2015
|
|
Mila bizitza izan nahiko lituzke guztiak Jainkoaren zerbitzuan erabiltzeko, eta munduan dauden gauza guztiak mihiak izan daitezela haien bidez Jainkoa goresteko. Penitentzia egiteko desirak handi handiak dira; eta ez du askorik sufritzen egiten duenean, maitasunaren indarrez gutxitzat duelako egiten duena eta argi ikusten du martiriek ez zutela
|
gauza
handirik egiten oinazeak sufritzean, gure Jaunaren laguntza honekin, erraza delako, eta kexu agertzen zitzaizkion arima hauek Haren Maiestateari zer sufriturik eskaintzen ez zienean.
|
|
6 Batzuek uste izan dezakete ezin dutela gogoetarik egin Pasioaz; beraz, gutxiago egin ahal izango dute Birjina guztiz santuaz, eta Santuen bizitzaz, haien oroipena guretzat hain ongarri eta arnasa emaile izan arren. Ez dakit nik zertan pentsatzen duten; gorputzezkoa den guztitik aldendurik, aingeru espirituak maitasunez sutuak daude beti; gorputz hilkor honetan bizi garenok, ordea, gorputz hilkorra izan eta Jainkoagatik hain
|
gauza
handiak egin zituzten haiekin harremana izan, haiengan pentsatu eta haien laguntza izan beharra dugu; are gutxiago aldendu behar da nahita geure on guztia eta erremedioa dugun Jesu Kristo gure Jaunaren Gizatasun txit santutik. Eta ezin dut sinetsi halakorik egiten dutenik, nahasita daudela baizik, eta horrela kalte egingo diete beren buruei eta besteei.
|
|
9 Guri asko doakigu honetan nola ari garen kontu handia izatea, perfekzio handiz ari bagara, guztia egina baitugu; izan ere, uste dut nik, gure izaera hain kaskarra denez gero, Jainkoaren maitasunaren sustraitik sortua ez bada, ez garela iritsiko lagun hurkoarena perfekzioz izatera. Hau hainbeste doakiguna denez gero, ene ahizpak, saia gaitezen geure burua ulertuz joaten gauza txikietan ere, eta jaramonik ez egiten gauza oso handi batzuei, esaterako, hurkoen alde eta arima bakar bat salbatzearren otoitzean handizka datozkigun
|
gauza
handiak egin nahiari; izan ere, gero egiteak era berean ez badatoz, ez dago zertan sinetsi halakoak egingo ditugunik. Gauza bera diot apaltasunari buruz eta bertute guztiei buruz.
|
|
Horrela da, ene Jauna, ez baitakit nola jasan dezakeen nire bihotzak, ezta hau irakur dezanak nola utz diezaiokeen ni gorrotatzeari ere, hain mesede handiak hain gaizki erantzunda ikustean, eta ez dudala lotsarik zerbitzu hauek, azkenik, neureak balira bezala kontatzean. . Bai, badut lotsarik, ene Jauna; baina neure aldetik kontatzeko besterik ez izateak eraman nau hain hasiera apalak kontatzera,
|
gauza
handiak egin dituenak itxaropena izan dezan, bada, Jaunak hauek aintzat hartu baditu, haiek errazago onartuko ditu. Haren Maiestateak eman diezadala grazia beti hasieretan egon ez nadin.
|
|
Bisitak egiten hasi zitzaidan eta niri gogoa berotzen eta esaten ez nezala pentsa egun batean alde egingo nuenik gauza haietatik, apurka apurka egingo zuela Jainkoak; gauza oso errazetan egon zela bera urte batzuk, eta ezin gainditu izan zituela. Oi apaltasuna, bai
|
gauza
handiak egiten dituzula zu zauden lekuan eta apaltasuna duenagana etortzen direnei! Santu honek (nire iritziz arrazoiz ezar diezaioket izen hau) ahuleziak aipatzen zizkidan, berari bere apaltasunean halakoak iruditzen zitzaizkionak, neure erremediorako; eta beraren egoera zibila kontuan izanik, ez ziren hutsegiteak ezta inperfekzioak ere, eta nirearen arabera, oso handia zen hutsegite haiek izatea.
|
|
Eta nire lagunetatik hemen geratu direnek esaten zidaten, lehenbiziko egunetan nolabaiteko kontrakotasuna aurkitu zutela, baina gero haiek ezagutu ahala eta haien bertutea ulertu ahala, haiekin geratzeaz poz pozik zeudela eta maitasun handia zietela. Santutasunak eta bertuteak
|
gauza
handiak egin ditzakete. Egia esan, haiek ziren bezalakoak izanik, zailtasun eta neke handiak aurkitu balituzte ere, onez eramango zituzketen Jaunaren laguntzaz, haren zerbitzuan sufritzeko desira baitute.
|
|
8 Nik ez dakit merezi izan nuen, baina uste nuen
|
gauza
handia egin nuela Espiritu Santuagatik, behintzat jakin nuen guztia, eta honela poz pozik eta alai geratu nintzen, eta hemen ere halaxe egon naiz; estu eta larri geratuko nintzelakoan, askatasun handiagoaz eta nik egin diodan zerbitzu honengatik gure Jaunak mesede berriak egingo dizkiolako konfiantza biziaz, mesede haietako parte bat niri etor dakidan eta guztian argi egin diezadan....
|
|
14 Aurreratuago eta erabaki hauekin ikusten ditudanak, askatuak eta adoretsuak, bihotzez maite ditut, eta haiekin nahi nuke nik harremana izan, eta ustez lagundu egiten didate. Beldurrez ikusten ditudan pertsonek, arrazoiaren arabera hemen egin daitezkeen gauzak neurtzen eta haztatzen ari direla diruditenek, atsekabetu egiten naute eta Jainkoari eta santuei oihu eginarazten, santuek aurre egin baitzieten orain izutzen gaituzten gauzei; ez ni kementsua naizelako, Beragatik
|
gauza
handiak egitera jartzen direnei Jainkoak lagundu egiten dielako baizik, eta Beragan soilik fidatzen denari sekula ez diolako huts egiten; eta honela dela sinesten lagunduko didana aurkitu nahi nuke, eta ez izan jatearen eta janztearen ardurarik, Jainkoaren eskuetan utzi baizik. Behar dudana Jainkoaren eskuetan uzte honek ez du esan nahi hura lortzen saiatu behar ez dudanik, baina ez kezka sortaraziko didan arduraz, esan nahi dut.Eta askatasun hau eman didanetik, ongi doakit honekin eta ahal dudan heinean neure buruaz ahanzten saiatzen naiz.
|
|
4 Sinets biezat, Jainkoak berorri egin dizkion mesedeak egin badizkio, Beragatik
|
gauza
handiak egin ditzala nahi duela, eta hau handia da benetan. Hala ere, nik diotsot, bide horretan hiltzen bada, ez dadila gera, berorren erara, negarrez urtu gabe, eta, beharbada, ezta Jainkoa ere estutu gabe; eta, horrela, beharrezkoa da, erremedia ezin den okerra egin aurretik, guk kontu izatea; izan ere, Jainkoaren aurrean jartzen bada, jarri behar duen bezala, hari eman dionagatik ez da izango berori pobreagoa, Haren Maiestateak beste alde batzuetatik emango baitio.
|
|
Hau da, Teresaren heriotzatiko 400 urtean karmeldarren euskal aldizkari honek ere berariazko zerbait egin nahi izan zuen. Aldizkaria, orduan, une txar batean zen, eta ezin
|
gauza
handirik egin, egia esan, baina besterik ezean Lino Akesoloren idazlan ederrok duintasunez betetzen dute orduan gertaturiko hutsunea. Izenburu hauek zituzten:
|