2015
|
|
Hara, uler iezadazue, ez da berorik sentitzen ezta usain gozorik sumatu ere, gauza horiek baino zer finagoa baita; baina zuei aditzera ematearren diot. Eta jakin dezatela honetatik igaro ez diren pertsonek, egiaz horrelaxe gertatzen dela eta ulertzen dela, eta arimak nik orain esaten dudana baino argiago ulertzen duela; ez dela hau burura etor daitekeen irudipena, ahaleginak ahalegin, guk
|
ezin
baitugu lortu, eta bertan ikusten da ez dela gure izaeratikoa, jainkozko jakinduriaren urre garbi garbi hartatikoa baizik.
|
|
Hau nagusitasun handia da arimarentzat; hain handia, non ez baitakit berau duenak izan ezik beste inork ulertuko duen; izan ere, norberagandik eta berez askatzea da, gure lanik gabe egiten delako; Jainkoak egiten du guztia, Haren Maiestateak agertzen baititu egia hauek eta josita geratzen baitira, guk era hartara eta hain tarte laburrean
|
ezin
ditugula lortu argi ikusteko eran.
|
|
6 Batzuetan gertatzen zaidala diot, eta gaur izan da halako bat, eta honela gogo gogoan dut? bada, nire arima deseginez doala ikusten dut, bere zatirik handiena dagoen tokian elkartu nahian, eta
|
ezin
du lortu, oroimenak eta irudimenak hain borroka gogorra eginik ez baitiote uzten; eta gainerako ahalmenak falta direnez gero, ez dira gauza ezertarako, ezta gaitz egiteko ere. Aski egiten dute egonezina sortzeaz.
|
|
behar zen erakorik; nik neuk ere ezin nuen lortu gobernariagandik baimena (garai honetan ez baitzegoen artzapezpikurik), ni bere etxean nindukan andre honek ahalegin guztiak egin arren eta baita eliza honetan kalonjea zen zaldun batek ere, Pedro Manrique zeritzanak, Gaztelako Gobernari militarraren semeak: Jainkoaren zerbitzari zintzoa zen, eta da, oraindik bizi baita, eta osasun onik ez badu ere, etxe hau fundatu eta urte batzuetara Jesusen Lagundian sartu zen, eta han dago orain; ospetsua zen toki honetan, adimen eta kemen handia zuelako; hala ere,
|
ezin
zuen lortu niretzako baimen hau; izan ere, Gobernaria pixka bat bigundua zuenean, ez zeuden egoera berean Kontseilukoak. Bestalde, ez ginen bat etortzen Alonso Alvarez eta ni, haren suhiaren erruz, honi eskumen handia ematen baitzion.
|
|
Besteei begiratuz, apurka apurka haiek egiten dutena egingo du, ikusi dugunez; eta hala ez denean, bertute hau gabe salbatuko da. Nik ezagutzen dut bat bizi osoan mortifikazio handia duena, eta urte askoan eta era askotara gure Jaunaren zerbitzuan izan dena, eta askotan
|
ezin
du lortu inperfekzio eta sentimendu batzuk mende hartzea; eta berak niri kontatzen dit nahigabea eta ezagutzen du. Nik uste dut Jainkoak bekatu ez diren falta hauetan erortzen uzten diola, haietan ez baita bekaturik, apaldu dadin eta hortik ikus dezan ez dela iritsi guztiz perfekziora.
|
|
Izan ere, pertsona espiritual guztiak ez dira nire gogoko gure monasterioetarako, aita hauek aitortzen dituztenak ez badira, eta horrela ia guztiak dira haietan daudenak, eta orain ez dut gogoratzen hartu ditudanetatik haien alaba ez den inor, halakoak komeni baitzaizkigu; nire arima haiek hazi zutenez gero, Jaunak monasterio hauetan haien espiritua ezartzeko mesedea egin dit. ...Brebea, eta oraintsu, gure Jeneral txit agurgarria hona etorri zenean, onartu zituen eta nik fundatzen nituen monasterio guztietan gorde zitezela agindu zuen, eta agindua utzi zuen Jesusen Lagundikoek predikuak egin zitzatela, eta inongo nagusik ez diezaiela eragotz, eta haiek aitortu nahi balute, egin dezaketela; dena dela, haiek hori galarazten dien lege bat dute, eta, noiz edo behin izan ezik,
|
ezin
dugu lortu haiengandik. Beraz, ohikoa da haiek gurekin harremana izatea eta guri aholku ematea eta on handia egiten digute.
|
|
2 Hala eta guztiz ere, nire Paulo da soilik ardura eta pena ematen didana, aske ikusiko dudan ez baitakit. Egiaz ez dakit zergatia, nahi izanda ere besteengandik
|
ezin
baitut lortu jakiterik. Jaunak egingo du, eta berorren aitatasuna inguru honetan gordetzen bada eta hara joaten ez bada, ni pozik egongo naiz; baina beldur handia dut, meza ematera joan eta etortzean beti baita arriskua.
|