idazkari nagusiak.Gertaera horien berri eman du ondoren:
2017
‎Getxon euskararen errealitatea benetan zer nolakoa zen jakin nahi zuten, handik abiatuta plangintza serio bati heldu ahal izateko. Alde horretatik, Getxon aurkitu genuen egoera izan zen euskarak presentzia baino latentzia zuela: bazegoen euskaldun kopuru polit bat, 1991ko datuen arabera Getxon euskaldunak %14 ziren; eta euskararen presentzia kalean oso baxua zen oraindik ere, %3koa, haurren artean pittin bat handixeagoa, %4 Euskara entzun zitekeen pittin bat, baina oraindik ere latentzia egoeran zegoela ondorioztatu genuen.
‎Gudara itzuli nahi zutenak ere ezagutu zituzten, nahiago zutelako hil aurretik bizi, hilez bizitzea baino. Halakoetan galdetzen diogu geure buruari noiz utzi genion pertsona guztiak berdin ikusteari, eta noiz onartu genuen egoera hori" normala" dela. Halakoak pentsatzen ditugu errepideko marra zuriak igaroz, geure autoan eserita goazen bitartean.
2018
‎Azken 60 urteetan Euskal Herrian aurrerapauso ikaragarriak eman dira herrigintzaren ikuspuntutik. Frankismoaren gordinenean genuen egoera latzetik asko sortu eta egin du herri honek: ikastolak, helduen euskalduntzerako eskolak, hedabideak, kultur industria txiki bat (hala dei badakioke), eta abar.
2019
‎Baina, gero, abade izateari utzi nion, ez nengoelako batere ados hainbat gauzarekin. Eliza ofizialaren hierarkia hasieratik Francorekin nola portatu zen ikusita, izan ere, eliza estatuaren eta diktaduraren morroia zen, eta gureganako izan zuen jokabidea ikusita, eta bizi genuen egoera baimentzearren, alde egitea erabaki nuen; hortxe amaitu zen nire abade ibilbidea, 1970 inguruan.
‎Orduan jada sumatzen genuen egoerak norantz egingo zuen. Bagenekien estatutu berriak asko aldatuko zuela egoera, onerako edo txarrerako; ondo ateraz gero, burujabetza prozesuan pauso handi bat emango genuela, denboran independentzia urrutiratu egingo zuela, baina de facto gerturatu egingo gintuela.
‎Gure mahian, Marx, Engels eta baita Bakunin bera ere izaten genizkinan mahai jiran gonbidatu. Eta zoratzen egoten nindunan halako solasaldietan, egiazko Eloisa azkenean nagusitu zitzaiolako inposatutako morrontzari eta, hortaz, Eloisaren kasua bizitzen genuen egoera sozio-politikoari zegokionez guztiz paradigmatikoa iruditzen zitzaidanan.
‎Egoera azaldu arren, arazoa konpondu niola esan zidan. Ezin zuen ulertu Azkoitian genuen egoera, Arroan ez baitzegoen elurrik. Biak zeuden Ertzaintzak laguntzeko premian:
2020
‎Gertatzen ari zena ulertzea ezinbestekoa zen. Irakurketa lan handia egin genuen egoera deszifratzeko, garaia definitzeko. Diktaduraren parean borrokatu besterik ezin genuen egin, eta horrek antolaketatik pasatu behar zuen.
‎Hain zuzen, manifestazioa bera «manipulazio ariketa» bat izan zela gaineratu du Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak: «Gu ez gara egoera honen erantzuleak; aurkitu genuen egoera kudeatzea egokitu zaigu soilik».
‎Hala, positibo ematen zuten guztiak gure solairuan artatzen genituen, susmagarriak beste solairu batean, eta negatiboak beste batean. Dena den, egun bakoitza ezberdina zen, eta egunero moldatu behar genuen egoera berrira. Positiboak ugaritzen joan ahala gure planta gaixoz beteta eduki genuen bolada batean, 27 izateraino.
‎Urte batzuk baditut, eta ez dut nire bizitza guztian halakorik bizi izan. Bi hiru hilabete hauetan, une gogorrena muin muinean geundela bizi izan genuen egoera izan zen. Kutsatutakoak egoera larrian, ez genekin prest ginen egoerari aurre egiteko… sinestezina.
‎Konfinamenduaren lehen asteak espero ez genuen egoera bati erantzuten aritu gara gurean. Batetik, familiaren beharrak –alaba zaindu, berarekin etengabe jolastu, gosari bazkari afariak, fardela kentzeko aukera hau aprobetxatu, zikindutako arropak garbitu, umea lokartu…–; etxeko lanak –erosketak, etxea garbi mantentzen saiatu, apalak ordenatu, noizbait egiteko geneukan zereginen bat egin…–; eta ingurukoak zaindu –gurasoak, anai arrebak, familia, lagunak…–.
‎Bilakaera handia antzeman al duzu. Garai hartan emakumezkoen kirola ez zen orain bezain ezaguna, eta uste dut kirol guztietan egin direla urratsak aurrera. Pixkanaka gauzak lortzen joan ginen, baina une horietan normaltasunez hartzen genuen egoera. Oriotik Bizkaira bueltatu nintzenean esaterako, nesken taldea zuen elkartea bilatu behar izan nuen arraunean jarraitu ahal izateko.
‎Itxialdian ondo moldatu baziren ere, berriz konfinatzeko agindua ezarriko balute, desberdina izango litzatekeela uste du oriotarrak. " Udaberrikoak ezustean harrapatu gintuen eta azkar egokitu behar izan genuen egoera berrira, pentsatzeko denbora gehiegirik gabe. Gainera, hamabost egunero luzatzen zuten itxialdia; hasieratik bi hilabetez etxean sartuko gintuztela esan izan baligute, desberdina izango zatekeen".
‎Euskararen eta euskal kulturaren egoera zaila ez da COVID ondorio, aurretik genuen egoera zaila, eta krisi honek hori areagotu egin du. Euskarak eta euskal kulturak lortu behar dute bere lurraldean, Euskal Herrian, nagusitasun nahikoa bigarren mailakoa izan ez dadin, eta gaur egun hala da.
‎Barne antolamendua nolakoa izango zen, norberaren proiektu politikoa nola geratuko zen barne antolamendu horretan. Asko konbentzituta zegoen bizi genuen egoera iraultza aurrekoa zela, laster etorriko zela iraultza. Laster hasiko zela taloa erretzen beste aldetik.
2021
‎Hori da. Auzia Euskal Herriratuz eta politika sozialetan eskumenak izanik, duela hilabete batzuk aurreikusi genuen egoera hau, eta esan genuen ongizate energetikoa bermatzeko euskal administrazioak lege bat behar zuela izan. Lege horrek eskubide subjetibo bezala ulertuko eta aitortuko zuen energiaren gutxieneko erabilera eta, era betean, politika publiko sozialetatik hori bermatuko zukeen.
‎Gehiengo handi batean gizonezkoek kudeatzen duten mundua da. Hori dela eta, ikusi genuen egoera edo arazo ezberdinak zituzten emakume ugarik, gehienetan egoera zaurgarri batetik abiatuta, mundu juridiko horretan murgiltzeko ezjakintasun, erreparo eta beldur handia zutela, eta horien ondorioz nahiago zutela beren oinarrizko eskubideak defendatzeko prozesuak ez abiatzea. Horrenbestez, gabezia bat zegoela identifikatuta, Emakumeen Txokoan zerbitzu berri bat eskaintzea erabaki zuen Parekidetasun sailak".
‎Panaman eta Kuban miliak eta polimiliak zeuden nahastuta: " Gure tirabirak izan genituen, baina ondo konpondu ginen, ulertu genuen egoera hartan ahalegina egin eta zentzuz jokatu behar genuela", gogoratu du Arrugaetak.
‎Fenomeno honen kontrako borrokari lotu da Alda, okupazio sinbolikoak burutuz. " Ikusten genuen egoera nahiko laster aldarazteko aukerak bagenituela, Euskal Hirigune Elkargoak hainbat erabaki hartuz gero". Bi neurri eskatu dizkio elkarteak instituzioari, urte bukaera arteko epea emanez.
‎Zorpetzera jo dugu krisialdi honi aurre egiteko moduetako bat inbertsio publikoa dela uste dugulako. Hala ere, uste dugu susperraldi ekonomikoak aukera emango digula diru bilketa handitzeko eta krisiaren aurretik genuen egoerara itzultzeko.
‎Erabakiak hartu behar dira. Guk, gure etxean, iazko apirilean, pentsatu genuen egoerak aurrean eramango gintuela. Gero lana etorri zen, nola edo hala egoerari aurre egitea, eta gure aurrekoek horrelako zuloak gainditu zituztela datorkizu burura.
‎“Murrizketekin positiboak jaisten ez badira, logikoa dirudi hauek igotzea, murrizketak kentzen badira. Harrigarria egiten zait, pandemiaren datuak aztertzen ditugunok hasieratik aurreikusi genuen egoerarekin, orain Lehendakaria arduratuta dagoela irakurtzea”.
‎Txikierdi eta Troia artean N errepidean abendu hasieratik egiten ari diren lanak etenda izan dituzte aurreko bi asteotan eta bide erabat zabalik izan da, gaur arte. Astelehen honetatik aurrera zonalde horretako mendi magala egonkortzeko lanak abiaraziko dituzte berriz, eta ondorioz, abenduan zehar genuen egoerara itzuliko gara.Gogoan izan, Txikierdi eta Troia lotzen dituen errepide honen mendi magala egonkortzeko lanetan ari da Gipuzkoako Foru Aldundia hilabete hasieratik. Lanok tarteko, erreietako bat, Usurbil aldera etortzekoa itxita egongo da beste pare bat hilabetez.
‎Baina kaleak eta eskola utzi behar izan nituen. Behartuta hasi nintzen, ahizpak eta etxean genuen egoerak behartuta. Nire amaren josteko makina hartu eta lanari ekin genion.
‎Jende askorentzat horixe izan omen da pandemia: amestu ere egiten ez genuen egoera baten erdian espazio ahaztuak deskubritzeko modu bat, zirrikitu zaharretatik begirada berriak pausatzeko aukera bat. Batzuek aprobetxatu omen dute kontu zahar batzuk behingoz kitatzeko:
‎Politika eta estrategia aldetik, Elkarrik landu zuen" betirako berdinketaren" 164 ideia, askok garai haietan ikusten genuen egoera zehazteko: ez ETAk, ez Estatuak, inork ezin izango zuen arerioari bere irtenbidea inposatu.
‎ETAk: " Ekainean eta irailean ohartarazi genuen egoera kritikoa zela. Konpromiso haustetik %90 Gobernuarenak dira, eta lapurreta baino lehen gertatuak.
2022
‎1883 urtean sortua da Karitateko Alabak buru izan dituen ikastetxea, eta hasieratik kristau eskola izan da, baina, izena aldatuta ere —Inmakulada ikastetxea eta Aratz ikastetxea—, Sanguinoren hitzetan, azken aldietako matrikulazio kanpaina bakoitzean nabarmena zen beherako joera. “Karitateko Alabekin hitz egin genuen egoera zein zen azaltzeko, eta, irtenbideren bat ikusten bagenuen, lasai proposatzeko esan ziguten. Ezinbestekoa zen eraldaketa”.
‎Hernaniko mediatekan bilduekin Abaro poema liburuko olerkiak leitu nituen: urruntasun eta hurbiltasun sentsazio bitxia zen, hunkigarria eta ezinbestekoa jasaten genuen egoeran,
‎Baita entrenatzailea ere. Igandean, saiatu behar dugu gure onena ematen, nahi ez genuen txanda batean, eta nahi ez genuen egoera batean. Ez naiz formula magikoen zalea, baina ez dut inolako konplexurik izango hobekuntza ekar dezaketen aldaketak egiteko.
‎Gure aitak eta auzoek kontzejura joan behar izan zuten desakordio batzuen berri ematera, eta ni haiekin joan nintzen. Orduan ere egonarriz eraman behar izan genuen egoera hura. Herriko abadea gurekin zen, gure alde, eta defenditu gintuen.
‎Nik ezer jakin gabe, Amutxastegi etorri zitzaidan “Aizak, Manuel, zinegotzi izatea egokituko zaikela! ”. EBko kideek batzarra egin genuen egoera aztertzeko, eta bi galdera egin zizkidaten: ea animatzen nintzen Udalean lana egitera eta ea etsairik ba ote nuen herrian.
‎Txiki izaten jarraitu bai, baina batuta; eta, batura horretatik eraginkorrago izanez. Tokiko hedabideetan ikasia daukagu eskola hori eta ordenatu genuen egoera.
‎Movistar Team maila galtzeko arriskuan egotea ere bitxia izan da. Bai, azkenean arazoetan sartu eta agian espero ez genuen egoera batean ikusi genuen gure burua, baina erantzuten jakin genuen eta eskenatoki berrira egokitu behar izan genuen. Zorionez, egoerari buelta eman genion eta lasai bukatu dugu denboraldia, pozik.
‎Beste txanda gogor baten ondoren etxera iritsi eta gogoeta egin dut. Dagoeneko bi urte pasatu dira birus hau gure bizitzan agertu zenetik, gure mundua guztiz hankaz gora jarri eta inoiz pentsatu ez genuen egoera surrealistak bizitzen hasi ginenetik.
‎Esaldia oroimenaren apalean zegoen, beti eskura, zeren bizi genuen egoerak ez baitzion hautsak hartzeko aukerarik ematen. Barkamenak ez zuen tokirik gurean ere:
‎Usurbil Lasarten aritu nintzen eskolak ematen, eta, Lasarteko Zubietan ikastola eder bat egin zutenean, han ere bai. Bizi genuen egoerari neurria har diezaiozun: hara azaldu zitzaigun behin inspektore bat, umeei politikaz hitz egiten ote genien galdezka.
‎Ordutik administrazio arazoek eta justiziako gorabeherek histuko dute gure harremana. Arrasetik hitz batzuk bidali dizkidazu olerki moduan eta nik poema bat idatzi dizut, orduan bizi genuen egoera saminaren adierazgarri.
2023
‎Izan ere, faktore ugarik eragiten baitute ikasleen hizkuntza mailan. Egitasmo honen hasieran deskribatu genuen egoerak bat egiten zuen, oro har (makrosoziolinguistika mailako ezaugarriak) euskal ereduko ikasleen hizkuntz gaitasunei buruz Zalbidek (2003) esaten zuenarekin: ikasleak trebeagoak dira euskarazko gaitasun pasiboetan aktiboetan baino; euskarazko aldaera edo erregistro jaso, formal eta azalpenezkoetan aurrera egin dute; atzera, berriz, mintzamenaren esparru informal, barrenkoi eta intimoetan, aurrera euskara batuaren ezaguera formal eta aplikazio praktikoan; atzera euskararen hots ebakeran.
‎Sir (a) Tratu Txarren eta Torturaren Biktimei Laguntzeko Zentroak txosten bat egin zuen Cañada Realgo bizilagunok bizi genuen egoerari buruzkoa, eta ondorioztatu zuen" ingurune torturatzailea" dela; sentitzen dugu etengabeko tortura ari garela bizitzen. Elkarrizketatuen erdiak baieztatu du buru osasuneko arreta behar duela, eta %15, 7ak jarraikortasunez pentsatzen duela suizidioan.
‎Ez dakit, geure belaunaldiarekin alderatuta, desberdintasun hori ikusten dut nik. Oso aktiboak ginen gu, eta beharrezkoa ikusten genuen egoera horiei buelta ematea.
‎Estatuaren indarkeriaren eta errepresioaren aurrean, eskubide legitimoa ez ezik, betebehar etikoa ere bazen erresistentzia armatua. Zeren, zer egin behar genuen egoera hartan, aita. Kalean egurtzen gintuzten bitartean, kaikua jantzi eta txistua jo otzan otzan?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia