Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 372

2000
‎Uste dut argitaletxe askoren mailan egon gaitezkeela . Hasiera batean buletina itzultzea zen egin beharreko lana.
‎—Nik bazekiat ezen geure egiteko honetan ezin ibil gaitezkeela bertze guztien kontra buruz buru, eta bazekiat, berdinzki, ezen, geure kasuan, biderik luzeena dugula biderik laburren. Baina, nola izotzak, urteen eta mendeen buruan, harkaitzak ere hausten dituen, hala, libertatearen alde egin dezakegun gutia ere ez duk alferrikakoa izanen.
‎...aino ere, nola paper bat edo mihise bat —plauna eta zuria, hila eta deuseza—, espazioaren sorleku bihur daitekeen, marrazkilariaren edo pintorearen eskuari esker eta haren trebeziari esker; zeren eta, espazio hain da itxura batean zinezkoa eta sakona, eta hain da itxuraz erreala eta bizia —eta mirakulua, ondorez, hain da osoa eta betea—, non baitirudi ezen gu ere marrazkian sar gaitezkeela eta hango eta hemengo objektu eta pertsonen artean ibil gaitezkeela, eta haiekin mintza; edo, erran nezakeen ezen mihisea leiho hertsi bat bezala agertzen zitzaidala, marrazkilariaren eskuaren aiduru zegoena, honek hura ireki ahal izan zezan eta zabal, eta hala irekitzen zituela Pedrok bere leiho haiek, maisuki, zeren eta marrazkilari ona baitzen —pintorea baino hagitzez hobea—, iduriak... Eta, hala, Errege magoen adorazionearen marrazkia akabatu zuenean, erran nion:
‎...eta deuseza—, espazioaren sorleku bihur daitekeen, marrazkilariaren edo pintorearen eskuari esker eta haren trebeziari esker; zeren eta, espazio hain da itxura batean zinezkoa eta sakona, eta hain da itxuraz erreala eta bizia —eta mirakulua, ondorez, hain da osoa eta betea—, non baitirudi ezen gu ere marrazkian sar gaitezkeela eta hango eta hemengo objektu eta pertsonen artean ibil gaitezkeela , eta haiekin mintza; edo, erran nezakeen ezen mihisea leiho hertsi bat bezala agertzen zitzaidala, marrazkilariaren eskuaren aiduru zegoena, honek hura ireki ahal izan zezan eta zabal, eta hala irekitzen zituela Pedrok bere leiho haiek, maisuki, zeren eta marrazkilari ona baitzen —pintorea baino hagitzez hobea—, iduriak eta itzalak, scorzoak eta perspektibak arras bereganatzen zituena. Eta, hala, Errege magoen adorazionearen marrazkia akabatu zuenean, erran nion:
‎Eta halakoak gara gizonok: ...ik goaz, bihar itzalarenetik; izan gaitezke jakintsuak eta doktoreak bezain pertsona ikasiak eta jasoak, eta izan gaitezke gorteetako pailazoak eta bufoiak bezain izaki irrigarriak, edo El Buscón eko don Pablosen parekoak; eta, komunzki eta eskuarki, bata eta bertzea izan ohi gara... zeren, pentsa dezakegun arren, zeruan dauden izar distiratsuei edo goi mendietako ur gardenei beha, aingeruak izan gaitezkeela , guztiok ere baitugu uzkian zuloa, aitona Nikolasek ongi erraiten zuen bezala... Baita maisuen maisu hark ere, zeina baitzen Aristoteles handia.
‎honaino ekarri gaituen auzi honen jatorrian edozein arrazoi dagoela ere, Lewinsky andereñoak amarru makur bat prestatu zuen gure presidentea harrapatzeko, eta horrek guztiz baliogabetzen ditu bekadunaren amodioaren benetakotasunaz esandako guztiak. Baina berriro ere fiskalaren beraren hitzen ildotik, gaineratu nahi dut gure presidentea ez dela kale garbitzaile bat, taxi gidari bat edo irakasle bat baino gehiago, eta hori dela-eta harro egon gaitezkeela gure herriaren legediaz: gurean inor ez da beste inor baino gehiago.
2001
‎Edozein modutan ere, uste dut lasai egon gaitezkeela .
‎Egunez zurrunga egin, logura izan edo lo hartzeak, eta gauez apnea etenak izateak, SAOSaren aurrean egon gaitezkeela pentsarazi behar du eta diagnostikoa egin behar da.
‎Prezio, marrazketa, tamaina eta kalitateen zerrenda amaigabea da: esan dezagun aukerarik merkeena, ezarritako metro karratuko 2.500 pezeta kostatzen dela eta gora joanez gero, 20.000 pezeta inguruan ere ibil gaitezkeela .
‎Hemendik jalgitzeko ahaleginak egingo ditut. Gogor lan eginez gero, hemendik atera gaitezkeela esaten dit amak. Nik sinesten diot amari.
‎Ezagutza objektiboen artekoa bai, baina ez besterik. Horrek ez du inola zalantzan ipintzen zu ni baino, ni zu baino askoz hurrago egon gaitezkeela egia objektibotik.
2002
‎Ezin dugu amore eman, hala ere. Ez dakit trantsizioa den, agian prozesu bat bezala ikusi genuke, tunel baten barruan gaudela, argia beste muturrean dagoela eta argi hori topatzera irits gaitezkeela pentsatu.
‎Bigarrenez, prozesua bururatzeko metodologiaren lanketa zehatza. Eta azkenez, Elkarrik berak" bake bidea proposamen gisa" deritzona, alegia, Euskal Herrian gero eta nabariagoa eta zabalagoa den kontzientzia ezin gaitezkeela egon prozesu horri ekin gabe.
2003
‎Nire ustez arduragabekeria handiz jokatzen ari da. Egungo ordenamendu juridikoak eskaintzen dituen aukerataz baliatuta aldaketa politikora joan gaitezkeela esaten zaio jendeari. Ez zaio esaten zuk esaten duzuna, ez da esaten Estatutik kristoren egurra etorriko dela, nahiz eta hemen defendatu egingo dugun, gehiengoak horrela nahi duelako.
‎Euskal kulturak bere nazioartekotasuna lantzeko modu bat da, eta txokokeria gisa ulertu gaituztenek ikusi dezatela ez bakarrik baditugula ahaideak, baizik kasu honetan ahaide horien erreferentzia gune ere izan gaitezkeela .
‎Bigarren trantsizio baten atarian egon gaitezkeela esan duzu. Sakondu ezazu hori, arren.
‎Alde horretatik, bi elementuetako bakarra, txartela edo zenbaki sekretua, eta posta bereziz bidaltzeko eskatu behar dugu. Entitateak egiaztatu du jaso duela, eta jakinarazi digu banku sukurtsaletik pasa gaitezkeela beste elementua jasotzera edo postaz ere bidal dezakegula. Segurtasun handiagoa izateko, txartela eta zenbaki sekretua jaso ditzakegu erakundean, postaz bidali gabe.
‎egoera ekonomikoa, jazarpen poliziala, hedabideen bonbardaketa iraunkorra, hezkuntza sistemaren zama eta eragina... Hankak nahi beste dira; dinamikotasun horren azpian leudekeen koskak nahi beste dira, eta nazioaren eraikuntza prozesuan etengabe negoziatu behar izaten dira parametro guzti guztiak (baita sendo finkaturik zeudela uste ziren haiek ere); lan sakona eta astuna da, baina horrela egin barik lokatzetan lotuta geldi gaitezkeela ematen du. Hankak ibiltzeko dira, mendira igo eta posizio berriak ikusteko.
‎Idazkiaren helburua, hortaz, ez da bakarrik Kuhnen ikuspegia erasotzea orokorrean, Popperrek berak batez ere zientziagintza normalduaz ulertzen duena azaltzea baizik. Ondorioz, eta haritik ten eginez gero, Kuhnen beste hipotesi gehienak ere atereaz joan gaitezkeela ikus dezakegu, Popperren kritikak, zientziagintza normaldua jotzeaz gain, garapen iraultzailearen ideia eta Kuhnen soziologismoa kolpatzen baititu gehienbat. Izan ere, Kuhnen" logic of discovery" esaldiak" zientzi ikerkuntzaren poppertar logika" nahi du esan, eta" psychology" hitzaren hedapenak" psikologia soziala" ez ezik," soziologia" ere barneratzen du.
‎nire arrosak eta biok pikutara joan gaitezkeela .
2004
‎Wittgensteini zor diogu hizkuntzaren muga gaindiezinez ohartarazi izana. Hari esker behin betiko dakigu ezin gaitezkeela erlijioaz eta etikaz mintzatu zientzia formalez edota naturalez mintzo garen bezala. Alferrikako ahalegina litzateke hori.
‎Pentsa ezazue zuetako nor joanen den" esan zuen Harakinek, hura behintzat joanen zela argi utziz. " Nik pentsatu diat Jexus Mari eta biok joan gaitezkeela . Behin ikasitakoan, zuei ikastaro azkarra eman.
2005
‎Gure auzoan, bost familia judutar bizi gara eta hamar egun barru ihes egiteko asmoa dugu hemendik, denak batera, kaosa atzean utziz, bizi berri baten bila. Apaiz batzuk ezagutzen omen dituzte eta horien etxean egon gaitezkeela esan dute denboraldi batez, ihesaldia ongi prestatu arte behintzat Aitak. nire ahizpari ere bere mutilaz ahazteko esan dio eta gehiago deirik ez egiteko, eta ez agurtzeko ere erregutu dio. Gaixoa, berehala gelan giltzaperatu da.
‎–Lasai, uste dut fida gaitezkeela , benetan.
‎FONeko Martin Varsavskik, ordea, Madrilen sortu duen arren, hizkuntza ezberdinetan, ugaritan ematen du bere informazioa. Euskaraz ere ageri da, eta euskaldunakere bere bezero eta hornitzaile izan gaitezkeela uste du berak. Eta komunitate birtual handia sortzen eta hedatzen ari da, Europan lehenbizi, eta mundu osoan gero.
2006
‎Horrek, ordea, ez du saihestu une historiko zehatzetan indarrez altxatzea. Egia esan, arrakasta gehiago edo gutxiagoko eguneroko lanaz aparte, uste dut baikorrak izan gaitezkeela : zerbait berria sortzen ari da, zehazki ez dakigu zer den, baina zerbait sumatzen da.
‎Gai hau eta beste batzuk dira, hain zuzen ere, aurtengo jardunaldietan aztertu nahi genituzkeenak eta interesa duen ororekin elkarbanatu nahi ditugunak, azken aukeraren aitzinean egon gaitezkeela sinesten hasita baikaude.
‎–Ederki. Uste dut dagoeneko joan gaitezkeela egongela ikustera.
‎Hemen ez da inor irteten ez plazara ez inora hizkuntzarik gabe. Kontua da, geurea bazter utzita, beste batzuekin atera gaitezkeela plazara eta noranahi, eta, hain zuzen ere, maiz eta sarritan halaxe egiten dugula. Hemen hizkuntza faltan behintzat ez gaude.
‎Aldizkari kulturaletako arduradunen artean eszeptizismoa izan ohi da nagusi. Baina guk nahiago dugu pentsatu aukerez balia gaitezkeela , asmatzen badugu. Eta asmatzeko 50 urteko jakituria dugu, nola nabigatu.
2007
‎–Bai, basoarena. Basoan guk egin behar genuela aurrera, bestela basoak egiten zuela, eta azkenean basoan gal gaitezkeela , basoak jan gaitzakeela. Ez al zara gogoratzen?
‎Orain arte komunikazio kabinetea eta enpresa komunikazioa kazetariontzatlan esparru bat izan den bezala, esango nuke, beste esparrutxo bat hasi dela irekitzen elkarrizketaren kontzeptu honen inguruan, prentsa oharrak egitea baino askozgehiago izan gaitezkeela sinesten badugu. Komunikazio kabineteetatik hasi danabaritzen komunikazio korporatiboan gehiago parte hartzen ari dela, barne komunikazioa askoz gehiago mimatzen ari dela, eta kanpo komunikazioaren arloanbeste harreman sistema batzuk ezartzen hasiak direla.
‎Hala ere askotarikotasunaren ideologiakzera pentsarazten digu: Hegoaldekook aldi eta alde berean euskaldun, espainiar etaeuropar izan gaitezkeela inolako arazorik gabe. Baina ez digu ezer esaten nola bizidugun euskaltasun hori, espainoltasun hori, europartasun hori.
‎«Zer gertatzen da baldintza politiko errealekin?». Bestetik, ordea, ezin gaitezkeela etnozidio nazionalak eragindako bidegabekeria historikoen eta egungoen legitimatzaile bihurtu geure, errealismoaren, izenean. Eta, zoritxarrez, pentsamendu ahulak, bi dimentsio horien arteko dialektikan jardun beharrean, bigarren egia aurreneko egiaren mirabe bihurtzen du.
‎Ziurgabetasuna arrisku ezin bilaka daitekeen egoera hauetan (hots, ezagutzarik ez hori termino probabilistikoetan ezin ezar daitekeenean), zuhurtasun printzipioaren emergentzia ziurgabetasunaren eta ziurgabetasuna kontuan ez hartzearenondorioz jazo daitezkeen ondorio ezkorren onarpen instituzionalaren adierazletzatuler daiteke (Harremoes et al., 2002). Ziurgabetasunekoak izanik ere, potentzialkiatzeman daitezkeen jokaleku mehatxagarrien kontsideraziorik ezak ondorio latzakekar diezazkioke geure gizarteen egonkortasun sozionaturalari, baina, era berean, ez dugu ahaztu behar gehiegizko kostuak ekar ditzaketen neurri aurre hartzaileensare ez eraginkorretan eror gaitezkeela .
‎Adibideak behin eta berriro erakusten direnean, eta adibideok bide bera markatzen dutela ikusten denean, badirudi zilegia dela pentsatzea ezen deskribapen bat egiteaz gain beste zerbait gehiago ere iradokitzen ari dela kazetaria. Adibide bakarra ikusten denean, faktu baten deskribapenaren aurrean egon gaitezkeela pentsa liteke; aldiz, zentzu bereko faktu meta ikusten denean, zailagoa da sinestea ezen deskribapen huts baten aurrean gaudela, eta errazago zaigu sinestea eredu bat azpimarratzen ari zaizkigula.
‎Aspalditik ohartzen gara Espainiako higiezinen panoraman ohikoa ez den ikuskizun batera joan gaitezkeela : zuzenketa larria higiezinen sektorean, eta halaxe gertatzen da, besteak beste, higiezinen burbuilaren leherketa.
‎Uste dut orain hobe dela gauzak bere horretan uztea. Daukagunarekin gustura egon gaitezkeela iruditzen zait.
2008
‎Christopher Dodd demokrata, Senatuko Bankaren Batzarreko presidentea, ere baikor agertu da horren inguruan. Ziur nago azkartasunez ari gaitezkeela plana berresteko, Dodden esanetan.
‎Euskaltzaindiak aspalditik aitortu zuen bere esparrutik kanpo ikusten zuela langintza hori, besteak beste, behar adina baliabiderik ez zuelako. Aitortza hori gorabehera, bistan da Euskaltzaindiaren ekarriaz balia gaitezkeela arloz arloko oinarri batzuk nabarmentzeko. Egia da Euskaltzaindiari ez dagokiola, administrazio zuzenbidea?
‎96 Ez du inork, dakigularik, di> (doi, > dui) > atzizkiaren aniztasun eta multzo adiera hori ukatu. Egia ere da, ordea, atzizki moduon azterlan sendoagoen behar nabarmenean gaudela eta, langintza horretan sakondu ondoan, di> atzizkiaz gaur gaurkoz dugun ikusmoldea gutxi asko berritu beharrean gerta gaitezkeela . Ez goaz hemen, inola ere, hain bide malka rrean sartzera.
‎KANDIDO. Hutsetik has gaitezkeela esan zidak. Eta hori baduk hasiera bat.
‎Ikuspegi horretatik, eta kontuan hartuta tratatua aldeen borondatearen isla izan behar delako presuntzioa, berez bi estatuak emaitza berera iritsi lirateke. Esku artean dugun kasuan horrelakorik gertatzen ez dela ikusita, nazioarteko gatazka baten aurrean egon gaitezkeela pentsa daiteke; izan ere, nazioarteko jurisprudentziak aspalditik garbi utzi duen moduan, hura:
‎Europako Parlamentuaren osoko bilkurak berretsi behar ditu zuzenketak, eta hori ez da irailera arte gertatuko, azaldu zuten. “Orain zuzenketa horiek errefusatzen saiatu behar dugu, erne egon ez gaitezkeela jakin dezaten entzunarazi”, erantsi zuten. Eurodiputatuek gaur beren posta zabaltzen dutenean, “mahai gainean ahalik eta protesta gehien izan behar dituzte”.
‎Emakumeen ikusezintasunari buruzko azalpenak eman ohi dira, hala nola gure lana oso sakrifikatua dela eta gauez eta jaiegunetan lan asko egitea eskatzen duela. Onartu behar dugu, oraindik ere, gizonok emakumeok baino askoz errazago atera gaitezkeela etxetik. Hala ere, EFORTn traumatologoen proportzioa %8tik %12ra igo da azken urteotan.
‎Ospe sozial eskasa eta ordainsari txikiak direla eta, lanbide hori ez da erakargarria ikasleentzat. Aukera zientifikoetako ikasle kopurua leun baina etengabe jaistea; ikasleek eta, oro har, biztanleek eguneroko errealitateari aurre egin behar diotenean, asmamen handiko interpretazioak egiteko gaitasuna; ospe sozial eskasa eta ikertzaileen ordainsari txikiak, lanbide hori ikasleentzat erakargarri ez izatea eragiten dutenak; eta, era berean, teknologia eta zientzia handiko mundu batean bizi gaitezkeela sinestaraztea, herritarrak arlo horietan prestatu gabe. Nahikoa al da unibertsitateko aurreko mailetako ikasleei ematen zaien prestakuntza arlo horietan?
‎Jean: Bide bat eskalatu ondoren, beste bide batean pentsatzen has gaitezkeela da onena. Ez gara izan proiektu eta erronka asko denbora berean izatearen zaleak; banan banan joaten gara, eta horrela gozatzen dugu.
‎Ziur gaude Jainkorik gabe bizi gaitezkeela , baina etikarik gabe ez. Fedea ezin da exijitu, hiritar ona izatea bai.
‎Ziur gaude Jainkorik gabe bizi gaitezkeela , baina etikarik gabe ez. Fedea ezin da exijitu, hiritar ona izatea bai
‎Estensorok zera gaineratu zuen: " Mondragon Taldearen diziplinarik gabe, gure bide propioa eginez, efizienteagoak izan gaitezkeela uste dugu. Sozialki ematen ditugun laguntzen arloan, esaterako, lehen bezain besteko laguntza ematen jarraituko dugu, bai Euskal Herrian, bai nazioartean, Goierri eta Urola bailarengatik are eta gertuago egonez etorkizunean". Irizarrek bide bera har dezakeMondragon Taldetik adostutako akordiorik gabe ateratzen den lehen kooperatiba bilakatzen da Ampo Poyan.
‎Badirudi, beraz, gogoaren edo arimaren sekretuak ezagutzeko bidean egon gaitezkeela . Duela mende eta erdi Psikologia jaio berri hari ezinezkoa egin zitzaiona orain posible izan litekeela, garuna hobeki ezagutzeko bitartekoak lortu ditugulako eta pentsamendua libreago sentitzen delako helburu horretarantz bideratzeko.
2009
‎Ehuneko 70 inguruko normalizazio portzentajeak lortzen baldin baditugu bide onetik doa" Bi plano argi daude hitzarmenean, Udalekin eta bezeroekin duzuen harremana. Zein da errazagoa euskalduntzeko. Bi aldetan epe laburrean konpromisoak maila oso altuan betetzeko moduan egon gaitezkeela uste dut. Konpromiso honetan sartu ginenean konturatu ginen Kutxan betetze posibletik nahiko hurbil ginela.
‎hasteko, ildo ezberdinez osatua izatea. Ametsa da denok bide bakarretik joan gaitezkeela pentsatzea. Orain arte, polo subiranistan bi joera nagusitu dira, ezker abertzalarena Batasunak gidaturik eta EAJrena.
‎–Nik uste dut mariburduntziak miniaturazko helikopteroak direla, salbamendu intsektuak... Hari horri jarraituz, uste dut ondorio argietara irits gaitezkeela ...
‎–Nire kontsolamendu bakarra da agian datorren urtebetetzerako hiru izan gaitezkeela etxe honetan.
‎–Ipuin honek erakusten digu guztiak izan gaitezkeela zisneak, baita ahaterik itsusiena ere, eta ez dugula, beraz, inoren kontura barrerik egin behar. Historia de Antoñito o un niño modelo irakurri nizuenean, berdin esan nizuen.
‎–eta berak: zazpi eta erdietan?. baina zuk uste duzuemakumeok zazpi eta erdietan etor gaitezkeela –»
‎Besteak beste, Hego Amerikako, Japoniako eta Europako hiriak. Katalanez kantatu eta etxetik kanpora joan gaitezkeela erakutsi dugu; herri kolonizatua izatearen konplexuak astindu ditugu, dio, harro. Eurekin batera, Valentzian behinik behin, katalanez diharduten musika talde interesgarriak ari direla sortzen dio, eta egun, musika eszena oparoa dela hangoa.
‎Itxaropentsu izan gaitezkeela uste dut. Baina gizartearen mugimendu batek eskatzen badu, ez pertsonek, bakarka.
‎klase oligarkiak eraikitzen du diseinu hori, gu geu ere eraikitzeko gure eguneroko harreman ekonomikoetan, bai lanean, bai etxean bai kontsumoan eta abar. Horretaz ohartzea izugarria da, erakusten baitigu bai gauzak eta bai gu geu bestelakoak izan gaitezkeela eta, beraz, erabaki dezakegula nolako sektore publikoa nahi dugun, nolako ekonomia eredua, nolako bizimodua; azken batean, gure egiazko autogobernua.
‎" Kale terroristek 18 zarama edukiontziri su eman diete Bizkaian" (esan gabe doa hau itzulpena besterik ez dela). Momentuz, PSE EEko Rodolfo Aresen neska mutilek kontrakoa esan arren, Eneko Arruebarrena Leioako alkate jelkideak ere iradoki du kale eraso baten aurrean egon gaitezkeela . Prentsara bidalitako gaitzespen oharrean aipatu duenez," kiskalita, zikin, pobretuta eta minduta dago Leioa.
‎Asteartean ikusiko dugu zer proposatzen duten. Guk uste dugu politika fiskalen bitartez ekonomia susper daitekeela eta horretan aurrerakoiak izan gaitezkeela . Ekonomia suspertzearekin batera, gaizki pasatzen ari direnei lagundu behar zaie.
‎Istripu ezberdinak direla medio bizkarrezur muinean traumatismo larriak jazotakoen kolektibo txiki bateko partaide gara. Ezinezkoa da Euskal Herrian bizkarrezur muineko lesioa zenbat jendek duen zehazki jakitea, baina, datu ofizialetara joz gero, Elkarte Autonomoan min hartutako 60 kasu berri inguru zenbatzen omen ditu Osakidetzak urtero; beraz, azken hamarkadan 600 inguru izatera irits gaitezkeela pentsatu behar da.
‎Eneko: Bietan molda gaitezkeela ikusi dugu. Zailtasunean zerbait eman dezakegula ikusten dugun artean jarraituko dugu.
‎–Ipuin honek erakusten digu guztiak izan gaitezkeela zisneak, baita ahaterik itsusiena ere, eta ez dugula, beraz, inoren kontura barrerik egin behar. Historia de Antoñito o un niño modelo irakurri nizuenean, berdin esan nizuen.
‎Momentu honetan gertatzen ari dena, euren teorizazioaren arabera, AEBetako hegemoniaren hondamena besterik ez da. Ziklo berri batean hegemonia Ekialdean egon daitekeela uste dute horiek, baina Wallersteinen azkeneko lanetan sistemaren krisi definitiboaren aurrean egon gaitezkeela planteatzen da, beti ere historiaren zikloei eta orain arte izaniko esperientziei erreparatuta. Deterministegiak ote diren, marxismoak gurari duen sasiperfekzio zientifiko horrek sobera min egin diela askapen mugimenduei eta lurreko txiroei... badira kontuan hartzeko nabardurak.
2010
‎Gure esku zegoena egin dugu orain fitxatzeko, hobe delako taldea hasieratik itxita edukitzea, baina gehiegizko diru kopurua eskatzen ziguten lau hilabeterako. Postu horretan, ezer gertatzen ez bada, berehalako premiarik ez dago, eta urtarrilera arte ondo molda gaitezkeela uste izan dugu.
‎Gure teilape berean bada andre bat, negu parteko igande gehienetan salda, benetakoa, ematen diguna (ez pentsa, gero, horregatik bakarrik denik jatorra). Andreak ez daki euskaraz, eta honako modu aski bitxi honetan iragartzen digu, interfonotik, salda bila jaitsi gaitezkeela : " Hoy hay salda badago". Besterik gabeko pasadizo xelebre bat izango da akaso, baina niri, gure auzoaren alderantzizko abrakadabra hori entzuten dudan aldiro, mirari txiki bat iruditzen zait.
‎Dena dela, EAk apustu egiten du egoera argitzen doan heinean, baita beste eragileen apustua ere argitzen den neurrian, eta ez bakarrik arlo teorikoan, urrats praktikoak ematen ari diren heinean. Jakin badakigu ahalegina pikutara joan daitekeela eta egoera zailean gera gaitezkeela . Arriskua beti dago, baina ez dago bake prozesurik arriskatu gabe.
‎Badugu aski bide. Nik ditugun trenbideak hobeto antolatuta, lasai moldatu gaitezkeela pentsatzen dut. Akitaniako presidente Alain Rousset ados da AHT edo LGV delakoa egitearekin, baina kasu eman behar du.
‎Dirua atera nahi duenak buruari eragin dio, eta esaterako, Elkar ekoek diskoetatik ateratzen zuten dirua irabazi ahal izateko, Gu Gira bezalako proiektu batekin egin dute aurrera. Lanik eta irudimenik gabe ez dago txanponik, baina tira, uste dut gutxiagorekin bizi daitezkeela, bizi gaitezkeela , eta zorionez ala zoritxarrez, hala bizitzea tokatuko zaigula.
‎Gazteei, berriz, zaharragoekiko tolerantzia eskatuko nieke... Badakit batzuetan amona burruntzi bilakatu gaitezkeela batallitak kontatuz etengabe, baina, zer egingo diogu, zahartzen ari gara eta bakoitzari berak bizi izandakoa kontatzea gustatzen zaio... Baina tira, pazientzia pixka batekin...
‎Lasai, mesedez! Oraintxe bertan esperimentu kurioso batzuekin ari naiz, eta, badirudi atomoa apurtzeko gai izan gaitezkeela . Hori egia balitz, ez al zaizue iruditzen aurkikuntza hori zuen gerra guztia baino garrantzitsuago dela?
‎Puntu honetara iritsita, baina, konbentzitua nago, azkenik, aukeratzen dugun mailan datzala arazoa: maila guztiak hausten ditugunean barregarri gera gaitezkeela , alegia, eta nik barregarria, tragikoki barregarria, baina barregarria, azken batean?
‎–Hala da, jarraitu zuen Marcelak berak?, eta kolaboratzera datorrela errepikatu dit seiehun aldiz, lanak ondo banatuz gero askoz eraginkorragoak izan gaitezkeela eta estatubatuarren kalamatrika hori guztia. Ez pentsa lasai gelditu naizenik, gringo hori ez da fidatzekoa, baina, antza denez, baimen guztiak prest ditu eta ezin diogu eragotzi.
‎Erretorika nozioa zedarritzea, nolanahi ere, ez da dirudien bezain samurra. Badirudi erretorikaz mintzo garenean bi ikuspegiz, ikermoldez eta kontzeptuz ere aritu gaitezkeela ; eta bakoitzak, jakina, bere arrazoibide eta azterbideak ditu. Eta are gehiago, balirudike erretorikari buruzko lan oro molde horietako batekin bat etorri behar dela ezinbestean, hots:
‎KOLDO. (harrapatuta) Kaixo, Milena... Zera, bueno, pentsatu dut asteburuan zinera joan gaitezkeela . Zer diozu?/ Ederto.
‎“Giza eskubideen defendatzaileen bizitza arriskuan dagoenean, denok gaude segurtasun gutxiago? Giza Eskubideen Egun honetan, inspiratu gaitezen mundu bidezkoago baten bila dabiltzanengan, eta gogora dezagun denok izan gaitezkeela giza eskubideen aktibista”, eskatu zuen Banek. Europako Batasunak (EB) ere dei egin die gobernu guztiei, legeak aplikatzean giza eskubideak “modu legitimoan eta baketsuan” errespeta daitezen.
‎Iritzi berekoa da Zarzosa: Egia da bidegurutzean egon gaitezkeela , baina ez bakarrik euskara elkarteak, elkartegintza dago bidegurutzean, oro har. Gaur egun oso zaila da topatzea jendea borondatezko lana egiteko.
‎Puntu honetara iritsita, baina, konbentzitua nago, azkenik, aukeratzen dugun mailan datzala arazoa: maila guztiak hausten ditugunean barregarri gera gaitezkeela , alegia... eta nik barregarria —tragikoki barregarria, baina barregarria, azken batean— ikusten dut Teoren eta gure aitaren historia, funtsean: zeruarekin amesten zuten, eta lurrak hartu ditu... baina ni ere berandu gabe hartuko nau lurrak, beharbada, eta nabilen kontuz, nik neuk ere barregarri samar ikusten baitut neure burua, ahoa bete hortz, ahoa bete lur...
‎Hizkuntza ikerketaren eta arraza teoriaren arteko konfrontazio bizian argi eta garbi geratu da, bai, hizkuntza zirkuluek ez dutela inolaz ere bat egiten edonolako arrazen sailkapenekin, baina baita ere —horretaz gain— jatorriaren inguruko egiazko gertaerak ezin daitezkeela hizkuntza komunitateekiko erlazio kausal batean kontsideratu. Hori ederki asko ikusten dugu, batetik, antzeko jatorria dugun gizakiok hizkuntza komunitate ezberdinetan aurki gaitezkeela egiaztatzerakoan, eta, bestetik, jatorri komuna ere hizkuntza komunitatearen bidez zehazten dela atzematerakoan, ze ama hizkuntzaren esparruak funtsezko esanahia du bizitzaren eta ezkontzaren zirkulurako. Ukipen guztietan erabakigarria den ezberdintasuna, baina, honetan datza:
‎Bizikidetza saiakera honetan ere mugak ezarri behar dira, eta gutxieneko eduki batzuetan denak ados egon gaitezkeela sinetsi. Giza eskubideak izan litezke gutxieneko hori.
‎UEU hutsegina, eta gauzak ez dira hobetuko, Frantziak ez dio euskarari ofizialtasuna emanen. Erreketan egonen gara luzaz oraino, baina halere uste dut ez gaitezkeela egon transmisioan huts eginez, transmisioa ari izanez eta, beraz, sortuz egin eta egiten delako. Hunkitzen gaituzten gaiak behar ditugu nonbait euskaraz tratatu, gogoan atxikiz formak duela jendeetara heltzen.
‎—Asko pozten nau horrek. Eta, pentsatu dut, adiskide ez ezik, senide ere izan gaitezkeela .
‎" guztiak eserita ezeroso, aldizkariak albo batera utzita, jadanik asperturik, leihotik begira, agur doia etorri berriei, kontsultako atea itxita, noizbehinka baten batek dio laster agertuko dela erizaina, gutxi falta dela, oraingoan ziur egon gaitezkeela ; eskerrak ekarri ditudala liburu pare bat eta ez zaidala falta zer irakurri. Gaixotasunak zehatz mehatz elkarri kontatzen dizkioten horiek bezalakoak gara baina analisien ordez, txostenez hitz egiten dugu eta dokumentuez, kolesterolaren ordez poloez eta sukaldeez, erradiografiaren ordez inkestez.
‎Emaitzei dagokienez, argi dago denboraldi-aurrean gauzak guk egin nahi bezala ez ditugula egin, eta ez emaitzei dagokienez bakarrik, erakutsitako jokoa ere ez da ona izan. Dena dela, sinetsita naiz erakutsi duguna baino hobeak izan gaitezkeela , eta igandean, Almeriaren aurkako partidan, aukera ona dugu erakusteko lehiaketak ez duela zerikusirik denboraldi-aurrearekin.
2011
‎Erdilariak, berriz, etorkizunera begira ekar ditzakeen onurak azpimarratu zituen. «Hazteko balio behar digu, dena emanda edozeinen aurka lehiatu gaitezkeela ikusteko».
‎Hori adierazten duenean, eta modu kontsekuentean jokatzen duenean, boterea duela nabarmentzen ari da. Ez ordea, «pluraltasunaren» eta «transbertsalitearen» izenean, independentziaz gain, beste egoera batzuk onartzeko prest agertzen denean, «erabakitzeko eskubidearen» eta «estatus politiko berri» baten bidez. Inoiz ez gaituzte errespetatuko munduan herri gisa, beste baten menpe bizi gaitezkeela erakusten dugun artean.Gu herri bat bagara, ez dugu auzitan jarri behar gure askatasuna. Askatasuna ez da erabakitzen den zerbait.
‎Korapilo emozionalak ez ziren existitzen, ez zitzaien garrantzirik ematen. Nik ez dut uste gauza guztietarako psikologoak behar direnik, autonomoak izan behar dugu, baina gaur egun jendeak psikologoak lagungarriak izan gaitezkeela uste du. Egia da, izan zela garai bat jendea bere burua ezagutzera etortzen zena, gaur egun hori ez da gertatzen, gaur egun jendea gaizki sentitzen delako etortzen da.
‎behin ere ez dut uste izan emakumeok emakume izate hutsagatik onak eta zoragarriak garenik. Alderantziz, beti defendatu izan dut emakumeok nahi bezain kabroiak eta zitalak izan gaitezkeela , eta eskubide hori behar beharrezkoa zaigula. Emakumeok nahi dugun guztia izan gaitezke:
‎Funtsezkoa da hori. ...tziz ere. paradigma horrek XXI. mendeko gizakiaren modernotasunera garamatza. pentsa dezakegu horrek zalantzan jartzen duela gizakiok dikotomien bidez pentsatzeko dugun joera; hau da, gauza baten alde bagaude beste gauza baten aurka egon behar dugula pentsatzeko dugun joera. gauza bat" edo" beste bat izan behar dugula pentsatu beharrean, gauza bat" eta" beste hainbat gauza izan gaitezkeela pentsatzen badugu, tarte bat irekitzen diogu epistemologiari, bai eta sormenari ere, eta horrek aukera ematen digu" eta" hori nola antolatu aztertzeko; izan ere, gizakiok gauza asko gara aldi berean; hau da, hainbat identitate, hizkuntza eta eginkizun izan ditzakegu.
‎Normalean 20 edo 30 kilometro izaten dira. Eta horrek esan nahi du distantzia horietara bakarrik komunika gaitezkeela .
‎Landetako etxera iritsi zenean oporretako etxeen hats izoztuak hartu zuen Elisa, berogailuak piztea izan zen egin zuen lehena, eta leihoak ireki, egin behar ez den zerbait, idatziz batez ere, ekologismoaren izenean, baina behar zuen, usainengatik, usainak ere airatu behar zituen, iraganeko asperdurarekin mehatxatzen zuten aromak. . Puntu hori ez diet inoiz sinetsi, denok ekologista izan gaitezkeela ; nik birziklatzen badut beste norbaitek produzitzen jarrai dezan da, eta ez nago prest Coca Colaren zabor biltzailea izateko, ez nago prest oro har zabor biltzaile izateko?. Denbora luzez egon zen egoitzari begira (sabai altuak, pareta zuriak, altzari gutxi, egurrezkoak, eta isiltasuna, bigarren solairuko logeletara igotzeko eskaileraren ondoan tximinia bat, egongelari begira, sukaldearen egoitza berean; beretzat erosi zuten etxe hura berez, senarrak nahiago zituen mendi irteerak, aldapa handirik gabeak); zer kendu eta zer jarri irudikatuz aritu zen, zer jarrik umorea hobetzen zion, zer kenduk ere bai, baina gutxiago, iragana konbokatzea bezala baita objektuotan pentsatzea, eta lehenbailehen garbiketa egin behar zuela erabaki zuen, zer jarri baizik ez pentsatzeko.
‎Etxerantz abiatu gaitezkeela esan nahi duzu?
‎Zailtasunakzailtasun, etagehienenakbezainlarriedoagogureak?, komeni da argiuzteahizkuntzalaritzahistorikoan ezinpasa gaitezkeela aitzinhizkuntzarik gabeeta, beraz, eztaAEgabeere, euskalaritzanetahortikkanpozenbaitkorronteustezalternatibokaldarrikatulegez; ik.Lakarra (1997b,
‎IKER. Zera esan dit? nahi badut elkarrekin bizi gaitezkeela .
‎MALEN. Manexena jakin nuenean. Bai, uste dut ondo molda gaitezkeela .
‎Gipuzkoa mailako agintariek askatasun osoa eman digute lehen bilera hauek bideratzeko garaian. Beste akordio batzuren menpe egon gaitezkeela –Bada, ez dakit.
‎–Ez dakit, ez zait gustatzen. Psikopata baten aurrean egon gaitezkeela uste dut: kabroi txoro bat, baina azkarra eta arriskutsua.
‎Gu oso harroak gara Malareten. Ez diogu inori ezer zor, zuk beti esan didazu burua tente ibil gaitezkeela inoren aurkako okerrik egin ez dugulako. Orain beti pentsatzen dut jendeak nola jardungo duen nire atzetik gaizki esaka:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia