2015
|
|
Moisesek berak ere ez zuen jakin sasian ikusi zuen guztia esaten, Jainkoak esatea nahi zuena baizik; dena dela, Jainkoak haren arimari bere sekretuak ziurtasunez agertu ez balizkio Jainkoa dela ikus eta sinets zezan, nekez jarriko zen hainbeste lanetan eta hain astunetan; baina hain gauza handiak ulertuko zituen sasitza hartako arantza artean, non adore eman baitzioten Israel herriaren alde egin zuena egiteko. Beraz, ene ahizpak, Jainkoaren ezkutuko gauzak ulertzeko ez dugu arrazoi bila jardun behar, baizik eta, ahaltsua dela sinesten dugunez gero, argi dago sinetsi behar dugula gu bezalako ahal izate urriko har batek
|
ezin
dituela ulertu haren handitasunak. Gorets dezagun etengabe, gauza batzuk uler ditzala nahi izan duelako.
|
|
Honi adimenezko ikuskaria deitzen diote, ez dakit nik zergatik. Jainkoak mesede hori egin zion pertsona hau ikusi nuen, geroago esango ditudan beste batzuekin, hasiera batean oso nekatua,
|
ezin
zuelako ulertu zer zen, ez baitzuen ikusten; eta era hartara agertzen zitzaiona Jesu Kristo gure Jauna zela hain ziur zegoen, non ezin baitzuen zalantzarik izan, hau da, hantxe zegoen ikuskari hura; Jainkoagandikoa ote zen ala ez, hala zela ulertarazteko ondorio handiak berekin batera bazekartzan ere, oraindik beldurrez zebilen, eta berak sekula ere ez zuen entzun adimenezko ikuskariaren izenik, ...
|
|
6 Eta esango duzue, ikusten ez bada, nola jakin Kristo den, edo noiz den santua, edota haren Ama txit aintzatsua. Hori ez du jakingo arimak esaten, ezta
|
ezin
du ulertu nola ulertzen duen ere, baina ziurtasun oso osoaz daki. Jauna bada, hitz egiten duenean, errazago dela ematen du; baina santua denean, hitzik egiten ez baitu, eta Jaunak han arima hari lagun egiteko jarri duela baitirudi, gehiago harritzekoa da.
|
|
6 Bertsora itzuliz berriro, nire ustez, hemen on egin diezadakeena, zabaltze hura da; horrela dirudi, diodan iturburu honetatik, hau da, gure sakonetik zerutar ur hura sortzen hasten denez gero, gure barrualde osoa hedatuz eta zabalduz doala dirudi eta ezin esanezko ondasunak sortzen ditu, arimak berak ere
|
ezin
du ulertu zer ematen zaion han. Lurrin gozo bat sumatzen du, nolabait esateko?
|
|
4 Gorets beza biziki, bere baitan hau nabari dezanak, berak mesedea ezagutzea zerikusi handikoa delako, eta mesede horregatik eskerrak emateak mesede handiago batzuetarako prestatzea ekarriko dio. Eta aditu ahal izateko, hainbat liburutan gomendatzen denez, saia bitez gogoetarik ez egiten, Jaunak ariman dagianera adi egon baizik; Haren Maiestatea hasi ez bada gu liluratzen,
|
ezin
dut ulertu nola geldiaraz daitekeen pentsamendua, mesede baino kalte gehiago ez egiteko eran; honetaz pertsona espiritual batzuen artean ongi bideraturiko eztabaida izan bada ere, nik neure apaltasun urrian aitortzen dut ez didatela sekula eman ni haienera makurrarazteko arrazoirik. Halako batek fraiPedro Alcántarako santuarena omen den liburu bat aipatu zidan, baietz uste dut, harena zela?, ni beraren aldera jar nadin, hark honen berri bazekielako; eta irakurri genuen eta nik neuk diodana dio hark ere, baina ez nik erabilitako hitz hauen bidez; hala ere, esaten duenetik ateratzen da, ordurako maitasunak itzarririk egon behar duela.
|
|
1 Oi ene ahizpak!, nola adierazi nik zuoi bosgarren egoitzetan gordetzen diren aberastasuna, altxorrak eta atseginak? Uste dut hobe litzatekeela ezer ez esatea geratzen diren ondorengoei buruz, bada, ezin da adierazi, eta adimenak ere
|
ezin
du ulertu, ezta konparazioek ere ez dute balio hori azaltzeko, lurreko gauzak kaskarregiak direlako xede honetarako.
|
|
13 Oi ene alabak, zenbat gauza ikusiko ditugun, geure apaltasun eta ezereza baino besterik ikusi nahi ez badugu, eta hain Jaun handiaren mirabe izateko ez garela duin eta haren miragarriak
|
ezin
ditugula ulertu konturatzen bagara! Izan bedi goretsia beti betiko, amen.
|
|
–Oi ene ahizpak!, nola adierazi nik zuoi bosgarren egoitzetan gordetzen diren aberastasuna, altxorrak eta atseginak? Uste dut hobe litzatekeela ezer ez esatea geratzen diren ondorengoei buruz, bada, ezin da adierazi, eta adimenak ere
|
ezin
du ulertu, ezta konparazioek ere ez dute balio hori azaltzeko, lurreko gauzak kaskarregiak direlako xede honetarako.
|
|
Desira daitekeen guztia era batera han zegoela konturatu nintzen; ikusi, ordea, ez nuen ezer ikusi. Esan zidaten, eta ez dakit nork, han egin nezakeena ezer
|
ezin
nuela ulertu ulertzea dela, eta haren ondoan guztia zela ezereza konturatzea. Horrela, nire arima atsekabetu egiten zen gero, sorkariren batean gera daitekeela eta are gehiago harekin zaletu daitekeela konturatuz, guztia inurritegi bat iruditzen zitzaidalako.
|
|
–Ez, monasterioak gizalege eta jakintzaren gortea izan behar dutela baitiote. Nik, egia esan,
|
ezin
dut ulertu hau. Pentsatu dut santuren batek esan ote duen, monasterioak zeruko gortesau izan nahi dutenei irakasteko gortea izan behar zuela, eta alderantziz ulertu dute.
|
|
Iruditu zitzaidan urrezko lepoko eder ederra jarri zidala idunean eta gurutze bat berari lotua, oso baliotsua. Urre honek eta harribitxi hauek ez dute hemengoekin zerikusirik, ez dira konparatzekoak; izan ere, haien edertasuna hemen pentsa dezakegunaren ondoan, guztiz bestelakoa da, eta adimenak
|
ezin
du ulertu zerez egina zen arropa ezta Jaunak adierazi nahi duen zuritasuna irudikatu ere; horrela, hemengo guztia, nolabait esateko, kedarrez egindako marrazki bat besterik ez da.
|
|
Izan ere, Hura zerbitzatu beharrean iraintzen dutenei hain ongi badatorkie otoitza eta hain beharrezkoa bazaie, eta hartan inork egiaz inolako gaitzik aurki ez badezake otoitza ez edukitzea baino handiagoa izango denik, Jainkoa zerbitzatzen dutenek eta zerbitzatu nahi dutenek zer dela-eta utzi behar dute? Bizitzako nekeak neke handiagoz igarotzearren ez bada, behintzat, eta Jainkoari atea ixtearren hartan pozik eman ez diezaien, nik neuk
|
ezin
dut ulertu. Benetan erruki ditut, beren kontura Jainkoa zerbitzatzen baitute; izan ere, otoitzean saiatzen direnei Jaunak berak ordaintzen die, bada, neke pixka baten ordainez atsegina ematen die harekin nekeak igaro ditzaten.
|
|
3 Nik
|
ezin
dut ulertu zer dela-eta berorren gorentasunak utzi dion nik agindurikoa Ávila maisuari bidaltzeari. Ez beza hori egin, Jainkoarren, mezulari baten bidez bidali baizik, egunbeteko bidea baizik ez dagoela esan baitidate.
|
|
6 Andre hari dagokionez, ni saiatuko naiz berorren jauntasunak agintzen duena betetzen, horretarako aukera izanez gero; izan ere, esatera etorri zitzaidana ez da etxe honetara sarri etorri ohi dena; eta aditzera eman zenez, ez da ezkontza kontua. Berorren jauntasunaren gutuna irakurri nuenean, pentsatu nuen ez ote zen hori izango eta eragotzi egin nahi zitzaiola; hala ere,
|
ezin
dut ulertu kontatu zidanak berari dagokion pertsonarik izango duenik kasu honetan, errepublikaren eta Jainkoaren zerbitzuagatik ez bada. Haren Maiestateak gida beza bere zerbitzurako egokien den bezala, bada, gauzak dauden bezala, berorren jauntasunak nahi ez badu ere, tarteko egingo dute.
|
|
3 Aita frai Antonio askoz ere hobeki dago honezkero, meza ematen baitu, eta honekin poztu bedi berorren aitatasuna, han hitz egingo baitiot; eta bestela, zeruan elkar ikusiko dugu. Aita frai Antonio hain gaizki egonik, ni beldur nintzen berarekin bakarrik joaten, bidean geratuko zela pentsatzen nuelako; eta, berorren aitatasuna etortzeak poz emango zidanez gero, pixka bat laguntzen zuen,
|
ezin
baitut ulertu bizitza honetan nik ahaleginak eginik, zergatik egin behar den kontrakoa. Aukera izan du berorren aitatasunak aita frai Antonio ikustera etortzeko, hain gaizki egonik bidezkoa zirudien, eta pozten dela beraren hobekuntzagatik idaztea ez da gaizki ikusia izango, lehortasun handia izan baitu.
|
|
3 Kondeak ere pena eman dit, ikusten dugunari baino besteri begiratu gabe; baina handiak dira Jainkoaren epaiak eta haren ezkutuak
|
ezin
ditugu ulertu: beharbada, haren salbamena alargun geratzetik etorriko da.
|
|
7 Eman biezazkie guztiei nire goraintziak; eta ama nagusi ordeari, hau berari egina bezala har dezala, eta ene ahizpa Gabrieli oso gogoan dudala. Ahizpa San Frantziskori,
|
ezin
dudala ulertu nola ibili den kontu hauetan.
|
|
Aipaturiko horrek gehiagotan ikusten zuen; hemendik aurrera, berriz, ia inoiz ere ez. Ama prioreak eta nik
|
ezin
genuen ulertu horren arrazoia. Behin Angela beltza Joserekin hitz egiten ari zela, esan zion bera zela etortzea eragozten ziona, gehien komeni zitzaiona Velazquez doktorea zelako, (kalonje oso jakintsu bat, hemengoa); honekin nolabaiteko bihotz altxagarria izango zuela; Berak jarriko zuela hura hari entzun eta uler diezaion (zeregin ugari zituelako zalantzan jartzen baitzen); eta berorren agurgarritasunak dakienez, Jose hain pertsona serioa izanik eta horrelako aholkuak emanik, ez zekien [Angelak] zer egin beste harekin hasita zegoenez gero eta hari asko zor zionez gero; bestalde, beldur zen Jose haserrearaziko ote zuen.
|
|
Hau emakumeei esaten diet, eta baita beren letren bidez egiaren euskarri izatera behartuak ez diren gizonei ere; guri haiek azaltzeko Jaunak dituenek gauza argi dago landu egin behar dituztela eta horretan zer irabazi duten. Guri, ordea, lau lau Jaunak eman diezaguna hartzea dagokigu; eta ematen ez badigu, ez gaitezen neka, guk hain Jainko eta Jaun handia izateaz poztu baizik, haren hitz batek hainbeste ezkutu gordetzen baititu bere barnean, eta horrela
|
ezin
baitugu ulertu haren printzipioa. Ez litzateke, noski, harritzekoa izango latinez, hebreeraz nahiz grekoz balego; baina gure erromantzean ere zenbat gauza dauden David errege aintzatsuaren salmoetan, erromantzez soilik azaltzen dizkigutenean, latina bezain ilun geratzen zaizkigunak!
|
|
18 Norbaitek ahaleginak egiten baditu beste monasterio batera alda dezaten, bai berarentzat eta bai beste edonorentzat ezinezkoa dela betiko buruan sartzeko eran erantzun behar zaio. Izan ere, inork
|
ezin
ditu ulertu ikusi duenak izan ezik, hortik datozen eragozpen ikaragarriak eta tentaldietarako deabruari irekitzen zaion atea, beren etxetik irten daitezkeela uste badute, horretarako arrazoi handi handiak eman nahi badituzte ere. Eta egin behar balitz ere, ez lukete ulertuko, ezta nahi izateagatik dela ere ez lukete ulertuko, beste aitzakia batzuk ekarri baizik; izan ere, halakoa ez da inon ere ongi egokituko, eta kalte handia egingo zaie besteei; eta gogoan izan dezatela, bere etxetik irten nahi duen mojarengan ez duela izango inoiz konfiantzarik prioreak ezertarako ere, eta atera behar balu ere, ez luke egingo kasu horrengatik; atera premiaren baterako edo fundazioren baterako esan nahi dut; eta hala egitea komeni da, tentaldi hauek ez baitituzte sekula izaten malenkoniatsuek eta probetxu handiko gauzetarako ez diren izaerakoek baizik.
|