Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2003
‎Bi ekintza esparruen premia ikusi zen, baina onartuz bakoitzak berezko funtzioak dituela eta ezin direla nahasi. Batetik, mugimenduek eta GKEek ezin dute utzi alderdipolitikoen helburuek instrumentaliza ditzaten, eta, bestetik, alderdiek ezin dute utzi GKEek eta zenbait gizarte mugimenduk gizartea despolitizatzen lagundu dezaten. Elkarrenganako aintzatespena da soluzio posible bakarra.
‎Bi ekintza esparruen premia ikusi zen, baina onartuz bakoitzak berezko funtzioak dituela eta ezin direla nahasi. Batetik, mugimenduek eta GKEek ezin dute utzi alderdipolitikoen helburuek instrumentaliza ditzaten, eta, bestetik, alderdiek ezin dute utzi GKEek eta zenbait gizarte mugimenduk gizartea despolitizatzen lagundu dezaten. Elkarrenganako aintzatespena da soluzio posible bakarra.
‎Biek izango dute beharbada, arrazoia. Baina ezin dut utzi kontatu gabe inaugurazio egunean bertan izandako batek museoaren zuzendariari entzun omen ziona. Oteizaren borondatea gora eta Oteizaren borondatea behera, Rosales jaunak halako batean esan omen zuen, Oteiza ordurako hilik zegoenez, hemendik aurrera kritikoek ezin izango dutela Oteizaren borondatea erabilieu ren jarrera defendatzerakoan.
2004
‎–Horrela ezin dugu utzi. Eta ez gara alferrik ari.
2005
‎Gaur egun gauza gehiago dakizkigu, moda bat ere badelako. Horrez gain, oinez ibiltzea positiboa da gorputzarentzat, eta maila horretan aritzen direnek ezin dute utzi, ongarri ikaragarriak ematen ditu, osasun iturria delako. Garai batean ateratzen zirenek txorizoa jan eta kafea eta garagardoa edaten zituzten indarra hartzeko.
2006
‎Ezagutu nuen bat Fontillasen. Medikuaren laguntzarik gabe ezin dute utzi. Hark ez zuen utzi gajoak.
‎Gizarte mizenikoa berreraikitzeko, ordea, nahikoa da Linear B taulatxoetan eta ondare arkeologikoan bildutakoa erabiltzea. Badaude, halere, modu nahastezinean mizenikoak diren hainbat elementu Homeroren testuetan, eta ezin ditugu utzi alde batera: leku historikoak eta geografia; izenak eta deiturak; armak eta lanabesak; kultur ondarea...
2007
‎“herritarroi informazio hori helarazi diezaietela, herri galdeketa egin ahal izateko eta, herritarron erabakia errespeta dezatela exijitzen dugu”.“Alarma gorria” piztu behar dela nabarmendu du EAE ANVk, obrak “udan” datoz-eta. “Halako astakeriarik egiten ezin dugu utzi; ezin dugu horrelako makroproiekturik onartu”. Ildo horretan, AHTaren aurka egingo diren ekintzetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
‎Amaitzeko, lege organikoek beste ezaugarri berezi batzuk ere badituzte, arautu beharreko arloen zerrenda itxiaz eta onesteko, aldarazteko edo indargabetzeko prozedura bereziaz gain. Lege organikoari dagozkion gaiak legegintzarako herri ekimenetik kanpo daude (EKren 87.3 art.), horien inguruan ezin da legegintzarako eskuordetzarik egin (EKren 82.1 art.), eta ezin dira lege dekretuen bidez arautu (EKren 86.1 art.); Kongresuko eta Senatuko osoko bilkurek onetsi behar dituzte nahitaez, hau da, ganbera horietako osoko bilkurek onespena ezin dute utzi legegintza eskumen osoa duten batzordeen esku; aitzitik, lege arrunten kasuan horrela jokatu daiteke (EKren 75.3 art.). Amaitzeko, Gorte Nagusiek soilik (eta, beraz, autonomia erkidegoetako Parlamentuek inoiz ez) onetsi ditzakete lege organikoak.
‎Bideko elurra dela eta geldiago joan duela esan dio. Aireportura arteko bidean kontuz ibiltzeko eskatu dio berak, eta galdetu dio ea eguraldi horrekin Madrilgo bilera bertan behera ezin duten utzi. Baina bilera oso garrantzitsua dela esan dio.
‎Hekateo eta Herodoto historiagileak beren sasoian girotzen dira: munduaren razionalizazioak ezin zuen utzi ukitu gabe mito eta uste gehienen abiaburu eta elikatzaile zen erlijioa. Hekateorentzat eta Herodotorentzat bezala, inguruko herriek zeuzkaten jainko andere eta erlijio ohitura ezberdinak ezagutzea lagungarri izan zen kritika hartan.
2008
‎–erantzun zion, odolki lardaxkatuaren tartetik gorritasun bizi bat ateratzearekin batera?. Begira, Marie, hilketa bat egin behar dut, baina zantzurik ezin dut utzi. Zure laguntza estimatuko nuke.
‎Txoriei eraztunak jartzeko ikastaro batean egon ginen, eta arduradunetako batek zizei buruz asko zekien, eta hari ikasi genion hasiera batean. Gero harra sartu, eta gero eta gehiago hasi ginen mendira joaten, eta orain ezin dugu utzi.
2009
‎Pleita nahiz gainerako gastuak ordaintzeko, pleitari eta zamatzaileek ezin dituzte utzi merkatugai matxuratuak pleit emailearen esku, matxura hori gertatu bada merkatugaien berezko akatsen edo ezustearen ondorioz.
‎Gure jendearen eskubideak defendatzeko dira armak, eta haiek bermatu artean ezin ditugu utzi. Ez dugu amore emango.
‎...emadazu denbora, familia normal bat osatu behar dugu, utz itzazu erokeria horiek, zoaz espezialista batengana, gero hutsetik hasiko gara; ez nago erotuta, Sara, aukeratuetako bat nauzu; kaka aukeratua, nazkatuta nago kontu horrekin; Sara, utzidazu egiten, hementxe bertan ernari utziko zaitut, oraintxe bertan; aska nazazu, ostia, min egiten didazu, arropa puskatu didazu, uzteko ordea; ez ba, Sara, ezin zaitut utzi, bizitzak eman didan eginkizuna bete behar dut, hementxe bertan jo behar dugu; min egiten didazu, ostia; naturaren indarra da, Sara; askatzeko, ostia, kabroia, abandonatu zintuen putaren umea.
2010
‎Ezin diozu merkatuari utzi. Ekologiak behartzen gaitu ekintza berri, erradikal, herritar eta masiboetara; eta horiek ezin ditugu utzi ez merkatuaren, ezta estatuaren esku ere. Horrek guztiak behar bat sortzen du, nik oraindik komunismo esaten diodan zerbaiten beharra, hain zuzen ere.
‎"... ez da Frantsesez ez dakitela, baina beren probintziako dialektoa hain ohitura handia dute erabiltzeko, ezin baitute utzi; eta nik ez dakidanez, haien artean solasaldi luzeak egiten zituzten, deus ulertzen ez nituenak."
‎Miguel Primo de Riverak zeharo aldatu behar izan zuen jarrera. Maroko ezin zuela utzi konprenitu zuen. Afrikako Ejertzitoaren eraginez, gerla politika gogortu behar izan zuen.
2011
‎Zomorro hori bezalaxe nago. Zerbaitengatik. Jonathanek etena egin zuen?, ez da zilegi, debekatua dago, zomorroen legearen kontra doa, istant batez bada ere ezin dut utzi kristalean gora arrastatzea, jotzea eta astintzea. Zergatik ez dut bulegotik hanka egiten?
‎Leialtasunak sakrifizio hori duela ordain. Ekimen linguistikoa ezin duela utzi hiztun hegemonikoaren esku. Edonola ere, gorriak ikusiko ditu hizkuntz militanteak ogi gogor horri kosk egiterakoan, gogorraren gogorraz barrenak inarrosiko baitzaizkio maiz.
2012
‎«Zuzenbide estatuaren eta terroristen moduan zuzenbide estatua oso modu larrian urratzen dutenen arteko diferentzia objektiboa gizatasunean datza», esan du Baltasar Garzonek. Epailearen iritziz, «zuzenbide estatu batek ezin du utzi pertsona bat espetxean hiltzen». Baltasar Garzonek errespetua azaldu die Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak eta ondoren fiskalak hartutako erabaki kontrajarriei.
‎Virginiaren heriotzaz gero, are larriagotu ziren krisi haiek. Bazekien edariak izugarrizko kaltea egiten ziola, baina ezin zuen utzi. Berrogei urte zituela hil zen, Baltimoren, Delirium tremens eko krisi batek jota, bakarrik, estimatzen zutenek ezer ez zekitela, bere ipuinetako pertsonaiei deika.
‎INES. Pentsatzen dut, baina ezin duzu utzi. (botikaren papera hartu eta) Zer nahi duzu irakurtzea?
‎ITXASO. Mira, chico: eztuzu hegazkinean ibili nahi, eguzkiari alergia diozu, krisian zaude, taberna ezin duzu utzi? ¡ Qué estrés! Onena etxean geratzea eta bestela, segi bainuetxe batera!
‎Nahiz eta tabakoa erretzeak arazo kardiobaskular eta arnas arazo askoren eragile izan, hura uztea ez da hain erraza. Nikotina mendekotasuna sortzen duen substantzia da, eta terapia farmakologiko eta psikologikoak egin arren, erretzaileen %70ek ezin dute utzi. Hori dela eta, badirudi txertoan oinarritutako estrategia berri baten ideia etorkizun handiko alternatiba bat dela, beste terapiekin batera pertsona askorentzat arazoaren amaiera ekar lezakeena.
2013
‎Iran urduri dago, hauteskundeak ditu aurki. AEBek Israelen ostean eskualdean daukaten aliatu garrantzitsuena da Turkia, eta ezin dute utzi, Iran jomugan dutela, horrelako barne gatazkek ahultzea. Ankarak aukera historikoa dauka auzia konpontzeko.
‎Dena ezin dugu utzi neurri teknologikoen esku.
‎Beti erabaki beharra dago. Guk ezin dugu utzi auzi bat erabakirik gabe. Beti ebazten duzu pentsatuz hori dela erabaki zuzenena, baina batzuetan ez gara ehuneko ehunen konforme geratzen.
‎Gainerakoak helmugako edozein biztanlek behar dituen zerbitzu eta azpiegiturak izango dira, eta turistak ere beharbada ditu lurralde hartan egonaldia egitean: ospitaleak, polizia zerbitzuak, telefono kabina, etab. Gune turistiko bat garatzearen ardura dutenek ezin dute utzi alde batera elementu hori, hango turismo eskaintza osatzean.
‎Tapizeroetara edo beste profesional batzuengana jo baino lehen, hobe da etxeko elementu horiek aldian aldian zaintzea, azkar ordezkatu edo konpondu ahal izateko. Kaltetutako elementuak modu erregularrean ordeztea Prebentziozko prebentzio lanak ezin du utzi hondatutako etxetresnak edo tresnak desagerrarazten, ez eta jada balio ez duten eta beste instalazio batzuk kutsa ditzaketen tresnak ere. Kasu honetan, estrategia da beirak leiho eta ateetan aldatzea, txorrota zaharrak ordeztea, entxufe hondatuak kentzea, etab.
‎Hor gelditzen da problema bat. ETAk ezin ditu utzi presoak baztertuta espetxeetan. Eta espainolek bere hautesleei begira ezin dute negoziatu ETArekin.
‎—Bazekiat hunkituta ez ezik, amorratuta zaudetela, baina zerbait adierazgarria edo esanguratsua aurkitzen baduzue, jakinaren gainean jarri behar gaituzue. Eta ongi aztertu ezin duzuena utzi eta ez mugitu.
‎Ez da nire arazoa, baina ezin duzu utzi Kim horrela joka dadin.
‎Dagoeneko ezin nauzu utzi.
2014
‎Azpeitiko EAJk Madalenako Ospitale eraberritua turismo gune bihurtzea bultzatu nahi du eta, horretarako, proposatu du hitzarmen bat egitea Azpeitiko Udalaren, Jesusen Lagundiaren eta Urolako Turismo Bulegoaren artean. " Eraikin hori berreskuratzeko egin den ahaleginaren ondoren, Azpeitiak ezin du utzi gaur ireki eta bihar eraikin hori itxita gelditzea", adierazi du Azpeitiko EAJko bozeramale Aitor Gorrotxategik. " Alkateak ezin du ezikusiarena egin gaineratu du, esanaz erakunde pribatu baten jabetzakoa dela, eta kito".
‎Hori esanda, ahaztu gabe ezin ditut utzi lana egiten eta bideratzen lagundu didaten Consuelo Allué tutorea eta edozein zalantzaren aurrean laguntzeko prest izan diren bidelagunak; beraiek gabe nuke ezer egin. Eta nola ez, galdetegiak pasatzeko ikastetxeetako ateak ireki dizkidaten irakasle eta zuzendariak.
‎Oso etsita nuke Mororen jokoan erortzeko. Bizialdi osoa emango du horretan tematuta, nahiz eta ezer ez lortu, baina ezin du utzi, Juantxo bere laguna izanda ere. Berarentzat, beste edozein koderen gainetik, gizontasun kontua da.
‎Bitartean, kibitka poliki poliki zihoan aurrera, Mikel Strogoffek aukeran biziago joatea nahiago bazuen ere. Baina Nikolas eta zaldia abiadura horretara jarriak zeuden, eta ez batak ez besteak ezin zuten utzi ibilera patxadatsu hura. Zaldiak, hiru orduz ibili ondoren, ordubetez atseden hartzen zuen, gau eta egun. Geldialdietan, aberea bazkan aritzen zen, eta kibitkaren bidaztiek mokadu bat jaten zuten Serko txakur leiala ondoan zeukatela.
‎Soroak eta alabak ezin ditut utzi bertan behera.
‎Fisiko batek ezin du utzi bere kalkuluak sortzaile naturaz gaindiko batek lausotzea.
‎Esekigailu bat ere ezin duzu utzi.
‎Hor ezin dugu utzi.
‎Kaseta huntan bertzalde irakurriko da bainan ezin dut utzi goresmen eta zorion eskaini gabe gure adixkide Daniel Lan
2015
‎Arrietaren ustez, oreka aurkitzea da zailena: " Elikagai bankuek adibidez oso lan ona egiten dute, baina horrek ezin du izan eredua, asistentzian oinarritutako ereduaren gainetik egon behar dute erakundeek eta herritar gisa guk ere beste zerbaiten bila jo behar dugu, ezin dugu utzi erakundeen esku solidaritatearen garapen guztia". Miguel Laparrak gehitu du Nafarroan egun duten eredua obsesionatuta dagoela herritarren kontrolarekin, dirua jasotzen dutenak baldintzak zorrotz betetzen dituztela egiaztatzeko asmoz.
‎–Bai, pentsatu nuen. Baina, ulertuko duzu, ezin genuen utzi sindikalista miserable hura informazio arriskutsuarekin jira-biraka ibiltzerik.
‎Eta ezin naiz altxatu. Ezin naiz X ren gorputik aldendu, ezin dut utzi, ezin dut abandonatu. Ezin naiz ohetik jaiki.
‎ekintzak, tiroketak, segadak, ihesak... Hala ere, ezin dut utzi aipatu gabe nire bizitzaren matazarekin korapilatzen den abentura horietako bat.
‎Sagar tentagarri hura dastatu gabe ezin zuela utzi deliberatuta, gau hartan bertan, Soniaren laguna gonbidatu zuen etxera.
‎Jakina, haietako bat erosteko hiru hilabeteko soldata behar zuen. Demagun ume bat duela, eta ezin du utzi umea beroak itotzen. Kontuz ibili behar da gai horrekin.
‎Beste horiek, jesulagunek diotena: aita Salazarrek ezin duela utzi Jesusen Lagundia, bera eta bera hartzen duena eskumikuan erori gabe.
‎Han ezin dut utzi!
‎Ongi, sukaldea ikusi ezin badut utziko didazu zure balkoi ederra ikusten?
‎Erabili edozer gauza ateak trangatzeko ezin dugulako utzi munstroak barruan sar daitezen.
2016
‎Heimdahl anarkista nire bila dator, eta ezin dut utzi putakume horrek eskuratzea, ez bainago erotuta.
‎Hala ere, ezin nituen utzi,
2017
‎Ez du hura erreibindikatuko azken honen aldean. Bere burua hiri berri honetan kokaturik eta beronen aldeko apustuan murgildurik ikusten du; baina ezin du utzi mahai gainean jarri gabe gera ezinezko eraldatze horrek dakarren sufrimena. Azaroaren 15eko gertaerak, hain zuzen, ez al ziren gertatu horren erakusgarri gordinena?
‎Aita hemendik urtebetera hilda egongo omen da ez badu edaria uzten eta ez du utziko ezin du utzi nirea ezkero lehengo uda ezkero eta orduan Benjy Jacksonera bidaliko dute ezin dut negarrik egin negarrik ere ezin dut egin minutu batez atean gelditu zen eta une bat geroago hura soinekotik tiraka ari zitzaion orroka eta haren ahotsaren olatuak kolpeka zebiltzan horma batetik bestera eta Caddy hormaren kontra kuzkurtzen zen gero eta txikiago eginez haren aurpegi zuriarekin bere begiak bi...
‎Ez, ezin nituen utzi.
‎Baina ezin dugu utzi alferrik izatea.
2018
‎Zuk ez duzu egin gure bizigarri zoragarri bat ekarri baizik. Baina guk ezagutzen dugu geure burua, eta ezin dugu utzi zugana hurbiltze libreak tornado sentimental bat abia dezan, taldearen oreka lehendik ere zaila hautsiko lukeena. Krudela dirudi, baina ez da zugatik, geugatik baizik.
‎Bizitza luzera eta zilarrezko ekonomiaNorabide honetan sakonduz, foru arduradunak esan du zahartzaroari buruz hitz egiterakoan bizitza luzera eta zilarrezko ekonomia direla mahai gaineratu beharreko kontzeptuak. Lehen puntuari eutsiz, gogoratu du pertsonak gaur egun gehiago bizi direla eta baldintza hobeagoetan gainera, eta beraz" gizarte bezala ezin dugu utzi alferrik galtzen kolektibo horrek duen ezagutza, esperientzia eta ekarpenak egiteko gogoa". Arlo ekonomikoan, adierazi du adinduek behar berriak dituztela eta gaur egun dauden zerbitzuak hobetu behar direla, eta horrek" jarduera ekonomikoa sortzea" dakarrela; Europar Batasunaren mailan, sektore hau jada BPGdaren %29 da.
‎Ohera joateko ordua du, baina Loreak ezin du utzi. Swartzen materialari ekiten dio berriro.
‎–Inoiz gertatu al zaizu atzamar bati hoska egiten diozula, eta gero eta gogorrago egiten diozula, eta ezin duzula utzi, eta konturatu orduko odoletan daukazula haragia, eta plazera eta dolorea batera datozkizula?
‎Kosta zaio, baina behin hasi delarik, ezin du utzi. Yourcenar irakurtzen ari zarenean, ezinezkoa da loak hartzea.
‎Tentazioa askotan izaten zen hamar lerro edo orrialde oso bat kentzen bazizuten, zentsurak ezabatua bertan jartzekoa. Hori erabat debekatua zegoen, zentsurak markarik ezin zuen utzi. Zentsura ez zen existitzen, zentsoreak ez ziren existitzen.
‎Eta nik oraindik ezin dut utzi alde batera nirea.
‎Baina zuk ezin zenuen utzi.
‎Horregatik ezin duzu utzi.
‎Gela ezin duzu utzi horrela.
2019
‎" Ni euskalduna naiz eta Euskal Herrikoa, eta euskal selekzioak gehiago balio du niretzat". Behin deitua izan zen Espainiakotik, baina" ez nintzen joan, lana ezin nuelako utzi". Aitortzen du sekulako esperientzia behar duela izan selekzioen txapelketak jokatzea, baina horren gainetik oso garden esan du berriz ere:
‎arreba bat, anaia bat eta hiru iloba. Ordea, ezin zuen utzi ez dirurik ez ondasunik haien eskuetan, zeren enperadorearen epaile eta kontseilariek erraz berreskuratuko baitzituzten, senideak kartzelan sartuz eta torturapean jarriz. Balio gutxiko gauzak utzi behar zizkien haiei, gizonik txiroenak ere edukitzen dituen horietakoak:
‎Esan nahi dut horrekin, iragarpena egoera ezegonkor batzuen balantzan, sarri apustu bat egiteko moduan etortzen dela; batetik ematen du alde honetara egingo duela, baina litekeena da, bestetik, haruntzagoko bidea hartzea edo zer edo zer makurragorik egitea ere. Iragarpen batek ezin zaitu utzi, duda mudan, lehen baino zalantzatsuago: " Aibala!
‎Esan nizun lehengoan beldurra ziela. Bikiekin ere ezin nituen utzi. Luis eta Martin unibertsitatean zebiltzan ordurako, eta ez zeukaten denbora askorik libre.
‎Oso zintzoa naiz neure buruarekin, gupidagabea. Eta liburu batek ezin zaitu utzi osorik, zauririk gabe. Ezin duzu atera nobela batetik sartu zinen moduan.
‎Ez! ezin dut utzi Spider Man hiltzen, ezer egin gabe.
2020
‎Karibe ezin dut utzi
‎Ez zuen ezer afaldu, gehienetan bezala, ez omen zuen gogorik. Umeak oheratu ostean, Argiren ondoan etzan nintzen; astiro kontatu zizkidan gaixotasunaren ipi apa guztiak, tratamenduaren unerik latzena igaro berri zuela, pasatu behar zela, eustea zela bere egitekoa, itxaropentsu zeudela, itxura eskasa zuela baina ez zuela amore emango, hainbeste kostata eraiki zuen guztia ezin zuela utzi, bizitzen jarraitu behar zuela.
‎Gure izarra itzaltzen ari da, Yañez. Eta ezin dugu utzi. Berriro indarberritu behar dugu.
‎Siriako gerra baliteke negoziazio mahai batean amaitzea, eta Turkiak herrialdean zeresana edukitzen jarraitu nahi du. Matxinoak behar ditu horretarako, eta ezin du utzi horiek gerra gal dezaten. Errefuxiatuen gaiak ere bete betean harrapatuta dauka.
‎Ez duzu ulertzen? Gura izanda ere, ezin dut utzi!
‎Badakizu ezin dudala utzi.
2021
‎Euskararen presentzia bermatuta, bertako bezeroen eskubideak aintzat hartzen dira, eta, gertutasuna adierazteaz gain, kanpokoei herri honen nortasuna, kultura eta ezaugarri propioak erakusten ere ari gara; balio gehigarri bat ematen ari gara. Balore horiek ezin ditugu utzi albo batera Bizkaiko hizkuntza paisaian; euskara garenaren parte da.
‎«Oso larria da zerga gehigarri hau ordaindu behar izatea. Gainera, dendari batzuek autoa ezin dute utzi beren saltokitik gertu; eremu laranjaraino joan behar dute». Plataformak harreman zuzena dauka Txantreako merkatari eta dendariekin, eta ez dute aurkitu eremu urdinaren alde dagoen inor:
‎Hori pila bat nabaritzen da jokatzeko orduan. Egun batetik bestera ohartzen zara hortxe zaudela, eta ezin duzula utzi. Aprobetxatu egin behar duzula.
‎Ahizpa batek esaten dit, zergatik ez naizen jubilatzen eta honekin ahazten. Nire saltsa, autobusen egunerokoan dago, eta ezin dut utzi. Jakina, beste enpresa batentzako egin behar izan banu lan ez zen horrela izango, baina etxerako lan eginda, desberdina da".
‎Bizitza laburregia da bere lana ondo egin ez duen idazle batekin denbora galtzeko. Batzuetan esan izan didate irakurleek liburu bat hasten dutenean ezin dutela utzi. Terrorifikoa iruditzen zait.
‎Hitz egitera bakarrik, baina komisariordeari jakinaraziko diot. German susmagarria balitz, badakit zuk ere halaxe egingo zenukeela, badakit egin zenukeela, ezin dugu utzi afera pertsonalek gu itsutzen.
‎Baina emaztea ezin duzue utzi horrela.
‎Alemaniak ezin ditu utziko harrapatzen, eta hil egingo ditu.
‎Bost minutuz ere ezin zaituztet utzi?
‎Haurrak ezin dituzu utzi hemen kanpoan!
2022
‎Sindikatuekin eta Confebaskekin batzuetan ados egoten gara, eta beste batzuetan erabat desados. Horrek ezin du utzi bazterrean elkarrekin egiten dugun lana herri honen alde. Bai batzuekin eta bai besteekin, jarraituko dugu lanean.
‎Nire ustez, proposatzen dizuedan ariketak ez du desitxuratzen herrialdeaz izan dezakezuen ikuspegia; aitzitik, zabaldu egiten du, eta kolorea eta errealismoa ematen dio; izan ere, beren pobreziatik atera ditzakezuenak izen abizenak dituzten pertsonak dira, edo enplegu duinagoak lortzeko edo gizarteari beste gizarte jarduera batzuetan ekarpenak egiteko askatasun handiagoa eman diezaieketen pertsonak. Herri aberatsa gara, eta ezin duzue utzi kaleetan pobrezia izaten, edo ez duzue utzi behar lan esklaboak onartzera behartuta dauden pertsonarik, hilabete amaierara iristea eragozten dienik.
‎Vilafranca del Penedes inguruan [Bartzelona] mila bazkide ditugu. Jende gaztea egun batez etortzen da probatzera, baina, behin probatuta, ezin du utzi.
‎Eta egia da. 16 edo 17 urterekin hasten zara, eta ezin duzu utzi. Ikaragarria da jendearekin horrelako esperientziak partekatu ahal izatea.
‎Argi izan behar dugu indarkeria matxistaren aurkako borroka guztioi eragiten digun gaia dela. Karga hori ezin dugu utzi emakumeengan soilik edo mugimendu feministengan. Gai transbertsala da, eta kontzientzia sozial irmoa eskatzen du.
‎Ez, ezin dugu utzi.
2023
‎Jendartean azkartzen ari den galdeari arrapostu kolektiboa emaitea merezi du. Bakotxaren eta denen aberastasuna den osagarria merkatuaren eskuetara joaitea ezin dugu utzi. Osagarri sistemaren berrantolaketa lehen lerroan diren sendagileen eskuetara itzuli behar da nagusiki eta podere publikoek diruztatze hautu argiak egin behar dituzte.
‎Istiluak betirako jarraituko zuela. Batzuek ezin zutela onartu beren kontzientziaren kontra zihoana eta besteek ezin zituztela utzi beren usteak. Elkarri barkatzen hasi beharra zutela; alde bakoitzak eraman behar zuela beste aldearen zama.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia