Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2001
‎Izugarri atsegin du hori. Nik, ordea, ezin dut jasan. Nire onetik ateratzen nau zarata alu horrek.
‎Gorkak lan egiten duen aurrezki kutxa hondatu zutenetik ez dute jaten Herrikon ogitartekoa. Horrelako gauzak egitearen alde zeudenei dirua ematea ezin zuela jasan esan zuen Gorkak orduan, nazkatu zela abertzaletasunez mozorroturiko hainbeste astakeria euskalnaziz. Tasio ados dago.
2002
‎Imanolek bere burua geldiarazi nahi izan zuen. Ulerkortasuna eskatu zuela bazekien, baina ezin zuen jasan.
2004
‎Iaz bertan Nafarroako haurren %60k, ereduan ala A ereduaren bidez, euskara eskatu zuten. Nafarroaren nolabaiteko antzaldatze bat ikusten dute, eta hori ezin dute jasan. Erriberako alkatetxo baten ikuspegitik gobernatu nahi dute Nafarroa?. 485
‎Etxeko sofan etzanda dagoen gizonak ezin du jasan fotokopia dendako emakumeak galdera bat besteari josita botatzeko duen ohitura. Erantzunari itxaron gabe galdera bat bestearen atzean egiteko ohitura, benetan ohitura txarra dela uste du.
2007
‎Gaurko gizakiarentzat zinezko baliorik benetan egon ez dago, denak erlatiboak dira, eta da egon historizismoan eta zientismoan gaude, o? eta Nietzsche-k berak, horren ebidentzia eta kontzientzia nekagabe predikatzen diharduenak, ezin du jasan hori, Azkeneko bat behar du, absolutu bat, eta hori Bizia da. Hori da egiazko balio bakarra, ongiaren eta gaizkiaren kriterio bakarra beraz.
‎Oraindik umea bazina bezala tratatzen zaitu aitak. Eta ezin duzu jasan. Lagun guztien aurrean lotsarazi zintuen larunbat gauean.
2008
‎Lidiak ezin du jasan, laztana, deitze hori, batez ere urteak eman dituenean berba hori berarekin behin ere erabili barik.
‎Baina ezin du atzera egin, ez du atzera egin nahi, gainera. Hala ere, etorri behar duena ahalik eta lasterren etortzea nahi du, ezin du jasan itxaroten egote hori.
2009
‎11). Filosofo errigortsuak halako irrazionalkeriak ezin ditu jasan. Izan ere, arrazoimenak ezin toleratu du Jainkoa gizon emakumeon antzera pentsatzea:
‎Pentsa edo sentiera orobiltzaile, berdintzaile hau,, demostraziorik? ez duena (zentzu bat delako), pentsaera analitiko eta argudiatzaile razionalak ezin du jasan bere baliokide edo, alternatibo, gisa.
‎Aspaldi bezala baina aspaldikoaren antzik ere ez duen zirrara. Muxu ematen zion tabakoak horitutako ezpainetan eta orain ezin du jasan beste minutu erdi autora sartu gabe. Atetik kenduko balitz.
‎Aitak ezin zuen jasan ni txikia izatea, beti esaten zuen emakume garaiak gustatzen zitzaizkiola, hankaluzeak, eleganteagoak eta serioagoak iruditzen zitzaizkiola. Etorri hona!
‎Antxoa potoari arretarik ez jartzeagatik eman zidala esan zidan berak, baina nik ederki dakit txikia nintzelako jo ninduela. Txikia nintzelako eta aitak ezin zuelako jasan ni bera bezain txikia izatea.
2011
‎(ez herri alemanaren errua salatzeko hain zuzen!). Blücherrek ezin du jasan, gertatuak gertatu eta berriz ere arduraren zentroan herri alemana jartzea, herri aleman horrek zanpatu dituen herriak ipini ordez. Blücherrentzat Jaspersek, kontzientzia gora eta behera eta herri alemanaren errugabetasuna dela eta ez dela, benetako arazoari ihes egiten dio:
‎Hori aski izan zen. Behin betikoa iruditu zitzaion Reginaldi, eta ezin zuen jasan halako egia latza.
‎Harry Kemberrek lotan oinez dabilen gizona ematen zuen. Gizonezkoek ezin zuten jasan, ezin zioten kontu bakar bat ere atera; emazteak ez zuen aintzat hartzen, eta hark emaztea ere ez. Zer bizimodu zuen gizonak?
2012
‎nire onetik ateratzen nau? ezin dut jasan?
‎Berriro ez. Badakin hori ezin dudala jasan.
‎Hain zuzen horregatik egiten nuen askotan negar, Martina, banekielako senarrak ezin zuela jasan. Bere kontra egiteko neukan era bakarra zen, indarrez ni baino mila aldiz gehiago zen.
‎Ama atsekabetuta ikustea zenuen ahulgune. Ezin zenuen horrela ikusi, ezin zenuen jasan.
‎(ez herri alemanaren errua salatzeko hain zuzen!). Blücherrek ezin du jasan, gertatuak gertatu eta berriz ere arduraren zentroan herri alemana jartzea, herri aleman horrek zanpatu dituen herriak ipini ordez. Blücherrentzat Jaspersek, kontzientzia gora eta behera eta herri alemanaren errugabetasuna dela eta ez dela, benetako arazoari ihes egiten dio:
‎Gero, mahai gainean jarri ninduen; han nire sastakaia, dena odoldua, erakutsi nion, eta, kasakaren barrenean garbitu ondoren, zorrora sartu nuen berriro. Gauza bat baino gehiago egin beharrean nengoen, beste inork ezin zituenak nire ordez egin, eta beraz, lurrean utz nintzan nahi nuela etxekoandreari adierazten ahalegindu nintzen; berak hori egin ondoren, nire lotsak ezin zuen jasan beste ezer adierazterik aterantz keinu egin eta hainbat aldiz gurkerak egitea baino. Ondo kostata, emakume on hark ulertu zuen azkenean zer nahi nuen, eta, berriro bere eskuan hartuta, lorategira irten eta lurrean utzi ninduen han.
‎Dirudienez, printzesatxoa gizonezkoek josta ditzaten gogoko duten emakume horietakoa duk; bi minutuz jarraian hire alboan aspertzen bada, hireak egin dik ezinbestean: hire isiltasunak jakin mina ernatu behar ziok, hire solasak ez dik inoiz guztiz askietsirik utzi behar; zirikatu behar duk; higatik, hamaika aldiz gutxietsiko ditik jendaurrean gainerakoen juzguak, eta sakrifizio bat dela esango dik, eta, bere burua horregatik saritzeko, hi oinazetzen hasiko duk, eta gero besterik gabe esango dik ezin hauela jasan. Ez baduk haren gaineko botererik eskuratzen, beraren estreinako musuak ez dik bigarrenerako eskubiderik emango; asebeterik gelditu arte arituko duk hirekin maitakerietan, eta pare bat urte geroago munstroren batekin ezkonduko duk, amatxoren nahiei otzanki men eginik, eta bere buruari sinetsarazten hasiko duk zorigaiztokoa dela, berak gizon bakarra maite izan duela, hi alegia?, baina zeruak ez duela gizon horrekin elkartu nahi izan, soldadu longaina janzten duelako, nahiz eta longain gris zatar horren azpian bihotz sutsu eta zintzoa pilpiratzen den...
2013
‎Gure amak ezin du jasan hil osteko alaba baten irudia ikusterik. Zergatik idatzi ote dut hori...
‎–O, ene maitea, kexatu zen emaztea?, ezin dut jasan horren aipamena. Otoi, ez berbarik egin gizon gorrotagarri horretaz.
2014
‎19 Izan ere, desosegu sakon batek hartzen nau Nirvanaren kontzertu baten youtube bideo bat ikusten dudan bakoitzean (nire belaunaldia eta nire bizitzako nirvana mitomania fasearen indarra kontuan hartuta, lasai asko ondoriozta dezakezue bideo mor do a izan direla), egiaztatzen dudanean ikus entzuleak bestela bezala daudela kontzertuari so, inongo hunkidura arrastorik gabe aurpegian, trikimailu melodramatiko merke baten bitartez konbentzitzen ahalegintzen ari zaren estoiko greziar bat nola; ez dagoela ez irribarrerik, ez malkorik, ez gorputz osoaren inarrosaldirik, buruaren astintze ia atzemanezinak baino ezin ditzakezula begizta han eta hemen, gora eta behera, bateria kolpeekin batera. ...ia esan, ez dakit buruarenak ez ote nauen gehiago tristatzen; izan ere, doinurik sinpleenarekin eta talderik kaskarrenarekin ere mugi daiteke erritmikoki burua, are, dantzatzea gustuko ez dutenen irtenbide klasikoa da, eta kasu honetan aitzakia heresia bilakatzen da Nirvanarekin burua gisa horretan mugitzea, doinurik sinpleenaren eta talderik kaskarrenaren parean jartzen duzulako, nor eta Nirvana, ezin dut jasan, Kurt Cobain oinazearen oinazez organoka apurtzen, salba zezakeen baina azkenean salbatu ez zuen gauza bakarrari emanez bere ahotsa, bere bizitza, eta ikus entzuleak burua mugitzen, edo albokoarekin hizketan, edo belarrietako argizaria hatzekin egiaztatzen, besterik gabe, bes te rik ga be, saminaren aurrean sorgor eta ergel. Zinez nau goibeltzen, goibeltasun sakon eta mutu bat, desesperazio gorri bat, jende izugarri zaharraren azal zimurtua ikusteak sortzen duenaren antzekoa, egoitzetako aulki gurpildunetan aparkatuta ikusten dituzunean, ahul, babesgabe, HILKOR.
‎Harvey andrearen ahotsak iradokitzen zuen ezin zituela jasan egoera moderno horiek. Neskatxa zenean, familia oneko emakume guztiek primeran pasatzen zuten.
‎Zurekin ez du gogobetetzen, eta, orain arte jarraitu badu, idealista bat delako izan da. Ez dirudi zuk gaitasun hori estimatzen duzunik, baina hala da; ezin zuen jasan familia apurtzea.
2015
‎haren jatorriaz: ez zuen gogoko, ezta istant batez ere, senarra baino gorago sentitzea; eta, areago, ezin zuen jasan senarrari esaten zionaz erabat ziur ez egotea. Unibertsitateek eta jendeek maite zutela, bere hitzaldi eta liburuak garrantzi handikoak zirela... hori dena ez zuen une batez ere zalantzan jartzen; baina bien arteko harremana zen egonezina sortzen ziona, eta senarra berarengana hala etortzea, agerian, edonork ikusteko moduan; emaztearen mende zegoela esaten baitzuen orduan jendeak, senarra anitzez garrantzitsuagoa zela ohartu beharrean, eta berak munduari ematen ziona, senarrak ematen zionaren aldean, hutsa zela.
‎Itzal bat zegoen orrian; Ramsay andreak gora begiratu zuen. Augustus Carmichael zen, handik zirrin zarran igarotzen, zer eta orain, hain mingarria zenean giza harremanak desegokiak zirela gogoraraztea, perfektuenak ere bazuela akatsik, eta ezin zuela jasan berak egiarako senez eta senarrarenganako maitasunez egindako azterketa; hain mingarria zenean berari merezimendurik eza leporatzea, eta gezur haiengatik, esajerazio haiengatik ezin zuzen jardutea... zer eta orain, bere asalduraren uberan hain kezkati zegoenean, Carmichael jauna igaro zen, zirrin zarran, txapin zuriekin, eta barru barruko deabru batek esanarazi zion, hura handik igaro...
‎Izugarria zen, itxuragabea. Ez ote ziren besteak inoiz etorriko, galdetu zuen bere artean, ezin baitzion eutsi nahigabearen zama ikusgarri hari, ezin baitzituen jasan tristuraren oihal astun haiek (zeharo zarpailduaren itxura egiten ari zen Ramsay jauna, apur bat toteldu ere egin zuen) une bakar batez ere gehiago.
‎Ezin du jasan bere zerutik beste zeru batera ihes egin dutelako ideia, ezin du jasan hutsunea... kalatxoriek zeruaren urdintasun amaigabean utzitako gabeziaren aztarna...
‎Liskarra atsegin zuen, begiradan ikus nezakeen. Izatez, kaskagorria ez zen ale garbia, ia inork ezin zuen jasan. Oraingo honetan, baina, Anjelmariri primeran etorri zitzaion arnasa pixka bat hartzeko, sobietarren aurkako argumentazioarekin ustekabean soken aurka aurkitu baitzuen bere burua.
‎Osasunaz galdetu dio Omarrek, ea zeinen aurka jokatuko duen asteburuan. . Ondo asko dakizu futbola ezin dudala jasan?, erantzun dio lagunak. Broma eta barre artean, gauerako lotu dira, asteazkena baita gaur, eta elkartean batuko dira 15 bat lagun, sukaldatu, afaldu, huntaz eta hartaz, kirolaz nahiz politikaz, hitz eta barre egiteko.
2016
‎Argazkiak aterako zizkioten egunkarietan argitaratzeko, eta telebistako albistegietan agertuko zen; fokuak eta flashak irudikatzen zituen inguruan, milaka eta milaka begiren arreta, eta gehienen begirada errueragilea. Hori ezin zuen jasan; pentsatze hutsak larridura eta urduritasuna eragiten zizkion. Ez zuen balorerik horri guztiari aurpegi emateko.
‎Gogora etorritako ideia, ordea, erabat ezberdina zen, aspaldiko lagun bat etorri baitzitzaidan gogora, orain urte batzuk alde batera utzi nuena haren izaera ezin nuelako jasan, eta ez zen lehenengo aldia nonor urruntzen nuena, haren konpainia jada atsegin ez nuelako. Hau normaltzat nuen bizitzan, baina lehenengo aldiz pentsatzen hasi nintzen nire bizitzatik desagertu zen zenbat jendek urrundu ote ninduen ni neu, nahita, ni atsegin ez nindutelako, nirekin egotea ezin zutelako gehiago jasan, gu ez garelako ziurrenik guk uste dugun bezain jatorrak, ezta jatorrak ere, uste dugun bezain pairagarriak ere ez.
‎Bertak begiratu harekin zenbat bider begiratu zion oroitu zen. Eta gupidazko begirada hura, miserable sentiarazten zuen hura, gehiago ezin zuela jasan erabaki zuen. Alde egin aurretik, kopetan musu aseptiko bat eman zion.
‎Ez zuen arrakastarik lortu. Espektakulua luzeegia zen, garestiegia, eta ez zituen gogobetetzen ez teatrozaleak ezta operazaleak ere, lehenengoentzat opera ez zelako izaten gustagarria eta bigarrenek ezin zutelako jasan teatro lan luzea operaren aurretik. Azkenean, Molièreren antzerkia kendu eta operarako sarrera bat idaztea erabaki zuten, oso mintzatua eta errezitatua, bertan Ariadnaren operan commedia dell, arte delakoaren pertsonaiak zergatik agertzen ziren esplikatzeko.
‎Lotsa handia ematen zion autobus barruan jarraitzeak. Ihes egiten ari zen, bazekien, baina ezin zuen jasan han jarraitzea. Irati izeneko neska, bera baino gazteagoa argi eta garbi, askoz adoretsuagoa zen, duda izpirik gabe.
‎Kalitate prezio erlazio paregabea omen zuen. Brut Nature zen, jakina, besterik ezin baitzuen jasan. Afari guztian zehar ez zutela besterik edango esan zuen.
‎Horren arrazoia eskaintza eta eskaera artistikoa da. Literatur merkatu europarrak ezin du jasan berrogeita hamar idazle lituaniarren luizia (eta lituaniarrak ere ezin du bi egile holandar baino gehiago absorbitu, esaterako), eta horregatik bat edo bi izango dira ongi etorriak, soilik?. Herriaren arima hobekien islatzen, edo eraikitzen?
2017
‎–Nik ere ez, erantzuten zion dendari mandrinak, gezurrezko promesekin emakumearen bezerotza seguratzeaz beste ideiarik gabe?, nik ere ezin dut jasan gehiago, Diamando maitea, baina har zazu epe apur bat, itxaron zazu neuri ere bibotea hazi arte.
‎gauden apur bat, ikusteko... Ala ezin duk jasan?
‎Igo eta igo, harik eta amaren oihuak zapaltzen zituen arte. Horregatik zegoen Kar beti kalean, etxeko giroa ezin zuelako jasan. Kaleak askoz paisaia atseginagoak eskaintzen zizkion.
‎A Nightmare on Elm Street. Pelikula ikusi zuenetik ezin zuen jasan umeak soka-saltoan ibiltzea. Berehala irudikatzen zuen pelikula eta, Freddy bere ametsetan sartuko zela pentsatuz, loak hartu ezinik pasatzen zuen gaua.
2018
‎Beldurra, gauza ikaragarriak gertatu baitira bi herrietan. Jende batek alde egin du beste leku batzuetara bizitzera, ezin zutelako jasan beren aurka zegoen presioa?. Eta argi du erantzun bat eman behar zaiola horri.
‎Edonola ere, aurpegi biko jendea ezin duela jasan esaka hasi da Karlos. Oyvindengana joango dela bere aurka zer ote duen galdetzera.
‎Ospitaleekin antzera gertatzen zait? Tira, ezin ditut jasan; gainditu egiten naute.
‎ziur nago egunero ikusi izan balu ere, litekeena dena, aurrez aurre horren luzaro bizi izan ondoren?, gure aitak ez ziola buru imintzio eskas bat baino gehiago zuzenduko, agurtzeko. Baina amorru uhin bat sentitu dut barrutik igotzen, ezin baititut jasan mota horretako adierazpenak egiten dituztenak: besteok hiletekin eta ospitaleekin liluratuta egongo bagina bezala.
‎aitak zuhurtasun gutxirekin jokatzea leporatzen zion amari, umeengan pentsatzeko, uzteko bileretara eta manifestazioetara joateari; amak koldar bat zela esaten zion, eztabaida horietako bat edo besteren lekuko izan nintzen, gaztetan; gehienak dibortzioaren ostean kontatu izan dizkidate, bertsio ez horren ezberdinetan, biek ala biek?. Aitak ezin zuen jasan, esaterako, amak bere aitaginarrebari, aitonari, zion miresmena, gudari izan zelako. –Si no llegó a pegar ni dos tiros antes de que los italianos lo cogieran preso?, esaten zion aitak, ez baitzion barkatzen aitonari bere ezkontzara joan ez izana.
2019
‎Ze eskubide duzue hori egiteko? Batzuetan, ezin duzu jasan arrebak eta Jasonek erabiltzen duten hitzontzikeria hori: tratu txarrak, gerra, patriarkatua?
‎Jauregirekin egoten zaren bakoitzean esaten dizkizun azken hitzak beti dira Jasonerentzako goraintziak. Eta ezin duzu jasan. Egile editoreen arteko harreman soila nahiko zenuke, harreman profesional hutsa, baina badakizu bizi zaren herrian zaila dela harreman bakarra izatea, hain dago gertu dena.
‎Dagoeneko ohituta zaude Jauregiren txantxa doinu horretara, baina sekula ez zaizu gustatu. Hasieran ezin zenuen jasan. Ipuina Jasonek insistitu zuelako argitatuko zizula esan zizunean bezala.
‎Harengana heltzeko bidea aldapatsuegia da, lokatzez gainezka dago, labain egingo duzu, eta gizonak aizto bat eduki dezake eskuan, edo pistola bat, edo, ez badauka ere, harri bat hartu eta kolpe batez hilko zaitu emakumea bakean uzteko agintzen badiozu? Paralizaturik geratzen zara eta ihes egiten duzu, korrika, sasien artetik, belarriak eskuekin estaliz, emakumearen garrasia, orain bai, ozen entzuten delako eta ezin duzulako jasan.
‎Eta esan nahiko lioke ere Aiorak bazeramatzala bi aste Donostian bizitzen, eta ez zela, berak zekiela behintzat, lanean ari. Esan nahi lioke familiako whatsapp taldetik irten zela duela aste batzuk; bere alaba kuttunak ezin zuela jasan nola jarduten zuten betiko mengelkeriez hitz egiten, ezer pasako ez balitz bezala, nahiz eta hura auskalonongo isla batean egon zen herenegun arte, bere bizitza lanpetua eten ezinda.
‎Nire maitea izango da. Ez gero ni eduki luzetsita, ezin baitut jasan. Lehendik ere nahikoa denbora eduki nau zain.
‎–Ni Jainkoa banintz, asmatuko nuke hori baino loria hoberik; igelei ez nieke utziko ni molestatzen, esan zuen zaldun gazteak gaitzituta?. Inola ere ezin ditut jasan animalien zaratak, ez ditut atsegin haien hotsak, izan txakur, katu, asto edo ahuntzenak, tormentu zaizkit oro. Tira, gatozen harira, jarraitu zuen doinua aldatuz?.
‎–Ba niri zer pentsatua eman dit, ezin baitut jasan Europar Batzordearen eguneroko gezur zabarren tona. Perfektuegia da dena, plastikozkoegia.
‎Mogueimek, bidea laburtzeko, estuarioa Praça dos Restauradores pareko uberatik zeharkatzen du, marea behera dagoela aprobetxatuz. Inguru honetan Porta de Alfofaren aurka ari diren soldaduetako batzuk daude, beldurrak askatzeko eta itsaskitan saiatzeko xedez, urrutitik etorri ziren, ez da dudarik, orduan ere esaten zen, Begitik urruti, bihotzetik ere bai, orain gauza ez da norberaren grinaren kontua, orain kontua da astia pasatzea gerrako antzokitik urruti, borrokaren sukarraren ondoren, delikatuenek ezin baitute jasan aipatu antzokia ikustea. Eta delikatu hauek ihes egin ez dezaten, kabu batzuk daude han eta hemen, kabala zaintzen duten artzainak edo artzanorak bailiran, ez dago beste modurik, tropak abuztura arteko soldata jaso du, eta gorputza jarri dio kontratuari, egunez egun, epea betetzen den arte, baldin eta aldez aurretik beste epe bat, norberaren bizitzarena, betetzen ez bada.
2020
‎Ez du gogorik orain aitaren aholkuen zaintzapean pasatzeko uda, eta gutiago amaren bikote berriarenean, zeina ez baitu segundo batez ere jasaten, nahiz oraindik ia ezagutu ez. Haren irri nazkagarri hori, beti gauzak galdetzen aritu beharra bere aita izanen balitz bezala, ezin du jasan.
‎Hizketaldiak iraun duen bitartean, irrati nobela hasi egin da, eta Matilde, are gehiago gogaituta, bolumena altuago jartzera altxatu da. Segundok ezin du jasan halako zaratarik eta egongelatik joan da. Matildek, azkenean, uneaz gozatu ahal izango du bake bakean.
2021
‎Aita hil ziotenean, Kale Nagusitik igarotzeari ere utzi egin zion. Ezin zuen ulertu, ezin zuen jasan, ezin zuen onartu hormetan zintzilik zeuden preso herritarren argazki erraldoien ondoan bere aitarenik ez egotea. Aita ere herritarra zen.
‎–Ez gara hain ezberdinak, baina ezin ditut jasan.
‎Ferekatu ere... Baina hori ezin dut jasan –bukatu zuen, etsipenak itota.
‎–Aurreko gauean, gure eztabaidaren ondoren, oinez bueltatu nintzen etxera. Jadanik ez nuen pentsatzen hitz egin genuena; baina zutaz, nitaz pentsatu nuen; eta brast, bizirik egon eta nire bizitzak ezertarako balio ez izatea, egoera hau ezin nuela jasan sentitu nuen.
2022
‎Cesterok ezin du jasan. Txikitan zenbat aldiz desiratu ote zuen aitaren heriotza?
‎Duela zenbait urte Elisak eta berak etxea alokatu zutenean, ez zuten pentsatzen beren harremana hain gorabeheratsua izango zenik. Bikotekideak ezin zuen jasan Olaia beste emakume batzuen ondoan ikustea, eta jeloskortasun horrek amesgaizto bilakatu zuen haien egunerokoa, harik eta Elisak maletak egin eta betiko alde egin zuen arte.
‎Madame Etcheverryk eutsi egin nahi dio, baina ezin du jasan emakume batek bere burua hain guti zaintzea. Lidek ia barkamena eskatu dio, baina nahiago izan du bere burua hotz atxiki.
‎Hurrengo goizean goiz alde egin nuen anaiaren etxetik, eta harrezkero ezin dut jasan hirian egotea. Isiltasunak eta baretasunak larridura eragiten didate; leihoetara begiratzeko beldur naiz, niretzat orain ez baitago mahaiaren inguruan eserita eta tea edaten dagoen familia zoriontsuarena baino ikuskizun kezkagarriagorik.
‎Bertan, nekazarientzako osasun gune bat eta liburutegi bat irekiko ditu, mediku bezala egindako lanarengatik nekazariei dirurik eskatu gabe. Honek guztiak aitarekin arazoak ekarriko dizkio, hark ezin baitzituen jasan nekazariak, nahiz eta aita bere askatasuna erosi behar izan zuen nekazari ohia izan edo, auskalo, beharbada horrexegatik.
‎Barka iezaiozu ezjakin honi zure zientzia kontuetan muturra sartzeagatik, agure gisako nire arrazoibideengatik eta nire ideia basati eta lardats samarrak entzunarazteagatik, zeinak jende ikasi eta zibilizatuari ziurrenik buruan baino areago urdailean egokituko baitzaizkie. Ezin naiz isilik geratu, ezin baitut jasan pertsona ikasiek beren buruetan modu desegokian hausnartzen dutela ikustea, eta beraz ezin geratuko naiz zure iritziak gezurtatu gabe. Aita Gerasimek jakinarazi zidan ilargiaren, argizagi horren inguruan ere ideia okerrak dituzula.
‎Bertzearen bilaketa hori, bilaketa alaia, askea, desesperatua, patetikoa. Eta hori ezin du jasan kapitalismo indibidualistak. Bakartuak nahi gaitu.
‎Ez haurtxo bat hazteko, behintzat. Gainera, haurren negarra ezin dut jasan. Benetan diotsut:
2023
‎Herra dauka oraino jauregia okupatzen ari direnen aurka, haien isekak ezin baititu jasan. Okupazioaren lehen txandan ahul sentitu zuen bere burua; bere giharrek eta makilek ez zioten balio.
‎–isildu da, beste zigarreta bat bildu du, piztu du eta ufada luzea egin dio. Eñautek ez du jakin isiltasuna nola hautsi, zerekin segitu– Nik ezin dut jasan estalinismoa. Eta halako jarrera gehiegi ikusi dut.
‎Baina emakume horrek ez zion itxaron. Uste dut ezin zuela jasan bere aita emakume batengatik sufritzen imajinatzea. Hortik emakume maltzurren kontua.
‎Arren eskatzen dio erantzuteko, ez dakiela ezer berari buruz eta ezin duela jasan, bere zain jarraitzen duen jakin behar duela. Tango gehiago aipatzen ditu.
‎Hura asaldura nirea, hura sinesgogortasuna, dena daukat akorduan, baita maistra ere, Sylvestre: ezin ninduen jasan, beti niri errietan eta nire manerez barreka, Santa Teresa Lisieuxekoaren antza zeukan, tximak buru atzean orratz batekin bilduak eta sorbaldetara erortzen zitzaizkiola. Pozik eta alai etorri zitzaigun egun batean:
‎Eta hori ez, hori ezin zuen jasan Miriamek. Ateari danba jo eta sukaldetik irten zen.
‎Horrez gain, hauskortasun zuriaren adierazle ere izan zen topaketa hura: emakume zuriek ezin zuten jasan inork esatea ekitaldia gelditu behar zutela gonbidatu erreala bere eserlekuan eseri arte, eta defentsiban jarri ziren errespetua galtzen ari zirela esan zietenean. Bestalde, zuritasuna erdigunean jartzeko eskakizunaren kontua ere badago:
‎Lotsatiak ezkutatu egin nahi du, baina baita existitzen dela azaldu ere. Nire barruan bizi den haurrak ezin zuen jasan bere masailak erretzeraino gorritzea. Ezin zuen jasan inork ebidentzian jartzea.
‎" Errepikatzaile bat hasi zen bere gelan eta hura liderra zen, lider gaiztoa, baztertzen duten horietakoa, zapaltzen dutenetakoa. Nire akatsa edo nigandik traba egiten ziona zen ni beti konpondu izan naizela ondo jendearekin, eta berak hori ezin zuen jasan, bera izan behar zen lider osoa, berak erabakitzen zuen nor norekin ibili behar zen. Ni kanpoan utzi ninduen eta besteei mehatxu egin zien nirekin ez ibiltzeko".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia