Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2000
‎Bai opor onak orain dela bi urtekoak..... Eta gaur, ezin ukatu, Dabid faltan bilatu dut, orduko Rakel izatea desiratu. Gaur, hemen, primeran ibiliko ginen biok geure gisara.
‎Eta Dan bezala, ni ere telefonoaz nazka nazka egina nago, hain zuzen ere, Dabiden ezkutuko amodioaren berri aparailu horren bidez ezagutu nuelako; edota, ezin ukatuko dut, tarteka berari deitzeko gogoa etortzen zaidalako, eta aukera hori neure buruari guztiz ukatua diodalako; edota gaur Teresari deitu, eta berriro ere haren erantzungailua atera zaidalako.
‎Ni pentsakor egon naiz (neurri batean erraza iruditu zait hain orokorki hitz egitea, teoria horiek norberaren egoerara ekarri gabe, eta, ezin ukatuko dut Karmelo eta Ruben hain hurbil ikusirik, sekulako sentitu dudala Adela eta Estherren turismo sexuala zertan den ezagutzeko; eta gehienbat Karmeloren gogoetarekin bat egin dut:
‎lehenik nitaz eta, segidan, bidailagunei buruz. Eta ni, ezin ukatuko dut, deseroso sentitu naiz gizon horren alboan; etengabe egiten zituen korrokada ttikiek eta, bainatu arren, zabaltzen zuen izerdi eta kolonia usain sarkorrek izango zuten horretan eraginik. Bestalde, haren keinuek ere zerbait ekartzen didate gogora (beharbada aitaren zerbait, zeren Tomek berrogeita hamar bat urte izango baititu), oraindik zer den zehazki ez dakidana.
‎Gatz eta hondarrezko basamortu hura, zenbait tokitan itsasoko maila baino beherago zegoena, niri fotografiagarri eta filmagarri baino gehiago hipnotizagarri gertatu zait. Eta, ezin ukatuko dut, muino horretatik behera heriotzaren bila lasterka joateko gogo bortitza etorri zait.
‎Egia esatera, hotelera heldu, eta harrera gelan nire izena aipatu dutenean, ez naiz Las Vegaseko hartan bezainbat harritu, zeren Karmeloren deiek jakitun jarri baininduten. Baina ezin ukatuko dut telegramak niregan hotzikara ttiki bat eragin duela eta aurpegia nola mudatu zaion ikusirik, baita Rubeni ere.
‎" Zulo horrek, hutsune zirkular horrek sekulako indarra ematen dio eskulturari". Dabidek eta biok barreari ezin eutsiz, ezin ukatuko dut baiezko imintzioak egin genituen, eta artean gure lagunak zirenak joan bezain laster, irriz karkailaka lehertu ginen. " Azkenean arte galeria bat zabaldu dugu", amaitu zuen Dabidek.
2001
‎Mirestekoa litzateke, beraz, egokiagoa eta aberatsagoa izatea euskal hiztegia filosofia eta jakintza-gaiak adierazteko, entzun ohi dugun legez, inguruko erdara harroena baino. Berez gai denik euskara horretarako eta gehiagotarako, beste edozein hizkuntza den bezalaxe, ezin uka, baina egungo egunean landugabea luzaro landuak baino gaiago eta zehatzago izan. Gaitz dirudi.
‎Bide ibiliak, betikoak, erosoak eta maldarik gabeak izan ohi dira, ezagunaren ezagunez aspertzen bagaituzte ere. Saioak, probaketak, berriz, ezin uka beharrezkoak direnik, ez bailitzateke bestela lurralde berririk aurkituko. Baina zaharrak erosoak bezain nekagarriak gertatzen dira bide berriak.
‎Gurea ote dugu Baroja? Gure artean jaioa denik, ezin uka. Deus gutxi da hori, horratik; gehiagorik nahi genuke.
‎Zaharragoen poesia lanak, atzokoenak edo bart arratsekoenak batik bat, ia zeharo arbuiatzeko eskubide osoa du eta arrazoirik gabe ari denik ere ezin esan daiteke erabat. Horrelako garbiketak, atseginak ez badira ere, egin behar ditu nork bere etxean noizik behin bederen, zoko zikinak astinduaz, eta ezin uka daiteke osasungarriak direnik. Halaz guztiz ere, ordea, hizkuntza lehenago landu dutenek, baita moldakaitzenek ere, zerbait utzi digute:
‎Ezin uka gainera, barrengo mintzabeharrak hala agintzen zielako edo, nahiago zutela bere bidetik ibili hizkuntza gaietan. Eta ezin uka guk ere, lotsagarria izan arren, atseginago zaizkigula sarritan, bihotz bixigarriago, holako ardi galduen ibilerak beti bertute bidetik sailean dabiltzanenak baino2 Guztion maisuak dioenez," bethierekoak higuintza emaiten du, alda nahia ekhartzen du3".
‎9 Larramendik izkribuz eta predikuetan erabiltzen zen euskara garbitu nahi izan zuen, jaso eta aberastu; eredu bat sortu eredurik ez zuen hizkeran. Eta ezin uka nahi zuena erdietsi zuela, hein jakin batean, beti gertatu ohi den gisa, Gipuzkoan eta, elkarren hurren, Bizkaian eta Nafarroan. Hautatu zuen gipuzkera, oharturik ala oharkabez, Beterrikoa izan zen, eta hori da gero Larregiren ondotik ibili zen Lardizabal zaldibiarrak, Larramendiren gramatika ia ia hitzez hitz aldatzeaz gainera, [Testamentu  zarreco eta berrico] Condairan (1855) bereganatu zuena.
‎Nahiz eta euskaraz idatzi den guztia (eta esan edo kantatu den franko) euskal literaturan sartzen dugun, hemen sartzera goazen gisa, ezin uka lezake gauzen berri dakien edozein guretarrek maizago topatzen dugula behealdeetan narraska gaindegietan hegaka baino. Urria dugu, arras berankorra izateaz gainera; exkax xamarra ere bai, hitz lotsagarri honetaz balia banaiteke.
‎Euskaldun izatea ez da gizon izateko era bat besterik, gizon oso eta betea izatekoa horretarako kemenik dugunean, Txillida izatea gizon izateko bidea eta modua den bezalaxe. Ezin dezake Txillidak bere nortasuna uka, eta ezin uka dezake, dioena dioela eta degiena degiela, bere euskaltasuna. Bere nortasuna ukatzea eta murriztea bezainbat bailitzateke.
‎Ez da ere ahaztu behar Luis Eleizaldek, beste askoren antzera, ez zuela euskara erabili Landibar, bere nobela bakarra, idatzi zuenean. Jendea politikaz bereganatu nahiak bultzatu zuen horretara dudarik gabe25, ezin ukatuzko arrazoia, baina tartean bazegoen ere sendo tinkaturiko usadioaren zama.
2003
‎Geienak emakumeak. Oen kontra esaten dira asko gauza, baña ezin ukatu diteke errietako jaieraren geiena emakumeetan dagoala" (1998: 116). XIX. mende osoan joera hori areagotuz doa.
‎hilabete luzeetarako kartzelara joan behar izan zuen berriz ere. Kontraste gizona zenik ezin uka: seigarren agindua ez bazuen askorik errespetatzen eta moral kontuetan lasai samarra bazen ere, hainbat apaiz euskaltzaleren adiskidea izan zen (Pascual Iturriaga, Lardizabal...); bestetik, euskal tradizio zaharra eta baserritarraren bizimodu umila mila eratara goretsi bazituen ere, liberalismoak eta hiriko bizimoduak ikaragarri erakartzen zuten.
‎Dena den, ezin uka daiteke XVIII. mende bukaeran eta XIXko lehenengo hamarkadetan intelektualaren irudia agertzen hasi zenik. Paper berria da:
‎" Ez da panorama liluragarria, baina ez da multzo  hutsa. Kontuan izan beharrekoa da zer nolako aldizkariak diren horiek guztiak, baina izan hor daude eta euskal esparrua lantzen laguntzen dutela ezin ukatu. Esparru zibernetiko horrek badu ezaugarri garrantzitsua, kultur industrien gainerako sektoreetan ere susmatu duguna:
2006
‎Presaka nenbilen. Gogo handiegirik ere ez, ezin ukatu. Antolatuta dago.
‎Kiratsa dagoela ezin uka daiteke, hala eta guztiz ere balkoi honetatik dagoen ikuspegiarekin ia den dena jasan daiteke.
‎" Antropologo batek nahitaezkoa du marrazten moldatzea" entzun irakasleari, eta berehala matrikulatu zen kultur etxean eskaintzen zuten ikastaroan. Balio artistiko handirik ez dute izango, baina, ondo pentsatuta, badute euren balioa; ezin uka dezaket hori. Begira, hirugarren koadroak bai baduela balio bikoitza, artistikoa eta sentimentala edo.
‎Euskaltzaleok, ezin ukatu, askotan gure zilborrari begira bizi gara. Euskarari etorkizun duin bat emateko ahalegin itsuan, gure ondora eta ingurura begiratzea ahazten zaigu, eta sortzen eta egiten ditugun gauzak eta abiatzen ditugun ekimenak behar bezala azaltzea eta gizarteratzea ahazten zaigu.
‎Ez ote da praktikoagoa, erosoagoa eta eraginkorragoa ergatiborik gabeko hizkuntza, subjektu guztietarako kasu bera erabiltzen duena? Tradizioak pisu handia duela ezin uka, baina hizkuntzak izaki bizidunak direla, eta, horrenbestez, aldatzen direla ere egia handia da. Honatx, bada, gure proposamena:
‎Euskaldunok ospakizun eta ekitaldi oro jatekoekin nahiz edatekoekin laguntzeko ohitura dugu, eta euskararen ingurukoak ez dira salbuespen. Ekitaldi jendetsuen azalpen bakarra ez den arren, ezin ukatu ukitu gastronomikoak ere laguntzen duela jende hori biltzen.
2008
‎Lorik gabeko gau batek gauza askotarako denbora ematen du, oroitzapen, memoria puska asko ateratzen dira. Eta ezin ukatu irribarre bat aterarazi didatela unerik gehienetan. Zorionekoa ni.
‎Aise uka daitekeenari deitzen diote" ezin ukatuzkoa"; edonork uki dezakeenari" ezin ukituzkoa". Gezurretan ari dira?
‎Beno, egia esatera, ez genekien zer espero genuen zehazki, ezta, adinari zegokienez behinik behin, zer nahiago genuen ere. Aukeran, neskato bat nahiago genuen, ezin uka, baina sexuak ere ez zuen garrantzi handirik. Kontua da imajinazioaren abiadura errealitatearena baino askoz ere handiagoa dela eta aukera guztiak aurreikusita ez baizik eta aurreimajinatuta genituela.
‎Di da batean erabaki genuen guraso izan nahi genuela eta jarraian, atsedenik hartu gabe planak egiten hasi ginen, gurasotasunaren inguruko hura guztia munduko gauzarik errazena balitz bezala. Eta ezin uka neurri handi batean familia bat planifikatzea erraza ez denik. Gaur egun, zorionez, kontrol ikaragarria daukagu ernalkuntzari dagokionez.
2009
‎Egia da euskaraz bizi nahi dutenek gaztelaniaz edo frantsesez bizi nahi dutenek adina eskubide dutela hauek gaztelaniaz edo frantsesez dutena euskaraz eskura izateko. Eskubidea bai, ezin uka hori, ez da zalantzarik. Baina eskubide izateak ez du esan nahi euskaraz bizi ahal izateko nahitaezkoa denik guk halako seiehun hiztun dituzten hizkuntzetako hedabide kopuruetara gerturatzea.
‎Izan ere, ezin uka, Etxepareri eta Lizardiri kasu eginez, aurrerapauso handiak eman ditugunik euskara plazara atera eta noranahikoago egiterakoan. Horretan zalantzarik duenak aski luke begiratzea hezkuntzara, hedabideetara, administrazioetara, unibertsitatera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietara edo literaturgintzara, besterik gabe.
2010
‎Osaba Agusti misionesta zen, Asian gaindi desagertua da, eta gure etxera ez da sekula haren berririk heldu... Asiatikoa zirela ezin uka, baina sobera egiaren antza du zure istorioak, nahi genuke denek sinetsi, baina nolaz dakizu eskuara? (erakutsiz.) Nolaz Chinotik heldu zira?
‎Antzeko sentimenduak izan nituen handik hilabete gutxietara, 2009ko azaroan, Santa Zezilia bezperetan, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak elkarrekin landuta bere memoria politikoak idazteko proposamena egin zidanean. Kasu honetan, hala ere, eskaintzagatiko ohorearekin batera, erronka handi horrek berezkoa duen eta dakarren kezka eragin zidan, ezin ukatu. Ez zen, jakina, hordago bat, baina eustea erabaki nuen, besteak beste Lehendakariaren ahotsa eta pentsamoldea idatzita uztea zelako helburua, eta nahiz eta horrek izan behar zukeen ohikoena, ez da hala gertatu askotan.
‎Holaxe bukatzen da Berdabioko delitu sonatu hark eragindako eskuizkribu zaharra. Ikusi batera gastuen zerrenda hutsa eta hotza dirudi, baina beste alde batera, eta erne begiratu baduzu, ezin uka kantaren sustrai poetiko bila dabilenari argiprintza eta aztarren liluragarri franko eskaintzen ez dionik.
‎Eta handik urte betera, hara zer esaten duen Juan Antonio Nabaz zubitarrak, Iruñekotik Orango presondegira abiatu aurretik [135]: que la prision fue a mediado poco mas o menos del mes de diziembre del año pasado de 1747 Alde aldeko kontuak dira, baina hamar hamabot egun Goizuetako kartzelan preso egonak zirela ezin uka. Hara orduko gastuen aipamena, nik oraingoz Goizuetako Udal Artxiboan aurkitu dudan bakarra.
2011
‎–Egia da, jarraitu zuen Janek? gauza batzuk erabat lotu gabe geratu direla; baina ezin ukatu daiteke Mat, j Werfelek baduela erlazio estua hiru hilketekin: froga sendoak daude haren aurka.
‎Nork bere etxearen alde egin ohi du eta halatsu jokatzen dute Vise eta Malseedek, argi dago; alabaina, ezin uka, era berean, honek guztiak lurraldearen eta herritartasunaren eskemak inarrosi dituela. Baina egingo dugu aurrerago ere berba horri buruz.
‎Unamuno revisited dirudi horrek, bakea gerran haren oihartzun modukoa... Dioenari tentuz erreparatuz gero, bestalde, batzuetan justifikaezina justifikatu guran dabilela dirudi (ba ote dago sei bitarteko desberdinen bidez aldi berean bideraturiko 34 elkarrizketa gutxienezko ganoraz gidatzerik?), baina ezin uka aipatzen dituen beste gauza askok zer pentsatua ematen dutela. Eta batez ere standards change horrek.
‎Batek har dezake 60ko euskal kantagintza, Ez Dok Amairu, baita ETAren bueltan sortu zen mugimendu soziopolitiko iraultzailea ere. Aurrekoekiko nolabait haustea proposatu zuen magma kultural politiko horrek, gurasoen jarrera eroria gainditu nahian, baina ezin ukatuzkoa da molde, narrazio eta estetika berriek muin berbera jantziko dutela: euskaltasuna, nortasun kolektiboaren jarraidura, klase kontzeptuari darion berdinzaletasuna.
2012
‎Gertatutakoa burutik kendu ezinik eta zuzenketak noiz bukatuko atezuan emandako orduen ostean, neka neka eginda geratu da. Tarteka, ezin uka dezake halakorik, momentu eztitsuak ere iragan ditu, ikaslerik gehienek azterketa onak egin baitituzte; batik bat Sartagudako alargun baten testigantza jasotzen duen testuaren iruzkinean jo dute goia ikaslerik finenek (eskerrak gero eta gehiago diren ahozko iturrietatik jasotako informazioak, bere muga eta guzti, zenbateko garrantzia duen konturatzen ari diren historialariak).
‎utzi zuen, siesta garaian bere logelan irekitzeko. Nahita ere, ezin uka zezakeen irrikarik piztu zitzaiola barrenean.
2018
‎Txistu joka egiten du sommelier lana, aldakak melodiaren erritmoan jostari dantzatuz. Festazalea dela ezin uka.
‎–Bai, aitortu zuen Fabianek?, langile fina dela ezin ukatu.
2019
‎Egun ederra zetorrela sumaturik, kaier hau eta tableta poltsan sarturik, oinez abiatu nintzen Donibane Lohizune aldera. Kostaldeko bidean barrena, tarteka marteka Abadiaren gaztelua agertzen zitzaidan, eta ezin ukatuko dut nire lanetarako jakintsu hura ere erakargarria zitzaidala: Euskal Herrira etorri aurretik ere, Anton Abadia euskalarien zerrendan nuen, gehienbat Dublinen sortua zelako, baina Manexek argitu zidan aita zuberotarra zuela.
‎Euskara ikasteko asmotan, meza batera baino gehiagotara joana nintzen, Hondarribira, Biriatura... baina Etxalarko elizan Irazoki delako andere baten aldeko hileta elizkizuna suertatu zitzaidan. Eta ezin ukatuko dut, gutxien ustean, kantuek liluratua utzi nindutela, nire oinazerako eztia gertatu zirela.
‎Aurorek berezko dotorezia du, ezin ukatuko dut, felpazko kapelu horiekin, berezko delikatezia horrekin; hanka finak ere inbidiagarriak zaizkit, nireetatik hain desberdinak, edota medietan biltzen dituen orkatila eta zangosagar estuak; baina sarritan, mahaipean, hankei gehiegizko urduritasunez eragiten ziela ikusten nuen, bonbardaketaren gertakaria berritu zuenean bezala. Aurorek ikaskideei nabarmen hurbiltzeko joera zuen, Manexi batik bat.
‎Alabaina, ezin ukatuko dut euskaltegian sentitutako xarma laster erabat aienatu eta urrundu zitzaidala. Piarresekin Hondarribian geratua nintzen, biontzat ezaguna zen Amona Margarita kafetegian.
‎Politikariek gure baldintzetan negoziatuko lukete orduan. Bide argia daukagula ezin uka...
‎Familiako adiskidea zen Etxeberri apez garaztarraren esku ukaldiari esker lortu zuen lan txukuna Martinak, ordukoz jada, lana edukitzea zaila zelako. Lehen petrolio txokeak lerroak malgortu zituela ezin uka. Eta denek herrian bizi, herrian lana nahi zuten...
‎Franciscok, hierarkian gora egin zuen, zanpa zanpa. Merituak bazituen, ezin ukatuak. Handik laster, Candelariokoa zen Alzira esposatu zuen, haro askorik gabe.
2020
‎Holaxe berritzen nituen erretina eta tinpanoa. Londresera ingelesa ikasteko aitzakiarekin joan banintzen ere, ezin uka hango soinu bandaren atzetik ere abiatu nintzela, bertako musika mundua ni bezalako askoren liluragarria baitzen, hoteletan soldata txatxu eta logela baten truke lan egiten genuen gazte askorena.
‎Ahal bezain goxoki esan zinan behar zuela lehenik zauritua hintzenez ikusi, gero hire birjintasun eza kontrolatu, baita hire natura ikertu eta horretarako alu barnea apur bat karrakatu ere. Nahi banuen esan niezaion, azken gau horretan gizon harekin harremanik izan nuenez, ezin ukatuzko froga izateko. Eta patxadaz ahalak oro aipatu hizkion.
ezin ukatu gure lanikan.
2021
‎Urteak urteari, bien bitartean, gai arabiarrak erakarririk, ezen ez liluraturik?, Mila gau eta bat gehiago (Erein) antologia paratu nuen, edota Nagib Mahfuzen Mila eta bat gauen gauak (Txalaparta) eta Mirarien kalezuloa (Alberdania&Elkar) itzuli, lehendik Ali Baba, Aladin eta Sinbad Pamiela argitaletxerako euskaratuak nituen?, eta Pello Ramirezekin batera" Zikoinaren hegaldia" izeneko errezitaldia eskaini izan dugu han hemenka (in Pospolo kaxa bat bezala, Pamiela). Eta gaietan nahi baino gehiago ozpina nagusitu izan den arren, ezin uka oro har nire irakurketak eztizkoak gertatu direla. Eta hori bera da liburu honen, hauen?
2023
‎Euskadi, Euzkadi, Euskal Herri edo dena delakoaz ari garela, ezin uka lurralde mugitua izan denik. Oraindik gogoan ditut, psikologo jauna, Coruñako hiru gazte haiek:
‎Amiküze aldeko klima eta hizkera berak ditu: epela eta euritsua, eta euskararen kariaz, nafar lapurteraren eta zubereraren arteko mintzadarra; arren, Zuberoan egonagatik, ezin uka daiteke Domintxaine Berroeta haboro bizi izan dela Nafarroa Behereari beha, eta, zehazkiago, Amiküze eskualdeari.
‎Orain  dik ondo ezagutzen ez ditugun mekanismoak eta jokabideak ditu naturak, eta gehienetan gure kontra bihurtzen dira haren kontrako jolas arduragabeak. Esperimentazioa beharrezkoa du zientziak aurrera egiteko, hori ezin uka; esperimentazioari muga etikoak eta ekologikoak jartzea ere beharrezkoa da, halaber, espezie gisa iraun nahi badugu, beste espezie ugarirekin batera (nola iraun bestela?). Esan beharra ere!
‎Gupidagabe eta bide bakarretik jokatzeak gero eta prentsa hobea duela ematen du. Zirt edo zart egiteko, gupidagabe eta burubakar jokatzeak efektiboagoa dirudi, ezin uka. Zenbat buru, hainbat aburu... ez da batere eraginkorra.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia