2008
|
|
Berba honek forma berean adierazten ditu hiztegi elementu bat ros=, lore?, eta zenbait kategoria gramatikal, hots, femeninoa, singularra eta genitiboa; baina multzo horren barruan (ae) alegia, ez daukagu biderik aipatutako kategoria bakoitza forma fonikoaren bidez identifikatzek. Bestela esanda,
|
ezin
dugu jakin zein den femeninoari dagokion zati fonikoa, zein den singularreri dagokiona edo zein genitiboari. Ezin ditugu morfemak isolatu, denak amalgama> batean lotuta daudelako.
|
2010
|
|
Horrela, sermoiaren kasuan, entzuleak egingo du itinerarium> bat mundu terrenaletik traszendentera, sermoian bertan eta sermoiaren bilbean, hots, Enzun arretaz, Cristaua hasieratik eta harik eta bukaera arte, promesa eta Amen bitartean. Testu barruan mugituko gara, semiotika narratiboaren haritik, horixe baita guk orain eta hemen kristauaren transformazioa behatzeko dugun toki enpiriko bakarra(
|
ezin
dugu jakin zehazki gure sermoiek zein eragin izen zuten gizartean). Beraz, testuinguru hitza darabilgunean nozio hori hartu behar da ko testuaren baliokidetzat; bestela esanda, ez dio erreferentzia egiten testutik kanpoko testuinguruari.
|
|
Galde honen helburua da neurtzea ikaslearen hizkuntza ingurumena lantokian zein izan daitekeen. Noski galde honen bidez lan hizkuntza zein den
|
ezin
dugu jakin, ohartuz denek euskara baldin badakite ere, ez dela erantzuten duen ikaslearen kasua, edo bederen euskara ez duela ongi menperatzen.
|
2012
|
|
Hiru kasu horietan, Sarrionandiak jatorrizkoaren testuinguruari buruzko sarrera labur bat gehitzen die bere itzulpenei, non irakurleari ohartarazten dion irakurtzera doan poema testu luzeago baten zatia dela. Beste hainbat kasutan, ordea, itzulpenak inolako azalpen edo hitzaurrerik gabe ematen ditu, eta irakurleak
|
ezin
du jakin irakurtzen ari dena poema osoa den, ala poema baten zatia, ala eleberri batetik hartutako poema, ala testu bateko hainbat zati elkarren ondoan jarrita osatutako poema... Francisco José Tenreiroren poema zatia, esate baterako, testuingurutik erabat moztuta ematen du Hezurrezko xirulaken; itzuli duen zatiaren jatorrizko bertsioa ematera mugatzen da:
|
|
Ildo beretik, Ipar Amerikako zenbait tribuk konkistatzaile zurien aurrean beren burua defendatzeko egindako mintzaldiak ere Vanzettirena bezain alferrikakoak izan zirelako edo, mintzaldi horietatik hartutako zenbait zati poema moduan aurkezten ditu Sarrionandiak Izkiriaturiken. Kasu hauetan, aurrekoan ez bezala, Sarrionandiak isildu egiten du zubi testu gisa erabili duen itzulpena, eta, beraz,
|
ezin
dugu jakin diskurtso horiek osorik izan ote zituen begi aurrean eta berak hautatu ote zituen lerro batzuk gero poema gisa emateko, ala beste itzultzaile batzuek egindako hautaketak erreproduzitzera mugatu ote zen. Nolanahi ere, Sarrionandiak Izkiriaturikerako egindako hautaketa esanguratsua da, gizon zuriak indioei egindako gehiegikeriak salatzen dituzten pasarteak ematen baititu.
|
2021
|
|
Itsuak izugarrizko kolpea hartu zuen paretaren kontra, eta ikusten hasi zen; Sortzetik zen gorra, baina bost urterekin hasi zen entzuten; Apetitu gabe egon da baina orain ongi jaten du. Horiek ez dute objektu zuzenik agerian, eta testuingurutik ere
|
ezin
dugu jakin zer ikusi zuen, zer entzun edo zer jan. Aldiz, Mirenek ere ikusi du; Jonek egunero entzuten du; Koldok jan du gisako perpausetan, objektu zuzenik ez bada ere, hiztunak badaki, inguruneari esker, zertaz ari garen:
|